Ipuin kontalari (Irakaslearena)

Page 1

IPUIN KONTALARI Irakaslearena

AURKIBIDEA Egileak: Jon Alonso, Julene Altuna, Angel Bilbao, Iñaki Rodríguez. (2016-2017 IRALE-Dolaretxe R300)


or. 1.- Aurkibidea

1.

2.- Proiektuaren justifikazioa

2.

3.- Lan-eskema -

3.-4.

Gaia Ikasgaiak Saio kopurua Helburu nagusia Oinarrizko gaitasunak Helburu didaktikoak Metodologia Ebaluazio-irizpideak

4.- Saioak:

5.-31.

-

Motibazioa

5.-6.

-

Idatzizko ulermena

7.-9.

-

Ipuinaren egitura

10.-13

-

Ipuinaren planifikazioa

14.-16.

-

Ipuinaren ekoizpena

17.-19.

-

Ipuinaren zuzenketa eta berrikusketa

20.-21.

-

Ahozko azalpenaren planifikazioa (Aurkezpena)

22.-24.

-

Ahozko azalpenaren planifikazioa (Garapena eta Amaiera)

25.-27.

-

Ahozko azalpena egin

28.-29.

-

Ahozko azalpenaren autoebaluazioa

30.-31.

5.- Ez dadila gelan gera

32.

6.- Bibliografia

33.

7.- Baliabideak

33.

1


PROIEKTUAREN JUSTIFIKAZIOA: (Ipuin kontalari) Gure proiektua Bilboaldeko LMHko 4. mailan erabiltzeko egin dugu. Helburua da jendaurrean euskaraz berba egiteko erraztasuna eta trebezia lortzea. Bide batez, inguru erdaldunetan euskararen erabilera sustatzea izango da helburu espezifiko bat. Eta horri lotuta, ipuingintzan trebatzea baita sormena garatzea ere. Hiru ezaugarri horiek gure inguruan ez ezik, inguru euskaldun batean ere erabiltzeko baliagarriak izan daitezke, nork bere taldearen beharrizanetara moldatuz. Proiektuaren oinarritzat hartu ditugu ikasle orok jendaurrean hitz egiteko dituzten gabeziak (arazoak, oztopoak, beldurrak…) eta horri gehitu diogu eremu erdaldunetan bizi direnen beste arazo bat: euskaraz aritzeko duten jariotasun edota ohitura falta; hau da, jendaurrean zerbait azaldu, kontatu, eztabaidatu… behar dutenean ikasle gehienek arazoak dituzte: urduritasuna, konfiantza falta, gorputzaren erabilera, bat-batekotasuna, ahoskera... Gaur egun, gero eta garrantzi handiagoa ematen zaio zuzen eta egoki hitz egiteari. Etorkizunean, gure ikasleek, bizitzako hainbat alorretan, ahozko adierazpenak egin behar izango dituzte. Ikasleek jendaurreko ahozko aurkezpenak egin egiten dituzte, baina inolako prestakuntza edota baliabiderik izan gabe. Beraz, ezinbestekoa da alor edo abilezia horretan trebatzea konpetenteak izan daitezen. Helburu hori lortzeko, ikasle bakoitzak ipuinaren egitura eta hizkuntza-baliabideak aztertu eta landu ondoren, bere ipuina sortuko du. Bestalde, beste ikaskide batek idatzitako ipuina jendaurrean aurkeztu eta kontatuko du; horretarako ikasleak irakasleak emandako baliabide edo teknikak erabili behar izango ditu. Proiektua zenbait arlotan landuko dugu: Euskaran, Gorputz Heziketan, IKT-an eta Plastikan. Eta horren bidez, gaitasun hauek garatuko ditugu: ● ● ● ● ● ●

Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna Ikasten ikasteko gaitasuna Giza eta arte-kulturarako gaitasuna Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna

Gaitasun horiek lantzeko, metodologia esanguratsua eta guztiz partizipatiboa erabiliko dugu. Landuko duguna ikasleen aurre-ezagupenetan eta esperientzietan oinarrituko da beti; hau da, txikitan familian eta eskolan ipuin, istorio, pasadizo eta izandako bizipenetan. Halaber, haurren interesa pizten dituzten jarduerak proposatuko ditugu: entzumenak, irakurmenak, jokoa, antzezpenak, lan kooperatiboa...

2


LAN-ESKEMA GAIA: Ipuin kontalaria

MAILA: LMH 4. maila

IKASGAIAK: Euskara, Gorputz Hezkuntza, IKT eta Plastika. SAIO-KOPURUA: 10 saio HELBURU NAGUSIA: Jendaurrean euskaraz berba egiteko erraztasuna eta trebezia lortzea.

LANDUKO DIREN OINARRIZKO GAITASUNAK: 1. 2. 3. 4. 5. 6.

Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna Ikasten ikasteko gaitasuna Giza eta arte-kulturarako gaitasuna Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna

HELBURU DIDAKTIKOAK: 1. Ipuinen egitura eta ezaugarriak ezagutzea nork bere ipuina sortzeko(1,2) 2. Ipuinak sortu, idatzi eta zuzendu (1,2,4,6) 3. Jendaurrean zuzen hitz egiteko garrantziaz eta teknikaz jabetzea (1,2,3, 4,5) 4. Ipuin kontalarien lana ezagutzea (1,5) 5. Ipuinak kontatzen trebatzea (1,4,5) 6. Ipuin kontalariaren lana ondo betetzea (1,2,4,6) 7. Bestearen eta norberaren lana balioestea (3) METODOLOGIA: Aktiboa eta partizipatiboa, esanguratsua, lan kooperatiboa, gogoetatsua...

3


EBALUAZIO-IRIZPIDEAK ETA ADIERAZLEAK ●

Ipuinen egitura eta ezaugarriak ezagutzea. ○ Ea ipuin bat entzun ondoren haren egitura bereizten duen. ○ Ea ipuin bat entzun ondoren haren ezaugarriak antzematen dituen. ○ Ea desordenaturik dauden ipuin baten atalak ordenatzen dituen. ○ Ea ipuinei buruzko galderei erantzuten dien.

