1
Baziren behin txakur bat Toby deitzen zena eta katu bat, Max izenekoa. Toby txikia zen eta marroi koloreko puntu zuriekin zuen ilea. Max laranja kolorekoa zen. Elkarrekin bizi ziren baserri batean.
Gehienetan jolasten zutenTobiren pilota laranjarekin, baina egun batean pilota zulo batean erori zen eta Tobyk esan zion Maxi: _Zure errua izan da! _ Ez zurea!- erantzun zion Maxek, haserre. Eta horrela hasi ziren estabaidatzen. Horrela zeudenean zuloan zegoen norbaitek pilota gorantz bota zuen. Txakurra hurbildu zen zulora, begiratu zuen eta barruan erori zen. Gero, katuak begiratu zuen eta bera ere barruan erori zen. Zuloa Toy untxiaren etxea zen eta Toyk hauts magikoz betetako kutxa bat zeukan. Erori zirenean, Toby eta Max, nahi gabe, apurtu zuten eta hauts magikoak zakabanatu ziren. Max, Toy eta Toby gizaki bihurtu ziren. Harrituta zeuden baina Toby eta Max irten ziren zulotik eta kanpoan berriro txakur eta katu bihurtu ziren.
2
Jarraitu zuten Tobyren pilota laranjarekin jolasten, eta beste hiru aldiz gertatu zitzaien berdina. Eta horrela jarraitu zuten hil arte: zuloan sartzen ziren bakoitzean pertsonak ziren; ateratzen zirenean, berriro animaliak. Egia bada sinetsi, egia ez bada, ez sinetsi.
Egilea: Aitziber
3
Bazen behin zortzi urteko mutil bat Unai deitzen zena. Bere guraso eta arrebarekin bizi zen Portugalete herrian, etxe handi batean. Egun batean joan nahi zuen paseatzera eta bere zapatilla berriak jarri zituen. Baina ipini bezain pronto hasi zen hegan egiten. Leihoa zabalik zegoen eta handik irten zen. Kanpoan, gorantz joan zen eta ikusi zuen hitz egiten zuen hodei bat. Hodeiak galdetu zion: _ Zergatik zaude hemen? _ Ipini ditut zapatillak eta hasi naiz hegan egiten- erantzun zion Unaik. _ Edan hau eta ez duzu hegan egingo- esan zion hodeiak- eta edabe magiko bat eman zion. Orduan edan zuen edabe pixka bat eta lurrean zegoen berriro. Horrela joan zen etxera. Handik aurrera noizean behin jartzen zituen zapatillak eta joaten zen hodeiarekin jolastera. Etxera itzultzeko edabe magikoa erabiltzen zuen. Egia bada, sinetsi; egia ez bada, ez sinetsi.
Egilea: Ane C.
4
Bazen behin Uxue izeneko neska bat, ilegorria zena. Jostalaria, formala eta dibertigarria zen. Portugaleten bizi zen gurasoekin. Alaba bakarra zen eta gustatzen zitzaion klaseko lagunekin harrapaketan jolastea. Egun batean ikastolan zegoen eta bat-batean bere estutxea ireki zen, ukitu gabe. Orduan bere lagunak eta andereĂąoa ez konturatzeko motxilan sartu zuen, baina momentu horretan gaztelania egin behar zuten eta estutxea behar zuen. Gero, klasea amaitu zenean, bere etxera joan zen eta bere amari esan zion: -Ama, gaur klasean nire estutxea ireki da bakarrik! -Ez esan tontakeriarik, Uxue! Ezin da estutxea ireki bakarrikerantzun zion bere amak. Hurrengo egunean, eskolara joan zenean Uxueren lagun batek benetako barita magikoa zuen eta orduan Uxuek galdetu zion Aitorri: -Aitor, barita hori benetakoa da? Eta erantzun zion Aitorrek: -Bai. Zergatik? -Atzo nire estutxea bakarrik ireki zelako-esan zion Uxuek.
5
-Bada, ni izan nintzen. Broma bat egin nahi nizun-erantzun zion Aitorrek. Eta biak barrezka hazi ziren. Egia bada, sinetsi; egia ez bada, ez sinetsi.
