Ipuinak 4.D

Page 1

1


Egun batean Iratxe eta Julen mendira joatea erabaki zuten, gurasorik gabe. Mendia igotzen hasi zirenean Julen oso nekatuta zegoen eta Iratxeri esan zion: _ Hemendik lasterbide bat dago, goazen, arinago helduko garelako. Iratxe ez zegoen ados, baina azkenean handik joan ziren. Igo eta igo ziren eta Iratxe konturatu zen galduta zeudela, eta pixka bat beranduago Julen ere bai. Bat-batean elurra egiten hasi zen eta txabola bat ikusi zuten. Barruan ez zegoen inor, orduan han sartu ziren gaua pasatzera. Gurasoak oso kezkatuta zeudenez poliziari deitu zioten eta gertatutakoa kontatu zioten. Gau osoa pasatu zuten umeen bila, baina ez zuten ezer aurkitu. Goizean, Iratxe eta Julen gose ziren, eta orduan txabolako atea zabaldu zen. Emakume bat zen eta janari poltsa bat zeraman. Gertatutakoa esan zioten eta berehala ulertu zuen. Gosaria eman zien eta gurasoekin eramango zituela zin egin zien. Gosaltzen bukatu zutenean, poliziari deitu zion eta berehala heldu zen. Azkenean, poliziak beren gurasoekin eraman zituen eta oso pozik geratu ziren denak. Hala bazan edo ez bazan, sar dadila kalabazan, eta irten dadila Portugaleteko plazan.

2

Olaia Alonso Robles


Bazen behin mutil bat, Dani izenekoa. Dani oso polita zen, begi marroiak zituen, ilea ikatza bezain beltza zeukan eta altua zen. Bere urtebetetze egunean bere oparia izan zen Play Station 3 “Bob Esponjaren” jolasarekin. Egun batean bere ama eta bere aita gauza batzuk egitera joan ziren eta Dani etxean geratu zen bakarrik Play Station 3ra jolasten. Jolasten zegoenean gauza arraro bat gertatu zen: jolasean sartu zela! Jolasa hasi eta Bob Esponjaren etxean agertu zen. Bob Esponjak ikusi zuen eta esan zion: _ Zu, nor zara? Nondik zatoz? _ Dani naiz, eta Lurretik nator –esan zuen Danik. _Beno, agur, lanera joan behar dut –esan zuen Bob Esponjak, eta alde egin zuen. Dani galdetzen eta galdetzen joan zen Fondo de bikinitik eta pentsatu zuen hori jolas bat zenez jolasa bukatu behar zuela, eta jolasa bukatzeko azken pausua Marmoka erregea hiltzea zen. Joan zen Marmoken kanpora Marmoka erregea hiltzeko, baina lehenengoz zerbait egin behar zuen: Patriciori arpon bat uztea eta Patricioren etxera joatea. Joan zen, baina etxean ez zegoen inor, horregatik berak hartu zuen arpoia.

3


Marmoken kanpoan Marmoka erregearekin borrokatu zuen, baina Marmoka erregeak jan egin zuen _Aaaaaaaaaa! –oihu egin zuen Danik Eta esnatu zen. Azkenean, dena amets bat izan zen.

Hala bazan edo ez bazan, sar dadila kalabazan, eta irten dadila Portugaleteko plazan.