Ipuinak sortzea, idaztea eta zuzentzea. ○ Ea ipuinaren xedea eta gaia zehazten dituen. ○ Ea ipuinaren zirriborroa egiten duen. ○ Ea ideiak, ipuinaren zatien arabera, antolatzen eta ordenatzen dituen, gidoi edo eskema baten laguntzaz. ○ Ea ipuinen hasiera eta bukaera desberdinak ikasi dituen. ○ Ea lexiko, ortografia, puntuazio-marka egokiak erabiltzen dituen maila kontuan hartuta. ○ Ea ipuinaren berrikusketa eta autozuzenketa egiten dituen. ○ Ea ipuin ulergarria, zuzena eta egokia idazten duen.

Jendaurrean zuzen hitz egiteko garrantziaz eta teknikaz jabetzea. ○ Bideoa ikusita, ea hizlariak erabiltzen dituen teknikak bereizten dituen. ○ Ea ahozko azalpenaren hiru atalak bereizten dituen.

Ipuin kontalarien lana ezagutzea. ○ Bideo bat ikusita, ea ipuin kontalariak erabiltzen dituen teknikak bereizten dituen: ahoskera, intonazioa, gorputzaren erabilera...

Ipuinak kontatzen trebatzea. ○ Ea ahozko azalpenaren sarrera edo hasiera egiten dituen. ○ Ea kontatuko duen ipuinaren planifikazioa egiten duen. ○ Ea ahozko azalpenaren amaiera prestatzen duen.

Ipuin kontalariaren lana ondo betetzea. ○ Ea prestatutako azalpena ikaskideen aurrean egiten duen. ○ Ea erabili dituen ipuin kontalarien teknikak. ○ Ea ahozko aurkezpen koherentea eta zuzena sortzen duen.

Bestearen eta norberaren lana balioestea. ○ Ea besteen ipuinak errespetuz entzun dituen. ○ Ea bere lana eta ikaskideena ebaluatzen dakien. ○ Ea autoebaluazioa modu egokian betetzen duen. ○ Ea ikaslea ondo sentitu eta gustura geratu den egindako lanarekin. ○ Ea lan-taldean ondo moldatu den.

4


IPUIN KONTALARI Taldea:

Maila: LMH 4

Data:

Irakasgaia:

1.saioa: motibazio-jarduera Helburuak: 1.-Ipuinen egitura eta ezaugarriak ezagutzea nork bere ipuina sortzeko. Jarduerak eta metodologia: 1. Entzumena : Umeek “Otsoa eta zazpi antxumeak” (Grimm anaiak) ipuina entzungo dute.

Denbora: 10 min

2. Ahoz, hurrengo galderak oinarri hartuta, aztertuko dituzte etxekoen ohiturak:

20 min

● ● ● ● ●

Nork kontatzen dizkizu ipuinak? Noiz? Nolako ipuinak? Zertarako? Gogoko duzu ipuinak entzutea? eta irakurtzea? eta kontatzea? Taldeka, komentatuko dute taldekideekin. Metodologia: Lan kooperatiboa 1-2-4 egitura erabili. 3. Eguzkia, Ilargia eta Lurra (Doro Zobaran) bideoa ikusi egingo dute.

10 min 15 min

4.- Entzundako ipuinaren egitura aztertuko dute eta proposatutako galderei erantzungo dizkiete.

Ebaluazio-irizpideak eta adierazleak: - Ipuinen egitura eta ezaugarriak ezagutzea. ● Ea ipuin bat entzun ondoren haren egitura bereizten duen. ● Ea ipuin bat entzun ondoren haren ezaugarriak antzematen dituen. ● Ea desordenaturik dauden ipuin baten atalak ordenatzen dituen. ● Ea ipuinei buruzko galderei erantzuten dien. Baliabideak: ● Entzumena: Otsoa eta zazpi antxumeak. Klikatu hemen ● Entzumena (Bideoa): Eguzkia, Ilargia eta Lurra. Klikatu hemen Bestelako proposamenak: Oharrak:

5


1. SAIOA: MOTIBAZIO-JARDUERA 1. Entzumena: Otsoa eta zazpi antxumeak (Grimm anaiak) http://etxegiroan.com/ipuina.php?id=97 2. Ahoz erantzuteko galderak: Hurrengo galderak oinarri hartuta, aztertu zure etxekoen ohiturak. Ahoz (5 min) ● Nork kontatzen dizkizu ipuinak? ● Noiz? ● Nolako ipuinak? ● Zertarako? ● Gogoko duzu ipuinak entzutea? eta irakurtzea? eta kontatzea? Taldeka, komenta ezazu zure taldekideekin. 3. Entzumena (bideoa): Eguzkia, Ilargia eta Lurra (Doro Zobaran) http://www.naiz.eus/es/especiales/100ipuin/noticia/20140314/14-eguzkia-ilargia-eta-lurra Ipuinek sarri askotan errepikatzen den egitura izaten dute. Aztertu eta osatu. Hasierako egoera Pertsonaien eta beraien egoeraren aurkezpena: a) b) c) d)

NOIZ gertatzen da istorioa? NON gertatzen da? ZEIN dira pertsonaiak?: ZEIN EGOERATAN daude pertsonaia horiek? Korapiloa

Bat-batean egoera hori aldatu egiten da. Hasierako egoera desorekatzen hasiko da eta arazo bat sortuko da. a) ZERK eragiten du hasierako egoeraren aldaketa? b) ZER egiten dute pertsonaiek arazoa konpontzeko? c) NOLA konpontzen da arazoa ? Bukaera a) Arazoa konponduko da eta egoera aldatuko da. b) ZEIN egoeratan daude pertsonaiak amaieran?

6


IPUIN KONTALARIA Taldea:

Maila: LMH 4

Data:

Irakasgaia:

2. saioa: idatzizko ulermena Helburuak: 1.-Ipuinen egitura eta ezaugarriak ezagutzea nork bere ipuina sortzeko Jarduerak: 1.- “Zergatik ez duen ilargia jantzirik” ipuina irakurriko dute eta hitz ezezagunen esanahiak argituko dituzte 2.- Testuaren ulermena: irakurri ondoren proposatutako galderei erantzungo diete. 3.- Zuzenketa.

