The "Josu Jimenez Maia" user's logo

Josu Jimenez Maia

Berriozar, Uruguay

Iruñean sortua, 1967an, baina aspaldi Berriozarkotua. Ingeles irakaslea ofizioz eta idazlea afizioz. Narratiban, ipuinak ditu sarituak eta argitaratuak han-hemenka, besteak beste, Tene Mujika lehiaketa, Orixe saria, Iparragirre saria, Atarrabiako Petri saria... Haur eta Gazte literaturan, Johanes, Bargotako Aztia liburua, Txalaparta argitaletxearen eskutik. Bi poema-liburu ditut argitaratuta, Gerezi garaiko haikuak eta Orbel azpiko haikuak; bestalde, Muxugorri poesia-antologian parte hartu nuen. Erdarara itzuli dizkidaten olerkiak Luces y sombras eta El Coloquio de los perros aldizkarietan jasota daude... Ohiko kolaboratzailea Hatsa eta Maiatz euskarazko aldizkarietan, baita Nafar Ateneoaren Constantes Vitales aldizkarian ere. Euskal Pen Klubaren 4. zenbakiko nire kolaborazioa, ingelesez zein euskaraz, hemen irakur dezakezu. Artikuluak ere, ehun baino gehiago ditut argitaratuak. http://itxaurdi.blogspot.com

Followers