INURRIA ETA TXIRRITA 1. Bazen behin oso alferra zen txirrita bat. Uda osoa lore baten gainean etzanda igarotzen zuen, ezer egin gabe. Ah! zein ondo nagoen eguzkitan, bero-bero eta ezer egin gabe. Jateko ez dut arazorik, loretik jaitsi eta nahi dudan guztia jan dezaket... Hau bizitza ona!
2. Inurriaren bizitza ez zen berdina. Uda osoa lanean pasatzen zuen janaria bere etxera eramaten, neguan zer jan izateko. Zelako beroa! Puaf! Izerditan nago, nire gainean daramadan ogi zatia oso handia da eta. Ea etxera heltzen naizen hau gainetik kentzeko. Zelako pisua!!
3. Behin txirritak eta iùurriak elkar ikusi zuten zelaian. Beti bezala, inurria lanean eta txirrita eguzkitan zegoen. -Baina zertan zabiltza, iùurri? Ez zara nekatzen, ala? Bai inozoa, egun osoan lan eta lan. Ja, ja,ja‌ -Nire kontura ez barrerik egin. Oraindik ez dut bukatu. Asko falta zait nire etxea janariz betetzeko eta neguan zer jan izateko!!
4. Uda pasatu zen eta neguarekin elurra eta hotza hasi ziren. Txirrita gero eta kezkatuago zegoen. -Nora joango naiz orain? Ez dut etxerik egin ezta jatekorik bildu ere. Zer egingo dut?? Ez dago inor zelaian, ezta inondik ere. Non sartu dira guztiak?? Bakarrik nago eta hotza daukat, eta zelako gosea!! Hilko naiz, hilko naiz!!
5. Bitartean inurria bero-bero zegoen bere etxetxo barruan. -Ondo egoteko, lan egitea merezi du. Lana gogorra da, bai, baina orain ez daukat ez hotzik ezta goserik ere. Janaria batu dut eta egurra moztu negua epeletan eta bapo igarotzeko.
6. Txirritak ezin izan zuen gose eta hotz gehiago jasan eta i単urriaren etxera joan zen. -I単urri, i単urri, mesedez, utzi zure etxean sartzen, hotzak eta goseak hilko naute eta! Inurriak pena sentitu zuen eta atea zabaldu zion. -Sartu, sartu, alferrontzi! Uda osoan eguzkitan egon zara eta orain zer? Damututa zatoz negarrez!!
7. Inurriak eta txirritak negua elkarrekin eman zuten eta txirritak i単urriari esker, ez zuen ez gose ezta hotzik ere pasatu. -Bai zorte ona zuena, i単urriena, langileak zarete eta ez duzue goserik eta hotzik pasatzen neguan. -Eta bai mutur handia zurea, txirrita. Hemendik aurrera ez izan alferra. Zuk ere lan eginez gero, lor dezakezu guk i単urriok lortzen duguna! Lan egitea gogorra da baina gero saria lortzen da trukean.