Kontu-kontaria 2012-2013

Page 1

2012-2013 IKASTURTEKO GURASO ORDEZKARIEN PARTEZ...

URTE BERRI ON!!! TUTOREA 000J: IRATI GOROSTIZA 001J:MIREN SEGURA 001K: ALAITZ MORRAS 002J: OLATZ ARRESE 002K: MIREN ARIETALEANIZBEASKOA

003J: ENERITZ URRUTIA 004J: MIREN ARENAZA 005J: LIERNI ALTUNA 005K: ITZIAR GURTUBAI

ORDEZKARIA

ORDEZKOA

NEREA MARTINEZ DE LA HIDALGA LANDER VILLAR YULI VARGAS OLAIA IDIGORAS SAIOA ESNAL

IÑIGO PAGALDAI HARITZ GOROSARRI LEIRE VIGURI GARBIÑE GONZALEZ MIREN ERAÑA

AITOR URRUTIA SONIA IGNACIO PEDRO ETXANIZ ASUN BADIOLA

AITOR GARZIA-ETXABE

LOURDES RASO ANDONI BENGOA NATALIA MOYA

KULTURGUNEA ELKARRIZKETA BIDEZ Aurten antzerki ikastarora apuntatzeko aukera izan dute 4-5 urte arteko umeek. Hiru talde osatu dira eta bakoitzak ipuin bana landu du. Beraiekin eta bere gurasoekin elkartu gara eta galdera batzuk egin dizkiegu eta hona hemen beraien iritzia. GURASOEI egindako galderak 1 Zer iruditu zaizu kulturguneko ekintzen artean antzerkia eskaintzea? 2 Zer landu dute? 3 Zer moduz dago antolatuta?

eta

UMEEI egindakoak 1 Zein izan da aurkeztu duzun antzerkiaren izenburua? 2 Eta bete duzun papera? 3 Zer moduz pasatu duzu ikastaroan? 4 Hurrengo ikastarora apuntatzeko prest?

1 BIDATZ 1 Oso Ondo. 2 Esku lanak eta antzeztu egin dute. 3 Ondo, hasieratik ezagutzen ditugulako datak eta ordutegiak. ENARA 1 Txanogorritxu eta otsoa. 2 Txerritxoa. 3 Ondo, oso gustora. 4 Bai, batuka egiteko prest

JOSEBE 1 Ondo, gainera horrelako ikastaroak ez dira antolatzen herrian. 2 Animaliak ezagutu eta karetak egin. 3 Ondo, notak eta guzti jaso dituzte. HAITZ 1 Buruko hura nork egin zion jakin nahi zuen satortxoa. 2 Behia. 3 Ondo, 4 Printzipioz ez baina pentsatuko du.

ARANTZAZU 1 Oso Ondo, jende aurrean lotsa galtzen duzulako eta gainera ondo pasatzen duzulako. 2 Gelatik kanpo lagunak egiten dituzu eta antzezten ikasten duzu. 3 Oso ondo, aukera ematen dizu egunak aukeratzeko eta beste ekintza batzuekin partekatzeko. JONE 1 Azeria eta Lehoia 2 Herritarra 3 Ondo 4 Seguruenik bai, baina pentsatu behar dut


