Artikulu bilduma

Page 1

EUSKAL KULTURA GURE ALDIZKARIAN

DBH 1B


AURKIBIDEA Euskara

- Álvarez Díez, Irati ………………………………………….……...… 2. or.

Kirolak: Euskal pilota Esku-pilota - Méndez Navaroa, Aner ……………………….….……. 8. or. Errebotea - Martínez de Albeniz Errondosoro, Unax …… .……… 11. or. Zesta punta - Lertxundi Bengoetxea, Julen ……………….…...…. 13. or. Xare - Arruabarrena Varela, Iria …………………………….….…...… 15. or. Beste kirolak Aizkolaritza - San Sebastián Torres, Sara …………………..….… 16. or. Sokatira - Luis Simó, África ………………………....………….….… 18. or Arrauna - Matilla Ezkioga, Maddi ……………….……....…… .....… 23. or. Euskal balea - Mendizabal Iztueta, Oinat .………………...........……...… 25. or. Almadiak - Etxerria Zaldua, Markel …………….……………….....…....….. 26. or. Egun eta festa bereziak Inauteriak - Mugerza Lazkano, Maider ……………….……....…… 27. or. San Juan sua - Santano Gelado, Alaia ………………….……..... 30. orr. Elkanoren lehorreratzea - Sarasola Iparragirre, Itziar …….... 32. orr. Santu Guztien eguna - Oyarzabal Aranzabe, Maialen ….……. 34. orr. Santo Tomas - Marichalar Arancón, Leire …..…………..……..… 35. orr. Txalaparta - Díaz Rico, Ruby ……………………....…………...…. 36. orr. Euskal dantzak

- Urdangarin Tejeria, Idoia …………....……..….…...… 38. orr.

Baserritar jantziak

- Velázquez Lorenzo, Maialen ……..…….....…… 41. orr.

Lauburua - Iturbe Otamendi, Eneko ……………………....…….….……...44. orr. Euskal mitologia Euskal hilobiak Gastronomia

- Urbieta Sarria, Ashley ……………….………..…..… 46. orr.

- Torregaray Pérez ……..…………………...……....….. 48. orr.

- Redondo Izagirre, Uxue ..……………………...…….… 50. orr.

1


GEHIAGO JAKIN NAHI AL DUZU EUSKARARI BURUZ?

ZER DA EUSKARA? Euskara

Euskal

Hizkuntza

Herriko

isolatua

ahaidetasunik

aurkitu,

hizkuntza

da,

ez

eta

da.

baitzaio

morfologiari

dagokionez, hizkuntza ergatiboa da. Euskaraz mintzo direnei euskaldun deritze. Gaur egun, Euskal Herrian bertan ere gutxituta dago, lurralde horretan gaztelania eta frantsesa nagusitu baitira.

ZEINTZUK DIRA EUSKARAREN SUSTRAI ZAHARRENAK? Euskararen sustrairik zaharrenak (Erromatar Inperioaren aurretikoak) Akitania osoan eta Bizkaiko golkotik Andorraraino bitarteko Pirinioen bi aldeetan agertu dira, eta Erdi Aroan behintzat Errioxan eta Burgosko ipar-ekialdean ere hitz egin zela dokumentatuta dago. Gutxitze prozesu latza jasan du, eta lurraldeak galdu ditu etenik gabe. Nafarroa Garaian, bereziki, prozesu hori oso nabarmena izan da azken mendeotan. XIX. mendearen bukaeran eta XX. mendearen hasieran, hainbat intelektual eta politikariren eraginez (Arturo Kanpion, Sabin Arana...) nolabait biziberritu zen, eusko abertzaletasunari estuki loturik. Frankismo garaiaren (1936-1977) ia azkeneraino jazarpen latza pairatu ondoren, 1960ko hamarkadaz

geroztik

nabarmen

indartu

da,

euskararen

aldeko

herri

mugimenduak (ikastolak , AEK...) eta idatzizko estandarizazioak lagunduta. 1980ko hamarkadatik aurrera, erakundeen onarpena lortu du, lurralde zatiketa handiekin

bada

ere.

Gernikako

Estatutuak

euskara

Euskal

Autonomia

Erkidegoko berezko hizkuntza izendatu eta gaztelaniarekin batera ofizial egin zuen Araba, Bizkai eta Gipuzkoan (TrebiĂąun eta Villaverde Turtziozen ez). Nafarroa

Garaian,

Euskararen

Legearen

ipar-mendebaldean (eremu euskalduna) soilik

eraginez,

herrialdeko

da koofiziala. IruĂąean eta

erdialdeko beste hiri garrantzitsuetan (eremu mistoa), onarpen maila txikiagoa eta traba handiagoak ditu. Nafarroa hegoaldean (eremu ez-euskalduna), berriz, euskara ez dago onartuta. Ipar Euskal Herrian, euskarak ez du aginpidea duten erakunde publikoen onarpenik: hizkuntza ofizial bakarra frantsesa da.

2


ZEIN DA EUSKARAREN JATORRIA? Euskararen jatorria ezezaguna da. Gaur egun, euskararen hizkuntzalaritza historikoan aditu direnen artean, hipotesi onartuena da euskara milaka urtez hitz egin dela Pirinioen inguruan. Hizkuntzalaritzan egin ohi denez, euskara hemen sortu den ala inondik etorri den jakiteko, beste hizkuntzekiko ahaidetasuna bilatu zaio. Hainbat teoria egin dira euskarak

kaukasoar hizkuntzekin, amazigerarekin, iberierarekin eta beste

hainbatekin

ahaidetasuna

baduela

esan

dutenak.

Hizkuntzen

arteko

alderaketarako hizkuntzalaritzak taxutu dituen metodoak erabiliz, ordea, frogatu da teoria horiek ez dutela behar besteko oinarririk. Orain arte jakin denez, beraz, beste hizkuntzen artean euskarak ez du ahaiderik (indarra izan duten baina hizkuntzalarien artean baztertuak diren teorien berri jakiteko, ikus: euskararen ahaideak , euskal substratuaren teoria, britainiar eta irlandarren euskal jatorriaren teoria).

ANTZINAEUSKARA: Euskara Europan sustrai luzeena duen hizkuntza delakoan daude euskalariak; duela 8.000 bat urte euskararen aurrekari zen hizkuntza bat hitz egiten bide zen Pirinioen inguruan, eta orduz geroztik etenik gabeko historia izan bide du gure hizkuntzak inguru honetan. Historia horretan, hizkuntzalariek gutxi gorabehera azken hiru mila urteko historia aztertu ahal izan dute. Aldi horren hasiera, berreraikitze lanen bidez ezagutzen dugu: ●

Aitzineuskara

zaharra:

zeltak

iritsi

baino

lehenagoko

euskal

hizkuntzaren dedukziozko berreraiketa. Besteak beste Joseba Lakarra, Joaquín Gorrochategui eta Ivan Igartua euskalariek egin dute berreraiketa lan hori. ●

Aitzineuskara: gutxi gorabehera Kristo aurreko V. mendetik lehenengo urteraino hitz egin zen euskal hizkuntzaren berreraiketa. Koldo Mitxelenak (eta, neurri txikiagoan, Ricardo Gómezek eta Larry Traskek ) egin du berreraiketa lan hori.

3


Antzinatean, euskararen hiztunen multzoa Ebro ibaitik Garona ibairaino eta Pirinioetan Kataluniako lurretaraino zabaltzen zen. K.o. lehenengo milurtekoan eremu horrek atzerakada itzela izan zuen Pirinioetan eta iparraldean, batez ere Erromatar Inperioaren eraginez. Erromatarrek latina ekarri zuten berekin, hizkuntza hura beren menpeko lurralde guztietara zabaldu baitzuten. Orain arte, euskaraz ezagutzen diren lehen hitz idatziak, Akitaniako lurretan (Ipar Euskal Herria barne) eta Euskal Herriaren hegoaldean, Sorian, Errioxan, Zaragozan eta Huescan aurkitu dira. Pertsona izenak edo jainko-jainkosen izenak dira, eta hilarrietan idatzi zituzten, K.o. I. mendetik III. mendera. Nafarroako Lerga herrian erromatarren garaiko hilarri bat topatu zuten, euskal pertsona izenekin, I mendean.

NOLAKOA ZEN EUSKARA ERROMATAR GARAIAN? Erromatarrak

iritsi

zirenean,

euskarak gaurkoa baino askoz ere

hedapen

zabalagoa

zeukan. Euskarazko hilarriak aurkitu

dira

Garona

(iparraldetik)

eta

(hegoaldetik)

ibaien

eskualdean; begiratuta, erabileraren erdialdeko

eta

Ebro arteko

toponimiari euskararen erakusgarriak

Pirinioetaraino

(ekialdetik) ere heltzen zen. Euskararen mendebaldeko mugak, berriz, ez dira oso argiak. Euskalarien artean nagusi den iritziak dioenez, garai hartan euskaraz honako tribu hauek mintzo ziren: akitaniarrak , baskoiak , barduliarrak , karistiarrak , iakatarrak eta, agian, autrigoiak . Beste ikerlari batzuek baskoitze berantiarraren teoria defendatzen dute, alegia, euskaraz mintzo zirenak akitaniarrak eta baskoiak zirela, eta mendebalderagoko tribuek indoeuropar hizkuntza zutela. Hala ere, zaila da ulertzea nola inposatu ahal izan zieten beren hizkuntza baskoiek, Euskal Herriko leinu protohistorikoetan erromatartuena osatzen zutenek, beste gens -ei. Izan ere, gaztelaniazko vascongado hitzak ez du «baskoitua» esan nahi, baskoien zabalpenaren aldekoek adierazi ohi duten bezala, «euskalduna» baizik: XIX. mende arte nafar gehienak vascongadoak

4


ziren, eta arabar eta enkartau asko ez ziren vascongadoak, romanzadoak edo latinadoak baizik.

