HARTZA Hartzaren izen zientifikoa Urside da. Ugaztuna da eta Ozeano Artikoan adibidez, hartz zuria bizi da. Besteak lehen Pirineoetan bizi ziren, orain aldiz, ez hainbeste baina baita ere. Hartzak haragijaleak dira, hau da, fruitu lehorrak, baiak, fruta, hostoak eta sustraiak jaten dituzte. Californian bizi dira. Zortzi hartz espezie daude. Hartz polarra batez ere haragijalea da, panda erraldoia ia erabat banbuz elikatzen da. Gainerakoak, orojaleak dira Mammalia, Ipar Amerikako hartza, Hego Amarikakoa, Europakoa eta Asiakoa. Hartzak hainbat koloretareekoak izan daitezke: marroiak, zuriak… Begiak txikitxikiak dauzkate, ahoa aldiz, handia. Hartzek pisu handia dute. Adibidez hartz zuriak 500 kg pisatzen du eta 130cm arteko altuera du. Oso harreman ona dute hartzekin: beraiekin bizi direlako. Historiaurrean hartzak ehizatu dira haragia eta larrua lortzeko. Bestalde, usaimena zentzu bikaina dute.
SAGUA Saguen izen zientifikoa Mus da. Normalean Europan, Afrikan eta Asian bizi ziren. Gizakiok Ameriketara, Australiara eta beste uharte askotara zabaldu dugu. Saguak orojaleak dira: landareak, haziak eta batzuetan intsektuak edo beste animalia txiki batzuk jaten dituzte. Saguak txikiak dira, 5-12 zentimetro neurtzen dute, buztana luzeagoa dute. 12tik 35 gramora bitarteko pisua dute. Normalean grisak edo marroiak dira, horrela naturan kamuflatzen dira. Sagu gazteak amarekin bizi dira bularra hartzen lagatzen dutenean. Beraien haurnaldiak hiru aste irauten du. Ama batek kume asko edukitzen ditu aldi berean. Saguak jaiotzen direnean gramo bat baino gutxiago pisatzen dute. Hiru astez, amaren esnea edaten dute. Sei aste dituenean, sagu emea haurdun geldi daiteke berriro. Horregatik, saguak oso azkar ugaltzen dira. Momentuz 40 espezie aurkitu dira. Saguak karraskariak dira, normalean basoetan eta basamortuetan bizi dira. Hamster-en familiakoak dira. Normalean gizakiekin lotsatiak dira.
BARRASKILOA Barraskiloaren izen zientifikoa gastropoda da eta narrastia da. Bere habitata desertua eta basoa da eta laurogeita bost mila espezie barraskilo daude munduan guztira. . Belarjalea da, hau da, belarrak eta landareak jaten ditu. Maskor bat du eta oso mantsoa da, metro 1 orduko joan ahal da. Bere neurria 4 cm-koa da, pisua 7 eta 15g artean eduki ditzake. Beste barraskilo mota batzuekin harremanak eduki ditzake. Larba edo arrautza bidez ugaltzen da, hau da, narrastia da. Buruan bi antena ditu eta antenen puntan begiak ditu, ukitu egiten badituzu begiak kizkurtu egiten ditu. Bere listua oso itsasgarria da eta bera pasatzen den tokian lagatzen du itsatsita.
ARRANOA Arranoa hegazti bat da eta bere izen zientifikoa Aquila Chrysaetos da. Animalia obiparoa da. Animalia obiparoek arrautzetatik edukitzen dituzte kumeak. Arranoak gehien Eurasian eta Afrikan egon ahal dira, edonon topatu ahal dira Antartidan izan ezik. Arranoak oihan leorretan bizi dira askotan. 60 arrano mota baino gehiago daude munduan. Zooetan ere egon ahal dira. Arranoak haragijaleak dira, karraskariak, ugaztunak ...
hau
da, animalia
ertainak jaten
dituzte:
Arrano beltzek mokoa kolore horiduna dute eta begi marroiak dituzte . Arrano buru zuria gehien ikusten dena izaten da, begi argiak dituzte eta nahiko handiak dira. Hegoen zabalera 1,8-2,3m-koa da. Arranoak animaliak harrapatzeko oso azkarrak dira, horregatik batzuk hegazti harraparia deitzen diote. 120-160km/h joan ahal dira.