Denbora: 15 min 30 min 10 min

Metodologia: Lan kooperatiboa: “Arkatzak erdira” egitura. Ebaluazio-irizpideak eta adierazleak: -Ipuinen egitura eta ezaugarriak ezagutzea. ● Ea ipuin bat entzun ondoren haren egitura bereizten duen. ● Ea ipuin bat entzun ondoren haren ezaugarriak antzematen dituen. ● Ea desordenaturik dauden ipuin baten atalak ordenatzen dituen. ● Ea ipuinei buruzko galderei erantzuten dien. Baliabideak: 1.- “Zergatik ez duen ilargia jantzirik” ipuina. 2.- Galdera-fitxa. Bestelako proposamenak: Testuaren irakurketa “Testu partekatua” egitura erabili ahal da. Oharrak:

7


2. SAIOA: IDATZIZKO ULERMENA A) Arretaz irakurri ipuina. ZERGATIK EZ DUEN ILARGIAK JANTZIRIK Behin batean Ilargiak, amarengana hurbildu eta, hauxe esan zion: - "Aizu, amatxo, soineko bat eduki nahi dut. Lurreko biztanleek erabiltzen dituztenak bezalako soineko bat eduki nahi dut". - "Ongi da, alabatxo -erantzun zion amak- Zoaz jostunarengana eta esaiozu neurriak hartzeko". Joan zen, bada, Ilargia jostunaren etxera. Hark neurriak hartu zizkion eta handik bost egunera itzultzeko eskatu zion. Bost egun igarota, han joan zen Ilargia jostunaren etxera lasterka bizian. Soinekoa janzten hasi zen baina ezin: laburregi eta estuegi zeukan. - "Dirudienez, erratu egin naiz", pentsatu zuen jostunak bere arterako, eta neurriak hartu zizkion berriro. - "Itzuli bost egun barru"- esan zion Ilargiari. Ilargia bost egun geroago itzuli zen, soinekoa jantzi eta berriro gauza bera gertatu zitzaion: laburregi eta estuegi zeukan. Jostunak berriz ere neurriak hartu, handik bost egunera itzultzeko eskatu eta, beste barik, lanari ekin zion. Bost egun haiek igaro ziren. Jostunak soinekoa amaitu zuen baina Ilargia bere etxera sartzen ikusi zuenean‌ ez zuen jantzi beharrik izan: bazekien ez zuela sekula ondo edukiko, une hartan Ilargia gazta bezain biribila baitzen. Jostuna etsita zegoen erabat: -"Ezin dizut soinekorik egin, Ilargi, orain laurdena, gero erdia eta ondoren osoa zaudelako. Neurri asko hartu arren inoiz ez duzu soinekoa ondo edukiko". Horregatik geratu zen Ilargia soinekorik gabe, eta horregatik dago oraindik ere biluzik. Dena dela Ilargia, soinekoarekin edo gabe, beti eder.

8


B) Ipuina irakurri eta gero, erantzun galdera hauek: 1.- Norengana hurbildu zen Ilargia? ________________________________________________________________________ ________________________________________________________________________ 2.- Zer eskatu zion amari? Nolakoa? ________________________________________________________________________ ________________________________________________________________________ 3.- Noren etxera joan zen neurriak hartzera? ________________________________________________________________________ ________________________________________________________________________ 4.- Zenbat aldiz joan zen? Zenbatean behin? ________________________________________________________________________ ________________________________________________________________________ 5.- Zer gertatu zitzaion joan zen bakoitzean? ________________________________________________________________________ ________________________________________________________________________ ________________________________________________________________________ 6.- Zergatik ezin zion jostunak soinekorik egin? ________________________________________________________________________ ________________________________________________________________________ 7.- Azkenean, jantzi zuen soinekorik? __________________________________________________________________________ ______________________________________________________________________ 8.- Testuan bertan adieraz itzazu ipuinaren hasiera(1), korapiloa(2) eta bukaera(3). 9.- Aipatu ezagutzen dituzun ipuinen hasierako eta bukaerako formulak. ________________________________________________________________________ ________________________________________________________________________ ________________________________________________________________________ ________________________________________________________________________ 10.- Gustatu al zaizu ipuina? Zergatik ? ________________________________________________________________________ ________________________________________________________________________

9


IPUIN KONTALARIA Taldea:

Maila: LMH 4

Data:

Irakasgaia

3.saioa: ipuinaren egitura Helburuak: 1.- Ipuinen egitura eta ezaugarriak ezagutzea nork bere ipuina sortzeko. Jarduerak eta metodologia:

Denbora:

1.-“Aita baten maitasuna” eta “Animalien buztana” ipuinak desordenatuta eman, ikasleek ordena dezaten. 2.- Ipuin horien hasiera, korapiloa eta bukaera bereiziko dituzte. 3.- Mintzamena: “Aita baten maitasuna” ipuinarekin solasaldi dialogikoa egin klasean.

20 min 10 min 25 min

Ebaluazio-irizpideak eta adierazleak: Ipuinen egitura eta ezaugarriak ezagutzea. ● Ea ipuin bat entzun ondoren haren egitura bereizten duen. ● Ea ipuin bat entzun ondoren haren ezaugarriak antzematen dituen. ● Ea desordenaturik dauden ipuin baten atalak ordenatzen dituen. ● Ea ipuinei buruzko galderei erantzuten dien Baliabideak: “Aita baten maitasuna” eta “Animalien buztana” ipuinak eta ikasleen fitxak. Bestelako proposamenak: Oharrak

