Adiskideok: Idazki honen bitartez, Ikastolari egokitu zaion km-aren inguruko zehaztapenak helarazi nahi dizkizuegu. Kirikiño Ikastolaren km-zenbakia 1815 da Lekukoa hartzeko tokia: Zabalbide-Masustegi-Santa Klara bidegurutzean. Lekukoa hartzeko ordua (komeni da 18:30etan bertaratzea): 19:00
20. KORRIKAn parte hartzeko errespetatu beharreko ardatzak:
20. KORRIKA euskararen aldeko ekitaldia da; ez gehiago eta ez gutxiago. Ekimen ororen helburua izango da KORRIKAk munduan zehar zabaldu nahi duen
mezua barreiatzen laguntzea. Lasterketa-egunean, parte-hartzaileek tokian tokiko antolatzaileen jarraibideak bete eta lasterketaren beraren antolaketa errespetatuko dute: Ekitaldiaren goiburua jasotzen duen KORRIKA-pankarta lekukoeramailearen atzealdean eramango da. Lekuko-eramaile guztiei zor zaien begirunea erakutsiko zaie. 20. KORRIKAren petoa antolatzaileok banatuko dutena da. Ibilbidean zehar oihukatuko diren leloak lasterketaren hasieran eta amaieran joango diren antolatzaileon furgoneten megafoniatik zabalduko direnak izango dira.
Azkenik, berriro ere gogorarazi nahi dizuegu hemen adierazitakoak antolatzaileen nahiak direla; beraz, zentzu horretan, izan gogoan eta errespetatu, mesedez!