IZURDEA Izurdea itsasoan bizi den ugaztuna da. Izurde gehienak ozeanoan bizi dira; baina ur gozoko izurdeak munduko errekarik eta ibairik handienetan bizi dira. Itsasoan bizi arren ez da arraina: birikak ditu arnasa hartzeko eta kumea amaren esneaz elikatzen da. Izurdea zetazeoen familiakoa da. Izurdearen izen zientifikoa, Delphinidae da. Ingelesez dolphin da, gazteleraz delfín, alemanez, berriz, delfin, frantsesez, aldiz, dauphin, galizieraz, ordea, golfiño, irlandesez, deilf, latinez srutantem delphina uident eta portugesez golfinho. Izurdeak, 2 eta 8 metro arteko luzera izan dezake, espezie edo motaren arabera. Izurde arruntena izurdea handia da; oso azkarra eta jostalaria, handiena berriz, 10 metroko luzerakoa. Izurde handiak 150-650kg pisatzen du, izurde arruntak aldiz, 100-140kg. Izurde txikienak Cephalorhynchus hectori maui espeziekoak dira, 1,7 metroko luzera eta 50 kilogramorekin baita ere; hala ere luzeenak orkak dira, 9,5 metroko luzera eta 10 tonako pisuarekin batera. Orkaren abiadura 56km/h da. Izurdeak haragijaleak dira, baina arrainen haragia jaten dute. Janaria lortzen harrapakari handia eta azkarra da. Bakailaoekin, antxoekin, atunekin, izokinekin, karramarroekin, txipiroiekin… erlazionatzen da, bere harrapakariak direlako. Ugalketa-garaia bizilekuaren araberakoa da; hala ere estalketa gehiago egoten da. Kumeak udan jaiotzen dira, 10-15 kg-ko pisuarearekin, amaren sabelean urtebete egon ondoren. Gainera, izurde emeek heldutasun sexuala 5 edo 12 urterekin edukitzen dute; arrek, ordea, 9 edo 13 urterekin. Izurdeentzat mehatxurik handiena arrantza sareak dira. Arrantzaleak atuna harrapatzen ari direnean, izurdeak (atuna jan nahian) arrantza sareetan harrapatuak gera daitezke.
AZERIA Azeriaren izen zientifikoa Vulpes da. Azeria, otsoen eta txakurren famliakoa da. Ornoduna da, hau da bizkar-hezurra du. Animalia ugaztuna da. Itxurari dagokionez, buru txikia du eta mutur zorrotza. Hiruki formako belarriak ditu. Buztana iletsua eta luzea dauka, 25-50 cm artean neurtzen du. Bestealde, ez da oso handia, txakur ertain baten tamaina du, 60-80 cm inguru. Arrek emeek baino gehiago pisatzen dute. Arrek, 6-7 kg eta emeek berriz, 4-6 kg. Azeriak basoetan, mendietan, leku hotzetan, baita basamortuetan ere bizi daitezke. Normalean beraien bizilekua toki ezkutuetan egiten dute, adibidez harri arteko zuloetan. Azeriak orojaleak dira, hau da, denetik jaten dute, adibidez: txoriak, saguak, txorien arrautzak, intsektuak, fruituak… Harrapakin txikiak zein handiak ehizatzen ditu. Harrapakin handia denean, esate baterako untxi bat, bere gordelekura eramaten du, horrela, denbora luzez janaria izateko. Ugalketari dagokionez urtean behin izaten da eta ugalketa hori neguan egiten dute. Ugalketak bi hilabetekoak dira. Gehienetan 5 azeri kume izaten dituzte ugalketa bakoitzean. Azeriaren etsaiak arranoa eta basakatua dira. Hala ere, gizakia da azeriaren etsai nagusiena. Gizakiok azeri asko hiltzen ditugu bere azala erabiltzeko. Ingalaterran, adibidez, azeri ehiza kirol bat zen.