10


3. SAIOA: IPUINAREN EGITURA Ordena itzazu jarraian dituzun bi ipuinak. Aita baten maitasuna a) Halako batean, aita batek esan zuen berak ezin zuela halakorik egin bere umearekin, lanera joaten zelako umea esnatu aurretik eta etxera itzuli umea lotan zegoela; egun osoan egiten zuen beharra sendia mantendu ahal izateko; estu eta larri zegoen aita hori, bere umearekin egon ezinagatik. b) Eta horregatik, gauero-gauero, etxera lanetik heldutakoan, bere umearen logelara joan, iratzarri barik muxu eman, eta korapilo bat egiten zuela izaran. c) Honela, umeak, esnatzean, bazekien bere aitak muxu emana ziola gauez; honela, maitasun-lotura eraiki zuen aita horrek, umearentzat ageri-agerikoa. d) Behin batean, eskola bateko zuzendariak gurasoei azaldu ei zien zein garrantzitsua zen haiek umeekin hitz egitea, jolastea, denbora ematea,‌

Hasiera Korapiloa Bukaera Erantzuna:

Behin batean, eskola bateko zuzendariak gurasoei azaldu ei zien zein garrantzitsua zen haiek umeekin hitz egitea, jolastea, denbora ematea,‌ Halako batean, aita batek esan zuen berak ezin zuela halakorik egin bere umearekin, lanera joaten zelako umea esnatu aurretik eta etxera itzuli umea lotan zegoela; egun osoan egiten zuen beharra sendia mantendu ahal izateko; estu eta larri zegoen aita hori, bere umearekin egon ezinagatik. Eta horregatik, gauero-gauero, etxera lanetik heldutakoan, bere umearen logelara joan, iratzarri barik muxu eman, eta korapilo bat egiten zuela izaran. Honela, umeak, esnatzean, bazekien bere aitak muxu emana ziola gauez; honela, maitasunlotura eraiki zuen aita horrek, umearentzat ageri-agerikoa.

11


ANIMALIEN BUZTANA

a) Zaldiaren ostean behia agertu zen. Behiak hartu zuen buztana ez zen hain polita, baina euliak uxatzeko nahikoa. Saltzailea alde egiteko zorian zegoenean, txerria agertu zen lokatzez beteta. - “Berandu zatoz. Bat baino ez daukat”, esan zion saltzaileak, buztan motz kiribildu bat erakusten. b) Etxerakoan azeriak katuarekin egin zuen topo, hura ere saltzailearengana zihoan. Katuak buztan pintto-pinttoa aurkitu zuen, zetazko suge bat zirudien. Marrak zituen trabesean, zebraren antzera. Eta katua ere pozik. Etxerako bidean zihoala zaldiak ia aurrean hartu zuen, arrapaladan zetorren, trakatran-trakatran… Zaldia ere arin iritsi zen eta nahiko isats polita lortu zuen, ile luzeduna. c) – “Niri bost axola. Ekarri!”. Atzean itsatsi zuen eta hor dabil munduan zehar Pepe baino zoriontsuago. Egia esan, zertarako behar du txerriak buztana? Buztanik gabe ere oso pozik bizi zen. Txerriak nahiago du lasai-lasai ibili eta ahal duen guztietan gorputza lokatzetan freskatu. Gizakia, egun hartan lo zegoen, eta isatsik gabe geratu zen. d) Garai hartan animaliek ez zuten isatsik. Saltzaile bat gurdi zahar batekin herrira agertu zen arte. Hark zeukan koipe premia! (gurdiak, esan nahi dut). Badakizue zer zekarren? Buztanak, gurdi bete buztan. Denak desberdinak.Animaliek haren berri izan zutenean berehala jo zuten zuten saltzailearengana. Azeria ibili zen azkarren. Makala da ba azeria… Berak erosi zuen buztanik sendoena eta politena.

Hasiera Korapiloa Bukaera

12


Erantzuna: Garai hartan animaliek ez zuten isatsik. Saltzaile bat gurdi zahar batekin herrira agertu zen arte. Hark zeukan koipe premia! (gurdiak, esan nahi dut). Badakizue zer zekarren? Buztanak, gurdi bete buztan. Denak desberdinak.Animaliek haren berri izan zutenean berehala jo zuten zuten saltzailearengana. Azeria ibili zen azkarren. Makala da ba azeria… Berak erosi zuen buztanik sendoena eta politena. Etxerakoan azeriak katuarekin egin zuen topo, hura ere saltzailearengana zihoan. Katuak buztan pintto-pinttoa aurkitu zuen, zetazko suge bat zirudien. Marrak zituen trabesean, zebraren antzera. Eta katua ere pozik. Etxerako bidean zihoala zaldiak ia aurrean hartu zuen, arrapaladan zetorrren, trakatrantrakatran… Zaldia ere arin iritsi zen eta nahiko isats polita lortu zuen, ile luzeduna. Zaldiaren ostean behia agertu zen. Behiak hartu zuen buztana ez zen hain polita, baina euliak uxatzeko nahikoa. Saltzailea alde egiteko zorian zegoenean, txerria agertu zen lokatzez beteta. -“Berandu zatoz. Bat baino ez daukat”, esan zion saltzaileak, buztan motz kiribildu bat erakusten. – “Niri bost axola. Ekarri!”. Atzean itsatsi zuen eta hor dabil munduan zehar Pepe baino zoriontsuago. Egia esan, zertarako behar du txerriak buztana? Buztanik gabe ere oso pozik bizi zen. Txerriak nahiago du lasai-lasai ibili eta ahal duen guztietan gorputza lokatzetan freskatu. Gizakia, egun hartan lo zegoen, eta isatsik gabe geratu zen.

13


IPUIN KONTALARIA Taldea:

Maila: LMH 4

Data:

Irakasgaia

4.saioa: ipuinaren planifikazioa Helburuak: 1.-Ipuinak sortu, idatzi eta zuzendu. Jarduerak eta metodologia: 1.- Planifikazioaren garrantzia eta urratsak atzematea. 2.- Ikasleek Idatziko duten ipuinaren planifikazioa egin.

