Frontoia / Enplegu Plana / Pasabideen obrak / Ekipamendu sozio-kulturalen azterketa / Musika Eskola / Alderdien Tribuna / Boinas Elosegui / Landa auzoak / Amarotz / Elosegi parkea / Jaien behatokia / Agenda
Txapela jantzi du Boinas Eloseguik Omen egin dio Tolosak bere sorreratik 160 urte bete direnean ‘txapela’ proiektuarekin
a le ka
Tolosako aldizkaria. 2018, maiatza. 5. zenbakia D.L.: SS-340/06
En mayo comienzan los trabajos de remodelación del edificio 'Frontón' e iniciara el concurso de la concesión de su explotación por 30 años
AURREKONTUAK
2
Fronton jatetxe-kafetegi berria Fronton kafetegi eta jatetxeari dagokionez, maiatza hilabete garrantzitsua izango da. Izan ere, eraikina eraberritzeko lanak esleitu ditu Udalak eta hil honetan bertan abiaraziko da, baita ere, kafetegi eta jatetxea ustiatzeko lehiaketa publikoa. Gutxi barru emano dira ezagutara baldintzak. www.tolosa.eus-e kontsultatu ahalko dira. 2019an zehar
2018 1
2
3
4
Maiatza: kanpoaldeko eraberritze eta irisgarritasun lanen esleipena Mayo: adjudicación de los trabajos de remodelación y accesibilidad
Ekaina: kafetegi eta jatetxea ustiatzeko lehiaketa publikoa Junio: concurso publico para explotación del bar y restaurante.
Abuztua: ustiapenaren esleipena Agosto: adjudicación explotación
Abendua: barrukaldeko obren hasiera Diciembre: comienzo obras interior
5
Irekiera Apertura
duten inbertsioa amortizatzeko aukera izan dezaten, kafetegi eta tabernaren ustiapena datozen 30 urterako esleituko da.
Udalak eginiko aurreko kontzesioa, 25 urterako zena, 2018an amaitu zen eta orain, eraikina ustiatzeko lehiaketa berria jarriko da martxan, baina horretarako, hau da, Fronton eraikineko jatetxeak eta kafetegiak atea berriz ere zabaldu ahal izateko, beharrezkoa da, aurretik, hainbat lan gauzatzea egun eraikinak ez dituelako oinarrizko irisgarritasun baldintzak betetzen. Lehiaketa publikoa martxan jarri aurretik, bereziki aurrera eraman beharreko lanen tamaina ikusita, Udalak eraikina eraberritzeko dirua jartzea ezinbestekoa zen, Udalak inbertsiorik egin ezean, lanen kostu osoa kontutan izanik, esleipena bideraezina eta jasanezina izango litzakelako esleipendunentzat. Gauzak horrela, Udalak aurten 500.000 euro bideratuko ditu Fronton eraikina eraberritzera. Hostalaritza jarduerara bideratutako eraikinari eragingo diote lanek; arrosaz pintatutako eremuari. Zehazki, teilatua eta fatxada berritu eta irisgarritasuna bermatzeko maldak eta igogailua eraikiko dira. Eraikin barruko lanez, aldiz, (sukaldeak etab.) pertsona esleipendunak arduratu beharko dira eta egin behar
Beharrezkoa izan da bai jatetxea –abenduan- eta baita kafetegia ere –martxoan- itxita egotea Udalak aurrera eraman nahi dituen lanekin hasi ahal izateko. Era berean, kafetegi eta jatetxearen ustiapena esleitzeko lehiaketa publikoa abiarazteko Udalak egin beharreko lanak esleituta egotea beharrezkoa da. Beste kontu batek ere, pleguen prestaketa atzeratu du, izan ere, Udaletik anbizio handiko proiektua sustatu nahi izan da, aurreko esleipendunei esker jada ospe eta izen handia duen jatetxeari balio erantsia emateko. Asmoa zen jatetxean bazkalduko luketen pertsonei pilotalekua ikusteko aukera eskaintzea. Proiektuak aurrera egingo balu beharrezkoa zen aukera hori pleguetan jasotzea, baina proposamena atzera bota du Foru Aldundiko Kultura Sailak eraikin babestua delako eta hortaz ezinezkoa delako pilotalekuaren inguruan obrarik egitea. Aipatu guztiagatik, eraikina eraberritzeko lanak esleituko dira eta kafetegia eta jatetxea ustiatzeko baldintza pleguak jendaurrean jarriko dira maiatzean bertan. Ondoren, hilabete eta erdi izango dute interesa duten pertsonek beren proposamenak aurkezteko. Beraz, kafetegiaren eta jatetxearen ustiapena udararako esleituta izatea aurreikusten da. Udalak gauzatu behar dituen lanak, berriz, maiatza bukaeran hasiko dira, 5 hilabeteko iraupena izango dute eta beraz, azarorako amaituak egongo dira. Horren ondotik, pertsona esleipendunek eraikinaren barrualdean egin beharreko lanei ekin beharko diete. Prozesu horren guztiaren ondoren, Fronton eraikinak etapa berri bati ekingo dio, ateak zabalduko ditu berriz ere, orain arte bezalaxe, erreferentzia gune eta elkargune izan dadin tolosar guztientzat.
‘Maiatzean jarriko dira kafetegia eta jatetxea ustiatzeko baldintza pleguak jendaurrean eta ondoren, hilabete eta erdi izango dute interesa duten pertsonek beren proposamenak aurkezteko. Ustiapena udararako esleituta izatea aurreikusten da’
AURREKONTUAK
3
El Ayuntamiento pondrá en marcha en mayo un nuevo concurso público para la concesión de la explotación tanto del bar como del restaurante Frontón. La adjudicación municipal de la anterior concesión del restaurante y de la cafetería por 25 años concluyó en 2018. Pero para que el Frontón pueda reabrir sus puertas es necesario realizar una serie de actuaciones; remodelación que comenzará en mayo. El Consistorio va a destinar aproximadamente 500.000 euros del presupuesto: se encargará de renovar el tejado y la fachada y de garantizar mediante rampas y la instalación de un ascensor la accesibilidad al edificio. Las obras del interior (cocina etc.) correrán a cargo de los adjudicatarios y para que este gasto sea amortizado la concesión del Frontón será para los próximos 30 años. Los pliegos de condiciones de la concesión se pondrán a exposición pública este mismo mes. El cierre de ambos servicios- restaurante en diciembre y bar en marzo-, ha sido necesario para poder comenzar con las obras que el Ayuntamiento tiene pensado ejecutar. La concesión del restaurante y del bar requieren de la adjudicación previa de las obras a ejecutar por el Ayuntamiento. Otra cuestión también ha dilatado en el tiempo la preparación de los pliegos, y es que, desde
el Ayuntamiento, se ha intentado promover un proyecto ambicioso que posibilitara visualizar la cancha desde las salas del restaurante, todo ello para dar más valor añadido al restaurante, que gracias a los anteriores adjudicatarios ya contaba con gran renombre. Esta opción, que en caso de salir adelante debía ser recogida en los pliegos, ha sido rechazada recientemente por el Departamento de Cultura de la Diputación Foral de Gipuzkoa por ser un edificio protegido lo cual no permite realizar obras de modificación en la cancha.
‘El Consistorio destinará 500.000 euros para mejorar el edificio de Frontón: se renovará el tejado y la fachada y se garantizará mediante rampas y la instalación de un ascensor la accesibilidad al edificio. Los trabajos comenzarán en mayo’
Enplegu Plana
4
2018ko apirilean %9,47-an kokatu zen Tolosaldeko langabezia tasa, %10-aren bueltan Tolosakoa. Azken hiru urteotan, beraz, 4,5 puntu jaitsi da. Egoera, orokorrean, hobetzen doa eta etengabea ari da izaten lan errekuperazioa, kontratazioek gora egin baitute urtez urte: 2013an 3.500 gauzatu ziren, eta iaz 5.000tik gora.
