Aurrekontuak / Tolosatzen / Gudari kalea / Udaltzaingoa / Kronika iruditan / Alderdien tribuna / Juanito Lope / IĂąauterien prestaketak / Euskara hitzarmena / Galdetu Gazte! Plataforma / Agenda
a le ka
Tolosako aldizkaria 2018 urtea, urtarrila. 4 zenbakia D.L.: SS-340/06
Kulturaren eta festaren erakarle Bere jaiotzaren 100. urteurrenean, Juanito Loperen ekarpenak gogoratu dira hainbat ekimenekin
AURREKONTUAK
2
Tolosak 25 milioi eta 182 mila euroko aurrekontua izango du 2018an, iaz baino %1,5 gehiago Tolosako Udalak onartu zuen urteko azken Osoko Bilkuran 2018 ekitaldirako aurrekontuaren proiektua. Zenbatekoa 25 milioi eta 182 mila eurokoa izango da, 2017an baino % 1,5 gehiago, zenbakitan, 354.000 euro gehiago.
Aurrekontuaren lehentasunak honakoak izan dira: gizarte ongizatea, jarduera ekonomikoaren sustapena eta kalitatezko zerbitzuen bermea. Hori horrela, honela egituratu da aurrekontua, 25 milioi 182 mila euroko sarreren parekoa izanik ere gastua, inbertsioak kontuan izanik.
SARRERAK/INGRESOS: 25 milioi eta 182 mila euro
GASTUAK/GASTOS: 25 milioi eta 182 mila euro
Jasotako diru-laguntzak/Ayudas recibidas:
13.902.891,67 euro.
Gastu arruntak eta zerbitzuak/Gastos comunes y servicios: 9.211.407,38
Zergak, tasak eta ondarea/Impuestos, tasas y patrimonio: 11.154.479 euro.
Inbertsioetako diru-sarrerak/Ingresos para inversiones: 124.000 euro.
Pertsonala/Personal: 8.335.071
euro.
Emandako diru-laguntzak/Ayudas repartidas: 4.372.457,76 euro.
Inbertsioak/Inversiones: 2.147.436
euro.
Finantza karga/Carga financiera: 1.115.000 euro. ZORPETZE MAILA BEHERA 2017a 7.274.761,67 euroko zorrarekin itxiko da eta 2018aren amaieran 6.215.601,36 eurokoa izatea aurreikusi da. Udalaren egoera ona dela adierazi du Ogasun zinegotzi Begoña Tolosa Mendiak. Inbertsio maila igo dela eta ekintza hauek momentu honetan aurrekontuak ahalbidetzen dituenak direla gaineratu du: “urtean zehar kreditu aldaketak baliatuz proiektu gehiago gauzatuko dira”. Bide horretan, 2017ko azken kreditu aldaketan txertatu zen Gudari kalearen eraberritzea eta horri hasiera ematea dago aurreikusia Inauterien ondotik. 2018an zehar egingo diren kreditu aldaketen bitartez, turismo bulego berria, etxebizitza hutsak merkaturatzeko diru lerroak, San Blas inguruaren eraberritzea edota Auzoetxe eta dispentsarioko obrak… egitea dago aurreikusia udal plangintzan.
AURREKONTUAK
3
Begoña Tolosa
Ogasun zinegotzia 1. Ogasun zinegotzi zaren aldetik, denbora asko eramango du kontuak orekatzea eta aurrekontuak osatzeak, ezta? Udara pasa ondoren, bi lan-lerro paralelo irekitzen dira: batetik, Kontuhartzailetzan, partidetako diru-sarreren bilakaera aztertzen dugu eta, horrela, diru-sarreren aurreikuspena egiten dugu hurrengo urteari begira. Gastuen alorrean, berriz, batzuk kuantifikatu ditzakegu, adibidez, pertsonalaren gastuarekin zerikusia dutenak edo zerbitzu arrunten ingurukoak. Bestetik, bide politikoa irekitzen da: alor bakoitzeko zinegotziek tekniko arduradunekin lan egiten dute eta bere gastu-proposamena egiten dute; proposamen horretan agertzen dira diru-laguntzak, jardueretarako aurreikusi dena, jarduera berrien proposamena... Bestalde, ezin ditugu ahaztu Alkatetza eskuratzean hartutako konpromisoak; horrela, gastuetan sartzen ditugu gure ibilbide-orriaren arabera urte bakoitzari dagozkion inbertsioak. Aurrekontuen proposamena osatu eta gero, oposizioari aurkezten zaio eta denbora bat ematen zaio, hura azter dezan eta emendakinak egin ditzan. Aurrekontuak doituta gelditzen dira: diru-sarrerak=gastuak. Proposatzen diren gastuak beti dira diru-sarrerak baino handiagoak, eta, hasiera batean, ezin da altxortegiko gerakina erabili, harik eta aurreko urteko likidazioa formalizatu arte. Formalizatu ondoren, aurre egin diezaiekegu hasierako aurrekontuan sartu ezin izan diren inbertsioei. 2. ¿Cuales son los pilares de este presupuesto? La legislatura 2015-2019 nos presentamos con un programa claro, donde se marcaban principalmente 2 áreas, bienestar social y el área económica. Ambos se ven reflejados y son nuestra prioridad y marcan nuestros criterios de actuación. Aunque, cabe decir, que todas las áreas han aumentado su presupuesto este 2018. 3. Zeintzuk dira 2018ko ekimen garrantzitsuenak? Ez nuke jarduerarik edo inbertsiorik gutxietsi nahi, denak dira garrantzizkoak eta beharrezkoak, esleitzen zaien diru-kopurua esleitzen zaiela. Batzuk nabarmentzearren, garrantzitsua iruditzen zait Gorosabel eraikinean “elkargunea” edo “punto de encuentro” delako bat irekitzea; edo enpresa txikientzako laguntza-lerro bat ireki izana, lehiakortasuna hobetze aldera. Arlo guztietan dago zer azpimarratua. Horietaz gain, proiektu
handiak ere baditugu: Gudari kalearen urbanizazioa; Gernika Arbola lorategian II. Fasea; eta Kafe Frontoiaren erreforma. Baita obra txikiak ere, garrantzizkoak horiek ere, gure egunerokoa errazten digutelako eta bizi-kalitatea ematen digutelako. 4. Varios de los proyectos recogidos en el presupuesto han surgido de o han integrado aportaciones de la ciudadanía... Estamos muy orgullosos del proceso Tolosatzen, de su aceptación en la sociedad y de las aportaciones realizadas, que se ven reflejadas en los presupuestos. En una sociedad cada vez más individualista, es un lujo contar con un grupo de tolosarras dispuestos a colaborar en la visión a futuro del pueblo y en ayudarnos a conseguirlo. Es un gran reto tanto para la parte política como para la ciudadanía. 5. Zer nolakoa izan da aurrekontuaren lanketa oposizioarekin? Azaroaren bukaera aldera, diru-sarreren aurreikuspena aurkeztu zitzaien eta, abenduko lehen astean, aurrekontu-proposamenaren dokumentazio osoa bidali zitzaien. Handik puska batera aurkeztu zituzten, idatziz, beren proposamenak eta, haiek eskatu bezala, idatziz erantzun zitzaien. Beren ekarpen gehienak aurreikusita geneuzkan; haietako batzuetan, geure ustez hobekuntza ziren batzuk proposatu genizkien. Krediturik ez zegoenez, une hartan ez zegoen proposamenak aurrekontuaren barruan sartzerik, baina adierazi zitzaien lehen kreditu-aldaketan, apirilean edo, sartuko zirela, hala egiten baita urtero kreditu faltagatik aurrekontuetan sartu ezin izan diren jarduketekin. 6. ¿Cual es la situación financiera del Ayuntamiento? Nuestra situación financiera es buena. Estamos muy lejos de los límites permitidos por la ley. Solo un 4,5 % del presupuesto es el destinado para hacer frente a las cuotas de este año. Las obras del Polideportivo, Zerkausia, Leidor... fueron grandes inversiones, que se van pagando según lo planificado, sin problemas de ningún tipo, tal y como pagamos “nuestra gran inversión” cuando nos compramos una vivienda.