ETA ERDI AROAN? Erdi Aroan latinak garapen ezberdina izan zuen eskualdearen arabera, eta hizkuntza erromanikoak sortu ziren. Hala ere, euskarak eutsi zion latinareneta hizkuntza erromanikoen hedapenari.

Erdi Aroan latinetik eratorritako hizkuntzek euskara inguratzen zuten: â—?

G aztelania: Gaztelania Euskal Herriko hegoaldean eta mendebaldean berba egiten zen.

â—?

Nafarroako eta Aragoiko erromantzea: Nafarroako eta Aragoiko erromantzea Euskal Herriko hegoaldean eta ekialdean hitz egiten zen.

â—?

Okzitaniera: Okzitaniera ere aditzen eta idazten zen Euskal Herriko hiri nagusietan, Nafarroan batez ere. Hiri horietan Okzitaniatik etorritako jende multzo handiak egokitu ziren, merkatariak gehien bat. Gaskoia Euskal

Herriko

Iparraldean

mintzatzen

zen:

adibidez,

Baionan

hizkuntza nagusienetako bat zen. Bearneraz mintzatzen ziren familia eta talde okzitaniarrak ere bazeuden Zuberoako ekialdean. Urte askotan beren hizkuntzari eutsi eta testu asko idatzi zituzten. Arabieraz mintzo zen jende multzoa ere bizi zen Tuterako eskualdean. Hor musulmanek ia lau mendez botere politikoa izan zuten. Musulmanek 711. urtetik aurrera penintsula ia osoa mende hartu zuten, Euskal Herriaren mugaraino. Euskaldunen eremuan ez zuten kokapen iraunkorrik izan, nahiz eta hainbat razzia egin zituzten, Arabako lurretan adibidez. Nafarroan, hala ere, harreman onak izan zituzten euskaldunekin hainbat mendez. Hebreera ere hitz egiten zuten gutxi batzuek euskal lurraldeetan. Haatik, haren erabilera bestelakoa zen, erlijioari lotuta zegoen batez ere; nahiz eta gero juduen hizkuntza nagusia tokian tokikoa izan.

5


ZEINTZUK DIRA BESTE HIZKUNTZEKIKO HARREMANAK? Euskarak inguruko hizkuntzekin milaka urteko harremana izan du. Kristo aurreko garaietan, iberierarekin eta zelta hizkuntzekin. Kristau aroa hastean, latinarekin —erromatartzeak eta kristautzeak ekarria— eta, handik berehala, arabierarekin eta Erdi Aroko erromantze jaioberriekin (okzitaniera/gaskoiera, aragoiera edo nafar erromantze eta gaztelaniarekin). Aro Moderno-Garaikideetan, auzoko lehiakide gogorrenak frantsesa (geroago hurbildua) eta gaztelania ofizialduak izan ditu. Berrikitan izan ezik, euskarak ez du izan historian legezko aitorpen ofizialik.

ZEINTZUK DIRA GAUR EGUNGO EUSKARAREN MUGAK? Euskara Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi,

Nafarroa

eta

Zuberoa

herrialdeetan hitz egiten da. Euskal Herritik

kanpo,

Nafarroa

Beherearekin muga egiten duten Gaskoniako

herrietan

Zuberoarekin Biarnoko

muga

mugaldean

kantonamenduan: Jeruntze

egiten

eta duen

(Oloroeko

Eskiula

herrietan,...)

edo entzun

dezakegu halaber. Euskal diasporan ere, euskara, ehun mila lagunek gorde edo berreskuratu dute, besteak beste, tokian tokiko euskal etxeei esker. Oro har, milioi bat lagun inguruk hitz egiten duten hizkuntza dugu. Euskal Herrian bertan euskararen hedadura ez da berdina lurralde guztietan.

EUSKALKIAK? Euskalkiak euskararen dialektoak dira. Sortzen lehena mendebalekoa izan zen, VIII.

mendearen

inguruan,

Asturiasko

erresumak

Araba-Bizkaietan

zuen

eraginagatik segur aski; eta hurrengo mendeetan eratu ziren gainerako

6


euskalkiak. Aurretik, euskarak batasun handia zuen eta Euskal Herriak izandako zatiketa politikoen eraginez sortu ziren euskalkiak bost sorgunetan.[9] [10] [11] 1729an, Manuel Larramendi jesuitak El Imposible Vencido. El arte de la lengua bascongada izeneko euskararen gramatika bat argitaratu zuen Salamancan. Bertan hainbat dialekto edo euskalki bereizi zituen: gipuzkera, bizkaiera, nafarrera eta lapurtera, eta azken bi horiek bat bera zirela jo zitekeela adierazi zuen. Luis Luziano Bonapartek euskalkien beste banaketa bat egin zuen, egundaino indar handiz iritsi dena. Euskaltzaindiko lehen presidente Resurreccion Maria Azkuek (1864-1951) Bonaparteren banaketa berrikusi zuen. Besteak beste, erronkariera (1991n hil zen azken hiztuna) euskalki berezitzat jo zuen, Bonapartek zubereraren barnean sailkatu arren.

1997an Koldo Zuazok eginiko sailkapen berriaren arabera, berriz, euskalkiak honela izendatu dira: ●

Mendebaleko euskara (izendapen zaharrean, bizkaiera).

Erdialdeko euskara (gipuzkera).

Nafarrera.

Nafar-lapurtera.

Ekialdeko nafarrera: Zaraitzuera eta Aezkoako hizkera.

Zuberera.

Tradizioan, gipuzkera, bizkaiera, lapurtera eta zuberera izan dira euskalki literarioak, hau da, euskal literatura egiteko, aldaera horiexek erabili izan dira. Mendeetan zehar, lapurtera (Ipar Euskal Herrian) eta gipuzkera (Hego Euskal Herrian) izan dira euskalki erabilienak, maila jasoan. Bizkaierak, era berean, erabilera handia izan zuen XX. mendearen hasieran, Bizkaian Sabin Aranaren abertzaletasunak izan zuen indarrak bultzaturik.

7


Â

Gustatzen al zaizue pilotan ibiltzea? Euskal pilota Euskal Herriaren kirol eta kultura arloetan oso garrantzitsua izan da: gure herriaren nortasun ezaugarria da eta.

Pilota partiduak era askotara jolastu izan dira â—?

Banaka

â—?

Binaka

Esku-pilota olinpiadetan sartu zen 1900.urtean. Orduan pilota olinpiadetatik datorrela esan dezakegu.

Esku-pilota bi frontoi desberdinetan jolas daiteke: 1-Pareta ezkerraldean duenean, Esku pilota. 2-Pareta bi aldeetan dituenean, Trinketea.

TRINKETEA

https://www.youtube.com/watch?v=z1tJ6Y5_rew&t=4s 8


ESKU-PILOTA

https://www.youtube.com/watch?v=Fk9smk8B4nA

FRONTOIAREN ZATIAK ➔ Ezker pareta: Ezker aldean dagoen pareta da. ➔ Frontisa: Haurreko paretari deitzen zaio. ➔ Txapa; goikoa eskuinekoa eta beherakoa: Frontisaren gorako zatia eta beherako txapari deitzen zaio. ➔ Kantxa: Frontoiari deitzen zaio. ➔ Marra: Eskuin aldean dago, eta horren esker jakin dezakegu frontoia zabaleran noraino zabaltzen den.

Trinkete frontoiak zati berdinak ditu. Baina pareta eskuinaldean eta ezkerraldean dago eta ez dago marra, izan ere,bi pareta edukitzen ditu.

ARAUAK Esku pilota arruntean banaka edo binaka jolasten da. Pertson bat gorria eta bestea urdina izaten da, txapeldunak beti gorriz jokatzen du, bestela jokalari zaharrena izango da gorri.

9


Binaka jokatu ez gero bat atzean eta besteak aurrean jokatuko du. Nork atera behar duen erabakitzeko zozketa egiten da, alde urdin eta gorria dituen metalezko xafla biribil batekin. Tantoa egin duenak , taldeko aurrelariak sakatzen du. Sakea ontzat emateko, motz eta pasa marren artean egin behar du , beraz 7 eta 4 artean. Frontisa jo behar du lehenik, marra ukitzen badu ere txarra da. Puntua lortzen da beste taldeak ez badu lortzen pilotak frontisa jo dezan beheko txaparen, goiko txaparen eta eskuineko marraren artean. Pilotak jokalekuko mugen artean egin dezan . Pilotak ezin ditu bi bote baina gehiago eman, bote batekin edo boterik gabe eman behar zaio. Pilotari ezin zaio eutsi kolpekatu egin behar da. Partidak 22 tantora izaten dira denbora mugarik gabe. Bakoitzak 5 atsedenaldi hartu ditzake atsenaldi bakoitza minutu batekoa izan behar du..