Daniel Balmaseda

4


Egun batean Oier izeneko mutil bat mendira zihoan perretxikoak hartzera bere aitarekin. Oierren aitak David zuen izena eta asko zekienez perretxikoei buruz nahi zuen bere semeak ere ikastea. Hartu zuen lehenengo perretxikoak Niscalo zuen izena eta aitak esan zion Oierri niscaloak oso gozoa zegoela. Hogei nĂ­scalo hartu zituzten eta etxera eramateko ordua zen, baina bidean verna bat ikusi zuen eta hori ere etxera eraman zuen. Ez zen konturatu verna izeneko perretxikoa pozoitsua zela. Etxera ailegatu zirenean Daviden emaztea, Begok, perretxikoak garbitu eta prestatu zituen eta bazkaltzeko ordua heldu zenean jan zituzten. Zoritxarrez Unaxek, Oierren anaia, jan zuen perretxiko pozoitsua, eta handik ordu betera tripako minez hasi zen eta Gurutzetara eraman zuten. Han mediku batek, neska, esan zion perretxiko pozoitsu bat jan zuela, baina zorionez ez zitzaion ezer gertatu medikamentu bat eman ziolako. Medikuak esan zien kontuz ibili behar zutela, kontuz perretxikoekin!

Hala bazan, edo ez bazan, sar dadila kalabazan, eta irten dadila Portugaleteko plazan.

5

Oier BĂĄrcenas FernĂĄndez


Bazen behin kilker bat Kinkito deitzen zena. Kinkito laranja, marroia eta beltza zen, pitin bat arraroa. Kinkitok ez zeukan lagunik, eta norbait bere ondotik pasatzen zenean hauxe esaten zion:� Ez dakizu abesten�. Beno, lagun bat bazeukan, inurri bat, baina lanen gauzengatik beste herri batera joan zen. Inurriak bere etxea txori bati saldu zion. Txoriak Kinkito bakarrik ikusten zuen eta egun batean esan zion: _Zergatik ez zara besteekin egoten? Eta Kinkitok hauxe esan zion: _Txarto abesten dudalako eta guztiok botatzen naute. Txoriak orduan galdera hau egin zion: _Zergatik ez dizut klaseak ematen? Horrela ez zara inoiz gehiago triste eta bakarrik izango. _Ondo da, bihar hasiko gara – erantzun zion kilkerrak. Hurrengo egunean, goizean goiz, Kinkitok txoriari deitu zion klasean hasteko. Orduan izkina batera joan ziren eta txoriak esan zion zer gauzak egin ondo abesteko. Aholkuak eman ondoren esan zion: _Lasaitu, eta hasi abesten.

6


Orduan Kinkito lasaitu zen eta abesten hasi zen “cri, cri, cri, cri‌â€? Beste animalia guztiak hurbildu ziren eta geroztik Kinkitok lagun asko izan zituen.

Hala bazan edo ez bazan, sar dadila kalabazan, eta irten dadila Portugateleko plazan.

Helena Barriuso

7


Behin batean bazen Maria izeneko bederatzi urteko neskatoa. Beti bere lagun minarekin zegoen, Jon izeneko mutikoarekin. Goiz guztietan Maria eta Jon parkean elkartzen ziren ikastolara joateko. Goiz hauetako batean, biok arraro sentitu ziren, baina bere irudimena zela pentsatu zuten. Gero, klasean ere, berriro gauza arraroak sentitu zituzten. Arratsaldean, Mariaren etxean elkartu ziren eta konturatu ziren biek potereak zituztela eta esan zuten biek: _Potereak ditugu! Orain gauza asko egin ahal ditugu! Handik aurrera, biek hegan egin ahal zutenez mundu osotik bidaiatu egin ziren. Bidaia horietan oso ondo pasatu zuten biek eta asko ikasi zuten. Hala bazan edo ez bazan, sar dadila kalabazan, eta irten dadila, Portugaleteko plazan. Iraide Cabezuelo Ondarreta

