Outsourcing

Page 1

OUTSOURCING


Ohar historikoak: Aro modernoaren hasieran agertu zen negozio estrategia bat bezala. 70. hamarkadan hasten da indarra hartzen enpresen arlo teknologian, batez ere. Outsourcing-a ezartzen lehenak enpresa handiak izan ziren: Arthur Andersen, EDS, Price Waterhouse…


Definizioa:

ď ą Enpresa batek bere negozioaren zati bat kanpoko beste enpresa bati uzten dionean ematen den prozesua.


Outsourcing eta kontratzioaren arteko desberdintasunak :  Kontratazioa: Enpresa bat kontratatzen badugu gure konpainiaren garbiketa egiteko, guk zehaztuko dugu zenbat pertsona behar ditugun, nola antolatu lana, zein produktu erabili…  Outsourcing: Kasu honetan garbiketa zerbitzua eskatzen dugu. Beste enpresak hartuko ditu erabakiak: zenbat pertsona, noiz egin, nola…. Guk prezio batean kontratatzen dugu zerbitzua eta beste guztia beste enpresaren ardurapean gelditzen da.


Outsourcing-ak dituen abantailak: – Ingurunean ematen diren aldaketen aurrean erantzun azkarra emateko aukera. – Kalitate altuagoko produktuak edo zerbitzuak lortzea ahalbidetzen du, enpresa hori horretan zentratzen baitda. – Pertsonal kostuak murriztu egiten dira. – Enpresaren indarguneetan zentratzeko aukera. – Enpresa barruan dauden lan errepikakorrak desagertu daitezke.


Outsourcingaren desabantailak: – Enpresaren ekoizpenaren kontrola galtzeko arriskua. – Hornitzaileekiko menpekotasun handia sortzearen arriskua dago. Hornitzailea enpresaren lehiakidea bihurtzeko arriskua. – Mozkinen jaitsiera. – Outsourcing-eko langileen inplikazio falta. –…


Outsourcing-a egokia izan daitezkeen esparruak:

– Asesoritza finantziarioa. – Kontabilitatea eramatea. – Merkadotecnia jarduerak. (Marketing-a) – Giza baliabideen hautaketa prozesuak. – Administrazio lanak: nominen kudeaketa…. – Bigarren mailako jarduerak: garbiketak, garraioa, mezularitza….


Outsourcinga desegokia izan daitezkeen esparruak : -

Plangintza estrategikoaren diseinua. Tesoreria. Altxortegia. Hornitzaileen kontrola edo jarraipena. Kalitateren kudeaketa. Bezeroarekiko arreta zerbitzua. Salmenta eta banaketa.


MILA ESKER


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.