BEROTEGI EFEKTUKO GAS ISURKETEN INBENTARIOA Euskal Autonomia Erkidegoan
1990-2006
Ingurumen Estrategiaren Agiria Saila 67.zk. 2007ko abendua
BEROTEGI EFEKTUKO GAS ISURKETEN INBENTARIOA Euskal Autonomia Erkidegoan (1990-2006)
1. Distantzia-helburua adierazlea Nazio Batuek babestutako Kyotoko Protokoloaren helburua herrialde industrializatuek sortutako berotegi efektuko gas isurketak murriztea da; zehatzago esanda, 2008-2012 urte tartean isurketak % 5 jaistea, 1990. urtearekin alderatuta. Helburu hori lortzeko, sinatzaileek kopuru ezberdinetan gutxitu behar dituzte isuriak. Europar Batasunak, esaterako, isuriak % 8 gutxitzeko konpromisoa hartu zuen eta, zifra hori barne-mailan egokitu ondoren, Estatu espainiarrak isuriak oinarri urtearekiko % 15 baino gehiago ez handitzekoa. Klima Aldaketaren aurkako Euskal Planean, Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko isuriak mugatzea du helburu estrategikoetan lehena. Euskal Autonomia Erkidegoko isurien muga zehazteko, Europako Batzordeak erabilitako sistema berari jarraitu zaio; hau da, Kyotoko Protokoloan finkaturikoa europar Estatuen artean banatzeko erabili zena. Honela, isuriak 1990. urtearekiko % 14 baino gehiago ez handitzean finkatu da helburua. CO2-k sortzen duen kutsadurak mundu osoko klimari eragiten dionez, Euskal Autonomia Erkidegoaren ardurapean dauden isuri guztiak hartu behar dira kontuan helburu honetarako; hau da, energia kontsumoak Euskal Autonomia Erkidegoan sortzen dituen isuri guztiak, energia non sortua den kontuan hartu gabe. Euskadin, adibidez, elektrizitatearen kontsumoa bere ekoizpena baino handiagoa da. Horregatik, Euskal Autonomia Erkidegoan ekoitzitako energiaren isuria bakarrik kontabilizatuz gero (zuze neko isuriak), ez lirateke Euskal Autonomia Erkidegoaren ardurapeko isuri guztiak kontuan hartuko. Zuzeneko isuriak bakarrik kontabilizatuko balira, paradoxa baten aurrean aurki gintezke, muturrera joanda: Euskadik energia gehiago inportatuz soilik bete ahal izango lituzke isurketa helburuak, kontsumitutako energia elektrikoan batere eragin gabe. Batez ere elektrizitatearen inportazioak gorabehera asko izan dituelako gertatzen da hori. Euskal Autonomia Erkidegoak inportazio elektrikoekiko dependentzia izugarria zeukan 1990ean, kontsumitutako energia elektriko guztiaren % 4 baino ez bai tzen bertan produzitzen. Edonola ere, barne-produkzioa oreka-
tzen joan da, energia elektrikoa sortzeko zentralak, kogenerazio plantak eta energia berriztagarrienak jarri baitira martxan. Hala, Euskal Autonomia Erkidegoan kontsumitutako elektrizitatearen % 67 bertan produzitu zen 2006an. Euskal Autonomia Erkidegoko jarduera sozio-ekonomikoaren ondorioz, berotegi efektuko 25,5 tona CO2-ren baliokide isuri ziren guztira 2006an –hau da, isuriak guztira edota Euskal Autonomia Erkidegoan kontsumitutako energia guztiak sortutakoa kontuan hartzen duena–. Horrek esan nahi du isuriak % 0,4 igo zirela 2005ekin alderatuta1 eta % 21,9 oinarri urtearekiko. Horrela, azken lau urteotan 25 milioi tona inguruan egonkortu dira isuriak. Sei dira, Kyotoko Protokoloaren arabera, berotegi efektuko gasak: karbono dioxidoa (CO2), metanoa (CH4), oxido nitrosoa (N2O), hidrofluorokarbonoen