8


Etxe batean familia bat bizi zen: aita Juan Carlos, ama Gemma, eta Alazne, Irune eta Irati, hiru alabak. Egun batean Irati eta Irune garajera joan ziren eta hor zonbiak ikusi zituzten. Oihuka hasi ziren eta gurasoak korrika joan ziren hara. Baina, gurasoak heldu zirenerako zonbiak ez zeuden eta denak joan ziren etxera, oheratzeko. Hurrengo egunean bai, gurasoek zonbiak ikusi zituzten eta poliziari deitu zioten. Polizia heldu zenerako zonbiak berriro desagertu ziren, baina, bada ez bada, poliziak familia hotel batera eraman zuen. Hotelera heldu, eta ohera joan ziren. Zonbiak berriro agertu ziren, poliziari deitu eta korrika joan ziren poliziak hotelera.Hotelera heldu zirenean zonbiak ikusi eta hil zituzten. Azkenean, denok lasai joan ziren etxera. Albistea egunkarian agertu zen eta horrela esaten zuen: ZONBIAK PERTSONAK HIL NAHIAN Zonbiak agertu dira Portugaleteko herrian, pertsonak hiltzeko nahian

Irati Castresana Casamayor

Ez kezkatu, zonbiak hilda daude.

9


Bazen behin Jorge izeneko mutil bat. Jorge magoa zen, baina inork ez zekien ezer. Egun batean Jorgek ikusi zuen telebistan mutil batek dinosaurioen aztarnak aurkitu zituela. Horregatik mutila famatu eta ospetsu bikurtu zen. Jorgek ideia bat izan zuen. Jorge, magiaren bidez Historiaurrera joan zen, aztarnak bilatzera ospetsu bihurtzeko. Heldu zenean makil magikoa atera zuen eta lurrean ore bigun bat bota zuen dinosaurioak hortik pasatzean zapaltzeko eta horrela aztarnak betirako geratzeko. Bere intentzioa zen gero etxera bueltatzea eta aztarnak leku horretan bilatzea ospetsu bihurtzeko. Pixka bat beranduago ibiltzen hasi zen eta dinosauriokume bat ikusi zuen. Dinosauriokumea beldurtu egin zen eta bere amari deitu zion, Jorge zer zen ez zekielako. Bat-batean ama agertu zen eta Jorgeri erraldoia iruditu zitzaion. Korrika hasi zen baina dinosaurio amak, kolpe baten bidez, airera bota zuen Jorge. Tiranosaurio Rex baten gainean erori zen eta hegan egiten hasi zen. Ikusten zuenez dinosaurioa bere atzetik joan zela botatako orera gidatu zuen, baina orea zapalduko zuenean Jorge irentziko zuen. Jorgek bi truko batera egiten saiatu zen, baina ez zen konturatu bakarrik truko bat egin ahal zuela. Hegan egiten zegoenean dinosaurioa desagertzeko trukoa egin zuen, hegan egiten gelditu zen eta lurrera, ore biguna zegoen lekura, erori zen. Azkenean, etxera bueltatu zen eta goizean telebistan agertu zen mutilak jadanik aurkitu zuen bere aztarna.

10


Egunkarian agertu zen eta beste lagun batek, beti egunkaria hartzen zuena, besteei erakutzi zien. Guztiok barrezka hasi ziren esaten zutelako ez zekitela Histotiaurrean tximinoek Jorgeren antza zeukatela.

Egia ala gezurra? Begi bien artean, sudurra. Gezurra ala egia? Sudurraren ondoan, begia.

Ainara Francia RodrĂ­guez

11


Behin batean Alain deitzen zen mutil bat basoan zegoen. Alain bederatzi urteko mutil bat zen, oso alaia zen eta asko gustatzen zitzaion zuhaitzetara igotzea. Ile horia zeukan, altua zen eta argal-argala.

Egun batean basoan galdu zen eta ez zekien zer egin. Ondoren mutil batekin egin zuen topo eta galdetu zion: _Nondik atera ahal da baso honetatik? _Eskuinetik joaten bazara, irtengo zara –erantzun zion mutilak. Eskuinetik joan zen eta irten zen basotik, gero mutil batzuk ikusi zituenez haiekin jolastu zuen eta etxera bueltatu zen. Alain etxera bueltatu zenean, bere ama haserretu zen eta, gainera oso kezkatuta zegoen.

Hala bazan edo ez bazan, sar dadila kalabazan Eta irten dadila Portugaleteko plazan.

