DBH2ko Gizarte Zientzietako apunteak_15-16_(2)

Page 1

V BLOKEA EUROPAKO MENDEBALDEKO BEHE ERDI AROKO ARTEAK Erromanikoa eta gotikoa

Bourgeseko katedral go koaren eraikuntza (Jean Fouquet-en XV. mendeko miniaturaren xehetasuna)

Kontuan hartzen badugu Erdi Aroan zehar erlijioak gizartean izan zuen eragina oso handia zela, eguneroko bizitza eta pentsaera kontrolatzera arte, orduan errezagoa izango zaigu ulertzea Europako Mendebaldean garatutako arteak ere erlijioari lotuta egotea batez ere. Era berean, ez dugu ahaztu behar ere, garai honetako Europan HIRU erlijio zirela nagusi: KATOLIKOA (Europako Mendebaldeko erresumatan), ORTODOXOA (Europako Ekialdean,

Mendebaldekoa, erromanikoa eta gotikoa alegia.

Bizantziar Inperioan) eta ISLAMA (Europako hegoaldean, Al Andalusen), eta ondorioz, hiru arte estilo nagusi ere egon zirela esan dezakegu: Europako mendebaldeko artea (erromanikoa eta gotikoa), bizantziar

Erromanikoa

50

Gotikoa

53

Baina‌ ze testuinguru zehatzean garatu zen arte estilo bakoitza? Zeintzuk ziren arkitektura, eskultura eta pintura erromaniko eta gotikoaren ezaugarri nagusiak? Eta haien arteko ezberdintasunak eta antzekotasunak? Ze ondare utzi zituzten?

Edukiak

artea eta islameko artea. Liburuxka honetan gertuen geratzen zaigun artea landuko dugu, Europako

Irakaslea: Izaskun Perez Gomez

49


EUROPAKO MENDEBALDEKO BEHE ERDI AROKO ARTEAK

15. GAIA

E

ERROMANIKOA erromesaldiak

rromanikoa

X I — X I I I.

mendeen artean, Frantziako

Cluny monastegian sorturiko

eta Europako Mendebaldean garatutako

ugaritzen

hasi

ziren

(adibidez Santiago Bidea). Horrela ere, Frantzian garatzen hasi ziren erromanikoaren ezaugarriak Europa oso k hedatzen hasi ziren.

arte estiloa da, helburu nagusia fededunen

MILENARISMOA Erdi Aroan zehar Europako biztanleria kristauak X. mende amaiera inguruan zuten beldurra da. 1000. urtean, milurtearen

artean mezu erlijioso katolikoa zabaltzea izanik.

aldaketarekin, gizarte kristauak munduaren amaiera ailegatuko zela sinisten zuen. Jainkoak azkeneko Erdi Aroko San ago Bidearen ilustrazioa (www.pinterest.com)

ARKITEKTURA Erdi Aroko Cluny monastegiaren grabatua

TESTUINGURUA XI. menderako Europako mendebaldeak bake eta garapen giroa bizitzen ari zuen, alde bate k, IX. mendeko inbaditzaileak baketu, ďŹ nkatu eta kristautu zirelako, eta beste k, 1000. urtera begira biztanlerian zabaldutako milurteko gaindituta zegoelako.

beldurra

ere

Ondorioz, feudalismoa garatzen hasia zen, oparotasun ekonomikoaren garaian sartuz.

Eraikin erromanikoak erromatar garaiko arkitekturarekiko lotura mantendu zuen, orduko material eta ezaugarriak errepikatuz. Ordea, erromanikoak Behe Erdi Aroko kultura (kristaua) eta testuinguruari (gerra egoerak) moldatu zituen ezaugarri hoiek, eta horrela eraikin trinko eta ilunak (gotorleku itxurakoak) eraikitzen hasi zituzten, horizontaltasun eta pisu sentsazioa ematen zutenak. Hauen helburu nagusia otoitz in moa sustatuz, barneko fedea indartzea zen.

OINPLANOA

Eta horrekin batera, arte erlijiosoa bereziki ere garatzen hasi zen, izan ere Elizak eta orden erlijiosoek feudalismoan eskuratutako boterea (gogoratu askotan jaun feudal gisa jokatzen zutela) oso handia zen, eta batez ere monastegiak eta elizak eraikitzen eta eskulturaz eta pinturaz ornitzen hasi zituzten. Gainera, fede kristauaren indartzearekin, biztanleriak santuen erlikiak gurtzen hasi zituen, hil osteko bizitza duina bermatzearren, eta modu honetan, DBH2ko Gizarte Zientziak

Konpostelako San ago katedralaren oinplanoa

epaiketa egingo omen zuen, bekatugabeen arimak salbatuz, eta bekatariak infernuko piztien torturetara betikorako kondenatuz. Elizak, beldur hau sustatu eta aprobetxatu egin zuen, gizartearen gaineko kontrola handitzeko, izan ere, fededunek erlijiosoengana jotzen zuten aholku, babes eta salbazio bila. Eta horrela, eraikin erlijiosoetako kapitel askoren erlibieetan, Elizaren predikuak jarraitzen ez zutenek hil ostean

Erromanikoaren eraikin erlijiosoetan g u r u t z e latindarreko oinplanoa erabiltzen zen batez ere (nahiz eta oinplano basilikalak ere erabili). Hiru eta bost nabe bitarteko zabalera izaten zuten, erdikoa be zabalagoa eta altuagoa izanik. Era berean, nabe hauek erdi borobila izaten

eternidade osorako jasan zitzaketen izugarrikeriak irudikatzen zituzten.

Bois Saint Marie herriko elizaren kapiteletako bat


Loarreko gaztelu erromanikoan (Aragoi) aurkitutako hainbat hargin marka (www.cas llodeloarre.org)

Eraikinaren harria lantzen zutenek harginen gremioa osotzen zuten, eta maisuak obra zuzentzeaz arduratzen ziren. Askotan euren sinadura edota mezuren bat grabatzen zuten harrietan, eta gaur egun eraikin askotan aurki ditzakegu marka hauek.

BLOGEAN... V. BLOKEA Oinarrizko hiztegi arkitektonikoa, bideoa eta ariketak

zen abside batean bukatu ohi zuten, kasu batzutan girola ere bazuena.

utziz, eta trinkotasun itxura emanez, gotorlekuen erara.

MATERIALAK

ERDIKO ELELEMENTUAK

Gehienbat erabiltzen zen oinarrizko materiala harria izaten zen. Hasierako eraikuntzen eztalkirako egurra erabili ohi zen, baina suteak hedatzeko erreztasunaren ondorioz, harrizko eztalkiekin ordezkatzen hasi zituzten.

Bestalde, erdiko elementuei erreparatzen badiegu, erromanikoan oso deigarriak izan ziren zinborrioak, gurutzadura eta haren eztalkiaren artean kokatzen zena.

ELEMENTU EUTSIAK

Azkenik, apaingarriei dagokionez, forma geometriko sinpleak erabiltzen zituzten, eta arkuak zein gangak adibidez, apaingarri gisa ere erabiltzen ziren. Barnekaldean kapiteletan kontzentratzen ziren eskultura gehienak, kanpoaldean, ordea, aurrekalde mon umen ta lea n. Kanpoaldean ere, fededunen bizitzaren erritmoak markatzen zituzten kanpaidorreak izaten zituzten.

Pilareen arteko baoak eztaltzeko (ate, leiho, nabe‌) dintela, erdi puntuko arkuak, arku peraltatuak eta beheratuak erabili ohi ziren. Bestalde, nabeak eta girolak eztaltzeko, arkitrabatuak, kanoi gangak eta ertz gangak erabiltzen ziren (askotan arku fajoiekin).

APAINGARRIAK

Guz honek horizontaltasun itxura ematen zion eraikin erromanikoari.

ELEMENTU EUSKARRIAK Ordea, harrizko elementu euskarri mota horiek pisu handia igortzen zieten euskarriei, eta ondorioz, horma lodi eta sendoak eta pilare zabal eta indartsuak (askotan gurutze formakoak) erabili behar zituzten, eraikina zu k mantendu ahal izateko. Gainera, hormak indartzeko, kanpo k kontrahormak ere erabiltzen ziren. Hori dela eta, bao gutxi eta txikiak ireki zitezkeen, barnekaldera argi gutxi sartzen

Eraikin baten portadaren atalak: a) npanoa; b) dintela; c) arkiboltak; d) mainela; e) janbak; f) baoa

San Mar n de Fromista Elizaren barnekaldea

Arkitektura erromanikoaren ezaugarri nagusiak: trinkotasuna, iluntasuna, horizontaltasuna eta pisu sentsazioa Irakaslea: Izaskun Perez Gomez

XI. mendeko Fromistako San Mar&n Eliza erromanikoa eta bere oinarri basilikalaren planoa (Palentzia)

51


ESKULTURA eta PINTURA Erromanikoaren eskultura eta pinturaren helburua erlijiosoa eta didaktikoa zen, mezu erlijiosoa analfabetoak ziren fededunei irakatsi nahi zitzaielako irudien bitartez.

EZAUGARRIAK Horrela, errealismo handirik bilatzen ez zenez, baizik eta mezua ahalik eta era argienean igortzea, eskulturen ezaugarri nagusia antinaturalismoa zen. Alde bate k, irudiak eskura zegoen espaziora moldatzen ziren halabeharrez (marko legea), hori dela eta, irudikatu nahi ziren pertsonaiak pilatuta agertu ohi ziren, inolako perspektibarik gabe. Marko legeak ere deformazioak ekartzen zituen, an naturalismoa areagotuz. Bestalde, irudiak eskematikoak, hieratikoak eta sentimendurik gabekoak ziren. Proportzioak hierarkiaren araberakoak izaten ziren (fededunek pertsonai garrantzitsuenak iden fikatu eta baloratu ahal izateko), eta koloreak ere oso biziak eta planoak izaten ziren,

Tahull-eko San Clemente Elizako Pantokratorra Tetramorfosekin (Absideko freskoa. Lérida. XII. mendea)

sakontasunik edota bolumenik adierazi gabe (eraikin erromanikoen iluntasuna konpentsatzeko).

Santo Tomásen fedegabezia (Santo Domigo de Siloseko monastegiko klaustroan dagoen kapitela. XI. Mendea)

GAIAK Gaiak, beraz, erlijiosoak ziren batez ere: pantokratorra tetramorfosekin, Kristo gurutziltzatua edota Ama Birjina haurrararekin izaten ziren gairik ohikoenak (azken bi hauek mukulu biribileko eskulturaren irudikapen nagusiak). Baina bestelako gai erlijioso asko ere erabiltzen ziren, adibidez, milenarismoa.

MOTAK Eskulturan, erliebe zein mukulu biribileko eskulturak egiten ziren. Erliebeak eraikin erlijiosoen aurrekalde monumentaletan eta kapiteletan kokatzeko, eta mukulu biribileko eskulturak eraikinaren barnean. Pinturan, bestalde, eraikinaren hormetan bao gutxi ireki zitekeela kontuan hartuta eta hormaren gainazal librea, ondorioz, handia zela, freskoa asko erabiltzen zen. Baina baita tenplea eta liburuetako miniaturak.

