Euskadiko altxor naturalak
1
Aurkibidea 4
14
Natura 2000 Sarea. Europar Batasunaren apustu nagusia
Euskal administrazioen zeregina
Lan honen bibliografia-erregistroa Eusko Jaurlaritzaren Bibliotekak sarearen katalogoan aurki daiteke: http://www.bibliotekak.euskadi.net/WebOpac
Argitaraldia / 1.ª 2016ko maiatza
Diseinua / MBN Comunicación
Ale-kopurua / 100 ale
Azaleko argazkia / Joseba del Villar
© Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioa Ingurumen eta Lurralde Politika Saila
Barruko argazkiak / Mikel Arrazola (EJ/GV Irekia-Gobierno Vasco)
Internet / www.euskadi.eus
Inprimaketa / Imprenta Garcinuño
Argitaratzailea / E usko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz
LG / XXXXX Dokumentu hau klororik gabeko paper % 100 birziklatuan eginda dago. Paperak honako ziurtagiri hauek dauzka: Aingeru Urdina, Beltxarga Zuria eta Europako Etiketa Ekologikoa.
2
E U S K A D I
20
24
Mugarri nagusiak
Natura 2000 Sarea Euskadin
E U S K A D I
www.euskadi.eus/natura2000
3
32 Jardunbide egokiak Euskadin
Gaztelugatxeko ikuspegia.
4
Natura 2000 Sarea. Biodibertsitatea kontserbatu eta lehengoratzeko Europar Batasunaren apustu nagusia 5
6
Natura 2000 Sarea Europa zeharkatzen duen balio ekologiko handiko naturaguneen sare bat da. Honako helburu komuna partekatzen dute naturaguneok: habitat eta espezie mota jakinak beren banaketa gune naturaletan egoera onean babestuta daudela bermatzea, horretarako berauek babestu eta kontserbatzeko gune bereziak sortuz. Europako erakunde eta herritarrek europar lurralde osoan biodibertsitatea babesteko egindako apustu nagusia da Natura 2000 Sarea.
Natura 2000 Sarea pertsonen eta naturaren arteko itun bat da.
Europar Batasuneko kontserbazio bitarteko nagusia da, eta, era berean, Sarearekin zuzenen lotutako giza populazioen garapen jasangarria bultzatzeko aukera ere eskaintzen du. Naturaren eta jarduera ekonomiko eta sozialen arteko oreka bultzatzen du, betiere Sarearen baitan dauden eremuetan bizi diren herritarren bizi-kalitatea hobetzea helburu.
7
KBE eta HBBE, Natura 2000 Sarearen funtsezko tresnak
Animaliak eta basalandareak kontserbatzeko ezinbestekoa da berauek bizi diren eremuak kontserbatzea, baita bertan bizi daitezen ahalbidetzen duten ingurumen baldintzak kontserbatzea ere; hau da, beharrezkoa da habitatak bere horretan mantentzea.
Natura 2000 Sarea 1992an sortu zen, Habitaten Zuzentaraua jarraituz. Bi espazio mota aurreikusten dira: Kontserbazio Bereziko Eremuak (KBE), Zuzentarauan jasotako interes komunitarioko habitat eta espezieen kontserbazioa helburu dutenak, eta Hegaztientzako Babes Bereziko Eremuak (HBBE), 1979ko Hegaztien Zuzentarauak ezarritakoak basa-hegaztientzat garrantzi berezia duten naturaguneekin bat eginez. Euskadiri dagokionez, Natura 2000 Sareko parte diren hainbat eremuk KBE eta HBBE izendapenak partekatzen dituzte.
Natura 2000 Sarea Hegaztien Zuzentaraua 1979ko Zuzentaraua, basahegaztien kontserbazioari buruzkoa
Habitaten Zuzentaraua 92/43/EEE Zuzentaraua, habitat naturalen kontserbazioari buruzkoa BGL Batasunaren Garrantzizko Lekua
HBBE Hegaztientzako Babes Bereziko Eremuak
KBE Kontserbazio Bereziko Eremua Plangintza edo kudeaketa-planen onarpena
8
Sai zuria.
