Europar Batasunean garrantzizko diren Euskal Autonomia Erkidegoko larre eta sastrakadien

Page 1

HABITAT

10

Europar Batasunean garrantzizko diren Euskal Autonomia Erkidegoko larre eta sastrakadien 17 HABITATEN METODOLOGIA ETA KONTSERBAZIO-EGOERAREN EBALUAKETA


HABITAT © Ihobe, S.A. – 2009

Argitaratzailea: Ihobe, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila Eusko Jaurlaritza Urkixo zumarkalea, 36 – 6. 48011 Bilbo Tel.: 900 15 08 64

Edukia: Dokumentu hau Ihobek egin du, EHUko Landare Biologia eta Ekologia Saileko lantaldea

Bibliografia xedeetarako honako hau aipatu beharra dago: Ihobe, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren sozietate publikoa, “Europar Batasunean garrantzizko diren Euskal Autonomia Erkidegoko larre eta sastrakadien 17 habitaten metodologia eta kontserbazio-egoeraren ebaluaketa”, Bilbo, 2009, 36 orr.

diseinua: dual comunicación & diseño


10

Europar Batasunean garrantzizko diren Euskal Autonomia Erkidegoko larre eta sastrakadien 17 HABITATEN METODOLOGIA ETA KONTSERBAZIO-EGOERAREN EBALUAKETA

Aurkibidea 1 – Aurrekariak

4

2 – 2010-erako lan-xedea

6

3–E torkizunerako (Proiektuaren jarraipena, 2011-2012)

6

4 – Lan-esparrua

6

5–P roiektuaren fase eta zereginen zehaztapena

7

I. FASEA: 17 habitaten kontserbazio-egoeraren lehendabiziko ebaluazioa

7

II.FASEA: Beste eremu-geografikoetako habitat mehatxatuen ebaluazio-metodologien inguruko ezagutza eta berrikuspen bibliografikoa

9

III.FASEA: Ebaluaziorako metodologia zehazteko irizpideen hautatze-lana

9

6 - Habitaten fitxak

10

2.A – Azalera ­txikia eta/edo eraldaketa gu­txi paira­tzeko probabilitatea duten habitatak

10

2.B – Azalera handia eta/edo eraldaketa asko paira­tzeko probabilitatea duten habitatak

21

7 – Eranskinak

32

8 – Bibliografia

35


1 – Aurrekariak Habitat naturalen eta fauna eta flora basatiaren kon­tserbazioaren inguruko 92/43/CEE Direktibak ezar­tzen duenez, Europar Batasuneko kideak, espezieen, habitat naturalen eta fauna eta flora basatiaren zain­tzaz arduratuko dira. Horretarako, lehentasunezko habitat natural motak eta espezieak ain­tzat hartuko dira bereziki. Gure kasuan, Estatu Espainolak egindako transferen­tzien ondorioz, Eusko Jaurlari­tzarena da Euskal Autonomi Erkidegoan honakoa betearaztearen eran­tzukizuna. Aipaturiko Direktibak, 17.artikuluan zehazten duenaren arabera, sei urtean behin, Batasuneko kideek Direktibaren xedapenen aplikazioan hartutako neurrien inguruko t­ xostena landu beharko dute. Txosten honetan, hartu beharreko kon­tserbazio-neurrien inguruko informazioa (Direktibaren 6.artikuluaren 1.paragrafoari dagokiona) eta harturiko neurriek I Eranskineko habitat moten eta II Eranskineko espezieen kon­tserbazio-egoeran izan dezaketen ondorioen ebaluazioa sartuko dira. 1.artikuluaren e) atalean habitat natural baten kon­tserbazio-egoera horrela defini­tzen da: “Habitat natural zeha­tz baten eta bere baitan finkatuta dauden espezie tipikoen gainean ari­tzen den eragile mul­tzoa da”. Hauek, habitat honen banaketa naturalean, egituran eta fun­tzioetan eragin dezakete epe luzera, eta bertako espezie tipikoen biziraupenean ere. Hori dela eta, habitaten eta lekuko espezieen gainean jarduten duten eragileak (airea, ura, lurzorua, lurraldea, etabar) ain­tzat hartu behar dira. Bestetik, Direktibak habitat natural baten kon­tserbazio-egoera faboragarria dela dio: • Bere banaketa-area naturala eta honen baitan dauden azalerak egonkorrak direnean edota handiago­tzen direnean. • Epe luzera manten­tzeko beharrezko egitura eta fun­tzio espezifikoak existi­tzen direnean eta etorkizun aurreikusgarri batean existitu daitezkeenean. • Bere baitan dauden espezie tipikoen kon­tserbazio-egoera faboragarria denean.

EAEko larre eta sastrakadiak, EUNIS 2009.

4


10

Europar Batasunean garrantzizko diren Euskal Autonomia Erkidegoko larre eta sastrakadien 17 HABITATEN METODOLOGIA eta KONTSERBAZIO-EGOERAREN EBALUAKETA

Direktibaren I Eranskinean EAEn dauden larretako eta sastrakaditako 17 habitatak ageri dira. Honako hauek dira (* lehentasunezko habitata): Habitat Direktibaren kodea

Habitataren izen ofiziala

Azalera (Ha), EUNIS 2009

1410

Larre/ihitoki halofilo mediterraneoak (Juncetalia maritimae)

1,2

1430

Sastrakadi halonitrofiloak (Pegano-Salsoletea)

7,0

*1510

Estepa gazi mediterraneoak (Limonietalia)

2330

Barnealdeko dunak, Corynephorus eta Agrostis-dun zelai irekiekin

4030

Txilardi lehor europarrak

4060

Txilardi alpetar eta borealak

4090

Txilardi oromediterraneo endemikoak, elorri-triskarekin

5110

Malda arroka­tsuetako Buxus sempervirens-eko formazio egonkor xerotermofiloak (Berberidion p.p.)

5210

Juniperus ssp.-aren sastraka zuhaizkarak

6170

Larre alpetar eta subalpetar karedunak

7.399,0

6210

Belardi lehor erdinaturalak eta kare-substratuetako sastrakafaziesak (Festuco-Brometalia)(**orkidea ugaridun parajeak)

9.481,5

*6220

Gramineodun eta urteroko Thero-Brachypodietea-dun zona subestepikoak

6.466,0

*6230

Nardus-dun formazio belarkarak, espezie ugarirekin, zona menditarreko (eta Europa kontinentaleko zona azpimenditarreko) silize-substratuetan

8.418,5

6410

Molinia caerulea-dun larreak, kare-, zohika­tz- edo buztin/limosubstratuetan (Molinion caeruleae)

6420

Molinion-Holoschoenion-eko belar altuko belardi heze mediterraneoak

41,7

6430

Ordoki bazterreko eta estai menditar eta alpetarreko megaforbio eutrofo higrofiloak

16,7

6510

Altitude baxuetako sega-belardi ­txiroak (Alopecurus pratensis, Sanguisorba officinalis)

12,4 7,1 20.213,6 36,5 23.292,7 1.868,0 60,8

315,5

49.363,9

Europar Batasuneko herrialde bakoi­tzak 2013an Direktibaren xedapenen aplikazioaren inguruko hurrengo ­txostena bidali behar du. Eta horretarako, aldez aurretik, Autonomi Erkidego bakoi­tzak bere lurraldeari dagokiona bidali beharko dio Estatuari. EAEn ez da habitaten kon­tserbazio-egoeraren ebaluaziorik egin orain arte, horren ondorioz, beharrezkoa den kasuetarako ezin izan da kon­tserbaziorako neurririk zehaztu. Prozedura honi hasiera emateko, 2010eko lan honek EAEko larreen eta sastrakadien habitaten kon­tserbazio-egoeraren lehendabiziko ebaluazioa egitea du helburu. Horretaz gain, kon­ tserbazio-egoera faboragarria zer den definitu beharko da, eta kasuan kasurako kon­tserbazioegoera faboragarri hori finka­tzeko beharrezko neurriak eta metodologia zehaztu beharko dira. Era honetara, 2011-2012 bitartean, aldez aurretik proposatutako neurriek suposa dezaketen gastuen kalkulua egin, eta lehentasunak zehaztuko dira. Azkenik, bidalketa-epea amaitu aurretik, finkaturiko neurrien ondorioen ebaluazioa egitea espero da.

5


2 – 2010-erako lan xedea I.-EAEko larreen eta sastrakadien habitaten kon­tserbazio-egoeraren lehendabiziko ebaluazioa egitea.

3 – Etorkizunerako (Proiektuaren jarraipena, 2011-2012) II.-EAEko larreen eta sastrakadien habitaten kon­tserbazio-egoera finka­tzeko beharrezko metodologia eta prozedurak zehaztea. III.-EAEko larreen eta sastrakadien habitatek faboragarri kon­tserbazio-egoera lortu edota mantendu dezaten beharrezko neurriak proposa­tzea. IV.-Habitat bakoi­ tzaren kon­ tserbazio-egoeraren jarraipen eta monitorizaziorako parametroak defini­tzea.

4 – Lan-esparrua Azterketa honek Euskal Autonomi Erkidegoko interes europarreko larreen eta sastrakadien habitatak bil­tzen dituen azalerak barne hartuko du.

