Krokodriloa
Baziren behin Amaia eta Antton izeneko ikasle bi. Biak gela berean zeuden eta biei jostailu berberak gustatzen zitzaizkien. Orain eskolan daude, eta txokoetako garaia heltzen denean Amaia alfonbrako kutxara doa zuzenean, berak hainbeste maite duen krokodriloa hartzera, Anttonek kendu baino lehen. Anttonek beti kentzen dio berak eskatzen edo aukeratzen duen jostailua. Ez daki zergatik, baina beti gertatzen zaio berdina!
Oraingoan ere, buztanatik ebatu bezain laster, krokodriloaren buztan dotoretik, norbaitek beste aldetik tiraka dabilela kontutratzen da, krokodriloaren hortz txiki eta zuridun aho aldetik. Antton da, nola ez! -Neu izan naiz lehena krokodriloa hartzen!- ohiukatzen du Anttonek, krokodriloariu ebatuz. -Nirea da!- ohikatzen du Amaiak, krokodriloa astinduz. Eta biok tiraka dabiltza, baina ez Amaiak ez Anttonek ez dute amore ematen!
Andere単ok gertatutakoa ikusitakoan, haurrak banatzera hurbiltzen da: -Zer gertatzen ari da hemen? Zer dela eta ari zarete borrokan? - Neu izan naiz lehena krokodriloa hartzen!- dio negarrez Amaiak. - Ez, neu izan naiz lehena!- dio negar zotinka Anttonek. Andere単oak krokodriloa kentzen die: - Ba, beste gauza batean jolastu beharko duzue, krokodriloa neuk gordeko dut eta!
Amaiak amorruz begiratzen dio Anttoni. “Ikusten duzu zer egin duzun?”galdetzen dio Anttoni bere buruan. Eta Anttonek Amaiari amorru berdinaz begiratzen dio, hauxe pentsatzen ari da eta: “Zure erruz krokodrilorik gabe geratu gara!” Eta biak gelako beste jostailu baten bila doaz.
Baina Amaia ez da dibertitzen ari. Krokodriloaz pentsatzen ari da denbora osoan, eta ez du disfrutatzen egiten ari denaz. Eta Anttoni gauza bera gertatzen zaio, ezin du kendu burutik hainbeste gustatzen zaion krokodriloa!
Hurrengo egunean, txokoetako garaia heltzen denean, Amaia ariniketan doa jostailuen kutxara krokodriloaren bila, Antton krokodriloa ahaztu dela pentsatuz. Baina ez! Krokodriloari buztanetik ebatu bezain laster, bere buztan berde dotoretik, beste norbait beste aldetik tiraka dabilela ikusten du. Antton da berriro ere.
Baina oraingo honetan, andere単ok ikusten ditu eta beraiengana doa: - Txandaka egin beharko duzue! -esaten die -Batek hamar minutu eta besteak beste hamar.
Lehenengo, Amaiaren txanda da. Krokodriloa hartu eta berari dagozkion hamar minutuak krokodriloari besarkatuta ematen dio. Ez da jolasten ari, denbora osoa Anttoni begira ematen du, hauxe pentsatzen ari den bitartean: -Izorra zaitez, orain neuk daukat krokodriloa eta!
Gero, Attonen txanda da, eta Anttonek ere gauza bera egiten du. Amaiari begira ari zaio hauxe pentsatuz : -Orain izaorra zaitez zu! Baina benetan ez Anttonek ez Amaiak ez dute ondo pasatu, guztiz aspertuta egon dira.
Hurrengo egunean, korroa amaitutakoan, txokoetako sasoi heltzen denean, Amaiak zera esaten dio Anttoni: -Jolastuko dugu oihanean bageunde bezala eta krokodrilo bat ikusten dugula? -Ados! Eta oso azkar egin behar dugu igerian krokodriloak gu ez jateko! -dio Anttonek. Eta makil batzuk hartuko ditugu krokodriloaren aurka borrokatzeko! 窶電io Amaiak. Eta krokodriloa negarrez hasiko da, guk ez hiltzeko! 窶電io Anttonek. Eta orduan gurekin etorri da, guri oihana erakustera! 窶電io Amaiak.
Eta elkarrekin hainbeste jolastu zutenez, denbora berehala joan zitzaien!