9
Natura 2000 Sarearen onurak Natura 2000 Sarearen helburu nagusia mehatxupean den Europako berezko biodibertsitatea kontserbatzea da, bereziki ohiz kanpoko habitat eta espezieak eta biodibertsitate genetikoa. Natura 2000 Sareak onura sorta zabala eskaintzen dio bai gizarteari bai ekonomiari. Natura 2000 Sareak honako arloetan eskaintzen ditu aukerak: - Ondare naturalaren kontserbazioa. - Jarduera tradizionalen mantentze eta sustapena. - L anda eremuen garapena eta eremuon despopulazioaren aurkako borroka. -A beltzaintza, arrantza, nekazaritza eta baso kudeaketako jardun eta ereduetako aurrerapausoak. - Nekazaritza eta abeltzaintzako jarduerak eta tokiko arrazen sustapena biodibertsitate sortzaile gisa. -E remuotan bizi diren eta paisaiok urte luzez kontserbatu dituzten pertsonen bizi-kalitatearen hobekuntza. -N atura-turismoaren sustapena. - J arduera ekonomiko berrien sorkuntza. -K ontserbazioaren eta garapen jasangarriaren arloko estatu eta europar mailako laguntzak.
Aizkorri-Aratz.
10
Europa osoko 27.384 eremuk osatzen dute Natura 2000 Sarea Sarea 27.384 naturagunek osatzen dute, guztien artean Europar Batasuneko lurraldearen % 18 hartzen dutelarik, hau da, 1,1 milioi kilometro koadro. Batasunaren Garrantzizko Lekuak eta Kontserbazio Bereziko Eremuak barne hartzen ditu sareak (601.633 kilometro koadro), baita Hegaztientzako Babes Bereziko Eremuak ere (537.130 kilometro koadro). Halaber, Itsas Eremu Babestu (IEB) gero eta gehiago hartzen ditu barnean (318.133 kilometro koadro). Sarea Europar Batasuneko azpiegitura berde zabalenaren funtsezko elementua da, eta gure ondare natural biziaren gehien-gehiena ordezkatzen du.
Europar Batasunaren lurraldearen % 18 hartzen du, 1,1 milioi km2. 11
Euskadiko Natura 2000 Sareko 55 guneak naturaren babes eta hobekuntzaren alde egiten dugun ekarpenaren erakusle dira Euskal Autonomia Erkidegoko Natura 2000 Sarea 47 Kontserbazio Bereziko Eremuk, lau Hegaztientzako Babes Bereziko Eremuk eta aldi berean Kontserbazio Bereziko Eremu eta Hegaztientzako Babes Bereziko Eremu diren beste lau gunek osatzen dute, guztiak ere 1997tik 2003ra bitartean Eusko Jaurlaritzak Europako Batzordeari proposatutakoak. Eremuotan itsas eremuak, basoak, padurak, hezeguneak, sega-belardiak, mendi-larreak, txilardiak eta beste sastraka batzuk, ibaiak, zohikaztegiak edo labarrak aurki ditzakegu. Euskadiko Natura 2000 Sarean jasotako guneak euskal gizarteak naturaren babes eta hobekuntzaren alde egiten duen ekarpen handiena dira. Euskadiko Natura 2000 Sareko 55 guneek 1.500 kilometro koadro inguru hartzen dituzte guztira, Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde osoaren % 20,5 gutxi gorabehera.
Natura 2000 Sareko eremuak
Azalera totala
EUROPA
27.384
1,1 milioi km
%18
EUSKADI
55
1.500 km
%20,5
Lurraldearen ehunekoa
2
2
12
Euskadiko Natura 2000 Sarean jasotako guneak euskal gizarteak naturaren babes eta hobekuntzaren alde egiten duen ekarpen handiena dira. 13
Izki, Tolo単oko mendilerroa.
14
Euskal administrazioen zeregina kontserbazio neurrien onarpenean 15
Euskadiko Natura 2000 eremuen proposamena
Kudeaketa egoki batek kontserbazio helburuak betetzea eta egitasmoarekin lotutako onura sozioekonomikoak eskuratzea bermatzen du.