Azken afaria (San Albanoren Salterioaren miniaturak. XII. mendea)

BLOGEAN... V. BLOKEA Oinarrizko hiztegi eskultoriko eta piktorikoa, bideoa eta ariketak

Edozein eraikuntzan ogibide ezberdineko eskulangileek egiten zuten elkarlan. Maisu edo maistra eraikitzaileak, harginak, igeltseroak, eskultoreak, margolariak, arotzak… Ordea, lanaren neurria eta zailtasunak, fondoen eskasiak edota gerrek, proiektuak hamarkadak irautea eragin zezaketen, eta ondorioz, eraikuntza berean arte estilo ezberdinak aurkitzea. Alboko ilustrazioak Erdi Aroko katedral baten ustezko eraikuntza irudikatzen du. (ficem.es)

DBH2ko Gizarte Zientziak


EUROPAKO MENDEBALDEKO BEHE ERDI AROKO ARTEAK

16. GAIA

GOTIKOA

G

erraldoiak beirate koloretsuekin ixteko.

o koa XII—XVI mende bitartean, Frantzian sorturiko, eta Europako Mendebaldean zehar hedatutako arte estiloa izan zen, helburu nagusia fedea indartzeaz gain, edertasuna ere bilatzea izanik.

TESTUINGURUA

Saint Deniseko basilika (Frantzia) eraiki zen lehenengo eliza gotikoa izan zen, XII. mendean. Frantziako errege—erregina gehienak bertan hilobiratu egin ziren (Maria Antoñeta eta Luis XVI.a barne), eta gaur egun, eraikinaren barnekaldean, haien hilobi eskultura eta beirate miresgarriak ikus daitezke. Irudian basilikaren eraikuntza ikus daiteke (“La vida del muy noble conde Gerard de Rousillon” (1448) obrako miniatura)

Erdi Aro Klasikoko garapen ekonomikoaren ondorioz, XII. mende k aurrera bereziki, Mendebaldeko Europako hirien pizkundea eta eskulangintzaren garapena ematen hasi zen, eta honekin katedral ikusgarri eta erraldoien eraikitzea, erromesak erakartzeko asmoz eta merkataritza garatzen eta hiriak aberasten jarraitzeko helburuarekin.

ARKITEKTURA Arkitektura go koaren helburu erlijiosoa “zeruko erreinura” ahalik eta gehien hurbiltzea zen, bai garaierarekin zein argitasunarekin. Horren bila, aurrerapen tekniko arkitektoniko handiak egin ziren, eta eraikin irekiak, argitasun handikoak eta arintasun eta bertikaltasun sentsazioa igortzen zutenak egiten hasi ziren, hau da, arkitektura go koa garatu zen.

ELEMENTU EUTSIAK Go koaren kasuan, baoak eztaliko zituzten elementu eutsiak ojiba arkuak (edo arku zorrotzak) izango ziren, eta nabeak eztaltzeko kanoi ganga zorrotzak edota gurutzeria gangank. Honek altuera sentsazioa emateaz gain, argitasun gehiago sartzea ahalbidetzen zuen.

ELEMENTU EUSKARRIAK Elementu euskarri berriek, horma eta pilareen kontrako indarra sakabanatu egiten zuten, eta ondorioz, horma arinagoak eta pilare luze eta lirainagoak erabiltzen hasi ziren elementu euskarri gisa. Era berean, hormen kanpoaldean kontrahormak erabiltzen jarraitu ziren, baina hormatik exentu.

OINPLANOA Eraikin erlijioso go koetan ere, erromanikoan bezala, gurutze latindarreko oinplanoa erabiltzen zen batez ere (edota basilikala). Ordea, absidea erdi borobila izan beharrean, poligonala eta askosaz handiagoa (bost nabetakoa askotan) izaten zen.

MATERIALA

Chartreseko (Frantzia) katedralaren oinplanoa

Irakaslea: Izaskun Perez Gomez

Gehien bat erabiltzen zen materiala harlandua zen, baina beiraren erabilera ere handitu egin zen, irekitzen ziren bao

Katedral go ko baten eraikuntza irudikatzen duen ilustrazioa (lahistoriaenimagenesblog.blogspot.com.es)

53


Horrek, aurreko aurrerapen teknikoari lotuta, hormetan beiratedun bao handiagoak ireki ahal izatea eragiten zuen.

Bestalde, efektu hori lortzeko, gableteak eta pinakuluak deituriko elementu apaingarriak ere erabiltzen zituzten. Beirateak ere dekorazio gisa erabiltzen ziren, argi koloretsuak eraikinean sartzen utziz. Lore formako beirate borobilak, rosetoiak deiturikoak, oso apaingarri erabiliak izan ziren.

Kanoi gangak hormaren sostengu jarraia behar zuen, eta ondorioz, baoak txikiak izan behar ziren.

Gurutzeria gangak pisua hormaren puntu zehatzetan batzen zuen, eta horrela bao handiak ireki zitezkeen.

gabletea

Luis Borobioren “Historia sencilla del arte� liburuko ilustrazioak (Rialp. 2002)

ERDIKO ELEMENTUAK Baina nola lortzen zuten kontrahormak horma k aldentzea, erresistentzia ahuldu barik? Go koan funtzio hori betetzen zuen erdiko elementu arkitektonikoa garatu zuten: a r b o t a n t e a. Horma eta kontrahormaren artean kokatzen zen arku erdiko forma zuen elementu arkitektonikoa zen, hormak barnekaldeko arku eta gangeta k jasaten zuen pisua kontrahormarantz bideratzen zuena.

Pariseko Notre Dame katedralaren rosetoia barru k (XII. mendea)

APAINGARRIAK Aurrekaldeak erromanikoan baino are monumentalagoak izaten ziren, eta aurreko es loan ez bezala, eraikin osoa apaindu ohi zen, elementu eskultoriko oso landuez. Kanpaidorreak ere ikusgarriagoak egiten ziren, eta altuera sentsazioa lortzeko erabili ohi ziren, orratz handi batean bukatuz askotan.

pinakulua

Reimseko katedrala (Frantzia. XIII. mendea)

Amiens-eko katedralaren XIII. mendeko arbotanteak (Frantzia)

Arkitektura gotikoaren ezaugarri nagusiak: arintasuna, argitasuna, bertikaltasuna eta irekiak Saint Chapell (Paris. XIII. mendea)

DBH2ko Gizarte Zientziak


ESKULTURA eta PINTURA Go koaren eskultura eta pinturaren helburua erlijiosoa eta didak koa izaten jarraitu zuen, baina edertasuna ere bilatzen hasiko ziren.

erabiliko baziren ere (Ama Birjina haurrarekin, Kristo gurutziltzatua…). Baina burgesiaren indartzearekin, hauek ere artelanak ordaintzen hasiko zituzten, noble eta klerikoekin batera, eta horrela, erretratuak edota hilobi eskulturak ere egiten hasiko ziren. Era berean, eliza eta katedral go koen apaingarrietarako gargola landuak egiten hasi ziren, milenarismoaren gaia gogora ekartzen zutenak.

MOTAK Erliebe eta mukulu biribileko eskulturak egiten jarraitu zuten go ko es loan, erromanikoan bezala, baina, esan bezala, gai berriekin. Bestalde, pinturan, freskoak gutxituko ziren, eraikinen hormen azalera txikitu egiten zen heinean, beirate handiei tokia uzteko. Ordea, tenplea (erretauletan bereziki) eta oleoak (erretratuetarako adibidez) ugaritzen hasi ziren, eta liburuetako miniaturak garatu egin zituzten.

Reimseko katedraleko irrifarrearen aingeru famatua (XIII. Mendea)

Pariseko Notre Dameko

Hildako Kristoga ko erosta (Gio?o. Scrovegni-en kaperan, Paduan (Italia). XIV. mende hasiera)

dorreetako izaki famatuak ez dira ez gargolak ez gotikoak. Viollet—le—Duc arkitekto frantsesak egin zituen XIX. Mendean, eta kimerak deitzen dira.

BLOGEAN... 16. GAIA: GOTIKOA Irudiak eta ariketak

EZAUGARRIAK Hori dela eta, eskultore eta margolariek errealismo handiagoa lortzen saiatzeko, mugimendua adierazten hasiko ziren, bolumen naturalagoak, sentimenduak, proportzioak errespetatzeko ahalegina egingo zuten, eta erromanikoan bezala kolore biziak erabiltzen jarraituko zituzten, baina urre kolorea asko erabiliz, bizantziar artearen eraginez. Pinturan, gainera, sakontasuna eta Perspektiba lortzeko fondoak ere irudikatzen hasiko ziren. Beraz, eskultura eta pintura go koaren ezaugarrien artean naturalismoaren bilaketa egongo zen.

GAIAK

Licoln-eko (Ingalaterra) katedralaren gargola (XI—XIV. mendeak)

Irudikatzen zituzten gaiei dagokionez, erromanikoan baino anitzagoak izan ziren, erlijiosoak oraindik ere asko

Por nari trip koaren eskumako atalaren xehetasuna. Ezkerrekoa Maria Por nari (ama) eta eskumakoa Margherita Por nari (alaba). (Tenplea (XV. mendea). Uffizi galeria. Florentzia)

Portinari familia Medicci familiaren bankarietako bat izan zen. XV. Mendean Holandako Hugo van der Goes margolari gotikoari, bere familiak Florentzian eraikitako Santa Maria la Nuova elizan eskegitzeko triptiko bat agindu zion. Van der Goes gotiko flamenkoaren margolaririk eraginkorrenetarikoa zen, eta Brujasen egin zion triptikoa, italiar errenazimenduko artista ezagunenen mirespena lortu zuen.

Gargolak dekoratzeaz gain, ura hustutzeko funtzioa zuten.

Irakaslea: Izaskun Perez Gomez

55


DBH2ko Gizarte Zientziak


VI BLOKEA ARO MODERNOAREN HASIERA Amerikako inbasioa eta konkista

Azteken nazioaren konkista espainiarra (Diego de Rivera margolari mexikarraren horma—irudia. Mexikoko Barru Federaleko Jauregi Nazionalean. XX. mendea)

Erdi Aroaren amaiera eta Aro Modernoaren hasiera hiru gertakizun garrantzitsuk markatuko zuen, ordura arte nagusi izan zen sistema politiko, ekonomiko eta sozialaren aldaketa bultzatu eta hedatu egin zutelako: Inprenta modernoaren asmakuntza (1440); Bizantziar Inperioaren amaiera (1453); eta Amerikako inbasioa eta konkistaren hasiera (1492).

Baina, zer suposatu zuen

Inprenta

Edukiak

modernoaren

asmakuntzak,

GĂźtemberg-en eskutik 1440.urtean, Behe Erdi Aroan sortzen hasi ziren ideia berriak herritar gehiagotara eta arinago heltzea ondorioztatu zuen, aldaketa prozesua azkartuz. Aldiz, Bizantziar Inperioaren amaierak 1453.urtean, turkiarren eskutik, garai baten amaiera suposatu zuen, Erdi Aroarekin batera jaio baitzen eta orduko inperiorik zaharrena izan baitzen.

inbasio eta konkistak? Zergatik izan zen Amerikako aurkikuntza horren garrantzitsua? Ze kausek bultzatu zuten? Nolakoa izan zen aurkikuntza? Ze ondorio eta aldaketa eragin zituen, horren gertakizun garrantzitsutzat hartzeko? Nola bizi izan zuten bertoko indigenek?

Kolon Amerikara ailegatzearen testuingurua eta kausak Kolonen bidaiak Kolon aurreko Amerikako zibilizazioak Inbasioa, konkista eta haren ondorioak

Irakaslea: Izaskun Perez Gomez

Amerikako

58

60

62

64

57


ARO MODERNOAREN HASIERA: Amerikako inbasioa eta konkista

17. GAIA

KOLON AMERIKARA AILEGATZEAREN TESTUINGURUA ETA KAUSAK

ISABEL eta FERNANDO Errege—erregina katolikoak ezizenarekin ezagutuak, Gaztela eta Aragoiko erresumen buru izan ziren Europa eta Mediterraneoaren portulanoa (Cresquesen mapamundiaren xehetasuna. XIV. mendea. Frantziako Liburutegi Nazionalean.)

