Jose Aranako kontu kontaria

Page 1


JOSE ARANA 2012ko ekaina

16.Ferixie Aurtengo Ferixie be ezin hobeto joan zen. Eguraldi ona, jende ugari eta giro ezin hobea. Goizean goizetik ikusten zen postuetan jendea. Eskoriatzako herritarrek hainbat postu jarri zituzten urtero legez: barazkiak, artisautza, gazta eta aurten baita bertako garagardoa ere. Eguerdi aldera, elizaurrea beteta ikusten zen, denak ere talo goxoa dastatu guran. Bitartean joaldunak aritu ziren kalez kale, izardi patxetan, gure belarriak astintzen. Eta plazan dantzak ere ez ziren falta izan. Lehiaketak: Posturik onenaren saria: Gerrigardorentzat, Jabier Etxebarriarentzat eta Patchwork egileentzat izan zen. Gazta onenaren saria: Gorka Lete Txorimalo Lehiaketa: Legoziti, Momo Mimoa eta Mendizalea. Azokaren ostean frontoia bete zen, ondo bazkaldu, dantzan egin eta berriro plazara. Han, 2. txapel jaurtiketa lehiaketa geneukan zain. Aurtengoan Julian Garcia izan zen txapela urrutien jaurti zuena, nahiz eta ez zuen iazko errekorra gainditzerik izan.

ASUN GARAI, 16 URTE ESKORIATZAKO FERIXAN TALUAK EGITEN Kaixo Asun, beste urte bat gehiago Eskoriatzako ferixan taloak egiten. Bai, hau 16 garren urtia da Eskoriatzako ferixan taluak egiten laguntzen dudana, oso pozik gainera. Kontaiguzu, ze osagarri behar dira talua egiteko? Artu urune, gatza eta ur berua. Eta ze neurritan? Nik ez dut neurrixekin egiten, nik gutxigorabehera egiten dot. Gaur bezela kilo asko egin behar badie, eskukara bat gatza eta gero gutxika gutxika ur beroa joan botatzen , eta masia ondo landu, besuak nekatu arte, kantidade haundixa bada hamabost bat minutu landu. Nola dakigu masia ondo dagoen? Biguna dauela ikusten bada urun piskat gehiago bota behar zaio eta motela badau ur bero piskat. Lehorreixa gelditzen bazaigu apurtu egingo da eta biguneixa badau pegau. Onena da gutxitik hastia, ur gutxi botata, eta gero gehitzen joatia biharraren arabera. Behin masia prest daukagula zer? Bolak egin behar die eta gero bola hoiek egurrezko tabla baten gainean zapaldu. Ez da komeni taluak potoloeixak gelditzia, mehiak izan behar die, goxuauak die eta. Etxien egin ahal daitezke? Bai noski, berdin berdin kantitate txikiagotan. Zartaki単a baten erre daitezke. Nork erakutsi zizun taluak egiten?Niri neure amak, amari amamak ,horrela belaunaldiz belaunaldi joan gara ikasten. Orain nik nire seme-alabei ere erakutsi diet.

Eskerrik asko ASUN

1


Aiton-amonen eguna Maiatzaren 17an aiton-amonen eguna ospatu zen Ikastolan. Arratsaldeko 15:30 etan 5 urteko gelakoek, gerturatutako aiton-amona guztiei ongietorria egin zieten bertso baten bidez. Aurkezpena egin ondoren, umeak aiton-amonengana gerturatu ziren eta beraiekin tailer desberdinak bisitatu zituzten: Gela batean puntua egin eta josten ikasteko aukera zegoen. Beste batean, paperezko txalupak eta hegazkinak egiten aritu ziren. Irrintzia botatzen ikasteko aukera ere izan zuten eta amama ipuin kontalari baten eskutik ipuin polit bat entzuteko parada ere ez zen falta izan. Plastika gelan artistek beraien artelanak erakutsi zituzten. Jantokian, berriz, ogiaren orea landu zen. A ze estiloa zeukaten amamek !!! Hainbat aitonek, ordea, aitzurra hartuta lorategia apainduta utzi zuten.