GORILA Gorilaren izen zientifikoa Gorilla da eta erdialdeko oihanetan hedatzen dira. Bi espezie eta 4 azpiespezietan banatuta daude. Ugaztunak dira, hau da, tripatik edo alutik jaiotzen dira bere kumeak. Orojaleak dira, hostoz, frutaz, intsektuz, zomorroz elikatzen dira. Gainera, animalia taldekoiak dira, hau da, beste gorilen artean bizitzea gustatzen zaie. Oso handiak dira: 1,80m inguru luze eta 200kg izatera hel daiteke. Besoak hankak baino luzeagoak dituzte eta sudurra motza eta zapala. Lepo laburgihartsua dute, bularra sendoa eta gainera besoak eta hankak oso trinkoak. Emea 250-270 egun egoten da erneri eta kume bakarra egiten du ernaldiko. Gero kumea zaintzen du.
ELEFANTEA Elefantearen izen zientifikoa “elephantidae” da. Ugaztunak dira eta Afrikan bizi dira, gehienak. Modu berean, elefante mota asko daude munduan eta afrikar elefantea da horietan handiena. Pisuari erreparatuta, elefanteek, 7 tonako pisua dute, hau da, 7.000kg. Luzera, normalean 7 metrokoa izaten da, baina asiar elefanteak adibidez, 6,5 metro luze eduki ditzake. Elikadurari dagokionez, belarjaleak dira, hau da, belarrak jaten dituzte. Elefanteak klima tropikalean bizi dira- beroetan-. Bestalde, elefanteen erlazioa hau da: belarrak jaten ditu eta ugalketa sexuala dute. Bibiparoak (umegileak) dira, hau da, amaren sabeletik jaiotzen dira. Gainera, munduko elefante handienaren izena elefante afrikarra da eta 12 tona pisatzen zituen, uharte batean aurkitutakoa.
GEPARDOA Bere izen zientifikoa Acinonyx jubatus da. Horrekin batera, bere izen arrunta gepardoa da. Felino honek buru txikia dauka eta belarri txikiak. Gainera, gepardoak puntu beltzez osatutako azal eta ile horia du lehoinabarren antzera, nahiz eta azken horiek orban zabalak eta handiagoak izan. Animalia argala da, felinorik argalena, oso luzea proportzioz eta hanka luze zein isats luzea ditu. Proportzioz gainera bihotzik handiena daukan katua da, baita sudur eta birika handienak dauzkana ere. Katuen familiakoa da. Gepardoak ez du gauez ehiztatzen. 24-72kg ditu eta 11-15 altuera dauka. Abiadurarako eginda dago: animalia hauek 98-108km/h inguruko abiadura lor dezakete. Baita ere eginiko lasterketa batzuetan gepardorik azkarrenak 115km/h-ko abiadurara iristea lortu zuen. Hiru segundotan 0-otik 100km/h-ra pasa daitezke eta abiadura horretan 2 metroko urratsak eman ditzakete.
BASURDEA Basurdeen izen zientifikoa Sus Scrofa da, oihanetan eta basoetan bizi diren ugaztunak dira eta edozein basotan aurkitu daitezke. Orojaleak dira, hau da, haragia zein barazkiak jaten dituzte, nahiz eta barazkiak nahiago dituzten. 90-150 cm-ra neurtu ahal dute gutxi gorabehera, 80kg pisatu ahal dute eta 1520 urtera bizi dira. Gehienak ilea dute eta normalean kolore ilunetakoa, marroia, beltza… begi txikiak dituzte eta belarri ertainak. Sudur luze bat dute eta lau hanka. Oso animalia soziala da. Beraien taldeak 20 aletarainokoak izatera iritsi daitezke eta umegileak dira. Txerriaren familiakoa da, horrekin batera, txerri basatiak dira. Zortzi espezie desberdin aurkitu dira, eta lau talde desberdinetan banatzen dira: mendebaldeko basurdea, indiako basurdea, ekialdekoa eta indonesiakoa. Espezie batzuk desagertzeko arriskuan daude. Gainera, basurdea herri batzuetako armarrian ateratzen da, gaur egun basurdea nafarren artean ehiza handiko joko ugariena, ezagutuena eta baloratuena delako.
