Euskal mitologia 4maila

Page 1


Iratiko basoa Ezaugarriak • Pagadiz jositako basoa da. • Basajaunak eta sorginak horretan bizi ziren. • Bertan akelarreak egiten zituzten.

Azalpenak Iratiko oihana Nafarroa Behereko ,Zuberoako eta Nafarroa Garaiko basoa da,eta Europako pagadirik zabalena bertan dago.Basoa elezahar eta mitoen gunea da , batez ere Basagaunen eta sorginen bizilekuetako bat . Antza denez , Otsagabian Akelarrea erriko plazan egiten omen zen, eta baita baso bornean ere. Kondairaren arabera , joana 1.a erregina Troyesko apezpikuaren magia beltzak hil omen zuen , sorginkeriaz salatua. Harrezkero, erreginaren makua Iratiko basoan bizi omen da , mendeko bila.


IZARO UHARTEA

EZAUGARRIAK: • • •

Urdaibain dago. Harrizko uhartea da. Behin kontinentera lotuta egon zen.

AZALPENAK: Izaro Urdaibain dagoen harrizko uhartea da,eta Bermio eta Mundaka hartean dago.Garai batean uhartea kontinentearekin lotuta zegoen,gaur egun Antzora lurmuturra denaren bidez

LORENA ETA IXONE


ITXINAKO ITXINAKO SUPELEGORREKO KOBA Ezaugarriak •

Supelegorreko koba Itxinan ,Gorbeiako parke naturalean Bizkaian dago.

Konbaren inguruan lurpeko jenioek zezen gorrien itxura hartzen dute.

Lurpeko jenioek altxorrak dituzten leizeak zaintzen dituzte.

Azalpena

Artzainek ondo ezagutzen zuten Itxina,ardiek inguruko zelaiak apaintzen zituztelako,eta hantxe dago Supelegorreko koba.Lurralde horretan , Barandiaranek dionez ,askotan afaltzen dira lurpeko jenioak zezen gorrien itxurarekin .Horrelako animaliak sarritan agertzen dira gure ipuin eta elezaharretan. Ustez altxorrak dituzten leizeak zaintzen dituzte. Zerbait txarra gertatuko dela adierazteko ere agertzen dira,eta baita gaueko ibiltariak izutzeko ere.

JOSEBA ETA HARAN


BALZOLA EZAUGARRIAK •

Balzola haitzuloa Diman dago.

Laminak, sugoiak eta iratzoak bizi dira bertan.

Haitzuloak bi tunel ditu

AZALPENA Balzola, Dimako haitzuloa,naturaz beterik dagoen parajea da,gure mitologiako elezahar eta kondaira askoren sehaska,eta lamina,sugoi eta iratxoen bizi tokia dela uste izan da beti.Leizea bi tuneletan zatitua dago, eta sarrera txundigarria da.Marik oso gustuko omen du kobazulo hau. Irune,Uxue eta Nekane

ANBOTOKO KOBAZULOA

EZAUGARRIAK: •

Kobazuloa Anboto mendian dago.

Mariren bizitokia da.

AZALPENA: Anboto mendiko kobazuloa Mari sorginaren bizilekua da eta Durangaldean dago.Euskal sineskeraren arabera,Mari jainkosa gorenaren egoitzetako bat da.Horregatik , jainkosak Anbotoko Dama edo Anbotoko Señorie izena hartzen du. Anboko gailurra hodei artean dagoenean,Mari bertan dagüela esaten da.

Iker eta Unai


MARI Ezaugarriak: • •

Lurra irudikatzen du eta jenio guztien ama da . Har ditzakeen izenak: Lezezko Andrea , Aralako Dama ,Anbotoko Dama ,Basoko Mari . • Dama ederra da eta urrezko orrazi batez orrazten zen dihardu egun guztian . • Familia: bi seme izan zituen .

Azalpena Herri mitoen arabera , Mari Ama Lurraren ezaugarria zen, eta izadiaren elementu guztien jain kosa .Mariren itxura ez zen beti berdina izan.Normalean ,andre eder eta ondo apaindu bezala agertu izan da. kobazulorik kobazulo hegaz zebilenean ,garretan joaten omen zen . Bestebatzuetan ,aker, zaldi edo gurdi baten gainean .Inoiz edo behin , ortxadarren gainean ere bai .Pentsa zer sentituko zuten herritarrek hori ikustean!Gora begiratu eta ,ene! ,Mari,garretan udaberriNeguetan, sasi guztien azpitik !


