BOST
LAGUN
UNIBERTSOAN
Baziren behin Arrate, Maite, Maialen, Unai eta Jokin deituriko bost lagun. Arratek 24 urte zituen, Maitek 15, Maialenek 18, Unaik 21 eta Jokinek 15. Denek unibertsora joatea amets zuten. Egun batean denak elkartu ziren parkean eta Jokinek esan zuen: - Joango al gara unibertsora? Eta ia denak: - Bai, bai, bai!!! Arratek esan zuen: - Hartuko ditugu maletak eta galdetuko diegu gure gurasoei ea uzten diguten, baina heldu batekin joan behar dugu unibertsora. Maitek galdetzen du: -Baina, zergatik? Eta berriro Arratek: - Pentsa zerbait gertatzen zaigula, ba beraiek laguntzeko. Maialenek esaten du: - Nire aita etorri al da? Unaik galdetzen du: - Zergatik zurea? Berriro Maialenek: - Ba nire aitak ni bezala eta guztiok bezala unibertsora joatearekin amets egiten duelako. Denok Maialenek izan ezik: - Bale ideia ona. Arratek hitz egiten du azkenik: - Dena hartzen bukatzen dugunean berriro elkartuko gara, bai? Denek: - Bai!!!!! Maialenen aita Tomas deitzen zen eta 43 urte zituen. Egun horretan gurasoei galdetu ondoren denak espazio-ontziaz unibertsora abiatu ziren eta Tomasek espazio-ontzia gidatzen bazekienez orduan bera izan zen gidaria. Ondoren Unaik Marte planeta ikusi zuen lehenengo eta‌. - Marten gelditu nahi al duzue? - galdetu zien Unaik denei eta hauei ideia ona iruditu zitzaien. Orduan Marten gelditu ziren eta astronautak eta alienijenak ikusi zituzten, Maitek alienijenei beldurtuta esan zien: - Hau beldurra, goazen hemendik!! Marten argazkiak atera zituzten, hango bizitza ezagutu zuten, hango janaria‌. Planeta horretan barazkirik ez zutenez ezta jateko animaliarik ere, janaria beraiek asmatu behar izaten zuten. Guakamole bezalako bolatxo batzuk egiten zituzten bere lurretik ateratzen zuten azal batekin. Abentura asko bizi zituzten, beren ibilgailuetan ibili ziren, beren jantziak ipini zituzten eta erabaki zuten Martetik joatea. Gero buelta asko eman ondoren Jokinek Neptuno planeta ikusi zuen lehenengo eta..... bertan gelditu ziren. Hotza egiten zuen eta Maialenek esan zuen: - Ai ze hotza!!!! Orduan Tomasek esaten du: - Nik ekarri ditut berokiak denontzat. Hasi ziren ibiltzen eta robotak ikusi zituzten. Han bizitza zegoen baina bakarrik robotak bizi ziren eta ez zegoen janaririk robotak ez dutelako jaten. Beraiekin komunikatzeko, keinuen bidez hitz egiten da. Beraien bizia ikusi zuten, beraien jantziak, beraien janaria‌. Egun asko pasatu ondoren han, espazio-ontzian etxera bueltatu ziren. Hurrengo egunean, bost lagunek eta familiek beren bidaiaz parkean hitz egin zuten, eta konturatu ziren beste planeta batzuetan ere bizia zegoela.
AMAIERA