2B Energia-iturriak

Page 1

EGILEA: Argiñe Elizondo MAILA: DBH.2B



ENERGIA-ITURRIAK

Gure beharrak asetzeko behar dugun energia lortzeko erabiltzen diren sistema naturalei deitzen zaie, eta hauek bi multzotan banatzen dira, energia berriztagarriak(energia eolikoa, energia hidroelektrikoa,eguzki-energia...) eta energia ez-berriztagarriak(erregai fosilak; ikatza,petrolioa... eta energia nuklearra; uranioa). Energia berriztagarriak energia ematen dute, baina agortzen ez diren iturriak dira. Lurrak Eguzkitik jasotzen duen energiak berdinberdina izaten jarraituko du gizarteak hartatik etekinak atera ala ez. Baita ere, ez dutelako inolako kalterik edo kutsadurarik sortzen energia sortu edo erabiltzen dugun garaian. Energia ez-berriztagarriak ordea, energia eskuratzen den neurrian iturria bera agortzen joaten diren energia-iturriak dira. Iturri horietatik energia lor daiteke, baina energia lortzean iturriak agortu egiten dira, beste substantzia batean bilakatzen baita. Petrolioaz baliatzen gara hainbat material ezberdin sortzeko, baina, petrolioak badauka bere muga, ez da ziurtaturik daukagun energia-iturria, Eguzkiaren energia bai ordea.

Eguzki bidezko energia

Energia eolikoa

Petrolioa

Energia hidroelektrikoa


ENERGIA BERRIZTAGARRIAK EGUZKI-ENERGIA Eguzkitik Lurrera erradiazio elektromagnetiko eran jasotzen dugun energia mota da. Iturri agortezina da, eta energia termikoa edo elektrizitatea sortzeko erabiltzen dugu. Energia hau plaka fotovoltaiekoen bidez jasotzen dugu. Energia honen alde onak eta txarrak: – Alde onak: Eguzkitik zuzenean hartzen dugulako ez du kutsatzen, garbia delako. Ez du inolako kutsadura akustikorik sortzen, eraikinetan integratzen delako. – Alde txarrak: Eguzki plakak montatzen asko kostatzen du, konplikatu xamarra da. Gainera montatzerako garaian asko kutsatzen dute.


ENERGIA EOLIKOA Energia eolikoa energia berriztagarria da; izan ere, iturri agortezin batetik lortzen dugulako. Energia honek ez du kutsatzen, erregai fosilak agortzea saihesten du eta klima aldaketak ematea. Haizearen eraginez sortzen den energiaz baliatzen gara, ondoren elektrizitatea sortzeko. Parke eolikoak mendi tontorretan egon ohi dira, haizearen kontra jarrita. Ibai edo itsasoan ere aurki ditzakegu, bertan korronteak daudelako. Energia eolikoaren alde onak eta txarrak: – Alde onak: Energia eolikoa garbia da. Ez du berotegi efekturik sortzen ezta euri azidorik ere. Errota hauek jartzeko, ez du lur aldaketa haundirik eskatzen. Parkea kendu behar izanez gero, duen abantaila da, lurrak zeuden bezala uzteko aukera ematen duela eta ez dela inolako arrastorik geratzen. Gainera, herrian bertan, ekonomian emaitza oso onak lortzen dituzte. – Alde txarrak: Energia eolikoak izan dezaken kalterik haundiena, inguruan dabiltzan hegaztietan ikus daiteke.


ENERGIA HIDROELEKTRIKOA Zentral hidroelektriko batetik lortzen dugun energia da. Ura altuera batean egoten da presa batean bildurik eta bera jaistean hartzen duen abiadurarekin behean egoten diren turbinak birarazten ditu eta turbinak biratzean, sorgailu elektriko baten ardatzari lotuta dagoenean lortzen dugu energia elektrikoa. Energia honek ere beste guztiak bezala baditu bere alde onak eta txarrak: – Alde onak: Energia hidroelektrikoa garbia da, eta ez du emisio kutsatzailerik botatzen. Elektrizitatea sortzeaz gain, ibaiaren ibilbidea erregulartzen du eta edateko uraren horniketa kontrolatzeko balio du. Soberan dagoen ura gorde egiten du lehorteak daudenerako eta uholdeak kontrola ditzake. – Alde txarra: Energia honek duen desabantaila nagusietako bat da ezin dela metatu, hau da, energia elektrikoa sortu ahala, kontsumitu egin behar dela. Beste desabantailetako bat da, zentrala egiterakoan, alde batetik garesti ateratzen dela eta beste aldetik kutsatu egiten duela, eta naturaren zati bat ondatzen duela, zentralaren tamainaren arabera izango da kaletetuko duen zatia.


ENERGIA EZ-BERRIZTAGARRIAK ENERGIA FOSILA Lurraren litosferan aurkitutako hidrokarburoak dira eta erregai bezala erabiltzen dira. Oxigenoa beharrezkoa da erregaia erretzeko. Erregaia erretzen denean, bero handia askatzen du eta molekula berriak sortzen dira. Erregai fosilak hauek dira: ikatza, petrolioa eta gas naturala. Euskal Herrian ditugun bi zentral termikok energia lortzeko, ikatza erabiltzen dute. Erreketak askatutako beroarekin ura lurrundu egiten da, eta lurrun horekin turbinak birarazten dira. Azkenik, argi indarra lortzen da. Energia honen alde onak eta txarrak: – Alde onak: Erabiltzeko prest egoten da, erregai fosilak dauden bitartean, merkea eta erabiltzen nahiko erraza. – Alde txarrak: Denborarekin agortu egiten direla. Erreketa ematen denean gas kutsakorrak isurtzen ditu eta zentrala eraikitzerakoan kutsadura sortzen du.


ENERGIA NUKLEARRA Energia nuklearra uraniotik eta beste material erradiaktibo batzuetatik ateratzen da. Erreakzio nuklearra elementu kimiko baten nukleoa eraldatzen denean suertatzen da, eta prozesuaren ondorioz beste elementu batean bihurtzen da. Energia iturri honetatik lor dezakegun energia, elektrikoa da, hau da, gure etxeko argia. Energia honek hainbat abantail eta desabantail dauzka: – Alde onak: Energia elektriko handia sortzen dela izango litzateke abantaila handiena. Gainera, energia iturri merkea eta ez du gas kutsakorrik isurtzen – Alde txarrak: Sortzen diren hainbat hondakin nuklearrekin ez dakigu zer egin eta ingurumenari kalteak eragiten dizkiote. Txernobilen gertatu zen bezalako istripuak gerta daitezkeela erradiazioengatik. Inguruan bizitzea ez da posible erradiazioak daudelako, eta horrek, hainbat gaitz, minbizia,malformazioak... sor ditzake.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.