6


10

Europar Batasunean garrantzizko diren Euskal Autonomia Erkidegoko larre eta sastrakadien 17 HABITATEN METODOLOGIA eta KONTSERBAZIO-EGOERAREN EBALUAKETA

5 – Proiektuaren fase eta zereginen zehaztapena Lehen t­ xosten honetan I. Fasea burutu da:

I. fasea – 17 habitaten kon­tserbazio-egoeraren lehendabiziko ebaluazioa Lehen urra­tsa, 17 habitat hauek Habitat Direktibaren arabera eta EUNIS kodearen arabera duten izendapenaren baliokide­tza argi izatea izan da. Kon­tsultarako erabili izan diren iturriek kode desberdinak erabil­tzen baitituzte zenbait kasutan. Habitatak izenda­tzerako orduan aldiz, izen ofiziala erabil­tzea erabaki da, EAE-ko izena ere kor­txete artean adierazi den arren. 17 habitat hauen aurrekarien inguruko berrikuspena egin da, horretarako, Eusko Jaurlari­ tzak 2007an egindako, Manual de interpretación y gestión de los hábita­ts de interés comunitario de la CAPV (http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.net/r49-bio/eu), erabili izan da. Honakoa irizpide izanik, EAEn orain arte habitat hauen inguruan egina zegoena islada­tzen saiatu gara. Goian aipatu bezala, habitat natural jakin baten kon­tserbazio-egoera faboragarria denen­tz ondoriozta­tzeko erizpideetako bat, banaketa naturalaren azalerak gu­txienez egonkorra izan behar duela da. Gure aztergai diren habitat hauetan ordea, “banaketa naturala” defini­tzea ezinezkoa da, komunitate seminaturalak baitira gehienak, eta honek gogoeta egitea eska­ tzen du: “erreferen­tzia” gisa zein azalera kon­tsideratu giza eraginez sortuak eta mantenduak diren habitat hauetan? Hortaz, hauxe erabaki dugu I.fase honetan: 1) Dagoen kartografia digital eguneratuenaren informazioan oinarrituz egungo datua ezagu­tzea.

, azaleren

[1] [4]

2) Habitat hauen azaleraren arabera, habitatak bi mul­tzotan bana­tzea:

2.A – Komunitate Autonomoan azalera ­txikia duten habitatak: • 1410. Larre/ihitoki halofilo mediterraneoak (Juncetalia maritimae) – 1,2 Ha • 1430. Sastrakadi halonitrofiloak (Pegano-Salsoletea) – 7,0 Ha • 1510*. Estepa gazi mediterraneoak (Limonietalia) – 12,4 Ha • 2330. Barnealdeko dunak, Corynephorus eta Agrostis-dun zelai irekiekin – 7,1 Ha • 4060. Txilardi alpetar eta borealak – 36,5 Ha • 5210. Juniperus ssp.-aren sastraka zuhaizkarak – 60,8 Ha • 6410. Molinia caerulea-dun larreak, kare-, zohika­tz- edo buztin/limo-substratuetan (Molinion caeruleae) – 315,5 Ha • 6420. Molinion-Holoschoenion-eko belar altuko belardi heze mediterraneoak – 41,7 Ha • 6430. Ordoki bazterreko eta estai menditar eta alpetarreko megaforbio eutrofo higrofiloak – 16,7 Ha Habitat hauen kasuan, azalerak eguneratu eta urtean behineko prospekzioa egitea proposa­ tzen da. Horretarako, monitorizazio-fi­txak bete beharko dira (ikus I.Eranskina), eta hauetan, habitataren karakterizazioa egiteaz gain, arrisku faktoreak identifikatu eta eguneratuko dira.

7


5 P roiektuaren fase eta zereginen zehaztapena

2.B – Komunitate Autonomoan azalera handia duten habitatak: • 4030. Txilardi lehor europarrak – 20.213,6 Ha • 4090. Txilardi oromediterraneo endemikoak, elorri-triskarekin – 23.292,7 Ha • 5110. Malda arroka­tsuetako Buxus sempervirens-eko formazio egonkor xerotermofiloak (Berberidion p.p.) – 1.868,0 Ha • 6170. Larre alpetar eta subalpetar karedunak – 7.399,0 Ha • 6210. Belardi lehor erdinaturalak eta kare-substratuetako sastraka-faziesak (FestucoBrometalia)(**orkidea ugaridun parajeak) – 9.481,5 Ha • 6220*. Gramineodun eta urteroko Thero-Brachypodietea-dun zona subestepikoak – 6.466,0 Ha • 6230*. Nardus-dun formazio belarkarak, espezie ugarirekin, zona menditarreko (eta Europa kontinentaleko zona azpimenditarreko) silize-substratuetan – 8.418,5 Ha • 6510. Altitude baxuetako sega-belardi t­ xiroak (Alopecurus pratensis, Sanguisorba officinalis) – 49.363,9 Ha Habitat hauen kasuan aldiz, gure iri­tziz, landaredi poten­tzialaren serieak ez dira erreferen­ tzia egokia gizakiaren kudeaketaren ondorioz zabaldu edota mantendutako habitatak baitira hauetariko asko. Egon daitezkeen aukera guztien artetik, 1992.an Eusko Jaurlari­tzak argitaraturiko EAEko Landaredi Mapa [5] erabil­tzea erabaki da. Argitu beharra dago, mapa hau egiterako orduan “Interministerial (1977-78)” deituriko hegaldiko argazkiak oinarri­tzat hartu zirela, eta beraz, 80.hamarkadako kartografiaz ari garela. Kartografia honekin, 80.hamarkadan habitat hauek zuten azalera eta gaur egun (2009) dutena konparatu nahi izan dugun arren, esan beharra dago, 80.hamarkadako kartografia honetatik lorturiko azaleren datuak “orientatiboak” direla honako arrazoi hauengatik: 1- Alde batetik, erabilitako kartografiaren erresoluzioa ez da berdina: 80.hamarkadakoa 1:25.000 eskalan egina dago eta gaur egungoak aldiz, 1:10.000 eta 1:5.000 eskaletan. Horrek, garai bateko azalera-datu zeha­tzik ez izatera garama­tza. 2- Habitat hauek gaur egun duten izendapena eta 80.hamarkadan eman zi­tzaiena ez dira berdinak. Hori dela eta, gaur egun Habitat Direktiban bildu diren komunitateak eta 80.hamarkadan izendatu zirenak guztiz berdinak izatea zaila dela uste dugu. 3- 80. hamarkadako kartografian, ez zen habitataren estaldura ain­tzat hartu. Eta hori dela eta, garai hartako datuek habitat batek har­tzen zuen azalerak %100eko estaldura zuela adierazten dute, ez zen habitat honek mosaikoan zuen estaldura kontuan hartu (ho­ts, ez zen habitat nagusia habitat sekundarioekin elkarreraginean egon zitekeela ain­tzat hartu). Arrazoi guzti hauengatik, azalera handia eta/edo eraldaketa asko paira­tzeko probabilitatea duten habitaten kasuan adierazten diren bi azalerak (80.hamarkadakoa eta 2009koa) konpara­tzea ez zaigu egokia irudi­tzen. Gauzak horrela, 2009ko kartografia zeha­tza eta fidagarria izanik, hemendik aurrera habitat hauen kon­tserbazio-egoera ebalua­tzeko metodologia bat proposa­tzearen beharra ikusten dugu.

8


10

Europar Batasunean garrantzizko diren Euskal Autonomia Erkidegoko larre eta sastrakadien 17 HABITATEN METODOLOGIA eta KONTSERBAZIO-EGOERAREN EBALUAKETA

Bestetik, proiektuaren jarraipenerako hurrengo faseak zehaztuko dira:

II. fasea – Beste eremu-geografikoetako habitat meha­txatuen ebaluazio-metodologien inguruko ezagu­tza eta berrikuspen bibliografikoa Fase honetako zereginak:

Berrikuspen bibliografikoa: • Hasteko Emily Nicholsonen lana hartuko dugu oinarri gisa. Emily Nicholson Londresko Imperial Collegeko iker­tzaile postdoktorala da, eta ingurumen-kudeaketarako eta kon­ tserbaziorako erabakien teoriaren aplikazioan dihardu. Bere ikerketa-ildoen artean, kon­ tserbazio-estrategien antolaketa, kon­tserbazio-jardueren jarraipena, monitarizazioa eta baliabide naturalen kuadeaketan osagai ekologiko eta sozio-ekonomikoen integrazioa daude. Bere Ikerketaren parte handi batean David Keith-ekin (NSW Dept. of Environment and Climate Change, NSW, Australia) eta David Wilcove-ekin (Princeton University) aritu da. Emily Nicholsonen lanaren inguruko informazio gehiago nahi izatekotan, web orrialde honetara jo: http://www.iccs.org.uk/emilynicholson.htm • Alor honetan edota an­tzeko habitaten ebaluaketan aritu diren persona/teknikari/ikerlariekin aholkulari­tza-bilerak antolatu: CIFA (Centro de Investigación y Formación Agraria de Cantabria), IPE (Instituto Pirenaico de Ecología), SEEP (Sociedad Española para el Estudio de los Pastos), AEET (Asociación Española de Ecología Terrestre) etabar. • Larreen kudeaketaren inguruko informazioa Antonio Gómez Sal-en (Alcalá-ko Uniber­ tsitateko Ekologia katedraduna) lanen eskutik jasoko da. Berak zuzenduriko hainbat ­txosten mendikolarreak.net web orrialdean daude eskuragarri. • Eusko Jaurlari­tzako Ingurumena Saileko EAEko habitaten inguruko informazioa kontuan hartuko da: http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.net/r49-bio/eu/ • Estatu espainolaren Ministeri­tzaren web orrialde ofizialean eskuragarri dauden larreen eta sastrakadien habitaten “Bases ecológicas de Ministerio”* eta habitat bakoi­tzaren fi­txak** ain­tzat hartuko dira: * http://www.mma.es/portal/secciones/biodiversidad/rednatura2000/documentos_ rednatura/bases_ecologicas_habita­ts/index.htm ** http://www.mma.es/portal/secciones/biodiversidad/rednatura2000/documentos_ rednatura/bases_ecologicas_habita­ts/acceso_fichas.htm • INRAn (Agronomie et Environnement Nancy-Colmar, UMR Nancy-Universitè) sortu duten e-FLORA izeneko datu basea ere erabiliko da. Bertatik, larre-mota desberdinetako espezieen, konposizio floristikoaren, kudeaketa-moten, lurzoruaren, klimaren eta landareelkarteen inguruko informazioa jaso eta guk 2011-2012 bitartean in situ lortutako emai­ tzak sarean eskuragarri jar­tzea da gure helburua.