Enpleguaren sorrera sustatuz Tendentzia positiboa da eta horretan zeresana izan du Enplegu Sustapenerako Laguntzen Planak, Tolosaldea Garatzenek, Udalek eta Lanbide, Euskal Enplegu Zerbitzuak bultzatua. 2014tik ari dira gauzatzen plangintza konkretu hau: langabetuak kontratatzeko laguntzak ematen dira 3 edota 6 hilabeteko epean. Iazko ikasturtean esaterako, 55 pertsona kontratatu zituzten eskualdeko enpresek proiektu honen bitartez, 32 emakume eta 23 gizon. Honelako programek ahalbidetzen dute hain eskatuak ez diren profilak (adin tarteagatik, generoagatik edota formakuntzagatik esaterako) lan merkatuan txertatzea eta baita lehen lan aukera sustatu, autoenpleguari babesa eman eta prestakuntza bultzatzea ere. 2016/17ko Planetik, egun, 55etik 39k lan merkatuan jarraitzen dute diruz lagundutako kontratazio-epea bukatu eta gero: gehienak sartu ziren lanpostu berean, %70, eta gainontzekoak, administrazio publikoan lan egin ostean, enpresa pribatura sartu direnak.
Ikasketei erreparatuz gero, gehienak Lanbide Heziketa egin dutenak dira. Lanbide ikasketek lan merkaturatze oso handia dute, kasu askotan %100a, eta jada ari dira ematen kasuak non ofizio bat ikasten ari direnak baino pertsona gehiago behar diran, hau da, merkatuaren eskaria handiagoa da eskaintza baino. Sektoreka, industriak mantentzen du lanpostu gehien eta era parekidean: 5 emakume eta 5 gizon. Merkataritzan berriz, 8 lanpostu mantendu dira eta guztiak emakumeak. Zerbitzuen eta ostalaritzaren alorrean mantendu dutenen %60a da gizonezkoa eta %40a emakumezkoa. Enpresa txikiak, 50 langile bitartekoak, ia guztiak. Erroldari erreparatuz gero, 39tik 21 Tolosakoak dira eta gainontzeko ia guztiak eskualdeko herrietakoak. Jada ehundik gora lagunek hartu dute parte eta 70etik gora lagunek topatu eta mantendu dute lana Enplegu Sustapenerako Laguntzen Planaren bitartez Tolosaldean.
Enplegu Plana
5
Kontratuen artean, 35 urtetik beherakoak dira 8, 35 eta 54 artekoak 7, eta 55 urtetik gorakoak 14. 29tik 28, eskualdekoak eta guztiak eskualdeko enpresetan. Jarduera ekonomikoaren arabera. Zerbitzu, ostalaritza, merkataritza, nekazaritzak eta industrian egin dira kontratuak. Honetan ere, mikro enpresak, 10 langile bitartekoak, eta enpresa txikiak, 50 bitartekoak, ia guztiak.
2017/18AN, 29 KONTRATU
8
Guztira, 29 kontratazio egin dira: 15 emakume eta 14 gizon. Kolektibo bereziekin 15. Kontratu kopurua murritzagoa da, aurreko planarekin alderatuz, deialdia era ezberdinean gauzatu delako.
14
7
%52
%48
EMAKUMEAK GIZONAK
<35 URTE GUZTIRA 35-54 URTE GUZTIRA >55 URTE GUZTIRA
Enplegu Plana
6
Alazne Rojo, 2016/17 Enplegu Sustapenerako Laguntzen Planean partaidea
Enplegu Sustapenerako Laguntzen Planean hartu zenuen parte 2016/17 ikasturtean.
En abril de 2018, la tasa de paro fue del 9,47 en Tolosaldea. Las contrataciones suben, reflejo de la mejora de la situación económica. La tendencia es positiva y en ello ha influido el Plan de Ayudas para Acciones Locales de Empleo. Lo impulsan los Ayuntamientos de la comarca, Tolosaldea Garatzen y Lanbide. Posibilita el poder insertar en el mercado laboral perfiles que no son tan demandados. En el plan de 2016/17 participaron 55 personas, 32 mujeres y 23 hombres, y hoy en día, concluido el periodo de ayudas a la contratación, siguen trabajando 39. Este año, se han realizado 29 contrataciones en el marco del Plan 2017/18. En total, desde 2014, más de 100 personas han participado en él, y más de 70 continúan en el mercado laboral.
Bai. Plan horren bitartez Tolosako Udalean aritu nintzen Enplegu Sustapeneko departamentuan administrari lanetan. Bertan, programan parte hartu zuten pertsona eta enpresekin dokumentazioa jaso eta egin beharreko lan administratiboez arduratzen nintzen. ¿Cómo ha sido la experiencia? La experiencia ha sido muy positiva para mí, aprendí muchas cosas, sobre todo en relación con la administración y empresas, y también conocí mucha gente y trabajé codo con codo con ellos y ellas. Zein izan da bilakaera? Bertan lanean hasi aurretik Tolosaldea Garatzenen ikastaro bat egiten nengoen, denbora aprobetxatzearren lan bila nebilen bitartean. Tartean, lana egiteaz gain, gidabaimena ateratzeko baliatu nuen unea, eta planetik eratorritako lanpostua amaitu ostean, oso denbora gutxi egon nintzen langabezian. Hoy en día, ¿cuál es tu situación? Hoy en día estoy trabajando en la empresa Irupaper. ¿Qué te ha aportado participar en este plan? Aprendizaje, conocimiento, relaciones… Conocí muchas empresas y una de ellas es hoy mi centro de trabajo. Jendea animatuko zenuke parte hartzera? Zalantzarik gabe. Epe horretan lanean zauden enpresan bertan jarraitzeko aukera ez baduzu, beste asko ezagutzeko aukera paregabea delako, baina asko ikastekoa ere.
Amarotzi forma ematen Amaroztarrak ari dira 2017 hasieran egindako parte-hartze prozesuan lehenetsitako poiektu sortari forma ematen. A izeneko sorta aukeratu zen: auzoetxe eta anbulategiko eraikinak egokitzea, erabilera anitzeko eremu estalia, bolatokia egokitzea eta espaloiak eta errepide zorua hobetzea barneratzen dituena. Auzoetxekoa eta Anbulategikoa definituen dauden proiektuak izanagatik, hauen exekuzioa jarri zen martxan lehenik. Bi proiektuak gauzatuak daude eta hauen exekuzioa 2018 amaieran astea dago aurreikusia. Plaza estalia eta jolas parkeari dagokionean, Auzo Elkarteak Plaza Estaliaren inguruko Ideien-Lehiaketa bat abiarazi du, erabaki da ideia lehiaketa honen baitan aukera posible desberdinak aintzat hartuz: batetik, jolas parkea plaza estalian integratzeko aukera eta bestetik, egungo kokalekuan, estaldura independiente batekin, planteatuz. Epaimahai batek baloratuko ditu aurkeztutako proposamenak.
“1.100.000 euro auzotarrek aukeratutako hirigintza dotazioetara bideratu dira eta egun, horien proiektuak, udalarekin elkarlanean lantzen ari dira” 2008AN HASITAKO BIDEA Tolosako Udalak, 2008an, Orubide erakunde publikoarekin sinatu beharreko hitzarmen urbanistikoa onartu zuen. Hitzarmenaren helburua auzorako aurreikusitako etxebizitza garapenaren baldintzak zehaztea zen, eta besteak beste, 2 puntu zehazten zituen: batetik, udalari legez zegokion aprobetxamendua auzoan bertan inbertituko zela, eta bestetik, lehentasuna sarrera-irteera berriak eta ekipamendu berriak egiteari emango zitzaiola. Modu horretan, eta Amarozko Auzo Elkartearekin hala adostuta, lehenik eta behin auzoaren sarrera-irteeren urbanizazio proiektua diseinatu eta exekutatu zen. Aprobetxamendu hartatik geratzen den diru kopurua 1.100.000 euro inguru – auzotarrek aukeratutako hirigintza dotazioetara bideratu da, egun horien proiektuak udalarekin elkarlanean lantzen ari direlarik.
