BALEA, BAKAILOA ETA EUSKAL ARRANTZA
EUSKALDUNAK BALEA ARRANTZALERIK HANDIENAK Balearen arrantzak berebiziko pisua izan du Euskal Herrian. Erdi Aroan euskal arrantzaleak Europako balea arrantzalerik handienak izatera iritsi ziren, eta Amerika Ipar Ekialdeko lurraldeetara eginiko espedizioei esker denbora luzez eduki zuten itsasoko ugaztun horretatik eratorriko produktuen monopolioa Europan. Etekin izugarria atera zitekeen harrapakina baitzen balea: gantzetatik olioa ateratzen zuten, bizarrak arropak egitekobaliatzen zuten, haragia aprobetxatzen zuten, hezurrak eraikuntzarako erabiltzen zituzten.
BALAENA BISCAYENSIS (euskal balea) Lehenagotik ere beste herriek baleak arrantzatzen bazituzten ere, euskal arrantzaleak XII. mendean jada baleak harrapatzen zituztela frogatzen duten dokumentuak daude. Gipuzkoako eta Bizkaiko portuak bistaz galdu gabe arrantzatzen zuten Balaena biscayensis, iparreko euskal balea. Dokumentuen arabera, XVI. mendean euskal arrantzaleek jada Amerikako Ipar ekialdean arrantzatzeko espedizioak egiten zituzten. Bakailaoaren atzetik zihoazen hasieran, baina balearekin topatzean balea ustiatzen hasi ziren.
BALE TXALUPAK ETA ARPOIAK, ASMAKIZUN UNIBERTSALAK Egungo txalupen prototipoek euskal bale-txalupetan dituzte sustraiak, euskal txalupetatik abiatuta sortu baitituzte egungo traineruak. Sei arraunlari izaten ziren txalupa bakoitzean eta zabalak ziren oso. Arpoiak ere Euskal Herrian diseinatuak dira. Bale-arrantza egiteko teknika hori euskaldunona da. Gainontzeko estatuetan bestelako teknikak erabiltzen zituzten balea harrapatzeko, baina saiakeran besterik ez ziren geratzen, teknika eraginkorra arpoiena baitzen. Euskaldunengandik ikasi dute, beraz, gainontzekoek. Euskaldunak mugarri izan dira, hortaz, bale-arrantzan; oraina eta geroa markatu bai dituzte.
ARRANTZAREN INGURUAN SISTEMA OSO BAT Euskaldunak mundu mailan ezagun egin ziren bale-arrantzan adituak zirelako. Sistema oso bat osatu zen arrantzaren inguruan, itsasoari begira bizi zen herria baitzen Euskal Herria. Basoak ere arrantzari begira diseinatzen ziren. Kimuak zirenetik soka batzuen bitartez forma ematen zitzaien, seriean, ontziak behar zuten piezaren forma emateko. Zuhaitzei ipinadarrak deitzen zitzaien, ipinitako adarrak. Ehunka pertsona aritzen ziren lanean ontzigintzarako Irati, Urbasa eta Aralarren. Idia ere itsasoari lotutako animalia zen. Indar traktore nagusia zen bai basotik itsasertzera jaisteko zuhaitzak, bai ontziak itsasoratzeko. Horregatik idi probaleku nagusiak kostaldetik gertu daude, Aia kasu. Aiakoak ziren ere munduko aingura handienak. Burdina behar zen itsasontziak eta arrantzarako tresnak egiteko, eta hori, meategietatik lortzen zen. Europako burdinarik preziatuena Euskal Herrikoa zen. Arrantzaleak egonaldi luzeak egiten zituzten, hortaz, goraldian, janari eta edari produkzioa hamarkoitz handitu zen. Egurrezko etxe eta txaboletatik baserrietara joan ziren bizitzera, urte gutxiren buruan 1000 baserri zeuden Gipuzkoan.
EUSKAL ARRANTZALEAK LUMERA HORNITZAILE NAGUSIAK XVI.
mendearen bigarren hamarkadan arrantzale portugaldar, normandiar eta bretainiarrak hasi ziren Kanadako kostalde atlantikora joaten, bakailao arrantza gune aberatsek erakarririk. Euskaldunek horien arrastotik joango ziren, baita ohartu ere, bakailaoez gainera, balea ugari zegoela ur haietan. Euskaldunek Kantauri itsasoan zehar balea harrapatzen jarraitu zuten mende honetan. XVI. mendeko euskal baleazaleak lumera hornitzaile nagusiak ziren. Produktu horrek tira handia zuen, besteak beste, argiztapenean eta xaboiak, ehungintza produktuak eta botikak egiteko erabiltzen baitzen. Balea bizarrak ere merkaturatzen ziren (ganibet giderrak egiteko, adibidez); XVII. mendean areagotu egingo zen produktu horren eskaria, lumeraren balioarekin parekatzen zela.
BAKAILOA Bakailao arrantzaren berebiziko historia humano, sozial eta ekonomikora egindako hurbilpena, XVI. mendetik gaurdainokoa. Historia hain ezaguna ez izanik ere, Europa elikatzeko ezinbesteko jarduera izan zen, non gizon eta emakume ugarik parte hartu zuen bizimodu gogorrari aurre eginez.
BIZIMODU GOGORRA Ikuspegi historiko, sozial eta ekonomiko batetik, bakailaoaren arrantza euskal arrantzaleek XVI. mendetik gaurdainoko egindako jarduera berezia izan da. Ternuako eta Ipar Atlantikoko uretan jasandako arrantza, bizitza gogorra eta arriskutsua ukaezina da, eta emakumeen parte-hartzea aktiboa izan da lehorrean bakailaoaren arrantzaren funtzionamendurako ezinbesteko lanak garatuz: karga eta deskarga-lanak, arrainaren manipulazioa, komertzializazioa ...
ITSASONTZIA ETA LANTEGIA, DENA BATEAN Txalupa bakailo-zaleetan, oinarrizko eginkizunak bakailaoa harrapatu eta ontzian bertan prestatzea ziren; horretarako, burua kendu, goitik behera ireki, gatzetan sartu eta pilatu egiten zen. Haranzkoan, garai hartan hamar hamabost eguneko bidaia, eguraldiaren arabera, sareak prestatzen ziren (boloak, diaboloak, berunak, kortxoak, “haizeak� izeneko kableak eta abar jarri, kableak neurtu). Arrantza-guneetara iristean, egunero (hamabi ordu lanean eta beste sei atsedenekoak izaten ziren, kasurik hoberenean) eta etengabe egiten zen lan, txandaka. .