XV. mendeko bigarren erdialdean. Isabel Gaztelako erregin eta

1

492an Kristobal Kolon nabigatzaile genoarra ezagutzen ez zuen kon nente berri batera heldu zen, Gaztela eta Aragoiko Errege – erregina Katolikoen gidaritzapean. Ordura arte, europearrek ziurtazunez ezagutzen zuten mundua haien kon nentea, Mediterraneoa eta Itsaso Beltzaren inguruak, India, Txina eta Japoniako

XV. Menderako europearrek munduari buruz zuten ikuspegia (Ptolomeoren mapamundia. XV. mendea. Va kanoko Liburutegian)

DBH2ko Gizarte Zientziak

lurraldeetara mugatzen zen, nahiz eta Asiaren eta Afrikaren barnekaldearen berri ere bazuten. Ordea, Amerikako edota Ozeaniako kon nenteen existentziaz ez zekiten ezer ere.

Fernando Aragoiko errege

Baina XV. mendetik aurrera espedizio europearrak ugaritu egin ziren munduari buruzko ezaguera handituz, eta Isabel eta Fernandok Kolonekin adostutakoa bidai horien artean egon zen.

zituelarik. Salbuespena

NABIGATZEKO

katolizismoaren

AURRERAPEN

ziren. Horrela 1492an, Kolon

TEKNIKOAK

oraindik musulmanen esku

Alde

konkistatu eta judutarrak

bate k, XIV—XV. mendeetan portulanoen erabilera ugaritu egin zen (nahiz eta XIII. mende k exis tu). Hauek kostaldeak zehaztasun osoz deskribatzen zituzten mapa bereziak ziren. Itsasertza eta itsasoko oztopoak erakusten zituzten

zen, ezkontzak batasun dinastikoa baino ez baitzuen ezarri, erresuma bakoitzak bere legeak mantendu Espainiar Inkisizioa izan zen, erreinu bietan komuna. Izan ere, Isabel eta Fernandok defendatzaile sutsuak izan espedizioan bidaltzeaz gain, zegoen Granadako erreinua Gaztela eta Aragoitik kanporatu zituzten ere. Irudiak: Isabel La Virgen de la Mosca margolanean; Fernando (Sevillako udaletxeko margolan batean); errege—erregina katolikoen armarria Granada konkistatu aurre k (atzean)

58


portuen arteko distantzia laburrenak adieraziz, lerro zuzenen bitartez. Iparrorratzaren erabilera errazten zuten, eta ondorioz, espedizioak erraztu eta ugaritu zituzten. Bestalde, nabigatzeko tresnen erabilera hedatu zen orientazioa errazteko (iparrorratza, astrolabioa, koadrantea...)

OA JOANA EROA JOANA ER XVI. mende hasieran Gaztela eta

Azkenik, beste itsasontzi mota batzuk sortu ziren ere karabelak deiturikoak. Askozaz arinagoak, gogorragoak eta edukiera handiagokoak.

Kausa guzti hauek direla eta, Gaztela eta Aragoiko errege – erregina Katolikoek Kristobal Kolon nabigatzaile genoarraren proiektua onartu zuten eta Santa Fe-ko

kapitulazioak sinatu ondoren, 1492ko abuztuan abiatu zen lehenengo espedizioa mendebalderantz, Atlantiko itsasoan zehar, nahiz eta hau eremu ezezagun eta beldurgarria izan.

Aragoiko erregina izan zen, elizkoitasun urrikoa (ez zen ez mezara ez konfesatzera joaten) eta izaera handikoa. Ordea, bere senarra izango zenak, Felipe “Ederra”, Joana manipulatu eta bere boterearekin egingo zen. Ondoren, Aragoiko Fernandok, Errege Katolikoa, haren alaba alargun geratzean, erotzat hartu eta giltzapetu egin zuen, Gaztelako boterea eskuratuz. Hala egin zuen Joanaren semeak ere (Carlos V), bai Carlosek zein Fernandok, Joanaren zoramena zalantzan jar zezakeen edozein dokumentu desagerrarazteaz arduratuz. 46 urtetan zehar Tordesillaseko gaztelu – gartzelan preso egon ostean, bere kartzelariek gutxietsia, baztertua eta txarto tratatua hil egin zen. Benetan erotuta zegoen Joana, ala bere boterearekin egin nahi izan ziren gizonezkoen konspirazioaren biktima izan al zen? Joanaren XVI. Mendeko ohol gaineko erretratua

KONSTANTINOPLAKO

KONKISTA Bizantziar inperioaren amaierarekin 1453. urtean turkiarren esku k, Europako Mendebaldea eta Ekialdea lotzen zituzten merkataritza – bideak galdu egin ziren, eta bide berriak bilatzen hasi ziren.

Astrolabioaren funtzionamenduaren irudikapena (openclipart.org)

BI POTENTZIEN ARTEKO LEHIA Ondorioz, Asiarako bide laburrena aurkitzearren, Gaztela eta Aragoiko koroen eta Portugaleko erresumaren arteko lehia bor tza sortu zen. Portugalek Afrika inguratzeko aukera hartu zuen, eta 1487an, kon nentea inguratuz Indiako Ozeanora ailegatzea lortu zuen.

Balles naren funtzionamenduaren irudikapena (expedicionariosucentral.blogspot.com)

Koadrantearen funtzionamenduaren irudikapena (navegacioncostera.blogspot.com)

Gaztelak bere alde k, Portugalekin lehian, Indiarako bide laburrago bat bilatu nahi izan zuen, mendebalderantz joz, Atlan ko k eta lurrari bira emanez. Bidai arriskutsua eta beldurgarria zen, ordura arte Atlan ko itsasoa ezezaguna baitzuten.

KARABELA XV. mendean esplorazio bidaiak burutzeko erabiltzen zen itsasontzi mota nagusia izan zen. Izena karabos-etik dator, gora begira dagoen kakalardo itxura baitu. Oso azkarra zen eta zama edukiera handia zuen, ez baitzuen arraunlaririk behar, beraz bidai luzeetarako baliagarria zen. Gainera kanoiak zituen, pirata eta etsaiei aurre egiteko. Kolonen lehenengo bidaian hiru karabela erabili ziren: Pinta, Niña eta Santa Maria Irakaslea: Izaskun Perez Gomez

(Irudia: catalogomedia.canaimaeduca vo.gob.ve/)

59


ARO MODERNOAREN HASIERA: Amerikako inbasioa eta konkista

18. GAIA

KOLONEN BIDAIAK

E

uropearrentzat berria zen kon nentera 1492an heldu zen Kristobal Kolon XV. mendeko nabigatzaile genoarra izan zen. Errege—erregina katolikoen izenean eta Indiarako merkataritza bide berri baten bila, Atlan ko k mendebalderantz abiatuz kon nente berriara ailegatu zuen. Asiara heldu zela guz z konbentzituta, ez zuen bilatzen zituen ez espeziarik ez zibilizazio asia korik aurkitu. Guz z despres giatuta eta gaixotasunaz jota, 1506an hil egin zen Gaztelan.

Indiarako zuelarik.

bidea

aitzakiatzat

hartzen

Dena delarik, Kolonek mundua zena baino txikiagoa zela uste zuen, eta 1492ko urriaren 12ra arte ez zuten kostalderik ikusi. Behin helduta, Kolonek Cipangora (Japonia) heldu zirela uste zuen (nahiz eta Ertamerika izan), eta lurraldearen jabe izendatu zuen Gaztela eta Aragoi. Hiru hilabete baino gehiago bota zituen irlaz irla, lurralde berria esploratzen, eta Gaztelara itzultzean, nahiz eta lurralde horietan bitxikeri handirik ez aurkitu (ez espezia berririk ez hiri miresgarririk), almirante genoarrak aurkitutakoari aire interesgarria ematen saiatu zen.

Kolon Atlan ko misteriotsuan barrena (Theodor de Bry-ren XVI. mendeko grabatua)

Kristobal Kolon Ghirlandaio margolari italiar errenazen staren arabera

LEHENENGO BIDAIA Errege—erregina katolikoekin Santa Fe-ko kapitulazioak sinatu eta 1492ko abuztuaren 3an, Palos de la Frontera k hiru karabela abiatu ziren Atlan korantz: Pinta, Niña eta Santa Maria. Atlan ar itsasoa horren ezezaguna eta beldurgarria izanik, zaila izan zen tripulazioa batzea. Gainera, koordenatuak eta distantziak kalkulatzea oso zaila zenez, askorentzat bidaiak ez zeukan zentzurik, eta Kolonek lur ezezagunen berri zuela esaten zuten, DBH2ko Gizarte Zientziak

BIGARREN BIDAIA Kolonek bere aurkikuntza bermatzeko, eta bide azkarragoak bilatuz, 1493an beste espedizio bat antolatu zuen lurralde berrietarantz. Bigarren bidai honetarako, Kolonen aurreko hitzekin liluratuta, marinel zerrenda luzea aurkeztu zen. Baina egia esan, oraingoan ere ez zuten bilatzen zuten urre eta espeziarik aurkitu, eta bidaiari asko Gaztelara itzuli ziren, Koloneri buruz gaizki esanetan. Kolon Gaztelara bueltatu zen bitartean, tripulatzaile asko

La Isabelaren ustezko irudikapena (Arthur Shilstone-n ilustrazioa)

SANTA FE–ko KAPITULAZIOAK 1492an, Kristobal Kolonek mendebalderantzako bidaia burutu aurretik Errege – erregina Katolikoekin sinatutako dokumentua da. Kapitulazio hauetan, espedizioan aurki zitezkeen aberastasunen banaketa adosten zen. Errege— erregina Katolikoak aurkitutako lur berrien monarkak bihurtuko ziren inperioa handituz. Bestalde, Kolon lur horien gobernari bihurtuko zen Isabel eta Fernandoren izenean, baita aberastasunen ehuneko hamarra eskuratu ere. Modu honetan Kolon noble izatera pasatu zen. Irudia: Isabel eta Kolon Santa Fe-ko kapitulazioekin (Granadako oroigarria)


lur berrietan geratu ziren, bilaketarekin jarraituz.

HIRUGARREN BIDAIA Rodrigo de Triana, urriaren 12an Guanahani irla begiztatu zuen marinela (www.historiadelascivilizaciones.com)

Kolon hil egin zen Indiarako bide berri bat aurkitu zuela pentsatuz. Baina, bera hil eta urte bat geroago geografia tratatu berri bat argitaratu zen (Unibersalis Cosmographia) Waldseemüler geografoaren eskutik, zeinetan, 1492an aurkitutako lurralde berriak Asia izatea ezeztatzen zen, kontinente berriak baizik. Ideia hau Ameriko Vespucciok defendatu zuen aurretik, eta horregatik, bere omenez, Waldseemülerrek kontinente berriari bere izena eman zion: AMERIKA

Cosmographia Universalis tratatuaren grabatuetako bat, non Amerikoren erretratua ikus daitekeen

1496an hirugarren bidai bat egin zuen lur berrien kostak esploratzen jarraitzeko, eta egiatan Asiara heldu zela frogatzeko. Baina Kolonek ezin izan zuen bere marinelen eta aurre k lur horietan geratutakoen matxinadak kontrolatzea lortu. Askok indigenen aurka erasoak egiten ari zituzten, eta indigena asko esklabotzat saltzen. Gainera, La Española izendatutako irlak gastu handiak ekartzen zizkion koroari. Horrega k Kolon anaiak Gaztela eta Aragoira atxilotuak itzuli zituzten 1500.