Las y los amaroztarras ya están dando forma a los proyectos elegidos en el proceso de participación realizado a principios de 2017: Obras en el auzoetxe y en los locales del ambulatorio, creación de un espacio cubierto multifunción, acondicionamiento de la bolera, reforma de los parques infantiles, y mejora de aceras y del firme de viales. Los dos primeros ya tienen proyecto y se prevé que los trabajos comiencen a finales de 2018. Respecto a la plaza cubierta y el parque infantil, la asociación vecinal ha puesto en marcha un concurso de ideas. El Ayuntamiento dispone de 1.100.000 euros para invertir en estas dotaciones. Un dinero que viene del aprovechamiento del antiguo proyecto de la papelera Amaroz.
Amarotz
7
ď &#x201C;ď &#x201C;
Pasabideen obrak
8
Igarobidean
Badira Tolosan txoko berezi ugari, baita oroitzapenak dakarzkigutenak ereâ&#x20AC;Ś baina badira batzuk egunerokoa errazten digutenak. Gabezian konturatzen garenak zein mesedegarri zaizkigun.
Horietako batzuk dira Korreo kalea eta Kale Nagusia, eta azken hau Enperadore kalearekin lotzen duten igarobideak. Edota Batxiler Zaldibia eta Pedro Tolosa 5-7. Orotara, 175.508,62 euroko inbertsioa gauzatuko du Udalak ekainean hastea aurreikusia dagoen 4 gune hauen eraberritzean. Batxiler Zaldibian, kalearen lehen erdian jada burutu diren lanak kale osora zabaldu eta era integralean amaituko dira. Lanak egin aurretik, euri uren sarea bukatuko da. Ostean, gaur egungo asfaltoa eta espaloiak eraitsi eta plantan dauden posizio berean eraikiko dira. Espaloiaren kota aldatuko da, bertako etxeen sarreretara egokituz. 63.622,07 euroko inbertsioa izango da eta lanek 5 aste irautea dago aurreikusia. Pedro Tolosa 5-7an, espaloiaren malda txikituko da, etxeetako sarrerekin egun duen altuera-diferentzia kenduz. Horretarako egungo zorua kota altuago batean berregingo da. Euri-uren kanalizazioa burutuko da lanek-eragindako guneetan. Lanek 41.829,44 euroko aurrekontua dute 3 aste iraungo duten lanek.
'Korreo kalea eta Kale Nagusia, eta azken hau Enperadore kalearekin lotzen duten igarobideen, Batxiler Zaldibiaren eta Pedro Tolosa 5-7aren eraberritzean, orotara, 175.508,62 euroko inbertsioa gauzatuko du Udalak'
Korreo-Kale Nagusia pasabidea txukunduko da ere. Zoladura eraitsi eta ur-zikinen eta euri-urak kanalizazioak berreraiki eta bi kaleen hornidura sareak konektatuko dira. Hormak azulejo berriekin berreraikiko dira eta argiteria berritu, jasangarriagoak diren LED luminariak jarriz. Sabaia eta ateetako zura garbituko da. Kale Nagusiko sarreran dagoen murala desmuntatuko da, gorde, eta obra amaitzean berrezarri. Udalak 41.610,85 euroko inbertsioa gauzatuko du bertan eta 2 astez luzatuko dira lanak. Kale Nagusia – Enperadore pasabidean ere antzerako lanak burutuko dira. Zoladura, hormak eta horniduren kanalizazioak eraberrituko dira, eta sabai eta sarbide ateetako zura tratatu. 28.446,26ko inbertsioa izango da eta hau ere, 2 asteko iraupena izango dute.
'En los pasadizos se va a adecentar el paso, renovando solera, paredes, luminaria y reconstruyendo las canalizaciones'
En junio comienzan los trabajos de remodelación de Batxiler Zaldibia, Pedro Tolosa 5-7 y los pasadizos Korreo kalea - Kale Nagusia y Kale Nagusia - Enperadore kalea. El Consistorio invertirá un total de 175.508,62 euros. En Batxiler Zaldibia se va a concluir la red de aguas pluviales y se renovará el asfalto y las aceras para reconstruirlos acorde a la altura de las entradas de las viviendas de dicha calle. En Pedro Tolosa 5-7, también se van a remodelar las aceras para eliminar la diferencia de altura entre portales y acera. Y en los pasadizos se va a adecentar el paso, renovando solera, paredes, luminaria y reconstruyendo las canalizaciones.
Pasabideen obrak
9
Ekipamendu sozio-kulturalen azterketa
10
Ekipamendu soziokulturalak aztergai Udal eskumenekoak diren azpiegituren azterketa gauzatzeko pausu ugari ematen ari da Udala, eta horren adierazle da, 2017aren amaieran hasitako eta jada burutu den udal ekipamendu soziokulturalen azterketa. Dokumentu hau eztabaidarako oinarria izango da, aukera ezberdinak ematen ditu eta Udalean, zinegotzi eta udal langileekin, eta herritarrekin partekatuko da, eztabaidatuz eta adostuz. Tolosa den herri dinamiko eta bizia izateak, proiektu berri ugari sortzen ditu urtean eta, ahal den neurrian, herriarentzako interesgarri den proiektu orori bidea eman nahi dio Udalak. Hori horrela, honako eraikin eta lokalak barneratu dira azterketa honetan: Arkauteko txaleta, Ferialekua, Aranburu Jauregia, Errota, Nafarroa Etorbideko 6. zenbakiko eraikina, Unipapeleko eraikina, Plaza Zaharreko 10. zenbakian dagoen lokala, Korreo kaleko 27. zenbakian dagoen eraikina, Kultur Etxea, Zezen-plaza, Korazonistetako eraikineko lokalak, Abastoseko 1. solairua, Gorosabel Zaharra, Sevendenea, Emeterio Arreseko eraikina, Leidor Aretoko solairuartea, Elkano 15-16ko lokala eta Zuloaga Txiki.
Helburu du eraikin publikoen nolakotasuna behin aztertuta, herritarrek dituzten beharrei era eraginkorrean erantzuteko egokitzapenak finkatzea
Eztabaidarako oinarrizko dokumentu bat da, ez da dokumentu itxia; guztiz bestelakoa da, irekia eta hausnarketarako bide ematen duena. Ondoren herritarren eta gizarte eragileen esku jarriko da, partaidetza prozesu bat gauzatuz, ekarpenak eta aldaketak burutzeko. Adosten den dokumentu hori izango da aurrera begirako azpiegitura sozio-kulturalen “bide orria”, eta noski, urte anitzeko aurrekontua beharko du bere baitan, zeren eta proiektu hau ez da urte bakar batean burutuko, urteetako ibilbidea izango du eta horretarako aurrekontu egokia izan beharko du. Bertatik ateratako ondorioek udal eraikinen aprobetxamendu osoa burutzea eta herritarren beharrei aurre egitea ahalbidetuko dute.
Ikerketak, gaur egungo beharren eta 10 urtera begira sor litezkeenen azterketa eta behar horiek kontuan izanik, ekipamenduen egokitze proposamena barneratzen du. Horri, eraikinek proposatutako erabilera bete ahal izateko beharrezko duten moldaketaren azterketa ekonomikoa ere gehituko zaio (obra zibila, argiteria, altzariak, ekipo informatikoak…).
‘Eztabaidarako oinarrizko dokumentu bat da; herritarren eta gizarte eragileen esku jarriko da, partaidetza prozesu bat gauzatuz, ekarpenak eta aldaketak burutzeko’
Ekipamendu sozio-kulturalen azterketa
11
‘El proyecto final sera la hoja de ruta de la reordenación de los edificios socio-culturales públicos de Tolosa, y se ejecutará paulatinamente, con su correspondiente presupuesto cada ejercicio’ El objetivo del análisis de los edificios socio-culturales de Tolosa es establecer una hoja de ruta para responder a las necesidades existentes en el municipio en este ámbito. 18 son los edificios que se han incluido en el estudio. Este documento será la base, ya que incluye diferentes opciones y soluciones, para que el Ayuntamiento en su conjunto y la ciudadanía, a través de un proceso participativo, discutan las opciones existentes y acuerden la planificación definitiva. El proyecto final sera la hoja de ruta de la reordenación de los edificios socio-culturales públicos de Tolosa, y se ejecutará paulatinamente, con su correspondiente presupuesto cada ejercicio.