Natura 2000 Sareko parte izateko Euskadiko eremuen hautaketa-proposamena 1997ko abenduko, 2000ko abenduko eta 2003ko ekaineko gobernu-kontseiluen akordioen ostean egin zen. Eusko Jaurlaritzak 52 gune proposatu zituen Batasunaren Garrantzizko Leku bezala eta beste sei Hegaztientzako Babes Bereziko Eremu gisa. Tokion balioa Europako Batzordeak berak aitortu zuen, Euskadik proposatutako gune guzti-guztiak sartu baitzituen Europako eskualde biogeografikoen Batasunaren Garrantzizko Lekuen lehendabiziko zerrendetan. Eskualde atlantikoko guneak batzen dituen lehen zerrenda 2004ko abenduan argitaratu zen, eta, eskualde mediterraneokoak batzen dituena, berriz, 2006ko uztailean. Zerrendon argitalpenarekin geratu ziren ezarrita eskualde biogeografiko atlantikoko eta eskualde biogeografiko mediterraneoko Batasunaren Garrantzizko
Lekuak, hau da, Euskadi bere osotasunean hartzen duten bi eskualdeetakoak. Natura 2000 eremu izendatzeak ez du automatikoki espazioen kontserbazio positiboa edo lehengoratzea bermatzen. Izan ere, kudeaketa egoki bat ere behar da kontserbazio helburuak bete eta egitasmoarekin lotutako onura sozioekonomikoak eskuratzeko.
Ahateak, kopetazuriak. Zadorrako urtegiak.
16
Euskadiko Natura 2000ko eremuen babes ofiziala Behin Europako Batzordeak Natura 2000 Sarea osatzen duten eremuen zerrenda erabakita, Eusko Jaurlaritzaren erronka guneon babes ofiziala bermatzea izan da, horretarako beharrezko Batasunaren Garrantzizko Lekuen, Kontserbazio Bereziko Eremuen eta Hegaztientzako Babes Bereziko Eremuen izendapena onartuz, betiere aurretik beharrezko informazio publikoko prozedura eginda. Alde horretatik, ezinbestekoa izan da gune horietako habitat naturalen eta flora- eta fauna-espezieen eskakizun ekologikoei erantzungo dieten helburuak eta kontserbazioneurriak ezartzea.
Zadorrako urtegiak.
17
Kontserbazio neurrien agiria Kontserbazio neurrien agiriak gunean kontserbazio egoera aztertzen du, baita bertako balioen (espezieak eta habitat naturalak) eta kontserbazio eta hobekuntzako objektuei eragiten dieten giza jardueren (industria, azpiegiturak, harrobiak, abeltzaintza, kanpaketa eta mendi ibiliak, zura eta egurra...) arteko harremana ere. Agirian gunearen babes eta hobekuntza bermatzeko helburuak, irizpideak, neurriak eta erregulazioak ere ezartzen dira. Eremu bakoitzak kudeaketa operatiboko tresna bat izan behar du, bertan bizi diren herritarrekin eta foru-aldundiekin batera erabakitako neurriak jasoko dituena. Era berean, jarraipen programa bat ere izan behar da aurreikusitako beharrezko emaitzak ematen ari direla egiaztatzeko.
Partaidetzaren garrantzia
Urdaibai.
Izendapen dekretuaren eranskin gisa, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiek onartutako gunearen kudeaketa jarraibideak ere biltzen dira.
Proiektu kolektiboa da Natura 2000, eta, hortaz, lurjabeek, administrazio publikoek, enpresariek, elkarte kontserbazionistek, tokian tokiko komunitateek, gure ondare naturalaren eta biodibertsitatearen gaineko kezka duten norbanakoek... dute leku garrantzitsua sarearen garapenean. Parte hartze prozesu horren baitan, Eusko Jaurlaritzak interes talde guztien arteko eztabaidarako foro ireki bat eskaini du, egungo tokian tokiko egoera sozioekonomikoa eta eskualde mailako ezaugarriak ezagututa gunea kudeatzeko modurik onena zein den erabakitzeko.
18
Izendapen dekretuak 47 Kontserbazio Bereziko Eremuen eta 4 Hegaztientzako Babes Bereziko Eremuen izendapen dekretuak Euskadiko Natura Kontserbatzeko Legearen testu bategina onartzen duen Legegintzako 1/2014 Dekretuaren 22. artikulua jarraituz egin dira. Dekretuok honakoak jasotzen dituzte: Eusko Jaurlaritzak prestatutako kontserbazio arauak, gunearen mugapenerako kartografia, izendapena justifikatzen duten Batasunaren intereseko habitat motak eta animalia- eta landare-espezieak, berauen kontserbazio-egoeraren balorazioa, gunearen kontserbazio helburuak eta jarraipen plana. Izendapen dekretuaren eranskin gisa, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiek onartutako gunea kudeatzeko irizpideak eta jarduketak ere biltzen dira.