AURREKONTUAK
4
Departamentuka, honela banatu da aurrekontua: Aurrekontuaren bi atal garrantzitsuk, gizarte politikak eta garapen ekonomikoak, proiektu esanguratsuak barneratu dituzte 2018ko aurrekontuan. Gizarte zerbitzuen alorrak 2 milioi eta 664 mila euroko ekarpena du. Tolosar bakoitzeko 143 euro. Proiektuen artean, aurten, Gizarte Zerbitzuen alorraren eskaintza osatu eta sendotuko da. Horrez gain, badira berrikuntzak, tartean bikote bananduentzat abian jarriko den zerbitzu berria: ‘Elkargunea’ edota sexu bortizkeria kasuetarako arreta juridikoa. Garapen ekonomikoaren alorrean, berriz, enpleguaren sorrera dinamizatu eta aktibitate ekonomikoa sustatzeko “ekosistema positiboa” sortzea da helburu. Bide horretan, aurtengo aurrekontuan enpresen lehiakortasuna indartzeko diru lerro bat ezarri da. Honek Lanbide Heziketa Ikastetxeen elkarlana izango du. Horri tiraka, Lanbide Heziketa Azokaren III. Edizioa ere izango da. Gainera, Enpresaren Eguna antolatuko da lehenengoz. CoWorking gunea ere martxan izango da 2018an, eta horretarako ere diru-partida bat ezarri da. Turismoari dagokionez, gutxi barru jaurtiko den Tolosaren bideo promozionala edota turismo-web orri berria dira nabarmentzekoak. Merkataritzan, Errementari kalean burututako Gune Biziak programa Gudari kalera zabaltzea. Azokak ere lehentasun dira, horretarako 3 guneren azterketa eta hainbat dinamizazio-ekimen sustatuz. 18an ere Euskal Herria plazako hotela eta ostatua zabalduko dira eta beste hainbaten artean, Enplegu Planak ere aurrera jarraitzen du. Hauek Udal Gobernuaren politika publikoan pilare izanda, Udaleko departamentu guztiek dituzte aurrekontuetan igoerak. Nabarmentzekoak, hirigintza eta zerbitzuen alorrean, esaterako, Nafarroa etorbideari, Bidebieta edota Bizkaia kaleari jarraiki, eraberritze eta irisgarritasuna bermatzeko aktuazio ugari egingo direla. Auzoetan ere, bizilagunekin adostu diren hainbat proiektu burutuko dira. Tolosak duen mugimendu kultural eta artistikoa zaindu eta sustatzeko ahaleginean jarraitzeaz gain, badira data berezi ugari: iazko Tolosako Ekinbide Etxearen 50. urteurrenari jarraiki, aurten, Nazioarteko Abesbatza Lehiaketak beteko ditu 50. Hori ere babestuko du Udalak. Euskara eta Hezkuntzaren alorrean, eskualdeko Udalek eta Galtzaundik bate-
O
Kultura, Jaiak eta Gazteria/ Cultura, Fiestas y Juventud:
3.356.958,20 euro.
Herritarren segurtasuna eta Mugikortasuna/Movilidad y Seguridad ciudadana:
Giza baliabideak/Recursos humanos:
2.482.717 euro.
1.793.484 euro.
Kirolak/Deportes:
1.375.349 euro.
Gobernua/Gobierno:
622.459 euro.
AURREKONTUAK
5
Obrak, zerbitzuak eta hirigintza/ Obras, servicios y urbanismo:
8.388.601 euro.
Gizarte Zerbitzuak/Servicios Sociales:
2.663.980,38 euro.
Ekonomia eta Ogasuna/Economía y Hacienda:
1.833.249 euro.
ra, “aktibazio” proiektua jarriko dute abian, eta Udalak Tolosako merkataritza euskalduntzeko egitasmoa ere. Bestalde, udalerriko ekosistema aztertuko da eta herritarren esku jarri liburuxka batean. Berdintasun sailean urrats garrantzitsuak emango dira, batetik, berdintasuna eta hirigintza lotzeko proiektua landuz, eta bestetik, Emakumearen etxea burutzeko partaidetza prozesua eginez. Aipatu ere, partaidetza eta administrazioaren modernizazioa garatuko direla gehiago, batetik gertuago egoteko herritarren nahi eta premietatik, eta bestetik, gardentasuna indartu nahian, espedienteen tramitazioa digitalizatuko dira herritarrek eskuragarriago izateko zerbitzuak.
EL PRESUPUESTO, POR DEPARTAMENTOS
Hezkuntza eta Hizkuntza politika/ Educación y Política lingüística:
1.489.108,56 euro.
Berdintasuna/Igualdad:
198.699 euro.
Ingurumena, Garapen ekonomikoa, Merkataritza, Feriak eta Turismoa/ Medio Ambiente, Desarrollo Económico, Comercio, Ferias y Turismo:
976.766 euro.
Cada departamento tiene asignado una parte del presupuesto de este 2018 para que puedan desarrollar los proyectos en los que están trabajando o que planean. Las políticas sociales y el desarrollo económico son parte importante en los presupuestos de este 2018, ya que integran proyectos significativos. Los servicios sociales contarán con más de dos millones y medio, lo que supone 143 euros por cada tolosarra, para que pueda completar y reforzar el servicio, además de desarrollar nuevos proyectos como una iniciativa dirigida a parejas separadas, ‘Elkargunea-punto de encuentro’. Por otro lado, en cuanto al desarrollo económico, uno de los retos más importantes será dinamizar la creación de empleo y promover la actividad económica, por lo que abarca una gran parte del presupuesto. También se empleará esta suma para mejorar la competitividad de las empresas, con una línea de ayudas. Además de eso, las fiestas, la juventud y la cultura también cuenta con un papel importante en los presupuestos, entre otros departamentos.
AURREKONTUAK
6
Inbertsioetarako 2 milioi eta 147 mila euro Sarrera eta gastuen arteko aldea inbertsioak egiteko erabiliko da: 2.147.436 euro, aurrekontu osoaren % 9. Zati handiena daramate Frontoiko obrak eta Gernikako Arbolaren eraberritzearen II. Faseak: 575.000 eta 550.000 euro, hurrenez hurren. Honakoak dira nagusienak:
Gernikako Arbolaren eraberritzearen II. Fasea:
550.000 euro.
Frontoiko obra:
575.000 euro.
• Frontoiko obra: 575.000 euro. • Gernikako Arbolaren eraberrit-
zearen II. Fasea: 550.000 euro.
• Olarraingo irisgarritasun lanak: 50.000 euro.
• Elkargunea: 35.000 euro. • Samaniegoko obrak: 60.000 euro. • Haur parkeen eraberritzea: 61.500 euro.
• San Estebango obrak: 60.000 euro.
Haur parkeen eraberritzea:
61.500 euro.
Samaniegoko obrak:
60.000 euro.
Olarraingo irisgarritasun lanak:
50.000 euro. Elkargunea:
35.000 euro.
San Estebango obrak:
60.000 euro.
Inbertsioen atalean kokatu dira ere Iturriza Jauregia eskuratzeko egingo den azken ordainketa (139.100 euro), Bedaioko elkarte aurrean bidea zabaltzea eta aparkaleku berriak sortzea (75.000 euro) edota Kultur Etxeko bainuaren sarrera pasadizotik jartzea (25.000 euro). Horrez gain, hainbat proiektu berri jarriko dira abian, etorkizuneko aktuazioen lanketa hasiaz. Honakoak dira:
Aurrekontu proiektu osoa www.tolosa.eus -en kontsulta daiteke. Se puede consultar todo el presupuesto en la web www.tolosa.eus.
• San Estebango azterketa sakona: 60.000 euro. • Rondilla eta Laskoraingo aurreproiektuak: 25.000 eta 6.000 euro. • Soldadu kaleko eraberritze proiektuaren eguneratzea: 10.000 euro. • Garbitasunerako sentsibilizazioa: 30.000 euro.
San Estebango azterketa sakona: 60.000 euro.
• Bide publikoen azterketa: 18.000 euro. • Gernikako Arbolaren eraberritzearen II. Fasearen proiektua eta zuzendaritza: 50.000 euro.
Rondilla eta Laskoraingo aurreproiektuak: 25.000 eta 6.000 euro.
• Udaletxeko klimatizazio sistemaren proiektua: 30.000 euro. • Auzoetxeko aurreko estalpearen ideia lehiaketa, proiektua eta zuzendaritza: 60.000 euro.
Bide publikoen azterketa: 18.000 euro.
Gernikako Arbolaren eraberritzearen II. Fasearen proiektua eta zuzendaritza: 50.000 euro.
Auzoetxeko aurreko estalpearen ideia lehiaketa, proiektua eta zuzendaritza: 60.000 euro.
Soldadu kaleko eraberritze proiektuaren eguneratzea: 10.000 euro.
Garbitasunerako sentsibilizazioa: 30.000 euro.