Musika Eskola
12
Ezagutu…
Eduardo Mocoroa Udal Musika Eskola
Tolosa eta musika banaezinak dira, izan dira beti. Bi izan dira, soinu eta abesbatza zaletasunaren mintegiak: Eduardo Mocoroa Udal Musika Eskola eta Santa Maria Kapera. Lehenengoari izena ematen dion Mocoroaren jaiotzatik 150 urte betetzen diren honetan, Udal Musika Eskola barrutik ezagutu nahi izan dugu. alik ea zab zio ep la u ión ik c Matr atricula a la m s u .e Abiert a
olos www.t
Musika eskolak Tolosako musika taldeak hornitzen ditu, ekitaldi ezberdinetan hartzen du parte eta hainbat kontzertu ematen dituzte eskolako barne kontzertuaz gain: Zaharren egoitzak, auzoetan, beste herrietan, topaketak, elkartrukeak… Egun 4 urtetik aurrerako hezkuntza musikala eskaintzen du: 19 soinu tresna ikasteko aukera, 8 musika talde, eta guztia, 23 irakasleren eskutik. Aurtengo ikasturtean, 2017-18, 412 ikasle daude, guztira, Musika Eskolan. Horien gidaritza darama Amaia Lizasok, Eduardo Mocoroa Udal Musika Eskolaren zuzendariak: • NOLAKOA IZAN ZEN ZUREN LEHEN KONTAKTUA MUSIKAREKIN? 4 urterekin nere aitarekin solfeo pixka bat eta ondoren txistua ikasten hasi nintzen. • NOIZ IKUSI ZENUEN ZURE OGIBIDE BILAKATU ZITEKEELA? Ikastolako ikasketak bukatutakoan, haiekin batera musika irakasle tituloa atera nuen eta deitu egin zidaten klaseak ematen hasteko.
• ZER DA MUSIKATIK GEHIEN ERAKARTZEN DIZUNA? Musikak eragin handia dauka buruaren eta emozioen gain, eta gehientsuetan erlajatzeko eta tristura kentzeko ahalmena dauka. • ZEIN INSTRUMENTU JOTZEN DITUZU? Txikitan txistua ikasi nuen aitarekin, eta ondoren akordeoia Kike Ugarterekin eta pianoa musika eskolan. • NOIZ ETA NOLA IZAN ZEN MUSIKA ESKOLAREN GESTIOA ZUGAN HARTZEA? Bi urtetik behin zuzendaria aldatzen da gure artean adostutako orden bat jarraituaz, eta lehengo urtetik ni nago. • ZEIN DIRA ZAILTASUNAK ESKOLAREN KUDEAKETAN? ETA ERRONKAK? Zailtasun handiena instrumentua ikasten hasi nahi duten guztiei beraiek aukeratutako instrumentuan kabida ematea, plazak mugatuak direlako. Erronka, ikasketen kalitatea mantendu eta hobetzea.
Musika Eskola
13
• NOLAKOA DA FUNTZIONAMENDUA? Lau ziklotan banatzen dira ikasketak: lehenengoan, tailerra, 4 urtetik 7ra joku dantza eta kanten bidez musika barneratzen da; 2. zikloan, 8tik 12ra, instrumentua, musika hizkuntza eta taldeko ekintzak: 3. zikloan, 12tik 16ra, instrumentua, bestelako teoria, eta taldeko ekintzak; eta azkenik, 4. zikloan, 17tik aurrera, taldeak, eta instrumentua. Helduak, 18tik aurrerakoak, instrumentua, musika hizkuntza eta taldeko ekintza. • ZEIN BALDINTZA BETE BEHAR DITU MUSIKA ESKOLAN SARTU NAHI DUENAK? Musika ikasi nahia besterik ez. Zerotik hasten dana hasieran kokatzen da, eta kanpotik datorrenari froga txiki bat egiten zaio non kokatu jakiteko. • ZER GERTATU OHI DA IKASLE BATEK MUSIKA ESKOLAKO IBILBIDEA AMAITZEN DUENEAN? Talentoa erakusten duen ikaslea, irakaslearekin eta gurasoekin adostu ondoren beti ere, ikasketa profesionalak jarraitzera bideratzen da. Beste batzuek berriz, beraien artean taldeak sortzen dituzte eta kontzertuak eman. Eta besteak talde ezberdinak hornitzen dituzte: Tolosako musika banda, txistulariena, dultzaineroena, Orkestra… Santa Maria kaperarekin ere erlazioa badugu eta aurten Eduardo Mocoroaren omenez egindako elkarlanaren ondorioz, ikasle batek organoa ikasi nahi du. • GAUR EGUN ZENBAT IKASLE DITU? 412 izan dira aurten. Beti inguru hortan ibiltzen gara, plazak mugatuak direlako. • ZEIN FUNTZIO BETETZEN DITU EDUARDO MOCOROA MUSIKA ESKOLAK HERRIAN? Lehenago esan dudan bezala, Tolosan dauden taldeak musikoz hornitzea, eta horretaz gain Tolosan egiten diren ekintza ezberdinak musikatzea.
ESCUELA DE MÚSICA EN DATOS • Formación musical a partir de 4 años • Cursos de 19 instrumentos • 8 grupos de música • 23 profesores/as • 412 alumnas y alumnos
Amaia Lizaso, directora de la Escuela de Música ¿Qué es lo que te apasiona de la música? La capacidad que tiene de transformar la mente, de relajar y de provocar alegría. ¿Qué instrumento tocas? El txistu, que lo aprendí de pequeña con mi padre, el acordeón, que lo aprendí con Quique Ugarte, y el piano, que lo aprendí en la escuela de música. ¿Cuál es su estilo musical favorito? ¿Por qué? No tengo un estilo musical favorito. Todos me gustan y hay un estilo para cada momento. ¿Qué es lo que más le satisface de su cargo? El poder organizar y coordinar eventos para que los alumnos toquen y tengan relación entre ellos. Ya para terminar, ¿qué diría a aquella persona que tiene en mente entrar en la Escuela de Música para animarle a hacerlo? Que la música da muchas satisfacciones. A los pequeños (y a sus padres) que ayuda a trabajar la mente, la coordinación y la escucha, y ello puede servir de ayuda para los estudios escolares. A los adultos, que es una ocupación agradable y que ayuda a mantener la mente activa, además de contactar con gente nueva con las mismas inquietudes.
CONCURSO PARA ELEGIR LOGOTIPO La música como tema y pudiendo participar todas las personas mayores de 16 años, termino el plazo de presentación el 18 de mayo. El 23 de mayo se dará a conocer el logotipo ganador y se hará una exposición de todos los presentados en el concierto que se llevará a cabo en la Escuela de Música a las 19:00 horas. Musika jarri dute lehiaketa-gaitzat eta 16 urtetik gorako pertsonek hartu zezaketen parte. Aurkeztutako irudi guztiekin, erakusketa egingo dute maiatzak 23an, Musika eskolan, 19:00tan eskainiko den kontzertuan.
Kronika iruditan
14
Landaola saria landa-eremua garapena sustatzeagatik
Berazubiko Karrozak suziria
Berazubi eta suhiltzaile irisgarritasuna
2018aren lehen urratsak Tolosaldea Sahararekin
Elurra gurean
Kultura Digitalaren astea
Jabetze Eskola
Zuhaitzak landatuz
Planto!