Alain GonzĂĄlez Medinabeitia

12


Bazen behin Nerea izeneko neskatila bat.Portugalete herrian bizi zen. Eta negua zenez elurrez beteta zegoen gustia. Abenduaren23a zen eta Nerea irrikitan zegoen Olentzeroren eguna ailegatuko zelako eta opariak ekarriko zizkiolako. Berak bazekien zer egin behar zuen Olenterok opariak ekartzeko, baina bazekien ere itxaron behar zuela, eta lasaitu zen. Geroago, lagun bat etorri zen bere bila eta eskiatzera joan ziren biak. Eskiatzen zeudenean, barrezka zebiltzanez konturatu gabe batek kolpe bat hartu zuten. Jarraitu zutenez barrezka berriz ere kolpe bat hartu zuten, beraz, etxera joan ziren. Ama janaria prestatzen ari zen eta aita telebista ikusten, eta… _Tok, tok, tok –jo zuen atea Nereak. _Gu gara –esan zuen lagunak. _Kaixo! –esan zuen amak. _Ze goiz etorri zareten! –esan zuen aitak. _Bai, izugarrizko kolpeak hartu ditugu eskiatzen! –esan zuen Nereak. _Egia da! –esan zuen bere lagunak. Geroago Nerearen mobilarekin jolasten ari ziren, eta bere lagunak, hau da, Unaik, etxera joan behar zuen. Zerua iluntzen ari zen. Gaueko bederatziak ziren eta afaltzera joan zen eta azkenik oheratu zen.

13


Hurrengo egunean, Nerea logelara joan zen opariak ikusteko, baina… Zelako opariak! Berak nahi zuen panpina! Nerea oso pozik zegoen eta berarentzat gabonik onenak izan ziren. _Itzela da! Izugarria! Zelako opariak! –esaten zuen Nereak. A! Eta amonaren etxean, tablet bat! Oso pozik zegoen, oso-oso pozik geratu zen.

Irati González Pérez

14


Bazen behin zaldunen garaian errege bat, Jon Ander izenekoa. Bi soldadu zituen: Ieltxu eta Gabriel. Haien artean arerioak ziren eta nahi zuten erregearen laguntzaileak izan. Ieltxuk erregearentzat irudiak marrazten zituen. Gabrielek txisteak kontatzen zituen. Egun batean serbitzari batek esan zuen mapa bat aurkitu zuela; erregeak ikusi eta esan zuen altxorra bilatzeko zela. Biharamunean Ieltxu, Gabriel eta Alain, beste soldadu bat, joan ziren erregearekin altxorra bilatzera. Lehenengoz, baso batetik joan ziren eta zuhaitz batzuek eraso egin zieten. Azkar, denek beren ezpatak atera eta zuhaitzak moztu zituzten. Geroago laku batera iritsi ziren, eta jarraitzeko modu bakarra zen lakua zeharkatzea. Ieltxuk pentsatu zuen lakuan zerbait arraroa zegoela eta arrazoia zeukan: pira単a asko zeuden.

Erregeak pentsatu zuen beren motxiletatik jateko

zeukaten okela botatzea, horrela pira単ak joango zirelako okelaren bila. Bota zien eta orduan pira単ak joan ziren okelaren bila eta erregeak eta soldadoek zeharkatu zuten lakua. Mendi batera iritsi ziren, mapa begiratu zuten eta konturatu ziren mendi horretan zegoela altxorra. Hasi ziren eskalatzen eta Alainek altxorra aurkitu zuen. Gaztelura bueltatu ziren altxorrarekin. Ehun milioi urrezko txanponak ziren.

15


Erregeak esan zuen bere laguntzaileak Ieltxu eta Gabriel izango zirela. Denak poz-pozik geratu ziren.

Hala bazan edo ez bazan, sar dadila kalabazan eta irten dadila Portugaleteko plazan.