ITURRIAK ❏ EUSKONEWS ❏ ESKU-PILOTAREN ARAUAK ❏ INTERNET ❏ WIKIPEDIA ❏ AITORTZA: Eskerrak eman nahi diot nire etxekoei, hau da, NAVAROA APEZTEGIA,Oihane - MENDEZ LIENDO,Angel eta MENDEZ NAVAROA,Aimar-ri

10


ERREBOTEA Zer da errebotea? Errebotea gaur egun jokatzen diren pilota jokoen artean zaharrenetakoa da. Luzeko pilota jokoa da; hau da, luzean jokatzen da, plaza batean bi talde aurrez aurre jarrita eta pilota alde batetik bestera jaurtiz. Pilota xisteraz jo ohi da, sakea izan ezik (esku hutsarekin sakatu behar baita). Luzeko pilota jokoetatik gaur egun indar handiena duena da, segur aski, errebotea. Pilota joko modu hau oso ikusgarria da eta zaletasun handia zuen Euskal Herriko leku askotan. Hori bai, plaza handi eta luzeak behar ditu jokatzeko, eta horietako gutxi geratzen dira, batez ere Hego Euskal Herrian. Ipar Euskal Herrian herri askotan dago zaletasuna eta jolas taldea, baina Hego Euskal Herrian urte askoan Donostiako Zubietan eta Billabonan soilik izan dira, eta gerora Oiartzun gehitu zaie. Plaza luzeak, aldiz, badira Hegoaldeko beste zenbait herritan ere, hala nola Andoainen eta Erronkarin. Azken hori Julian Gaiarrek bere jaioterriari egindako oparia da. https://youtu.be/eZrzUS-A5Ac https://youtu.be/bNI-0YBBFwA

Arauak: Taldeak bost lagunekoak dira gaur egun; antzina, laukoak izaten ziren. Pilotak alde batetik bestera botatzeko eskularruak eta zumitzezko xisterak erabiltzen dira. Saskiarekin ez da atxikirik onartzen; pilota hartu eta bota praktikoki une berean egin behar da. Teknika zaila eta ikusgarria da. Eskularrua erabiltzen duten jokalarien lana gehiago da aurkariaren pilota geratzea, kantxaren beste aldera jaurtitzea baino. Pilotak 125-150 gramo artekoak izaten dira.Luzeko pilota joko guztietan bezala, kintzeka eta jokoka kontatzen da: 15, 30, 40 eta jokoa. Kontatzeko modua tenisaren berbera da, baina tenisa sortu baino askoz lehenago kontatzen zen Euskal Herrian kintzeka luzeko jokoetan. 13 joko lortzean irabazten da partida. 40na berdinduz gero, tenisean bezala jarraian bi aldiz irabazi behar da jokoa lortzeko.Jokalekuak 80-100 metro luze eta 16-20 metro zabalekoak dira gehienetan. Gutxienez pareta nagusi bat izaten dute, sarritan bi, eta pareta horietan errebote egin dezake pilotak pilotariak jobaino lehen: hortik datorkio izena modalitateari. 11


Botaharria errebote-pareta nagusitik 32 metrora ipintzen da, bi eremuak zatitzen dituen pasa-marran. Eremu bat bestea baino luzeagoa gertatzen da, beraz.Sakea eskuz egiten da: pilotari botaharrian botea eraginda, pareta nagusira bidaltzen da, eta han xisteradunen batek plazaren beste aldera jotzen du. Kintzea beste taldekoek pilota kanpora botatzean edo bi bote baino gehiagoren ondoren jotzean lortzen da. Taldeek joko eremua alda dezakete, arraiaren bidez.

12


Zesta Punta

Zesta punta pilota joko bat da, xistera handia izeneko saskiarekin jokatzen dena. Kirol honi Jai Alai ere esaten zaio nazioartean, eta hala da ezaguna Euskal Herririk kanpo kirol hau jokatzen duten herrialdeetan: Frantzian, Mexikon, Espainian, Filipinetan eta Ameriketako Estatu Batuetan, kasu. Zesta puntan jokatzen duen pilotariari puntista edo zestalari deritzo.

Ezaugarriak:

Munduko joko bizkorrena omen da, pilotak hartzen duen abiadura

dela-eta. Ahuntz larruz forraturiko 125-140 gramoko pilotak 302 km/h hartzera iristen da.

Jokatzeko modua:

Ohikoena bikoteka jokatzea da. Bikote bakoitzean aurrelari bat

eta atzelari bat egoten dira. Jokalaririk zaharrena duen bikoteak gorriz jokatzen du eta besteak urdinez . Baina banaka ere jolastu ohi da. Ez da ohikoena baina jolasten da ➔

https://www.youtube.com/watch?v=g2QkDm-t8j4 banaka

https://youtu.be/crhXzjJGXYA binaka

Zer behar da jolasteko?:

Jolasteko xistera handia izeneko saskia, 125-140

gramoko pilota eta nola ez segurtasunerako kaskoa

Jokatzeko mugimenduak:

Zesta puntan mugimendu asko daude: Eskuina, errebesa, kostaua dejada txokoan, kostaua eskuinarekin dejada zabalean, kostaua errebesez dejada txokoan, kostaua ezkerrarekin, kostaua bi-pareta errebesez, eskuinarekin bi-pareta…

13


Jokatzeko arauak:

Jokatzeko arauak hauexek dira: Artzerakoan 3 pauso bakarrik egitea dago. Mugimendu bat egitean bukatu egin behar da ezin da beste mugimendu batekin hasi…

★ Iturria: ★ Irudiak: ★ Bideoak:

Wikipedia eta esperientzia Google Youtube

14


XAREA Xarea pilota jokoaren espezialitateetako bat da, teniseko erraketaren antzeko tresna batekin trinketean bikoteka jokatzen dena. Ipar Euskal Herrian sortu zen. XARE TRESNA: Xareko

erraketa

tenisekoa

baino

txikiago da, zumez edo biribildutako zurezko eraztun lodi batez egina, nahiz eta gaur egun material sintetikoz eginak ere erabiltzen diren. Eraztun horri sokazko sare lasai bat lotzen zaio, eta sare hori erabiltzen da tresnarekin pilota jaso eta eskumutur kolpez frontisera botatzeko. Erraketa gehienez 55 cm luze da. Erabiltzen diren pilotak larruz estalita daude eta 83 gramo inguru pisatzen dute.

KOKAPENA: Euskal herritarrak izan ohi dira nagusi nazioarteko lehiaketetan, Frantziaren eta Espainiaren izenean jokatuz; Argentinan ere badu indarra, hara emigratutako euskal herritarrek eramana.

EZAUGARRIAK: Jokoaren ezaugarri nagusia da pilota une batez jasotzen dela, indar eta zehaztasun handiagoz bota ahal izateko.

NOLA JOKATZEN DA: Oro har, 2 edo 4 pilotarik (bi taldetan banatuta) txandaka pilota jotzen saiatzen dira, pilotak bi bote egin baino lehen, eta pilota joko eremutik kanpora bota gabe; lortzen ez duenak galduko du tantoa. Jokoaren aldaerak bereizteko, bi alderdi hauek hartzen dira kontuan: pilotaleku mota (plaza hormagabea, horma bakarreko pilotalekua, trinketa...) eta pilota zerekin jo behar den (esku hutsa, pala, xarea...).

ITURRIA: https://eu.wikipedia.org/wiki/Xare BIDEOA: https://youtu.be/9HYqykz1QGk 15


AIZKOLARITZA Testu honetan aizkolaritzari buruz hitz egingo dizut. Testuan aizkoraren historia, bideoak

eta

gauzak

gehiago

aurkituko

duzu.

ANIMA

ZAITEZ

IRAKURTZERA! ZER DA? Aizkora proba edo aizkolaritza herri kirol mota bat da. Helburua enbor bat edo gehiago aizkoraz ahalik eta denbora gutxienean moztea da, eta banaka, binaka edo taldeka lehiatu daiteke. Enborra zutik edo etzanda egon daiteke. Aizkolari izena du proba honetan diharduen kirolariak. Apustuetan bi laguntzaile izaten ditu ondoan: "erakuslea", kolpea non jo aholkatzen diona, eta "botileroa". Txapelketetan aizkolariak laguntzailerik gabe aritzen dira.

AIZKORA 1976ko urtarrilaren 18an Euskal Herriko eta Australiako aizkolarien arteko neurketa jokatu zen Donostian. Australiarrak nagusitu ziren eta garbi gelditu zen australiar aizkora Euskal Herrikoa baino askoz hobea zela. Geroztik horrelako aizkorak hasi ziren erabiltzen [1]. 2 eta 2,8

16


kilo arteko pisua izaten dute eta goi mailako aizkolari bakoitzak bere ezaugarrien araberako aizkora erabiltzen du.

HISTORIA Euskal herri kirol guztietan gertatzen den bezala, aizkora proben jatorria langileen (baso-mutilen) arteko desafioetan dago. Lehenbiziko apustuak oihanean bertan jokatzen ziren baina denborarekin aizkol jokoa menditik herrira jaitsi zen. XIX. mende bukaeratik aurrera euskal abertzaletasunaren hedapena herri kirol guztientzako lagungarri izan zen. Euskal jaiak antolatzen hasi ziren eta egitarauan aizkolariek ez zuten huts egiten. Giro honetan bi aizkolari mitiko azaldu ziren: Beizamako Pedro María Otaño "Santa Agueda" eta Azpeitiako Jose Martín Goenaga Odriozola "Atxumarria". 1903ko abenduaren 26an Azpeitian jokatu zuten apustuak sekulako ikusmina sortu zuen eta bost mila lagunek gainezka bete zuten zezen-plaza. Kanako launa enbor ebaki behar izan zituzten eta "Atxumarria" nagusitu zen. Apustu honen xehetasunak bertso paperen bidez iritsi zaizkigu:

BERTSOA 1/ Azpeiti'ko erriko

5/ Aizkorak artu eta

13/ Aizkoran jokatu

aizkora-apustua,

ebakitzen asi,

gu bi aizkolari,

Jose Martin zan kontra

bost bat milla persona

oso langille ona

Antzumarri'kua;

ginduzen ikusi;

Jose Martin ori;

Beizama'kua naiz ni

Jose Martinek ez du

balio ez duanik

mendi-puntakua,

tatxarik merezi,

ez esan iñori,

geiago izan da

irabaztia kosta

diot irabazi.

Santa Agedari.

Pedro Otaño,Santa Ageda'kua.

Mari

BIDEOA Hemen aizkolaritzaren bideo bat daukazue:=AFQjCNG2RfjHK4eb6ek2UrsXPAIiODFyiw

17


SOKATIRA

SOKATIRA‌.ZER DA HORI?