Denbora: 15 min 40 min

Ebaluazio-irizpideak eta adierazleak: Ipuinak sortzea, idaztea eta zuzentzea. ● Ea ipuinaren xedea eta gaia zehazten dituen. ● Ea ipuinaren zirriborroa egiten duen. ● Ea ideiak, ipuinaren zatien arabera, antolatzen eta ordenatzen dituen, gidoi edo eskema baten laguntzaz. Baliabideak: Planifikazio-fitxa. Bestelako proposamenak: Oharrak:

14


4. SAIOA : IPUINAREN PLANIFIKAZIOA Ipuin bat idazteko urrats asko egin behar dira: batzuk idatzi aurretik, beste batzuk idatzi bitartean, eta beste batzuk idatzi ondoren. Zeuk ere egin beharko dituzu urrats horiek guztiak ipuina idazteko; baina, oraingo honetan arreta berezia jarriko diogu idatzi aurretiko planifikazioari eta, batez ere, ideiak sortzeko estrategiei. Honako jarduera honen bidez sakonago landuko dugu hori guztia. Planifikazioa egiteko urratsak: - Lehenengo, zehaztu ipuinaren xedea (norentzat idatzia den eta zer lortu nahi duzun), gaia eta zertaz idatzi behar den. - Bigarrenik, gaiaz edo idatzi behar dugunaz ditugun ideiak zirriborro batean edo ipuinaren gainean idatzi behar dira. - Gero, ideiak ipuinaren zatien arabera antolatu eta ordenatu behar dira; gidoi edo eskema baten laguntzaz. Hau da, zein ideia kontatu behar dituzun hasieran, zein korapiloan eta zein bukaeran antolatu. - Ondoren, pertsonaiak aukeratu behar dira eta horiek nolakoak diren esan. - Geroago, lekua deskribatu behar da. - Azkenik, ipuina idazten hasi.

15


Planifikazio fitxa

HASIERA: Erabaki zein garaitan gertatuko den ekintza nagusia.Eman hari buruzko zehaztasunak. - NOIZ?______________________________________________________________ ___________________________________________________________________ Erabaki zein lekutan gertatuko den ekintza nagusia.Eman hari buruzko zehaztasun batzuk. - NON?______________________________________________________________ ___________________________________________________________________ Aukera ezazu/itzazu pertsonaia(k) nagusia(k). - NOR?______________________________________________________________ ___________________________________________________________________ Zehaztu pertsonaia bakoitzaren izaera edo nolakotasuna (adjektiboak erabili). - NOLAKOA?__________________________________________________________ ___________________________________________________________________ GERTAERAK: Gogoratu ideia bakoitza paragrafo batean kontatzen dela. Zein izango da hasierako egoera? eta zerk eragiten du horren aldaketa?. - ARAZOA: ___________________________________________________________________ ___________________________________________________________________ Zer egingo dute pertsonaiek arazoa konpontzeko?. - EKINTZAK:__________________________________________________________ ___________________________________________________________________ ___________________________________________________________________ ___________________________________________________________________ Nola konpontzen da arazoa?. - ONDORIOA:_________________________________________________________ ___________________________________________________________________ BUKAERA: Zein egoeratan daude pertsonaiak amaieran?. - AMAIERA:___________________________________________________________ ___________________________________________________________________

16


IPUIN KONTALARIA Taldea:

Maila: LMH 4

Data:

Irakasgaia

5. saioa: ipuinaren ekoizpena Helburuak: 1.-Ipuinak sortu, idatzi eta zuzendu. Jarduerak eta metodologia: 1.- Ipuinen hasierak, denborazko adierazleak eta amaierak lantzeko fitxa/eranskina irakurriko dute ipuina idazterakoan kontuan har dezaten. 2.- Ipuinaren ekoizpena

Denbora: 10 min 45 min

Ebaluazio-irizpideak eta adierazleak: Ipuinak sortzea, idaztea eta zuzentzea. ● Ea ipuinen hasiera eta bukaera desberdinak ikasi dituen. ● Ea lexiko, ortografia, puntuazio-marka egokiak erabiltzen dituen maila kontuan hartuta. ● Ea ipuin ulergarria, zuzena eta egokia idazten duen. Baliabideak: Eranskina: Ipuinen hasierak, denbora-adierazleak eta amaierak lantzeko. Ipuina idazteko fitxa. Bestelako proposamenak: Etxekoei ipuina irakurri eta beraiekin komentatu. Oharrak: Ipuina etxean bukatu behar izango dute, saioan amaitu ez badute .

17


IPUINEN HASIERAK ETA AMAIERAK *Eranskina: IPUINEN HASIERAK Behin batez,... Bazen behin...

Askotan gertatzen den bezala, ...

Aldi batez berria zabaldu zen

Deba inguruko etxe entzutetsu batean...

Zeruan urdina, Lurrean belarra, Hondartzan harea, Itsasoan ur tantak Eta nire ahoak ipuinak

Behin baziren Peru eta Marixe. Haiek zeukaten erbi txikixe. Ematen zioten aza berdie. Eta egiten zuen kaka berdie.

Istorio hau haizeak kontatu zidan basamortuko oasi batean izarren artean lo egiten nuen gau hartan

Bazen behin gizon zahar bat, ipuin zahar hauek gogoan zituena. Egun batez, jakintsu ikertzaile bati kontatu zizkion. Hark ipuinak gordetzeko idatziz eman zituen....

Munduan beste asko legez, artaburuak koskolez

Asko munduan bezala, ...

Hemendik 2 minutura, ...

Antzinako negu batean bost agure suaren inguruan bilduta zeuden kontu- kontari. Eskimal zaharrena ipuin bat kontatzen hasi zen.

DENBORA-ADIERAZLEAK (gertaeretan) Zehaztasunik gabe denbora adierazteko.

Goiz batez...

Erritmoa aldatzeko.

Bat-batean, halako batean, berehala, orduan...

Iragana adierazteko.

Txikitan, hurrengo egunean, egun batzuk geroago...

Aldiberekotasuna adierazteko.

Bezain laster/pronto, eta berehala, -t(z)ean, -nean...

Etorkizuna adierazteko.

Ondoren, eta gero, ostean...

