KROKODILOA
BAZIREN BEHIN AMAIA ETA ANTTON IZENEKO IKASLE BI. BIAK GELA BEREAN ZEUDEN ETA BIEI JOSTAILU BERBERAK GUSTATZEN ZITZAIZKIEN. ORAIN ESKOLAN DAUDE, ETA TXOKOETAKO GARAIA HELTZEN DENEAN AMAIA ALFONBRAKO KUTXARA DOA ZUZENEAN, BERAK HAINBESTE MAITE DUEN KROKODILOA HARTZERA, ANTTONEK KENDU BAINO LEHEN. ANTTONEK BETI KENTZEN DIO BERAK ESKATZEN EDO AUKERATZEN DUEN JOSTAILUA. EZ DAKI ZERGATIK, BAINA BETI GERTATZEN ZAIO BERDINA!
ORAINGOAN ERE, BUZTANATIK EBATU BEZAIN LASTER, KROKODILOAREN BUZTAN DOTORETIK, NORBAITEK BESTE ALDETIK TIRAKA DABILELA KONTURATZEN DA, KROKODILOAREN HORTZ TXIKI ETA ZURIDUN AHO ALDETIK. ANTTON DA, NOLA EZ! -NEU IZAN NAIZ LEHENA KROKODILOA HARTZEN!- OHIUKATZEN DU ANTTONEK, KROKODRILOARI EBATUZ. -NIREA DA!- OHIKATZEN DU AMAIAK, KROKODILOA ASTINDUZ. ETA BIOK TIRAKA DABILTZA, BAINA EZ AMAIAK EZ ANTTONEK EZ DUTE AMORE EMATEN!
ANDEREテ前K GERTATUTAKOA IKUSITAKOAN, HAURRAK BANATZERA HURBILTZEN DA: -ZER GERTATZEN ARI DA HEMEN? ZER DELA ETA ARI ZARETE BORROKAN? - NEU IZAN NAIZ LEHENA KROKODILOA HARTZEN!- DIO NEGARREZ AMAIAK. - EZ, NEU IZAN NAIZ LEHENA!- DIO NEGAR ZOTINKA ANTTONEK. ANDEREテ前AK KROKODILOA KENTZEN DIE: - BA, BESTE GAUZA BATEAN JOLASTU BEHARKO DUZUE, KROKODILOA NEUK GORDEKO DUT ETA!
AMAIAK AMORRUZ BEGIRATZEN DIO ANTTONI. “IKUSTEN DUZU ZER EGIN DUZUN?”- GALDETZEN DIO ANTTONI BERE BURUAN. ETA ANTTONEK AMAIARI AMORRU BERDINAZ BEGIRATZEN DIO, HAUXE PENTSATZEN ARI DA ETA: “ZURE ERRUZ KROKODILORIK GABE GERATU GARA!” ETA BIAK GELAKO BESTE JOSTAILU BATEN BILA DOAZ.
BAINA AMAIA EZ DA DIBERTITZEN ARI. KROKODILOAZ PENTSATZEN ARI DA DENBORA OSOAN, ETA EZ DU DISFRUTATZEN EGITEN ARI DENAZ. ETA ANTTONI GAUZA BERA GERTATZEN ZAIO, EZIN DU KENDU BURUTIK HAINBESTE GUSTATZEN ZAION KROKODILOA!
HURRENGO EGUNEAN, TXOKOETAKO GARAIA HELTZEN DENEAN, AMAIA ARINIKETAN DOA JOSTAILUEN KUTXARA KROKODILOAREN BILA, ANTTON KROKODILOA AHAZTU DELA PENTSATUZ. BAINA EZ! KROKODILOARI BUZTANETIK EBATU BEZAIN LASTER, BERE BUZTAN BERDE DOTORETIK, BESTE NORBAIT BESTE ALDETIK TIRAKA DABILELA IKUSTEN DU. ANTTON DA BERRIRO ERE.
BAINA ORAINGO HONETAN, ANDEREテ前K IKUSTEN DITU ETA BERAIENGANA DOA: - TXANDAKA EGIN BEHARKO DUZUE! -ESATEN DIE -BATEK HAMAR MINUTU ETA BESTEAK BESTE HAMAR.
LEHENENGO, AMAIAREN TXANDA DA. KROKODILOA HARTU ETA BERARI DAGOZKION HAMAR MINUTUAK KROKODILOARI BESARKATUTA EMATEN DITU. EZ DA JOLASTEN ARI, DENBORA OSOA ANTTONI BEGIRA EMATEN DU, HAUXE PENTSATZEN ARI DEN BITARTEAN: -IZORRA ZAITEZ, ORAIN NEUK DAUKAT KROKODILOA ETA!
GERO, ATTONEN TXANDA DA, ETA ANTTONEK ERE GAUZA BERA EGITEN DU. AMAIARI BEGIRA ARI ZAIO HAUXE PENTSATUZ : -ORAIN IZORRA ZAITEZ ZU! BAINA BENETAN EZ ANTTONEK EZ AMAIAK EZ DUTE ONDO PASATU, GUZTIZ ASPERTUTA EGON DIRA.
HURRENGO EGUNEAN, KORROA AMAITUTAKOAN, TXOKOETAKO SAIOA HELTZEN DENEAN, AMAIAK ZERA ESATEN DIO ANTTONI: -JOLASTUKO DUGU OIHANEAN BAGEUNDE BEZALA ETA KROKODILO BAT IKUSTEN DUGULA? -ADOS! ETA OSO AZKAR EGIN BEHAR DUGU IGERIAN KROKODILOAK GU EZ JATEKO! -DIO ANTTONEK. ETA MAKIL BATZUK HARTUKO DITUGU KROKODILOAREN AURKA BORROKATZEKO! – DIO AMAIAK. ETA KROKODILOA NEGARREZ HASIKO DA, GUK EZ HILTZEKO! –DIO ANTTONEK. ETA ORDUAN GUREKIN ETORRI DA, GURI OIHANA ERAKUSTERA! –DIO AMAIAK.
ETA ELKARREKIN HAINBESTE JOLASTU ZUTENEZ, DENBORA BEREHALA JOAN ZITZAIEN!