Akerbeltz Aker beltz baten itxurako jeinua da hau. Etxe-abereen zaindari eta sorgin nahiz aztien buruzagi azaltzen da. Ezaugarri onuragarriekin agertzen zaigu batzuetan, eta beste zenbaitetan bere alde iluna erakusten digu. Alde ona erakusten duenean Mariren antzeko dohainekin agertzen zaigu, eta zenbait jeinuren nagusia edo buruzagia da. Ahalmen horiez gain, eragin ona du bere babesera utzitako animaliengan, eta abere horiek sendatzeko gaitasuna ere badu. Horregatik, aker bat (beltza izan behar du, nahitaez) hazteko ohitura dago zenbait baserritan, etxe-abereak babestuko baititu abere horrek. Markel

LAMINAK

Emakume itxura duten izakiak dira laminak. Daukaten berezitasunik nabarmena da ahuntzaren , ahatearen edo oilarraren oinak dituztela. Kondaira gehienen arabera , erreka inguruan arropa garbitzen eta orrazten egoten dira.Nekazariren batek erreka janaria uzten bazien , gauez jaten omen zuten laminek, eta horren truke, lurra goldatu edo bukatu gabe utzitako lana amaitzen zioten.Antzina gazte anitz maitemintzen eta liluratzen omen zituzten; baina gazteek laminen oinetan erreparatzen omen zuten ,eta orduan konturatzen omen zen ezin zirela haiekin ezkondu.Greziar mitologian ere agertzen dira laminak,baina Greziakoak gerritik behera arrainak dira.Gaur egun bada Greziar Lamia izeneko hiri turĂ­stiko handi bat.


Sorginak: Euskal Herrian betidanik sinestatu izan da sorgintasunean. Gaur egun, batez ere, akelarreekin lotzen badira ere, antzina sorginek gauza onak eta txarrak egin zitzaketen. Apoa, sugea, erratza, akerra... elementu sakratuak ziren eta emakumeen indarra erakusten zuten. Herritar asko joaten zitzaien laguntza eske: ukendu, sendabelar eta aholku eske alegia. Sorginak Mariren leizetan haren neskame dauden ahaideak dira. Pizti itxura hartzen dute sarritan, eta gorputz atal bat falta zaie gehienetan, eskua, hanka edo burua; katu itxura hartzen dute maiz. Gauerdian hasi eta goizaldeko oilarraren kukurrukuraino bakarrik iristen da euren aginpidea. Zuberoan Belegile izena hartzen dute. Katu itxuraz azaltzen dira askotan, eta sorginkeria kentzeko, katuaren itzalari egurra eman behar zaio.

INES ETA LORENA

Basajaun • • • • •

Gizaki handia, iletsua eta basatia da,eta aldi berean oso jakintsua Nekazaritza zabaltzen lehena izan omen zen Zereginak: artaldeen jeinu babéslea, errementaria, errotaria… Bizilekua: oihan ilun eta leize sakonetan bizi da. Parekoak: Yeti-a, Bigfoot-a, Txutxuna, Busgosu…

Olentzerorekin batera bizirik geratu zen azken ventila da.Gizaki handia, iletsua eta basatia da, baina aldi berean oso jakintsua.Artaldeen jeinu babeslea da, eta ekaitz arriskua dagoenean, orro egiten du artzainek artaldea babes dezaten;gainera, otxoa artaldera hurbil ez dadin arduratzen da.Nekazaritza zabaltzenlehena izan omen zen; errementari eta errotaritzat ere hartu izan da; eta gizakiak beregandik ikasi omen zuen laboreak ereiten, zerra egiten eta metalak soldatzen. Basajauna baso, oihan ilun eta leize sakonetan bizi da.Tibeteko mitologiakoYetiaren antza dauka; Errusian, Txutxuna izeneko beste pareko izakiarena; Kanadako Bigfootarena, eta Asturiaseko Busgosu pertsonaiarena ere(baina Busgosuak, Basjaunak ez bezala, isekazko izaera du.) IANIRE


TARTALO: • • • • •

Begi bakarreko izaki gaiztoa da Gazteak harrapatu eta jan egiten ditu Izenak: Torto , Alarabi . Bizilekua: haitzuloak . Parekoak: Polifemo ziklopedia .