URTXINTXA Urtxintxaren izen zientifikoa Scirius Vulgaris da. Zuhaitzetan, basoetan eta parkeetan bizi dira. Munduan zehar asko daude. Europan katagorri arrunta bizi da, marroi gorrixka. Estatu Batuetan eta Kanadan katagorri grisak bizi dira, Europakoak baino handiagoak direnak. Jendeak katagorri grisak Inglaterran askatu zituen. Grisak marroiak baino indartsuagoak dira. Urtxintxak bakartiak dira, kumeak izateko bakarrik biltzen dira beste urtxintxekin. Janari nahikoa badute eta eguraldia egokia bada, 4-7 kume izaten dituzte. Habiak zuhaitzetan egiten dituzte; adarrez egindako bola batzuk dira goroldio batek bigun egoteko. Bola hauek bi zulo dituzte, bata atea edo sarrera balitz bezala erabiltzeko eta bestea txikiagoa ihesbide bezala. Katagorri bakoitzak zenbait habia egiten ditu lotarako. kumeak urtean bi aldiz izaten dituzte. Urtxintxen janaririk gustukoena baia, fruitu lehorrak, haziak, azalak, loreak, perretxikoak eta fruituak dira. Hala ere, batzuetan zizareak, arrautzak, intsektuak eta barraskiloak ere jaten dituzte. Udazkenean urtxintxek janaria bildu eta gordetzen dute neguan jateko. 200 espezie daude munduan. Urtxintxa txikiena Pijmea deitzen da, Afrikan bizi dira eta handienak, Hindu, ia metro bat neurtzen du.
IGELA Igelaren izen zientifikoa anula da eta anfibioa da. Bi esku ditu aurrean eta bi hanka atzean. Mundu guztitik bizi dira basamortuan eta Afrikan izan ezik. Lakuetan, putzuetan eta errekan bizi dira eta kumeak arrautza bidez jaiotzen dira. Igelek insektuak jaten dituzte. Munduko igel txikienak 4kg ditu ertainak beti 5kgkoak dira eta munduko handienak15kg ditu. Apo urrekarak 4,2-5,6 cm neurtzen du, Phyllbates teribilis 5,5cm neurtzen du, eta azkenik Apo arrunt europarra 15cmkoa da. Arra ala emea den jakiteko tinpanoarekin zer ikusian duen gauza bat begiratu behar da. Tinpanoa begia baino handiagoa badauka arra da eta bestela emea. Hanka luzeak dituztenez, salto handiak egiten dituzte (aurreko bi eskuak laguntzeko).
ITSAS KROKODILOA Itsas krokodiloen izen zientifikoa “crocodylus porosus” da. Narrastiak dira eta Afrikan bizi dira, gehienak. Modu berean, krokodilo mota asko daude munduan eta itsas krokodiloa da horietan handiena. Pisuari erreparatuta, krokodilo gehienak oso handiak dira. Itsas krokodilo arrek, 1.000kg, hau da, tona 1 pisatzen dute eta 5,8m neurtu. Emeek berriz 100kg pisatzen dituzte eta 3 metro neurtzen dute. Elikadurari dagokionez, haragijaleak dira, hau da, arrainak, gizakiak, izaki bizidunak… jaten dituzte. Itsas krokodiloak klima tropikalean bizi dira – beroetan-. Bestalde, itsas krokodiloen erlazioa hau da: beste haragijale eta belarjaleak jaten dituzte. Ugalketa sexuala dute eta ugaldu baino lehenago, hostoekin eta lurrarekin habia egiten dute. Obiparoak dira, hau da, arrautzetatik jaiotzen dira. Gainera, munduko krokodilo handienaren izena itsas krokodiloa da eta handienak 6,5 metro neurtu ditu. Filipinasen aurkitutako krokodiloa da.