Jon Ander Guti茅rrez L贸pez

16


Egun batean neska bat, Ali izena zuena, bazihoan menditik zintzo-zintzoa, baina… bat-batean estropezu egin zuen “Zassssssssssss” Min handia hartu zuen. Begiratu zuen lurrerantz eta botila bat ikusi zuen. Pentsatu zuen agian botila magikoa izango zela, beraz,botila hartu zuen eta esan zuen: _Gustatuko litzaidake aberatsa izatea. Eta hori esan eta gero etxera joan zen. Etxera ailegatu zenean konturatu zen diru asko zuela, etxea oso-oso polita zela… eta gauza gehiago. Gero bere lagun minari esan zion: _Aurkitu dut botila bat miresgarria dena! Orduan bere lagun minak esan zuen: _Zu bai leloa zarela! Hori ez da egia! _ Bai, egia da! –esan zuen Alik. _Ez, ez da egia! _Baietz! _Ezetz! _Bale, egingo dugu proba? Orduan Alik esan zuen: _Gustatuko litzaidake… A! Bai! Katu bat agertzea!

Hori esan ondoren, bere lagun minak esan zuen:

17


_Bai horixe! Hemen. Alik ez zion amaitzen utzi eta esan zion: _Ssssss! Itxaron! Gero, katua agertu zenean, bere lagun minak esan zuen: _Alaaaa! Nola egin duzu hori? _Ba, kontu handiz –esan zion berak. _Lagunduko al didazu gauza batekin? –galdetu zion lagunak. _Ea, zer da? _Nire bi lagunekin joan nahi dut zinemara, baina haserretuta daude nirekin –esan zion lagunak. _Bale! –esan zion Alik- Ea! Nahi izango nuke… nire lagun minaren lagunak ondo konpontzea berarekin. _Eskerrik asko, benetan! –esan zion lagunak. Ondoren lagunak esan zion Aliri ea nahi zuen bera eta bere lagunekin zinemara joan. Berak baietz esan zuen. Hortik aurrera Alik botila oso ondo gordetzen zuen. Eta hala bazan ez bazan, tortilla Portugaleteko plazan.

Leire López Peinado

18


Behin batean bazen Irati izeneko neska bat. Irati bere aitonarekin bizi zen mendian. Herria mendiaren azpian zegoen. Asteazken batean Irati herrian zegoen bere lagunarekin, Andrea. Oso lagun minak ziren. Andreak esan zion: _ Irati, begiratu hori. _Andrea, zer soineko polita! –esan zion Iratik. Andrea konturatu zen Irati oso triste zegoela eta hasi zen pentsatzen. _Jakina! Iratiren urtebetetzea bihar da baina bere aitonak ez dio ezer egingo. Nik egingo dut! Ostegunean, Iratik galdetu zion Andreari: _ Andrea, joango gara nire etxera jolastera? _ Ezin dut, zigortuta nago, baina etorri zu nire etxera zortzietan –esan zion Andreak. Irati joan zen Helenarengana, Olaiarengana… baina zigortuta zeuden guztiak. Zortziak ziren eta guztiok Andrearen etxean zeuden. Iratik atea zabaldu zuenean… _Uuuuuuuuu!!! _Zer da hau? Nork egin du hau? – galdetu zuen Iratik. _ Irati, badakizu nork egin duen hau? Bada, izan da Andrea –esan zion Helenak.

19


_Gustatzen zaizu festa? –galdetu zion gero Andreak. _ Bai, baina zergatik egin duzu? _Atzo ikusi nuelako oso triste zeundela eta gaur izango zela zure urtebetetzea. Horregatik egin dizut hau. Orduan Andreak, Helenak, Olaiak‌ opari bat eman zioten Iratiri. Irati oso pozik geratu zen.

Hori egia bazan, barre-barre eta zuk ere esan.