familia (HFC), perfluorokarbonoen familia (PFC) eta sufre hexafluoruroa (SF6). Oinarri urteko isuria, 1990eko CO2, CH4 eta N2O isurien eta 1995eko HFC, PFC eta SF6 isurien baturak osatzen du. Euskal Autonomia Erkidegoan, gas hauen zuzeneko isuria (inpor tatutako elektrizitatea albo batera utzita) 23,0 milioi tona CO2 baliokide izatera heldu zen 2006an; horrek % 1,3ko jaitsiera adierazten du 2005eko isuriekiko, % 43,1eko igoera oinarri urtearekiko. Badu zergatirik 2005eko datuekiko jaitsiera horrek: erregai fosil gutxiago kontsumitu ziren, besteak beste etxebizitza sektorean, zerbitzuetan eta energia elektrikoaren sorreran, bai 2006ko klima epelaren ondorioz, bai penintsulan gehiago ekoitzi zelako ziklo bateratuko zentraletan eta hidroelektriketan –maila xumeagoan, baina hazkunderik ere izan zen energia eolikoan eta nuklearrean–, hein handi batean ohiko termikoak ordeztuz. Penintsulako ekoizpena hazi izanaren ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoan energia elektriko gutxiago sortu zen –ohiko zentraletan batez ere–, eta elektrizitate gehiago inportatu zen elektrizitate eskaria asetzeko, % 4 hazi baitzen 2005eko eskariarekiko.
1 Aurreko inbentarioarekin alderatuta, 2005eko isuriak aldatu egin dira, sortutako elektrizitatea gorantz berraztertu baita; izan ere, elektrizitate gutxiago inportatzen da eta 2005ean argitaratutakoa baino ia milioi erdi tona gutxiago isuri da.
2. Gas isurien bilakaera 2.1 CO2 isurien bilakaera Berotegi efektuko gas guztien artean, karbono dioxidoak eragiten du gehien klima aldaketan. Gas honenak dira Euskal Autonomia Erkidegoko isurien % 88. 2005eko isuriekin alderatuta, % 1eko igoera izan zuen, eta % 28koa, berriz, 1990ekoekin alderatuta. Hala ere, Euskal Autonomia Erkidegoan egindako isuriak bakarrik hartuko bagenitu kontuan, 2005ekiko isuriak gutxitu egiten direla ikus daiteke (% 1).
Oxido nitroso gasen isuriak, Euskal Autonomia Erkidegoan, azido nitrikoa ekoiztean sortzen dira nagusiki, prozesu horretan sortutako erreakzioan azpiproduktu gisa isurtzen baita. Euskadin utzi egin zaio azido nitrikoa ekoizteari, eta ondorioz murriztu egin da oxido nitrosoaren isuria. Prozesu kimikoez gain, soroetan ongarri gisa erabiltzen den nitrogenoak ere, lurruntzean, N2O isuri handiak sortzen ditu. Azken urteotako joerari helduz, jarduera honekin lotutako N2O isuriak ere arinki murriztu dira 2006an.
2.4 Gas fluoratuen isurien bilakaera Gas horren isuriak 2006. urtean gutxitu ziren lehen aldiz. Jai足 tsiera horretan badute zerikusirik Bizkaiko labe garaiak 1996an itxi izanak eta 2001ean energia kontsumoa jaitsi egin izanak. Balio absolutuak kontuan hartuta, energia transformatzeko sektorea izan da 2005eko datuekin alderatuta isurpenak gehien murriztu dituena; izan ere, 440.000 tona gutxiago isuri ditu. Hala ere, balio erlatiboei erreparatuta, ehunekoei dagokienez etxebizitzaren eta zerbitzuen sektoreek gutxitu dituzte gehien zuzeneko isuriak: aurreko urtearekiko % 17 eta % 11, hurrenez hurren. Garraioak, baina, errepideetako zirkulazioak baldin足 tzatuta, mantendu egiten du azken urte hauetako joera; hala, CO2 isuriak 200.000 tonatan (CO2 baliokidea) handitu zituen 2005ekiko (% 4 inguru).