AZALPENA: Begi bakarreko izaki gaiztoa da , eta gasteak harrapatu eta jan egiten omen ditu . Torto edo Alarabi ere deitzen da . Elezaharren arabera , haitzuloetan bizi da . Polifeno ziklopedia gogorarazten du , Homerok Odisean aipatuta . Greziar mitologian erraldoi Begibakarren arraza bat ziren ziklopediak , abeltzainak eta gizajaleak , eta haiek bizi ziren lekuari Tartaro deitze zioten.

ARITZ,DANI ETA ENEKO

Tengu • Euskal mitologiako pertsonaia bat da. • Izena: Tengu. • Itxura: erdi gizaki erdi hegazti. • Oso harroa zen eta ezpatarekin trebea. • Tenplu osoak botatzeko eta erretzeko ahalmena zuen.


Minotauroa

Greziar mitologian, Minotauroa zezenaren burua, gizonaren gorputza zuen eta giza haragia jaten zuen izaki izugarria zen. Kretan jaio zen, Minos erregearen emazte Pasifae eta Poseidon jainkoak oparitutako zezen zuri baten erlazioetatik. Poseidonek sakrifika zezan oparitu zion zezena Minosi, baina honek, hain animalia baliotsua hil nahi ez izatean, Poseidonek Pasifae piztiaz maitemintzea eragin zuen. Minosen aginduz, Dedalo arkitektuak Kretako laberinto famatua eraiki zuen, Minotauroa bertan hertsiz. Epeoro, Minosek Atenasek "tributu" moduan eman beharreko pertsonez (7 neska eta 7 mutil) elikatzen zuen, zeinak labirintuan sartuak izaten ziren, bertan galdu eta egunen buruan munstroarekin topatzeko. Ohitura basati honekin amaitzeko, Teseo heroiak bere burua boluntario aurkeztu zuen sakrifiziorako. Kretara heldu zenean, Ariadna, Minos eta Pasifaeren alaba, berarekin maitemindu zen. Hari luze baten muturrari helduta, Teseo labirintuan sartu zen eta Ariadna, beste muturrarekin kanpoan geratu zen. Teseok Minotauro aurkitu eta hil egin zuen, eta Ariadnaren hariari esker, irteera aurkitu ahal izan zuen.

Aritz eta oihan


• • • • • • •

Tengu Euskal mitologiako pertsonaia da. Mendian bizi da. Itxura:erdi izaki eta erdi hegazti da. Moko luzea du,arranoaren antzekoa. Gorputza gizakiduna da,baina lumaz beteta. Eskuen eta oinen ordez,atzaparrak ditu. Espatarekin oso trebea da.

Behigorri Behin batean, behi-zaintzan ari zen neskatxa batek abereetako bat galdu zuen. Behigorria ikusi eta bere aziendakoa zelakoan, behigorriari buztanetik heldu zion. Arrastaka eraman zuen neskatoa behigorriak, haitzuloraino. Haren gurasoak saiatu ziren bahitutakoa berreskuratzen, baina Behigorriak, zakur gorri bihurturik, sartzea egotzi zien. Neskatoa betiko geratu zen haitzuloko erraietan.

MARI • • • • • •

Euskal mitologiako pertsona nagusia Izenak: Mari,Andere,Amaia… Itsurak:sua,haizea,ostadarra… Bizilekua: lurpean,haitzuloetan… Oso dotorea zen, eta ilea orrazten denbora asko pastasen zuen. Ekaitzak sortzeko almena zuen.


Galtzagorriak •

Euskal mitologiako izaki txikienak dira.

Izenak:Galtzagorriak.

Bizilekua:lurpean.

Jantzia:prakak edo galtzagorria.

Ahamen bereziak dituzte.

Orratzontzietan bakarrik lau bizi daitezke.