Egilea: Alazne
6
Bazen behin Ander izeneko mutiko bat asko gustatzen zitzaionari amets egitea. Bere gustukoen ametsa hegan egitea zen. Portugalete izeneko herri batean bizi zen bere arreba nagusiarekin. Asko gustatzen zitzaion amets egitea eta beti amets berdina zuen: hegan egin ahal zuela. Horrela beranduago altzatu ahal zen ohetik ikastolara joateko, arinago ailegatzen zen eskolara eta gainera ez zen nekatzen eta hodeiekin jolasten zuen. Zein dibertigarria! Gustuko zuen edozein lekutara joan ahal zelako eta, gainera, ordaindu gabe . Horrela edozein lekutako jendea ezagutu ahal zuen. Lagun asko izango zituen. Ze sorte! Gustuko zuen ere Portugaleten negua zenean beste leku batera joan ahal zelako eta horrela ez zuen neguko arropa erosi beharrik. Beti beltzarana egongo zen eta hondartzan egongo zen beti surfa egiten. Ze pena Anderren iratzargailua pitatzen hasi zela eta konturatu zen guztia amets bat zela.
7
Hala ere, nahiz eta esna egon, Anderri gustatzen zaio pentsatzea hegan egiten duela.
Egia bada, sinetsi eta egia ez bada, ez sinetsi.
Egilea:Ander
8
Garai batean animaliek hitz egin ahal zutenean eta arropa zutenean, Nagda izeneko txakur bat bizi zen. Nagda zuria zen, gaztea eta esnea izugarri gustatzen zitzaion. Hiri handi batean bizi zen, etxe txiki batean. Egun batean, Nagda bere etxera ailegatu zenean, eta atea zabaldu nahi zuenean, konturatu zen giltza bat gehiago zeukala. Giltza izarren moduan hasi zen “tintineatzen” eta mugitzen. Nagdak sartu zuen giltza sarrailan eta… atea zabaldu egin zen! Orduan Nagda bere lagunaren arropa dendara joan zen eta giltza horrekin atea zabaldu zuen; berdina egin zuen gozoki dendan,lore dendan … Nagdak giltza maite zuen. Beti eramaten zuen leku guztietara eta mota guztietako ateak zabaltzen zituen. Baina egun batean, bat-batean, giltza bere eskuan itzatzita geratu zen. Orduan konturatu zen giltzan zerbait zegoela idatzita: “Giltza askatu nahi baduzu ateak itzi behar dituzu”.
Nagdak ateak itxi zituen eta giltza askatu egin zen, baina ez zekien zer egin giltzarekin. Gaua ailegatu zen eta ohera joan zen.
9
Biharamunean, esnatzean, goiza zen eta giltza ez zegoen bera utzi zuen lekuan baina zegoen gutunazal bat. Zabaldu zuen eta barruan zegoen ohar batean hau zegoen idatzita: “Kaixo! Nirea zen giltza, Eneko ardi magoarena. Galdu nuen; eskerrik asko bilatzeagatik�. Nagda oso pozik zegoen giltza ez zeukalako. Egia bada sinetsi, egia ez bada ez sinetsi.
Egilea: KistiĂąe
10
Bazen behin Peter izeneko mutil bat. 8urte zituen eta igeri egitea atsegin zuen. Egun batean Peterrek amari zapata magikoak hegan egin eta uretan ibili ahal zutenak eskatu zizkion, baina amak esan zion hori ez zela esistitzen. Orduan Peter asmatzaile batengana joan zen. Eta han eskatu zituen zapatak. Asmatzaileak esan zion horretarako aste oso bat behar zuela eta Peter bere etxera joan zen aste bete bat itxaroteko. Astea pasata Peter asmatzailearen lantegira joan zen. Han asmatzailea topatu zuen eta esan zion: -Oraindik ez ditut zure zapatak. Amaitzeko zure buruko ile bat behar dut. Peterrek ile bat kendu zen eta asmatzaileari eman zion eta hark amaitu egin zituen zapatak. Peterri eman zizkion estrenatu gabe.
11
Hartu bezain pronto zapatak ipini zituen eta, hegan egiten, igerilekura joan zen ur gainean ibiltzera, gero igerilekutik kanpo joan zen eta hegan egiten zerura joan zen, hodeiekin jolastera. Geroztik egunero hegan egiten joaten zen ikastolara eta lagunak zerua bisitatzera eramaten zituen. Egia bada sinetsi ,egia ez bada ez sinetsi.