Vasco de Gama XIX. mendeko margolan batean

urtean. Urte berean, Isabelek Kristobal Kolon askatu egin zuen, Amerikan zituen eskumenei errefuxatu ostean.

AZKEN BIDAIA 1502an Gaztelako errege – erreginak Kolon lur berrietara bueltatzera behartu zuten, Asiarako bidea aurkitu eta finkatzeko. Izan ere, 1498an Portugalek Indiarako bidea aurkitu zuen Afrika inguratuz, Vasco de Gamaren esku k. Horrela Portugalek Asia (ekialdea) eta Europaren arteko kontaktua berreskuratu zuen, turkiar lurraldeeta k igaro barik, eta beraien inperioa hedatuz.

Kolon atxilotuta, Gaztelara itzultzen (F. Jover, XIX. mendea. Museo de América. Madril)

Honetan ere Kolonek ez zuen lotura aurkitzea lortu, eta penintsulara itzuli zen, non 1506an hil egin zen.

Kolonen heriotza (Ignacio Merino. XIX. mendea)

¿Cristóbal Colón descubrió América en 1492? ¿O antes que él la descubrieron los vikingos? ¿Y antes que los vikingos? Los que allí vivían, ¿no existían? Cuenta la historia oficial que Vasco Núñez de Balboa fue el primer hombre que vio, desde una cumbre de Panamá, los dos océanos. Los que allí vivían, ¿eran ciegos? ¿Quiénes pusieron sus primeros nombres al maíz y a la papa y al tomate y al chocolate y a las montañas y a los ríos de América? ¿Hernán Cortés, Francisco Pizarro? Los que allí vivían, ¿eran mudos? Nos han dicho, y nos siguen diciendo, que los peregrinos del Mayflower fueron a poblar América. ¿América estaba vacía? Como Colón no entendía lo que decían, creyó que no sabían hablar. Como andaban desnudos, eran mansos y daban todo a cambio de nada, creyó que no eran gentes de razón. Y como estaba seguro de haber entrado al Oriente por la puerta de atrás, creyó que eran indios de la India.

Eduardo Galeano (1940—2015). “Brecha sobre la conquista de América” testuaren pasartea Irakaslea: Izaskun Perez Gomez

61


ARO MODERNOAREN HASIERA: Amerikako inbasioa eta konkista

19. GAIA

KOLON AURREKO AMERIKAKO ZIBILIZAZIOAK

K

olon Amerika aurkitu zuela Europako potentzia handienen ikuspegi k eraikitako falazia bat da. Jakin badakigu, nabigatzaile genoarra baino lehen, bikingoak, txinatarrak eta baliteke afrikarrak ere amerikar lurrak bisitatu izana. Ordea, edozein kasutan, bertan zibilizazio aurreratu eta aberatsak bizi ziren jada. Amerikako iparraldean adibidez, apacheak, navajoak, arapahoeak, yumak edota tarahumarak bezalako tribuak aurkitzen ziren. Ertamerikan, berriz, olmekak, Teo huacan, mayak edota aztekak, eta Hego Amerikan mochikak, incak, Chavín… besteak beste. Guz hauek “indio” izenordea jaso zuten, europarrek kon nente berrira ailegatzerakoan, Indiarako bidea bilatzen ari zirelako, eta bertara helduak zirela uste zutelako. Kolon ailegatzerakoan, konkistatu eta kolonizatutako lurraldeetan, hiru zibilizazio nagusi ezagutzen ziren: aztekak, maiak eta inkak.

Aztekak

Zhen He marinel eta esploratzaile txinatarraren mapa, 1418an datatua, non Amerikako kon nentea irudikatzen den, eta txinatarrak Kolon baino lehenago Amerikara heldu izana frogatzen duena

EZAUGARRI

Inkak

Kolon Amerikara ailegatu zenerako, bertan zeuden zibilizazio handienen kokapena (www.uruguayeduca.edu.uy)

OROKORRAK Hauek oso zibilizazio aurreratu eta aberatsak izan ziren arlo askotan, nahiz eta europarren ikuspegi k bizimodu primi boa izan. Egia esan, euren ingurumenari guztiz moldatutako herriak izan ziren, antolakuntza sozial, politiko eta ekonomiko konplexuekin, eta zientzietan oso aurreratuak (“Eguzki egutegia” munduko zehatzena omen da). Orohar herri nekazariak eta gerlariak ziren. Horrega k politeistak izanik, beraien jainko garrantzitsuenek natura eta gerratearekin erlazionatutakoak ziren, eta batzutan gerretako bahituak sakrifikatu egiten zituzten. Kobrea, harria, zeramika eta beste material asko landu zituzten, apaingarriak, tenplu izugarriak, eskulturak edota armak egiteko. Baita urrea eta zilarra ere, kolonizatzaileen obsesio bihurtuko ziren metalak, eta gero agortu arte us atuko zituztenak.

Maien eguzki egutegia, munduko egutegirik zehatzena omen da

DBH2ko Gizarte Zientziak

Maiak

Kolonaurreko zibilizazio handietan ere, orohar, gizarteak patriarkalak izan ziren. Emakumearen papera gizonezkoen guztiz menpe zegoen, nahiz eta, Europan bezala, ekonomiaren oinarri izan. Ordea, kasu batzutan, emakumearen papera gizonezkoen parekoa izatera ailegatu zen. Hego Amerikako hainbat tributan, adibidez, gizarte matriarkalaren aztarnak aurkitu omen zituzten konkistatzaileek, izan ere emakume gerlarien mitoak ezagunak ziren edota lurren jabe

Chañan Cori Coca gerlari inka (Museo Inca-ko bilduman. Cuzcon. Peru)

izan zitezkeen. Era berean, politeistak izanik, jainkosa garrantzitsuak gurtzen zituzten (Pachamama, lurraren jainkosa, adibidez).


Bonampak arkeologia gune mexikarreko piramideetan noble eta gerlari maien ohitura eta errituetaz hitz egiten diguten fresko muralak aurki ditzakegu. “Ziurrenik, Mundu Berriaren antzineko objetu batek ere ez du Bonampakeko margoek bezain ondo kolonaurreko gizartea azaltzen. Maiek egindako beste lanik ez du horrenbesteko zehaztasunez gortearen bizitza adierazten, Bonampak eta bere horma—irudiak antzinako gizartea ulertzeko parekorik ez duen baliabidea bihurtuz” Mary Miller. Yale Unibertsitateko irakasle, eta horma—irudien ikerketaren zuzendari.

Gerlari jaguarrak gerra ga buei atzazkalak ateratzen, Bonampakeko jaunaren oinen aurrean (Bonampakeko bigarren gelako VIII. Mende amaierako muralaren xehetasuna)

Ar sta maiak Bonampak-eko freskoak margozten (Leonid Nepomniachi-ren ilustrazioa)

Irakaslea: Izaskun Perez Gomez

AZTEKAK

INKAK

Mexikoko haranean bizi ziren, eta hiru herriren arteko batuketak sortutako inperioa handia zuten: Tenochtitlán, Tlatelolco, Texcoco. Herri gerlariak izanik batzutan guda bahituak sakrifikatu egiten zituzten, horren ondorioz herri basa en itxura hartu zuten. Nekazaritzan ere oso aurreratuak izan ziren, ureztatzeko txinampak, adibidez, deigarriak izanik.

Kolonaurreko Amerikako inperiorik handiena lortu zuten: Hego Amerikan gaur egungo Perú, Bolivia, Ekuador, Argentina eta Txileko lurraldeak menperatu zituzten eta inperioaren hiriburua Cuzco izendatu zuten. Lurralde guz haueta k beraien kultura, erlijio eta ohiturak hedatu zituzten, bertokoak errespetatuz eta haiekin nahastuz. Aurrerakuntza ugari burutu zituzten, errepide sare luzea deigarria delarik, baita tenplu erlijioso ikaragarriak ere. Kultura alde k, quechua hizkuntza erabiltzen zuten batez ere (gaur egun gutxi batzuk oraindik ere hitz egiten dutena).

Tenoch tlan handia (Diego de Rivera margolari mexikarraren muralaren xehetasuna. Mexikoko Barru Federaleko Jauregi Nazionalean. 1945.) Azteken giza sakrifizioa (Kodex Magliabehianoa. XVI. Mendea)

MAIAK Yucatán penintsulan, gaur egungo Mexiko, Guatemala eta Honduraseko beheko lurraldeetan bizi ziren eta Ertamerikako zibilizaziorik gorena izan zen. Baina Kolon heldu orduko gainbeheran zeukaten inperioa, baliteke klimaren gogortasunaga k edota gizarte liskarrenga k. Arte alde k Bonampakeko fresko muralek dute garrantzia handia, zeinetan gudaren gaia nagusi den, eta baita arkitektura mota ere, gaur egun arte, Ertamerikan mantendu dena, zeinetan hiria zentru erlijioso baten inguruan eraikitzen den.

Ondorioz, Kolon Amerikara heldu aurretik, lurralde horietan jadanik zibilizazio aberats eta aurreratuak bizi ziren. Kolon heltzetik aurrera, gaztelatar, portugaldar, ingelesek eta abar, zibilizazio hauek desagerrarazi zituzten, konkistatuz eta kolonizatuz, hauen biztanleria nabarmenki murriztuz, eta akulturizatzen saiatuz.

Machu Picchu-ko ondare eta terraza inkak (Andeetan, Peru) eta Atahualpa XIII.a, azkeneko Inka

63


ARO MODERNOAREN HASIERA: Amerikako inbasioa eta konkista

20. GAIA

INBASIOA, KONKISTA eta HAREN ONDORIOAK XVI. Mendean Sevillako portutik ateratzen ziren “Indietara” zioazen merkatal itsasontziak. Gaztela eta Aragoiko Erresumak Amerikan konkistaturiko lurren merkataritzaren monopolioa matendu zuen urte askotan. Hori dela eta, Europatik Amerikara, edo Amerikatik Europara exportatu eta inportatzen ziren produktuak Sevillako portutik pasatu behar ziren derrigorrez. Sevilla (Alonso Sanchez Coello. XVI. m)

A

merikako aberastasunaz oharturik, Kolonen ostean beste konkistatzaile asko bidaiatu ziren kon nentera, Gaztela eta Aragoi, Portugal eta geroago Ingalaterra edota Frantziako erresumen izenean bertoko lur aberatsak menperatzeko eta us atzeko asmoz. Baina inbasioa eta konkistak ondorio ezberdinak eragin zituen Europan eta Ameriketan.

ONDORIOAK EUROPAN ABERASTASUN ITURRI BERRIAK Amerikan konkistaturiko lurraldeek merkatu eremu berriak ziren europearrentzat, berto k produktu berriak inportatu zitezkeelako, eta aldi berean, bertan Europan ekoitzitakoak saldu. Horrela Europak bere nagusitasuna eta sistema ekonomikoa munduan zehar hedatu zuen.

Hasiera batean Va kanoak Errege— erregina Katolikoei Amerikako lurrak konkistatzeko eta ebangelizatzeko babesa eman bazien ere, Portugalek bere “konkista eskubidea” aldarrikatu zuen. Ondorioz, 1494. urtean, potentzia bien artean konpromezu bat sinatu behar izan zuten Tordesillasko Ituna deiturikoa. Honen bitartez, “Mundu Berria”ren lurraldeen konkista eta esplorazioa elkar banatu egin ziren, meridiano bat zehaztuz. Hasiera batean, meridianoa Cabo Verde-n ezarri zen, hor k mendebalderantz aurkitzen ziren lur berriak Gaztela – Aragoiko inperioari egokituz, eta handik ekialdeko lurralde berriak Portugaleko inperioari.

