2010-06-21 JARDUERAK PAUSOZ PAUSO

Page 1

ORDIZIA, HIRIHEZITZAILEA

ORDIZIA HIRI HEZITZAILEA PROIEKTUA

Ordizia Hezi-Gunea edo ORDIZIA HIRI HEZITZAILEA. Proiektuan hiria bera, bere esanahi osoan, eragile hezitzaile bat da. Horrela betikoak izan diren eremuez gain, eskolak eta Kultur Etxeaz gain, eremu berriak, gune berriak, gehitu nahi ditu. Hau lantzeko Ordiziako Udal ordezkari, teknikari, Euskal Herriko Unibertsitatea eta herriko hainbat elkarteen artean elkarlanean aritu dira. Eta azken hilabeteetan, hainbat eragileek, lan ildo ezberdinak planteatu eta elkarrekin hainbat proiektu diseinatu dituzte. Lan ildoetako bat belaunaldien arteko harremana izan da, eta ildo horretan LEHEN, ORAIN ETA GEROKO ESKOLA proiektua diseinatu da. Ekimen honetan Ordiziako ikastetxeak (Jakintza Ikastola, Ordiziako Institutua, eta Urdaneta eskola publikoa), Jubilatuen Elkartea, Kimetz elkartea eta Hitzaro Elkartea daude. Proiektu honen xedea zera da, pertsona helduak eta gazteak beraien eskolarekiko bizi izan dituzten esperientzi eta bizipenak konpartitze. Proiektu honetaz aparte BESTE EGITASMO BATZUK DISEINATU DIRA eta elkarte ezberdinak ere parte hartu dute, hots, Goierriko Bertso eskolako bertsolari gazteek, Ordiziko auzoetako festa batzordeak, Ordiziko hainbat elkarte..Ekimen zehatzak datozen egunetan egingo dira. Jarraian egindako ekimenen zerrenda:


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
2010-06-21 JARDUERAK PAUSOZ PAUSO by jau man - Issuu