Galtza gorriz jantzitako gizontxo txiki-txikiak dira galtxagorriak. Bizkorrak, biziak, onak eta jostalariak dira jeinu laguntzaile hauek. Jabeak orratzontzi edo kutxatxo batean izaten ditu, eta bere esanetara daude edozein lanetan laguntzeko, lan hori sinesgaitza izanda ere. Bizileku duten orratzontzia irekitzean, nagusiaren buru inguruan biraka hasten dira zer egitea nahi duen etengabe galdezka. Jabeak agindutako lanak egiten egoten dira gauez, eta, etxekoen pozerako, hurrengo goizerako amaituta izaten dituzte lanak. San Joan bezperako gauean, sasi baten gainean, orratzontzia edo bestelako ontzi bat utziz gero, Galtxagorriak bertara etortzen dira, eta haien jabe egiten zara.

Catoblepas • Izakirik itsusiena da. • Gorputza bufaloarena du. • Hankak hipopotamoarenak dauzka. • Burua fakokeroarena du. • Azala erlakiztenez betea omen du. • Sekulako kiratsa botatzen omen du. • Begiradarekin hil egin omen dezake.


Zizili Izarori izaro izena eman baino lehen,ba omen ziren lamiak isla horretan,Mundakako eta Bermeoko aspaldiko arrantzale esanetatik dakigunez. Lamiak lasai ibiltzen omen ziren Izaro askatasunean,baina kristatasunaren berri Euskal Herrira etorri zenetik, larritasuna eta artegatasuna baino ez zegoen laminen artean.Azkenean,Izarotik alde egin behar izan zuten. Izaroko laminak polit-politak omen ziren,ile luze eta gorrixkadunak,oinak arrain buztanezkoak, eta,jakina,igerilari trebeak. Izaro fraideek komentua egin eta gurutzea jarri zutenetik,hara joan ezienean geratu ziren,eta Mundukako eta Bermeoko itsasertzeko haran txikian bizitzea erabaki zuten.Laminaran izena jarri zioten leku hari.Mendia hartuz joan zirenean,igerian egin ezin zutenez,narraz ibiltzen ziren inguruetako joanetorrietako.

Ane, Adhara eta Naia


AKER BELTZ Gutxienez, Euskal Herriko 15 lekutan agertzen da jeinu hau. Oso ezaguna da, beraz; baina ezagunena Nafarroako Zugarramurdin aipatzen dena da. Aker beltz baten itxurako jeinua da hau. Etxe-abereen zaindari eta sorgin nahiz aztien buruzagi azaltzen da. Ezaugarri onuragarriekin agertzen zaigu batzuetan, eta beste zenbaitetan bere alde iluna erakusten digu. Alde ona erakusten duenean Mariren antzeko dohainekin agertzen zaigu, eta zenbait jeinuren nagusia edo buruzagia da. Ahalmen horiez gain, eragin ona du bere babesera utzitako animaliengan, eta abere horiek sendatzeko gaitasuna ere badu. Horregatik, aker bat (beltza izan behar du, nahitaez) hazteko ohitura dago zenbait baserritan, etxe-abereak babestuko baititu abere horrek. Badirudi jeinu honenganako sinesmena aspalditik datorrela Euskal Herrian, kristautasunaren aurretik, hain zuzen ere. Kristo ondorengo III. mendean Akitanian aurkitutako erromatar inskripzioetan agertzen zaigu jada Aherbelste izena. Hizkuntzalariek diotenez, ‘akerbeltz‘ esanahia izan dezake, eta garai hartan gurtzen zen jainko bat izan zitekeen, abere guztien zaindaria eta nagusia, hain zuzen ere. Dena den, Koldo Mitxelena hizkuntzalari jakintsuak zioenez, euskararen fonologia arauei begiratuz, nekez 'h' hasperena bilaka zitekeen 'k' batean, eta jatorri hau zalantzan jartzen zuen.



Gari lapurretan Duela hainbat urte, bazen San Martin Txiki izeneko mutiko bizkor bat.Egun batean mendira joan zen eta basajaunak ikusi zituen, lanean-edo‌ -Emango al dizkidazue gari ale batzuk?-galdetu zien. Basajaunek, ordea, galdera entun ez balute bezala jarraitu zuten lanean. Baina San Martin Txikik esan zien basajaunei: -Apustu egiten dizuet, gari pilo horren gainetik salto egin baietz! -Kar , kar ,kar !-barre egin zioten basajaunek Biharamunean, San Marin Txikik salto egin zuen gari piloaren gainean erori zen. Izan ere , aitaren oinetakoak gari alez beteta zeramatzan! Basajaunek, barrez jarraitu zuten. Eta beraietako bat konturatu zenean arrapaladan irten ziren denak. Baina San Martin Txiki pago enbor batean izkutatu zen. Azkenean San Martin Txikik, bere trebeziari esker, gariarekin geratu zen.