2.2 CH4 isurien bilakaera
2006an, gas fluoratuen isurketak berotegi efektuko gasen % 3 izan ziren. Oinarri urtearekiko (1995) % 20 baino gehiago murriztu ziren isuriak, baina % 36 igo ziren 2005arekiko, hein handi batean industria kimikoaren isuriak handitzearen eraginez. Kyotoko Protokoloak kontrolatzen dituen gas fluoratuak (HFC, PFC eta SF6) gizakiok sortuak dira. Batik bat industria kimikoan erabiltzen eta isurtzen dira, tresna elektrikoen ekoizpenean eta beste aplikazio batzuetan (hozgarrietan, sua itzaltzeko produktuetan, aparra ekoiztean, etab.). Bere isuri absolutua, masa unitateetan, gainontzeko berotegi efektuko gasena baino baxuagoa da. Hala ere, alde batetik, berotzean daukan potentzial handiagatik eta, bestetik, azken urteotan gero eta gehiago erabiltzen delako, berotegi efektuko gas isurien artean zati handi bat dagokio berari.
Euskal Autonomia Erkidegoko isurien % 7 metanoarenak izan ziren.
3. Isurien bilakaera, sektoreka Karbono dioxido isuriak bezalaxe, metanoarenak ere gutxitu egin dira 2005ekiko (% 4), eta 1990eko balioekin alderatuta % 1eko igoera arina izan du. Gutxitze horretan zerikusia izan dute zabortegiek, nekazaritzak eta maila txikiagoan prozesu energetikoek, isuri gutxiago aireratu baitituzte. Euskadiko metano isurpenen iturri nagusiak zabortegietako materia organikoaren deskonposizio anaerobiko prozesuak eta animalia hausnarkarietan ematen den fermentazio enterikoa dira. Zabortegietako isuriek ere % 4ko jaitsiera izan zuten 2005arekiko, gero eta hondakin gutxiago kudeatzen baita zabortegietan 2000. urtetik, eta erraustutako biogas kopuruak ere igoera arina izan baitu. 2006an 2005ean baino gas natural gutxiago kontsumitu da. Ondorioz, gasa manipulatzean, garraiatzean eta banatzean sortutako ihesak murriztu egin dira, eta ihesek eragindako galerak gutxitu.
2.3 N2O isurien bilakaera 2006an, oxido nitroso gasen isuriak aireratutako isuri guztien % 2 izan ziren. 2005ekiko % 29 gutxitu zen, eta % 1 igo 1990ekiko.
Energiaren sektorea: energia transformatzeko Euskal Autonomia Erkidegoko sektorearen isuriek goia jo zuten 2005ean, 2004ko balioekin alderatuta % 35 gehitu baitziren. 2006an, ordea, arinki gutxitu ziren (% 3 aurreko urtearekiko), eta Euskal Autonomia Erkidegoan ekoitzitako BEGen % 38 izan ziren (8,7 Mteq). Isuriak % 198 handitu dira 1990. urtearekiko l
Findegiek isuritako kopurua handitu egin bada ere, igoera hori nolabait orekatu egin du beste arlo batzuetan izan den murrizketak; besteak beste, zentral termikoetan, kogeneraziokoetan eta erregai solidoak transformatzeko industrian. Zentral termoelektrikoetako jarduera moteldu egin da, bai ziklo konbinatuko zentraletan, bai fuelaren (gasa eta ikatza) ohiko zentraletan. Azken horiek murriztu dituzte isuriak gehien balio absolutuetan, 2005eko isuriekin alderatuta. Sektore honetan inportatutako energia elektrikoa kontuan hartuz gero, bere ekarpena % 44koa litzateke, eta oinarri urtearekiko izaniko hazkundea % 30ekoa.