Martin arrantzale arrunta.
19
Izki.
20
Mugarri nagusiak 21
Europako zuzentarauak 1979 Hegaztien Zuzentarauaren onarpena. 1992 Europako Habitaten Zuzentarauaren onarpena.
Lilipa. Salbada mendilerroko HBBE.
Euskadiko Natura 2000 eremuen proposamena 1997 Gobernu-kontseiluaren erabakiak, 2000 Natura 2000 Sareko guneak hautatzeko. 2003
Natura 2000 Sareak ez ditu bakarrik oso bakanak diren espezie eta habitat europarrak babesten, baizik eta animalia, landare eta elementu natural kontaezinentzako babesleku ere bada. Izan ere, horiek guztiak ere funtsezkoak dira gure ondare naturalarentzat.
Okil ertaina.
22
Miruak.
Euskadiko Natura 2000 eremuen izendapena 2004 Europako Batzordeak Eskualde biogeografiko atlantikoko Batasunaren Garrantzizko Lekuak onartu zituen. 2006 Europako Batzordeak Eskualde biogeografiko mediterraneoko Batasunaren Garrantzizko Lekuak onartu zituen. 2012 25 Kontserbazio Bereziko Eremu eta 2 Hegaztientzako Babes Bereziko Eremu izendatu ziren Euskadin. 2015 12 Kontserbazio Bereziko Eremu eta 3 Hegaztientzako Babes Bereziko Eremu izendatu ziren Euskadin. 2016 Euskadin Natura 2000 Sarea osatzen duten 55 guneen izendapenaren amaiera: 47 Kontserbazio Eremu Berezi, 4 Hegaztientzako Babes Bereziko Eremu eta 4 Kontserbazio Bereziko Eremu/ Hegaztientzako Babes Bereziko Eremu.
Woodwardia radicans.
23
Txingudi.
24
Natura 2000 Sarea Euskadin 25
1
Esklusiboki itsastarrak diren guneak
2
1 HBBE: • Mundakako itsasadarreko eta Ogoño lurmuturreko itsas gunea
Itsasertzeko guneak
5 KBE: • Jaizkibel. • Ulia. • Inurritza. • Gaztelugatxe (zati batean Urdaibaiko itsasadarreko HBBE bat egiten du). • Astondoko dunak.
Itsasbazterreko 30 kilometro inguruko itsas gunea hartzen du. Ekaitz txori txikien (Hydrobates pelagicus) eta ubarroi mottodunen (Phalacrocorax aristotelis) hainbat hazkuntzakoloniarekin lotutako itsasbazterreko zerrenda gisa duen garrantziagatik jaso du izendapena gune honek. Kolonia horiek itsasbazter guztian zehar eta gertuko uhartetxoetan daude ezarrita. Kantauri itsasoko ekialdean kokatutako eremu hau bertako urek sakontasun gutxi dutelako bereizten da, horrek ubarroi mottodunari bere baliabide trofikoak kostaldetik distantzia handiagora ustiatzeko aukera ematen baitio. Ingurunea askotariko itsas hegazti migratzaileentzat ere garrantzitsua da, tartean euren garrantziagatik nabarmentzen diren Puffinus mauretanicus eta zanga (Morus bassanus).
Itsasertzeko dunak eta hareatzak oso ekosistema ahulak dira. Bertako ingurumen-baldintza bereziak direla eta (lurzoru mugikorra, gazitasun handia, ur gezarik eza, eta abar), sustraiak hondarretan dituzten landareak ia esklusiboak eta interes handikoak dira. Eremu hareatsu horiek suntsitzen badira, espezie horiek desagertu egiten dira, ez baitute aurrera egiteko beste lekurik. Itsasertzeko labar eta txilardiek mikrohabitat ugari hartzen dituzte, oso bakanak diren espezieen babesleku bihurtzen direlarik, horietako hainbat Armeria euskadiensis bezalako endemismoak. Itsas hegaztien garrantzia ere nabarmentzeko modukoa da, habiegile bakanak aurki baitaitezke eremuotan.