Tolosako berdintasuna Baionan eredu
Oria ibaiaren garbiketa
Marka berria Gipuzkoa Encounterrak
Tolosaldea Saretzen
Kronika iruditan
15
Ardo txuria eta karakolak
Vicente eta â&#x20AC;&#x2DC;Arria V.aâ&#x20AC;&#x2122;-ren apustua
Tolosako senegaldarrak
Turismo web orri berria
Euritea
Aste Santuan bisitari ugari
Nik ere txapela maite dut
Udaltzaingoak 7.600 jardunetik gora 2017an
Informazio-pantaila San Frantziskon
Tolosak Ezetz
Haragi
Tolosa kantari
Tolosar erretegiei omen
tribuna
Alderdien tribuna
16
AURRERANTZ Negua amaitu da, udaberria aurrera doa isilpean, eta laster begien aurrean sanjoanak ditugu. Urte amaierari begira eskubete lan dugu. Luzaroan lantzen aritu garen proiektuak begibistan izango ditugu udaudazken honetan: Ekonomia sustatzen jarraitzeko Oriaburun ‘Emari’ coworking proiektua eragile berrientzat, bere kasa lanean hasi nahi dutenentzat lantoki berria, jada martxan izango dugu; Gudari kaleko berrurbanizazio proiektua burutuko dugu; Frontoi kafetegia eta jatetxearen eraberritzeobrak gauzatuko dira; eta merkatarien ekimena sustatzeko “Berriz” programa indartuko dugu. Udal gobernuaren pilare da tolosarron bizitza kalitatea bermatu eta hobetzeko pausuak ematea. Bide horretan, Pedro Tolosa kalea eta “Antiguo” tabernaren inguruko pasadizoa eraberrituko dira, eta Amarotzeko auzoetxearena abian jarri. Horrez gain, Tolosako egoitza soziokulturalen berrantolaketaren azterketa eskura dugu udal barnean eta herritarrekin partekatuko dugu, tolosarrei zerbitzu hobea eskaintzeko. Landa auzoetan birgaitze obrak egingo dira. Alokairuko etxebizitzak sustapen berezia behar du, esparru honetan Eusko Jaurlaritzak egiten duena udalak osatuz. Gai honen inguruan azterketa bat egingo dugu ondo ezagutzeko zer nolako neurri zehatzak eta eraginkorrak sustatu behar dituen Udalak etxebizitza hutsak alokairuan jartzeko. Nagusiki geure herriko gazteek premia dute etxebizitza eskura izateko. Euskararen esparruan udazken honetan udalaren Euskara Erabiltzeko VI. Erabilera Plana onartuko da. Ez hori bakarrik, Eusko Jaurlaritzak kudeatzen duen BIKAIN ziurtagiria lortu nahi dugu euskara era zabal batean Udalean erabiltzen delako. Udazken honetan ere, gizarte eragileekin batera, “EUSKARALDIA” proiektua sustatuko dugu, urte amaieran 11 egunetan euskara erabiliz. Ikusten denez, proiektu ugari doa aurrera, baina ez da nahikoa, asko dago egiteko eta ez dugu egindakoarekin etsi behar. Tolosarron laguntzarekin aurrera egin eta egingo dugu.
Alderdien tribuna
17
NON DA ETXEBIZITZA PLANA?
TOLOSA, KIROLAREN HERRIA
Legealdia aurrera doan honetan, azken urtean sartu berri, hauteskunde kanpainan bolo bolo aurkezturiko etxebizitza plana non dago? Etxebizitza eskubidea dela bermatu zuen Eusko Jaurlaritzak, EAJren aurkako bozkarekin, Etxebizitza Legearen bidez. Baina gurean, aurreko legealdian EH Bilduko udal gobernuak martxan jarritako Etxebizitza Plana gelditu eta horrez gain beste ezer ez du egungo udalak martxan jarri. Aipaturiko plana gelditzeak, egoera txarrean edota hutsik zeuden etxebizitzak egoera honean jarri, merkaturatu eta alokairu sozialean jartzea eten du Olatz Peonen udal gobernuak. Alde zaharra, Berazubi, Amarotz, Bide bieta… bezalako auzuneak 50 urte beteak dituzte, eraikin gehinek ITE edo inspekzio teknikoak bete beharrean topatzen dira eta hauetako batzuk, beraien egoera dela eta hutsik. Plan honen helburua, jada eraikiak eta hutsik zeuden etxebizitza hauetan herriko gremioen bidez eraberritzeak burutu, bide batez, ekonomia lokala indartuz, era egokian jarri eta alokairu sozialera bideratzea zen. Alokairuaren dirua udalaren esku gelditzen zen inbertituriko dirua amortizatu arte, denbora tarte hori zen alokairuan etxebizitza udalaren esku gelditzen zen denbora. Planaren bidez beraz, herriko enpresei lana eman, etxebizitza parkea eraberritu eta etxebizitza eskubidea bermatzen zen. Plana ona da, horregatik hemendik hau zergatik gelditu zen jakitea eskatzen dugu. 3 urte pasa dira jada PNV PSE ren aliantzatik, 3 urte etxebizitza politikarik gabe, 3 urte etxebizitza parkearen zaharkitzeari aurre egin gabe, 3 urte galduak beraz. Bada garaia, lanean jartzeko!
Orain dela gutxi plazaratu genituen datu ikusgarri batzuk Usabal Kiroldegiaren erabileraren buruz. Bazkide kopurua ikaragarria da, 11.133, ia 1200 erabiltzaile egunero, ikastaroen parte hartze handia, bazkide kopuruaren genero berdintasun ia osoa ehunekotan… baina datu batekin geratuko naiz, niretzat oso esanguratsua da eta: bazkide kopuru totalaren %70 Tolosakoa da. Beraz, Tolosako herritarren %35. Ikaragarria eta oso pozgarria da ehuneko hori, Tolosa herri oso kirolaria dela baieztatzen duelako. Con una población tan activa y deportista, se puede decir que la salud del deporte de nuestro pueblo es espectacular. Solo hay que echar un pequeño vistazo a las actuaciones de los diferentes equipos y secciones. La enorme temporada que está realizando el Tolosa CF, el magnífico campeonato realizado por el TAKE de baloncesto, por el Tolosa CF Eskubaloia (Mila esker, Aitortxo), el campeonato liguero del Laskorain en fútbol sala, la medalla de bronce en el Mundial de China de Bike Trial de Irene Caminos, las enormes alegrías en forma de banderas y grandes actuaciones del TAK de remo, las medallas y grandes marcas de los y las atletas del Tolosa CF… y muchas más en una larga lista que demuestra el alto nivel y la pasión por el deporte que Tolosa tiene. Guk kirolaren praktika sustatzen eta bultzatzen jarraituko dugu eta hori bermatzeko instalakuntzetan berrikuntza batzuk ezarriko ditugu. Tolosa herri kirolari bezala jarraitzeko eta kirolak ekartzen dituen balore guztiak indartzeko.
Boinas Elosegui
18
Txapela jantzi du Boinas Eloseguik Boinas Elosegui eta txapelari omen egin dio Tolosak bere sorreratik 160 urte bete direnean. Paco Lizarralde eta Joseba Urretabizkaiak txapellantegiaren eta berau sortu zuen Antonio Eloseguiren historia batu dute ‘nik ere txapela maite dut’ proiektuan: liburu bat egin dute, erakusketa eta bisita gidatuak. Guztia Tolosari eskainitako bizitza eta jarduna ‘ezagutarazi eta eskertua’ izan dadin. 1858ra egin beharko genuke hatzera txapel-lantegiaren sorreran kokatzeko. ‘La Casualidad’ izenpean Antonio Elosegui tolosarrak sortua. Berari buruz esan liteke herrian pertsona garrantzitsu bezain maitatua izan zela. Tolosako alkate izan zen, gizarte ekintza ugari gauzatu zituen, langileen eskubideen alde egin zuen lan eta berdintasunaren bidean pausu asko eman zituen, emakumeak izanik bere lantegiko langile guztiak.. Bere jarduna aztertu dutenek bere garaiari ‘aurreratutako’ gizon bat zela dute iritzi. Lantegira itzuliz, hasiera batean eguneko eta langileko txapela bat ekoizten zen bertan, guztira 50. Baina teknologiaren garapenak, 20 urte beranduago,
“
‘Tolosako enpresarik nazioartekoena dela esan daiteke, 5 kontinenteetan barreiatzen baititu urtean egitean dituen ia 200.000 txapela tolosarrak’
zenbateko hori langileko 20 txapeletara igo zuen. Urte gutxiren buruan 200 langileko lantegia zen ‘La Casualidad’, egunean 3.500 txapela kaleratuz. Gurean egunerokoan ezinbesteko jantzia nazioarteko merkaturatzearekin bat gertatu zen hori: Frantzia, Alemania, Britainia Handia, Estatu Batuak edota Hego Amerikara txapela tolosarrak eramatean. Belaunaldi berriak lanean sartzearekin bat ‘Nietos de Antonio Elosegi’ lehenik, eta ‘Boinas Elosegui’ azkenik hartu zuen lantegiak izentzat. Gaur egun, txapelak ez dira garai batean bezainbeste erabiltzen eta mundu globalizatuak eskulana merkeagoa den beste lurralde batzuek txapelak ekoiztea
Boinas Elosegui
19
ekarri du, baina Boinas Eloseguik bere jardunari eutsi dio eta indartsu gainera: munduko segurtasunindar ezberdinen txapelak ekoizten dituzte Amarozko lantegian. Eta guztia produkzio artisaua eta kalitatea berme duela. Tolosako enpresarik nazioartekoena dela esan daiteke, 5 kontinenteetan barreiatzen baititu urtean egitean dituen ia 200.000 txapela tolosarrak.