Andrea MadueĂąo Scheleruc

20


Bazen behin bederatzi urteko mutil bat Pepito deitzen zena. Pepito beltzarana eta oso zintzoa zen eta mendira joatea gustatzen zitzaion, horregatik igandero bere familiarekin mendira joaten zen.

Igande batean Gorbeiara joan ziren perretxikoren bila. Kilometro eta kilometro asko egin zituzten, eta ez zuten ezer aurkitu, baina beste kilometro bat egin eta gero perretxiko handi-handi bat aurkitu zuen.

Perretxikoak oso itxura polita zuen: puntutsu gorriak zeuzkan eta perretxikoren beheko aldea urdin bezalakoa zen.

Pepitok ez zekien zer egin, zalantzan zegoen: museo batera eraman edo bere etxera eraman jateko.

Oso ondo pentsatu eta gero museo batera eramatea erabaki zuen eta bere familia ados zegoen.

Pepito oso pozik zegoen diru asko lortuko zuela pentsatu zuen eta, baina moztera zihoala konturatu zen norbaitek oihu egiten zuela:

_ Ez apurtu nire etxea! Ez apurtu nire etxea!

21


Konturatu zen gnomo txiki bat zela. Berak ez zuen nahi gnomoa triste egotea, horregatik esan zuen Pepitok: _ Ez dizut ezer egingo. Orduan Pepitok pentsatu zuen nola eramango zuen perretxikoa museora eta azkenean erabaki zuen museoa harantz eramatea. Gnomori esan zion eta ados zegoen. Azkenean biak pozik zeuden eta Pepitok diru asko lortu zuen.

Hala bazan edo ez bazan, Sar dadila kalabazan Eta atera dadila Portugaleteko plazan.

Endika MartĂ­n

22


Bazen behin Ektor izeneko mutil bat bere ama eta bere aitarekin etxe batean bizi zena. Egun batean Ektorrek galdetu zion bere amari ea noiz joan ahal zen itsasotik beste leku batera. Bere amak esan zion nagusia izan arte ezin zuela itsasotik beste leku batera joan. Umea handitu egin zenean bere aitaren txalupa hartu eta laku bateraino eraman zuen; han txalupa uretan ipini eta bera barruan sartu zen. Behin lakuan egonda arraunak hartu eta arraun egiten hasi zen. Etxean bere ama oso kezkatuta geratu zen ohar bat irakurtzean. Ohar horretan hau zegoen idatzita: “Kaixo, ama. Ohar hau irakurtzen duzunean ni oso urrun egongo naiz. Zuk esan zenidan handia izan arte ezin nuela lakua pasatu. Jadanik handia naiz eta beste leku bateraino joango naiz.” Ektor arraun egiten ari zen bitartean beste txalupa batzuk ikusten ari zen. Txalupa batean zeuden bi pertsonek

Ektor ikusi zuten eta berarengana

joan ziren. _Zu, hemengoa zara? –galdetu zioten bi pertsonek. _Ez, ez naiz hemengoa, beste leku batekoa naiz –esan zuen Ektorrek. Orduan biek esan zuten hara joaten ziren persona guztiak ongi etorriak zirela.

23


Hitz egin zuena esan zuen bere izena Jonatan zela eta berarekin zegoenak, bere aitak, Rafael zuela izena. Jonatanek esan zion beren etxean geratu ahal zela betirako bizitzen. Hektorrek baietz esan zuen, horrela beste leku bat ezagutuko zuela.