HERENSUGEA Saran, Zugarramurdin, Donibane-Lohizunen eta Ezpeletan; Gipuzkoako eskualdean, Errenterian, Zaldibian eta Ataunen; Nafarroan, Zubirin; Bizkaian, Lekeition; Behe Nafarroan, Zuberoan; eta beste hainbat eta hainbat lekutan ere ezaguna da. Suge itxura duen jeinu gaizto eta beldurgarria da.Eleher zahar, batzuetan , zazpi buru ditu,baina gehienetan bakarra duela kontatzen da.haitzuloetan bizi da, eta soilik gozea asetzeko ateratzeko omen da bizilekutik. ORAIN IPUINA HASTEN DA:

Orain dela aspaldi, erregea herri eder batean bizi zen, eta inguruko haitzulo batean bizi zen zazpi buruko herensuge izugarri bat. Jeinu gaiztoak herriko jendea irensten zuen, eta, hala beharrez, Herensugearekin tratu bat egin zuten. Urtean behin neska gazte bat eskaintzen bazioten herensugeari, bakean utziko zituen hark. Egin zuten herritarrek zozketa neska gazteen artean, eta erregearen alabari suertatu zitzaion Herensugearen jaki izatea.

Erregeak, orduan, erreinu guztian zera zabaldu zuen, Herensugea hiltzen zuena bere alabarekin ezkonduko zela, eta erregetzaren oinordeko izendatuko zuela. Eskaintza egiteko eguna iritsi zenean, lotu zuten neskatxa haitzulo ondoko zuhaitz batean, eta zain jarri ziren. Jende asko joan zen bertara, baina inor ez zen ausartzen erronkari heltzen. Halako batean, agertu zen bertara artzain bat bere zakurrarekin, eta zer gertatzen zen galdetu zion neskatxari. Erregearen alabak dena azaldu zion artzainari, eta orduantxe agertu zen Herensugea orroa izugarri bat eginez. Artzainak, asko pentsatu gabe, zakurrari agindua bota zion: -Zesar, lot hakio!. Eta zakurrak heldu zien banan-banan Herensugearen buruei, eta menderatu egin zuen piztia. Orduan, artzainak animaliaren zazpi mihiak moztu zituen, eta baita neskatxaren zazpi azpikogonen zazpi zatitxo ere. Jaso zuten dama hura eta gaztelura eraman zuten. Jendea harriturik joan zen nor bere etxera, baina gazte lotsagabe batek Herensugearen zazpi buruak jaso zituen. Hurrengo egunean, gazte hark zazpi buruak aurkeztu zizkion erregeari, eta erregeak bere oinordeko izango zela agindu zion gazteari.


BI KONKORDUNAK Herri batean bazen atso bat sordina.Ibiltzen zen,behar zuen bezala ,akelarretan. Herri hartan bertan baziren bi konkordun.Egun batean aurkitu zuten emakume zahar hura,sordina zena,eta batek esan dio: -Ez zaitezela ezkuta ,badakit sorgina zarela,eta etorri nahi dut zurekin gau batez akelarrera . -Emakumeak,disimula pixka bat eginik lehenik,aitortzen dio sorgina dela,eta hitz ematen dio joango direla elkarrekin akelarrera.Hau soilik esaten dio: -Kasu egiozu honi: gure nagusiak esanaraziko baitizkizu asteko Eguren izenak,denei esan,astelehena,asteartea,asteazkena,osteguna,ostirala,larunbata baina ez esanigandea. -Ongi da- esaten du konkordunak. Biltzarrerako gaua iristen denean atsoa eta konkorra joaten dira akelarrera. Heldu bezain laster hasten dira asteko Eguren izenak esaten nagusiaren aurrean. Konkordunaren aldia iristen denean esaten du: -Astelehena, Asteartea,Azteazkena ,Osteguna,Ostirala,larunbata eta igandea - Nor da igandeaz mintzatu den hori? Eta deabruak konkorra kendu dio. Konkorduna etxera joan zen poz-pozik. IXONE ETA EKAITZ


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.