KOLIN ETA KOLAN 1. Behin batean baziren bi untxi oso lagunak zirenak. Batek Kolin zuen izena eta besteak Kolan. Kolan : Goazen izkutaketan jolastera, Bai? Kolin : Ederto, zoaz zu eta izkutatu...
2. Korrika, korrika Kolan izkutatzera joan zen. Ondo izkutatu behar zen Kolinek ez ikusteko. Kolan : Je, je, je, je, ez nau aurkituko, ez nau aurkituko.
3. Kolan zuhaitz baten gainera igo zen. Kolinek, begira eta begira egon arren, ez zuen aurkitzen. Kolin : Arraioa!, nondik ibiliko da Kolan?, ez dut ikusten inondik ere. Kolan: Kuku, hemen nago, kuku.
4. Geroago, Kolan enbor baten barruan sartu zen Kolinek ez ikusteko. Kolin : Baina non sartu da Kolan? Nondik ibiliko da? Kolan : Kuku, hemen nago, ezetz harrapatu!
5. Orduan, Kolanek ihes egin zuen korrika. Korrika, korrika, korrika, baina aurrera begiratu gabe. Kolan : Je, je, je, je, kolinek ez nau harrapatuko! Baina Kolanek ez zuen ikusi aurrean zuen putzua eta( PLAUST!!!!!!
6. Kolin: Kolan! Kolan! non zaude? Atera zaitez hortik eta goazen etxera. Berandu da eta.
7. Baina Kolan putzuan sartuta zegoen eta ezin zen handik irten. Kolan : Lagundu Kolin, lagundu! Ezin naiz hemendik atera! Kolinek eskua luzatu zion eta Kolan putzutik atera zuen. Gero elkarrekin etxera joan ziren. Kolan : Eskerrikasko Kolin! Muxu handi bat emango dizut laguntzearren. Muuuaaa!!!