Inportatutako elektrizitatea: Euskal Autonomia Erkidegoak 202.811 GWh-ko eskaria izan du 2006an energia elektrikoari dagokionez. Hortaz, 2005ekiko % 4 hazi da, batez ere industriaren eta zerbitzuen sektoreek energia elektriko gehiago kontsumitu dutelako. Azken kontsumoaren % 67 bertan l
ekoitzitakoarekin estali da –zentral termikoek eta erregimen bereziek sortutakoarekin–, eta aurreko urtean baino ia 17.000 GWh gehiago inportatu dira (% 37) barne-eskaria asetzeko. Dena den, energia gehiago inportatu den arren (% 37 gehiago), isurien kopurua % 28,9 handitu da 2005ekiko, ikatzaren zentral termikoek ekarpen txikiagoa egin dutelako eta igo egin delako ekoizpen hidroelektrikoaren eta ziklo konbinatuen jarduera. Maila txikiagoan eragin du energia eolikoaren eta nuklearraren hazkundeak. 1990ekin alderatuta, elektrizitatearen inportazioak eragindako isuriak % 47,6 jaitsi dira.
2006n sektore honekin lotutako isurien2 % 63, errekuntza prozesuek eragin zituzten. Mineral industriak % 22 isurtzen du deskarbonatazio prozesuetan (CO2), industria kimikoak % 16 azpiprozesuetan (N2O eta HFCak isurtzen ditu), eta gainontzekoa industriako hozte-sistemen instalazioek, sua itzaltzeko tresneriek, ibilgailuetako aire egokituaren kargek, etab. isurtzen dute. Sektore honek kontsumitzen du energia elektriko gehien (2006an Euskal Autonomia Erkidegoan kontsumitutakoaren % 60 baino gehiago). Horrenbestez, sektore honi energia elektrikoaren ekoizpenak eragindako isuriak erantsiko bagenizkio, sektore honek isuri guztien % 41 sortuko luke.
Garraioaren sektorea: garraioaren sektoreak isuritako CO2 kopurua % 4 hazi da 2005ekiko; azken urteetako goranzko joera mantentzen du, beraz. Euskal Autonomia Erkidegoko BEG isurien % 22 (5,7 Mteq) sektore honek sortua da. Sektore honetako isurien % 95 inguru, errepideko garraioarekin lotuta dago. 1990. urteari dagokionez, isuriek % 109ko igoera izan dute. l
Etxebizitza eta merkataritza sektoreak: etxebizitza eta merkataritza sektoreek % 15 murriztu zituzten isuriak 2005ekiko, gas natural gutxiago kontsumitzearen ondorioz. Euskal Autonomia Erkidegoko isurien % 4 sortu zuten. l
Bi sektore horien artean, Euskal Autonomia Erkidegoko energia elektrikoaren % 33 (azken kontsumoa) erabili zuten. Sektore horiei energia elektrikoaren ekoizpenean sortutako isuriak egotziz gero3, Euskal Autonomia Erkidegoko isurien % 14 sortuko lukete.
Industriako azken kontsumoa: industria sektoreko BEG isuriak 2005ekoen maila bertsuan mantendu ziren. Euskal Autonomia Erkidegoko isurien % 20 (5,7 Mteq CO2) izan ziren. Isuriek % 32ko jaitsiera izan zuten 1990arekiko. l
BEG isuriak guztira 2006an, oinarri urtearekiko (mila tona baliokide) Oinarri urtea
1990
CO2
17.537
17.537
-
22.532
4.996
% + 28
CH4
1.749
1.749
–
1.730
-18
%-1
N2O
727
727
–
538
-190
HFCak
932
–
932
721
-211
PFCak
0,0
-
0,0
0,2
0
–
SF6
0,3
–
0,3
0,8
0
% + 146
20.945
-
-
25.522,284
4.577
% + 22
GUZTIRA
1995
2006
Hazkundea
Hazkundea %-tan
% - 26 % - 23
2 Kogenerazioak eragindako isuriak ez dira kontuan hartzen, horiek energiaren sektorean biltzen baitira. 3 Kalkulua egiteko, sektore guztiei energiaren Mix bera esleitzen zaie, kontsumo aldaketak kontuan hartu gabe (eguna/gaua eta puntako ordua/erabilera gutxiko ordua izateak eragindakoak).