III. fase – Ebaluaziorako metologia zehazteko irizpideen hauta­tze-lana Fase honetako zereginak: • Estudio pilotu gisa aldez aurretik zehazturiko metodologia, Aralarko Parke Naturalean aplikatuko da eta bertatik lortutako emai­tzen arabera, EAEn abian jarriko den monitorizazio-sarearen baitan berau landu eta garatuko da.

9


6 – Habitaten fitxak 2.A – Azalera ­txikia eta/edo eraldaketa gu­txi paira­tzeko probabilitatea duten habitatak 1410 – Zelai gazi mediterraneoak (Juncetalia maritimae) [EAEn: Larre/ihitoki halofilo mediterraneoak] [2] Kontserbazioa-egoera Habitat Direktiba kodea

EUNIS kodea

Azalera (Ha) EUNIS 2009

1410

D 6.21 + E 6.1

1,2

Aurrekariak Oro har, habitat hau kon­tserbazio-egoera onean zegoela kon­tsideratu izan da: berau osatu izan duten komunitateek zuten interes ekonomiko urria zela medio, eta kokatu izan direneko guneek beste edozein erabilera izateko zuten aukera eskasagatik. Banaketa-area mugatua izan duen arren garai bateko banaketa-poten­tziala hartu izan du. Hala ere, azalera ­txikiak eta linearrak osa­tzeagatik eta beste habitat mota ba­tzuekin nahastu izanagatik nahiko zaila izan da duen banaketa kartografia­tzea. Habitat honek egitura egokia du, hezetasun- eta gazitasun- gradiente horizontalaren araberako landaredi-antolaketa ematen denean. Katalogatutako espezieen presen­tziak (Juncus acutus* eta Sonchus maritimus*), bere manten­tzearen eta kon­tserbazioaren garran­tzia indar­ tzen du. Gehiegizko larra­tzeak, zanpa­tzeak eta jarduera hidrikoen asaldurak (draina­tze- eta laboran­ tza-lanak) eragin zuzena izan dezakete habitat honengan.

1410 – Zelai gazi mediterraneoak (Juncetalia maritimae), EUNIS 2009.

10


10

Europar Batasunean garrantzizko diren Euskal Autonomia Erkidegoko larre eta sastrakadien 17 HABITATEN METODOLOGIA eta KONTSERBAZIO-EGOERAREN EBALUAKETA

Gaur egungo egoera Puntualki, abel­tzan­tza esten­tsiboa burutu izan da eta Añanako Ga­tzagen kasuan, ga­tzaren erausketa mantendu da helburu didaktiko eta turistikoarekin. Habitat honen gehiengoa lurzoru publikoa izatea bere kon­tserbaziorako faktore oso garran­tzi­tsua da.

Etorkizunera begira Posible da Errioxa inguruan (El Ciego…) habitat hau desagertu izatea. Urtean behineko prospekzioa egitea proposa­tzen da. Horretarako, monitorizazio-fi­txak bete beharko dira (ikus I.Eranskina), eta hauetan, habitataren karakterizazioa egiteaz gain, arrisku faktoreak identifikatu eta eguneratuko dira.

1430 – Sastrakadi halonitrofiloak (Pegano-Salsoletea) [EAEn: Espar­tzudiak eta ontina-sastrakadiak] [2] Kontserbazioa-egoera Habitat Direktiba kodea

EUNIS kodea

Azalera (Ha) EUNIS 2009

1430

E 1.42

7,0

Aurrekariak Oso banaketa mugatua izan duen habitata da. Bere banaketaren iparmendebaldeko mugan puntualki agertu izan da (malda handiko eremu eguzki­tsuetan). Kon­tserbazio-egoera oneko adibide kon­tsideratu izan da; banaketa zabala, espezie adierazgarrien presen­tzia (Lygeum spartum, Artemisia herba-alba, Camphorosma monspeliaca, Salsola vermiculata, Thymus loscosii) eta eragile antropiko (baso landaketak, zabortegiak…) eza izan duten komunitateek osatu izan baitute.

1430 – Sastrakadi halonitrofiloak (Pegano-Salsoletea), EUNIS 2009.

11


6 Habitaten fitxak

Zanpaketaren aurrean zaurkortasun altua ageri duen habitata da, leku malda­tsuetako lurzoru hauskorretan topa­tzen baita. Gainera, lurzoruaren higadura saihesteko asmoz, Pinus halepensis-en birlandaketak eman izan dira eremu hauetan.

Gaur egungo egoera Habitat honetan ardi- eta ahun­tz-abel­tzan­tza esten­tsiboa burutu izan da, espar­tzua (Lygeum spartum) bezalako espezie liserigai­tzez osatua egon arren.

Etorkizunera begira Habitat honen­tzat gaur egungoa baino banaketa-area zabalagoa bermatu beharko li­tzateke Natura 2000 Sarean. Urtean behineko prospekzioa egitea proposa­tzen da. Horretarako, monitorizazio-fi­txak bete beharko dira (ikus I.Eranskina), eta hauetan, habitataren karakterizazioa egiteaz gain, arrisku faktoreak identifikatu eta eguneratuko dira.

1510* – Estepa gazi mediterraneoak (Limonietalia) [EAEn: Barnealdeko gune gazietako komunitateak] [2] Kontserbazioa-egoera Habitat Direktiba kodea

EUNIS kodea

Azalera (Ha) EUNIS 2009

1510*

E 6.11 + E 6.13(Y)

12,4

Aurrekariak Bi azpitipo bereizten dituen habitat honek gu­txienez katalogatutako espezie bat (Frankenia pulverulenta*) eta EAEn oso arraroa den Limonium hibericum-a barne har­tzen ditu. Horretaz gain, EAEn “arraro”­tzat har­tzen diren espezie ugari bil­tzen dira azpitipo bakoi­tzean: a) Urteroko halofikoak. Frankenia pulverulenta*, Hordeum marinum, Hymenolobus procumbens subsp. procumbens, Parapholis incurva, Salicornia patula, Spergularia diandra, Sphenopus divaricatus. b) Limonium-en estepak. Artemisia herba-alba, Limonium hibericum, Plantago albicans. Azken urteotan habitat honek jasandako eraldaketa azkarrak, zenbait espezie desarge­tzera (Aeluropus littoralis) edota desager­tzeko zorian egotera (Sphenopus divaricatus) eraman ditu. Testigan­tza hu­tsezko banaketa izan duen habitata da, hiru arrazoirengatik: aparteko geologia bati loturiko kokapena izateagatik, bere banaketaren iparmendebaldeko mugan ager­ tzeagatik (Limonium-aren kasuan) eta nekazari­tzarako egokiak diren eremu lauetan egoteagatik. Habitat honek dituen berezkotasunek eta arrarotasunek, oso hauskor izatera daramate. Horretaz gain, Arabar Errioxako nekazal-jarduerek meha­txu egoeran jarri dute. Zanpaketak, jarduera hidrikoen asaldurak, hondakinen isurketak, suteek… zuzenki eragiten diote.

12


10

Europar Batasunean garrantzizko diren Euskal Autonomia Erkidegoko larre eta sastrakadien 17 HABITATEN METODOLOGIA eta KONTSERBAZIO-EGOERAREN EBALUAKETA

1510* – Estepa gazi mediterraneoak (Limonietalia), EUNIS 2009.

Gaur egungo egoera Noizean behingo ardi- eta ahun­tz-abel­tzan­tza esten­tsiboa sartu izan den arren, nekazaljardueren hedapenak (mahastiak) habitat hau dagokion banaketa poten­tzialetik ia guztiz alden­tzera eraman dute.

Etorkizunera begira Mahastien hedapenak habitat honen banaketa asko murriztu du, beraz hobetu beharreko kon­tserbazio-egoeran dagoela esan daiteke. Urtean behineko prospekzioa egitea proposa­tzen da. Horretarako, monitorizazio-fi­txak bete beharko dira (ikus I.Eranskina), eta hauetan, habitataren karakterizazioa egiteaz gain, arrisku faktoreak identifikatu eta eguneratuko dira.

