TLS 10

Page 1

010

tls tolosa

To l o s a k o U d a l a - B i h i l a b e t e k a r i a - I r a i l a 2 0 0 9 / To l o s a 2 0 1 5 - R e v i s t a b i m e n s u a l - S e p t i e m b r e 2 0 0 9

Udazkenean zabalduko ditu ateak txotxongiloen arteari eskainiko zaion eraikin integralak Mugikortasun Astea burutuko da Tolosan hilaren 18tik 26ra

Presa puzgarria Urte amaierarako prest izango da Oria ibaian kokatuko 01_tls den azpiegitura berria


0


010 1etik 16ra

Argitara­­­­­­­tzailea: Tolosako Udala Koordinazioa: Ingurugiro Departamentua Diseinua eta maketazioa: Zut! kreatiboak Azaleko argazkia: Tolosako Udala Ale kopurua: 8.000 D.L.: SS-340/06 Paper birziklatua - 100% paper ekologikoa

tls tolosa

Eskuartean duzu TLS aldizkari berritua. Bi hilabetez behin zure etxeko postontzian jaso eta Tolosako Udalarekin zerikusia duten albiste eta ekimenen berri izateko aukera izango duzu 16 orrietan zehar. Udazkenean zabalduko ditu ateak TOPic zentroak, eta ale honetan mundu osoan erreferente izango den eraikinari buruzko informazioa jasoko duzu (4-5 orriak). Gainera, Oria ibaian eraikitzen ari diren presa puzgarriaren berri izango duzu (6-7), Mendekotasun Legeak herritarrei eskaintzen dizkion laguntzen nondik norakoak ezagutuko dituzu (8), eta euskaraz mintzatzeko Mintzalaguna proiektua aurkeztuko dizugu (9). Gainera, irailaren 18tik 26ra luzatuko den Mugikortasun Astearen berri izango duzu (10-11), Tolosako gazte lokaletan sartuko gara (12), eta Alde Zaharreko historia berreskuratzeko egitasmoan parte hartzeko aukera izango duzu (13). Azkenik, herritarren iritzien tartea zabalduko dugu (14), albiste laburrak bilduko ditugu (15) eta alero argazki zahar batek Tolosako iraganera itzuliko gaitu. Tienes entre manos la renovada revista municipal TLS. Cada dos meses podrás recibir en tu buzón la información sobre las actividades y proyectos relacionados con el Ayuntamiento de Tolosa a través de sus 16 páginas. En otoño abrirá sus puertas el centro TOPic, y en este ejemplar conocerás los pormenores de este singular proyecto (páginas 4-5). Además, tendrás noticia sobre la presa neumática que se está construyendo en el río Oria (6-7), te informaremos de las importantes ayudas que se derivan de la Ley de Dependencia (8) y te presentaremos el proyecto Mintzalaguna (9). Además, se detalla el programa de la Semana de la Movilidad (10-11) que se desarrollará del 18 al 26 de septiembre, nos adentraremos en los locales que comparten los jóvenes de Tolosa (12) y podrás participar en la iniciativa para recuperar la historia de la Parte Vieja (13). Por último, abriremos una página donde se recogen las opiniones de nuestros lectores (14), realizaremos una breve selección de noticias (15) y una fotografía antigua nos transportará al pasado de Tolosa.

003_tls


004

TOPic: Herritarrentzat ateak zabalik Europa osoan txotxongilo artearentzako zentro integral bakarra izango da TOPic. Gainera, Tolosako herritarrek euren erabilerarako espazio berri bat izango dute udazkenetik aurrera. Udazkenerako aurreikusia dagoen Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroak, irudimenaren, berrikuntzaren eta originaltasunaren aldeko apustua egin du eta egitasmo bakar, erakargarri eta interesgarria da. Europa osoan txotxongilo artearentzako zentro integral bakarra izango da eta tolosarrek bere instalazioez gozatzeko aukera izango dute. Museoa, artxiboa, Tolosako Ekinbide Etxeko bulegoak, eta erresidentzia txikiaz gain, 250 ikus-entzuleentzat espazio eszenikoa, taberna gunea, eta Tolosako abesbatzentzat entsegu lokalak ere egokituko dira bertan.