Egilea: Gael
12
Garai hartan, animaliek hitz egiten zutenean, Darwin deitzen zen arrain berezi bat bizi zen ozeano batean. Txikia eta polita zen: berdea eta horia. Behin Darwin itsasoan zegoen eta arrantzale baten sareak harrapatu zuen. Bere kolorea hain ederra zenez arrantzaleak ikusi zuenean askatu egin zuen. Hortik aurrera, Darwinen ametsa zen pertsona bihurtzea arrantzaleari eskerrak emateko. Egun batean, esnatu zenean ume bat bihurtu zen. Kostalderaino igeri egiten heldu zen eta herrian, arrantzalearen bila hasi zen. Taberna zahar batean aurkitu zuen eta eskerrak eman zizkion. Arrantzalea harrituta geratu zen baina oso pozik. Hurrengo egunean, esnatu zenean, berriro arraina zen baina harro sentitu zen. Bakarrik zalantza bat izan zuen: egia edo ametsa izan zen dena? Egia ala gezurra? Bi begien artean sudurra. Gezurra ala egia?Sudurraren ondoan begiak.
Egilea: Unai
13
Bazen behin Sonia izeneko sorgin bat herri batean bizi zena. Oso gaiztoa zen eta beti zegoen magia egiten, besteei kalte egiteko. Egun batean, adibidez, Sonia zegoen kalean magia egiten ume batzuei eta umeak oso triste eta haserre zeuden Soniarekin, bati zapatak kendu zizkiolako. Beste egun batean Anek Soniarekin egin zuen topo eta sorginak Aneri egin zion magia. Badakizue zer egin zion? Bada, berari ere zapatak kendu zizkion eta bahitu egin zuen. Gaua heldu zenean bere amak ez zuen aurkitzen. Orduan Aneren amak poliziari deitu zion. Telefonoz esan zioten polizia guztiek bilatuko zutela Ane. Aneren ama triste eta oso kezkatuta zegoen. Ane sorginaren etxean zegoen, gela baten barruan itxita, eta bera ere oso triste sentitzen zen bere amarekin ez zegoelako. Neskari plan bat bururatu zitzaion handik ateratzeko: adi egongo zen ea egunen batean sorginari ahazten zitzaion atea ixtea. Eta egun batean hori gertatu zen: Soniak ez zuen atea ondo itxi. Anek ihes egin zuen eta joan zen bere etxera baina, bidetik, poliziarekin egin zuen topo. Poliziek galdetu zioten Aneri: -Zu galdu zara? Eta Anek baietz esan zien. Poliziek etxera eraman zuten Ane. Eta Ane oso pozik jarri zen bere ama ikusi zuenean. Bitartean, Sonia sorginak ez zekien neska non zegoen eta kalera joan zen bere bila. Ez zuen aurkitu baina Ikerrekin egin zuen topo. Orduan, berriro, magia egin zuen eta Iker barraskilo bihurtu zuen. Ikerrek laguntza eskatu zuen oihuka eta, kasualitatez, han, kalean, Ane zegoen eta harrituta geratu zen. Ane Ikerren amarengana joan zen eta kontatu zion Ikerri gertatu zitzaiona. Ikerren amari gauza bat bururatu zitzaion semea erreskatatzeko, baina horretarako behar zuten Aneren amonaren laguntza, Aneren amonak ere magia egiten bazekielako. Joan ziren sorginaren etxera eta han Iker ikusi zuten barraskilo bihurtuta. Amonak magia egin zuen eta Iker ume bihurtu zuen. Ikerren amak eskerrak eman zizkien eta denak joan ziren beren etxeetara. Hurrengo egunean Iker eta Ane joan ziren zinemara beren lagunekin, baina, zoritxarrez, kalean topo egin zuten sorginarekin.
14
Sonia sorgina joan zen haiengana eta galdetu zien ea barkatzen zioten, sorginkeriak egin zituenean oso haserre eta triste zegoela lagunik ez zeukalako. Galdetu zien ea bere lagunak izan nahi zuten. Iker eta Anek esan zioten egin zuena ez zegoela ondo, hori ez dela egiten, baina esan zioten baietz, bere lagunak izango zirela. Geroztik gauza asko egiten zituzten hirurak elkarrekin: pila – pilan jolastu, partxisean, plastilinarekin, janaria prestatzen‌ Egun batean Ikerrek eta Anek ez zuten nahi baina Sonia alde egin behar izan zuen handik, beste leku batera joateko. Urteak eta urteak pasatu zirenean bueltatu zen. Hirurak nagusiagoak ziren baina jarraitu zuten lagunak izaten, hirurak eta lagun gehiago.
Egia bada sinetsi, egia ez bada ez sinetsi .