MÁS DE DOS MILLONES PARA LAS INVERSIONES
Udaletxeko klimatizazio sistemaren proiektua: 30.000 euro.
Un total de 2 millones y 147.000 euros del presupuesto para este 2018 van destinados a las distintas inversiones. Las más importantes de cara a este año son la obra del frontón, la segunda fase de la remodelación de Árbol de Gernika, la accesibilidad de Olarrain y el Elkargune, entre otros proyectos. Además de eso, también se pondrán en marcha distintos proyectos en la villa, como por ejemplo, el análisis de San Esteban, los proyectos de Rondilla y Laskorain, la revitalización de la calle Soldadu o la campaña de concienciación con la limpieza.
AURREKONTUAK
7
TOLOSATZEN
8
Gizarte zerbitzuak ezagutarazteko gida bat osatu eta argitaratuko du Gizarte Zerbitzuen sailak. 5.000 euro.
Izaera sozialeko elkarteen arteko elkarlana sustatzeko II. Topaketa. 2.000 euro.
Maskulinitate berriak sustatzeko sentsibilizazio kanpainak gauzatuko dira. 3.000 euro.
Euskaldunak aktibatzeko ekimena sustatuko da. 8.000 euro. Hirigintza genero irizpidetik aztertzeko prozesu partehartzailea jarriko da abian. 10.500 euro.
Herritarren ekarpenen isla
21.330 euro Tolosatzen partaidetza proiektua abian jarri zuen Tolosako bideratuko dira Udalak 2016ko apirilean, eta aurtengo aurrekontuetan isla ikastetxeetan etorkinen dute, bigarrenez, prozesuan parte hartu duten herritarren euskalduntzea bultzatzeekarpenek: Tolosatzeneko kideek plazaratutako ideia, ko. Lan munduan euskezka, behar edota proposamen ugarik isla dute 2018ko kalduntzeko, berriz, aurrekontuan txertatu diren 51 proiektutan eta 548.800 3.000. Emakumeen guneaeuroko kopurua bereganatuko dute. ren inguruan hausnartzeko prozesu partehartTolosatzenek bilatu nahi du herritarren partehartzea Tolosako ekosistema zailea abiaraziko da. sistematizatzea udalgintzan eta norantza baten baitan, ezberdinen inguruko 20.500 euro. ‘Tolosako Plangintza Partekatua 2017-2027’-an azterketa egingo da, onezarria, urtez urteko jardunak planteatzea. Bide dare naturalak ta ekosistehorretan, proiektu estrategiko ugari jaio dira mak eskaintzen dizkiguten bertan bi urteotan, Tolosako etorkizuna marrazzerbitzuak balioesteko. tuko dutenak, eta argia ikusiko dute 2018an; 6.000 euro. tartean, Emakumeen Etxearen parte hartze
Emakumeen lanaren garrantzi ekonomikoa eta soziala balioan jartzeko kanpaina jarriko da martxan. 5.000 euro.
Mugikortasun astean hezkuntza kanpainak indartuko dira. 1.500 euro.
prozesuak, Oria ibaiaren ekintza planak, gazteen I. topaketak edota eraikin soziokulturalen azterketak. Zehatzago, honakoak izan dira horietako batzuk:
Energia azoka antolatuko da hirugarrenez. 1.500 euro. Ibaia garbituko da hirugarren urtez jarraian. 5.000 euro.
Arreta zerbitzua hobetzeko arreta protokoloa sortuko da. Gizarte zerbitzuak landa auzoetara gerturatzeko bisitak antolatuko dira.
Tolosako gazte elkartu eta elkartugabeen I. Topaketa. 2.200 euro.
Desgaitasuna duten pertsonentzako kirol eskaintza indartuko da. 9.000 euro.
TOLOSATZEN
9
Belaunaldien arteko informazioaren transmisioa Haurren Hiria ekimenean: 24.000 euro.
´ Iaz, 40 proiektu inguru txertatu ziren 2017ko aurrekontuan, 400.000 euroko aurrekontuarekin. Eskola kirola eta kirol Horien betetze maila publikoa da, guztiei eman zaie elkarteen artko lankihasiera eta batez beste, % 70aren bueltan daude exedetza sendotu. 54.000 kutatuak. www.tolosa.eus/tolosatzen atarian egin daiteke euro. Prebentzio mahaitik, jarraipen osoa. erasmus + programari Hain zuzen, aurrekontuan isla duten ekintza horien jababesa. 4.000 euro. rraipena egitea, betetze mailaren ebaluazioa eta hurrengo Lanurteei begirako ekintzak zehaztea izango da Tolosatzeneko da auzoetan kideen lana. mugikortasuna eta irisgarritasuna bermatzeko, Bedaion bidea zabaldu eta aparkaleku berriak sortuko dira. Gazteei 75.000 euro. REFLEJO DE LAS INICIATIVAS CIUDADANAS emantzipaziorako erramintak eskainiko Hainbat Los proyectos derivados de Tolosatzen tienen, por segunzaizkie martxoa hasieran irisgarritasun do año desde su creación en abril de 2016, reflejo en gauzatuko den Tolosako lan: Iurramendi los presupuestos de 2018. Varias ideas, propuestas y Aste Digitalaren auzoa, Zuloaga, Ermita preocupaciones de la ciudadanía tienen su reflejo en barruan. eta kanposantu arteko 51 de los proyectos que aparecen en el presupuesto bidean, San Frantzisko para este nuevo año y que ocupan 548.800 euros. amaieran, Kiroldegian... Con Tolosatzen, se pretende conseguir que la participación ciudadana esté sistematizada en la labor del Ayuntamiento y, en esa línea, ya Enpresen Eguna urtarrihan nacido varios proyectos estratégicos que lean. 3.000 euro. Idazle tailerra definirán el futuro de Tolosa. Los procesos bultzatuko da. participativos de la Casa de las Mujeres, los planes de acción del Oria y los encuentros juveniles son algunos de ellos. Tolosa herri atsegina izaten jarrai dezan bertako zein kanpoko erosleentzat, gune biziak Lanbide Heziketa Merkataritza, ekoiprogramari jarraipena emango Azokaren II. edizioa. zle-baserritar eta zerbitzaio Gudari kalera zabalduz 5.000 euro. zu enpresen lehiakortasuna eta hainbat gunetan fluxu indartzeko hainbat hitzarmen kontaketa burutuko da. sinatuko dira Berriz, Merkata15.000 euro. ritza Federazioa, Tolosa&Co edota Tolomendirekin. 84.000 euro.
GUDARI KALEA
10
Gudari kalearen txanda, iĂąauterien ondotik
Nafarroa etorbidea 2017aren amaieran inauguratu ostean, Gudari kaleak hartuko dio lekukoa. Udalak proiektua garatu du, bizilagunekin hainbatetan batu eta behin beraien nahi eta proposamenak entzun ostean, diru partida bat ezarri da kalearen eraberritzea aurrera eramateko. Guztira, 500.000 euroko inbertsioa gauzatuko da bertan, kale erakargarri, irisgarri, jasangarriagoa eta atseginagoa bilakatzeko Gudari. IĂąauteriak pasata dago aurreikusita lanak hastea. Horretarako, kaleko egungo egoeraren azterketa zehatza gauzatu da, bere ingurua, ondoko kaleekin duen harremana, zirkulazio noranzkoak eta eremuak dituen premiak proiektuaren oinarrian ezarriz. Funtsean, espaloi berriak eraikiko dira, egungo zabalerak bere horretan gordeta kalearen gehientsuenean, eta beste kaleekin elkartzen den gune guztietan ‘belarri’ moduko batzuk
ere, espaloia zabalduz; saneamendu sarearen hodiak berriztatuko dira, eta gainera, sare berezi bat sortu; argiztapena berrituko da, eta telekomunikazio sarea amaitu. Horrez gain, altzariak jarriko dira (TAO makina, postontzia, eserlekuak...) eta baita kalea apaintzeko landare apaingarriz osatutako estruktura ugari ere. Asmoa da ere, kalearen izaera komertziala sustatzea. Errementari kalean ezarri den Gune Biziak programa Gudari kalera zabalduko da horretarako: kalearen ezaugarriak kontuan izanik, hutsik dauden lokaletako erakusleihoak eraberritu, ondoren lokala bera alokairuan edo salmentan jarri ahal izateko, eta etorkizunean saltoki bihurtzeko. Gune biziak programan, hutsik dauden lokalen jabeek erakuslehioa Udalaren esku jartzen dute, herriko merkatariei utz diezaien, beren produktuen lagin bat bertan erakutsi dezaten. Horrela, azken helburua
lokal horretan aktibitate komertziala sortzea denez, kaleak izan dezakeen erakargarritasuna bisibilizatzen da, eta hori garatu bitartean, kalearen bizitasuna sustatzen du. Funtsean, gune komertzialak berreskuratu eta zabaltzea, Tolosa erakargarri izaten jarrai dezan bermatzeko. Tolosako Udala lanean ari da jada Nafarroa etorbidearen eta Gudari kalearen ondotik honako birgaitzeko proiektuetan: Batxiler Zaldibia, Pedro de Tolosa, Kale Nagusia Korreo eta Enperadore kalearekin lotzen duten pasadizoak edota Gernikako Arbolaren eraberritzearen II. Fasea, kasu.
