22 Txingudiko paduren albistegia

Page 1

PLAIAUNDI

Número

Plaiaundiko parke Ekologikoa Parque Ecológico de Plaiaundi

www.euskadi.net/txingudi

22

Zenbakia

ALBISTEGIA

BERRIAK - NOTICIAS Irunberri eta Arbaiungo arr oiletar a ibilaldia

Maiatza / Ekaina - 2006 - Mayo / Junio

Un nuev o espacio Natur a 2000 amplía la zona protegida de Txingudi hacia el mar

Maiatzaren 7an, igandea, ibilaldia antolatu zuten Plaiaundi parke ekologikoak eta Txingudi Ekoetxeko ornitologia ikastaroetan parte hartutako hainbat lagunek Leireko mendilerrora (Nafarroa). 20 lagun inguru, berebil partikularretan irten ziren goizeko 8:30 aldera, Irunberri eta Arbaiungo arroilak ikusteko asmoz. Izan ere, horiek jotzen dituzte harrapari errupikolen Nafarroako aterpe nagusi. Ornitologia ikastaroetan irakasle izandako Parkeko bi teknikari ere joan ziren, eta gidaritza lanak egin zituzten; horiek horrela, gunerik interesgarrienetara eraman zituzten parte-hartzaileak, hegaztiak ikus zitzaten. Egun osokoa izan zen ibilaldia, eta irteera edo txangoaren helburu ziren espezie guztiak ikusi ahal izan zituzten: sai arrea, sai zuria, belatza, arrano txikia, ugatza eta abar; gainera, inguruko ikuspegi ederraz gozatzeko aukera ere izan zuten.

A finales del pasado mes de marzo el Ministerio de Ecología y Desarrollo Sostenible del Gobierno Francés envío a la Comisión Europea un listado de nuevos espacios y la ampliación de otros existentes para completar, a petición de la propia Comisión, la Red Natura 2000 de este país. Entre los nuevos espacios se encuentra el denominado Estuaire de la Bidassoa et baie de Fontarabie (código FR7212013) que protege un total de 9.300 hectáreas en el área de Txingudi calificadas como Zona de Especial Conservación para las Aves (ZEPA). Este nuevo espacio protegido se solapa parcialmente con el Lugar de Interés Comunitario (LIC), también parte de la Red Natura 2000, Baie de Chingoudy que protege 341 hectáreas de la parte interior de la bahía y que fue aprobado el 7 de diciembre de 2004, junto con otros LICs europeos como Bidasoa-Txingudi , Jaizkibel y Aiako Harria , por citar los más cercanos. Además de la zona interior de la bahía, la nueva ZEPA incluye una considerable área de mar abierto, internándose más de 12 km desde la línea de costa.

Hurrengo ornitologia ikastaro eta irteeren berri eduki nahi izanez gero, Txingudi Ekoetxeko zerrendan izena eman edo ondorengo helbide elektroniko honetara bidal daitezke datuak: ekogarapen@terra.es.

Debido a la importancia de esta zona para las aves marinas, especialmente para las migratorias, el espacio protegido por esta nueva figura ya estaba incluido desde 1979 en el listado de Áreas Importantes para las Aves (ZICO en francés, IBA en inglés) gestionado a nivel internacional por la asociación BirdLife International.

TXINGUDI EKOETXEA Pierre Loti ibilbidea, z/g 20304 IRUN (Gipuzkoa) Tlf./Fax: 943 619 389 E-mail: ekogarapen@terra.es

www.euskadi.net/txingudi

L.G./D.L.: 21 014 SS/02 Ale kopurua / Nº de ejemplares: 1.200

BID ASOAK O IRLEN LAND AREDIA IKERGAI Santiago Aurrera, Galera eta Irukanale dira Bidasoa ibaiaren barnean, Irun eta Hendaia artean, aurkitzen diren hiru irlen izenak. Irla mota hauek antzina oso arruntak ziren Txingudiko itsasadarrean, baina gizakiak eragindako aldaketek desagertarazi zituen gehienak. Hiru irla hauek Txingudiko itsasadarraren antzinako itxuraren gaur egungo adibide garbienak dira, horregatik, besteak beste, Txingudiko Plan Bereziaren barne Babes integrala kategorian sailkatuak daude. Gizakiak hiru irla hauetan egin duen erabilera nagusiena nekazal ustiapena izan da, eta oraindik erabilera hori dauka Hirukanalekoak. Beste biek aldiz, berreskurapen prozesu natural bat jasaten ari dira uholdeen eraginez (60 eta 70. hamarkadetan) lezoi batzuk apurtu zirenetik eta ura berriz ere irletan sartu zenetik. Berreskurapen prozesu honen gaur egungo egoera aztertzeko, Haritzalde Naturzaleen Elkarteko bi kidek, Eusko Jaurlaritzako Biodibertsitate Zuzendaritzak eskainitako diru laguntzei esker, Txingudiko badian Bidasoako Irlen azterketa: landarediaren egoera eta bilakera azaroak 2005 izeneko ikerketa landu zuten. Bere helburua, irlen gaur egungo egoera ezagutzeaz gain, etorkizunean izango duten bilakaera aurresatea eta ekosistema hauen kontserbazio eta berreskurapenerako hartu beharreko neurriak proposatzea da. Azterketa Galera eta Santiago Aurrerako irlen landaredian oinarritzen da. Hona hemen ikerketaren zenbait atalen laburpena (txosten osoa kontsultatu daiteke Txingudi Ekoetxean).

Este nuevo espacio viene a sumarse a la larga lista de espacios protegidos por la Red Natura 2000 en la zona de Txingudi, que incluye además la bahía los montes del entorno y ahora parte de su área marina.

