MATIASEN ETA TOMASEN ELKARRIZKETA Duela 56.000.000 urte Lanaiz planetan Matias izeneko ilargi bat existitzen zen. Matias txikia, argala eta berdea zen. Egun batean, Tomas izeneko eguzki batekin topo egin zuen. Tomas altua, gihartsua eta horia zen. Hurrengo eguna iritsi zenean berriro elkartu ziren eta Matias Tomasekin hitz egiten saiatu zen, baina ez zuen lortu. Hurrengo egunean berriro elkartu ziren eta Matias berriro Tomasekin hitz egiteen saiatu zen, baino aurreko egunean bezalaxe ez zuen lortu. Hurrengo bost egunetan berdina gertatu zitzaion. Matias ilargia azpertuta zegoen, horrexegatik bere herriko Menga ilargi sorginarengana jo zuen. Atea jo zuenean Menga agertu zitzaion: -Kaixo Matias, sartu barrura sartu! -esan zion Mengak. -Zer nahi duzu? - Beste egunean, ondoko herriko Tomas eguzkiarekin topo egin nuen, eta berarekin hitz egiten saiatu nintzen, baina ez nuen lortu. Hurrengo 5 egunetan berdina gertatu zait -erantzun zuen Matiasek. - Hori ondoko magiagatik da, nik badakit edabe bat, baina bi hilabete itxaron beharko duzu - esan zion Mengak. - Ba itxarongo dut!!!!! - esan zion Matiasek eta etxetik irten zen. Denbora pasa ahala Matias Mengarengana joan ohi zen ea edabea amaiturik zegoen ikustera, eta egun batean esan zion: -Kaixo! Ba ahal dago duela bi hilabete eskatu nuen edabea? - galdetu zuen Matiasek. -Bai, atzo amaitu nuen, bere bila noa, hemen gelditu. Segidan bueltatu zen, eskuetan botila txiki txuri bat zuela. -Tori, egunean pixka batekin balio du, asko edaten baduzu ezingo duzu inorekin hitz egin. Agur!!! - Eskerrik asko!!! Agur!!! - esan eta Matias etxetik irten zen. Etxera iritsitakoan edan eta kalera irten zen. Kalera irtendakoan ondoko herrira joatea bururatu zitzion. Hara heldutakoan han Tomas ez zegoela konturatu zen eta horrexegatik herri horretako druidarengana joatea erabaki zuen. - Kaixo, nor zara zu? - galdetu zuen druidak. - Ni ondoko herriko Matias ilargia naiz - erantzun zuen Matiasek.
-Eta zer nahi duzu?- galdetu zuen druidak -Tomas eguzkia non dagoen jakin nahi dut. - erantzun zuen Matiasek. - Zure herrian dago. - esan zion druidak. - Zure bila joan da, baina han ez zaudela ikustean bueltatu egingo da seguru. - Orduan hemen itxoingo dut. 10 minutu baino lehenago Tomas bueltatu egin zen, eta Matias berarengana joan zen. - Kaixo, ni Matias ilargia naiz eta zurekin hitz egiten saiatu naiz duela bi hilabetetik. - esan zion Matiasek. - zu Tomas eguzkia zara ezta? - Bai eta zure bila egon naiz egun osoa. - Badakit, baina zergatik jartzen duzue magia zuek, gu komunikatu ez gaitezen? - Begira, istorio osoa kontatuko dizut. Nire birraitona Josep-Julie Lagatxinoba ilargiarekin ezkondu zen. Nire birraitonak opariak etab. egiten zizkion Lagatxinobari eta Lagatxinobak ezker txarrez, egunean bere eguzki soldadu bat hiltzea agintzen zuen. Horrexegatik gaude magiaz babestuta, bain nire iritzia nahi baduzu esango dizut gaizki dagoela egiten duguna. -esan zuen Tomasek. - Niretzat ere bai. - esan zuen Matiasek. - Zergatik ez dugu arazoa elkarrekin konpontzen?- galdetu zuen Tomasek . Eta elkarrekin arazoa konpondu zuten. Harrezgeroztik ilargi eta eguzki batzuk hitzegiten ziren, hala ere beraiek zoriontsu pasa zuten bizitza.
Egilea:Jone Vadillo