BIRMOLDAKETAREN XEHETASUNAK Eremu horren berrurbanizazioaren oinarrian galtzada eta espaloien zabalera bere horretan mantenduko dira. Espaloiko zoladuaren akabera ordezkatuko da, azpiegiturak hobetu eta irisgarritasuna bermatzeko lanak egingo dira. Beste kaleekin elkartzen den gune guztietan, espaloiak handiagotuko dira, hala nola, Oria kaleko, Samaniego kaleko, Foruen kaleko eta Laskorain kaleko bidegurutzeetan. Foruen kaleko bidegurutzearen ondoren, bi zirkulazio-noranzko izatea proiektatzen da Laskorain kalearekin gurutzatzen den gunera iritsi arte. Errepide tarte horretan, bertan dauden aparkalekuen ilarak kenduko dira eta hegoko espaloia zabalduko da, zabor-edukiontziak ezarri ahal izateko. Laskorain kaleko gurutzagunea gainditu ondoren, galtzadan errei bakarra egongo da eta hegoaldean aparkalekuen ilara bat ezarriko da. Espaloiak 2,45 m zabal izango dira. Zuhaitz-txorkoak bertatik kenduko dira espaloien ebakidura handiagotzeko. Espaloietan Tolosako Udala moduko baldosa hidraulikoa duen zoladura berria ipiniko da. Hiriko altzariei dagokionez, eremu horretan dauden hainbat elementu gordeko dira edo lekuz aldatu beharko dira hala nola, postontziak eta TAO txartela ateratzeko makinak. Halaber, beste elementu berri batzuk ere ezarriko dira, arbolen ordez, lore-askak adibidez, kalean ibiltzea atsegina izan dadin. Era berean bizikletak aparkatzeko bizikleta-euskarriak dituzten bi gune jarriko dira, izan ere kale hau 30 eremuan baitago. Elementu horiek guztiak bidegurutzeetako belarri-formako irtenguneetan kokatuko dira, bertan toki gehiago dagoelako.
GUDARI KALEA
11 11
RENOVACIÓN DE LA CALLE GUDARI Después de la remodelación de la avenida de Navarra, la calle Gudari le tomará el relevo. El Ayuntamiento, tras hablar con los y las vecinas y escuchar sus sugerencias, ha trabajado el proyecto para mejorar la calle. Para ello, se invertirán 500.000 euros, que se emplearán para convertir el espacio en un lugar más atractivo, agradable, accesible y sostenible. Las obras de la calle comenzarán después de carnaval. Para ello, primero se ha hecho un análisis de la situación de la calle Gudari, así como sus alrededores. La obra consistirá en construir nuevas aceras, del mismo tamaño que las actuales salvo en los cruces, en los que habrá una especie de ‘orejas’; también se renovará el saneamiento, y se creará una nueva red; la iluminación también se cambiará, así como terminar la red de telecomunicaciones; por último, se agregará mobiliario urbano (bancos, un buzón, etc.) y distintas plantas ornamentales, para decorar la calle.
Instalazioei dagokionez, kaleko argiteria berriztatuko da, led sistemaduna ezarriz 4 m-ko altuerako zutabeetan. Bestalde, sare elektrikoaren hoditeria berrituko da. Uren alorrean, ur-hornidura sarea duela gutxi berritu zen, eta bere horretan mantenduko da. Baina saneamendu berria egingo da, uren sare bereizia gehituz eta hondakin uren sarea berriztatuz.
EZAGUTU DEPARTAMENTUA
12
Herritarren beharrak asetzen Kaleetan trafikoarekin erlazionatutako lanak egiten ikustera ohituta bagaude ere, Tolosako Udaltzainak dira herrian gertatzen diren hainbat kontuen ardura hartzen dutenak. Mugikortasuna ahalbidetzen dute, hiribusaren ardura dute, bidegorriaren inguruko plan batean ari dira lanean… baina heziketa lanak ere egiten dituzte, ikastetxeetan haurrei bide-segurtasunaren inguruko ikastaroak emanez, esaterako. Guztira, 30 pertsona ari dira lanean Udaltzaingoan, hiru sailetan banatuta: alde batetik, Udaltzain buruak daude, bestetik, administraria, eta azkenik, kaleko agenteak. “Lanak beharren arabera banatzen ditugu: normalean, lehen orduan trafikoarekin hasten gara, behar den lekuetan seinalizazioa jarriz eta ahal badugu, ikastetxeetako sarreratara joaten gara”, azaltzen du Juan Mari Lasa udaltzainburuak. Euren eguneroko lana jendearen beharrei erantzuna ematea da: salaketak jasotzen
dituzte, trafiko lanak egiten dituzte, autoak kudeatzen dituzte eta beste departamentuen jakinarazpenak egiten dituzte, besteak beste. Jasotzen dituzten deien artean, zaratengatik kexa, obrei buruzko galderak eta kotxearekin arazoak dira nagusi.
LAN ASKOKO URTEA “Urtez urte eskaera handiagoa daukagu”, dio Lasak, 2017an 20.000 dei baino gehiago jaso dituztela azpimarratuz, horrek lan handia eskatzen baitu. Gainera, euren kaleko ekintzekin zerikusia duten 6.500 intzidentzia baino gehiago idatzi dira, horietatik 1.100, ikastetxeekin lotutakoak. Bestalde, 100 ibilgailu erretiratu dira bide publikotik. Tolosan 2017an 1.410 salaketa bideratu dira, 90 istripu txosten eta 4 atestatu egin dira. Bestalde, 233 alditan joan da jendea dokumentazioa, telefono mugikorra edota beste zenbait gauza galdu dituela tramitea egitera.
Animaliei dagokienez, 19 txakur eta 25 katu jaso dira aurten. Heziketak ere garrantzia handia izan du 2017. urtean, eta Bide Hezkuntzan udalerriko ikastetxeen laguntzarekin, 6 eta 12 urte bitarteko aurrei ikastaroak eman zaizkie, zirkulazio, trafiko, mugikortasuna eta bizikletan behar den jarreraren teoria eta praktika jorratu direlarik. Guztira, 700 bat umeekin aritu dira lanean aurten.
Aurten 20.000 dei baino gehiago jaso ditu Udaltzaingoak UDALTZAINGOA 30 langile Udaltzain buruak, administrazioa eta kaleko agenteak Harremanetarako:
EL 2017 EN NÚMEROS Los municipales han recibido: Más de 20.000 llamadas Más de 6.500 incidencias 1.410 denuncias 19 perros y 25 gatos recogidos Luis Mari Lasa, jefe de municipales: “Cada año crece el número de demandas, se ve que la gente deposita su confianza en nosotros y nosotras”.