Berotegi efektuko gas isurketen inbentarioa Euskal Autonomia Erkidegoan (1990-2006)
BEG isuriek 2006an Euskal Autonomia Erkidegoan izandako bilakaera 30
25,5
25 Isurketak (CO2ren milioi Tm baliokide)
23,0
20
15
10
5
0
1990 1991 1992 1993 1994 1995 1996 1997 1998 1999 2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 N2O
CH4
CO2
Fluorados
Inportatutako energia elektrikoaren CO2 baliokidea
Berotegi efektuko gasen isurien bilakaera Euskal Autonomia Erkidegoko (2006), Europar Batasunean (2005) eta Espainiako Estatuan (2006) 160 150
148,1 143,1
140
Indizeak
130 121,9
120
115,0
110 100 98,0
92,0
90 80
erreferentzia-urtea
1990 1991 1992 1993 1994 1995 1996 1997 1998 1999 2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 Espainiako Estatuari BEGen indizea*
Espainiako Estatuari Kyotoko helburuak betetzeko bidea
EAEko BEGen indizea (IPCC)
EBko BEGen indizea
EAEko guztizko BEGen indizea (zuzenak+inportatutako EE)
EBren helburuak lortzeko bidea
Espainiako Estatuari Kyotoko helburua
EBrako Kyotoko helburua
* 2006ko Espainiako Estatuan BEG indizearen iturria: Comisiones Obreras-en txostena.
BEG isurien bilakaeraren indizea, EAEko BPG kontuan hartuta 170
170 160 150
143
140 Indizeak
130
122
120 110 100 90 80
72
70
erreferentzia-urtea 1990 1991 1992 1993 1994 1995 1996 1997 1998 1999 2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 BPGren bilakaera-indizea*
BEGen isurketa guztien bilakaera-indizea (zehar.+zuzen.)
BEGen zuzeneko isurketen bilakaera-indizea
Barne produktu gordineko guztizko isurien bilakaeraren indizea
* BPGren bilakaera prezioak 2006an bere horretan mantenduta. Iturria: Eustat.
Pertsona bakoitzeko CO2 isurien ratio-a EAEn (2006) eta EB-15eko Estatuetan (2005) 30,0
(tm per capita)
25,0 20,0 15,0
11,9
10,8
10,0 5,0 0,0
k a a o 6 B ia ia ia ia ia ka ka rg and 00 ez rea an ar nd str Batu en E pain r lgi 2 e a u e l m m G rI l h E A B e a ni 15 Es Fin Erbe Al EA Da um s e r Er
xe
Lu
lia
Ita
u nb
a
tzi
n Fra
l
dia
ga
rtu Po
e Su
Fuente: Eurostat Espainiarako eta EB-15erako, eta Eustat EAErako. Aztertutako urteko urtarrilaren 1eko biztanleria-datuak. Europar Batasunean, asimetria handiak daude biztanle bakoitzeko BEG isurietan. Era askotako faktoreek eragiten dituzte ezberdintasun horiek: ekoizpen-sistemaren egitura, per capita errenta, kontsumituriko energia-mota, urteko batez besteko tenperatura, etab.