Tordesillasko Itunaren izenpetzea Portugal (ezkerrekoak) eta Gaztela eta Aragoiren (eskumakoak) artean, Eliza Katolikoak gainbegiratuta (ezkerreko pertsonai erlijiosoa) (Tordesillasko Itunaren Etxean. Valladolid)

ITSASOZ BESTALDEKO INPERIOEN SORRERA Amerikako konkistak eskeintzen zuen aberastasun aukeraz oharturik, Gaztela eta Aragoik eta Portugalek lehenengo, eta Frantzia edota Ingalaterrak geroago, bertoko lurraldeetako konkistari ekin zioten. DBH2ko Gizarte Zientziak

Gaztela eta Aragoiko Inperioa Felipe II.aren garaian, eta Portugalekin batzerakoan (angelluisgonzalez.blogspot.com)

64


Modu honetan, itsasoz haraindiko bi inperio handi sortu ziren, Gaztela eta Aragoik erdialdeko Amerika eta Hego Amerikako lurralde gehienak menperatuz, eta Portugalek gaur egungo Brasileko lurraldeak. Beranduago Ingalaterrak Ipar Amerikako ekialdea konkistatuko zuen, eta Frantziak, esaterako gaurko Kanada edota Karibeko hainbat irla. Magallanes (ezkerra) eta Elkano (eskuma) (historiageneral.com)

EZAGUTZA GARAPENA

ZIENTIFIKOEN

Azkenik, eta denbora epe laburrean, europearrek lurreko espazioari buruz zuten ezagutza izugarri garatu zen. Mundua osatzen zuten lurrak, ozeanoak, animali eta landare espeziak eta gizakiak zehatzago ezagutzea ahalbidetu zen, geografia, kartografia, antropologia edota natur zientziak garatuz, adibidez. Horrela, XVI eta XVII. mendeak aurkikuntzen garaia gisa ezagutuak izan ziren. Konkistatzaile gaztelaua azteken aurkako borrokan, armadura eta zaldiarekin

Txakur “soldaduak” ere erabili ziren Amerikako konkistan (www.pinterest.com)

1519an, esaterako, behin be ko mundua biribila zela frogatu zuten Elkano eta Magallanes nabigatzaile euskalduna eta portugesak, munduari bira osoa emateko espedizioa burutuz. Itsaso Atlan koa Barearekin lotzen zuen itsasartzea aurkitu zuten, Magallanes Filipina uharteetan hil zelarik. Elkanok munduari bira ematen bukatzea lortu zuen, atera ziren bost ontzieta k bakarrarekin: Victoria ontzia.

ONDORIOAK AMERIKAN INDIGENEN HONDAMENDI DEMOGRAFIKOA

30 urtetan Erdiko Amerikako 20 milioi indigena hil egin ziren, eta 100 urte geroago bertoko biztanleriaren %3ak bizirauten zuen soilik. (Ertamerikako indigenen hondamendi demografikoa azaltzen duen grafikoa, Berkeley-ko Unibertsitateko Cook eta Borah irakasleen datuekin egina. es.wikipedia.org)

Irakaslea: Izaskun Perez Gomez

Konkistatzaile eta kolonizatzaileek ordura arte Amerikan ezezagunak ziren gaixotasunak eraman zituzten ( fusa, baztanga, sukar horia...) bertoko indigenen artean arin zabaldu zirenak, eta milioka indigenekin akabatuko zutenak. Era berean, indigenen aurkako gerrek, tratu txarrak, gehiegikeriek, esklabutzat hartzeak… indigena askorekin ere bukatu zuten (An lletan adibidez, biztanleria indigenaren gehiengoa hil zuten). Konkista aurre k 70.000.000 milioi bat indigena bizi zen kon nentean. 150 urte beranduago 3.500.000 inguru baino ez ziren geratuko.

KONKISTA ETA KOLONIZAZIOA Aldi berean, botere poli ko eta ekonomikoa hedatzearen helburuarekin, XVI. mende k aurrera, esploratzaileek lur berriak konkistatu zituzten, eta indigenak koro europearren menpe jarri zituzten, haien agintari bihurtuz. Nagusitasun militar eta teknikoaz baliaturik (armadurak, suzko armak, indigenek ezagutzen ez zituzten animaliak, zaldiak esaterako…), eta aztekak eta inken barne gatazkak aprobetxatuz, aurkako tribuekin egindako aliantzen bitartez, inperio handien konkista lortu zuten. Hernán Cortés-ek adibidez, azteken inperioaren konkista zuzendu zuen, Pizarrok inkena eta Alvaradok maiena, amerikar zibilizazio aberatsak suntsituz.

Azteken konkista (Ilustrazioa: Donn P. Crane)

Konkista honek, gainera, kolonizazioa ekarri zuen, hau da, Europako potentzia konkistatzaileek, euren biztanleak lur berrietan ezarri zituzten, bertoko gizartea eta aberastasunak menperatzeko eta us atzeko. Funtzio hori betetzen zuten biztanleak kolonoak deitzen ziren, eta ohitura eta antolaketa poli ko, sozial eta erlijioso berriak inposatu zituzten, potentzia europearren kontrola bermatuko zutenak. Gaztela eta Aragoiren kasuan, Amerikan ezarritako sistema ekonomiko, poli ko eta sozial berria enkomienda deitu zen.

AKULTURIZAZIOA Baina indegenekiko kontrola erabatekoa izateko, akulturizazio prozesua eraman zen aurrera, potentzia konkistatzaileen kultura inposatzea, indigenena baztertuz eta desagerraraziz, alegia. Modu honetan, ohitura europerrak, gaztelera eta portugesa hizkuntzak inposatu ziren, baita erlijio katolikoa ere. Ordena erlijiosoak Amerikan misioak ezarri zituzten indigenak kultura katolikora bereganatzeko. 65


(Irudia elcuadernillodesocialesdesegundo.blogspot.com –e k aterata eta euskeratua)

ENKOMIENDA

Amerikako kolonizazioan, Gaztela eta Aragoiko koroak kolonietan ezarri zuen

nekazal lurrak

gaztelu portua

gotorlekua

sistema politiko, ekonomiko

tenplu

eta soziala izan zen.

azteka

Indigenengan gaztelauek zituzten gehiegikeriak enkomenderoa

gutxitzeko ezarri zen eta

monastegia

amerikar aberastasunen

langileburua

ustiapena eta indigenen eliza monjea

indigenen etxebizitzak begiralea

akulturazio eta kontrola mantentzea zuen helburu. Kolonizatzaile bati lursail eta indígena kopuru baten ardura ematen zitzaion, eta hark, indigenen eskulanarekin lursaila ustiatu eta indigenak babestu eta mantendu behar

lan behartuak

zituen. Era berean,

ABERASTASUNEN USTIAPENA eta ESKLABUTZA BELTZA Konkista eta kolonizazioarekin, Amerikako aberastasun naturalen ustiaketa bor tza hasi zen. Urrea, zilarra, kakaoa edota artoa bezalako produktuak Europara bidaltzen hasi ziren, eta bertokoei, Europa k inportaturiko produktuak erostera behartzen zitzaien. Kolonizatzaileek prozesu guz honen gobernu eta zuzentze lana egiten zuten, eta ondorioz, meategi eta nekazal lan gogorrak indigenek egiten zituzten. Ordea, kolonizazioaren hedapenarekin, eta indigenen hondamendi demografikoaren ondorioz, eskulan berria bilatu behar izan zuten, eta horrela, Afrikako biztanleak eramaten hasi zituzten Ameriketara esklabutzat saltzeko.

Laister, beltz—tratulariek merkatu aberatsa aurkituko zuten konkistaturiko lur berrietan, eta XIX. mendera arte, askatasun osoz 20 milioi esklaburekin trafikatu zuten kontinente bien artean. (XIX. mendeko esklabu afrikarren itsasontzia. Johann Moritz Rugendas-en litografia)

DBH2ko Gizarte Zientziak

LURRALDEAREN BANAKETA Konkistatutako lurraldeen gaineko kontrola eraginkorragoa izateko, herrialde banaketa berria egin zuten, non errege—erreginen ordezkariek (erregeordeak) gobernatuko zuten. Horrela, Amerika Nueva Españako Erregeordetza, Peruko Erregeordetza, Brasilekoa, Nueva Granadakoa eta Rio de la Platako Erregeordetzan banatuta geratu zen.

enkomienda hauetan katolizismora bihurtzen zitzaien, eta europear ohiturak inposatu.

GIZARTE ANTOLAKUNTZA BERRIA Kolonizazioak ere gizarte antolakuntza berria ezarri zuen Amerikan. Hierarkiak arrazaren arabera ezarri ziren bereziki (nahiz eta aberastasunak ere eragina bazuen) eta mailak kastak deitu ziren. Horrela, goi mailakoak, gobernu karguak okupatzen zituztenak eta lurjabeak zirenak, zuriak ziren, Europa k konkista garaian joandakoak, eta bertan jaiotako seme—alabak (kreolak deiturikoak). Hauen azpi k indigenak zeuden eta ondoren mes zoak eta oso beltzak ez ziren zanbo eta mulatoak. Kreolak Azkekin, kastarik (Felipe Guzmán Poma de baxuena esklabu Ayalaren Peruko kronikan. beltzena zen. XVI. mendea)

Emakume esklabu afrikarren egoera bereziki gogorra izan zen. Esklabutzat hartzen zituztenean merkantzia eta objetu sexual bihurtzen ziren, eta haien seme— alabengatik banantzen zituzten. Ezin zuten, hortaz, familiarik sortu, nagusiaren familiako gizonezkoen nahi sexualak betetzera behartuta zeudelako aitzakiarik gabe. Horretaz gain, nekazaritzan aritu edo etxeko lanetan eta nagusiaren seme - alabak zaindu behar zituzten. Ez ziren gutxi izan, ordea, askatasuna lortzearren epaitegietan edota matxinadetan borrokatu zirenak. Hala ere, gaur egun oraindik ere emakume beltzak diskriminazio bikoitza jasaten jarraitzen du. Mª del Mar Álvarez-en “La esclava en la colonia” ar kulu k aterata eta moldatua (Mujer/Fempres. 1995)


Irakaslea: Izaskun Perez Gomez

67


DBH2ko Gizarte Zientziak

68


VII BLOKEA Aro Modernoko aldaketa politiko, ekonomiko eta sozialak ANTZIN ERREGIMENAREN HASIERA

Diru—trukatzaileak (Marinus van Reymerswaele margolari flandestarraren margolana. XVI. mendea. Museo Nacional del Prado. Madril.)

XIV. mendean Mendebaldeko Europak izurrite beltza, herri matxinadak, gudak eta goseteak ezagutu zituen, biztanleriaren herena galduz. Baina XV. mendetik aurrera, aurreko krisi hau gaindituz joan zen. Inprentaren asmakuntzak (Gutemberg – 1440), Bizantziar Inperioaren amaierak (turkiarren eskutik – 1453) eta Amerikako konkistak (Kolon – 1492), Erdi Aroan zehar garatutako sistema politiko, ekonomiko eta sozialaren krisia arindu zuten. Ondorioz, XV. mendetik, eta batez ere XVI. mendetik aurrera, sistema politiko, ekonomiko eta sozial berria garatzen hasi zen Europan zehar (ANTZIN ERREGIMENA),

baina burgesen gorakadarekin), ekonomian (kapitalismoranzko bidea), kulturan (humanismoa eta ilustrazioa), artean (errenazimendua eta barrokoa) eta erlijioan (erreforma protestantea) aldaketa ugari bizi izan ziren.

aro berri bat hasiz: ARO

Edukiak

Aro

Modernoko

komunikabideak

MODERNOA.

biztanleek

“garapena,

eta arrazoiaren” garaitzat ikusten zuten euren burua, aurkikuntzen garaia izan baitzen. Horrela bai politikan (monarkia autoritario eta absolutistak) zein gizartean (estamentala

Irakaslea: Izaskun Perez Gomez

Aldaketa guzti hoiek gaur egungo munduaren jatorrietako bat dira (kapitalismoa, indibidualismoa, kristautasun ezberdinak…), eta oso garrantzitsua da hauek ulertzea, gaur egungo gure izaera ulertu eta begi kritikoz aztertu ahal izateko.