Telefonoz, 943 69 75 00, udaltzaingoa@tolosa.eus webgunean udaletxean duen bulegoan
EZAGUTU DEPARTAMENTUA
13
Kronika iruditan
14
Errementari kalea Giro Kale erakargarria, Gune Biziak proiektua medio
4000 San Markos pasteltxo egin eta banatu dira Tolosa Goxuan
‘Tolosako 48 ahotsak’
2017ko azken txanpa Indonesiako Resonanz haur abesbatzak 49. Tolosako Abesbatza Lehiaketan izar
Kalean da 2018ko Tolosako egutegia
Bide hezkuntzako tailerra udaltzainekin
2018a Tolosatzen
Tolosako Ekinbide Etxeari omenaldia Gipuzkoako Foru Aldundian
Babarruna, izar bere jaian
Raketista ohiei omenaldia
Singular Dendak programaren ezagutze ekitaldia
Titirijairen 35. edizioa
Tolosak, ezetz! behin eta berriz
“Indarkeria sexistarik gabeko herri baten alde”
Tolosako Babarrun Kofradiaren ohorezko kide berriak
Kronika iruditan
15
“100 urte jendaurrean, Comercio de Tolosa”
Tolosaldean euskarak 365 egun
Tolosak eguberria piztu du
Wifi publikoa zabalduz
8. Hi haiz, Hi! jaialdia
Kirol Gala 2016-17
“Aske maitte, aske bizi” kantuaren erritmopean ezetz emakumeenganako indarkeriari
Eskola Agenda 21: eskualdeko hezkuntza proiektu sendoa eta herrian bertakotua
Inauguratu da Nafarroa etorbidea
Berrerabilitako materialez egindako apaingarriak
Tolosako Energia Azoka
Gabonetako azoka
IV. Enplegunea
Izaera soziala duten Tolosako elkarteen I. Topaketa
Zerkausia parrila handi
Mugi Tolosak 2018ko horma-egutegia
Eguberri egunean otordua Bide Goxo jatetxean baliabiderik ez dutenentzat
Elkartasun krosa
tribuna
Alderdien tribuna
16
AZKEN TXANPAN INDARTSU Urtea joan urtea etorri, udal legealdiaren amaiera begi bistan da, ustez, luzea zirudiena, eguneroko bizitzan urtebetetzeak gero eta bizkorrago doazen neurri berean, legealdia laburra bihurtzen da batbatean. Aurtengoak izango dira legealdi honetako azken aurrekontu onartuak eta urte osoan zehar garatuko direnak. Asmoak gauzatzea, denboran luzatu egiten da, udalak, azken batean administrazioak, arau jakinak jarraitu behar ditu herritar guztien eskubideak errespetatzeko, inor ez baztertzeko bere eguneroko jardueran. Hori guztiz ezinbestekoa da, eta egokia gainera. Ezin aipatu gabe utzi, azken urteotan Estatuan Alderdi Popularrak etengabe onartu dituen lege mugatzaileak. “Mugatu nahiâ€? horretan zentzu gabeak asko, arnasa hartzea ere zailtzen dutenak. Honekin, osagai egokiak ditugu nahiak eta desioak gauzatzerakoan dugun pazientzia apurra galtzeko: aurrekontuetan gasturako muga inposatzea, langileria kontratatzeko mugak ezartzea, lanpostuen eskaintza publikoak egiteko mugak, ‌ Eskerrak, egiari zor, jarduera ekonomikoa bizkortzen ari dela, eta horrek ekarri digula zergen bilketan bilakaera positiboa. Azken urte honetan, eta aurrekoan, diru sarreretan, igoera nabarmena izan dugu, Gipuzkoar guztiek, bere ekimenaren bidez lortuak. Jarduera ekonomikoa, aurrean esan bezala hobetu da,hobetzen ari da eten gabean, baina bide horretan badago zer egina, langileen lan baldintzak ez dira neurri berean hobetu, alderantziz, azken urteotan lan baldintzak txartu egin dira. Esparru horretan bide luzea dugu oraindik eta ezinbestekoa da esfortzu berezia egitea, legearen barnean, EAEn langileen lan baldintzak hobetzeko, lehiakortasuna indartzeko. Hasierari helduz, baliabide guzti horiek aukera eman digute udalerri mailan proiektuak garatzeko, batzuk hasiak direnak, beste batzuk amaituak, eta beste batzuk mahai gainean geldituko dira, ondoren datozenak garatzeko, ondo ikusiak badira. Azken txanpa honetan, espero dugu tolosar guztien ongizatea hobetzeko pausotxoren bat gehiago ematea, handia ez bada ere bizitza kalitatea neurri batean edo bestean hobetzeko balioko duena: gizarte zerbitzuetan, enpleguan, gure kaleetan eta eguneroko zerbitzuetan, euskararen erabileran, kultur jardunean, gaztediaren babesean, kirolean eta genero berdintasunean.
Alderdien tribuna
17
TOLOSAK MEREZI DITUEN AURREKONTUAK
TOLOSA 2017/ TOLOSA 2018
Urte amaierarekin batera eztabaidagai izan ditugu, 2018ko udal aurrekontuak. Gure ustez, udal bateko aurrekontuek urte osoko plangintza jaso beharko lukete, xehetasunez josiak beharko lukete izan, sailez sail proiektu zein inbertsioen zerrenda jaso beharko lukete, tolosarren beharrei erantzunez. Baina azken urteetan, Tolosako udalaren aurrekontuek ez dituzte baldintza hauek betetzen. Amaitu berri den urte honetan ere, 2017an, 15 kreditu aldaketa egin ditu udalak, 15 aldiz aldatu dituzte diru kontuak alkatearen bulegotik, eztabaidarik gabe, proposamenak egiteko aukerarik gabe, gardentasuna zalantzan jarriz, momentuko presioei erantzunez, erabateko inprobisazioz. EH Bilduk kudeaketa eredu honekin ez du bat egiten.
Ze azkar pasatzen den denbora! 2017. urtea igaro zaigu eta urte berri batean sartzen ari gara. Abenduaren hasieratik gabonetara arte hainbat gauzaz gozatu dugu gure herrian; argiteriaren piztea, Nafarroa Etorbidearen “inaugurazioa”, Txuletaren Festa, Gabonetako azoka... hauek dira bakar batzuk. Nabaria da Tolosan beti zeozer dagoela jende guztiak disfrutatzeko. Gabonak medio, Udaletxean beste “tradizio” bati ekin diogu… Aurrekontuei.
Hala ere, urtero bezala, udalaren diru kontuak modu egokiagoan kudeatzea posible dela adieraziz, aurrekontu proposamena osatze aldera zenbait ekarpen burutu ditugu, Tolosak eta tolosarrek merezi ditugun aurrekontuak izan ditzagun. Besteak beste, San Esteban auzoa berritzeko plana, Olarrain auzoa txukundu eta oinezkoen ziurtasuna bermatzeko interbentzioa, etxebizitza plana, apeaderoaren irisgarritasuna bermatzeko konpromisoa, Usabal kirolgunearen espazio librearen erabileraren azterketa, Uzturpe frontoiaren berritzea, musika taldeentzako entsegu lokalak prestatzea, “Erosi Euskaraz” kanpaina edota gizarte zerbitzuen eskaintza landa auzoetara zabaltzeko proposamena. Proposamen guztiek ezezko botoa jaso dute udal gobernuaren aldetik osoko bilkuran, kaxoian gorde dituzte, aurrekontuetan lekurik ez omen dute.
Los presupuestos recientemente aprobados constituyen un paso adelante en la intención por seguir mejorando nuestra bella villa. En 2017 acometimos, entre otras cosas, la renovación de la Avenida de Navarra, una avenida con más espacio para los peatones donde, gracias al cambio experimentado, es un lugar ideal para pasear e ir de compras. En este año que entra, acometeremos, por nombrar un par de ejemplos, la necesaria obra de la Calle Gudari, cuyo presupuesto se aprobó durante el año que dejamos atrás, y la obra del Frontón. Dos actuaciones que harán que el nombre de Tolosa siga estando en boca de todos y que nuestra villa siga siendo tan bien valorada entre aquellas personas que la visitan. Urtero bezela, Udaletxean lan asko egin da aurrekontu hauek egiteko eta, horrekin batera, Tolosaren izaera hobetzeko eta eguneratzeko; hori eskertzekoa da. Lan guzti hauen emaitzak 2018an zehar ikusiko ditugu, bitartean, goazen urteari hasiera ezinhobea ematera eta oso gertu dauden eta maite ditugun Iñauteriak denen artean alaitasunez prestatzera.