IPUINEN AMAIERAK Haiek han eta gu hemen, gure kontuan Flandesen, gure txepetxak bizkarrean hezurra, eta gure ipuin guztia gezurra

Hala bazan eta ez bazan, Gu ibili gara kalabazan

Hau hola bazan, sartu dadila kalabazan, eta errementatu dadila Bitoriako plazan

Egia bada sakelan sar. Gezurra bada, ez golkoan har.

Geroztik pasatuez ez dut esan berririk.

Hala zan, Deabru zaharra dantzan.

Hala bazan ez bazan,Bitoriko plazan, Saguzarrak dantzan

Ogi bizi izan baziren, ongi hil ziren. Orduan han nintzen, eta orain hemen

18


5. SAIOA : IPUINAREN EKOIZPENA Ipuina idatzi: ________________________________________ _______________________________________________________________________________ _______________________________________________________________________________ _______________________________________________________________________________ _______________________________________________________________________________ _______________________________________________________________________________ _______________________________________________________________________________ _______________________________________________________________________________ _______________________________________________________________________________ _______________________________________________________________________________ _______________________________________________________________________________ _______________________________________________________________________________ _______________________________________________________________________________ _______________________________________________________________________________ _______________________________________________________________________________ _______________________________________________________________________________ _______________________________________________________________________________ _______________________________________________________________________________ _______________________________________________________________________________ _______________________________________________________________________________ _______________________________________________________________________________ _______________________________________________________________________________ _______________________________________________________________________________

19


IPUIN KONTALARIA Taldea:

Maila: LMH 4

Data:

Irakasgaia

6. saioa: ipuinaren zuzenketa eta berrikusketa Helburuak: 1.- Ipuinak sortu, idatzi eta zuzendu. 2.- Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna. Jarduerak eta metodologia:

Denbora:

1.- Berrikusketa-lana egin ondoren, egin beharreko zuzenketak egingo dituzte. 2.- Izenburuaren egokitasuna aztertuko dute, eta beharrezkoa bada, aldatu. 3.- Zirriborroa aztertzeko kontrol-zerrenda beteko dute. 4.- IKT saioa/etxean ordenagailuz portada egin, garbira pasatu ordenagailuz eta irakaslearekin partekatu.

25 min 10 min 20 min

Metodologia: 1. eta 2. jarduerak binaka egingo dituzte (Ahozko aurkezpena egin behar izango duten ipuinaren egilearekin). Ebaluazio-irizpideak eta adierazleak: Ipuinak sortzea, idaztea eta zuzentzea. â—? Ea ipuinaren berrikusketa eta autozuzenketa egiten dituen. â—? Ea ipuin ulergarria, zuzena eta egokia idazten duen. Baliabideak: Idatzitako ipuina. Zirriborroa aztertzeko kontrol-zerrenda fitxa. Ordenagailuak. Testu-tratamenduko programa. Bestelako proposamenak: IKT saioan/etxean, portada egin eta ipuina garbira pasatu. Oharrak: Irakasleak zuzenketak eta oharrak partekatutako ipuinean egin beharko ditu.

20


6. JARDUERA : IPUINAREN ZUZENKETA ETA BERRIKUSKETA Bukatzen duzunean, ez ahaztu berrikusketa-lana egitea, egoki irizten diezun zuzenketak egiteko. Gero, nahi izanez gero, edizio-lana egin dezakezu, eta ipuina norbaiti oparitu. Ipuina idatzi eta gero, zuzendu egin behar da eta garbira pasatu. Izenburua da ipuinaren laburpen txiki bat edo ideia nagusia. Ados zaude hasieran jarri duzun izenburuarekin? Egokia da?

ZIRRIBORROA AZTERTZEKO KONTROL ZERRENDA

BAI

EZ

Testuaren izenburua egokia da. Ipuina ondo egitaratuta dago: aurkezpena, korapiloa, bukaera. Istorioaren gertakizunak antolatzeko denbora-antolatzaile egokiak erabili dira. Aukeratutako protagonista nagusiak eta haien izaera ondo deskribatuta daude. Deklinabidea ondo erabilita dago. Aditzen denbora narrazioaren denborari egokituta dago. Ez dago ortografia-akatsik. Puntuazio-markak zuzen erabilita daude. Ipuinaren aurkezpena txukuna da.

21


IPUIN KONTALARIA Taldea:

Maila: LMH 4

Data:

Irakasgaia

7. JARDUERA: ahozko azalpenaren planifikazioa (azalpena eta aurkezpena egin) Helburuak: 1.-Ipuin kontalarien lana ezagutzea. 2.-Ipuinak kontatzen trebatzea. Jarduerak eta metodologia:

Denbora:

1.- Bideo bi ikusi (edo bietako bat) eta ipuin kontalarien teknikak atzeman. Metodologia: Klasean solasaldia.

35 min

2.- Ahozko aurkezpenaren sarrera egingo dute.

20 min

Ebaluazio-irizpideak eta adierazleak: Jendaurrean zuzen hitz egiteko garrantziaz eta teknikaz jabetzea. ● Bideoa ikusita, ea hizlariak erabiltzen dituen teknikak bereizten dituen. ● Ea ahozko azalpenaren hiru atalak bereizten dituen. Ipuin kontalarien lana ezagutzea. ● Bideo bat ikusita, ea ipuin kontalariak erabiltzen dituen teknikak bereizten dituen: ahoskera, intonazioa, gorputzaren erabilera… Ipuinak kontatzen trebatzea. ● Ea ahozko azalpenaren sarrera edo hasiera egiten dituen. Baliabideak ● Bideoak. ○ 1- (6 min) Sakatu hemen ○ 2- (14 min) Sakatu hemen ○ Bestelako proposamenak: Oharrak