2330 – Barnealdeko dunak, Corynephorus eta Agrostis-dun Zelai irekiekin [EAEn: Barnealdeko harea­tzak larre silizeodunak] [2] Kontserbazioa-egoera Habitat Direktiba kodea

EUNIS kodea

Azalera (Ha) EUNIS 2009

2330

E 1.91 + E 1.A

7,1

Aurrekariak Espezie Meha­txatuen Zerrendako Halimium lasianthum subsp. alyssoides* eta EAEn oso arraro­ tzat jo­tzen diren espezieak bil­tzen ditu: Agrostis castellana, Aira caryophyllea, Airopsis tenella, Arnoseris minima, Briza maxima, Carex liparocarpos, Corynephorus canescens, Corynephorus fasciculatus, Crassula tillaea, Evax carpetana, Filago pyramidata, Halimium lasianthum subsp. alyssoides,

13


6 Habitaten fitxak

2330 – Barnealdeko dunak, Corynephorus eta Agrostis-dun zelai irekiekin, EUNIS 2009.

Logfia gallica, Moenchia erecta, Ornithopus perpusillus, Phleum arenarium, Potentilla argentea, Rumex bucephalophorus, Scleranthus annuus, Teesdalia nudicaulis, Tolpis barbata, Trifolium arvense, Tuberaria guttata, Vulpia bromoides, Vulpia myuros. Nahiz eta habitat honek berezko zaurkortasun altua izan (estaldura ­txikia izateagatik, bere egitura eta fun­tzioak sinplifikatu egin dira), beste edozein kudeaketa-motarako izan duen aukera eskasagatik oro har, hainbesteko kon­tserbazio-egoera mantendu da. Bestetik, zanpa­ tze- eta larra­tze-maila baxuek honen iraupena bermatu dute.

Gaur egungo egoera Habitat honen estaldura t­xikiak, nohizbehinkako eta inten­tsitate ­txikiko larra­tzea besterik ez du baimen­tzen. Nekazal arloan, puntualki zekale landaketarako erabili izan da.

Etorkizunera begira Urtean behineko prospekzioa egitea proposa­tzen da. Horretarako, monitorizazio-fi­txak bete beharko dira (ikus I.Eranskina), eta hauetan, habitataren karakterizazioa egiteaz gain, arrisku faktoreak identifikatu eta eguneratuko dira.

14


10

Europar Batasunean garrantzizko diren Euskal Autonomia Erkidegoko larre eta sastrakadien 17 HABITATEN METODOLOGIA eta KONTSERBAZIO-EGOERAREN EBALUAKETA

4060 – Txilardi alpetar eta borealak [EAEn: Mendi garaietako ipurudi herrestariak] [2] Kontserbazioa-egoera Habitat Direktiba kodea

EUNIS kodea

Azalera (Ha) EUNIS 2005[3]

Azalera (Ha) EUNIS 2009

4060

F2.23

6

36,5

Aurrekariak Espezie Meha­txatuen Zerrendako Aster alpinus*, Aster willkommii*, Arenaria erinacea*, Erodium daucoides*, Erodium glandulosum*, Genista eliassennenii*, Gentiana ciliata*, Geranium cinereum*, Viola bubanii* eta Taxus baccata* topa daitezke habitat honen baitan. Bestetik, katalogatuta egon ez arren EAEn oso arraro­tzat jo­tzen diren Juniperus communis subsp. alpina eta honekin batera hazten diren errosazeoak (Cotoneaster integerrimus eta Rosa pendulina) edota Festuca gauteri subsp. scoparia bezalakoak bil­tzen ditu. Adierazgarritasun ­txikiko eta ekologia bereziko sastrakadiek osatu dute habitat hau: baldin­ tza ekologiko ho­tz eta haize­tsuetara moldatutako, naturaltasun handiko komunitate egonkor eta iraunkorrek hain zuzen ere. Komunitate oso zatikatuak eta diber­tsitate floristiko altukoak dira, eta beraien kokapen geografikoari esker gizakiaren eraginetatik urrun mantendu izan dira, meha­txu gabeko habitata kon­tsideratu delarik. Hala ere, azken urteotako kartografian erabili izan den eskala dela eta, habitat honen azpiestima bat egin dela onartu beharra dago. Zihurrenik, beste mota bateko landarediarekin elkartu izan da (harkaizti karstikoen kasuan adibidez).

Gaur egungo egoera Habitat honi ez zaio erabilera zeha­tzik eman.

1430 – Txilardi alpetar eta borealak, EUNIS 2009.

15


6 Habitaten fitxak

Etorkizunera begira 4060. habitataren fi­txan ikusi daitekeen moduan, aztertu eta konparatu diren EUNIS habitaten azalerak (2005ekoa eta 2009koa) ez datoz bat habitat honen kasuan, hala ere, 2009ko kartografia 2005koaren zuzenketa eguneratuena dela jakinik, 2009ko azalera datua da ain­ tzako­tzat hartuko duguna etorkizuneko ebaluazio-metolodogia proposa­tzerako orduan. Horrela bada, habitat honen kasuan ere, urtean behineko prospekzioa egitea proposa­tzen da. Horretarako, monitorizazio-fi­txak bete beharko dira (ikus I.Eranskina), eta hauetan, habitataren karakterizazioa egiteaz gain, arrisku faktoreak identifikatu eta eguneratuko dira.

5210 – Juniperus ssp.-aren sastraka zuhaiskarak [EAEn: Juniperus phoenicea-ko ipurudi iraunkorrak] [2] Kontserbazioa-egoera Habitat Direktiba kodea

EUNIS kodea

Azalera (Ha) EUNIS 2009

5210

F5.132

60,8

Aurrekariak Miter formazio iraunkorra (Juniperus phoenicea) osa­ tzen duten espezieen artetik Espezie Meha­txatuen Zerrendan honakoak daude: Aster willkommii*, Lomelosia graminifolia* eta Satureja montana*. Katalogatuta egon ez arren EAEn oso arraroa den beste espezie bat ageri da: Fraile-burua (Globularia alypum). Adierazgarritasun ­txikiko eta ekologia bereziko sastrakadiek osatu izan dute habitat hau. Esan beharra dago, kartografia­tzerako orduan erabili izan den eskala dela eta, habitat-mota honen azpiestima egin izan dela eta beraz, harkaiztiekin edota ezpeldiekin batera ager daitekeela.

5210 – Juniperus ssp.-eko sastraka zuhaizkarak, EUNIS 2009.

16


10

Europar Batasunean garrantzizko diren Euskal Autonomia Erkidegoko larre eta sastrakadien 17 HABITATEN METODOLOGIA eta KONTSERBAZIO-EGOERAREN EBALUAKETA

Miter formazioak espeziazio altuko eremuak dira. Duten ekologia berezia dela eta, zatika­tze altua eta diber­tsitate floristiko garran­tzi­tsua dituzte. Miter formazioetara gertura­tzea normalean zaila izaten da, eta hau euren kon­tserbaziorako faktore garran­tzi­tsua izan arren, beste aldagai ba­tzuek ere habitat honen egonkortasuna kolokan jar­tzen dute: koka­tzen direneko labar arroka­tsuen higadura eta harrobiak egiteko proiektu posibleak adibidez.

Gaur egungo egoera Miter formazio iraunkorrak ez dira erabilera zeha­tz batera bideratu, koka­tzen direneko eremuetara hel­tzea zaila baita. Nohizbehinkako ahun­tzen larra­tzea eman izan da bertan.

Etorkizunera begira Urtean behineko prospekzioa egitea proposa­tzen da, banaketa eta azalerak zehaztuz. Horretarako, monitorizazio-fi­txak bete beharko dira (ikus I.Eranskina), eta hauetan, habitataren karakterizazioa egiteaz gain, arrisku faktoreak identifikatu eta eguneratuko dira.

6410 – Molinia caerulea-dun Larreak, kare-, zohikatzedo buztin/limo-substratuetan (Molinion caeruleae) [EAEn: Molinea caerulea-ko belardi hezeak] [2] Kontserbazioa-egoera Habitat Direktiba kodea

EUNIS kodea

Azalera (Ha) EUNIS 2009

6410

E3.1(X)+E3.51

315,5

Aurrekariak Jatorrizko banaketa poten­tziala mantendu izan duen adierazgarritasun t­ xikiko habitata da. Oro har, komunitateek kon­tserbazio-egoera ona izan dute, ba­tzuetan inpaktu iraunkorra (gehiegizko zanpaketa) jasaten duten eremuak egon arren. Bi azpitipo bereiz daitezke: a) substratu kalkareo eta pilaketa trabertinikoen gainean; eta b) substratu silizeoen gainean. Eta EAEko Espezie Meha­txatuen Zerrendan ageri diren zenbait espezie ere bil­tzen ditu: Dryopteris carthusiana*, Epipactis palustris*, Galium boreale*, Geum rivale*, Ophioglossum vulgatum*, Senecio carpetanus* eta Spiranthes aestivalis*. Molinia caerulea nagusi­tzen deneko hezeguneen azalera ­txikiak eta maiz argazki aereoetan beste habitat ba­tzuek berau estal­tzeak, habitat honen banaketa azpiestima­tzera garama­tza. Dirudienez, poten­tzialki Arabako hegoaldetik (Peñacerrada, Izki…) kostalderarte (Jaizkibel) iri­tsiko li­tzateke. Habitat honen eragile nagusienetarikoa maila freatikoaren aldaketa da. Molinia populazioak beraz, draina­tzearen eta lurzoruaren hezetasun-mailaren menpe daude. Maila freatikoa jeistekotan, Molinia populazioak den­tsifikatu eta gainon­tzeko espezieen gainetik gailenduko lirateke. Materia organikoaren gehiegizko metaketak (ganaduaren goro­tzak, ongarriak, sega hondarrak…), eutrofizazio ekar lezake, floraren ­txiro­tzearekin batera. Habitat honen lurzorua ere,

17


6 Habitaten fitxak

6410 – Molinia caerulea-dun larreak, kare-, zohika­tz- edo buztin/limosubstratuetan (Molinion caeruleae), EUNIS 2009.

zanpaketarekiko (makina nahiz animaliena) eta nekazal-eremuen lehorketarekiko sentikorra da.