HERRITARREN TXOKOA
18
Kulturaren eta festaren erakarle “Juanito Lope erreferente izan da Tolosan”. Bere jaiotzaren 100. urteurrenean hainbat ekimen egin dira, herriari egindako ekarpena gogoratu eta nolabait, eskertzeko. Alde batetik, artista bezala: hainbat eta hainbat artelan egin zituen, eta bere irudi eta eskulturek apaintzen dituzte herriko txoko ugari. Bestalde, iñauterizale bezala: festa egoera zailetan zegoenean, partehartzaile eta sustatzaile izan zen tolosarra. Artista bezala, irudiak egiten hasi zen, hasiera batean, zineko marrazkiak imitatzen, Disneyen hastapenak aprobetxatuz. Bere lan horiek ikusi zituztenek sorpresa handia hartu zuten eta jendeari bere marrazkiak gustatzen zitzaizkiola ohartu zen. Horrela, herriko jendea berari irudiak egiteko eskatzen hasi zen, “oso esku ona baitzuen”. “Tolosako marrazki asko egiten hasi zen eta karikatura polit asko sortu zituen, gaur egun oraindik ikus daitezkenak”, gogoratzen du Paco Lizarraldek,
Loperen irudiaren inguruan egin den ‘Juanito Loperen Lagunak’ elkarteko kideak. Gainera, busto ugari ere egin zituen, bai herrian jartzeko eta baita inguruko herrientzako ere. Bere artelan guztiak doan egiten zituen. Iñauterizale bezala ere ezaguna zen. “Besteak barrez ikusteaz disfrutatzen zuen eta arrakasta handia izaten zuen”, dio Paco Lizarraldek. Iñauterietan, beti karrozak eta mozorroak prestatzen aritzen zela aipatzen du, festa asko bizitzen baitzuen. Festaren jabe zen. Gaur egun dena errezagoa da, laguntza gehiago daude iñauteriak aurrera ateratzeko, baina garai batean zailtasun hasto zeuden. Laguntzak ez zeuden momento batean, festari bultzada handia eman zion eta arrakasta handia lortu zuen giroa sortzeko orduan, beste iñauterizale batzuekin batera, azpimarratzen du Lizarraldek.
100. URTEURRENA Juanito Loperen jaiotzaren ehun urteak direla eta, “zerbait potoloa” prestatu nahi izan dute eta horregatik, 2017. urtean zehar hainbat ekimen antolatu dira. Alde batetik, liburu bat argitaratu dute Lope eta bere ekarpenak ezagutarazi eta gordeta gelditzeko. Duela gutxi sortu da Juanito Loperen Lagunak izeneko elkartea, tolosarrak egindakoa gaur egungo biztanleriari erakusteko, eta talde hau arduratu da urteurrenean zehar herrian ekimenak antolatzen. Herritar guztiak eduki dute euren lekua etxeko txikienetatik hasita: haurren pintura lehiaketa ere egin zen, eta bere obra guztiarekin erakusketa bat antolatu zen udaletxean.
Horrez gain, parte zaharrean plaka bat ezarri da eta iñauterizale handia zela kontuan izanik, bere aurpegia duen buruhandi bat egin du Iñaki Moyuak. Azken ekimena Berdura plazan burutu zen, bertan, Juanito Loperen eskultura bat jarri baita, benetazko tamainan, banku batean eserita.
100 AÑOS DE JUANITO LOPE El artista y carnavalero Juanito Lope nació hace cien años. Con motivo de ese aniversario y con el fin de hacer homenaje a su aportación a Tolosa, durante el 2017 se han celebrado distintas actividades, impulsadas por el recién creado grupo ‘Juanito Loperen Lagunak’, que se han coronado con la publicación de un libro sobre él. Por un lado, Lope era un artista que realizó diversos dibujos y esculturas, de manera gratuita, para la villa. Hoy en día aún se pueden observar algunas obras de arte. Por ese motivo, este año se ha celebrado un concurso infantil de pintura, una exposición en el ayuntamiento y una muestra itinerante, entre otras iniciativas. Por otro lado, también se ha destacado el carácter carnavalero de Lope, a quien le gustaba hacer reír y ayudó a sacar adelante la fiesta en un momento complicado. En este aspecto festivo, también ha habido iniciativas, como la creación de un nuevo cabezudo que lleva su imagen de la mano de Iñaki Moyua. El aniversario finalizó con una nueva escultura a tamaño real en la plaza de los Cristales.
HERRITARREN TXOKOA
19
IÑAUTERIAK
20
Iñauteriei forma ematen Iñauteriak ate joka dauden honetan, igandean eta asteartean festaren protagonista bihurtzen diren tolosarrak lanean ari dira, aurten ere jaiak kolorez, mozorroz eta karrozaz betetzeko. Otsailaren 8an hasiko diren Iñauteri hauetarako dena prest edukitzeko, hainbat talde jo ta ke ari dira Udalak eskuratu berri duen Bellotako pabiloian, karrozak konpontzen eta itxuraldatzen, pasa den abenduaren amaieratik. 5 metro baino gehiagoko plataforma guztiak daude Bellotako pabiloian, guztira 32; espazio honek 2.000 metro karratu ditu, argindarra, ura eta komunak bezalako zerbitzuekin osatua. Bost metrotik beherakoak, berriz, 30 inguru dira eta ferialean sartuko dira. Oier Alonso 48 partaideko karroza bateko kidea da. Duela aste batzuk hasi ziren aurtengo mozorro eta karrozan lanean: “Lehenengo, ideia ezberdinak planteatu genituen, eta bakoitzaren mozorroa eta karroza nola izango ziren pentsatu genuen”, dio. Hori aztertutakoan, proposamenen arteko bozketa egiten dute, gehien gustatzen zaiena aukeratzeko: abenduko zubirako, mozorroa aukeratuta izaten dute. Irati Apraiz ere 40 pertsona inguruko karroza batean ateratzen da eta duela pare
IÑAUTERIAK
21
bat hilabetetatik, afari eta bilerak egin dituzte, mozorroa aukeratu eta karrozari zein forma eman erabakitzeko. Behin ideia aukeratuta, abendu amaieran lanean hasteko ordua izan da: lan taldeetan banatu eta batzuk Bellotan lanean hasten diren bitartean, besteak mozorroaz edo ikuskizunaz antolatzen dira, besteak beste. “Aurten nahiko berandu gabiltza”, onartu du Alonsok, karroza hasi gabe dutela azaldu duelarik. Barku bat egingo dute aurten baina pabiloi aldaketa dela eta, berandu dabiltza: Bellotan sartzeko, bi teilatuak kendu behar izan dituzte aurrena, eta orain, Udalak jarritako altuera berrira egokitu behar dira, eta karroza berritzen lanean hasi. Hala ere, Alonsoren iritziz, horri ekitea garrantzitsua da, karroza bera ondo eginda edukitzea gustatzen baitzaio. “Iñauterietan karroza ondo egiteari ematen diot garrantzia, lan egin dela nabaritzea eta nolabait, ikusgarria izatea”, dio, dantza landuak ikustea ere asko gustatzen zaiola onartzen badu ere. Hori da Apraizen karrozaren kasua: ikuskizunak pisua du, hainbeste pertsona dantzan ikusteak efektu polita lor dezake eta. “Baina karrozan lan asko dago hala ere; jada hasi gara eta lijatu egin dugu eta orain, margotu egin beharko dugu, aurtengo mozorroaren arabera”, dio Apraizek. Hori egiteko, lehengo urteko karrozako atal batzuk aldatu behar dira aurrena eta aurtengo mozorrora egokitu. Horrez gain, jantziak sortu eta ikuskizuna asmatu behar da, egunean bertan publikoak ikusten duena borobila izan dadin. Ideia gehitxo ez dute aurreratu nahi izan, baina “umorea, originaltzasuna eta bizipoza” osagai izango direla baieztatu dute gazteek. Iñauterietan, karroza guztiak Bellotatik atera eta finkatuetako lekuetara eraman beharko dituzte, 11.00etatik aurrera, jaiari hasiera eman eta Tolosa euren karroza, dantza eta mozorroekin festaz betetzeko.
CALENTANDO MOTORES PARA CARNAVAL La ciudadanía de Tolosa ya tiene el ojo puesto en el carnaval, que comenzará el próximo 8 de febrero. Así, mucha gente está trabajando en los disfraces que lucirán durante esos días. El pabellón Bellota, recientemente adquirido por el Ayuntamiento, está abarrotado de carrozas que van adquiriendo una nueva forma: los participantes recibieron la llave a finales de diciembre y en enero han comenzado las obras de cada carroza que, en un tiempo récord, tendrán que transformarse en algo nuevo. Este pabellón, de 2.000 metros cuadrados, acoge en este momento las 32 carrozas que superan los cinco metros y cuenta con baños, agua y electricidad. La treintena de carrozas que no supera los cinco metros se encuentra en el ferial. Algunos han tenido que desmontar sus construcciones para poder entrar en el nuevo pabellón, pero aun así, la gente ya está trabajando en ello. En cada grupo, mientras algunos se encargan de pintar, adecuar o construir la carroza, otros se responsabilizan del disfraz, el baile o cualquier otro aspecto relacionado con el espectáculo, para que el día, cuando cada uno se encuentre en el sitio asignado, pueda contribuir de la manera que pueda a que la fiesta sea alegre, divertida, atractiva y colorida.