Helburua bete zen, zalantzarik gabe.Ume zein aiton-amonek disfrutatu ezezik, elkarrekin ikaragarri ikasi baitzuten. Bukatzeko, eguraldia lagun, umeek patioan hainbat dantza eta abesti eskaini zizkieten aiton-amonei, eskerrak eman eta beraien maitasuna adierazteko.Ondoren, elkarrekin askaldu zuten eta konturatu orduko arratsaldea joan zitzaien. Bi urte barru izango dugu aiton-amonen alboan horrelako egun zoragarri bat berriz igarotzeko aukera.

GALDERA-ERANTZUNAK 1.-ZER IRAKATSI DIEZU UMEEI? 2.-NON IKASI DUZU IRAKATSITAKOA? 3.-USTE DUZU OHITURA HAUEK GALTZEN ARI DIRELA? 4.-UMEEK INTERESA ERAKUTSI DUTE? 5.-ZELAN EGON DIRA ?

MÂŞ ESTHER

MÂŞ CARMEN BITOR

1. Loreak landatzen. 2. Txikitan ikasi nuen, zelaian lan egiten nuenean. 3. Bai, ez dago boluntariorik lurra lantzeko. 4. Bai , gainera aitzurra hartu dute beldur barik. 5. Oso ondo.

1. Irrintzia botatzen. 2. Txikitan mendira joaten ginenean eta laguntza behar genuenean. 3. Ez kalejiretan entzuen dira oraindik poztasuna adierazteko. 4. Bai , gainera praktikatu egiten dute 5. Oso ondo.

1. Josten eta puntua egiten. 2. Josten andereĂąo batekin; puntua egiten berriz izeba batekin. 3. Bai, poliki-poliki galtzen ari da. Adinekoek bakarrik egiten dute normalean. 4. Batzuk bai. 5. Zintzo.

2


EKINTZAK ARGAZKITAN

Almenera Bidean

Urdelardero eta iñauteriak gogoan

Udaberria juan udaberria etorri, Almenera juateko ordua iritsi zaie bost urteko gelako neska-mutikoei .Kilimak urdailean baina irrikaz hartuko dute etapa berri honen hasiera gure txikiek. Gurasoon urduritasun eta kezkak ere nabarmentzen dira nonbait. Nola moldatuko ete dira gure txikiak?, Zein irkasle?Zein talde?... Autobusak gora, autobusak behera…jangelak…ikastexeko txikienak izango dira…Eta hezkuntza proiektu berria… Nola egokituko dira?... Ilusioz,gogo biziz,lasaitasunez eta irrikaz has dezazuela hezkuntza etapa berri hau!!! Zorte on txapeldunak!!!

Bihar ekainak 21, osteguna, arratsaldeko 17.30etan ikasturte amaierako jaialdia izango dugu ikastolan Ikasturte amaierako irteeran pozik eta alai

3


Kulturgunea 1. 3. HIRUHILABETEAN JOSE ARANA GUNEAN ANTOLATUTAKO EKINTZAK: a. Dakizuen moduan ikasturte honetan hasi gara Jose Arana gunean 4 eta 5 urteko haurrei tailerrak antolatzen eta egia esan izugarrizko arrakasta izan du. Hona hemen antolatu ditugun ekintzak eta partaidetza datuak: i.Pandero: 24 ikaslek eman zuten izena ii.Artelanak: 26 ikaslek eman zuten izena iii.Euskal Dantzak: 24 ikaslek eman zuten izena iv.Patinajea: 28 ikaslek eman zuten izena v.Guztira: 115 ikasle

2. UDALEKUAK: Ikasturte honetan ere Arizmendi ikastolak udalekuak antolatu ditu ikastolako ikasleentzat. Dakizuenez, adineka aukera desberdinak izaten dituzte eta 5urte eta LMH 1. Mailakoen artean Jose Aranako 5 urteko gelatik 5 ikasle doaz aurten Gares-era

UDAL HEZKUNTZA FOROA Ikastolak Udaletxeko hainbat batzordetan parte hartzen du, guraso zein irakasle ordezkarien bidez.Orain artean honako batzorde edota bileratan parte hartu izan dugu, besteak beste:

Amatxo, gogoraiezu gure lagunei nola maiatzaren 6an,

Euskera azpibatzordea: Mari Karmen Arrietak gidatzen du.Urtean bi bilera izaten dira eta Korrika dagoen urtean ekitaldi hau antolatzeko beste bizpahiru bilera ere izaten dira. Kultura azpibatzordea:Arantza Unzuetak egiten ditu gidari lanak.Hilean behin dira bilerak, asteazkenetan normalean..Hilero ateratzen den Kultur egitaraua osatzeko hainbat gai lantzen dira. Beraien artean ikastolak parte hartzen duen hainbat ekintzen antolaketa eta balorazioak egiten dira: Ezkurtxo, urdelardero, iñauteriak, Aitzorrotz eguna .... Beste hainbat ekintzetarako ( liburu azoka, jolas tradizionalak, Gabonak ...) eskatzen den laguntza ere bertatik bideratzen da. Pirritx eta Porrotxen ekitaldia: Mari Karmen Arrieta da gidaria. Azaroa/abendua bitartean izaten dira bilerak.Bi bilera egiten dira antolaketarako eta ondoren beste bat balorazioa egiteko.

zerrendatzen ditudan hiru puntu garrantzitsuak:

Hiru batzorde hauez gain beste bat ere izango da hemendik aurrera.Hezkuntza Foro bat eratu da.Maider Etxaniz (Kultur teknikaria eta hezkuntza arloko zati haundi batez arduratzen dena) izango da foro hau gidatuko duena eta Jose Arana/Almenetik honakoak izango dira partaideak: Lorea Agiriano, Rosa Lasagabaster, Gotzone Duñabeitia eta Maider Herze Hezkuntza foro honen eginkizuna hurrengoa izango da:Orain artean Udalak Hezkuntzari emandako dirua ( Luis Ezeizari alde batetik eta Arizmendiri(Jose Arana/Almen) bestetik), ikastetxeek kudeatu dute ( bakoitzak bere partea). Hemendik aurrera, ordea, Hezkuntzara bideratutako dirua foro honek kudeatuko du eta bi ikastetxeen artean, herrira begira, elkarrekin proposatutako hobekuntza eta ekintzetarako erabiliko da. Foro honetan proposamen, ideia eta iritzi desberdinak jasoko dira eta hainbat hobekuntza gauzatu ahal izango dira, horretarako dagoen dirua kontuan izanda.Haurrek herrian dituzten beharrak eta behar horiek asetzeko dauden hutsuneak identifikatu eta irtenbideak bilatzeko elkargune bat izango da eta hainbat hezkuntza gairen inguruko hausnarketa bultzatuko da.Herrirako onurak aztertuko dituzte bi ikastetxeetako kideek elkarlanean.

Goiena

denon artean Erromako Zubia eraikitzen hasi ginen; aniztasunaren

zubia,

alegia.

Gogoraiezu

segidan

Bizitza honetako parte garen aldetik, gure natura, gure ingurua, gure herria, gure hizkuntza,gure bihotza, gure garun eta pentsamenduak, gure espiritua … gainontzekoekin partekatu behar ditugu. • Gizartearen ardura da, ezgaituen munduan bizi garenok onartuak sentiaraztea, bizitzari aurre egiteko ezinbestekoa baita. • Pertsona apal eta esker onekoa izatea beti da funtsezkoa; hori dela eta, ESKERRIK ASKO komunikabideei,

Karmele

Agirregabiriari,

Iosune Zubiari, Amuskari, Iñaki Kortazarri, Luperi, Irati Gorostizari, Maider Egureni, Jose Aranari, Almeni, Luis Ezeizari, Kurtzebarri eskolari,”Olazar” jubilatuen elkarteari, Arantza Azkueri, Eskoriatzako Udalari, nire senide guztiei, ipuin antzeztua ikustera hurbildu

zareten

guztioi

eta

etorri

ez

arren

elkartasuna adierazi diguzuen guztioi mila esker bihotz-bihotzez. Baina, bereziki,amatxo, emaiozu laztan handi-handi bat Unai Sajeras nire anaiari. Kontu-kontariaren egileak: Haritz Gorosarri, Garbiñe Gonzalez, Miren Eraña, Andoni Zeziaga, Jose Luis Maqueda, Lourdes Raso, Andoni Bengoa, Natalia Moya , Oihana Larringan, Olatz Arrese eta Miren Segura

4



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.