Egilea: Irantzu
15
Bazen behin Hugo izeneko mutiltxo bat. Altua eta argala zen. Ile motza zeukan marroi kolorekoa. Bederatzi urteko ume honek bost arreba zituen: Lucia, Oihane, Nahia, June eta Iratxe. Egun batean joan zen komunera baina bere bost arrebak bazeuden komunean eta ez zioten komunera sartzen uzten.Orduan haserretu zen eta esan zion bere buruari ez ziela inoiz kasurik egingo. Beste behin bere logelan zegoen eta bostak joan ziren Hugorekin hitz egitera eta bere bost arrebekin oso pozik zegoen . ‘’Asko maite ditut nire arrebak’’ pentsatu zuen orduan Hugok. Handik aurrera pozik zegoen bere arrebekin eta asko hitz egiten zuen haiekin. Egia bada sinetsi. Egia ez bada ez sinetsi.
Egilea: Mikel
16
Bazen behin June izeneko neskato bat. Zortzi urte zituen, alaba bakarra zen eta gurasoekin bizi zen Kadalso izeneko herri handi batean. Argala zen, begi urdinak zituen eta ile luzea gaztain kolorekoa. Beti zegoen jolasten Alaznerekin, bere lagun minarekin. Bere urtebetetzerako gurasoek kirola egiteko zapatila berde berriak oparitu zizkioten eta Junek eskolara joateko jantzi zituen. Neskatoa oso pozik zihoan bidetik, baina bat-batean zapatilak kolorez aldatu ziren, urdinak ziren eta neska hegan egiten hasi zen. Eskolarantz joan beharrean, norabidea aldatu eta handik urrun zegoen baso baterantz abiatu zen. Berehala basora heldu zen, han Marivi izeneko gnomo batekin egin zuen topo eta berarekin eta bere familiarekin egon zen jolasten.
17
Junek primeran pasatu zuen gnomoekin baina batbatean hasi zen euria egiten eta zapatilak, berriro, kolorez aldatu ziren. Oraingoan moreak ziren, eta June hegan egiten joan zen eskolara. Alaznek galdetu zion non egon zen eta Junek den-dena kontatu zion. Geroztik, eskutik hartuta, askotan joaten ziren bi lagunak basora Marivi eta bere familiako gnomoekin jolastera. Baina hori bere sekretua izan zen. Egia bada sinetsi. Egia ez bada ez sinetsi.
Egilea: Uxue Manso
18
Bazen behin Alaia izeneko neska eder bat Portugaleten bizi zena bere amarekin, aita Frantzian zegoelako lan egiten. Egun batean ikastolara zihoan eta maitagarri batek berari hauts magiko batzuk eman zizkion. Motxilan gorde zituen eta poz-pozik joan zen eskolara. Ikastolan ez zion inori ezer esan. Arratsaldez, etxera ailegatu zenean, amak susto bat eman zion eta hauts magikoak ohera erori ziren. Bat-batean ohea gora eta behera hasi zen. Handik gutxira, telebista ere mugitzen zen gora eta behera eta horrela Alaiaren logelako gauza guztiak. Gau hartan Alaia etxeko beste logela batean lo egin zuen berean ezin zuelako. Hurrengo egunean gutun bat aurkitu zuen logelako mahaian eta ipintzen zuen: “Kaixo! Hepidoptero gaizkilerik gaiztoena naiz eta mundua nire modura egingo dut�. Baina Hepidopterok ez zekien gutuna eraman zuen pertsonak bere helbidea ipini zuela: Frantziako Erreinu Gordeta 1.E Hilabete bat pasata Alaiak abentura asko egin nahi zituen eta amari Frantziara eramateko eskatu zion, Hepidoptero bilatzeko. Amak ezetz esan zion hasieran, baina aita Frantzian zegoenez azkenean amak baietz esan zion, eta Frantziara joan ziren biak. Frantziara heldu zirenean bilatu zuten Erreinu Gordeta kalea. Eta amak esan zion:
19
_Alaia, zu geratzen zara hemen. Nik joan behar dut. Ongi? _Ama, trankil, ni beste auto batean joango naiz aitaren etxera. Ordubete eman zuen Hepidoptero bilatzen baina ez zuen lortu. Orduan joan zen aitaren etxera eta han hirurak elkartu ziren: ama, aita eta bera. Oso ondo pasatu zuten hirurek eta Alaiak Hepidoptero eta hauts magikoak ahaztu zituen. Egia ala gezurra? Begi bien artean sudurra. Gezurra a la egia? Sudurraren ondoan begiak.