Ezagutzen ez dutenentzako, sokatira herri kirol bat da. Partaide ezberdinek osatutako bi taldeak soka baten alde bietan jarrita, sokatiralari bakoitzak bere aldera tira egin behar du.

HELBURUA:

Kirolaren helburua adierazitako leku edo marka jakin batetik beste taldea pasaraztea da. Talde bakoitzean 8 pertsona izaten dira, euretariko batek taldea zuzentzen duelarik. Pisuaren arabera proba ezberdinak egoten dira, talde bakoitzeko partaideen pisuaren gehiketa kontuan hartuta. 525, 560, 640 eta 720 kilogramotako kategoriak alde batetik, eta pisu librekoa bestetik.

NONDIK DATOR SOKATIRA? Sokatira antzinako zibilizazioek ezagutzen zuten eta mundu osoan hedatu zen. Horrela, kirol honen lehen aipamenak Egiptokoak dira eta K.a. 2500. urtean sokatira lehiak gauzatzen zirela frogatu da zenbait irudiri esker. Era berean, Etruskoen frisoek ere sokatira lehiaketak erakusten dituzte irudi ederretan.Olinpiar Jokoetan lehiatu ziren arlo honetan 1900etik 1920ra. Ikusten dugunez, sokatirak historia luzea du eta mundu osoan zabalduta egon da. Mendez mende tradizioz mantendu da eta herri arteko lehia moduan gauzatu izan da.

SOKATIRA EUSKAL HERRIAN Euskal Herrian, ordea, arrantzaleek portuetan egiten zuten lanarekin eta herrietako gizonen arteko erronketan aurki dezakegu sokatiraren jatorria. Garai batean, itsasontziak porturatzeko egiten ziren lanetan, zirgalari bezala ezagututako gizon eta emakumeak aritzen ziren zirgatik tiraka itsasontziak uretatik lehorreratzen. Era berean, euskal arrantzaleek sokak erabiltzen zituzten baleak tiraka lehorrera ateratzeko. Poliki-poliki, lanean erabiltzen zuten sokari tiratzeko trebetasunari esker.

18


SOKATIRAREN JATORRIA: Sokatik tiratzeko lehiaren jatorria antzinako gurtza eta ospakizunetan kokatu behar da. Historian ez dago sokatiraren jatorria argitzen duen inongo datarik ez leku jakinik. Zenbait herrialdetan sokatiraren errituzko ekintzen aztarna batzuk aurkitu dira: Birmania, Halmahera, India, Borneo, Corea, Hawai eta Ginea Berriko irletan. Halaber Asia aldeko herrietan eta Afrikan (Congo, Zaire), Amerikan (Eskimalak) eta Ozeanian (Zelanda Berria) ere sokatira ezaguna da errituen bitartez.

NOLA JOKATZEN DA Jokatzeko era sokatiran oso erraza da: Bi taldek, soka baten alde bietan jarrita bakoitzak bere aldera tira egitean datza kirol hau. Helburua, talde aurkaria aurrez zehaztutako marka edo puntu jakin batetik pasa araztea da. Puntu hori arraste-eremua deritzonean zehazten da eta arraste-eremuak bi metro t’erdiko luzera izan ohi du.

SOKATIRA JOKO OLINPIKOETAN Gure aro honetako olinpiadetan hasieran, atletismoko kirol-mota guztiak egitarauaren barruan azaltzen ziren, baita sokatira bera ere. Egitarauaren parte izan zen 1.900tik 1.920rarte. 1.920 urteaz geroztik egitarautik kendua izan zen Nazioarteko Batzorde Olinpikoko (COI) gehiengoaren botazioz eta jokoetako partehartzaile kopurua murriztu ahal izateko. Erabaki honek jakina, geldiarazi egin zuen, denboraldi batez, sokatiraren hedapen handiagoa nazioarte mailan.

19


SOKATIRA MODALITATE DESBERDINAK: Euskal Herrian sokatirak zoru gogorra izan du gehienetan tiratzeko leku. Oso urte gutxi dira lur-gaineko modalitatea ezagutu dugula. Zoru gainean tiratzetik goma gainean tiratzera pasa zen 79-80 urte inguruan. Geroztik goma-gaineko modalitatean Nazioarteko Txapelketa ere jokatu izan da. Lehenbizi Getxon jokatu zen 1.991an. Geroztik bi urtez behin jokatzen da mundukoa. Partaide ohi dira Europako taldeak eta Japon. Esan behar da bestalde goma gaineko tiraketa Nazioarte mailan entrenamendurako erabiltzen dela batez ere benetako modalitate baino gehiago.

Argi dago teknika desberdinak direla oso, lurrean ala goman. Askoz iraupen gehiago behar du lurrekoak, tiraldi luzeagoak dira, tiralariak lurrean hobeto kokatzen direlako. Teknika oso landua dute Ingalaterrako taldeek batez ere. Haiei ikasi behar izan diete euskal taldeek eta zorionez ikasle onak direla frogatu dute. Dudarik ez da zortziko taldearen kokapena eta zeregina leku bakoitzean desberdina dela bakoitzaren berezitasunen arabera erabaki beharrekoa. Entrenatzaileak taldeari agintzeaz gainera gainerako talde kiroletan bezalaxe, arerioen ahuldadeak ere ikusi behar ditu une egokian agintzeko. Beste leku garrantzitsua "aingura" lana egiten duen azken tiralaria da. Berak sentitzen ditu sokaren presio-uneak ongien eta bera egon ohi da altuen denak ikusiz.

EUSKAL HERRIA/ORDEZKARITZA: Beste gainerako kiroletan bezala Euskal Herriko agintariek badute horretan zereginik eta baita kirolariek ere. Euskal Selekzioaren aldarrikapena gero eta ozenago entzuten da gure artean eta kirolarik horretan oso aktiboki ari dira parte hartzen. Nazioarte mailan sokatirak bere kabuz orain arte egin izan dituen gestioetan ez dute aurrerapenik lortu. Argi dago ba hori lortzekotan beste maila batzutan lortu beharko dela aurrez. Nabarmena da sokatira taldeek bihotzez argi dutela Nazioarte mailan noren ordezkaritza eta laguntza duten. Antolatzaileek ordea beti SPAIN jarri ohi dute beren izenean.

20


Joko hau ez da garatu asko bere jokatzeko modua espeziala izanik ez dute aldatu eta tradizioa errespetatu dute. Hona hemen argazki batzuk:

1922.urtean

2000. urtea

21


Gaur egun (2017)

Espero dut aldizkari hau baliagarria izan dadin

ESKERRAK: Silvia Simรณ (Ama), Miguel Angel (Osaba), Jose Manuel (Aita) eta Pili (Izeba)

WEB ORRIALDEAK: Wikipedia, Ikasnews, Youtube, Euskalkirol eta Kirloa.eus

22


BADAKIZU ZER DEN ARRAUNA? Arraunak milaka urtez, ontziak mugitzeko erreminta hauek erabili izan dira, baina gero belak agertu ziren haizearen indarra aprobetxatzeko. Txalupa erabiltzean, arraunlariek boga edo zia egiten dute. Arrauna Arrauna zurezko haga da, berari eskuz eraginda ontzia uretan mugitzeko edo hura gidatzeko erabiltzen dena. Milaka urtez, ontziak mugitzeko arraunak erabili izan dira, baina gero belak agertu ziren haizearen indarra aprobetxatzeko. Honako zatiak ditu arraunak: endaia edo pala, zangoa, tanborta eta tiborta. Arraunlariak brankari bizkar emanda esertzen dira tostetan. Arrauna erabiltzean, arraunlariek boga edo zia egiten dute. Boga egitean endaiari uretan sartuta txoparantz eragiten diote, eta zia egin behar dutenean, aldiz, brankarantz. Hala, ontziari aurrerantz edo atzerantz mugitzea eragiten diote. Arraunak kirolean ere erabiltzen dira, arraunketa hain zuzen ere.

https://youtu.be/XBMZ8We2oGM Arraunketa Arraunketa itsas , ibai edo lakuen uretan ontzi gainean burutzen den kirola da. Arrauna bi motatan sailkatzen da eserlekuaren arabera: tosta (finkoa) edo aulki mugikorra. Orokorrean, gaur egun, lehenengoa Bizkaiko golkoan erabiltzen da eta bigarrena lakuetan edo itsasadarretan. 23


Tostako arraunketa Euskal kiroltzat hartzen da askotan, hala ere, kantauri itsaso osoan egiten da. Galiziatik Iparraldera. Arraunlari kopuruaren arabera 3 txalupa moten estropada dira nagusi: traineruenak 13 arraunlarirekin, trainerillenak 6 arraunlarirekin eta batelenak 4 arraunlarirenak.

Aulki mugikorra Estropadarik garrantzitsuenak Oxfordeko Unibertsitatea eta Cambridgekoaren artekoa: Zalantzarik gabe munduan entzutetsuena. Deustuko Unibertsitatea eta EHUko ingeniaritza-eskolaren artekoa. Txapelketak Espainiako aulki mugikorreko txapelketa. Euskadiko aulki mugikorreko txapelketa.

Iturria: Wikipedia 24


EUSKAL BALEA ETA BERE ARRANTZA Ba al dakizu zer den euskal balea?

EUSKAL BALEA: Euskal balea bizarrez hornituta dago, eta buruan dituen maskurrengatik eta begien gainean hasten den aho luze makotuarengatik, bere gorputza gris oso iluna edo beltza izaten da, euskal bale helduak, 11-17m luze eta 64.000 kg izatera hel daiteke, emeak arrak baina handiagoak dira eta 9 edo 10 urte izan arte, ez dira hasten kumeak izaten.