Irlen landar etzar en gaur egungo egoer a

Podréis encontrar más información sobre la Red Natura 2000 en: natura2000.environnement.gouv.fr y www.ingurumena.ejgv.euskadi.net. En www.birdlife.org encontraréis el listado completo de IBAs a nivel mundial. Txingudiko kakalar doak

ZEPA - FR7212013 Estuaire de la Bidassoa et baie de Fontarabie

Aranzadi ZEko entomologo bat Plaiaundiko eta Jaitzubiako paduretako kakalardo aniztasunari buruzko azterketa bat ari da egiten, Eusko Jaurlaritzaren Biodibertsitate zuzendaritzaren diru laguntzarekin. Txingudiko paduretako koleopteroen azterketa ( Estudio del orden coleóptera en las marismas de Txingudi ) da azterketaren izenburua, eta intsektu horiek Txingudiko garrantzi komunitarioko gunean (Natura 2000 Sarea) duten biodibertsitatea eta banaketa aztertzea du helburu. Txingudin berritutako guneen naturalizatze maila zehazten laguntzea da azterketa horren elementu interesgarrienetako bat; izan ere, koleopteroei esker neur daiteke leku baten bilakaera. Gainera, Txingudiko fauna horri buruzko azterketarik ez dagoenez, EAEko edo Iberiako Penintsulako espezie berriak aurkitzeko aukera dago, egun Frantzia hegoaldean eta Kantabrian baino ezagutzen ez direnak.

HONDARRIBIA

HENDAIA

DONIBANE LOHITZUNE

IRUN

Salicornia da padura eremuetan aurki daitekeen landareetako bat, inguru gazietara guztiz moldatua dagoena (landare halofitoa).

Ikertzaileek aurkitu dutenez, ekintza antropikoak, nekazaritza bidez, irletan aldaketa sakonak eragin ditu, bai lurzoruaren ezaugarriei dagokionez (ehundura, konposaketa,...) baita topografiari dagokionez ere (drainatze-ubideak, kubetak,...). Honen eraginez, Bidasoako irletan ez da ikusten padura eremu natural baten landaretzaren antolaketa berdina. Hala ere, gaur egun, Txingudiren barne, paduraren berezkoak diren landare-komunitate konplexuenak nahiz hoberen kontserbatuenak aurki daitezke Bidasoako irletan. Ikerketa honetan, 20 landare espezie desberdinen inguru identifikatu dira.

K ontserbazior ako arriskuak Ikerketak irlen kontserbaziorako bi arrisku nagusi bereizten ditu. Giza erabilerak: - Itsaski-bilketa: jarduera hau debekatua egon arren, karramarroentzako tranpak nahi itsaski-biltzaileak maiz aurkitzen dira irletan. - Nekazaritza: erabilera hau Irukanaleko irla osoa eta Santiago Aurrera-ko zati batean burutzen da, paduraren berreskurapena eragotziz. Espezie aloktonoak (kanpokoak). Landareei dagokionez, Baccharis halimifolia da irletan hedatuen dagoen espeziea. Lezoietan hazten da batez ere, irlen perimetro ia osoan, habitat horretan haziko liratekeen bertako espezieen garapena murriztuz. Bestalde, koipuak (Myocastor coipus) ere kalte garrantzitsuak eragiten ditu padura landareengan, fauna eta flora dibertsitatea murriztuz.

Ikerketar en ondorioak

2005eko urrian hasi zuten azterketa, eta 150 espezie identifikatu dituzte orain arte. Entomologoak askoz gehiago aurkitzea aurreikusten du; izan ere, udaberrian eta udan sakontzen da landa lana, orduan ikusten baitira kakalardo gehien. 2006ko urrian aurkeztuko dituzte emaitzak.

Bidasoako irletako paduren landaredia egoera onean dagoela adierazten dute ikertzaileek. Azken 30 urteetan, nekazaritza ustiapena utzi zenetik, hain zuzen ere, paduretako landarediak erakutsi duen berreskurapen ahalmena izugarria izan da hauen iritziz. Giza erabilera hau Santiago Aurrera eta Galeran urte desberdinetan utzi zenez, bi irla hauek berreskurapen fase desberdinetan aurkitzen dira, eta prozesu honen heldutasunera iristeko denbora gehiago behar izango dutela ikuste dute ikertzaileek.

Área aproximada de la nueva zona protegida.

Lamia textor da azterketa horretan erroldatutako 150 espezieetako bat. Hezeguneetako kakalardoa da hori eta, antena luzeak dituenez, erraz identifika daiteke. Plaiaundin, zumeen zura du elikagai nagusia.

Galera irlako kanaletako bat. Ondoko zelaiak espezie halofitoz estalita daude (Puccinellia marítima, Limonium vulgare). Bukaeran, irlen muga den ezponda agertzen da, Baccharis halimifolia espezie inbaditzaileaz estalita.

4

Azkenik, aldez aurretik identifikatutako irlen kontserbaziorako eta berreskurapenerako arriskuak gainditzeko, ikertzaileen ustez premiazkoa da irlen jabegoa publikoa bilakatzea, nekazal ustiapena guztiz desagertzea, debekatutako jardueren zaintza areagotzea eta espezie aloktonoak erradikatzea. Bestalde, irlen ezagupenerako ekimenak bultzatu behar direla ere azaltzen dute, bai berauen inguruan (Oxinbiribil, Santiagoko zubian,..), baita Plaiaundiko Txingudi Ekoetxean ere, jendeak ezagutu eta errespeta ditzan.

1


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.