Gaztelugatxe.
26
3
Estuario
2 KBE/HBBE: • Txingudi-Bidasoa. • Urdaibai.
3 KBE: • Oria ibairen itsasadarra. • Urola ibaiaren itsasadarra. • Barbadun ibaiaren itsasadarra.
Estuarioak itsasoko eta ibaietako inguruneen artean dauden natura-sistema garrantzitsuak dira, eta ekosistema emankorrenetakoak dira. Birsortzeko gaitasun handia dute. Estuarioetan dagoen itsasaldi-dinamika oso aldakorra da; izan ere, sedimentazio- eta higadura-prozesuak ezin dira aurreikusi eta era askotako inguruneak eta habitatak sortzen dituzte. Aldakortasun horri esker dute, hain zuzen ere, halako interes handia biodibertsitatearen ikuspegitik. Estuarioek lotura-funtzio garrantzitsua dute beste estuario batzuekin eta ibai-ekosistemarekin. Flora- eta faunabiodibertsitate handia dute. Gainera, oso zeregin garrantzitsua jokatzen dute hegaztien migrazioan, espezie ugarirentzat negu-pasa eta atsedenerako guneak baitira.
Txingudi-Bidasoa.
Urdaibai.
27
4
Salburuako hezeguneak.
Barrualdeko hezeguneak
3 KBE: • Arreo-Caicedo Yusoko aintzira. • Zadorrako urtegiak. • Guardiako aintzirak. 1 KBE/HBBE: • Salburua. Hezeguneak munduko ekosistema produktiboenak dira, gure biodibertsitatearen zati garrantzitsu bat aterpetzen dute eta funtsezko ingurumen zerbitzuak eskaintzen dizkigute, adibidez uholdeen eraginak murriztuz, lurpeko uren errekarga bermatuz eta klima-aldaketaren ondorioak arinduz.
Arreo-Caicedo Yusoko aintzira.
Zadorrako urtegiak.
28
Baia ibaia.
5
Ibaiak
15 KBE: • Araba (8 KBE): Arakil, Barrundia, Ega-Berron, Zadorra, Baia, Ihuda, Omecillo-Tumecillo eta Ebro. • Bizkaia (3 KBE): Urdaibai ibai sarea, Lea eta Artibai. • Gipuzkoa (4 KBE): Oria Garaia, Araxes, Leizaran eta Urumea.
Arrisku handian dauden ibaietako habitatekin lotutako Batasuneko intereseko hainbat espezie daude, kasurik gehienetan gainera atzera egiten ari direnak. Aipatutakoaren adibide dira bisoi europarra (Mustrela Lutreola), Pirinioetako desmana (Galemys pyrenaicus), igaraba (Lutra lutra), izokin atlantiarra (Salmo salar) eta europar ibai-karramarroa (Austropotamobius italicus). Hainbat landare espezie ere egoera berean dira, adibidez Soldanella villosa edota Woodwardia radicans eta Trichomanes speciosum bezalako iratzeak.
Ebro ibaia.
29
Salbada mendilerroa.
6
Baso mota berezi batzuetako gune bereizgarriak
5 KBE: Ia osoki baso mota jakin batekin osatutako Kontserbazio Eremu Bereziak dira edo bi motako konbinazio batekin bestela. • A rno eta Urdaibaiko artadi kantauriarrak. Artadiak babesten dituzte; artadia berez izaera mediterraneoko basoa izanagatik ere, kasuotan Kantauri isurialdean agertzen baitira. • G arate-Santa Barbara: artelazdiak dauden Euskadiko leku bakarra da. • A rabako Lautadako harizti-irlak eta Urkabustaizeko harizti-irlak. Haran-hondoko hariztiak kontserbatzen ditugun gune esanguratsu bakarrak dira, lurraldean zehar oso zatitu edo sakabanatuta ageri badira ere.
30
7
Gune menditsuak edo erdi-mailako mendiak
Gorbeia.