AdriĂĄn MartĂ­nez

24


Atzo, urtarrilaren hamaseian, Saioa parkean egon zen jolasten Kermanekin eta etxera joan zenean sorpresa bat aurkitu zuen bere logelan: bere osaba, izeko eta lehengusinak bisitatzera joan ziren. Gauez Kerman Saioaren etxera joan zen jolastera. Ailegatu zenean Saioaren etxera eta ikusi zuenean zenbat jende zegoen hor, esan zion Saioari: _Nortzuk dira persona hauek? _Nire osaba, nire izeko eta lehengusinak, bisita sorpresa bat egitera etorri direla –esan zion Saioak. _Aaa! Ba‌, jolasten duzu? _Ezin dut. Nire amatxok esan dit ezin naizela hemendik atera. _ Ba zure logelan jolastuko dugu, ez ateratzeko. _Bai, ideia ona da-esan zion Saioak. Saioa eta Kerman logelan sartu ziren jolasteko, baina orduak eta orduak pasatu ziren eta Saioaren ama haserretu egin zen. Orduan ama joan zen logelara eta sartu zenean biak lotan aurkitu zituen: bat ohean zegoen, eta bestea lurrean. Egian bada, sinetsi, egia ez bada, ez sinetsi. Alaia Maseda Fernåndez

25


Palmira bederatzi urteko neskato bat zen. Oso polita zen eta ile horia zeukan. Palmirak aita eta ama oso gaiztoak zituen eta berak egin behar zituen etxeko lan guztiak. Ikastolan zeukan irakaslea ere oso gaiztoa zen. Egun batean bere irakasleak, zigortzeko, kutxa handi batean sartu zuen eta Palmira hor geratu zen, baina asko saiatu ondoren handik irten zen. Egon zen pentsatzen eta plan bat prestatu eta martxan jarri zuen. Klaseko lurrean andereĂąoa erortzeko substantzia bat bota zuen. Irakaslea guztien aurrean erori zen eta orduan Palmirak orratz bat klabatu zion ipurdian. Irakaslea kendu zuten eskolatik eta Palmira pozik zegoen bere plana ondo atera zelako. Geroztik oso gustora joaten da eskolara eta oso ondo dago berriro ikastolan.

Paula NarvĂĄez ValderrĂĄbano

26


Wendy, John eta Mike neba-arrebak Londres inguruko etxetxo batean bizi ziren. Gau batean Peter Pan eta Txintxirri maitagarria agertu ziren beren logelan eta Inoizko Herrialdera eraman zituzten hegan eginez. Inoizko Herrialdera ailegatu zirenean hodei batetik Kiski kapitainak tiro egin zien kanoiarekin. Gero indiarren kanpalekura joan ziren eta buruzagi nagusiak preso egin zituen, bere alaba Lily Peter Panek bahitu zuela pentsatzen zuelako. Orduan, Peter Panek Kiski kapitainak bahiketarekin zerikusia zuela pentsatu zuen eta haren bila joan zen. Lily erreskatatu zuen eta kanpalekura eraman zuen, orduan bere lagunak libre geratu ziren eta Peter Panen etxera joan ziren guztiak. Hiru neba-arrebak etxera bueltatu behar zirenez agur esan zieten guztiei. Etxetik irtetean Kiski kapitainak bahitu zituen, baina Peter Panek salbatu zituen eta itsaslapur guztiak itsasora bota zituen. Azkenean Txintxirriren hauts miragarriei esker, itsasontzia hegan eginez, hiru neba-arrebak etxera bueltatu zituen. Wendy, John eta Mikek ez dute inoiz ahaztuko bere lagun berria. Aitor PĂŠrez PĂŠrez

27


Aspaldiko garaietan bizi izan zen zaldun urdin bat Ieltxu izenekoa. Gaztelu urdinean bizi zen eta oso zoriontsua zen. Bazen erregea bezalakoa, baina itxaron, oraindik ez dizuet ezer esan zaldun ilunari buruz, beldur handiena sortarazten zuen zaldunak. Beno, harira; zaldun urdina oso guapoa eta “konkistatzailea” zen, bazuen bere kolonia, egin zuela bere lagunekin Felix “Katua” eta Esquiper “Bildotsa”. Egun batean gerra bat izan zuten. Felix etsaiak ziztatzen eta pellizkatzen zituen; Esquiper txisteak kontatzen zituen, eta etsaiak despistatzen zirenean… bi torta guztiei.