Gaur egungo egoera Orokorrean, abere larrien abel­tzan­tza esten­tsiborako erabili izan da.

Etorkizunera begira Urtean behineko prospekzioa egitea proposa­tzen da. Horretarako, monitorizazio-fi­txak bete beharko dira (ikus I.Eranskina), eta hauetan, habitataren karakterizazioa egiteaz gain, arrisku faktoreak identifikatu eta eguneratuko dira.

6420 – Molinion-Holoschoenion-eko belar altuko belardi heze mediterraneoak [EAEn: Ihi­tza mediterraneoak Scirpus holoschoenusdunak] [2] Kontserbazioa-egoera Habitat Direktiba kodea

EUNIS kodea

Azalera (Ha) EUNIS 2009

6420

E3.1

41,7

Aurrekariak Orokorrean, ekologia berezia duela eta, adierazgarritasun t­ xikiko habitata da. Kon­tserbazioegoera onekoa izan arren, ba­tzuetan inpaktu iraunkorra (gehiegizko zanpaketa) jasaten duten eremuak ageri dira.

18


10

Europar Batasunean garrantzizko diren Euskal Autonomia Erkidegoko larre eta sastrakadien 17 HABITATEN METODOLOGIA eta KONTSERBAZIO-EGOERAREN EBALUAKETA

Habitat honen baitan hauek dira katalogatuta dauden espezieak: Epipactis palustris*, Galium boreale*, Narcissus bulbocodium*, Ophioglossum vulgatum* eta Senecio carpetanus*. Scirpus holochoenus espezieak osaturiko ihidiek azalera t­ xikia dute, eta ondorioz, hauetariko asko ezin izan dira kartografiatu, horrela bada, azpiestimatu egin dira euren azalerak. Gainera, 6410 habitatarekin eta intereseko­tzat sailkatu ez diren ihidi-mota desberdinekin mosaikoak eratu di­tzaketela kontuan hartu beharko li­tzateke. Habitat-mota hau eskualde mediterraneoko jarduera-hidrikoarekin zuzenki erlazionatua dago, eta beraz, maila freatikoaren lehorketak edota gehiegizko hezetasunak (gu­txien moldaturiko espezieen desagerpena ekarriko lukeena) eragin larria izan dezakete honengan. Beste alde batetik, gehiegizko zanpaketak (animaliena edota makinena) estaldura belarkararen desagerpena eta ondorioz, habitat honen desegitura­tzea ekar lezake.

Gaur egungo egoera Oro har, abel­tzan­tza esten­tsiborako erabili izan da.

Etorkizunera begira Urtean behineko prospekzioa egitea proposa­tzen da. Horretarako, monitorizazio-fi­txak bete beharko dira (ikus I.Eranskina), eta hauetan, habitataren karakterizazioa egiteaz gain, arrisku faktoreak identifikatu eta eguneratuko dira.

6420 – Molinion-Holoschoenioneko belar altuko belardi heze mediterraneoak, EUNIS 2009.

19


6 Habitaten fitxak

6430 – Ordoki bazterreko eta estai menditar eta alpetarreko belardi eutrofo higrofiloak [EAEn: Mendialdeko eta ibai eurosiberiarren ertzetako megaforbioak] [2] Kontserbazioa-egoera Habitat Direktiba kodea

EUNIS kodea

Azalera (Ha) EUNIS 2005[3]

Azalera (Ha) EUNIS 2009

6430

E5.43+E5.53

2

16,7

Aurrekariak Habitat honetan bi azpitipo bereiz daitezke: a) Erriberako megaforbioak eta b) Megaforbio menditarrak. Aipatu beharra dago, megaforbio menditarren azpitipoa banaketa mugatua duten espezie gehien dituenetarikoa dela, eta hauek gainera euren “arrarotasuna” dela eta EAEko Espezie Meha­txatuen Zerrendan daudela: Aconitum variegatum subsp. pyrenaicum*, Aconitum anthora*, Allium victorialis*, Bar­tsia alpina*, Cicerbita plumieri*, Cirsium heterophyllum*, Crepis pirenaica*, Epilobium angustifolium*, Gentiana lutea*, Geum rivale*, Hugueninia tanacetifolia*, Lathyrus vivantii*, Luzula nutans*, Paris quadrifolia*, Pedicularis foliosa*, Pedicularis tuberosa*, Tozzia alpina*, Trollius europaeus*, Veratrum album* eta Viola biflora*. Megaforbio menditarren kon­tserbazio-egoera euren poten­tzialitatetik gertu dago, eta erriberako megamorbioena aldiz ­txikiagoa da eragin antropikoen ondorioz. Interpretazio kartografikoari dagokionez, habitat honen azalera t­ xikia dela eta, ezin izan ziren kartografiatu eta beste habitat-mota ba­tzuen baitan adierazi izan dira komunitate hauek: harkaiztietan, pagadi eta baso mixto menditarretan edota erriberako habitatetan.

6430 – Ordoki bazterreko eta estai menditar eta alpetarreko megaforbio eutrofo higrofiloak, EUNIS 2009.

20


10

Europar Batasunean garrantzizko diren Euskal Autonomia Erkidegoko larre eta sastrakadien 17 HABITATEN METODOLOGIA eta KONTSERBAZIO-EGOERAREN EBALUAKETA

Komunitate hauek ur-ingurunean egotekotan, eutrofizazioa eta jarduera-hidrikoaren asaldura dira hauen orekan eragin zuzenena izango dutenak. Erribera inguruetan ematen diren jarduerek (larraketa, sega, makalen landaketa…) aldiz, bertako konposizio floristikoa eraldatu dezakete.

Gaur egungo egoera Ahun­tza kenduta, megaforbio menditarretara ganadua hel­tzea nahiko zaila da. Erriberako megaforbioak aldiz, abel­tzan­tza-jardueretarako erabili izan dira.

Etorkizunera begira 6430. habitataren fi­txan ikusi daitekeen moduan, aztertu eta konparatu diren EUNIS habitaten azalerak (2005ekoa eta 2009koa) ez datoz bat habitat honen kasuan, hala ere, 2009ko kartografia 2005koaren zuzenketa eguneratuena dela jakinik, 2009ko azalera datua da ain­ tzako­tzat hartuko duguna etorkizuneko ebaluazio-metolodogia proposa­tzerako orduan. Horrela bada, habitat honen kasuan ere, urtean behineko prospekzioa egitea proposa­tzen da. Horretarako, monitorizazio-fi­txak bete beharko dira (ikus I.Eranskina), eta hauetan, habitataren karakterizazioa egiteaz gain, arrisku faktoreak identifikatu eta eguneratuko dira, banaketa eta azalera zehaztuz.

2.B – Azalera handia eta/edo eraldaketa asko paira­tzeko probabilitatea duten habitatak 4030 – Txilardi lehor europarrak [EAEn: Txilardi lehor azidofiloak] [2] Kontserbazioa-egoera Habitat Direktiba kodea

EUNIS kodea

EAE 1977-78 Azalera (Ha)

Azalera (Ha) EUNIS 2009

4330

F4.21(X)+F4.21(Y)+ F4.22+F4.23(X)+F4.237

47.617,5

20.213,6

Aurrekariak Habitat honek duen banaketa zabalak eta bere baitan bereiz daitezkeen azpitipo desberdinek, EAEko Espezie Meha­txatuen Zerrendan katalogatutako hainbat espezieren bizirautea berma­tzea posible egin dute: Cistus crispus*, Daphne cneorum*, Diphasiastrum alpinum*, Genista micrantha*, Gentiana lutea*, Huperzia selago*, Lycopodium clavatum* eta Thymelaea coridifolia*. Banaketa zabala eta diber­tsitate floristiko garran­tzi­tsua duten sastrakadiez osatu izan da. Hauen presen­tzia ganaduaren erabilerarekin zuzenki erlazionatuta dago. Ulex-a edota Pteridium aquilinum-a gailen­tzen ez direnean, sastraka-garbiketarik ez dagoenean, sute eta higadura arrastorik ez dagoeneko kasuetan, habitat honen hedapena berma­tzen da. Komunitate iraunkorren kasuan, diber­tsitatea esponen­tzialki areagotu daiteke eta kontrara, espezie gu­txi ba­tzuen biomasaren gehipenak komunitate honen ­txiro­tzea ekar dezake, otadien hedakun­ tzaren kasuan gertatu izan den moduan (ganadu erabilera ezagatik). Orokorrean, habitat onen kon­tserbazio-egoera ona izan dela kon­tsideratu da.

