‌ Europako landaredia, fauna eta ekosistemarik adierazgarrienak babesteko leku sorta bat da eta, aldi berean, haietan bizi diren gizon-emakumeen ongizatea eta bizi-kalitatea hobetzen da.
‌ euskal gizarteak munduko biodibertsitatearen kontserbazioari egiten dion ekarpen nagusia da.
‌ pertsonen eta naturaren arteko itun bat da, leku garatu gabeen garapen iraunkorra bermatu, biodibertsitatea sustatzen duten jarduera tradizionalei eusten lagundu eta huraxe arriskuan jartzen ez duten jarduera ekonomiko guztiak onartzen dituen ituna. Biodibertsitateak ondasunak eta zerbitzuak ematen dizkigu: elikagaiak, lehengaiak, sendagaiak, uren arazketa, laborantzen polinizazioa, lurzoruen sorkuntza, plagen kontrola, atmosferaren arazketa, klimaren erregulazioa... Bada, gure bizi-kalitatea ondasun eta zerbitzu haien mendean dago.
Gure paisaiak zaintzea, eta haietan bizi diren landare- eta animalia-espezieen dibertsitatea zaintzea, gure arbasoengandik jaso dugun ondarea eta gure identitate-zeinuak kontserbatzea da, bai eta gure ongizatea bermatzea ere.