14 KBE eta 3 KBE/HBBE: Guneok eskuarki azalera ertain-handikoak izaten dira, eta baso autoktono natural edo erdi-naturalak zein hainbat eratako larre, txilardi eta sastrakak izan ohi dituzte; era berean, harkaiztiak eta haiekin lotutako kobak ere izan ohi dituzte. Gune ia guztiok ibaien zein errekastoen sorburuak izan ohi dituzte, baita hezegune txiki eta ertainak ere. Nabarmentzekoa da, halaber, Euskadiko zohikaztegi aktibo bakarra: Ordunteko Zalama. • A raba: Entzia, Gasteizko mendi garaiak, Aldaiako mendiak, Izki (KEB/HBBE), Araba iparraldeko mendilerroak (KEB/HBBE), Valderejo-Sobrón-Árcena mendilerroa (KEB/HBBE), Arkamo-Gibijo-Arrastaria (Salbada mendilerroko HBBErekin bat egiten du partzialki) eta Gorbeia (Bizkaiarekin partekatuta). • B izkaia: Armañon, Ordunte, Urkiola (Arabarekin partekatuta). • G ipuzkoa: Aiako Harria, Pagoeta, Hernio-Gazume, Izarraitz, Aralar eta Aizkorri-Aratz (Arabarekin partekatuta).
Izki.
Valderejo.
31
32
Jardunbide egokiak Euskadin
33
Natura 2000 Sareko leku ugari basoko animalia eta landareentzat baliagarriak baldin badira, bertan bizi direnek tradizionalki kudeatu dituzten moduagatik dira baliagarri. Hori dela eta, kasu horietan Natura 2000 Sarea jarduera horiek laguntzen saiatzen da, kasu askotan desagertzen ari baitira errentagarriak ez izateagatik. Gune jakin gutxi batzuetan giza jarduera mugatu badaiteke ere oso bakan edo ezohikoak diren espezie edo habitaten presentziagatik, Natura 2000 Sareko lekurik gehienetan jarduerok jarraitu egingo dute, betiere bertako espezie eta habitat naturalak ez kaltetzeko neurriak hartuz. Horrenbestez, Natura 2000 Sareak garapen jasangarria sustatzen du. Izan ere, sarearen helburua ez da jarduera ekonomikoa geratzea, baizik eta berau mantentzea euskal eta europar biodibertsitatearen zaintzarekin bateragarri bilakatuz. Europar Batasun osoan daude Natura 2000 Sareak praktikan nola funtzionatzen duen erakusten duten adibideak. Jarraian, Euskadiko Natura 2000 Sarearen baitako hainbat jardunbide egoki aurkezten dira. Aizkorri-Aratz.
34
Natura 2000 Sareko espezie eta habitat ugari lurraren erabilerako eredu tradizionalen eta paisaiak abeltzaintza estentsiboaren ondorioz hartutako egituraren menpeko dira.
Abeltzaintza estentsiboa mendi-larreetan Mendiko larreetako abeltzaintza estentsiboaren kasuan, aipatzekoa da askotariko onura garrantzitsuak dituela, esaterako, kalitate handiko elikagaiak sortzea eta balio ekologiko handiko ekosistemak aprobetxatzea eta babestea. Abeltzaintza estentsiboak klimaaldaketaren ondorioak arintzen ere laguntzen du, suteen prebentziorako irtenbide eraginkorra izateaz gain. Jarduera horren bidez eusten zaie ondo baloratutako paisaia eta ekosistema askori, haien biodibertsitatea abeltzaintzaren mende baitago. Eusten duen espazio irekien paisaiak ekoizpenaren dibertsifikazioan laguntzen du, basoak basogintza ez diren beste jarduera batzuetarako aprobetxatzen laguntzen baitu, zuzenekoak (erlezaintza) edo zeharkakoak (aisialdia eta turismoa). 35
Natura-turismoa Valderejon Valderejon izandako natura-turismoaren hazkundea dela-eta, aukera ekonomiko berriak sortu dira Gaubeako haranean. Parke naturala bisitatzea erabakitzeko arrazoiak malda malkartsuek inguratutako bailara zabal eta altu horretako naturara hurbiltzea eta horretaz disfrutatzea dira. Parke naturalarekin lotutako ostatu-azpiegiturak nabarmen gehitu dira azken urteetan. Valderejon eta haren inguruan landa-turismoko sei ostatu, bost landetxe, kanpin bat, lau jatetxe eta bi aterpetxe daude, eta guztiek ere jarduera ekonomikoa sortzen dute.