21


6 Habitaten fitxak

Habitat-mota hau erabilera tradizionalei loturik dago, beraz edozein nekazal-edota abel­tzan­ tza-jarduerak eragin diezaioke. Era berean, habitat honek beste ba­tzuekin mosaiko bat era­ tzea (goi-mendietako larreak, harkaiztietako larreak etabar.) edota beraien arteko gradiente bat sor­tzea ohikoa da (­txilardi i­txietatik larre irekietara). Oro har, esan daiteke, habitat-mota honen meha­txu handienetarikoa “larrearen hobekun­tza eta hedapena” dela: sastraka-garbi­tzea, ganadu-kargaren emendioa, nitratoen gehipena… Berez, ­txilardiek azidofilo izateko joera dute (substratuagatik edo lixibiazioagatik) hori dela eta eutrofizazioa erraz eman daiteke egoera hauetan. Zanpaketak biodiber­tsitatea fabora­tzen duela dakigun arren, argi dago, gehiegizko zanpaketak, lurzoruaren higadura bul­tza­tzen duela. Horrela bada, mendigailur inguruetan ohikoa da, komunitate hauek mendigoizaleek edota ibilgailuek (4x4) erraztutako bidexkez ordeztuak edota banatuak izatea. Basoekin kontaktuan dauden komunitateen kasuan (pagadiak batez ere), t­xilardiak basoa ordeztu dezake (ganadu-karga neurriz kanpo igo­tzen denean).

Gaur egungo egoera Oro har, abere larrien (behi, zaldi) abel­tzan­tza esten­tsibora bideratu da habitat honen erabilera, eta honi jarraiki, eztiaren ekoizpena ere burutu izan da. Azken erabilera honek, ustiategi transterminanteen sorrera ekarri izan du landarediaren lora­tze-garaia aprobe­txa­tzeko.

Etorkizunera begira 2009ko kartografia ain­ tzat harturik, aurreran­ tzean habitat hauen kon­ tserbazio-egoera ebalua­tzeko metodologia bat proposatuko da.

4030 – Txilardi lehor europarrak, EUNIS 2009.

22


10

Europar Batasunean garrantzizko diren Euskal Autonomia Erkidegoko larre eta sastrakadien 17 HABITATEN METODOLOGIA eta KONTSERBAZIO-EGOERAREN EBALUAKETA

4090 –Txilardi oromediterraneo endemikoak, elorri-triskarekin [EAEn: Txilar kal­tzikola genistadunak] [2] Kontserbazioa-egoera Habitat Direktiba kodea

EUNIS kodea

EAE 1977-78 Azalera (Ha)

Azalera (Ha) EUNIS 2009

4090

F7.44(X)+F7.44(X1)+ F7.44(X2)+F7.44(Y)+ F7.44(Y2)+F7.44(Z)

27.763,1

23.292,7

Aurrekariak Banaketa zabaleko sastrakadiek osa­tzen dute eta hiru azpitipo bereiz daitezke: a) Txilardi kal­tzikola atlantikoak b) Tuparrietako ­txilardiak eta d) Harkaiztietako ­txilardi azpiatlantikoak. Espezie Meha­txatuen Zerrendan ageri diren hainbat espezie bil­tzen dira: Hegoaldean; Arenaria erinacea*, Erinacea anthyllis* eta Genista eliassennenii*; Bizkaiko alde mendebaldarrenean soilik, Genista legionensis* eta EAE erdimendebaldeko mendietan Sideritis ovata*. Komunitate hauen naturaltasuna ani­tza izan da, abel­tzan­tzan izandako kudeaketa-motaren araberakoa. Hala ere, orokorrean, ganaduak ura eskura­tzeko arazoak izan ohi ditueneko lurzoru lehorrekin erlazionatu izan da, horrelakoetan, sute arriskuak eta higadura arazoak maiz ematen dira. Eremu hauen gainustiaketaren (sastraka-garbiketa, suteak, higadura…) murrizketa eman denean gailendu izan dira. Diber­tsitate floristiko garran­tzi­tsua dute eta komunitate iraunkorren kasuan, diber­tsitatea esponen­tzialki areagotu daiteke.

Gaur egungo egoera Abere larrien abel­tzan­tza esten­tsiboa burutu da batez ere, eta neurri t­ xikiagoan ardiena.

4090 – Txilardi oromediterraneo endemikoak, elorri-triskarekin, EUNIS 2009.

23


6 Habitaten fitxak

Etorkizunera begira 2009ko kartografia ain­ tzat harturik, aurreran­ tzean habitat hauen kon­ tserbazio-egoera ebalua­tzeko metodologia bat proposa­tzearen beharra ikusten dugu.

5110 – Malda arrokatsuetako Buxus sempervirens-eko formazio egonkor xerotermofiloak (Berberidion p.p.) [EAEn: Ezpeldiak] [2] Kontserbazioa-egoera Habitat Direktiba kodea

EUNIS kodea

EAE 1977-78 Azalera (Ha)

Azalera (Ha) EUNIS 2009

5110

F3.21(X)+F3.12(Y)

1.931,9

1.868,0

Aurrekariak Banaketa t­xikikoak eta beharrezkoak dituzten baldin­tza ekologikoetara mugatutako sastrakadiak dira. Iparraldeko zenbait ezpel populazio (Buxus sempervirens*) “interes berezikoak” bezala katalogatu izan dira, eta era berean, Satureja montana* labiatu aromatikoa ere (Kantabriako Mendizerrako zenbait ezpeldi iraunkorretan). Arenaria erinacea* eta oso lokalitate gu­txitan Sideritis ovata* eta Himantoglossum hircinum* ere ager daitezke. Ezpeldi iraunkorraren naturaltasuna eta diber­tsitate floristikoa altuak dira. Hala ere, ezpel-muluak ezpeldi sekundarioen gainetik gailen­tzen dira eta honek belarkaren agerpena oztopa­tzen du. Horrela bada, sastraken artean soilune ­txikiak manten­tzen dituzten komunitateak, ho­ts, diber­tsitate espezifiko handiagoa dutenak, kon­tserbazio-egoera hobean daudela uste izan da.

5110 – Malda arroka­tsuetako Buxus sempervirens-eko formazio egonkor xerotermofiloak (Berberidion p.p.), EUNIS 2009.

24


10

Europar Batasunean garrantzizko diren Euskal Autonomia Erkidegoko larre eta sastrakadien 17 HABITATEN METODOLOGIA eta KONTSERBAZIO-EGOERAREN EBALUAKETA

Oro har, beste habitat ba­tzuen kolonizaziorako joera eraku­tsi duen eta baldin­tza gogorretara (lurzoru gogorra, ingurune lehorra…) moldatu izan den habitat egonkorraz ari gara. Formazio sekundarioak ganadu-karga t­xikiari loturik daude eta hau desager­tzekotan baso kal­tzikoletara eboluzionatu lezakete (pagadiak, artadiak, erkameztiak).

Gaur egungo egoera Ezpeldi iraunkorrak ez daude erabilera zeha­tz bati lotuak koka­tzen direneko eremuetara hel­ tzea zaila baita. Basorun­tz bidera­tzen diren ezpeldi sekundarioak aldiz, abere larrien abel­ tzan­tza esten­tsiboarekin erlazionatuta daude.

Etorkizunera begira 2009ko kartografia ain­ tzat harturik, aurreran­ tzean habitat hauen kon­ tserbazio-egoera ebalua­tzeko metodologia bat proposa­tzearen beharra ikusten dugu.

6170 – Larre alpetar eta subalpetar karedunak [EAEn: Larre harritar kal­tzikolak] [2] Kontserbazioa-egoera Habitat Direktiba kodea

EUNIS kodea

Azalera (Ha) EUNIS 2009

6170

E1.27+E1.53+E1.53(X)

7.399,0

Aurrekariak Jatorrizko banaketa poten­tziala mantendu izan duen adierazgarritasun ertain-handiko habitata da eta lau azpitipo bereiz daitezke bere baitan: a) Thymus mastogophorus-ez osaturiko larre lehor desbabestuak, b) Arenaria vitoriana-z osaturiko larre heze desbabestuak, d) Harkaiztietako larre kalkareoak eta e) Festuca gauteri subsp. scoparia-z osaturiko harkaiztietako larre goimenditar-azpialpinoak. Katalogaturiko hainbat espezie komunitate hauen baitan ager daitezke: Antennaria dioica*, Arenaria erinacea*, Arenaria vitoriana*, Armeria arenaria subsp. burgalensis*, Armeria pubinervis subsp. orissonensis*, Aster alpinus*, Aster willkommii*, Botrychium lunaria*, Erinacea anthyllis*, Erodium daucoides*, Erodium glandulosum*, Genista eliassennenii*, Gentiana ciliata*, Geranium cinereum subsp. cinereum*, Gypsophila repens*, Huperzia selago*, Iris latifolia*, Narcissus asturiensis*, Nepela tuberosa*, Nigritella gabasiana*, Pedicularis tuberosa*, Viola bubanii*. Beharrezkoak dituzten baldin­tza ekologikoen ondorioz, nahiko zatikatuta egon izan dira komunitate hauek, hala ere, gune zeha­tzetan azalera esangarriak hartu izan dute, Arabako mendietako gailur lautada­tsuetan adibidez. Habitat sentikorra eta hauskorra da, garai begetatibo mo­tza, baldin­tza klimatiko zailak (izozteak, haizearen higadura etab.) eta birsor­tze-gaitasun motela baititu. Landaredi-estaldurari dagokionez, eremu den­tso eta irekien arteko tran­tsizio eremuan koka­tzen da, hori dela eta, higadura arazoak paira­tzen ditu eta zanpaketarekiko sentikorra da (landare sustraien azalera­tzea kasu). Oro har, habitat honen mantenimendua larra­tzaileen erabilerarekin erlazionatuta dago, baina aldi berean, erabilera-mota honek aurretik aipatu den gehiegizko zanpaketak sorturiko

25


6 Habitaten fitxak

6170 –Larre alpetar eta subalpetar karedunak, EUNIS 2009.

soiluneen sorrera dakar eta lora­tze eta fruitu-emate garaiaren aurretiko larraketak ere, beste espezie ba­tzuen hazkun­tza faboratu eta biodiber­tsitate floristikoa aldatuko luke. Ganadukargaren jei­tsierak kontrara, zurezko landareen agerpena ekarriko luke.