EUSKARA HITZARMENA
22
Merkataritza, euskaraz Euskararen erabilera normalizatzeko bidean urrats berri bat eman da, Tolosako Udalak eta Tolosa&Cok hitzartutako egitasmoari esker. Honen helburua merkataritza, zerbitzu eta ostalaritzaren alorrean euskararen erabilera normalizatzea da, elkarteko bazkideak horren bultzatzaile izanik. Sektore honetan hizkuntzak garrantzia handia du eta orokorrean, presentzia eta´ pisua du alor sozioekonomikoan. Horregatik, pausua eman da elkarlanean, euskara bultzatzen jarrai dezan bere elkartekideen artean. Lehenik egitasmoaren diagnostiko bat egiten da. Elkarteko bazkideak aztertu dira, euskararekiko duten jarrera, ohiturak, gaitasuna eta prestutasunari, besteak beste, erreparatuz. Behin emaitza batekin, heziketa prozesu bat egin da, mintegi ezberdinekin: alde batetik, jarrera proaktiboa duten elkartekideei eguneroko zailtasunei aurre egiteko tresnak eman zaizkie; onarpenezko jarrera dutenei, proaktiboa izateak ekar ditzaken esperientzia positiboei buruz hitz egin diete; eta jarrera ezkorra dutenei, hori gainditzeko, euskararen balio erantsia erakutsi zaie. Horrekin, ekintza zuzenak martxan jarri dira, neurri praktiko batzuen bitartez, euskararen normalizazioa lortze aldera pausuak emateko.
Merkataritzan euskararen normalizatzea lortzeko, azterketa bat egin da, horren arabera ikastaroak eta tresnak sortuz
Hau guztia garatzeko, Udalaren babesa jasoko du Tolosa&Cok, eta hori bateragarria da beste edozein administrazio edo erakundek eman dezakenarekin. Honen betetze maila talde batek aztertuko du, bil aldeetako partaidez osatuta egongo dena. Gainera, aurrerago lankidetza bide berriak sor daitezke talde honi esker, euskararen normalizazioaren alde, pixkanaka urrats gehiago emateko.
EL COMERCIO EN EUSKERA Con el propósito de normalizar el euskera en el comercio tolosarra, el Ayuntamiento y Tolosa&Co han firmado un acuerdo para conseguir dicho propósito. Para ello, se ha hecho un diagnóstico de la situación del euskera en el sector, para después aplicar diversas fórmulas. Así, dependiendo de cada persona, se han organizado varios talleres: los más proactivos han trabajado en cómo hacer frente a los problemas cotidianos; quienes tienen una actitud de aceptación, han tenido cursos sobre cómo animarse a dar el paso; y a quienes tienen una actitud negativa, se les ha explicado las ventajas que puede tener el ofrecer sus servicios en euskera desde el punto de vista más práctico. Partiendo de esa base se han creado unas medidas y consejos que se pueden seguir con el proceso de normalización y trabajar para que se cumpla el objetivo.
EUSKARA HITZARMENA
23
GALDETU GAZTE! PLATAFORMA
24
Gazteen kezkei erantzuna Gazteen kezkei eta arazoiei erantzuna eman asmoz sortu da Galdetu gazte! plataforma digitala. Nerabeen prebentziorako gaiak jorratzeko mahaitik sortu zen ideia hau, besteak beste, eta bertan, Tolosako udala, ikastetxeak eta nerabeekin zuzenean lanean diharduten herriko zenbait aditu ari dira lanean. Internet bidezko zerbitzua da, gazteek edozein momentutan izan ditzaketen zalantzak modu anonimoan galdetzeko aukera dute eta ondoren, gaian aditua den profesionalaren erantzuna jasotzeko. Tolosako Udalaren eta ikastetxeen webguneetan aurkituko dute gazteek plataforma berri honetara sartzeko modua, eta bertan, dauden lau arloetako bat aukeratu eta galdera egiteko aukera izango dute. Botepronton da lehenengo atala, eta bertan, gazteen intereseko edozein galdera dago onartuta, udaleko teknikariak emango die erantzuna; sexualitatearen inguruko atalean sexologo batek zalantzak erantzun eta gomendioak ematen ditu; drogei buruzko zalantzak ere argitzen dira; Gorputza ezagutu eta maitatu izeneko atala, azkenik, osasunarekin lotuta dago eta anbulategiko adituek kudeatzen dute.
Gazteek era anonimoan galderak egitearen garrantzia eta atzean adituak egotearen segurtasuna azpimarratu dute Hutsune bat betetzeko helburuarekin jaiotako proiektua da eta gazteentzat erosoa, erabilgarria eta erraza sortzea izan da jomuga. Jone Belza (18 urte), Irati Etxeberria (17), Noe Lopez (18) eta Asier Lekubide (18) gazteek tresna baliagarria dela uste dute, beldurragatik galdetzen ez dituzten zalantzak azaleratzeko modua baita eta anonimoa izateak epaitua izango ez zaren lasaitasuna ematen baitu. “Proiektu berria izanik, ez dugu oraindik ezagutzen, baina gure inguruko jendeak erabiliko du, plataformak segurtasun bat ematen du eta”, dio Lopezek. Bere lagun Lekubidek gaineratzen duenez, “guztiok ditugu kezkak”: “Gure adinean aldaketa asko bizi ditugu eta familiari edo
timenduak ordenatzeko edo gertatzen zaiona ulertzeko ere balio dezake”, gaineratu du Etxeberriak.
Gazteentzat sexuari eta drogei buruzko gaiak iruditzen zaizkie erakargarrienak adin horretako jendearentzat. “Gai tabuak dira, ezin da lasai hitz egin gai horietaz edonor”.
Botepronton izeneko atala oso baliagarria iruditzen zaie gazteei: “Nik, adibidez, ez dakit zer ikasi, eta nire interesen arabera dauden aukerei buruz galdetzeko balioko zidan”, dio Lekubidek, aldaketa garaian, etorkizunera begira galderak planteatzeko atal egokia iruditzen zaio eta. Gazteek musika bizitzeko edo beste afizio bat aurrera eramateko herrian dauzkaten aukerak ezagutzeaz ere hitz egin dute, inguruan daukatena baina gehiago ezagutzeaz, alegia.
Sexualitatearen inguruan ere hainbat mintzagai daudela ikusten dute lau gazteek. “Homosexualitatearen gaia, adibidez, nahiko normalizatuta dago, baina ez behar bezain beste, eta lagungarri izan daiteke”, diote. Hala ere, galdera gehienak lehenengo harreman sexualari buruzkoak izan daitezkeela uste dute. “Bakoitzaren sen-
Drogen inguruko atalak ere interesa piztu dezake: “Jendeak uste du nahikoa dakiela, baina oso informazio gutxi daukagu –dio Lopezek-. Eraginei eta ondorioei buruzko galdera asko egingo dira, eta horrek kontzientziatzeko balio du”. Ingurukoak horrelako egoera batean ikusteak eragin dezaken kezkak argitzeko ere baliagarri ikusten dute. “Gorputzari eskainitako atala ere oso garrantzitsua da, norbait bere buruarekin gaizki sentitzen bada edo ezagutzen ez duen sentimendu bat badu, adibidez”, onartu du Etxeberriak, gorputzeko aldaketek izan dezaketen eragina ere aipatu duenak. “Horrelakoetan, norbaiti zerbait kontatzea zaila da, eta honek asko lagundu dezake”, dio.
RESPUESTA A LAS PREOCUPACIONES DE LOS JÓVENES El Ayuntamiento de Tolosa trabaja en cubrir las necesidades de los y las adolescentes locales y después de tratar varias ideas en la mesa de prevención creada con jóvenes y colegios, han concluido en crear una nueva herramienta que pueda dar respuesta a la juventud en las preocupaciones, dudas o problemas que puedan tener. La web del Ayuntamiento y de los centros escolares de Tolosa cuentan con un apartado llamado Galdetu Gazte! Plataforma, un recurso en el que los jóvenes podrán hacer click y enviar sus preguntas, de manera anónima, a distintos expertos en el tema. Botepronton es una sección en el que los jóvenes podrán preguntar sobre cualquier cosa que les preocupe como locales, estudios o aficiones, por ejemplo. Por otro lado, en la sección dedicada a las drogas, expertos y expertas les podrán contestar sus dudas, aclarar las consecuencias que puede tener consumirlas o dar consejos sobre qué hacer si alguien está preocupado por el consumo de una persona cercana. En lo relativo al sexo, la consulta de sexología online, probablemente una de las más utilizadas, podrá resolver dudas sobre las relaciones sexuales, dar a conocer opciones en cuanto a la identidad sexual y dar respuesta a la gente que tiene algún tipo de duda. Por último, los expertos en medicina estarán detrás de la sección dedicada al cuerpo y podrán ayudar a los y las jóvenes en problemas como las enfermedades mentales, cambios del cuerpo o cualquier otro aspecto que les preocupe.
