Jaitzubia Ibilbide autogidatua
Ibilbide hau sortu da Jaitzubiak bere osotasunean paisaiaren aldetik dituen natura -eta kultura- balioak ezagutzeko. Jaitzubiko erreka Txingudiko hezegunearen zati garrantzitsu bat da. Padura itsas ingurunearen eta ibai-ingurunearen arteko trantsizio-eremua da, horixe du ezaugarri, eta, hezegune hau 2004an ingurumenaren aldetik leheneratu ondoren, horrelako eremurik adierazgarriena da. Ibilbide hori bi norabideetako edozeinetan egiteko eta hainbat geldiunetan pausatzen da. Geldiune bakoitzari kasuan kasuko toki-izena eman zaio. Arropa eta oinetako egokiak, eta prismatikoak lagungarriak izango zaizkigu bisitari probetxua ateratzeko.
Minigida tematikoek florarik, faunarik eta habitatik adierazgarrienak identifikatzeko aukera emango digute (Txingudi Ekoetxean daude eskura eta www.euskadi.net/txingudi webetik jaitsi daitezke).
1 Salina
Jatorrian, mareen arteko eremu bat izan zen; gaur egungo Amuteko kirol gunea antzinako gatzaga baten gainean kokatua dago kokatua (toki-izenak berak dioen bezala). Euskal kostaldean betidanik izan dira, eta gaur egun ere badira, oso gatzaga gutxi (hau da, gatza lortzeko tokiak). Jaitzubiko erreka, bestalde, inguruko mendietan sortu eta estuarioan itsasoratzen da. Bertan, ekosistema bereizgarri bat osatu du: padura (itsasoa eta erreka elkartzen diren tokia). Ingurune hori mareen mende dago, eta mareek estuarioaren erritmoa baldintzatzen dute, biologiaren nahiz paisaiaren aldetik.
2 San Pablo
Paisaia mareekin aldatzen da. Itsasgoran, urak erabat estaltzen du kanala. Itsasbeheran, berriz, erdiko kanal bat urpean egoten da beti. Errekak kanal hori erabiltzen du, eta aldeetan, lupetz-hondartzak edo sedimentu meheen hondartzak daude, landaretzarik gabekoak, marea etengabe ari baita gora eta behera. Horri behe padura esaten zaio. Hondartza horietan oso aberatsa da bizitza ornogabea (anelidoak, krustazeoak, moluskuak) eta hegaztientzat elikatzeko eremu nagusia da. Toki honetan gabarra baten hondarrak daude: itsasontzi tradizional bat da, hondoa laua du eta, antzina, estuarioan erabiltzen zen gauzak garraiatzeko eta azpiak drainatzeko (azpiko harea eta lohiak ateratzeko).
3 Mariandreseneko zubia
E
rtzetan sedimentua metatzen da, eta kota altuagoa da. Ertzetatik hurbil, landaretza-eraketa halofiloak hazten dira (hau da, gaiztasunari aurre egiten dioten landareak). Zubitik hasita, errekan gora, Bekoerrotako erreka txikiaren bi aldeetan, horma txiki zaharrak ikusiko ditugu. Lezoiak dira. Erdi Aroan eraikitzen hasitako dikeak dira, padura-eremuak isolatzeko eta nekazaritza-lurrak egiteko. Lur horiei itziak esaten diete (itxiak). Antzina, Bekoerrotako errekan gora hiru errota zeuden: Bekoerrota, Erdikoerrota eta Goikoerrota.
4 Aingiraportu
D
onejakue Bideko adar batek inguru hau zeharkatzen du. Horregatik, Donejakueri buruzko toki-izen asko dago (Santiagolarre, Santiago-kalea, Santiagoko harrobia) eta, hemendik ez oso urrun, badago apostoluari eskainitako ermita bat (Santiagotxo). Seinaleztatua dagoen Donejakue Bidea San Pabloko zubitik sartzen da natura-gunean, Aingiraportu eta Mariandreseneko zubia zeharkatzen ditu eta, ondoren, Guadalupeko ermitara igotzen da. Gure aurrean zutik Jaizkibel mendia dago (547 m), eta Txingudi bezala, hori ere Natura 2000 Sarean dago sartuta. Mendi hori da estuarioa inguruko ingurunearekin elkartzen den toki bakarra; hau da, hiriak eta azpiegitura handiek eragindako hesi-efekturik gabeko toki bakarra da.
Jaitzubia Ibilbide autogidatua
5 San Joakin
U
r gezako aintzira da, eta hori ez da ohikoa kostaldean. Aintzira horrek dituen prozesu eta dinamika bereziak ez dira paduraren gainerakoan daudenak bezalakoak: mareetatik isolatua, euri-urak elikatzen du eta urtarokotasun naturalari lotuta dago (udan, ur maila jaisten da). Hegazti ugaltzaileak bizi dira, hala nola kopetazuri arrunta, basahatea, txilinporta txikia edo uroilanda handia.
6 Zarautzeneazpi
7 Antonzolo
8 Zaldiferra
9
P
aduraren goialdean lezkadia da nagusi eta lezka-masa homogeneoak daude. Lezka landare gramineoa da, eite altukoa eta egitura trinkokoa. Lezkadia, beraz, oso toki aproposa da hegazti babestuak aterpetzeko, elikatzeko eta ezkutatzeko: lezkari arrunta eta uroilanda handia, adibidez. Goraxeago dagoen kotan sahastia-milazkadia dago, hainbat sahatsek eta milazkak osaturik.
Jaizkibel menditik jaisten den erreketako bat da. Ur gezako erreka-bazterretako baso bereizgarria haltzadia da. Hori bezalako errekek eta erreka inguruko basoek funtzio garrantzitsu bat betetzen dute: Txingudiren eta Jaizkibelen arteko lotura naturalak dira, edo bestela esanda, korridore berdeak.
Jaitzubiko errekak meandro zabalak egiten ditu inguru honetan. Haritz kanduduneko baso txiki bat kontserbatu da. Hariztiak, antzina, haran eta mendixka hauek estaliko zituen eta beheko lurren baso bereizgarria zen. Bideari ibaian gora jarraituta, Arriportu begiztatuko dugu, hau da, harria kargatzeko tokia. Izan ere, toki horretan, Zigarroko harrobitik Bagoibidean behera ekarritako harria ontziratu eta, marea aldekoa zenean, gabarretan garraiatzen zen (gaur egun, ez da bide horren arrastorik antzematen).
E
uropatik etor zitezkeen erasoei aurre egiteko Frankismoak sortu zuen gotorleku-sareko bunker bat da. Ez zen inoiz erabili.
Bunker
Inguru honetan oraindik ere marearen eraginpean gaude, baina ez da indarrez iristen, ez dira lupetz-hondartzak osatzen, eta ibai-pasaia da nagusi.
10
arearen muga Urdanibiko ibia bada ere (aurreraxeago, barrualderantz), Telleriaurrea alde honetako flora-osaketak adierazten du ur gezak garrantzi handiagoa duela eta barrualdeko paisaia bereizgarriago batean gaudela bokaleko paisaia batean baino. Mareen eremuarekin lotura duten errekak oso habitat egokiak dira oso urria den arrain batentzat: arrain hiruarantza (Gasterosteus aculeatus).
Telleriaurrea
M
10
9
8
7
6
4
Jaitzubia Ibilbide autogidatua
5
3
2 1