Txingudi. Irakasle-gida LH 3 4

Page 1


Kokapena Txingudiko itsasadarra Pirinioen eta itsasoaren artean kokatzen da, Pirinioetako mendikatearen ekialdeko muturraren eta Bizkaiko Golkoaren ertzaren arteko lurraldean. Bidasoa ibaia Baztan aldeko mendietan jaiotzen da 70 bat km hegoaldera; ondoren, Txingudin itsasoratzen da, bere azken zatian Frantziar eta Espainiar estatuak banatzen dituen lerro bilakatuz. Itsasadarra 4 herriren artean banatzen da: Irun eta Hondarribia (Gipuzkoa) eta Hendaia eta Biriatu (Lapurdi). Plaiaundiko Parke Ekologikoak antzinako padura gune itsasadarraren erdialdean, Irungo udalerrian; 23.4 ha ditu.

bat

okupatzen

du,

Plaiaundiko Parke Ekologikoa Giza erabilerarengatik oso degradatuta egon zen padura berriztatu bat da, baina gaur egun, Eusko Jaurlaritzak eginiko berriztapen lanari esker, dibertsitate handiko leku ikusgarri batez gozatzeko aukera dugu. Bertan habitat ezberdin asko aurki ditzazkegu: marearteko guneak (padura), ur gezako aintzirak, ur gaziko aintzirak, larreak, zuhaiztiak, lezkadiak‌ hegaztien behaketarako oso egokia izanik.

Plaiaundi, Atlantikoko ibilbide migratzailearen erdian kokatzen da; hori dela eta, hegaztiak behatzeko Europako punturik onenetariko bat dugu. Parkeko bide sareak (2 km) eta bertan dauden dorre panoramikoek eta behatokiek parkeko sekretuak aurkitzen eta bertako fauna behatzen lagunduko digute.

-1-


Ekipamendua Parkeak Interpretazio zentro bat du, Txingudi Ekoetxea izenekoa, informazio panelak, ikus-entzunezko gela, behatokia, puntu elkarreragilea eta fauna zuzenean ikusteko telebista kamerak dituena.

Txingudi Ekoetxearen aurrean, piknik-gune bat dago mahaiekin eta iturriarekin.

Kanpoan, 2 km-ko ibilbide gidatua dago, bertan hegaztiak eta paisaia behatzeko 5 behatoki eta 2 dorre aurki ditzakegu.

Txingudi Ekoetxea Informazio gunea Behaketarako lekuak Aparkalekuao Iturria Picnic gunea

-2-


Ingurumen-hezkuntzako helburuak Lehen hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleei zuzendutako ingurumen-hezkuntzako unitate didaktikoa. Hurrengo helburu orokorrak ditu: • Inguruan ditugun animaliekiko sentsibilitate, errespetu eta babes jarrerak garatzea • Animaliak behatzeko eta aztertzeko interesa piztea • Plaiaundiko animaliak ezagutu eta identifikatzea, hegaztiak bereziki • Plaiaundiko hegaztien ezaugarriak ezagutzea • Behaketarako tresnen erabilpena ezagutzea • Ingurunearen errespetu eta kontserbazioa baloratzen ikastea

Jarduerak Lehen hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleei proposatzen zaien bisitak 2 ordu eta erdiko iraupena du, bertan Txingudi Ekoetxea bisitatu eta parketik ibilaldi bat egiten da.

10:00 Ongi etorria Txingudi Ekoetxean. Taldea talde txikitan banatzen da eta talde bakoitzari begirale bat egokitzen zaio (begirale/ikasle ratio maximoa 1/25) 10:10 Aurkezpena eta sarrera 10:20 Txingudi Ekoetxea bisitatzen da. Bertan Plaiaundiko animalien eta bereziki hegaztien irudiak azaltzen dira eta horien ezaugarriak lantzen ditugu. Taldeka edo banaka hegazti fitxa bat ere betetzen da (lan-koadernoko 9. orria). Irakasleak nahi izanez gero, ikasleek lan-koadernoa landu dezakete. 10:50 Hamaiketakoa 11:10 Kilometro 1eko ibilaldia Plaiaunditik, bertako animaliak (hegaztiak bereziki) behatzen. Ibilaldian zehar, hegaztien fitxa osatuko da taldeka: kopurua, jokabidea eta kokapena. Talde bakoitzari prismatiko batzuk utziko zaizkio. 12:00 Bisita bukatzeko, ikasleek Plaiaundin ikusitako hegaztien zerrenda osatuko dute.