BALEAREN ARRANTZA: Balearen arrantzak pisu handia izan du Euskal herrian Erdi aroan euskal arrantzaleak Europako balea arrantzalerik handienak izatera iritsi ziren, baleak txalupa txiki batzuekin harrapatzen zituzten baleak txalupekin inguratu eta ondoren txalupetatik arpoiak botatzen zituzten eta horrela arrantzatzen zituzten baleak, balea hiltzen zenean sokekin lotu eta beraien Herrira eramaten zuten balea.

25


ALMADIAK Alamadi-en buruzko informazio, historia eta bideoa dauzkazue testuan bertan. Horrez gain, hitz egingo dizuet Nafarroan ospatzen diren festei buruz.Izan ere, almidoien zeremonia egiten delako bertan.

ZER DIRA? Almadiak luzera berdineko zuhaitz -enborrez eginiko erreka-ontziak dira. Enbor hauek landare abarrekin elkarlotuta daude eta almadiaren aurreko zein atzeko atalean arraunez horniturik dago, norabidea zuzentzeko. Aspaldi, Nafarroa Garaiko Aezkoa, Zaraitzu eta Erronkariko ibarretan basoen ustiapena ekonomiaren zutabe nagusietako bat izan zen. Almadiazainek Ezka ibaitik jaitsi eta Aragon ibaitik segitzen zuten Ebro ibaira iritsi arte. Han, ibaiertzeko hiriguneetan zura saltzen zuten. Almadiak egiteko, enbor puntak ginbaletarekin zulatu behar dira gero landare-abarrez elkarlotzeko eta 4 edo 5 metroko zabalera duten tramuak lortzeko.

HISTORIA Nafarroako Erronkari, Zaraitzu eta Aezkoa pirinear ibarretan, aspaldiko garaietatik XX.mende erdiraino basoen probetxamendua diru sarrera nagusia izan da eta egurra eraldakuntza guneetan saltzeko aukera izateko erreka erabiltzen zuten garraiobide modura. Egur hau, ALMADIA izenarekin ezagutzen dugun untziaren bidez garraiatzen zen Garai batean

INFORMAZIO ITURRIAK: Wikipedi, Youtube.

Almadia eguna: Urtero Burgiko Udalak nahiz Burgiko Almadiaren Museoak antolatuta apirilaren amaiera edota maiatzaren lehenbiziko egunetan Almadiaren Eguna jaialdia ospatzen da. https://youtu.be/3b86P0Uws8g

https://youtu.be/E53-ey8ubXo

26


EUSKAL INAUTERIAK “Artillero dale fuego ezkontzen zaigula pastelero. Eta zeĂąekin? eta norekin? Orpo zikanaren alabakin...â€? Ihauteri, inauteri, aratuste, karnabal, zanpatzar... modu askotara deituak izan dira mozorroz, musikaz, dantzaz, janariz eta edariz bustitako egun hauek. Euskal Herriko herri askotan ospatzen diren egunak dira, abenduan hasi eta martxora arte. Tradizio katolikoa duten lurraldeetan, garizuma aurretik egiten diren olgeta-egunak dira, bereziki Hausterre-egunaren aurreko igande, astelehen eta asteartean. Baina inauterien esanahia ez da berdina izan historian zehar. Hasieran, gaur egun udaberria den garaian ospatzen zen. Garai horretan hasten zen urte berria, eta ez orain bezala, urtarrilean. Horrela, urte zaharra bukatu eta berria hastea ospatzen zen jai hauekin. Olentzero, Miel Otxin, Zanpatzar... eta beste hainbat pertsonaia erre egiten ziren. Urte zaharraren kutsadura kendu egin behar baitzen, garbitu, eta modu horretara egiten zuten, hainbat pertsonaia errez. Erdi Aroan, berriz, Eliza Naturaren gainetik jarri zen eta inauterien zentzua eta egunak aldatu egin ziren. Egunak aldatzeaz gain, Elizak inauteriak berak ere aldatu zituen lege gogorrak ezarriz. Jaiaren aitzakiaz gertatutako gehiegikeriagatik, ez zituen begi onez ikusten. Gaur egun inauteriak urtean zehar jantzi ditugun maskara edo karatula guztiak eranzteko erabiltzen dira. Inauterien zentzua liberazioarena da. Beraz, denboran zehar inauteri egun hauen zentzua aldatu egin da. Hala ere, hainbat eta hainbat herritan garai bateko pertsonaiak eta ohiturak mantentzen dira. Gure proposamena zentzu horretan doa. Euskal Herriko hainbat herritan ospatzen diren inauterien berri luzatu nahi dizuegu.

Zuberoako maskaradak Zuberoako Maskaradak urtearen hasieratik Astearte Inauteri eguna bitartean ospatzen dira. Maskaraden elementu nagusia dantza eta antzerkia dira. Maskaradako pertsonaiak bi taldetan banaturik daude: gorriak eta beltzak. Lehenengoak garbi eta dotore jantzita egoten dira eta gorria da euren arropetako kolore nabariena eta besteak Zarpain eta zikin jantzita joaten dira talde honetakoak. 27


Nafarroa Behereko ihauteriak Nafarroa Behereko ihauteriak dira Euskal Herriko luzeenak, maiatzera arte irauten baitute. Ihauteri hauetan Kabalkada izeneko desfilea da oinarri. Bertan hainbat pertsonaiak hartzen dute parte.

Tolosako inauteriak Tolosako inauteriak ospe handikoak dira. Ez dira herri txikietako inauteriak bezalakoak, hiri handietakoekin antza handiagoa dute. Izatez Igande Inauteri egunean hasten dira eta Astearte arte irauten dute. Hala ere, aurreko hiru egunak, hots, Ostegun Gizen, Ostiral Mehe eta Zaldunita bezpera prestaketa egunak izaten dira. Txilabak, txarangak, danborrada, zezenak, dantzak, musika eta umorea presente izaten dira egun hauetan. Eta hortik aurrerako hirutan, are eta gehiago.

Abaltzisketako inauteriak Abaltzisketako txatxoak Igande Inautez ibiltzen dira baserriz baserri. Etxe atari guztietan makila-dantza egiten dute mozorro batek lekua garbitzen duen bitartean. Txatxoak zortzi mutil dira, alkandora eta galtza zuriz jantziak. Borla zuriko txapel gorria, gorbata beltza eta antzinako ezkon-mantoi koloretsu biz osatzen dute janzkera. Besoetatik behera kolore askotako zintak ere eramaten dituzte.

Mundakako aratusteak Musika joz eta abestuz ateratzen dira kalera Igande Inauterian. Zuri-zuri jantzita joaten dira guztiak, musika-bandaren zuzendaria izan ezik. Frak beltza eta kolore berdineko kapela eramaten ditu honek.

28


Musikariek burkazala janzten dute buruan, batzuetan aurpegia bistan utzita eta beste batzuetan aurpegia estalita. Aurpegia bistan daramatenek bibote eta papilote handiak margotzen dituzte aurpegian.

Lantzeko inauteriak Festa Astelehen Inauterian hasten da. Miel Otxin doa jendetzaren buruan. Ziripot traketsa, oinez egin ezinik dabil, makila baten laguntza duelarik horretarako. Txatxoek oihu eta dantza egiten dute. Zaldiko, Ziripot lurrera botatzen saiatuko da. Ziripot behin eta berriro eroriko da lurrera. Zaldiko Ziripoti hurbiltzen zaion bakoitzean, Txa-txoek defendatuko dute. Halako batean Txatxoek Zaldiko harrapatzen dute eta Ferratzaileek ferratu egingo dute. Hauek dira Euskal Herriko inauteri batzuk baina badaude beste batzuk ere, esate baterako: Markinako inauteriak, Lekeitioko inauteriak, Zalduondoko inauteriak, Arizkungo inauteriak, Unanuako ijoteak, Ituren eta Zubietako joaldunak, Leitzako iotegik, Lesakako inauteak...

Iturria: Hik Hasi

29


SAN JUAN SUA Idatzi soilez eztut min hau inola hanpatzerik orbela daraman bezala, haizeak narama ni San Juan suak senti nahirik Bero haren falta dut nik San Juan suak senti nahirik Urrun zaituztedanetik ➢ ZER DA? Donibane jaia edo, zenbait tokitako euskaran, San Joan festa edo sanjoanak antzinako jatorria duen jai garrantzitsua da, ipar hemisferioan udako solstizioaren hasiera dela-eta ekainaren 24an ospatzen dena, bereziki Europan .

➢ NONDIK DATOR OSPAKIZUN HORI? Donibane jaietan ospatzen diren su eta landare errituek antzinatik Europako hainbat tokitan bereziki, zelta tradizioa duten herrialdeetan egiten diren ospakizunetan du jatorri.

➢ SAN JUAN SUAREN OHITURAK ETA ERRITUAK

➢ NOLA OSPATZEN DA?

Sua da sanjoanetako protagonista. Luze dator ohitura pagano hori. Euskal Herriko herri gehienetan pizten dituzte suak gaurko egunez. Su handien edo txikien gainetik salto egiten da ongi pasatzeko zein espiritu txarrak uxatzeko.

Ekainean, eguzkiaren gaina, argiaren hilabetean, herri askotan 23an, San Juan bezpera ospatzen da. Arizkunen bestak direnik, ezkil jotzearekin hasten dira, bakoitzak bere etxe aurrian, zelaietako belar moztuarekin, (orain garaia dela belarra mozteko) suteak pizten dituzte, eta herritarrek erritu zahar bat segituz eta komenigarria denez suak saltatzen dituzte. Gaur egun, gau magiko honi amaiera emateko antzerki batekin akitzen da, baina garai batean ilunabar aldera lastozko sorgin bat erretzen zen. 30


➢ SAN JUAN SUAREN GAUZA INTERESGARRIAK ●

Luzaiden diotenez, gauerdian, hamabiak jotzen duen unean, errekako ura ardo bihurtzen da eta harriak, ogi. Une horretan erreka bazterretan izanez gero, bizitza osorako zoriontasuna lor daiteke. Toki askotan San Juan bezperan suaren inguruan hainbat gazte dantzan hasten dira. Suari begira “Agurra eta San Juan Suan dantza” dantzatzen da. Garai batean sorginak suaren inguruan elkartzen ziren, sorginek osatzen zuten taldeari “Akelarrea” deitzen zitzaion. Suaren inguruan saltoka eta dantzan ibiltzen ziren.