Egilea: Luna
20
Behin batean Imanol izeneko mutil bat bizi zen. Bederatzi urteko mutikoa Portugaleten bizi zen bere guraso eta arreba nagusiarekin. Altua, argala eta kirolzalea zen, baina eskolako lanak ez zitzaizkion gustatzen, heziketa fisikoa, matematika eta ingurune izan ezik. Normalean nota txarrak ateratzen zituen. Egun batean boligrafo urdin berri bat erosi zioten, behar zuelako. Estutxean sartu zuen eta, ondoren, motxilan. Biharamunean, klasean, konturatu zen boligrafo berriak bakarrik idazten zuela eta buruketak bakarrik egiten zituela. Boligrafoak oso letra ona egiten zuen. Hurrengo egunetan Imanolek lan eta azterketa guztiak primeran egiten zituen eta nota oso onak zituen.Lehengo notetan dena gutxi ateratzen zuen eta orain dena bikain. Orduan andereĂąoak zerbait susmatu zuen eta bere buruari esan zion: _ Hau, nola izan ahal da posiblea? Imanolen gurasoei galdetu zien ea zekiten zerbait boligrafoari buruz. Baina esan zioten ez zekitela ezer.
21
Egun batean boligrafoaren tinta amaitzear zegoen eta Imanolek tinta berri bat erosi zuen aldatzeko. Baina tinta aldatuko zuenean konturatu zen bakarrik aldatu zela. Bere gurasoei esan zien eta gurasoek andereĂąoari kontatu zioten. Imanolek bizitza osorako izan zuen boligrafo hori, baina poliki-poliki hasi zen ikasten. Egia ala gezurra? Begi bien artean sudurra. Gezurra ala egia? Sudurraren ondoan begiak.
Egilea: IMANOL MARTĂ?N
22
Behin batean bazen Shisuka izeneko neska bat.Txikia zenean zuhaitz berezi batengana joaten zen egunero desioak eskatzera. Shisukak asko maite zuen zuhaitza bere desioak betetzen zituelako. Baina egun batean ia apurtu zen haizearen ondorioz. Orduan Shisuka berarengana joan zen desio bat ezkatzera: zuhaitz maitagarria ez apurtzea. Hurrengo egunetan zuhaitza hilda zegoela ematen zuen baina bat-batean zuhaitzaren adarrak lorez bete ziren. Shisukak oso ondo zaindu zuen zuhaitza eta egunero joaten zen berarekin egoteko, jolasteko eta desio bat eskatzeko. Hala bazan ez bazan sar dadila kalabazan eta atera dadila Portugaleteko plazan.
EGILEA: MAIALEN ALONSO
23
Bazen behin herritar bat herri txiki batean bere emaztearekin bizi zena. Herritarra oso xelebrea zen. Egun batean mendirantz abiatu zen. Bat-batean neska bat ile luze- luzearekin topatu zuen eta berarekin hitz egiten hasi zen. Etxera joan zenean ezin zuen ahaztu ikusi zuen neska ederra. Orduan herritarrak galdetu zion bere emazteari: -Zuk inoiz ikusi al duzu mendian neska hain ederra eta ile hain luzearekin? Eta emazteak erantzun zion: -Neska bat ez, baina lamia bat bai. -Zer? Lamia bat? Zer da hori?-galdetu zion herritarrak. -Lamia da neska bat oso ile luzearekin eta ahateen oinekin.-erantzun zuen emazteak. Berriro ikusten duzunean hankak begiratu, eta horrela jakin ahal izango duzu ea lamia ala neska den.
24
Hurrengo egunean mendira joan zen berriro lamia ikustera. Ondo begiratu zuen eta bai: ahateen oinak zituen. Orduan arin –arin itzuli zen etxera. Etxera heldu zenean, bere emazteari esatera joan zen. Emazteak lamiari berriro ez ikusteko agindu zion. Baina herritarrak ez zion kasurik egin eta oraindik lamia bizitatzera joaten da mendira.
Egia bada sinetsi egia ez bada ez sinetsi.