GALDETU GAZTE! PLATAFORMA
lagunei galdetzeak lotsa ematen digu”. Azpimarratzen dutenez, epaitua ez sentitzeko modua da, gurasoek edo lagunek zerbait kontatzean izan dezaketen erreakzioa ez baita hain objektiboa izango. “Inguruko jendeak epaitu edo barre egin dezake drogen edo sexuaren inguruan dauzkazun zalantzekin, agian oinarrizko zerbait da eta”, dio Belzak, eta horregatik, plataforma berri hau hori ekiditeko modua bezala ikusten du.
25
agenda
26
agenda Urtarrilak 12:00 // Tolosa Kantari. (Baita otsailak 24 eta martxoak 31an)
27
3
23
Otsailak
12:00 // Aiz Orratz elkartearen Iñauterietako haur jaialdia Leidor.
20:30 // Txalo antzerki taldearen ‘Ergela’ Leidor.
San Blas auzoko jaiak
Otsailak
Otsailak
Otsailak
Otsailak
Martxoak 19:45 // Royal Opera Housetik zuzeneko opera proiekzioa: ‘Carmen’ Leidor.
6
Urtarrilak 20:15 // Vaiven antzerki taldearen ‘Sherezade’ Leidor.
2-4
Udal Txistulari Banda eta Udal Musika Bandaren Iñauteri kontzertua. Berdura Plaza.
18:30 // ‘Rua Aire’ Topic.
Martxoak 16:00 /18:00 // Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ‘Borobilean’ Leidor.
4
24
10
Otsailak 19:30 // Udal Musika bandaren Kalderero kontzertua Topic.
26
2
Otsailak 13 - martxoak 8 Ahoz aho 2018
Otsailak 20:15 // Royal Opera Housetik zuzeneko balet proiekzioa: ‘El cuento de invierno’ Leidor.
Martxoak
28
12-13-14
19:00-22:00 // Mendi Tour Jaialdia Leidor.
agenda
27
Martxoak 18:30 // ‘Hilos’ Topic.
17
Martxoak 11:30-13:30 // Trianguloa. Ardo Txuriaren Festa
24
Martxoak 20:00 // Dantzari Txiki Eguna eta erromeria
24
Erakusketak
Aranburu Udal Liburutegia 943 69 74 62 Asunción Klinika 943 67 57 99 Beotibar pilotalekua 943 65 14 70 Berazubi futbol zelaia 943 65 17 49 Epaitegia, erregistro zibila 943 00 26 10 Eduardo Mokoroa musika eskola 943 65 15 93 Errota Haur liburutegia 943 69 74 61 Gurutze Gorria 943 65 14 25 Kulturetxea 943 67 03 83 Iurreamendi 943 67 03 25 eta 943 67 02 27 Tolargi 943 65 00 16 Tolosa Gasa 943 67 53 20 Tolosaldea Mankomunitatea 943 67 62 16 Tolosaldea Garatzen S.A. 943 65 45 01 Tolosaldeko Osasun Zentroa, Gernikako arbola 943 69 00 Tolosaldeko Osasun Zentroa, San Esteban 943 68 00 Turismo Bulegoa 943 65 04 14 Udaletxea 943 69 75 00 Udaltzaingoa 943 67 58 58 Ur zerbitzuak 943 69 82 10 Usabal kiroldegia 943 53 64 00 Zaharren egoitza 943 65 51 47 Zentro sozio-kulturala 943 65 49 15
GUARDIAKO FARMAZIAK
TELEFONO INTERESGARRIAK
Urtarrilak 13 - otsailak 3. Gko Galeria. Olaia Martinez Altuna eta Felix Urrestarazu. Urtarrilak 25 - martxoak 3. Aranburu Jauregia. Tomas Hernandez Mendizabal – 50 urtetako iñauteri kartelak. Otsailak 5 - martxoak 3. Gko Galeria. Elena Odriozola. Otsailak 3a bitartean. Aranburu Jauregia. Ikimilikiliklik – J.A. Artzeren unibertsoa. Otsailak 22 - apirilak 7. Aranburu Jauregia. Aurrez aurre – martxoak 8. Martxoaren 4a bitartean. Topic. Art Toys unibertsoa.
Urtarrila| Enero
1 Azpiroz, 2 Bronte, 3 Echeveste, 4 Mugica, 5 Olarreaga, 6 Bengoetxea, 7 Santamaria, 8 Morant, 9 Lejeune, 10 Bengoetxea, 11 Bronte, 12 Echeveste, 13 Olarreaga, 14 Bengoetxea, 15 Mugica, 16 Olarreaga, 17 Lejeune, 18 Morant,19 Bengoetxea, 20 Bronte, 21 Azpiroz, 22 Bronte, 23 Echeveste, 24 Mugica, 25 Olarreaga, 26 Lejeune, 27 Echeveste, 28 Olarreaga, 29 Morant, 30 Bengoetxea, 31 Bronte
Otsaila | Febrero
1 Echeveste, 2 Mugica, 3 Mugica, 4 Bronte, 5 Olarreaga, 6 Lejeune, 7 Bengoetxea, 8 Bronte, 9 Echeveste, 10 Morant, 11 Lejeune, 12 Mugica, 13 Lejeune, 14 Mugica, 15 Olarreaga, 16 Lejeune, 17 Olarreaga, 18 Echeveste, 19 Morant, 20 Bengoetxea, 21 Bronte, 22 Echeveste, 23 Mugica, 24 Lejeune, 25 Mugica, 26 Olarreaga, 27 Lejeune, 28 Bengoetxea
Martxoa | Marzo
1 Bronte, 2 Echeveste, 3 Santamaria, 4 Morant, 5 Mugica, 6 Olarreaga, 7 Lejeune, 8 Bengoetxea, 9 Bronte, 10 Bengoetxea, 11 Olarreaga, 12 Echeveste, 13 Mugica, 14 Morant, 15 Olarreaga, 16 Lejeune, 17 Azpiroz, 18 Santamaria,19 Bengoetxea, 20 Bronte, 21 Echeveste, 22 Mugica, 23 Morant, 24 Olarreaga, 25 Bengoetxea, 26 Olarreaga, 27 Lejeune, 28 Bengoetxea, 29 Lejeune, 30 Echeveste, 31 Mugica *Gauero Zabalarretako Morant farmacia egongo da guardian *De noche siempre está de guardia la farmacia Morant
Editorea:
Tolosako Udala
B@KQ ADMINISTRAZIOA SAREAN NAHIERAN
Zer Da B@Kq? B@kQ administrazioarekin telematikoki, modu erraz batean, etxetik mugitu gabe, erlazionatzeko sistema da. Tresna elektroniko berri hau NANarekin lotutako erreferentzia batean, pasahitz batean, barku joko batean eta ziurtagiri gaitu batean oinarritzen dira.
NOLA ESKATU?
¿Qué Es B@Kq? B@kQ es un nuevo medio de identificación electrónica que permite relacionarse telemáticamente con las administraciones. Se basa en un número de referencia coincidente con el DNI, una contraseña, un juego de coordenadas y un certificado cualificado.
¿Cómo Se Solicita?
Izenperen barku jokoa izanik, online eskatu daiteke B@kQ. Bestela, presentzialki eskatu beharko da herriko KZgunean, edo Osakidetzako zentruetan.
Si se dispone del juego de barcos de Izenpe, se podrá pedir B@kQ de manera online. Si no, hay que hacerlo de forma presencial en KZGunea, oficinas de Zuzenean o en centros de Osakidetza.
Bertan beteko da eskaera eta azalduko dute zein pausu eman behar diren.
Allí se rellenará la solicitud y explicarán los pasos a seguir.
NOLA JARRI MARTXAN?
¿CÓMO SE ACTIVA?
Email bat jasoko da barku jokoarekin, eta bertan, martxan jartzeko esteka dator. Ondoren, SMS bidez pasahitza iritsiko da, aldatu daitekena. Datuak egiaztatutakoan, sinaduraren egiaztagiria igortzeko baimena eman beharko da.
Se recibirá un email con las coordenadas y un enlace de activación. Después, se recibirá un SMS con una contraseña que se podrá cambiar. Tras comprobar datos, habrá que autentificarse para emitir el certificado de firma.