Antzin Erregimenaren hasiera XV—XVI. mendeak

70

69


Aro Modernoko sistema politiko, ekonomiko eta soziala

21. GAIA

ANTZIN ERREGIMENAREN HASIERA XV—XVI. mendeak

A

ntzin Erregimena Aro Modernoan zehar Europako Mendebaldean ezarritako sistema poli ko, ekonomiko eta soziala izan zen, Behe Erdi Aroan sistema feudalak izaten hasi zituen aldaketen ondorio.

ekonomia bideratzen hasi ziren gero eta askatasun handiagoarekin, eskaintza – eskari merkatu legeari gero eta garrantzia gehiago emanez, eta ondoren Aro Garaikidean ezarriko zen s i s t e m a ekonomiko kapitalistaren aurrekari bihurtuz.

ALDAKETA EKONOMIKOAK XVI. mendeko noblezia (W. van Haecht. XVI—XVII. mendeak)

XVI. mendean jada Behe Erdi Aroan bizitzen ari ziren aldaketak garatu egin ziren. Izurrite beltza gainditzen hasiak ziren, eta honekin batera biztanleriak gora egin zuen nabarmenki. Gainera, aurkikuntza geografikoen garaian kokatzen gara ere, eta honek, biztanleriaren hazkundearekin lotuta, ekonomiaren pizkundea eragin zuen. Izan ere merkataritza – salerosketak ugaritu egin ziren, banku – sistemen eta maileguen garapena ekarriz. Hiriek ere, Behe Erdi Aroan lortutako pizkundea finkatu egin zuten, eta potentzia ekonomiko nagusietan bihurtu ziren. Italiako iparreko hirien kasuan, ordea, monarkien indartzearekin, Behe Erdi Aroan eskuratutako botere poli koa galtzen joan ziren. Horrela, ekonomia feudala aldatzen joan zen, zeinetan jaurrerriko jaunak, errege— erreginak, Elizak eta gremioek ekonomia guz a kontrolatzen zuten. Aro modernoan zehar, merkatari eta bankari aberatsak

Georg Gisze merkatariaren erretratua (Hans Holbein Gaztea. 1532)

XVI. Mendeko bankariak (Jacob Fugger eta Sybille Artz-en ezkontza erretratua. Hans Burgkmair. XVI. Mendea)

GIZARTE ALDAKETAK Nahiz eta gizartea hiru estamentutan banatuta jarraitu, aberastasuna gero eta garrantzi handiagoa hartuz joan zen, eta estamentuak markatzerakoan,

XV. mendeko emakume segalariak (artehistoria.com)

BLOGEAN... Bilbo eta bere portua XVI. mendean (1554ko Franz Hohenberg-en irudiaren xehetasuna)

DBH2ko Gizarte Zientziak

21. GAIA: ANTZIN ERREGIMENAREN HASIERA Bilbo hiribilduaren garapena mapetan


Carlos V Felipe II Errege biak Felipe II.aren aurkako altxamenduak 1566tik Felipe II.ak atxikitua 1580an

desberdintasunak nabaritzen hasi ziren.

Pri bilegioak mantendu ziren arren, pribilegiorik ez zuen merkatari edo bankari handi bat, behe mailako klero edota noblezian sartzea eta pribilegiatu bihurtzea eskuragarriago bihurtzen hasi zen (monarkiek ere, Europako estatuak XVI. mendean. Behean, orduko potentzia aberastasun iturriak ekonomiko nagusienaren errege—erregina autoritarioak, Gaztela handitzeko askotan eta Aragoiko Carlos V eta Portugaleko Isabel (eskuman). Haien noble tuluak eta semeak, Felipe II.ak (ezkerrean), Gaztela eta Aragoiko erresumara karguak saltzen Portugal batzea lortu zuen inperio erraldoia eskuratuz. zituzten). Nekazariei dagokionez, nahiz eta bizi baldintzek hoberuntz egin, orohar biziraupeneko egoera larrian jarraitu zuten, gizartearen oinarri ekonomikoa izanik. Joputasunaren kasuan, Erdi Aroarekin konparatuz, murrizten joan zen, baina oraindik ere gizartearen gehiengoa ziren.

Isabel eta Fernando, Gaztela eta Aragoiko Errege—erregina Katolikoak, lehenengoetariko monarka autoritarioak izan ziren.

FORUAK

Hala ere, dudarik gabe, aldaketa nabarmenena Aro Modernoko gizartean, hiriko biztanleek jasan zuten (burgesek), eta batez ere bankari eta merkatari handiek. Aurre k esan bezala, merkataritzaren garapenaren ondorioz, botere ekonomiko handia lortu zuten, batzutan botere politikoa lortzea ahalbidetu ziena.

ALDAKETA POLITIKOAK ESTATU MODERNOAREN SORRERA XV. mende k aurrera, ordura arte Europan zehar sortutako estatu txikiak batuz joan ziren, potentzia politiko handiak sortuz. Horrela gaur egun ezagutzen diren estatu asko sortuz joan ziren. Armada indartsuak zituzten, burokrazia eta administrazio zentralizatua eta profesionala eta diplomazia sareak zituzten. Baina nolakoak ziren estatu hauetan agintzen zuten errege—erreginak?

MONARKIA AUTORITARIOA Estatu modernoen hasierako monarkiak autoritarioak ziren. Errege—erreginak jada ez ziren feudalismoko monarka ahulak, baizik eta Behe Erdi Aroan zehar eskuratuz joan ziren boterea finkatu zuten eta botere politiko osoa bildu, noblezia eta kleroari murriztuz, eta indartu berri ziren hiri eta burgesen boterean oinarrituz. Baina, botere handia izan arren, errege—erregina autoritarioak oreka mantendu beharra zeukaten, pribilegioak bermatuz, foruak edota gremioak errespetatuz…

Lurraldeen ohitura eta usadio zaharrei deritze, Euskal Herriko kasuan, XVI. mendean lege idatzi bihurtu zirenak. Ohituretan oinarraitutako euskal legediak nabarmenki bereizten zituen euskal lurraldeak Gaztela eta Aragoiko Erresumatik: Ez zizkioten Gaztela eta Aragoiko Erresumari zergarik ordaindu behar Ez zuten derrigorrezko soldaduska egin behar (bai, ordea, haien lurraldea defendatzeko bazen) Merkataritza askatasunez egin zezaketen Europako beste potentziekin Haien barne antolakuntza politikoa erabaki zezaketen askatasunez Horrela, euskaldunak auzokide batzarren bitartez antolatzen ziren, aldi berean, Batzar Nagusiek koordinatuko zituztenak (Bizkaiaren kasuan, Gernikan ospatzen zirenak). Errege—erregin eta jaun— andreek foruak errespetatzera behartuta zeuden. Fernando Katolikoa Bizkaiako Foruen zina egiten (Mendieta 1607. Gernikako Batzar—Etxean)

Irakaslea: Izaskun Perez Gomez

71


DBH2ko Gizarte Zientziak


VIII BLOKEA Aro Modernoko aldaketa kulturalak HUMANISMOA, ERRENAZIMENDUA eta ERREFORMA PROTESTANTEA

Vitruvioko gizona (Leonardo Da Vinci. 1487. Galeria de la Academia. Venezia)

Erdi Aroan, ideologiarik hedatuena erlijio kristaua izanik, pertsona berak ez zuen garrantziarik jainkoaren mandatuen aurrean , Jainkoa zen pentsamendu guztien erdigunea (Teozentrismoa), gizartea orohar analfabetoa zen, eta Elizak kontrolatzen zituen jakituriaren iturriak. Baina XIV. mendetik aurrera, orduko krisiaren ondorioz, ordure arte nagusi izan ziren ideiak kolokan jartzen hasi ziren, eta pentsamendu korronte berria sortzen hasi zen: HUMANISMOA, Jainkoa beharrean, gizakia helburutzat zeukana (Antropozentrismoa). Horrela, humanismoaren eraginez, aldaketa kultural eta artistikoak ere garatzen hasi ziren, Erdi Aroko arteak mespretxatuz (“barbaroak” zirelakoan) eta Grezia eta Erroma garaiko elementuak berreskuratzen saiatuz (ondorioz, kultura klasikoaren

Irakaslea: Izaskun Perez Gomez

“berpizkunde”tzat zuten euren burua, garaiko europearrek). Berrikuntza uholde honek ere eragina izan zuten erlijio kristauaren idei eta baloreak ulertzerako orduan. Erromako Eliza Katolikoaren gehiegikeriak salatzen zituzten korronte erlijiosoak sortzen hasiko ziren Europa osoan zehar, Katolikotik banaturiko Eliza independienteak sortuko zituztenak. Prozesu honi, Erreforma Protestantea deituko zitzaion.

Edukiak Humanismoa

74

Erreforma protestantea

75

Errenazimenduko artea

77

73


Aro Modernoko aldaketa kulturalak

22. GAIA

HUMANISMOA

H

umanismoa Europan XIV—XV. mendeetan garatutako mugimendu filosofikoa izan zen. Pentsalari humanistek ordura arteko teozentrismoa baztertu, eta filosofo eta zientzilari greko—la noak oinarritzat hartuta, gizakia eta arrazionalismoa bihurtu zuten ikerketen oinarri.

Vesalio eta Miguel Servet giza gorputzaren funtzionamendua argitzearren aritu ziren. Eta aurkikuntza geografikoei esker, geografia, zoologia, botanika eta kartografia ere garatu ziren.

E DE STIN I R H C

IDEIA NAGUSIAK Humanisten aburuz, gizakia zen unibertsoaren erdigunea, Jainkoaren itxurara egina eta lurraren gainontzeko elementuen gaine k pribilegiatua. Munduaren funtzionamenduarekiko jakinmin handia zuten, eta egia bilatu nahi zuten arrazoia eta esperientziaren bitartez, Erdi Aroko fede itsua baztertuz.

ONDORIOAK

Europako historiako lehenengo emakume idazle profesionala izan zen, era berean orduko misoginia salatu zuena, eta emakumeen ahalmena defendatu zuena.

Humanismoaren testuinguruan Andrea Vesalioren anatomia klase bat unibertsitatean (Vesalioren “Humani Corpori Fabrica” obraren 7. liburuaren azalaren xehetasuna)

HUMANISMOAREN

Era berean, gizakia eta haren inguruko egiak, arrazoia eta esperientziaren bitartez ikertzeko grin honek zientzien garapena ere ekarri zuen. Astronomia arloan, esaterako, Nikolas Kopernikok teoria heliozentrikoa garatu zuen. Anatomia arloan, Andrea

Beste alde bate k, Italian sortutako humanismoa oso modu azkarrean zabaldu zen Europan zehar hiru arrazoirenga k:

DBH2ko Gizarte Zientziak

hezitua izan zen (aita Frantziako Carlos V.aren gortearen zientzilaria zen), eta 15 urterekin ezkondu eta seme—alabak izan zituen arren, Christinek ez zituen bere ikerketa

Ondorioz, Aintzinaroko historia, literatura, filosofia, artea, zientziak eta abar aztertzen eta garatzen hasi ziren. Historiaren ikerketak garrantzia handia hartu zuen, orduko arazoei aurre egiteko irakaspenak eskuratzeko, eta latina eta grekoa ere berreskuratu ziren.