-3-


Ikasleen lan-koadernoa Irakasleek nahi izanez gero, Plaiaundiko bisitan zehar ikasleek Plaiaundiko lankoadernoa landu dezakete. Ikasleen motibazioa handitzeko asmoz, unitate didaktiko honetan (lan-koadernoan) Txuri aukeratu dugu protagonista; berak erakutsiko digu Plaiaundiko Parke Ekologikoa. Txuri lertxuntxo txiki bat da, lertxunen familiakoa, Plaiaundin ugaltzen ez den arren, urte osoan zehar ikus dezakegu. Lertxuntxo txikia ikusteko eta identifikatzeko erraza den hegazti oso zuria da. Plaiaundin ugaria da: marearteko guneetan eta ur gezako aintziratan maiz ibiltzen da. Nahi izanez gero, proposatzen den lan-koadernoa ikasgelan ere landu daiteke, Plaiaundi bisitatu aurretik eta ondoren, ikasleek bista landu eta prestatu dezaten: nora datozen, zer ikusi behar duten…

► Bisita aurretik ► Plaiaundin ► Bisita ondoren

Lan-koadernoko 1-2 orrialdeak Lan-koadernoko 3-10 orrialdeak Lan-koadernoko 11. orrialdea

Plaiaundiko hegaztiak Migrazioa, zalantzarik gabe, Plaiaundin gertatzen den fenomeno garrantzitsuena da. Udazkenero, milioika hegazti bidai luze bat egiten dute iparraldeko beraien ugaltze zonaldetik negua igarotzeko aukeratzen dituzten lurraldeetara, bizitza baldintza hobeen bila, eta bertan gelditzen dira atseden eta elikagai bila. Udaberrian berriz, alderantzizko bidaia egiten dute beraien ugaltze zonaldeetara itzultzeko.

-4-


Bisitan zehar, hurrengo hegaztiak ikusi eta landuko ditugu: Martin arrantzalea (Alcedo athis) • • •

Erraz ezagutu daiteke kolore oso biziak ageri dituelako Abiadura handian mugitzen da Arrantzale trebea Plaiaundin, migrazio garaian eta negu partean ugariagoa da

Basahatea (Anas platyrinchos) • • • •

Ahate igerilaria: urpekariak baino hanka eta hego luzeagoak Sexuen araberako desberdintasunak; emeek lumak nabarragoak dituzte Urte guztian zehar ikus daiteke Plaiaundin Plaiaundin egiten du habia, sastrakan, uretatik hurbil

Kopetazuria (Fulica atra) • • •

Urte guztian zehar ikus daiteke Plaiaundin Plaiaundin egiten du habia, uretan Aiurri txarrekoa; kideekiko eta baita beste espezieekiko ere jarrera oldarkorra edukitzen du

Kaio hankahoria (Larus michahellis) • • •

Urte guztian zehar ikus daiteke Plaiaundin Jaizkibeleko labarretan egiten ditu habiak Orojalea da, alegia, denetatik jaten du

Ubarroi handia (Phalacrocorax carbo) • •

Neguan eta migrazio garaian ikus daiteke Plaiaundin Urpekari ona; ur azpian harrapatzen dituen arrainak jaten ditu Hegoak erabat zabalik dituela geratzen da askotan, haizearekin lehortzeko

Lertxuna (Ardea cinerea) • • •

Urte guztian zehar ikus daiteke Plaiaundin Tamaina handikoa. Arpoi baten forma du bere mokoak, arrainak jaten dituelako Lepoa luzatu gabe egiten du hegan Denbora luzea egin dezake geldirik

-5-


Lertxuntxo txikia (Egretta garzetta) • • •

Urte guztian zehar ikus daiteke Plaiaundin Oso zuria da; moko beltza eta fina, eta hanka beltzak baina atzapar horiak ditu Arrainak ehizatzen ditu gorputza busti gabe, bere hanka luzeei esker

Kulixka (Limosa limosa) • • • •

Tamaina handia duen hegazti zangaluzea Paduran ibiltzen da Padurako ornogabez elikatzen da Udazkenean eta neguan ikus daiteke Plaiaundin, batez ere

Txilinporta txikia (Tachybaptus ruficollis) • • • •

Tamaina txikiko ahate urpekaria Denbora asko pasatzen du ur azpian, horregatik ez da oso erraza ikusteko Urte guztian zehar ikus daiteke Plaiaundin Plaiaundin ugaltzen da, ur gezako aintziran

Gomendioak Zer ekarri • Arropa erosoa urteko garaia eta baldintza meteorologikoak kontutan izanda • Lan-koadernoa landu nahi bada: arkatza eta ikasleen lan-koadernoa • Prismatikoak ekartzea gomendagarria da

-6-


Sarbidea Garraio pribatua: Behobiako norabidean N-1 jarraituz, 478. km-tik sarrera zuzena

Garraio publikoa: • Trena: Euskotren eta Renfe-ko Irungo geltokiak oinez Plaiaunditik 10-15 minutura daude •

Autobusa: Donostia-Hondarribia eta Irun-Hondarribia lineak, Kolon pasealekuko eta Hondarribia kaleko geltokiak, oinez Plaiaunditik 10-15 minutura daude

Informazio gehiago

Txingudi Ekoetxea Plaiaundiko Parke Ekologikoa Pierre Loti ibilbidea • 20304 Irun (Gipuzkoa) Tel.: 943 619 389 • plaiaundi@ej-gv.es www.euskadi.net/txingudi

ORDUTEGIA

Lanegunak (astelehenak izan ezik)

Jaiegunak eta astelehenak

udaberria-uda

9:00 – 15:00 16:00 – 19:00

10:00 – 14:00 16:00 – 19:00

udazkenanegua

9:00 – 15:00 15:30 – 17:30

10:00 – 14:00 15:30 – 17:30

-7-


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.