Egilea: Iria
25
Bazen behin yeti bat oso traketsa zena. Bere etxea ondo zegoenean beti gertatzen zen zerbait: gortinak apurtzen zituela, zukua ordenagailuan botatzen zuela‌ Egun batean ez zen ezer gertatu, orduan yetia harriturik geratu zen. Ordu batzuk pasata konturatu zen dena paralizatuta, izoztuta bezala, zegoela eta bera bakarrik zegoela mugitzen. Orduan lagun baten etxera joan zen. Bere laguna aztia zen, Skot zuen izena. Skotek magia asko zekien, baina bera ere paralizatuta zegoen eta yetia joan egin zen. Bidetik zihoala hots arraroak entzun zituen eta buelta eman zenean munstro bat ikusi zuen: mingain luze bat zeukan, bi adar luze eta kate bat ezten batekin. Munstroak ihes egin zuen eta yetia joan zen korrika bere atzetik. Elurretan Cranpus jartzen zuen eta arrastoari jarraitu zion.
Azkenean topatu zuen munstroa baina bere aurrean labaz betetako zulo handi bat zegoen.
26
Yetia saiatu zen Cranpus botatzen baina aldrebes izan zen: yetia labaz betetako zulotik erori eta erori zen eta amaierara heldu zenean‌ _Aaaaaa!-oihukatu zuen yetiak. Esnatu zenean ohean zegoen. Amesgaizto bat zen dena. Orduan Yetia egongelara joan zen eta opari bat ikusi zuen. Kriskitin bat zen eta Crampus jartzen zuen alde batean. Sorte ona eman zion kriskitinak eta horrela izan zen istorioaren amaiera. Egia ba da sinetsi! Egia ez ba da ez sinetsi!
Egilea: Anartz Cobo
27
Behin batean lau hankako munstro oso handi bat bizi zen mendi magiko batean. Potolo zuen izena eta bere txakurrarekin bizi zen. Bere inguruan mota desberdinetako munstoak bizi ziren. Bera beti pozik zegoen, baina egun batean‌ negarrez hasi zen eta beste munstro batek esan zion: _ Kaixo, lagun! Zer gertatzen zaizu? Eta Potolok esan zion kotxe hegalari bat nahi zuela. Eta horrela hasi ziren hizketan bi munstroak, eta ideia bat bururatu zitzaion bere lagun berriari. Esan zion berak bazeukala lagun bat kotxe hegalariak zituenak. Orduan biak joan ziren kotxe hegalariaK zituen.
eta egia zen: mota guztietako
Potolok bere gustoko kotxe gorri polit bat ikusi zuen: hegoak zeuzkan.
28
Kotxea erosi zuen eta bere lagun berria, bera eta bere txakurra betirako oso pozik egon ziren Frantziara joan zirelako kotxe hegalarian.
Egia bada sinetsi, egia ez bada ez sinetsi.
Egilea: JULENE
29
Bazen behin neska bat Kika deitzen zena. Berea amama, aitite eta Mikel nebarekin bizi zen Portugaleten. Behin oso ezpata polita aurkitu zuen basoan eta bere etxera eraman zuen. Han, etxean, bere neba zegoen. Kikaren neba oso kuxkuxeroa zenez ezpatari buruz galdetu zion baina Kikak ez zion ezer esan. Ezpata magikoa zen eta Kikak sorginkeriak egin ahal zituen. Beranduago, Kika parkera joan zenean, Mikel arrebaren logelan sartu zen. Han, ezpata zegoen. Mikelek ezpata hartu zuen eta bat-batean‌ Kika agertu zen. Kika oso haserre zegoen eta, beraz, sorginkeria bota zion bere nebari. Eta igel bihurtu zuen betirako. Egia bada, sinetsi. Egia ez bada, ez sinetsi. Egilea: Nabil
30
Nahia eta bere nebatxoa Bazen behin hamar urteko neska bat Nahia deitzen zena. Alaba bakarra zen eta Parisen bizi zen gurasoekin. Bazeukan lagun min bat Maitane izenekoa. Egun batean Nahiak sekretu bat kontatu zion Maitaneri: amak umetxo bat izango zuela eta berak nahi zuen neska izatea. Umeak jaio behar zuen asteazkenean eta ama joan zen ospitalera aitarekin. Umetxoa jaio zenean mutikoa zen. Aitak Nahia eraman zuen ospitalera nebatxoa ezagutzeko. Ezagutu zuenean Nahia ez zegoen batere pozik neskatoa nahi zuelako baina besoetan hartu zuenenan Nahia poztu zen eta musutxu bat eman zion. Nahiak aukeratu zuen nebaren izena: Unai. Handik aurrera beti zegoen pozik bere nebatxoarekin. Egia bada, sinetsi, egia ez bada ez sinetsi.
Egilea: Oihane
31