Koperniko (Jan Matejko margolari poloniarraren obra. 1872)

PIZAN

eta idatziak alde batera utzi. Horrela, 25 urte zituela, bere aita eta senarra hildakoan, familia

HEDAPENA EUROPAN ZEHAR 1. XV. mende erdialdean Gutenberg errementari alemaniarrak INPRENTA sortu zuen. Liburuak jada ez ziren eskuz kopiatu behar, eta ale kopuru handiak argitaratzen hasi ziren, prezio merkeagoetan, gizarte talde handiago batentzat eskuragarri bihurtuz. 2.

AKADEMIAK sortu ziren, jakintsuak eta erudituak hezitzeko eskolak.

3.

UNIBERTSITATE batzuk (Florentziakoa, Boloniakoa, Salamankakoa…) humanismoko ideiak bereganatu zituzten ikasketa – metodotzat.

aurrera ateratzeko idazle profesionala bihurtu zen. Nahiz eta gai anitz jorratu zituen, bereziki ezaguna da emakumearen aldeko idatziengatik, XIV. mendean polemika handia sortu zutenak.

Ehun urteko guda bizi izan zuen, eta Joana D’Arc–en garaikidea izan zen, erail zutenean, poema bat idatzi ziolarik. Gaur egungo feminismoaren aintzindaritzat

ere hartu izan da. Ana Molinaren “Biografia de Chris ne de Pisan” ar kulu k aterata eta moldatua (ARTEGUIAS) Chris ne de Pizan (XV. mendeko miniatura)


Aro Modernoko aldaketa kulturalak

23. GAIA

ERREFORMA PROTESTANTEA

E

rreforma protestantea XVI. mende k aurrera, batez ere Alemania, Suitza eta Ingalaterra k hedatutako mugimendu erlijiosoa izan zen. Erromako Elizaren agintearen aurka altxatu zen, uste baitzuen balore kristaueta k guz z aldenduta zegoela, eta horrela, erlijio kristaua ulertzeko modu berriei hasiera eman zion. Induljentzien salmenta (Lucas Cranach Zaharraren grabatua. XVI. mendea)

Behe Erdi Arotik aurrera bekatuen barkamen erlijiosoa eros zitekeen, eta ohiko ohitura bihurtzera ailegatu zen. Kargu erlijiosoak edota erlikiak ikusteko sarrerak ere saltzen ziren.

JATORRIA eta KAUSAK Erreformistek uste zuten Erromako Elizako kideak ustelduta eta kristautasunaren berezko eta jatorrizko ikusmoldeeta k urrunduta zeudela (apaltasuna, anaitasuna eta karitatea). Izan ere, indulgentziak, erlikia sakratuak eta Elizako karguak saldu egiten zituzten, eta jaun feudal handi gisa jokatzen zuen. Era berean, humanismoaren hedapenarekin, Erdi Aroko zenbait uste zalantzan jartzen hasi ziren. Protestan smoaren lehenengo korrontea luteranismoa izan zen, Mar n Lutero agus nar fraide alemaniarrak sorturikoa, XVI. mendean.

LUTERANISMOA JATORRIA: Lutero

Mar n Lutero (Lucas Cranach Zaharra. Alemania. 1528)

Irakaslea: Izaskun Perez Gomez

1517. urtean, Martin Lutero agus ndar fraideak “Elizaren aurkako 95 tesiak” argitaratu zituen Alemanian, Erromako Elizak zituen ohiturak zalantzan jarriz (luxua edota ustelkeria, besteak—beste). Horren ondorioz, hiru urte geroago, Elizak eskumikua eman eta heriotzera kondenatu zuen.

Hala ere, noble alemaniar batek bere jauregian izkutatu zuen, eta modu honetan, zaldun iden tate berria bereganatuz, Luterok bizia mantendu zuen, eta bere ideiak garatzen jarraitu zituen. Horrela “luteranismo” izeneko doktrina sortu zuen.

IDEIA NAGUSIAK Salbazioa fedearen bitartez lortu ahal zen, eta ez Aita Santuaren bitartez Biblia modu askean itzuli, irakurri eta interpretatu zitekeen, eta ez Elizaren zentsurarekin Santuak eta irudi erlijiosoak desagertu egin behar ziren elizetatik, idolatrismoa ekiditzeko Apaizen zelibatua bukatzea Aita Santuaren aginteari uko egitea Eliza Estatuaren menpe egotea eta ez botere maila berean

Catherina von Bora Protestantismora bihurtu zen moja katolikoa izan zen. 24 urte zituela, komentutik ihes egin zuen, bizitza erlijiosoa alde batera uzteak heriotzarekin zigortua izan zitekeela jakinda ere. Gutxira, Luterorekin ezkondu zen, eta esaneko emaztearen eredu protestantea bihurtu zen. Hala ere, bizi ziren monastegiaren kudeaketaren arduradun izan zen, ostatu legez martxan jarriz, eta epidemia garaietan ospitale bihurtuz. Berak ekoizten zituen ere familiak kontsumitzen zituen elikagai guztiak. Lutero hil zenean, gaitz ekonomiko larriak sufritu zituen, eta jazarria izan zen. 53 urte zituela hil egin zen.

Lucas Cranach-en margolana (Alemania. 1526)

75


Erreforma protestantea eta

(François Dubois. XVI. mendea)

katolizismoaren arteko aurkakotasunak larriak izan ziren, eta XVI—XVII mende bitartean Erlijio Gerrak izenarekin ezaguturiko gatazka anitz eman ziren, Europako lurralde ezberdinetan. Frantziakoak adibide bat izan ziren. Alboko irudian, 1572ko San Bartolome gauean Parisen milaka hugonoteen kontra (protestante kalbinista frantsesak) hasi zen sarraskia ikus daiteke (orduko errege katoliko frantsesak, Carlos IX.ak agindutakoa).

JARRAITZAILEAK Luteranismoak, beraz, Elizaren apaltasuna defendatzen zuen, eta ondorioz, haren luxu eta aberastasunei uko egitea. Hori dela eta, noble zein nekazari askok doktrina protestantearen alde jo zuten, Erromako Elizak zituen lurrenganako interesa baitzuten, eta hamarrenaren bukaera eragingo zuelako.

ONDORENGO KORRONTEAK Luteranismoa eredutzat hartuta, bestelako mugimendu protestanteak sortzen joango ziren Europan zehar. Suitzan, adibidez, Kalbinismoa sortuko zen, Kalbinoren esku k, aurrerakuntza ekonomikoa Jainkoaren mandatua zela defendatzen zuena, eta ondorioz, burgesen babesa eskuratu zuena. Edota Ingalaterran Anglikanismoa, Enrike VIII.ak sustaturikoa,

Aita Santuaren aginteari uko eginez, bere burua Ingalaterrako Eliza independientearen buru izendatuz, eta Erromako Elizaren lurrak konďŹ skatuz eta bere nobleen artean banatuz.

KONTRAERREFORMA Erreformaren aurka, Eliza katolikoak hartu zituen neurri multzoari, bestalde, kontraerreforma deitu zitzaion. Protestan smoaren hedapena Europan zehar geldiarazteko helburua, Trentoko Kontzilioaren bidez (XVI.mende erdialdean) lortzen saiatu ziren. Bilera handi honetan zenbait erabaki hartu ziren, besteak beste, katolikotasunaren ezaugarri orokorrak berrestea, kristau ikasbidea eta doktrina hedatzeko bideak ezartzea, eta Inkisizio Auzitegia berpiztea heresiak epaitzeko eta fede katolikoaren aurkakoak jazartzeko.

Trentoko Kontzilioa (Palazzo del Buonconsiglio-aren museoko margolana. Trento, Italia)

Gune katolikoak Gune luteranoak Gune kalbinistak Gune anglikanoak Trentoko Kontzilioa Istilu erlijiosoak Hedapen gunea

Ana Bolena (XVI. mendeko margolana. Na onal Portrait Gallery-n, Ingalaterra)

BLOGEAN...

Protestan smoaren korronteen hedapena Europan zehar, XVI. mendean

DBH2ko Gizarte Zientziak

Ana Bolenaren (Enrike VIII.aren bigarren emaztea) bizitza interesgarria


Aro Modernoko aldaketa kulturalak

24. GAIA

ERRENAZIMENDUKO ARTEA

E

goera poli ko, ekonomiko eta sozialaren ondorioz eta humanismoaren eraginez, XV eta XVI mendeetan zehar, Italian sorturiko mugimendu kultural berria garatu zen Europako Mendebaldean, bereziki artean islatuko zena: Errenazimenduko artea.

EZAUGARRI OROKORRAK Humanismoaren eraginez, beraz, kultura klasikoaren elementuak berreskuratzen saiatu ziren, eta horrega k “errenazimendu” izena hartu zuten, pixkanaka arte go koa alde batera utziz. Horrela, gizakia artearen erdigune bihurtu zen eta ar stak edertasuna bilatzen hasi ziren, harmonia, oreka, proportzioa eta ordenaren bitartez.

MEZENASAK Baina ar sta oso gitxik ordaindu zitzakeen bere artelan gares ak. Ondorioz, nondik ateratzen zuten material guz a? Nolatan izan zen posible horrenbesteko obra ar s ko egitea? Nola bihurtzen ziren, ar sta txiro hauek, margolari, arkitekto, eskultore famatuak? Europan, Berpizkunde garaia k aurrera batez ere, artisten obrak finantziatu eta ar stak babesten zituzten pertsona aberatsak ugaritu ziren, hala nola burges, noble eta kleriko aberatsak. Mezenas ezizena jasotzen zuten eta Atzekaldean, arkitekturan berrerabiltzen hasi ziren orden klasikoetako zutabe jonikoa. Aurrekaldean “Flora” Tiziano margolari errenazen staren obra, orduko emakumezkoaren edertasunaren eredu (1515. Florentziako Uffizi galerian)

Irakaslea: Izaskun Perez Gomez

ar stari obraren kosteak eta manteinua ordaintzen zion, horren truke ar stak mezenasak eskatutako obrak egin behar zizkiolarik, bere aberastasunaren isla izango zirenak. Hauei esker, ar stek euren izenak ospetsu bihurtzea lortzen zuten, eta arte gai ezberdinak sortzen hasi ziren (erlijiosoak, mitologikoak, erretratuak…). Mezenas famatuak Habsburgo familiako emakumeak, Mediciak edota Leon X Aita Santua izan ziren.

GARAIAK Arte hau, esan bezala, Italian sortu eta garatu zen batez ere, bi etapa nagusitan banatuz:

CUATTROCENTOA Berpizkunde italiarraren korronte ar s koaren lehenengo aldia da, 1400eko urteei dagokiena. Garai honetan egilearen izena ezaguna bihurtzen hasi ziren eta maisuen tailerrak sortzen hasi ziren, erdigunea Florentzian egonik. Orohar hauek izan ziren garai ar s ko europear garrantzitsu honen ezaugarriak: • Arkitekturan saiatu ziren

proportzioa

bilatzen

• Eskulturan giza gorputzaren ikerketa nagusitu zen • Pinturan perspek ba eta sakontasuna lortzen saiatu ziren

CINQUECENTOA Berpizkundeko korronte ar s koaren bigarren aldia da, 1500eko urteei dagokiena. Garai honetan artearen erdigunea Erroma izan zen Aita Santuen mezenasgoaren babesean, baina Venezia ere garrantzitsua izan zen Helburu nagusiak arte klasikoaren elementuak bilatzea eta natura imitatzea izan ziren orohar.