Valderejo.
36
Natura 2000 Sarea tokiko ekonomia askoren motor garrantzitsu bilakatzen ari da turismoari esker. 37
Urdaibai, naturaren babesaren eta jarduera ekonomikoaren arteko oreka Urdaibai Biosfera Erreserba naturaren babesaren eta jarduera ekonomikoaren arteko orekaren adibide argia da. Natura 2000 Sarearen barruan Urdaibaik hiru Kontserbazio Bereziko Eremu eta Hegaztientzako Babes Bereziko Eremu bat ditu, eta, 220 kilometro koadrotan, faunako 729 espezie, florako 821 espezie eta askotariko ekosistemak biltzen ditu. Urdaibai Biosfera Erreserbak hainbat udalerri hartzen ditu barne; beraz, oso espazio humanizatua da. Hori bai, garapen jasangarriko eredu bati esker, jarduera ekonomikoaren eta babesaren arteko orekari eusten dio. Urdaibai eta haren eraginpeko eremuan, landa-turismoko hogeita hamabi ostatu daude, eta, azken urteetan, turismo aktiboko hainbat enpresa espezializatu sortu dira (mendiibiliak, mendiko bizikleta, surfa, piraguismoa, zetazeoen bistaratzea, eta abar). Eremuaren baitan azpiegitura garrantzitsuak ere badaude, tartean Urdaibai Bird Center edo Euskadiko Biodibertsitatearen Zentroa hartzen duen Madariaga dorretxea.
Urdaibai.
38
Garapen jasangarriko eredu bati esker, Urdaibaik jarduera ekonomikoaren eta babesaren arteko orekari eusten dio. 39
Fagus Alkiza, Hernio-Gazume Interpretazio Zentroa Hernio-Gazume Kontserbazio Bereziko Eremua kareharrizko erliebe karstikoa duen 2.158 hektareako mendigunea da. Balio handiko paisaia-multzoa da, bai mendigunearen berezko kalitatearengatik bai erreferentzia bisual garrantzitsua delako Gipuzkoako eremu handi batentzat. Naturagune honen inguruan interes turistikoa duten hainbat puntu atondu dira. Alkizako plazan, udaletxeko bulegoen ondoan, Fagus Alkiza Interpretazio Zentroa dago. Bertako sei erakusketa aretoetan Natura 2000 Sarea zer den azaltzen da eta Hernio-Gazumeko habitat eta espezie interesgarrien, aberastasun naturalen eta ezaugarri bereizgarrien informazioa biltzen da.
Hernio-Gazume.
40
Fagus Alkiza Interpretazio Zentroak hiru oinarri ditu: natura, naturan bizi diren gizakiak eta bi horien arteko harremanean sortzen den kultura. 41
Edateko uraren ekoizpena Zadorrako urtegien Kontserbazio Bereziko Eremuaren barruko Ulibarri Ganboa eta Urrunagoko urtegiek eta Aiako Harrien Kontserbazio Bereziko Eremuaren barruko A単arbeko urtegiak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan kontsumitzen den uraren parte handi bat biltegiratzen dute. Gasteizek eta inguruko udalerriek Gorbeia, Albina, Barrundia eta Duranako urtegietatik ere hartzen dute ura; guztiak dira Kontserbazio Bereziko Eremuak. Euskal Autonomia Erkidegoko 2.173.000 biztanleetatik 1.550.000 (71%) baino gehiagok Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak, A単arbeko Urak edo AMVISA Gasteizko udal enpresak hornitutako ura edaten dute, hau da, ura batik bat Natura 2000 Sarearen barnean dauden guneetan hartzen duten enpresek hornitutako ura. Horri esker, enpresok ez dute uraren arazketa sistema artifizialik erabili beharrik eta ur horniketa prezioa nabarmen merkeagoan eskaintzeko moduan daude.
Landako urtegia. Uribarri Ganboako urtegia.
42
Natura 2000 Sarean dauden guneak ur horniketa prezio nabarmen merkeagoan eskaintzeko moduan daude, ez baitute uraren arazketa sistema artifizialik erabili beharrik.