Eta bitartean zaldun urdina mendiaren

gailurrean erraldoi askorekin borrokatzen. Askenean etsai guztiak derrotatuta zeudenean, entzun zen zarata oso hurbil, bazen Feliciana armiarma, gure laguna, Felixekin ezkondu zena. Lo egitera ljoan zirenean itzal bat ikusi zuten ispiluaren atzetik zetorrela. Zaldun urdina, beldurtuta, hurbildu zen eta ikusi zuen bere pelutxea zela rumba dantzatzen, Sarandonga izeneko abesti famatua Horrela hasten zen: sarandonga cuchibiri, cuchibiri que ahora te doy mas, te doy mucho up.

Aguuur… zaldunak.

IELTXU RAYO

28


Bazen behin mutiko bat Trigger izena zuena. Altua eta beltzarana zen. Triste zegoen bere aita eta ama hil zirelako eta orain gurasoen fortuna bera eta gaztelu izugarria bakarrik geratu ziren. Baina egun batean dena aldatuko zen ekaitz izugarria zetorrelako. Ekaitz hori Kaos izeneko mutiko batek sortu zuen eta trumoi bat ailegatu zenean Triggerengana, Trigger guztiz aldatu zen: oso bajua zen, belarriak oso handiak zituen, urrezko bi pistola zituen eta dirua botatzen zuen pistoletatik. Oso zoratuta zegoen. Eta soinu hau egiten zuen: ÂĄÂĄÂĄUay uay uay uujuuuuuuu!!! Berak eta bere pistolek Kaos akabatu zuten. Trigger oso pozik zegoen eta jadanik ez dago triste.

Jagoba Redondo

29


Bazen behin Gabriel izeneko alkate bat. Gabriel oso polita zen eta gauza asko zituen. Egun batean indioek eraso egin nahi zioten baina soldaduei deitu zien. Soldaduek ezin izan zuten irabazi. Hurrengo egunean ere indioek eraso egin zuten eta Gabriel bera bakarrik egin zien aurre. Baina ez zuen irabazi. Bera bakarrik zegoen eta ez zen kapaza izan. Orduan “milagro� bat gertatu zen. Reskatatzaileak ailegatu ziren helikopteroz eta indioek ihes egin zuten Orduan Gabriel erreskatatu zuten. Baina indioek esan zuten bueltatuko zirela. _ZZZERRRR ??? - esan zuten erreskatatzaileek eta alkateak. Orduan guztiek ihes egin zuten.

Gabriel Temprano Sevilla

30


Ba omen zen asto bat bizitza osoa errotan lanean zeramana. Lana zintzo betetzen zuen beti, baina orain zahartuta zegoen eta, hortaz, gero eta gehiago kostatzen zitzaion irin-zakuak batetik bestera eramatea eta horrelako lanak egitea.

Nagusiak, ordea, hori ulertu ordez, makilarekin

jotzen zuen. _Asto arraioa! Nik emango dizkizut zuri epelak! Asto gaixoa egin ahal guztian saiatzen zen, baina gero eta ahulago zegoen. Atseden pixka bat behar zuen gutxienez, baina, nola ulertarazi hori bere nagusiari. Egun batean ezin zuen gehiago eutsi eta erabaki zuen ez zuela kolpe bakar bat ere jasango handik aurrera. Azken arrantsa egin eta lasterka bizian alde egin zuen handik. Ederki zekien xirula jotzen eta Bremen aldera joatea pentsatu zuen, bertako Udal orkestan sartzeko asmotan. Heldu zenean Bremenera joan zen galdetzera ea plaza libreren bat zegoen Udal orkestan. Esan zioten ballets, eta, kasualitatez libre zegoen plaza zen txirula jotzeko. Hasi zen txirula jotzen leku guztietako pertsonak joaten ziren asto musikariari entzutera.

Azucena Uriarte Lorente

31


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.