Euskararen Eguna

ARGAZKI BIDULMA

Txokolatea jaten

Hostoekin jolasean Gaztaia jana Pinu buruekin jolasean

Ezkurtxo Zarimutzen

Pirritx eta Porrotx

Izenadubara irteera

Olentzero

2


Kulturguneko Ekintzak 1. HIRUHILABETEAN JOSE ARANA GUNEAN ANTOLATUTAKO EKINTZAK: Ohiko den bezala ikasturte honetan ere Jose Arana guneko 4 eta 5 urteko haurrentzat hainbat ekintza antolatuko ditugu. Ekintza hauei tailerrak deitzen dizkiegu. 8 orduko iraupena izaten dute. Jose Arana gunean 3 tailer antolatzeko proposamena luzatu genuen eta gurasoek beste proposamen bat egin ondoren 4 tailer antolatzea aurreikusten dugu: Antzerkia; Batuka; Pandero eta Patinjea. Antzerkiko tailerra bukatu da dagoneko eta bertan 3 talde izan genituen, guztira 30 ikaslek hartu zutelarik parte. Oso pozik aritu ziren. Batukako tailerra 2. hirhilabetean hasiko da eta bertan 18 ikaslek eman dute izena. Ea gustokoa duten. 2. Arizmendi ikastolako langile eta gurasoentzat ekintzak 2012-13 ikasturtean zehar hainbat ekintza antolatuko ditugu Arizmendiko guraso eta langileentzat. 1. hiruhilabetan 3 hauek antolatu ditugu: 1. Dakizuen bezala Arizmendi ikastolan guraso eta langileen antzerkia taldea daukagu. Hauek ikasturtean zehar astero elkartzen dira Arimazubi guneko aretoan, entseguak egiteko eta ikasturtean zehar hainbat ekitaldi izaten dituzte. Ikasturte honetan goraipatzekoa da egiten ari diren lana, Nabarraldeko 500. urteurrena zela eta Asaba Zaharren Oihartzuna obra prestatu dute eta Amaia antzokian estreinatu zen azaroak 9an. Izugarrizko jende pila gerturatu zen Amaiara, 420, sarrera saldu genituen eta bertan egon zen jendeak oso gustura atera zen emanalditik. Orain gira txiki bat egin behar dute Asaba Zaharren Oihartzuna lanarekin. Dagoeneko Mutrikun ere taularatu zuten azaroaren 17an eta orain Aretxabaletako Arkupe Kultur etxean taularatuko dute abenduan (oraindik data zehaztu gabe dago). 2. Poltsa eta eskuzorroak egiteko ikastaroa. Bertan Arizmendi ikastolako 11 guraso eta langilek hartu zuten parte eta oso gustura aritu ziren.Bakoitzak bere poltsa eta esku zorroa egin zuten eta balorazio oso ona egin zuten. 3. Picasa ikastaroa; hiruhilkabete bakoitzean IKT.ekin zerikusi duten ikastaro batzuk antolatzen ditugu. Lehen ikastaroa picasaren ingurukoa izan da. Argazkiak nola pasa lainora, nola egin bideoak argazkiekin, kolage-ak, lagunekin nola partekatu‌ 21 pertsonek eman zuten izena eta Ferixaleku gunean dagoen informatikako gelan izan zen. Jendea oso pozik gelditu zen Juan Arbuluk egindako lanarekin. 4. Sukaldaritza ikastaroa: Abenduak 10, 11, 17 eta 18an Lanbide heziketako sukaldean sukaldaritzako ikastaro bat izan genuen. Bertan 13 gurasok eman zuten izen eta egia esan oso giro politean ibili ziren lanean. Irakaslea Arizmendi ikastolako Lanbide Heziketa irakaslea den Iùaki Olaldek eman zuen ikastaroa. Bertan Gabonetan menu goxo eta ekonomikoak egiteko hainbat ideia jaso zituzten: Txokolatezko kroketak, bakailaoa, Orlyak, Ikastaroa bukatzean bertan landutako errezetak biali genien ikastaroan parte hartu zuten Arizmendiko guraso eta langileei. Hurrengo ikasturtean ea berriro horrelako zerbait antolatzeko gai garen.

3


Ikastolako bizitza Margotze lanak Ikastolan Gabonetako oporraldia eta gero itxura berriarekin aurkituko zenuten gure ikastola. Abenduaren 26 eta 27an auzolanean aritu gara hainbat guraso eta irakasle, giro ezin hobean, gure ikastolako hormak margotzen. Hemendik eskertu nahi ditugu opor egun hauetan lan eder hau egitera animatu diren gurasoak. Eskerrik asko danoi!

Logotipoa aldatu du Ikastolak Iazko ikasturtean, Arizmendi Ikastolak markaren inguruko hausnarketa sendoa egin zuen, eta atera zuen ondorio nagusiena izan zen beste etapa bati hasteko moduan dagoela Ikastola, besteak beste, dagoeneko ezaguna delako bailaran. Horregatik, aurrerantzean logotipo berria izango du. Ikastolaren izaera mantenduz –koloreak, haritzaren hostoa, Arizmendiren A letra– gaurkotuta agertzen dira osagai horiek logotipoan: letra xehea eta borobila, kolore biziagoak… Nobedaderik handiena da ikastolaren I letra gehitu dela, izaerari indarra emateko. Logotipoa lelo batekin batera osatu da: zeurea, geurea, denona, ikastola. Zeure hitzak erreferentzia egiten dio norbanakoari; geure hitzak, kolektiboari eta denonak, berriz, adierazi nahi du gizarte osora zabalik dagoen ikastola dela. Aurten ere, First Lego League txapelketara First Lego League nazioarteko txapelketan arituko dira hirugarrenez DBHko ikasleak. Txapelketa honetako lehen kanporaketa, EAEkoa, abenduan izango da. Hiru talde joango dira, eta bakoitzak hainbat misio beteko dituen robota aurkeztu beharko du. Ikerlanekin lankidetzan hiru urte daramatza Ikastolak egitasmo honen bueltan. Azken urtean MUrekin ere bai. Lego Etxeak antolatzen duen mundu mailako txapelketa honetan teknologiako laugarren mailako ikasleak dira protagonista. Asaba Zaharren Oihartzuna antzezpena Azaroaren 9an Amaia Antzokian Arizmendi Ikastolako antzerki taldeak Asaba Zaharraren Oihartzuna lana aurkeztu zuen. Arizmendik Nafarroako konkistaren bostehungarren urteurrena aprobetxatu zuen ekimena egiteko, izan ere, ikastola izanik euskal kultura eta historiaren transmititzaile ere bada. Ikastolaren ekimena izan bazen ere, herriko hainbat kultur taldek ere parte hartu zuten antzezpenean, hala nola, Arrasateko gaiteroak, Txikitxu-Arrostaitz dantza-taldeak eta Goikobalu-Arizmendi abesbatzak. Polonian batxilergoko ikasleak Batxilergoko 2. mailako sei ikasle Poloniara izan ziren urrian, astebetez, kooperatibismoaren inguruko truke baten. Beste bost naziotako – Ingalaterra, Hungaria, Eslovakia, Txekia eta Polonia– ikaslerekin batera kooperatibismoaren esperientziak elkartrukatu zituzten. Horretarako ikasleek bideo bat egin zuten hemengo kooperatiba esperientziaren berri emanez.

4


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.