22


7. SAIOA: AHOZKO AZALPANAREN PLANIFIKAZIOA (AZALPENA ETA AURKEZPENA EGIN) *Bideo bat ikusi https://www.youtube.com/watch?v=zIoXAYc4kyA https://www.youtube.com/watch?v=gYJELWIhcdM Azaldu edo aurkeztu nahi duzun edukiaren arabera, era askotako ahozko azalpenak egin daitezke, baina guztietan badira kontuan izan beharreko hiru une edo atal: 1. Sarrera: Entzuleei hasierako agurra egin ondoren, entzungo dutenaren berri adierazten zaie labur, gaiarekiko interesa sortu eta hobeto uler dezaten. Eskema honi jarrai diezaiokezu: Aurkezpena: ● Agurra ● Norberaren aurkezpena ● Ikaskidearen aurkezpena ● Gaia 2. Garapena: ipuina kontatu. 3. Amaiera: Galderen eta azken agurraren unea da. Entzuleei galderak egiteko gonbita egiten zaie, ongi ulertu ez dutena argitzeko. Gero, eskerrak eman eta entzuleak agurtzen dira. Jarrai iezaiezu urrats hauei zure aurkezpeneko sarrera prestatzeko: 1. Asma ezazu aurkezpena hasteko agurra, eta idatz ezazu. Ezer otutzen ez bazaizu , aukera ezazu hemen behean dituzunetatik bat.

Ongi etorri...

Arratsalde on...

Egun on...

Kaixo denoi, eta ongi etorri...

........................................................................ ......................................................................... ......................................................................... ......................................................................... ......................................................................... .........................................................................

23


2. Idatz ezazu, labur, zer gai aurkeztuko duzun eta aurkezpenaren ideia nagusia. Honelako hitzak erabil ditzakezu: …kontatuko dizuet azalduko dizuet … …ahaleginduko naiz

aurkeztuko dizuet… saiatuko naiz

........................................................................ ......................................................................... ......................................................................... ......................................................................... ......................................................................... .........................................................................

24


IPUIN KONTALARIA Taldea:

Maila: LMH 4

Data:

Irakasgaia

8.saioa: ahozko azalpenaren planifikazioa (garapena eta amaiera). Helburuak: 1.-Ipuinak kontatzen trebatzea. 2.-Bestearen eta norberaren lana balioestea. Jarduerak eta metodologia:

Denbora:

1.-Ahozko azalpenaren eta ipuin-kontaketaren garapena eta amaiera prestatu.

40 min

2.-Binakako entsegua: ipuinaren egileari aurkezpena egin.

15 min

Ebaluazio-irizpideak eta adierazleak: Ipuinak kontatzen trebatzea. ● Ea ahozko azalpenaren sarrera edo hasiera egiten dituen. ● Ea kontatuko duen ipuinaren planifikazioa egiten duen. ● Ea ahozko azalpenaren amaiera prestatzen duen. Bestearen eta norberaren lana balioestea. ● Ea besteen ipuinak errespetuz entzun dituen. ● Ea ikaslea ondo sentitu eta gustura geratu den egindako lanarekin. Baliabideak: Prestatzeko fitxak. Testu-antolatzaileen eranskina. Bestelako proposamenak: Idatzitako testu hori etxekoei irakurri eta zailak diren esaldiak azpimarratu eta ikasi. Etxean familiaren... aurrean entseatu. Oharrak:

25


1. JARDUERA: AHOZKO AZALPENAREN PLANIFIKAZIOA (GARAPENA) Ikus dezagun zein den garapena aurkezteko bide egokiena, horretarako erreparatuko diogu aurreko jarduerari. Berton ikusiko duzu sarreraren ondoren garapena egin beharko duzula. Garapen hori egiteko ipuinaren kontaketa laburra egin behar izango duzu haren egitura kontuan hartuta. *Eranskina: Garapena egiteko testu-antolatzaileak:

SARRERAKOAK

JARRAIPENEKOAK

AMAITZEKOAK

Lehen-lehenik … Aurrena … Hasteko … Ezer baino lehen … Hau da …

Honekin batera … Gainera … Hau esan eta gero … Jarraituz … Era berean … Bestalde … Dena dela/den … Ondorioz … Hala ere … Gero … Adibidez … Beraz … Ondoren … Jakina … Guztiarekin … Izan ere … Esate baterako …

Amaitzeko … Amaitu aurretik … Azkenik … Laburtuz … Bestela esanda

Garapenean, ipuinaren kontaketa laburra egin behar duzu haren egitura kontuan hartuta. …………………………………………………………………………………………………………… …………………………………………………………………………………………………………… …………………………………………………………………………………………………………… …………………………………………………………………………………………………………… ……………………………………………………………………………………………...

26


2. JARDUERA: AHOZKO AZALPENAREN PLANIFIKAZIOA (AMAIERA) Azalpenaren ostean, aurkezpenaren amaiera dator. Presta ezazu hori ere, ondoko urratsei jarraituz: 1. Entzuleak animatu galderak egin ditzaten. Presta itzazu aukerako esaldi batzuk. Adibidez: Zerbait argi

geratu

ez

bada,

orain

duzue

galderak

egiteko

unea...

2. Prestatu eskerrak eman eta agur esateko aukerako esaldiak, eta idatz itzazu horiek ere. Adibidez: Eta honekin, azalpena bukatutzat emango dut… … interesgarria izan zaizuelakoan amaitutzat emango dugu saioa. … nire aldetik esan beharrekoa amaitu dut, zerbait galdetu nahi baduzue … … eta honekin guztiarekin amaitutzat ematen dut nire kontakizuna.

Amaiera ..................................................................... ..................................................................... ..................................................................... ..................................................................... ..................................................................... Prestatze-lanarekin jarraituz, binaka elkartu eta batak besteari aurkezpena oso-osorik egin beharko diozue. Batek aurkezpena egiten duen bitartean, besteak entzun egingo du, eta bukatzean, bestearen lana baloratuko du (zer den bere ustez ondo egin duena eta zer gaizki egin duena) eta horren berri emango dio. Gero, bion artean aurkezpena hobetzeko estrategiak bilatuko dituzue. Entsegua egitea oso garrantzitsua da. Zertarako? Izan ahal dituzun zailtasunak aurreikusteko eta horiei aurre egiteko. Idatzitako testu hori bizpahiru aldiz irakurri eta zailak diren esaldiak azpimarratu eta ikasi, bi ekintza erraz horiek lagunduko dizute ahoz adierazi behar duzun edukia barneratzen. Hainbeste lan eta entsegu egin ostean, dagoeneko prest zaude zure aurkezpena jendaurrean egiteko. Ekin, bada, lagun!

