Bekak (ebazpena)

Page 1

EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA

187. zk.

2016ko irailaren 30a, ostirala

BESTELAKO XEDAPENAK HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA

4152 AGINDUA, 2016ko irailaren 28koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko ikasketa-beka eta -laguntzetarako 2016-2017 ikasturteko deialdia egiten duena. Euskal Herriko Autonomia Estatutuak –abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoaren bidez onartu zen– 16. artikuluan ezartzen duenez, «Konstituzioaren lehen xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko, Euskal Herriko Autonomia Erkidegoaren eskumenekoa da irakaskuntza bere luze-zabalean, maila eta gradu guztietan, molde eta espezialitate orotan, hargatik eragotzi gabe Konstituzioaren 27. artikulua eta hura garatzen duten lege organikoak, Konstituzioaren 149.1.30 artikuluak Estatuari aitortzen dizkion ahalmenak eta hori betearazteko eta bermatzeko beharrezko den goi-ikuskaritza». Halaber, hiritar guztiek dute hezkuntzarako eskubidea eta irakaskuntzako askatasuna, eta herri agintarien zeregina da dauden muga edo desorekak berdintzera bideratutako neurriak hartzea hezkuntzara berdintasun egoeran iritsi ahal izateko. Horregatik, eta kontuan hartuz diru-laguntzei buruz indarrean dagoen legeria, hain zuzen ere azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onesten duen Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Testu Bategineko VI. titulua eta VII. tituluko III. kapitulua, eta 9/2015 Legea, abenduaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko 2016. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituena, hau EBAZTEN DUT: 1. artikulua.– Xedea. Unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko ikasketa-beka eta -laguntzetarako deialdia egitea, deialdi honen I. eranskineko 1. artikuluan jasotako ikasketetatik edozein egiteko 2016-2017 ikasturtean, Euskal Autonomia Erkidegoko edozein ikastetxetan. 2. artikulua.– Kreditu erabilgarria. Helburu horretarako, 55.000.000 euro erabiliko dira; horietatik 8.000.000 erabiliko dira 2016ko ekitaldian hartzen diren ebazpenak finantzatzeko, eta Euskal Autonomia Erkidegoaren 2016ko ekitaldian urteko Aurrekontu Orokorretan hartarako ezarritako aurrekontu-sailaren kargura finantzatuko dira. Gainerako 47.000.000 euroak 2017ko ekitaldian ematen diren ebazpenak finantzatzeko erabiliko dira, baldin eta kreditu egokia eta nahikoa badago ekitaldi horretako Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretan, bat etorriz Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2007ko apirilaren 26ko Aginduan ezarritakoarekin, zeinaren bidez arautzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura emandako gastu-espedienteen aurretiazko izapidetzea. Beharrezko izanez gero, diru-zenbateko horiek handitu egin daitezke, ebazteko dauden laguntza-ebazpenek eskatzen duten diru-zenbatekoak kontuan hartuta. Hori diru-laguntzei buruzko ebazpena eman aurretik egin beharko da. Horren berri, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeak emango du ebazpen baten bitartez.

2016/4152 (22/1)


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.