Gaur egungo egoera Orokorrean, ardi abel­tzan­tza esten­tsiboa burutu izan da eremu hauetan aspalditik.

Etorkizunera begira Urtean behineko prospekzioa egitea proposa­tzen da. Horretarako, monitorizazio-fi­txak bete beharko dira (ikus I.Eranskina), eta hauetan, habitataren karakterizazioa egiteaz gain, arrisku faktoreak identifikatu eta eguneratuko dira.

6210 – Belardi lehor erdinaturalak eta kare-substratuetako sastrakafaziesak (Festuco-Brometalia) [EAEn: Larre mesofiloak Brachypodium pinnatum-dunak] [2] Kontserbazioa-egoera Habitat Direktiba kodea

EUNIS kodea

EAE 1977-78 Azalera (Ha)

Azalera (Ha) EUNIS 2009

6210

E1.26

16.130,1

9.481,5

Aurrekariak Jatorrizko banaketa mantendu izan duen adierazgarritasun ertain-handiko habitata da, hala ere, nahiko zatikatua dago. Katalogatutako espezie hauek daude bere baitan: Narcissus asturiensis* eta Carlina acaulis subsp. simplex*. Kon­tserbazio-egoera ani­tza izan du: ondoen

26


10

Europar Batasunean garrantzizko diren Euskal Autonomia Erkidegoko larre eta sastrakadien 17 HABITATEN METODOLOGIA eta KONTSERBAZIO-EGOERAREN EBALUAKETA

kon­tserbaturiko komunitateak azalera handienekoak, gune natural edota seminaturaletan kokatu izan dira, ustiaketa eza eta espezie aberastasun altuarekin (orkideak bereziki). Kartografia interpreta­tzerako orduan, gerta liteke sastraka baxuekin (4090) edota beste larremota ba­tzuekin nahastea eta beraz, bere banaketa azpiestima­tzea. Habitat-mota honen manten­tzea larra­tzaileen jarduerarekin guztiz erlazionatuta dago. Aktibitate honek behera egitekotan beste habitat-mota ba­tzuekin (­txilardi kal­tzikolak batez ere) eratutako mosaikoak eratu edota puntualki inguruko basoetako zuhai­tz espezieak (arteak, erkame­tzak…) gailenduko lirateke. Larre hauek laboran­tza inten­tsiboak eta sega-belardiak dauden eremuetan kokatuak egoteagatik, gehiegizko nekazal-eta abel­tzan­tza-jarduerekiko sentikorrak dira (ongarriztapenak, ganadu-karga altua, laboran­ tza, abere-bazkarako espezieen ereinketa…). Beste kasu ba­ tzuetan, habitat hauen sorrera, u­tzitako laboran­tza-soro ­txiroetatik ematen da.

Gaur egungo egoera Abere larri eta ardi abel­tzan­tza esten­tsiborako erabili izan dira eremu hauek, eta gizakiaren eskuhar­tzea eman denean, sega-belardi bilakatu izan dira.

Etorkizunera begira Habitat-mota honen bereizgarritasun nagusia orkideotan abera­tsa izatea da. Hala ere, habitat honen baitan badira orkideorik ez duten eta gramineotan abera­tsak diren eremu ugari. Beraz, etorkizunean orkideotan abera­tsak diren azalerak zehazki zein­tzuk diren jakitea da helburu nagusia. 2009ko kartografia ain­ tzat harturik, aurreran­ tzean habitat hauen kon­ tserbazio-egoera ebalua­tzeko metodologia bat proposa­tzearen beharra ikusten dugu.

6210 – Belardi lehor erdinaturalak eta kare-substratuetako sastraka-faziesak (Festuco-Brometalia), EUNIS 2009.

27


6 Habitaten fitxak

6220* – Gramineodun eta urteroko Thero-Brachypodietea-dun zona subestepikoak [EAEn: Brachypodium retusum-eko larre xerofiloak] [2] Kontserbazioa-egoera Habitat Direktiba kodea

EUNIS kodea

EAE 1977-78 Azalera (Ha)

Azalera (Ha) EUNIS 2009

6220

E1.31

7.485,3

6.466,0

Aurrekariak Jatorrizko banaketa poten­tzialari dagokionez, adierazgarritasun ertaineko habitata izan da, hala ere, optimo ekologikoa duen eremua (Arabar Errioxa) asko zatikatu da bertan izandako nekazal-jardueraren ondorioz. Oso zaila da habitat honen azalera jarraiak topa­tzea. Oro har, nekazal-jardueraren eraginik izan ez duten malda-handiko eta lurzoru urriko mendialdeetara mugatu dira. Bi azpitipo bereiz daitezke: a) Ezkaidun eta elorri-triskadun albi­tz-belardiak; eta b) Urteko Thero-Brachypodietea. Eta horien artean katalogatutako espezie bat aurki daiteke: Loscos-en ezkaia (Thymus loscosii*), larre xerofitoetako erromero artean ageri dena (mosaikoan). Interpretazio kartografikoa egiterako orduan, ez da zalan­tzarik izaten: argi an­tzematen dira albi­tz-belar-muluak Arabar Errioxa inguruan batez ere. Zenbait kasutan, berriki u­tzitako soroetan (landaredia oraindik egonkortu gabe dagoenean) estrepa zuria (Cistus albidus), elorritriska (Genista scorpius) eta Dorycnium pentaphillum bezalako espezie koloniza­tzaileak gailen­ tzen dira. Kon­tserbazio-egoera ani­tza izan dute: ondoen kon­tserbaturiko komunitateak azalera handienekoak, seminaturalak, eragin antropiko urrikoak eta espezie aberastasun altukoak dira.

6220* – Gramineodun eta urteroko Thero-Brachypodietea-dun zona subestepikoak, EUNIS 2009.

28


10

Europar Batasunean garrantzizko diren Euskal Autonomia Erkidegoko larre eta sastrakadien 17 HABITATEN METODOLOGIA eta KONTSERBAZIO-EGOERAREN EBALUAKETA

Eta aldiz, kon­tserbazio-egoera ­txarrean daudenak, nekazal-eremuen eta azpiegituren er­ tzetan, eragin antropikopean, lurzoru higatuetan eta azalera ­txikitan ager­tzen direnak dira. Habitat honen sorrera eta mantenimendua larrai­tzaileen eraginaren eta suteen menpe egon da: gehiegizko larraketak lurzoruaren hondaketa eta higadura ekarri du eta ganadu-karga altuarekin erlazionaturiko espezie nitrofiloen agerrera. Abel­tzan­tza-jardueren beherakadak aldiz, zurezko espezie poten­tzialen birkolonizazioa ekarri du. Behin eta berriz errepikaturiko suteek Brachypodium retusum espeziearen garapena sustatu izan dute, eta honek ondorioz, diber­tsitate floristikoaren beherakada (larraketarako interesa duten espezieen beherakada). Eremu hauetan izan ohi diren higadura arazoak konpo­tzeko asmoz, Pinus halepensis-en birlandaketak burutu izan diren arren, azken urteotako eragin antropiko larrienak, Arabar Errioxan mar­txan jarritako proiektu urbanistikoak izan dira.

Gaur egungo egoera Azken hamarkadetan erabilera honen beherakada eman den arren, ardi abel­tzan­tza esten­ tsiboa burutu izan da. Larratutako eremu zabalagoak Kantabriako mendizerraren mendimagaletan aurki daitezke, eta eskualde mediterraneoan aldiz, mahasti-er­tzetan, eremu t­ xiki eta zatikatuak batez ere.

Etorkizunera begira 2009ko kartografia ain­ tzat harturik, aurreran­ tzean habitat hauen kon­ tserbazio-egoera ebalua­tzeko metodologia bat proposa­tzearen beharra ikusten dugu.

6230* – Nardus-dun formazio belarkarak, espezie ugarirekin, zona menditarreko (eta Europa kontinentaleko zona azpimenditarreko) silize-substratuetan [EAEn: Mendialdeko larreak] [2] Kontserbazioa-egoera Habitat Direktiba kodea

EUNIS kodea

EAE 1977-78 Azalera (Ha)

Azalera (Ha) EUNIS 2009

6230

E1.71+E1.72+ E1.72(X)+E1.73

6.400,1

8.418,5

Aurrekariak EAEko mendigailur gehienetan aurki dezakegula kontuan hartuz, eta jatorrizko banaketa poten­tzialari dagokionez, adierazgarritasun handiko habitata izan da. Hiru azpitipo bereiz daitezke bere baitan: a) Larre menditar xeheak; b) Nardus stricta-z osaturiko larreak eta d) Agrostis curtisii-z osaturiko larre silizikolak eta Cynodon dactylon-en belardiak. Eta hauek dira habitat honek bil­tzen dituen katalogatutako espezieak: Arnica montana*, Botrychium lunaria*, Coeloglossum viride*, Daphne cneorum*, Diphasiastrum alpinum*, Huperzia selago*, Lycopodium clavatum*, Ranunculus amplexicaulis* eta Viola biflora*. Esan beharra dago, oro har, kon­tserbazio-egoera ona izan duela. Adibide onenak goi-mendietan aurki daitezke, bertan, abel­tzan­tza-jarduera tradizionala mantendu eta diber­tsitate floristikoa garran­tzi­tsua ageri da.