Iturria: Berria.eus

31


ELKANOREN OMENEZKO LEHORRERATZEA

Juan Sebastian Elkano, esploratzailea eta itsasgizona izan zela dakigu baina, zein zen? Nolatan ezagutzen dugu? Bere omenez, Getarian, lehorreratze bat antzezten da, zergatik? Goazen ikustera galdera hauen guztien erantzunak.

Elkano, Getariakoa zen, 1476an jaioa eta 1526an hilda, ozeano Barean. Gaztetatik bere jaioterria zen Getariako itsasgizonen bizitzara ohitua izanik arrantzale izan zen, gerora Frantziako portuetan zehar merkatari bezala ibili ondoren, bere itsasgizon ibilbidea gehiago osatu zuen. Baita ere, Getarian, monumentu bat jarri zioten; hasiera batean Elkanoren monumentua San Anton mendian jarri nahi zuten, baina diru nahiko lortu ez zenez, herriaren sarreran jarri zuten azkenean.

Egun batean, 1519ko abuztuaren 10ean hain zuzen ere, Elkano, Fernando Magallanesekin munduko lehen bira egitea joan zen 5 itsasontziren (Trinidad, San Antonio, Concepciรณn, Victoria eta Santiago izenekoak) eta 234 gizonen laguntzaz. Bidai hartan, Elkanok Concepciรณn itsasontziaren kapitaina zen, nahiz eta Victoriarekin lehorreratu. Magallanes, Filipinasetan hil zen beraz geratzen zen edota iritsi zen kapitaina Juan Sebastian Elkano izan zen.

32


Getariako jai nagusiak abuztuaren hasieran ospatzen dituzte Salbatore Deunaren omenez. Lau urtetik behin, gainera, Elkanoren lehorreratzea antzezten dute. Elkano 1522ko irailaren 6an iritsi zen Sanlucar de Barramedara beste 17 gizonekin 3 urtez munduari buelta eman ostean. Hurrengo lehorreratzea 2018an izan beharko lukeen arren, 2019an egingo da mendeurrenarekin bat egiteko. Ordura arte itxaron beharko getariarrentzat horren berezia den une hori bizitzeko. Karrozan bost neska gazte joaten dira munduko bost kontinenteak ordezkatzeko, eta lehen Getariako neskarik ederrenak ateratzen ziren. Orain, berriz, zozketa bidez aukeratzen dira karrozako neskak.

Iturriak: http://www.urolakostaonline.com/eu/que-hacer/ar te-y-cultura/tradicionesyfiestas/67-turismo/66-qu %C3%A9-hacer/35-arte-y-cultura/39-tradiciones-y -fiestas/1331-desembarco-juan-sebastian-elkano-e n-getaria/itemid-209

wikipedia https://www.youtube.com/watch?v=XwsmIAHX OhM

33


SANTU GUZTIEN EGUNA HILERRIAK LOREZ, HILDAKOEN OROIMENEZ Santu guztien festaburu eder honetan, bakea eta maitasuna eman dizkiguten senide guztien omenez egingo dugu!

➢ Zer da?

➢ Non saltzen dituzte loreak?

Senideok,ospatzen duguna garrantzi handikoa da. Santu guztien eguna ospatzen dugu, Jainkoaren elkartasunean bizi diren garai guztietako gizon-emakumeen festa da, Jainkoarekin pozetan bizi diren haur, gazte, heldu eta zaharren festa. Beren bihotzak maitasunari zabaldu eta Jesu Kristoren eraginez jokatu dutenen festa. Eta santuei begira jarrita, haien senitarteko izatearen poza sentitzen da, eta haien bide beretik aurrera egiteko gogoa.

Santu Guztien Eguna dela eta, Bretxa eta Polloe inguruan ohikoa den baino postu gehiago ikus daitezke egunotan.

➢ Noiz ospatzen da? ➢ Zer egiten da santu guztien egunean?

Azaroaren 1ean ospatzen da Santu Guztien Eguna.

➢ Zergatik ospatzen da Santu Guztien eguna? Suposatzen da, santu guztien eguna, hildako guztiei zuzendutako omenaldi moduko bat dela.

Ohiturari jarraituz, kanposantuan lore-sortak utzi eta hildako senitartekoei eta lagunei omenaldi xumea egiteko eguna izaten da Domu Santua; errezatzeko eguna.

➢ Non ospatzen da? España , Colombia , Guatemala , Mexiko , Bolivia , Filipinas, Chile , Estados Unidos, Canad a, Brasil eta Paraguay-n ospatzen da Santu Guztien Eguna.

Iturria: Wikipedia

34


SANTO TOMAS Santo Tomas jaia Euskal Herriko hiri eta herri askotan abenduaren 21ean, egiten den baserritarren feria eta jaia da. Donostian ospatzen da bereziki orduan badakizu etorri abenduaren 21ean Donostiara denok eguna pasatzera bertan dastatuko duzu munduko talorik, txistorrik eta sagardorik goxoena.

Historian baserri-feriaren egun bat zen,baina egun euskal baserriaren kultur jai bat bihurtu da, bertan baserriko produktuak erakutsi eta salgai jartzen dira kalean bertan jarritako salmenta-postuetan. Baserri-produktuen lehiaketak ere izaten dira. Ohikoa da, San Tomas jaian, txistorra eta taloa dastatzea, sagardoarekin batera dastatzea. Bada ere tradizioa baserritar bat bezala janztea baina pixkanaka galtzen doa.

Hori guztia kontuan izanda, feriak XIX. mendean du jatorria. Baserritar asko inkilino bezala bizi ziren euren baserrietan, eta aldiro ospitaleratzea ordaindu behar zioten nagusi edo jabeari. Ospitaleratzeak ordaintzeko eguna San Martin (azaroaren 11) izaten zen, baina azkenean San Tomas eguneraino luzatzen zen epea. Egun horretan baserritarrak hirira jaisten ziren ospitaleratzeak ordaintzera, eta, bide

batez, euren produktuak (barazkiak,

kapoiak, oilaskoak...) saldu eta beste batzuk erosten zituzten. Gainera, hirietan bizi zirenek, Gabonetan jan behar zituzten jakiak erosten zituzten. Denborarekin, lehiaketak eta guzti antolatzen ziren, zein baserrik gaztarik, txakolinik edo txerririk hoberena zuen ikusteko. San Tomas egunean ere tradizionala da Konstituzio plazaren erdian txerri bat jartzen da eta egunaren bukaeran txerriarekin zozketa bat egitea. Argazki hau Konstituzio plazan zozketatzen den txerriarena da, hau da, Maikruz-ena. https://eu.wikipedia.org/wiki/San_Tomas_jaia eta http://www.eitb.eus/es/tag/mercado-santo-tomas/

35


TXALAPARTA Seguru txalapartari buruz hainbat informazioa entzun duzuela ezta? Artikulu honetan hainbat informazio aurkeztuko dizuet. Txalaparta perkusiozko euskal musika tresna da, Bi euskarriren gainean jarritako horizontalek osatzen dute. Egur erabilienak haltza,gaztainondoa eta lizarra izan dira. Txalaparta lau makilez jotzen da, txalapartari bakoitzak bi makil dituela. Tradizioaren arabera, jole bat eta bestea edo bata Lehenengoak oreka edo ordena ezartzen du bigarrenak desoreka sortzen duen. Tradizionalki zurezkoa izan bada ere, txalapartari berritzaileenak harriz eta bestelako materialez egindakoekin esperimentatzen hasi dira. Igor Otxoak eta Harkaitz Martinezek (Oreka Tx ), Nomadak Tx film dokumentalean, izoztezko txalaparta bat jotzen dute, Laponiara egindako bidaia.

KOMUNIKAZIOA: Txalaparta, tradizionalki sagardoaren eta baserriaren munduari atxikia egon da. Herri askotan, upeletako sagardoa edateko puntu egokira iristen zenean, txalaparta jotzen zen inguruko jendeari jakinarazteko. JOTZEKO ERA: Lehenik, bi saski hartu eta lurrean jarri behar dira. Ondoren, lastozko bi poltsa hartu eta saskien gainean jarri; horrek errebotatu eta ez du huts jotzen, geroago, egurrezko ohol luze batzuk hartu dira. Hurrena, egurrezko bi oholak, saskien gainean jarri behar dira. 36


https://youtu.be/uBbcnqHnQxE https://www.youtube.com/watch?v=UTY8GXNix3A

ITURRIA: Wikipedia ikasnewsweb.

entziklopedia

askea,Youtube

eta

37


EUSKAL DANTZA: EUSKAL HERRIKO TRADIZIOA

Euskal Herriko dantza oso famatua da izan ere, gure tradiziorik zaharrenetakoa dela esan daiteke horregatik iruditu zait oso garrantzitsua dela beraz espero dut gustukoa izatea ea zer edo zer berri aurkitzen duzuen ea zer dakizun...Anima zaitez!

Zer ote da/dira?

Euskal dantzak euskal kultura eta folklorearen osagai garrantzitsuak dira. Herri, eskualde edo lurralde batetik bestera dantzak aldatu egiten dira, baita esanahia eta dantza egiteko modua ere (jantziak, partaideak...). Dantza batzuk oso zaharrak dira, ia betidanik egin dira Euskal Herrian , baina badaude antzinako dantzen bertsio eraberrituak ere.Euskal dantzak hain fenomeno aberatsak direnez, zaila da sailkapenen bat egitea.