43
Euskadiko 55 altxor naturalak Las 55 joyas de la naturaleza de Euskadi KBE / ZEC 1 ES2120002 Aizkorri-Aratz 2 ES2120011 Aralar 3 ES2110004 Arkamu-Gibillo-Arrastaria 4 ES2120016 Aiako Harria 5 ES2120005 Alto Oria / Oria Garaia 6 ES2130001 Armañón 7 ES2120001 Arno 8 ES2130004 Dunas de Astondo / Astondoko dunak 9 ES2110011 Embalses del sistema del Zadorra / Zadorraren sistemako urtegiak 10 ES2130008 Encinares cantábricos de Urdaibai / Urdaibaiko artadi kantauriarrak 11 ES2110022 Entzia 12 ES2120007 Garate-Santa Barbara 13 ES2110009 Gorbeia 14 ES2120008 Hernio-Gazume 15 ES2120003 Izarraitz 16 ES2120009 Iñurritza 17 ES2120017 Jaizkibel 18 ES2110007 Lago de Caicedo de Yuso y Arreo / Arreo-Caicedo Yusoko aintzira 19 ES2110021 Lagunas de Laguardia / Guardiako aintzirak 20 ES2110015 Montes altos de Vitoria / Gasteizko mendi garaiak 21 ES2110016 Montes de Aldaia / Aldaiako mendiak 22 ES2130002 Ordunte 23 ES2120006 Pagoeta 24 ES2130006 Red fluvial de Urdaibai / Urdaibaiko ibai sarea 25 ES2130003 Ría del Barbadun / Barbadun ibaiaren itsasadarra 26 ES2120010 Ría del Oria / Oria ibaiaren itsasadarra 27 ES2120004 Ría del Urola / Urola ibaiaren itsasadarra 28 ES2110023 Río Arakil / Arakil ibaia 29 ES2120012 Río Araxes / Araxes ibaia 30 ES2130011 Río Artibai / Artibai ibaia
31 32 33 34 35 36 37 38
ES2110006 Río Baia / Baia ibaia ES2110017 Río Barrundia / Barrundia ibaia ES2110008 Río Ebro / Ebro ibaia ES2110020 Río Ega-Berron / Ega-Berron ibaia ES2110012 Río Ihuda (Ayuda) / Ihuda ibaia ES2130010 Río Lea / Lea ibaia ES2120013 Río Leitzaran / Leitzaran ibaia ES2110005 Río Omecillo-Tumecillo / OmecilloTumecillo ibaia 39 S2120015 Río Urumea / Urumea ibaia 40 ES2110010 Río Zadorra / Zadorra ibaia 41 ES2110013 Robledales isla de la llanada alavesa / Arabako Lautadako harizti-irlak 42 ES2110003 Robledales isla de Urkabustaiz / Urkabustaizeko harizti-irlak 43 ES2130005 San Juan de Gaztelugatx / Gaztelugatxe 44 ES2120018 Txingudi-Bidasoa 45 ES2120014 Ulia 46 ES2130009 Urkiola 47 ES2130007 Zonas litorales y marismas de Urdaibai / Urdaibaiko itsasertz eta padurak
HBBE / ZEPA 48 ES0000490 Espacio marino de la Ría de MundakaCabo de Ogoño / Mundakako itsasadarra eta Ogoño lurmuturreko itsas gunea 49 ES0000144 Ría de Urdaibai / Urdaibaiko itsasadarra 50 ES0000244 Sierra Sálvada / Salbada mendilerroa 51 ES0000243 Txingudi
KBE+HBBE / ZEC+ZEPA 52 ES2110019 Izki 53 ES2110014 Salburua 54 ES2110018 Sierras meridionales de Álava / Araba iparraldeko mendilerroak 55 ES2110024 Valderejo-Sobrón-Sierra de Árcena / Valderejo-Sobrón-Árcena mendilerroa
43 8
48 49 47 10
25 6
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN 36
24
45 30
BILBAO
27 26
39
15 14
22
37 29
46 5
13 42 3
31
55
1 21
VITORIA-GASTEIZ 9 40
38 55
2
9
18
32 28
53 41 11
20
54
52 35
34 54
33
44 51 4
12 16
7
23
50
17
54 19 33
www.euskadi.eus/natura2000