29


6 Habitaten fitxak

6230* – Nardus-dun formazio belarkarak, espezie ugarirekin, zona menditarreko (eta Europa kontinentaleko zona azpimenditarreko) silizesubstratuetan, EUNIS 2009.

Habitat honek ­txilardi edota harkaiztietako larreekin batera mosaiko bat eratu ohi du. Izatez, joera azidofiloa edo neutrofiloa izan dezake, lurzoru-motaren edo lixibiazioaren araberakoa, eta ondorioz kartografia­tzeko zailak diren tran­tsizio-eremuak eratu izan dira. Oro har, izaera oligotrofikoa duen habitata da beraz, ongarriztapenak berehalako eragin negatiboa izan dezake iturburu edota gainazaleko maila freatikoen kasuan. Gehiegizko larraketa eta zanpaketak, higadura-prozesuak aktibatu eta espezie sentikorrenen desager­tzea ekar dezakete eremu hezeetan. Eta hel­tzeko zailak diren zonaldeetan zurezko espezie poten­tzialen sarrera bermatu daiteke.

Gaur egungo egoera Neurri handi batean ardi “la­txa”-ren abel­tzan­tza-esten­tsiboa buru­tzen da, eta zaldi eta behiena ere. Garai bateko trashuman­tzia lokala (transtermitan­tzia) mantendu egin da: ar­ tzainak, euren bizileku diren beheko haranetatik (udazken-negua) goi-mendietako saroietara (udaberri-udazkena bitartean) mugi­tzen dira urtean zehar (eta alderan­tziz). Gaur egun oraindik ere, borda hauetariko askotan ardi-gazta egiten jarrai­tzen dute.

Etorkizunera begira 2009ko kartografia ain­ tzat harturik, aurreran­ tzean habitat hauen kon­ tserbazio-egoera ebalua­tzeko metodologia bat proposa­tzearen beharra ikusten dugu.

30


10

Europar Batasunean garrantzizko diren Euskal Autonomia Erkidegoko larre eta sastrakadien 17 HABITATEN METODOLOGIA eta KONTSERBAZIO-EGOERAREN EBALUAKETA

6510 – Altitude baxuetako sega-belardi txiroak (Alopecurus pratensis, Sanguisorba officinalis) [EAEn: Sega-belardi atlantikoak] [2] Kontserbazioa-egoera Habitat Direktiba kodea

EUNIS kodea

EAE 1977-78 Azalera (Ha)

Azalera (Ha) EUNIS 2009

6510

E2.21

110.313,4

49.363,9

Aurrekariak EAEko banaketa zabalena izan duen habitata da, adierazgarritasun oso handikoa. Dena den, kontuan izan beharra dago azken urteotan larre-mota honen kudeaketa asko aldatu dela, eta abelburu-kopurua esangarriki murriztu dela (12 urtetan 60.000tik 30.000ra). Ez da Euskal Autonomia Erkidegoko Espezie Meha­txatuen Zerrendan katalogaturiko espezierik ager­tzen habitat honetan. Kon­tserbazio-egoera aldakorra du eta hein handi batean komunitate hauek duten kudeaketa-motaren menpekoa: ongarriztapenak, larreetako espezieen ereinketa, ganadu-kargak… Adierazpen kartografikoan oso zaila da sega-belardi hauek segaz mozten ez diren belardietatik bereiztea, eta ondorioz, mosaiko moduan adierazi izan dira, hori dela eta azalera datuak hurbilketa bat besterik ez dira.

31


6 Habitaten fitxak

6510 – Altitude baxuetako sega-belardi ­txiroak (Alopecurus pratensis, Sanguisorba officinalis), EUNIS 2009.

Gaur egungo egoera Geroz eta ohikoagoa da, larraketa zuzenak sega ordeztea, eta horrela, zanpaketa eta larra­tzedesberdindua dela medio, larreek morfologia “zespitosoagoa” bereganatu dute. Azkenik, azpimarratu beharra dago habitat-mota honen bizirautea, honek luzaroan izan duen kudeaketa modu tradizionalaren menpe dagoela (belaunaldi berriek baserriko bizimodu tradizionala manten­tzearen menpe hain zuzen). Beraz, garai batean hain ugaria eta banaketa zabalekoa izan den habitata, gaur egungo bizimodu “hiritarraren” ondorioz galzorian dagoela esan liteke.

Etorkizunera begira 2009ko kartografia ain­ tzat harturik, aurreran­ tzean habitat hauen kon­ tserbazio-egoera ebalua­tzeko metodologia bat proposa­tzearen beharra ikusten dugu.

32


10

Europar Batasunean garrantzizko diren Euskal Autonomia Erkidegoko larre eta sastrakadien 17 HABITATEN METODOLOGIA eta KONTSERBAZIO-EGOERAREN EBALUAKETA

7 – Eranskinak: “monitorizazio-fi­txak” Habitataren karakterizazioa Data Zenbakia GPS bidezko AZALERA Altitudea Orientazioa Substratu-mota

Habitat nagusiaren izena: DIREKTIBA_kodea EUNIS_kodea EUNIS_azpitipoa

Espezie-zerrenda:

Habitat sekundarioaren izena: DIREKTIBA_kodea EUNIS_kodea EUNIS_azpitipoa

Espezie-zerrenda:

33


7 Eranskinak

Arriskuak Arriskuak Habitat kodea: EUNIS azpitipoa: Arrisku-mota GARAPENA • Urbanizazioa • Komunikazio-bide berrien irekiera (oinezkoen­tzat, ibiligailuen­tzat) • Ur-ibilguaren eraldaketa • Urpera­tzea (urtegien ondorioz) • Meategi/harrobien ustiapena • Heze guneen lehor­tzea/bete­tzea • Maila-freatikoaren jei­tsiera edo drainatzea

GIZA JARDUERAK • Gehiegizko zanpaketa (ganadua, oinezkoak, makinak) • Laboran­tza lurren uztea • Lur-lan­tze aldaketa • Herbizidak • Ongarriztapena • Baso-ustiaketa • Sastraka-garbiketa edo sega lanak • Sastraka-garbiketa eza • Baso-berri­tzea • Baso-soil­tzea • Bilketa tradizionala

ARRISKU BIOTIKOAK • Lehiakide­tza naturala • Espezie exotikoen presen­tzia • Predazioa (haziak, fruituak, loreak eta hostoak) • Hibridazioa • Plastizitate ekologiko urria • Gaixotasunak (mikosia…)

KUTSADURAK • Uraren poluzioa (i­tsasokoa ala kontinentala) • Lurzoru-ku­tsadura • Airearen ku­tsadura

ARRISKU POTENTZIALAK • Suteak • Klimatikoak • Lubiziak • Higadura • Lehorteak • Uholdeak

34

Gaur egungoa

Poten­tziala

Oharrak


10

Europar Batasunean garrantzizko diren Euskal Autonomia Erkidegoko larre eta sastrakadien 17 HABITATEN METODOLOGIA eta KONTSERBAZIO-EGOERAREN EBALUAKETA

8 – Bibliografía [1] Eusko Jaurlari­tza (2010). EAEko udalerritako mugen kartografia. Eusko Jaurlari­tzaren FTPGEOEUSKADI aplikazioan (1:5.000 eskalan), 2010ko urriaren 19tik eskuragarri: ftp://ftp.geo.euskadi.net/cartografia/Limites/ [2] Eusko Jaurlari­tza (2010). EAEko larre eta sastrakaditako 17 habitaten inguruko informazioa (pdf formatuan). Eusko Jaurlari­tzaren Ingurumen, Lurralde Plangin­tza, Nekazari­tza eta Arran­tza Sailaren, Biodiber­tsitatea ataletik (Ingurumenari dagokiona) eskuratutako informazioa, 2010eko abenduaren 21ean: http://www.ingurumena.ejgv.euskadi. net/r49u95/eu/u95aWar/habita­tsJSP/ U95aEntradaFiltroHabita­tsNombre. do?flnMenu=true

[4] Eusko Jaurlari­tza (2010). EAEan EUNIS kodearen arabera izendatutako larre eta sastrakaditako habitaten kartografia orokorraren ber­tsio eguneratua (2005koaren zuzenketa, 1:10.000 eskalan), EUNIS 2009. Eusko Jaurlari­tzako FTP aplikazioan 2010eko abenduaren 12an eguneratua: http://212.142.249.33/Public/irc/ejie/gis/home [5] Eusko Jaurlari­tza (1992). Euskal Autonomi Erkidegoko Landarediaren Mapa (1:25.000 eskalan). Eusko Jaurlari­tzaren FTP-GEOEUSKADI aplikazioan 2010ko urriaren 19tik eskuragarri: ftp://ftp.geo.euskadi.net/cartografia/Biota/ Vegetacion/

[3] Eusko Jaurlari­tza. EAEan EUNIS kodearen arabera izendatutako larre eta sastrakaditako habitaten kartografia orokorra, EUNIS 2005 (1:10.000). Eusko Jaurlari­tzako FTP aplikazioan.

35


10

HABITAT


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.