2005eko ratio-ak: CO2/BPG* eta CO2/BPG –EAP** (erosahalmenaren parekotasunean) 1.000 900 800 (tm/MM ₏)
700 600
519 386
500
444
400
428
300 200 100 0
dia
ia
ez Gr
an inl
F
CO2/BPG
ia
ain
p Es
a
tzi
n Fra
ka
lgi
Be
CO2/BPG EAP**
da
an
Irl
E
k
rea
EA
Er
b
e eh
ia
str
Au
x
Lu
ia go an ur m e Al
b en
ia
ed
Su
B
nE
e 15
l
ga
tu
r Po
lia
Ita
Da
ka
* BPG: Barne produktu gordinaren bilakaera prezioak 2000n bere horretan mantenduta. Iturria: Eurostat Espainiarako eta EB-15erako, eta Eustat EAErako. ** Barne produktu gordina (BPG) erosahalmenaren parekotasunaren (EP) arabera azalduta. Iturria: Eurostat. EAEko Barne Produktu Gordina BPG-EP bihurtzeko, Espainiako erosahalmenaren parekotasun indizea erabili da aztertutako urtean.
a aB
um
res
Er
a
tu
ar
nim
Berotegi efektuko gas isurketen inbentarioa Euskal Autonomia Erkidegoan (1990-2006)
BEGen (guztira) iturri nagusiak Euskal Autonomia Erkidegoan, 2006an* % 100 % 90
8. Energia elektrikoaren merkataritza
% 80
6. Zabortegiak
% 70
4. Nekazaritza
% 60
2.F. Halokarbonoen eta SF6ren kontsumoa
% 50
2.E. Halokarbonoen eta SF6ren ekoizpena 2.B. Industria kimikoa
% 40
2.A. Produktu mineralak
% 30
1.B. Transformazioko galerak
% 20
1.A. Errekuntza
% 10 %0
CO2
CH4
N2O
fluoratuak
(%86,7) + (%7,8) + (%3,2) + (%2,3) = %100 * Sektorizazioa, IPCCren arabera.
Euskal Autonomia Erkidegoko 2006ko BEG isuriak, sektoreka
Nekazaritza % 5 (1,2 Mt)
Hondakinak %5 (1,3 Mt)
Inportatutako energia elektrikoa %10 (2,6 Mt) Energiaren sektorea % 34 (8,7 Mt)
Zerbitzuak % 1 (0,4 Mt) Bizitokia % 3 (0,8 Mt)
Industria % 19 (5,0 Mt)
Garraioa % 22 (5,7 Mt)
2006ko isurien bilakaera sektoreka, oinarri urteari indexatuta 350 298
300 250
Indizea
209 200 175 150
123 111 110
100
68 50
52 erreferentzia-urtea
0 1990
1991 1992 1993 1994 1995 1996 1997 1998 1999 2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006
Energiaren sektorea*
Zerbitzuak
Industria
Nekazaritza
Garraioa
Hondakinak
Bizitokia
Inportatutako energia elektrikoa
* Energiaren sektoreak barne hartzen ditu kogenerazioak eragindako isuriak ere.
Energiaren sektorearen eta inportatutako energiaren isurien bilakaera 2006an, 1990ari indexatuta 350 298 300 250
Indizea
200 150
144
100 50
44 erreferentzia-urtea
0
1990 1991 1992 1993 1994 1995 1996 1997 1998 1999 2000 2001
2002 2003 2004 2005 2006
Energiaren sektorea* Sektore energetikoa + elektrizitatea inportatuta isurpenak Inportatutako energia elektrikoa * Energiaren sektoreak barne hartzen ditu kogenerazioak eragindako isuriak ere.
Sektorekako bilakaera Euskadin 2006an, sektore bakoitzari elektrizitatea eta beroa kontsumitzeak eragindako isuriak esleituta* 13.000.000 12.000.000 11.000.000 10.000.000 9.000.000
CO2 Tm baliok.
8.000.000 7.000.000 6.000.000 5.000.000 4.000.000 3.000.000 2.000.000 1.000.000 0 erreferentzia-urtea 1990
1991
1992 1993 1994 1995 1996 1997 1998 1999 2000
Energiaren sektorea*
Zerbitzuak
Industria
Nekazaritza
Garraioa
Hondakinak
2001
Bizitokia * Energiaren sektorean koke eta fintze jarduerak sartu dira, bai eta zentral elektrikoen eta garraioko galeren barne-kontsumoak ere.
2002
2003 2004 2005 2006