27


IPUIN KONTALARIA Taldea:

Maila: LMH 4

Data:

Irakasgaia

9. saioa: ahozko azalpena egin Helburuak: 1.-Ipuinak kontatzen trebatzea. 2.-Bestearen eta norberaren lana balioestea. Jarduerak eta metodologia:

Denbora: 35 min

1.- Ipuina aurkeztu eta kontatu. Saio bakoitzean 5 ikaslek aurkeztuko dute jendaurrean. Horretarako, bakoitzak 7 minutu izango ditu. 2.- Feedback-a: entzundako ipuinei buruzko solasalditxoa.

20 min

Ebaluazio-irizpideak eta adierazleak: Ipuin kontalariaren lana ondo betetzea. ● Ea prestatutako azalpena ikaskideen aurrean egiten duen. ● Ea erabili dituen ipuin kontalarien teknikak. ● Ea ahozko aurkezpen koherentea eta zuzena sortzen duen. Bestearen eta norberaren lana balioestea. ● Ea besteen ipuinak errespetuz entzun dituen. ● Ea bere lana eta ikaskideena ebaluatzen dakien. ● Ea ikaslea ondo sentitu eta gustura geratu den egindako lanarekin. ● Ea lan-taldean ondo moldatu den. Baliabideak: Ipuinak, kamara. Bestelako proposamenak: Ikasleen aurkezpenak bideoz grabatu zuzenketak egiteko, ikasleak bere burua ikusteko, gurasoei erakusteko, euskarri digitalean aurkezpena egiteko... Oharrak:

28


9. SAIOA : ahozko azalpena egin.

29


IPUIN KONTALARIA Taldea:

Maila: LMH 4

Data:

Irakasgaia

10.saioa: ahozko azalpenaren autoebaluazioa. Helburuak: 1.-Bestearen eta norberaren lana balioestea. Jarduerak eta metodologia: 1.- Bakoitzak berari grabatutako bideoa ikustea. 2.- Autoebaluazio-fitxa bete. 3.- Talde txikietan autoebaluazioa komentatu, eta gero talde handian. Metodologia: Lan kooperatiboko 1-2-4 egiturak erabili.

Denbora: 10 min 10 min 35 min

Ebaluazio-irizpideak eta adierazleak: Bestearen eta norberaren lana balioestea. ● Ea besteen ipuinak errespetuz entzun dituen. ● Ea bere lana eta ikaskideena ebaluatzen dakien. ● Ea autoebaluazioa modu egokian betetzen duen. ● Ea ikaslea ondo sentitu eta gustura geratu den egindako lanarekin. ● Ea lan-taldean ondo moldatu den. Baliabideak: Ahozko azalpenaren autoebaluazio-fitxa Bestelako proposamenak: Oharrak:

30


10. SAIOA: ahozko azalpenaren autoebaluazioa. AURKEZPENAREN AUTOEBALUAZIO FITXA Nola sentitu naiz, oro har? ● Urduri ● Lasai ● Gogotsu ● Besterik …………………………………………………………………………………. Nola egin dut adierazpena? ● Pentsatu bezala atera zait. ● Irakurri baino ez dut egin. ● Testua begiratu behar izan dut. ● Besterik …………………………………………………………………………………. Nola egon dira entzuleak? ● Gogotsu entzun dute. ● Aspertuta. ● Besterik…………………………………………………………………………………. Nola uste duzu egin duzula? ● Ederto ● Ondo ● Nahiko ● Gaizki Zein nota jarriko zenioke zeure taldekideei? Zergatik? ● Izena: …………………………………………………………………………………. ● Izena: …………………………………………………………………………………. ● Izena: …………………………………………………………………………………. ● Izena: …………………………………………………………………………………. Zein nota jarriko zenioke zeure buruari? ● Ederto ● Ondo ● Nahiko ● Gaizki Zergatik? ………………………………………………………………………………………………….

31


EZ DADILA GELAN GERA Interesgarria izango litzateke ikasleek egindako lana argitaratzea eta plazaratzea. Horretarako,hainbat bide erabili ahal ditugu. Bloga: Nola egin? Blogger Youtube kanala. Aldizkari digitala: Issuu Nola egin? Ipuin bilduma: Papelean Familien aurreko aurkezpena.

32


ERANSKINAK BIBLIOGRAFIA ● ● ● ●

LH 3 -TXANELA- EUSKARA LAN KOADERNOA 5, IKASELKAR LH 4 -TXANELA- EUSKARA LAN KOADERNOA 8, IKASELKAR DBH 1-I.BAI.BERRI-TESTUAK 1, IBAIZABAL Euskara eta Literatura DBH 1 -i.by2, IBAIZABAL

ESTEKAK: 1. GELA PDI 2. LH BALIABIDEAK 3. LEHEN HEZKUNTZAKO BALAIBIDEAK 4. SORGINEN KONDAIRA 5. IPUINA LANTZEKO GIDA-EUSKAL IDAZLEEN ELKARTEA 6. EIBZ-NAFARROA-IPUINAK 7. IKTEROAK 8. JAKINTZA.NET 9. ETXEGIROAN 10. NAIZ:

Proeiktu honetako lan batzuk originalak dira, baina batzuetan, beste zenbait egileren pasarte bakan batzuk ere jaso ditugu: idatziak, soinu-dokumentuak, ikus-entzunezkoak edo argazkiak. Horiek guztiak irakaskuntzan erabiltzeko sartu ditugu proiektuan, betiere azterlanak eta iruzkinak egiteko, edo iritzi kritikoak emateko, izan ere, aipu gisa txertatu ditugu, eta irakasteko baizik ez ditugu erabiliko. Egileak desegoki jotzen badu haren obraren zati hori sartu izana, harremanetan jar daiteke gurekin, eta berehala kenduko dugu. Jabetza intelektualari buruzko Legearen testu bategina (1/1996 Legegintzako Errege Dekretua).

33


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.