Noiz sortu zen? Zerk galarazi zuen? XX. mendearen lehendabiziko herenean dantza tradizionalak indarra hartzen joango dira, esaterako, Eusko Alderdi Jeltzalearen gune sozialetan. Horrela, Euskal Herriko hiri garrantzitsuenetan, apurka-apurka dantza taldeak sortuko dira eta euren artean topaketa eta agerraldi handiak antolatuko dituzte. Gerra zibilak, ordea, euskal bizitza kulturalaren zati handi bat isilarazi eta desagerrarazi egingo du. Frankoren jazarpenaren ondorioz, euskal folklorea talde gutxi batzuen esku geratuko da, mundu landatarrean, batez ere. Denborak aurrera, 40ko hamarkadan hirietan dantza taldeak sortzen hasiko dira, 50eko hamarkadaren hasierarako Oldarra (Miarritze), Duguna (IruĂąa), Goizaldi (Donostia) eta Dindirri (Bilbo) bezalako dantza taldeak sortuz.

38


Dantzarako erabiltzen den arropa: Mutilek nahiz neskek arropa ezberdina eramaten dute. Mutilen arropa:

Nesken arropa:

Dantza mota ezagunenak: â—?

Erromeria edo plazetako dantzak. Herrietako jai eta erromerietan egiten dira, eta nahi duen guztiak parte hartzen du. Gaur egun dantza taldeek egiten dute gehienbat, baina zenbait tokitan (landa guneetan bereziki) dantza irekiak izaten jarraitzen dute.

â—?

Ezpata dantzak. Europako antzerako beste dantzen ezaugarri bertsuak dituzte. Ohorezko dantzak izan ohi dira, egun bereziak gogoratzeko egiten dira gehienetan.

â—?

Festa amaierako dantzak. Ziklo baten amaiera eta ondorengo baten hasiera antzezten dute. Adibidez, inauterietan jaia eta parranda girotik garizumako garaira pasatzea gogorarazten dute.

Dantzari ezagunak:

Hainbat eta hainbat dantzari eta dantza-bikote egon dira eta ezagunenak hauek dira: Oinkariko Lierni Camio eta Iker Sanz : Euskal Herriko dantza sueltoko irabazleak 2015en Oinkariko irakaslea Lourdes Esnaola: Hainbat dantza txapelketa irabazitakoa Jon Maia dantzaria: Dantzari profesionala Edu Muruamendiaran: Aukeran dantza taldeko irakaslea

39


Dantzariak dantzan Iturriak: Wikipedia Youtube https://youtu.be/M1VMArrBaIU?list=RDY34ZNBau2Kk

40


BASERRITAR JANTZIAK Aspalditik ezagutuko dituzu baserritar jantziak, baina ba al dakizu zerbait ospakizun, jantzi tradizionala eta tradiziozko janzkera, baserritar jantzia eta baserritar janzkerari buruz? Bada artikulu hau irakurri eta jakingo duzu!

OSPAKIZUNAK: Urtean zehar zenbait ospakizunetan, eta, aurki, herri askotan egingo diren Euskal Jaietan, baserritarrez janzteko ohitura daukagu. Ohitura hau Euskal Herri osoan zehar zabaldurik dago. Halere, janzten den horrek, esan dugunaz gain, beste izendapen batzuk ere baditu: artzai andre, amona, neska‌ emakumezkoei dagokienez. Jantzi honen ezaugarriak, gutxi gora behera eta azken urteotako “berrikuntzakâ€? alde batera utziaz, antzekoak dira gure lurralde osoan. Beraz, ez gara tokian tokiko jantzi batez ari, euskaldun guztion jantzia da, eta hori izango litzateke bere ezaugarri nabarmenena.

Jantzi tradizionala eta tradiziozko janzkera: Orokorrean esan daiteke, janzkera, jantzi multzo batek osatuko lukeena izango litzatekeela. Jantzi horiek ez dute zertan berdinak izan. Halere, multzo horretan sartu ahal izateko ezaugarri bertsuak dituztela ezin dugu ukatu. Oraindaino heldu zaizkigun jantziak, festa, dantza edo ospakizun berezietan erabiltzen ditugunak alegia, tradiziozkoak direla esango dugu ohiturak, errepikapenak ezarri dituelako eta, bestalde, bertako material eta janzkiekin osaturikoak direlako. Hori dela eta, elementu, kolore, neurri‌zehatz batzuk dituzte. Hauen kasuan, beraz, beste ikuspuntu bat zabaltzen zaigu. Hau izango litzateke, esaterako, dantzak edota beste zenbait erritual egiteko erabilitako jantzien lekua. Ezaugarri finko batzuk mantentzen dituzte eta askotan garai bateko moda edo janzkeran sorburua izan badezakete ere, urte luzeetan zehar beren horretan mantendu dira, eta aldagaiztasuna izango litzateke, beraz, haiek duten ezaugarri eta balorerik handienetako bat.

41


Baserritar jantzia eta baserritarren janzkera: Baserritarren janzkera XX. mendearekin desagertzen hasi zen eta edadetuek mantentzen bazuten ere, hiri moda gailendu zen. Fenomeno hau ez zen soilik Euskal Herrian gertatu. Izan ere, Moda, joan den gizaldiko gertakaririk garrantzitsuenetako bat izan zen industriaren eta hedabideen finkatzearekin batera. Ordura arte gutxi batzuen esku zegoena, fabriketan egindako arropa eta aldizkarietako figurinei esker errazago lortzeko aukera izaten hasi baitzen gehiengoarentzat. XIX. mendean gure artean fabrikak ugaltzen hasi ziren eta baserritar asko (gaur egun bezala) bertan lanean hasi ziren, baserriko lanak utzi gabe askotan. Hori zela eta, gure baserrietako gazteek (lanerako izan ezik) kaleko janzkera, hiri modari lotua, zeukaten 1940rako. Garai berean, gure Herrian mugimendu politiko eta kultural sendoa sortu zen eta baserriaren bizirautean ikusten zen gure kultura ezaugarrien salbazioa. Ideia honi jarraiki, XX. gizaldiaren hasieran zenbaitek antzematen zuen kalea ezaugarri horien galera izan zitekeela. Tradizioekin lotura neurri handi batean galdu zenez, XX. mendearen bigarren zatian ikaragarrizko galera izan genuen jantzi eta janzkera tradizionalei dagokien arlo honetan. Europako toki askotan, ordea, gordetzeko joera handia izan zen. Gainera, hemen ez bezala, kale/baserri bereizketa horren baitan ez zegoen euskaldun/erdaldun bereizketaren antzekorik. Eta hain zuzen hemen dago, gaur egun ere dirauen arazoaren gakoa. Horregatik gure ondarea murrizturik eta zeharo itxuraldaturik heldu zaigu XXI. mende honetara. Garaiko prentsan arakatzen badugu, hiritarren sentimendua islatzen duten zenbait artikulutan, baserria eta baserritarrak ageri dira gehienetan gure berezitasunen gordailu bezala. Hala ere, ezin dute estali gutxietsi egiten dituztela. Hain zuzen ere, hiritarren ikuspegitik baserritarrak irudikatu nahi direnean, nahiz eta gaur ez bezala ereduak bizirik izan karikaturizatu egiten da hauen irudia.

42


Urteek aurrera egin zuten heinean ohitura zabalduz joan zen eta baserritarren moduan janztea jadanik tradizio bilakatu zen. Honela bada, janzkera zena jantzi bilakatu zen.

https://youtu.be/WYq-rSnfnq4 https://youtu.be/5CljBVw5NV4

Bestalde, eta jantziaren beraren ezaugarriei bagagozkie, oinarrian zeukan eredua heldu eta zaharren janzkerarena zen. Hain zuzen ere, ohitura hori finkatzen hasi zenerako gazteek, nahiz eta nekazal girokoak izan, hiri moda bereganatu zutelako. Horregatik, jantziak ilunak ziren eta gizaldiaren erdialdeko jantziei erreparatzen badiegu konturatzen gara, jadanik jantzi direnez, elkarren artean alde gutxi dagoela. Hitzaldien bidez eta zenbait ikastola eta kultur etxetan eginiko informatze lanean oinarriturik, abian jarri genuen ondorio desberdinak izan zituen egitasmo hau. Gure irizpide berberak zituzten beste talde batzuk ere lanean bazebiltzan ere, ezjakintasuna eta kulturaren arlo honi zor zaion begirune eza nagusi zenez, kaleraturiko jantzien kopia kaxkarrak, ezaguerarik ezak eragindako asko ikusten hasi ziren eta zenbait jostundegi, denda eta fabrikatan jantzi berri hauek ekoizteari ekin zitzaion. Hau dela eta, berriz ere jantzi honi janzkera kategoria eman nahian jantzi desberdinak egiten dira, baina jantzi hauek ez dira ez orain ehun urtekoen tankerakoak ezta XX. mendean zehar tradiziozko bilakatu zen baserritar jantziaren tankerakoak. Gehienetan egileak zuri-beltzezko argazki zaharretan oinarritzen dira soilik, beharrezkoak diren beste zenbait daturen berri izan gabe: oihalen kolorea, erabiltzen ziren ehunak, neurriak, atzealdeak (argazkietan ez dira normalean ikusten)‌ eta emaitzak ereduetatik ikaragarri aldentzen dira. Zoritxarrez, ikusi ahal izan dugu honek ez diola axola ez egileari ezta erosleari ere. Iturria: Eusko News eta Youtube 43


Lauburua Askok galdetuko zenioten zeuen buruei nundikan ote datorren lauburua edo zer den. Hau da zuen aukera zeuen zalantza guztiak argitzeko!