77


ARKITEKTURA EZAUGARRI OROKORRAK Arkitekturan ere elementu klasikoak berreskuratzen saiatu ziren, forma go koak baztertzen saiatuz; erdi puntuko arkuak, frontoiak, kanoi – gangak, arkitrabatuak, zutabe klasikoak… OREKA, PROPORTZIOAK, ORDENA eta HARMONIA ziren bilatzen ziren sentsatzio nagusiak, horrega k eraikinak go koak baino txikiagoak eta apaindura gutxikoak ziren eta, humanismoaren eraginez, giza proportzioetan oinarritu ziren.

QUATTROCENTOA XV. mendean arkitekturaren gune nagusia Florentzia izan zen, eta bertan, bi arkitekto nagusi nabarmendu ziren:

Brunelleschi QuaMrocentoko arkitekto italiar nabarmena izan zen, nahiz eta margolari eta eskultore ere izan zen. Matema ketan oso aditua izanik, arkitekturan perspektiba konikoa garatu zuen, ondorengo ar sta askok erabiliko zutena. Bere obrarik ezagunenak Florentziako Katedralaren kupula, Pitti jauregiko aurrekaldea, San Lorenzo eta Santo Spirito elizak izan ziren (denak Florentzian), Europan eredu bihurtuko zirenak.

Alberti

San Andres (Mantua)

Berpizkundeko QuaMrocentoko ar sta ezagunenetarikoa izan zen, besteak beste arkitektoa, matema kalaria, poeta, musikoa, arkeologoa, filosofoa, e.a. izan zena.

CINQUECENTOA Erroma XVI. mendean, ordea, Erroma izan zen arkitektura gune nagusia, Aita Santuaren mezenasgoaren babesean. Garai honetan altxatutako eraikinik esanguratsuena Done Petriren basilika izan zen, honako hiru arkitektoek egin zutena: • Bramante (diseinua) • Michelangelo (kupula) • Maderno (gainontzeko atalak)

Bramante Cinquecentoko arkitekto italiarra izan zen eta oinplano zentralak kupulaz estaliak bere arkitekturaren bereizgarri izan ziren.

Santa Maria del Fiore Florentziako Katedraleko kupula

Haren obra nagusiak Erroman kokatzen dira, eta ezaguna da batez ere Done Petriren basilikaren planteamendua egiteaga k, baina garrantzitsua da ere, adibidez, Erromako San Pietro in Montorio tenplete berezia.

Venezia Venezia ere orduko erdigune ar s koa izan zen eta eraikin garrantzitsuak egin ziren. Hare gehiago, Venezia inguruan, arkitektura zibilean eraikin mota berezi bat sortu zen: VILLA. Aristokraziaren landa etxeak ziren, eta ezagunena Andrea Palladiok eraikitako Villa Rotonda (Vicenzan) izan zen, ondorengo mendeetan beste herrialde askotan eredugarri izango zena.

San Pietro in Montorio (Erroman)

Done Petriko Basilika (Erroma)

Villa Rotonda (Vicenza)

Bere arkitektura obrarik ezagunenak Rucellai jauregia (Florentzian) eta San Andreseko Eliza (Mantuan) izan ziren.

Rucellai jauregia (Florentzia)

DBH2ko Gizarte Zientziak

78


PINTURA EZAUGARRI OROKORRAK

Masaccioren Hirutasun Santuaren xehetasuna

Errenazimenduko pinturaren ezaugarri esanguratsuenetarikoa perspektibaren bilaketa izan zen. Kolorea, konposizioa eta fondoaren bitartez, margolariek plano ezberdinak eta sakontasun – sentsazioa sortzen zuten, perspek ba garatuz. Era berean, giza proportzioak eta edertasuna lortzen saiatu ziren, Antzinaro klasikoan oinarrituz, eta aurpegiak, gorputzak eta mugimenduak idealizatuz.

BoVcelliren Venusen jaiotzaren xehetasuna

Bestalde, mezenasen eskaeren arabera, eta orduko korronte kulturalarekin bat eginez, gai ezberdinak jorratu ziren, hala nola, erlijiosoak, mitologikoak, biluziak edota erretratuak.

QUATTROCENTOA Masaccio Brunelleschik sortutako perspektiba legeak margora aplikatu zuen lehenengo margolaria izan zen, bere Hirutasun Guz z Santua obran.

Botticelli

Rafaelen Madonna baten xehetasuna

QuaMrocentoko margolaririk garrantzitsuena izan zen, hala ere mende bat gerora arte ez zuen ospe handirik izan. Medicien mezenasgoaren babesean egin zuen lan batez ere, eta bere obrarik ezagunenak Venusen jaiotza eta Udaberria dira.

CINQUECENTOA Berpizkundeko margoaren goren aldia izan zen, lau margolari nabarmendu zirelarik:

Leonardo Da Vinci

Michelangeloren Kapera Six noaren xehetasuna

Da Vinciren Mona Lisaren begirada

Irakaslea: Izaskun Perez Gomez

Errenazimenduko gizona edo genio unibertsala bezala ezagutua, margolari, zientzilari, ingeniari, asmalari, anatomista, eskultore, arkitekto, urbanista, musikari, ďŹ losofo, idazle‌ izan zen. Verrochio margolari famatuaren tailerrean ikasi zuen eta

nahiz eta margolan gutxi egin, bikaintzat hartzen dira. Natura eta proportzioak adierazten aditua eta sfumato teknikan maisua zen, irudien ingeradak lausotuz, sakontasun sentsazioa emanik. Bere obrarik famatuenak Gioconda eta Azken Afaria dira.

Michelangelo Buonarroti Errenazimenduko eskultore, arkitekto eta margolari italiarra da, garai guztietako artistarik onenetarikotzat hartua. Mediciak eta Aita Santu ezberdinak bere mezenas izan ziren eta Florentzian eta Erroman egin zuen lan batez ere. Eskultura izan zen landu zuen lehenengo artea, eta ondorioz, bere pinturek ere bolumen gogorrak dituzte. Pintura arloan bere obrarik famatuenak Kapera Sixtinoko freskoak dira.

Rafael Cinquecentoko margolari eta arkitekto italiar onenetarikoa izan zen. Aro klasikoko ezaugarriak berreskuratzea eta edertasunaren idealizazioa modu perfektuan lortu zituen, kolore, marrazki eta konposizioari dagokionez. Obrarik ezagunenak Vatikanoko Stanza della Signaturako freskoak dira (euren artean Atenasko eskola aipagarri). Eta baita bere Madonnak edo birginak ere.

Tiziano Cinquecentoko Veneziako margolari garrantzitsuena izan zen. Koloreak modu oso aberatsean erabiltzen zituen, ordura arte inork ez bezala. Gai erlijiosoak, mitologikoak, erretratuak, paisaiak e.a. landu zituen.

Tizzianoren Maitasun Sakratua eta Maitasun Profanoa obra

79


ESKULTURA EZAUGARRI OROKORRAK

CINQUECENTOA Michelangelo Buonarroti Aurre k esan bezala, eskultura izan zen landu zuen lehenengo artea. Bolumen gogorreko eta indar handiko piezak sortu zituen, giza proportzioak guz z menderatuz. Ezagunak dira David, Hilzorian dagoen esklaboa, Moises edota Pietateak eskulturak.

Eskulturan ere, humanismoaren ondorioz, Antzinaro Klasikoko ereduak jarraitu zituzten. Proportzioak eta anatomia – ikerketak beraz, oso garrantzitsuak izan ziren eta biluziak ugaritu egin ziren. Eta Grezia eta Erroma garaian bezala, eskultura mitologikoak, erretratuak eta zaldizko estatuak ere egiten zituzten. Hauetan, nahiz eta edertasuna bilatu idealizazioaren bitartez, pertsonaien izaera azalaratzen saiatzen ziren.

Ghiberti Italian jaioa, Berpizkundeko lehenengo eskultorea izan zen. Florentziako katedraleko bataiotegiko ateak apaintzeko Brunelleschirekin lehiatu eta irabazi ostean, brontzezko erliebe ikusgarriekin dekoratu zituen (Paradisuko ateak deitu zitzaien). Deigarria da, bereziki nola erabili zituen perspek baren legeak, sakontasun sentsazioa lortzeko asmoz.

David

Goian Moises eta behean Pietatea

QUATROCENTOA Donatello Quattrocentoko eskultorerik handiena izan zen eta Errenazimenduko lehenengo ar sten artean kokatzen da, Masaccio, Alber eta Brunelleschirekin batera. Eskultura monumentalak egiten zituen eta erliebeetan stiacciato teknika (erliebeak fondo k milimetro gutxira kokatzea) berezia erabiltzen zuen plano ezberdinak eta sakontasuna lortzeko. Bere obrarik ezagunenetarikoak brontzezko David edo Condottiero Gattamelata zaldi eskultura dira.

Ghiber ren Paradisuko ateetako xehetasuna

GondoVero Ga?am

id

elata

Da v

DBH2ko Gizarte Zientziak

Ghiber ren Isaac-en sakriďŹ zioa (erliebe honekin lehiaketa irabazi zuen)

San Jorge dragoia erailtzen eta printzesa salbatzen (Donatelloren erliebe honetan s acciato teknika ikus daiteke)

BLOGEAN... 24. GAIA: ERRENAZIMENDUKO ARTEA Arkitektura, pintura eta eskulturaren artelanak osotasunean, ariketak, bideoak eta jolasak


Irakaslea: Izaskun Perez Gomez

81


DBH2ko Gizarte Zientziak

82


INFORMAZIO ITURRIAK Apunte hauetan aurkezten diren edukiak oinarrizko blogean osotzen eta zabaltzen joango dira, informazio iturrien zerrenda ere etengabe gaurkotuz, hemen agertzen dena oinarrizko kontsultarako erabili delarik.

INFORMAZIO OROKORRA Bibliografia eta artikuluak JUAN REDAL, Enrique: SANCHO URIARTE, Joseba (zuz.): Geografia eta Historia 2DBH. Zubia San llana. LE GOFF, Jaques: Los intelectuales en la edad media. Bartzelona: Gedisa. 2008. LE GOFF, Jaques: Mercaderes y banqueros en la Edad Media. Buenos Aires: Editorial Universitaria de Buenos Aires. 1982. SEBASTIÁN AMARILLA, José Antonio (2004): “La Edad Media (c.1000-c.1450): Configuración y primer despegue de la economía europea” — Capítulo 1 (pp. 15-66) de: COMÍN COMÍN, Francisco ; HERNÁNDEZ BENÍTEZ, Mauro ; LLOPIS AGELÁN, Enrique (2005) [eds.]: Historia económica mundial : Siglos X-XX — Barcelona : Crí ca, 2005 — 479 pp.: il., map. — (Crí ca Historia del Mundo Moderno) SEGURA, Cris na: La violencia sobre las mujeres en la Edad Media. Estado de la cues ón. Madril: Clio&Crimen, nº5 (2008), 24 – 38. orr

Erabilitako sareko baliabide interesgarriak artehistoria.com historiaybiografias.com arquivoltas.com arqueologiaypatrimonioindustrial.com arteinternacional.blogspot.com.es na onalgeographic.com.es escuelapedia.com historicodigital.com nabarralde.com

EMAKUMEAREN HISTORIA Erabilitako sareko baliabide interesgarriak palabrademujer.wordpress.com la-caracola.es mujeres.usal.es thevalkyriesvigil.com (El papel de la mujer en la sociedad vikingo-escandinava) mujeresenlahistoria.com mujeresconciencia.com

Irakaslea: Izaskun Perez Gomez

83


DBH2ko Gizarte Zientziak

84


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.