160. URTEZ TXAPELA MAITATZEN Joseba Urretabizkaia eta Paco Lizarraldek burutu dute ‘txapela’ proiektua: liburua, Aranburu Jauregiko erakusketa eta bisita gidatuak, Pacok berak zuzenduak. ‘Nik ere txapela maite dut’ erakusketak 30 paneletan zehar txapela-lantegiaren historia ematen du ezagutara. Badira ere txapela ezberdinen bildumak, makinak, eta baita txapelarekin selfie bat ateratzeko gunea ere. Liburu une honetan agortuta dago eta bigarren edizio bat kaleratuko da. Bisita gidatuen informazioa, berriz, Tolosaldea Tour bulegoan eskura daiteke.
3-5
Tolosa homenajea a Boinas Elósegui en su 160 aniversario. Paco Lizarralde y Joseba Urretabizkaia han sido artífices de ‘txapela’, un proyecto que recorre la historia de la fábrica de boinas en un libro, la exposición ‘nik ere txapela maite dut’ y visitas guiadas a la misma. Boinas Elósegui nace en 1858, bajo el nombre ‘La Casualidad’, de la mano del tolosarrra Antonio Elósegui. Con una producción de una boina por persona y día en sus inicios, llegó a tener 200 trabajadores/-as y a comercializar 3.500 txapelas diarias. Hoy en día, dirige su producción, también, a cuerpos de seguridad de varios estados. Con la técnica artesanal y la calidad que ofrece en sus productos como garantía, es puntera en su sector. Dado el éxito del proyecto, el libro está agotado y se va a publicar una segunda tirada. La información de las visitas guiadas en la oficina de turismo Tolosaldea Tour.
3-5
Dado el éxito del proyecto ‘txapela’, el libro está agotado y se va a publicar una segunda tirada
3-5
3-5
Landa auzoak
20
Landa eremuko
Tolosa
Landa-auzoak hobetzeko planarekin jarraituz, Aldaba eta Urkizuren ondoren, Bedaioko hobekuntzei helduko die Udalak irailean, Bedaioko festak pasa eta gero. Hain zuzen ere, kale nagusia berrurbanizatuko da, pilotalekuaren ondoan dagoena, elkartearen eta elizaren arteko hori. Hobekuntza etorriko da elkartearen inguruan kalea hobeto antolatuta eta kaleari 5,5 m-ko zabalera emanda, bi kotxe pasatzeko moduan. Zorua ere berrituko da. Lan horiek 1.119 metro koadroko azalera hartuko dute guztira. Orain, kaleak 4 eta 4,5 m arteko zabalera du, eta auzora sartzeko noranzkoan, eskubi aldean, eusteko horma bat du, eta ezker aldean, berriz, gune berde txiki bat, pendiza, goi partean ikuilua duela. Kalea zabaltzeko eta antolaketa berria egiteko, beharrezkoa de 69 m luze den harri-lubetaz egindako horma egitea; era berean, oinezkoentzako bi eskaileramaila aldatuko dira, elkarteko sarbidean. Horma horrekin plataforma berri bat sortuko da eta hara eramango dira hondakinen edukiontziak. Horrela, libre geldituko da orain okupatzen duten lekua; bertan, aparkatzeko plazak sortuko dira eta hobeto antolatuta geldituko da ingurunea.
â&#x20AC;&#x153;Bedaion, auzoko jaiak igaro ostean, kale nagusiako zoladura eta argiteria publikoa berrituko dira eta plataforma berri bat egingo da hondakinen edukiontziak jartzeko, mugimendu horrekin aparkatzeko-plaza berriak sortuzâ&#x20AC;?
Landa auzoak
21
Horma egiteaz gain, berrituko dira ere zoladura eta argiteria publikoa, efizientzia handiagoko argiak jarrita. Era berean, obrak eragindako hoditeria ere berrezarriko da. Obra hauek aurrekontu hau dute, guztira: 138.514,51 euro (BEZa barne). Aurreikusten da 4 hilabete iraungo dutela
BERRITU DIRA ALDABAKO PILOTALEKUA ETA URKIZUKO “EXOLA” BIDEA Auzo horietako bizilagunek hala eskatuta, Aldaban pilotalekua berritu da, eta, Urkizun, “Exola” bidean asfaltoa bota da. Azken honetan autobus geraleku berri bat eraiki eta edukiontziei eusteko egitura bat jarri dira. Aldabako pilotalekuan, zoru zaharra kendu eta berria jarri dute, paretak berritu dituzte, hezetasun arazoak konponduta eta margotuta. Inbertsioa 18.500 euro izan da. Urkizun, berriz, Exola bidea asfaltatzeko 3. fasea egin dute. Azalera, guztira, 2.300 m2-koa izan da eta aurrekontua, 34.000 euros. Gainera, apirilean, auzoaren erdigunean autobus geralekua egin da, 9.800 euros-ko inbertsioarekin; bestalde, edukiontziei eusteko egitura bat ere jarri da, 9.200 euros-ko inbertsioarekin, eta horrela, konponduta gelditu da haizearekin sortzen ziren arazoak, mugitu egiten dira-eta. Aldaban eta Urkizun, guztira, 71.500 euro inbertitu dira.
El ayuntamiento reurbanizará la calle principal de Bedaio, después de las fiestas del barrio. Junto con la remodelación del pavimento, se renovara el alumbrado público, se construirá una nueva plataforma a donde se trasladarán los contenedores de residuos, y con ello, se crearán nuevas plazas de aparcamiento. Una inversión total de 138.514,51 euros (IVA incluido), comenzarán en septiembre, después de las fiestas de Bedaio, y el plazo previsto para la ejecución es de 4 meses. También se han restaurado el frontón de Aldaba y el camino de “Exola” de Urkizu. En el frontón de Aldaba se ha retirado el suelo viejo e instalado uno nuevo, y se han restaurado las paredes, solucionando los problemas de humedad que presentaban y pintándolas. La inversión ha ascendido a 18.500 euros. En Urkizu se ha llevado a cabo la 3ª fase del asfaltado del camino ‘Exola’. Se ha actuado en una superficie total de 2.300 m2, siendo el presupuesto de esta fase de 34.000 euros. Además, en abril, se construyó una parada de autobús en el centro del barrio, con una inversión de 9.800 euros, y una estructura para fijar los contenedores, con una inversión de 9.200, dando fin a los problemas de desplazamiento de los contenedores por el viento. En Aldaba y en Urkizu se ha invertido un total de 71.500 euros.
“En Aldaba, se ha restaurado de frontón, y en Urkizu, se ha asfaltado del camino de “Exola”, se ha construido una nueva parada de autobús y una estructura para fijar los contenedores”.
Boinas Elosegui
22
Tolosak eremu berde aberatsak ditu, baita ere interesdun ornamentala duten landare eta zuhaitz ugari ere. Elosegi Parkea horien osagai da eta bere erabilera herriko beste berde-guneek dutenaren osagarri bezain berritzailea.