Zer da “Lauburua”?

“Lauburua” munduan zehar

Lauburua, Zeltengandik etorritako ikur bat da, gure kulturaren barne-barnean sartu zaigu, izenak dioen bezala lau buru ditu eta euskal antzinateko irudirik esanguratsuena da.

Gaur egun, ere, erabiltzen da. Indian, gurutzea zuzena da, hemen, aldiz, kurbatua da. Deigarriena da, Kolon aurreko Amerikan ere erabiltzen zela. Europan Naziek jarri zuten modan.

Nondik dator “Lauburua”? Zeltak

Nazien lauburua

Nolakoa da “Lauburua”?

Lehen esan dugun bezala, lauburua, Zeltengandik dator. Garai batean, Zeltek beren kulturako gauza asko ekarri zituzten.

Lauburua, izenak esaten duen bezala, lau buru ditu, baina, munduan 24 lauburu mota daude, horietako bat gurea. Gurutze itxurakoak, kurbatuak, borobilduak…

44


Munduko “Lauburu” guztiak irudi batean

Zer esan nahi du “Lauburu” hitzak? Lauburu hitzak lau buru esan nahi du, baina zer irudikatu nahi du horrekin? Lauburuak eguzkia irudikatzen du, alderdi onak edo gauza baikorrak ere irudikatzen ditu.

Lauburu bat eguzkiarekin bat eginda

Iturria: Wikipedia, Auñamendi Entziklopedia, Bittoren Iturberen testigantza

45


EUSKAL HERRIKO MITOLOGIA Zer da mitologia? Ba

al

zenekien

Euskal

mitologia

Euskal

Herriko

lurraldeetako mitoen multzoa da. Euskal mitologia

antzinako jainko edo heroien

Euskal

ekintzetan edo egiazko gertaeretan oinarritzen

Herrian

da.

mitologian

Iturria: Wikipedia

oinarritutako hainbat leku “magiko� daudela? Eta, Gaueko, otso edota irudi ikusezin baten moduan agertzen dela? Gainera,

Mari,

Ama

lurraren

irudikapena dela? Hori guztia eta gehiago jakin nahi baduzu, animatu artikulu hau irakurtzera.

46


Pertsonaia famatuak: ●

GAUEKO-REN KONDAIRA: Euskal

Sugaar, Mari jainkosaren senarra, suge itxura du.

Mari, Euskal mitologiaren jainkosa da.

denboraldi horretan berak bakarrik agintzen zuen lur gainean bere legearekin. Lege horrek gizakiei debekatu

Amalur, Eguzkiaren eta Ilargiaren

egiten zien gauean lan egiteak, lehiatzea edo

amatzat hartzen da . Izakiez gain,

baserriaren

pertsonaia

istorioetan, Gaueko arima bahitzaile moduan

mitologikoen,

arimen

babesetik

irtetea.

Herriko

bizileku omen da. Berak landareen

jarduten zuen, hau egitean otso handi bat

eta animalien bizia ziurtatzen du.

bezala edo irudi ikusezin baten moduan

Jaun Zuria, Bizkaiko Jaurerriko sortzaile eta lehen jaun mitikoa da.

jauna da. Bere erregealdia gauerdian hasi egiten zen eta argitu arte irauten zuen,

nagusia da, Ama lurraren irudikapena

mitologian , Gaueko gauaren iluntasunaren

Urtzi, zeruan bizi den jainko honek

agertzen zen. Batzuetan haren ordez sorginak, jentilak edo Basajaun bera ere bidaltzen zuten eta haien biktimak normalean neska ederrak ziren.

Esaten

zuten

adibidez

Ataunko

baserrian neskatila bat bere lagunekin apustu

ekaitzak sortzen ditu.

bat egin zuela, apustu horren arabera gauean ●

Basajaun, basoan bizi den euskal mitologiako

izakia

da,

Olentzerorekin batera bizirik geratu zen azken jentila.

iturri hurbil batera joan behar izan zuen, baina Gaueko bahitu zuen ailegatu aurretik, eta bere lagunei haize bolada batean bere hitzak ekarri zien: “gaua gauekorentzat eta

Iturria: Wikipedia

eguna egunekoentzat”. Iturria: Wikipedia

47


Euskal hilobiak Animatu euskal hilobiei buruzko testu hau irakurtzera! Euskal Herriko trikuharri gehienak XIX. mendetik identifikatu dira. Hala ere, badira batzuk antzinatik ezagunak direnak, eta horiei interpretazioa emateko hainbat sinesmen eta elezaharren leku izan zirenak, sorgin,jentil, mairu eta altxor ezkutuen inguruan. Batzuetan elezahar horiek trikuharriaren izenean bertan ere islatzen dira, hala nola chabola de la Hechicera (Bilarren), Sorginetxe (Arrizalan),Kapelamendi eta Eskalmendi (Arrazua), Tartaloetxe (Zegaman an). Hilobiak izan zirelako kondaira ere zabaldua dago, Beruetako Bi Ahizpen Sepultura izeneko trikuharrian bezala. Deigarria da, dena den, artzain eta baserritarren artean megalito horiek jendearen hilobiak zirelako ezaguera gaur egun arte heldu izana, kontuan harturik dirudienez duela milaka edo ehunka urte ez direla horretarako erabili.

Disko formako hilarriak: Euskal Herrian , gainean iduki trapezoidal duen zirkulu-formako harriak osatuta dago. Zirkulua apaintzeko lauburuak , irudi geometrikoak (eguzki-ikurrak adibidez) edo ikur kristauak (IHS edo Andra Mariarekin lotuak) edo irudi begetalak (arbolak ) erabiltzen dituzte [6]. Hildakoaren izenak ez du agertzen, baina batzuetan familiarena. Disko-formako hilarriak edo hilarri biribilak hildakoen oroitzapenezko monumentuak dira,Magreben, Sirian,Suedian , Frantzian , Italian , Espainian , Portugalen , Turkian , Errusian , Norvegian , baina, batez ere, Euskal Herriko hilerrietan ikus daitezkeenak. Ezagutzen ditugun lehendabizikoak XVI. mendea baino zaharragoak dira, batzuen ustez Goi Erdi Arokoa k.Disko-formako hilarrietatik gertu, sarritan taula itxurako hilarriak eta gurutze klasikoak aurkitu daitezke.

Trikuharri bat Estela diskoide bat

48


Mairubaratzak: ere hilobiak dira, hildakoen errautsak jasotzen dituzte. Errauts hauek, harrespilaren erdialdean jartzen zituzten, batez ere. eraikuntza hau K. a. lehen milakadakoak dira. Harrespilak, edo peristalitoak, tamaina aldagarria dute, baina gehienetan 2 eta 13 metro bitarteko diametroa izaten dute, geihenek 3 eta 10 metro bitarteko diametroa dutelarik. osatzen duten harriak edo lekukoak ortostato izena dute. Harri kopurua ez da beti berbera: 8 eta 50 ortostato bitartekoak dira gehienak. Mairubaratzen kokapena, beste megalitoen kasuan bezala, mendi-lepoak, mendibizkarrak, maldeko zelaiguneak, bi mazeletan, dira. Larre-aldaketaren bide zaharren ondoan, ikuspegi zabalak begiztatu daitezken lekuetan. Euskal Herrian aurkitzen ditugun mairubaratzak hildakoen errautsak jasotzen dituzte. Seguraski K. a. lehen milakadan bizi ziren artzainenak.

Mairubaratza bat.

Iturria: Wikipedia.

49


EUSKAL GASTRONOMIA

Oraingo honetan Euskal gastronomiari

EZAUGARRIAK:

buruzko informazioa dakart. Ziur gure

Alde batetik itsasotik hartutako elikagaiak

gastronomiari buruz zerbait gehiago

eta

jakiteko irrikaz zaudela!

bestetik

Ebro

haran

emankorrean

hazitakoek eragin handia izan dute euskal sukaldaritzan.

kostaldetan

arrain

eta

itsaskiak nagusiak izan dira, barnealdean, Euskal Herriko gastronomia Euskal Herrian

berriz,

sortutako

barazki eta lekak edo ibaietako arrainak eta

plater

oinarritutako

eta

sukaldaritza

elikagaietan da.

Euskal

natural

eta

umatutako

okelak,

bakailao idorra. Frantzia eta Espainiako

Herriko

sukaldaritzaren osagai nagusiak

eragina handia ere bada Ipar eta Hego

parrilaz

egindako

Euskal Herriko sukaldaritzan. Hego Euskal

marmitako a,

haragia

bakailao a,

eta

arraina,

Baionako

Herriko funtsezkoa den txakolina edo Ipar

hirugiharra, Tolosako babarrunak, Ezpeleta

Euskal Herrian funtsezkoak diren bixkotx

eta

edo

Lekeitioko

piperrak,

pintxoak ,

Idiazabalgo gazta , txakolina edo sagardoa

pastiza

eta

Baionako

xingarra ia

ezezagunak dira beste aldean.

dira.

JATEKO ERAK: Euskal

Herrian

sortutako

plater

eta

elikagaiez gainera, Euskal Herriak baditu janariak prestatu eta jateko era propioak, inguruko herrietan egiten ez direnak: â—?

Gipuzkoan batez ere, sagardotegiak sortu zuten sagardoa dastatzeko. Normalean sagardo-kupel

handiak

dituzten

mendialdeko jatetxeak dira. â—?

Txikiteo

Espainiako

tapas

jatearekin

lotura estua duena, Donostia, IruĂąea eta Bilboko Alde Zaharretan du tontorra. Txikiteroek tabernaz taberna biltzen dira, Idiazabalgo gazta, Marmitakoa eta Tolosako babarrunak

txikito ez ezik kroketa, patata-tortilla edo beste pintxo ere jateko.

50


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.