Zuhaitz artean galtzeko herriko basoa XIX mendeko parke pribatu bat zen Elosegi, gerora Udalak erosi eta publiko bilakatua. Pierre Ducasse paisajista frantses ospetsuaren eskolako ereduan sortua. 26.720 m2 zabalerako gune naturalak garaiko interesdun elementuak gordetzen ditu, koba artifizialak, urmael bat, iturri-manantialak, dorre begiratokia eta abar. Gaur egun garai horretan landatu ziren espezie batzuk mantentzen dira. Parkeak malda handia du, batazbeste %60koa, eta herriaren eta mendiaren arteko trantsizio eremuan dago. Honek parkearen izaera erabat definitzen du: herrian bertan dugun baso-mendi natural baten funtzioa betetzen du, herriko birika eta hiri â&#x20AC;&#x201C; biodibertsitatea sustatzeko gune garrantzitsua. Fase ezberdinetan gauzatu da parkearen eraberritzea eta urte honetan bertan parkea ireki ahal izateko azken lanak burutzen ari da Udala: nagusiki, dorre-begiralekuaren eraberritzea eta itxituraren amaiera. Horretarako 100.000 euro erreserbatu ditu Udalak 2018ko aurrekontuetan. Bide horretan, dorrearen eraberritze lanak uda partean hasiko dira eta helburu du begiraleku gisa duen ahalera indartzea. Bide horretan, gaur egun duen izaera oktogonala mantenduko du. Lehen solairua gaur egungo itxu-
ran mantenduko litzateke, eraberrituz, eta bere gainean eraikiko litzateke begiralekua. Azerozko pergola batek estaliko luke, lehen solairuak duen zortzi aldeko forma mantenduz. Pergolaren azpian eserlekuak ezarriko dira. 2. solairu honek, inguru osoan baranda bat izango du. Horrekin batera, basoaren itxiera amaituko da, ondorenean, jendaurrera irekiz.
Boinas Elosegui
23
IBILIZ, ONDARE NATURALA BEHATUZ Hobesten diren jarduerak, ibilaldiak eta natura eta ondarearen behaketa dira gehienbat. Herrian bertan, basoan “galduta”, lasai ibiltzeko eta “deskonektatzeko” aukera emango du parkeak. Bestalde ingurumen hezkuntza eta ikerketarako aukera berriak zabaltzen ditu, landaretzan eta zuhaitz espezietan aberatsa baita. Fauna aldetik ere, txori, hegazti eta xagu-zaharren gordelekua denez, animali hauen behaketarako toki aproposa da. Geologia arloan ere aukeraduna da, gehienbat sistema karstikoaren adibideak ikusteko; lapiazak, iturburuak, kobak… eta abar. Hori horrela, iaz, esaterako, Aranzadirekin elkarlanean, lehen eraztunketa tailerra egin zen, parkea hegazti zale eta ornitologoen elkargune bihurturik. Aurten, hegaztiak ikusteko behatokia jarriko da. Horrez gain, udala herriko ikastetxeekin lantzen ari den baso-eskola proiektua garatzeko gune aproposa da: ikastetxe zein familientzat ingurumen hezkuntzarako unitate didaktikoak sortzea da helburu bertan. Esaterako, urtero, zuhaitz egunaren bueltan, herriko ikastetxeetako ikas-taldeek, Tolosako Ingurumen Zentroaren eskutik, zuhaitz landaketa burutzen dute bertan.
El parque Elosegi es considerado el ‘pulmón’ de Tolosa. Su valor medioambiental es indiscutible y el estar entre la ciudad y el monte, un bosque natural en el centro, hace que sus funciones tengan que ver con el impulso de la biodiversidad urbana. 26.720 m2 de diversidad de fauna, flora, cuevas, estanques. El Ayuntamiento tiene previsto abrirlo a la ciudadanía a finales del 2018 y para ello esta ultimando los trabajos de remodelación de la torre-mirador y estableciendo el sistema de cierre del parque. Los trabajos comenzarán en verano y tendrán un presupuesto de 100.000 euros a cargo de las arcas municipales. Aunque aún no este abierto al público, ya hay movimiento en el parque, ya que en él se realizan plantaciones de árboles con los escolares, visitas guiadas, talleres de anillamiento de aves junto con Aranzadi… y ese es el fin de Elosegi: educar y formar en lo medioambiental y que sea un espacio para pasear, analizar, observar e investigar la riqueza natural de Tolosa.
El Ayuntamiento tiene previsto abrir el Parque Elosegi a finales del 2018 y para ello esta ultimando los trabajos de remodelación de la torre-mirador y estableciendo el sistema de cierre, con una inversión de 100.000 euros”
Jaien behatokia
24
Herriko jaien berdinzaletasuna behatuz ‘Izan berdinzale! Ez dago alderik! Gozatu Tolosako San Joan jaiak!’ zioen Udalak iaz bultzatutako kanpainak. Helburua: errespetua eta jai berdinzaleak sustatzea. Jomuga hori, ordea, ez da iazkoa. Tolosako Jaien Behatokiak 2010an du hastapena. Urte hartan Jaien eta jaietan garrantzia handia duten Elkarte Gastronomikoetan gizon eta emakumeen berdintasunerako ibilbidea abiatu baitzen. Ordutik, urtezurte, gai honen bueltan pausuak eman dira, bai Elkarte Gastronomikoekin baita gerora jaietan parte hartzen duten eragile askorekin, ibilbide honen emaitzetako bat 2015ean sortutako Jaiak Berdinzaleago bihurtzeko Gida izanik. 2016 urtean diseinatu zen Tolosako Jaien Berdintasun Behatokia, jaiak berdinzalego izan daitezen, berdintasun politikak modu estrategiko, sistematizatu eta eraginkorrean inplementatzeko tresna. Eta 2017an egin zen praktikarako jauzia: Behatokian parte hartzen duten eragileekin elkarlana sustatu eta sanjoanak zein Larramendiko jaiak antolatzen dituen auzo elkartearekin harremanak hasi ziren. Izan ere, Jaien Behatokia herritarren artean sentsibilizatzeko eta jaiak berdinzaleagoak bihurtzeko tresna ere bada. Horregatik, aurten, Jaien Behatokiaren lanketa eta jaietan genero ikuspegia txertatzearen prozesuaren sendotzea eta errotzea da helburu, beti ere kontutan hartuta Jaien Behatokia progresiboki gai ezberdinetan zabaldu, eragin eta informazioa jaso nahi duen tresna bat bezala sortu zela. Jaien genero analisia egiteko herraminta da. Jaien inguruko informazioa neurtu eta genero ikuspegitik aztertu ondoren, berdintasun politikak modu estrategiko batean inplementatzea ahalbidetzen du.
AURRERA EGINAZ Jaien Behatokiak, 2017an zehar, San Joan jaiak aztertu zituen, udal eskumenaren baitan dauden egiturak
eta gaietan zentratuz. Hori horrela, ondorioetatik eratorri daiteke aurrerapen ugari eman direla behatokia abian jarri zenetik: • Antolakuntzari dagokionean, emakumeen presentzia geroz eta handiagoa da eta gainera, berdintasun politiken berri ematen da jai bilera orotan, gida zein erasoen kontrako protokoloa ezagutaraziz jaien sustatzaile direnei. • Komunikazio alorrean ere egin da aurrera, batez ere kanal zein euskarri orotan berdintasun irizpideak txertatuz: horren adierazle, kartel lehiketako inarrietan generoa beharrean sexua agertzea. • Egitarauari dagokionean, txupinazoan parekidetasuna sustatzen da; musika kontzertuetan berriz, talde mistoak ezagutarazteko egiten da lan antolakuntza-bileretan. • Indarkeria alorrean ere Tolosak EZETZ! kanpaina da abian eta udal protokoloa jaien testuingurura egokitu da, inplikatutako eragile guztien arteko elkarlanaren bitartez.
BIDEA AURRETIK Eboluzio positiboa bada ere, bada bidea oraindik egiteke. Aurten sanjoanetan Behatokiaren jarraipena, elikatzea eta hobekuntzak burutuko dira, formazioan eta sentsibilizazioan sakonduz. Gainera, aurten, lehenengoz, 2018ko San Joanetako Kirol jarduerak Behatokian txertatuko dira. Tresna honek, aipatu bezala, helburu du jai zein gai ezberdinetara zabaltzea, eta aurtengoan pausu hori emango da Larramendiko Jaiekin.
Jaien behatokia
25
El Observatorio de Fiestas de Tolosa es una herramienta para sensibilizar a la ciudadanía e impulsar unas fiestas cada vez más igualitarias. Los primeros pasos se dieron en 2010 con las sociedades gastronómicas. En 2015 se creó la Guía para Promover unas Fiestas más Igualitarias. En 2016 fue diseñado el observatorio y en 2017 se puso en práctica con los sanjuanes de ese mismo año. La intención del Ayuntamiento es extender el proyecto paulatinamente a todas las fiestas y actos de la villa. En 2017 ya se dieron avances en la organización de las fiestas de San Juan, ya que la presencia de mujeres es cada vez mayor. En comunicación, se han incluido los criterios de igualdad en todos los mensajes y canales existentes. En lo referente al programa, en el chupinazo se impulso la igualdad y en la música la contratación de grupos mixtos. En el contexto de prevención de agresiones se puso en marcha Tolosak EZETZ!. Aun y todo, queda camino por recorrer: este año se van a incluir en el observatorio los actos deportivos de San Juan y se van a dar los primeros pasos en las fiestas de Larramendi.
agenda
26
agenda BISIGU ETA SAGARDOREN FESTA 2018/05/31 – 2018/06/03 Zerkausia
31-3
13-14
AIRE HEMENDIK Ostirala, 2018/06/08 20:30 Topic
MUSIKA ESKOLAKO IKASLEEN KONTZERTUA
YERMA-TICTAC
Asteazkena, 2018/06/13 / Osteguna, 2018/06/14 17:30 Iurreamendi egoitza / Uzturre egoitza
Ostirala, 2018/06/15 20:30 Leidor Zinema
SANJOANAK 2018 2018/06/15 – 2018/06/25
TOLOSANDBLUES 2018 2018/06/28 – 2018/07/01
25
06-07
KULTUR TAILERRAK 17-18 2018/06/20 - 2018/07/07 17:30 - 20:30 Aranburu Jauregia
SAN PEDRO JAIAK Ostirala, 2018/06/29 Urkizu
BLOK ARTE ESKOLA. ERAKUSKETA 2018/06/01 – 2018/06/15 11:00 - 13:00 / 16:00 – 19:00 Topic
08
15
20-07
29
1-15
09
IURRE AUZOKO FESTAK Larunbata, 2018/06/09 Iurre auzoa
18
EL LAGO DE LOS CISNES Astelehena, 2018/06/18 20:15 Leidor Zinema
AMAROTZEKO ANTZERKI ASTEARTEAI 2018/06/25 - 2018/07/01 Amarotz Auzoa
25-01
AMAROTZ AUZOKO JAIAK JAIAK 2018/06/30 – 2018/07/02 Amarotz auzoa
30-02
agenda
27
2018/09/13 - 2018/09/16 18:00 - 00:00 Zerkausia
BEDAIO AUZOKO JAIAK 2018/09/07 – 2018/09/10 Bedaio auzoa
13-16
07-10
IURRAMENDI AUZOKO JAIAK 2018/07/06 – 2018/07/08 Iurrreamendi auzoa
ALLIRI AUZOKO JAIAK 2018/09/28 – 2018/09/29 Alliri auzoa
06-08
28-29
IZASKUN AUZOKO JAIAK V 2018/08/31 – 2018/09/02 Izaskun auzoa
BERAZUBI AUZOKO JAIAK 2018/10/11 - 2018/10/14 Berazubi auzoa
TELEFONO INTERESGARRIAK
GUARDIAKO FARMAZIAK Aranburu Udal Liburutegia 943 69 74 62 Asunción Klinika 943 67 57 99 Beotibar pilotalekua 943 65 14 70 Berazubi futbol zelaia 943 65 17 49 Epaitegia, erregistro zibila 943 00 26 10 Eduardo Mokoroa musika eskola 943 65 15 93 Errota Haur liburutegia 943 69 74 61 Gurutze Gorria 943 65 14 25 Kulturetxea 943 67 03 83 Iurreamendi 943 67 03 25 eta 943 67 02 27 Tolargi 943 65 00 16 Tolosa Gasa 943 67 53 20 Tolosaldea Mankomunitatea 943 67 62 16 Tolosaldea Garatzen S.A. 943 65 45 01 Tolosaldeko Osasun Zentroa, Gernikako arbola 943 69 00 Tolosaldeko Osasun Zentroa, San Esteban 943 68 00 Turismo Bulegoa 943 65 04 14 Udaletxea 943 69 75 00 Udaltzaingoa 943 67 58 58 Ur zerbitzuak 943 69 82 10 Usabal kiroldegia 943 53 64 00 Zaharren egoitza 943 65 51 47 Zentro sozio-kulturala 943 65 49 15
Ekaina | Junio
31-02
11-14
GARAGARDO FESTA
1 Mugika, 2 Azpiroz, 3 Bengoetxea, 4 Olarreaga, 5 Lejeune, 6 Bengoetxea, 7 Morant, 8 Bronte, 9 Olarreaga, 10 Azpiroz, 11 Echeveste, 12 Mugika, 13 Olarreaga, 14 Lejeune, 15 Bengoetxea, 16 Bronte, 17 Olarreaga, 18 Bronte, 19 Lejeune, 20 Echeveste, 21 Mugika, 22 Olarreaga, 23 Mugika, 24 Mugika, 25 Mugika, 26 Lejeune, 27 Bengoetxea, 28 Bronte, 29 Echeveste, 30 Lejeune
Uztaila | Julio
1 Echeveste, 2 Morant, 3 Olarreaga, 4 Lejeune, 5 Bengoetxea, 6 Bronte, 7 Bengoetxea, 8 Morant, 9 Echeveste, 10 Mugika, 11 Olarreaga, 12 Morant, 13 Bengoetxea, 14 Lejeune, 15 Olarreaga, 16 Bronte, 17 Mugika, 18 Echeveste, 19 Mugika, 20 Olarreaga, 21 Santamaria, 22 Bronte, 23 Lejeune, 24 Bengoetxea, 25 Lejeune, 26 Bronte, 27 Echveste, 28 Olarreaga, 29 Santamaria, 30 Mugika, 31 Bengoetxea
Abuztua | Agosto
1 Olarreaga, 2 Lejeune, 3 Bengoetxea, 4 Azpiroz, 5 Azpiroz, 6 Bronte, 7 Lejeune, 8 Echeveste, 9 Mugika, 10 Olarreaga, 11 Bengoetxea, 12 Olarreaga, 13 Lejeune, 14 Lejeune, 15 Bronte, 16 Mugika, 17 Bronte, 18 Olarreaga, 19 Echeveste, 20 Echeveste, 21 Mugika, 22 Lejeune, 23 Olarreaga, 24 Morant, 25 Bronte, 26 Mugika, 27 Bengoetxea, 28 Bronte, 29 Echeveste, 30 Mugika, 31 Olarreaga
Iraila | Septiembre
1 Echeveste, 2 Olarreaga, 3 Azpiroz, 4 Bengoetxea, 5 Bronte, 6 Echeveste, 7 Mugika, 8 Mugika, 9 Lejeune, 10 Morant, 11 Olarreaga, 12 Lejeune, 13 Bengoetxea, 14 Bronte, 15 Morant, 16 Santamaria, 17 Echeveste, 18 Mugika, 19 Olarreaga, 20 Morant, 21 Lejeune, 22 Olarreaga, 23 Bengoetxea, 24 Bengoetxea, 25 Bronet, 26 Echeveste, 27 Mugika, 28 Morant, 29 Lejeune, 30 Azpiroz *Gauero Zabalarretako Morant farmacia egongo da guardian *De noche siempre está de guardia la farmacia Morant
Editorea:
Tolosako Udala