TOPic “foku kultural” garrantzitsua bilakatuko da Euskal Herria plazari protagonismoa emanaz

TEE-k bideratuko duen txotxongilo programazioaz gain, Tolosako Udalak ere edukia eman nahi dio “tolosarrentzat sorpresa handia” izango den espazio honi. Udaleko Kultura sailak gogotsu ekin dio ekitaldien programaketari eta Tolosak beharrezkoa zuen tamaina erdiko aretoa delako. Modu honetan, TOPic “foku kultural” garrantzitsua bilakatuko dela uste dute, Euskal Herria plazari bestelako protagonismoa eta duintasuna emanaz. Gainera, irailean zehar tolosarrek TOPic ezagutu ahal izango dute, nahiz eta oraindik amaitu gabe egon. Bisita gidatuak antolatu dira hilabete honetan eta inaugurazioaren aurretik ere, azaroa, herritarrek bukatuta ikusteko aukera izango dute (Informazio gehiago: 943 650414). Azaro bukaeran inauguratuko da zentroa, Titirijai hasi aurretik. Bestalde, egitasmoarekin

kolaboratu nahi dutenek ateak zabalik izango dituzte boluntario moduan lan egiteko.

Auditorioa 250 ikus-entzuleentzako edukierarekin, sarbide onekin, ikusgaitasun ona uzten duen plano oker baten gainean banatutako eserleku eroso eta zabalak izango ditu. Areto hau bereziki prestatuta dago txotxongiloen antzezpenez gain, erdi neurriko antzerki lanak, proiekzioak, kontzertuak, kantaldiak, dantza, hitzaldiak, eztabaidak, kongresuak eta batzarrak hartzeko. Aretoak zinema edo ikus-entzunezko proiek-ziotarako hornidura, bat-bateko itzulpenerako eta bideo bitarteko hitzalditarako zerbitzuen erabilpena ere badu.Entzunaretoak ere badu entsegutarako, aurre-muntaietarako areto bat, batzuetan ganbara areto gisa edo taldeko jantzi-gela gisa erabil daitekeena, eszenatokiaren azaleraren antzekoa, (80 metro koadro, gutxi gorabehera), eta beste bi jantzigela, bakoitza 2 edo 3 pertsonentzako.

Museoa Mundu osoko herrialdetatik etorritako eta txotxongiloen manipulazio teknika desberdinez osatutako txotxongilo bilduma nabarmena izango du TOPic-ek. Asiako herrialdetako


Irailean zehar bisita gidatuak egingo dira tolosarrek zentroa barrutik ezagutu dezaten

erakusketa da zabalena, baina bildumak ere badu Ameriketako, Afrikako eta Europako erakusgai zabal bat ere. Taldean, 1.400 panpinen kopurura iristen dira. Titirijai jaialditik pasa diren partikularren edo konpainien lagapen desberdinetatik edo erosketen, maileguen edo biltegien bidez osatzen joan da fondoa. Erakusketa iraunkorraz gain, TOPic-ek aldi baterako erakusketei eskainitako espazioa ere izango du, era monografikoan, “harrigarriak diren txotxongiloaren unibertsoko alderdi bereziei leiho berriak ireki nahian”.

Tolosa, capital del títere

Taberna Lehen solairuan kokatua, espazio zabal honen inguruan (150 metro koadro) taberna bat, sukalde txiki bat eta komunak daude. Espazio honek, zentroko ekintza sozialak betetzeaz gain, ekintza ugari har ditzake: pintura, argazki edo diseinu grafikoko erakusketa txikiak, kontzertu txikiak...

Abesbatzentzat lokalak Laugarren solairuan kokatuta egongo dira Tolosako abesbatzentzat entsegu lokalak. Orain arte herriko zenbait lokaletan barreiatuta egon dira eta orain TOPic-en lekua hartuko dute, baina ez modu esklusiboan. Koru moduan ekintza kulturala mantentzen duten abesbatzek izango dute lekua. Bi esparru handi izango dira laugarren solairu honetan; bakoitzak, entsegurako gela handi bat eta beste txikiago bat izango ditu. Bereziki erabilera honetarako egokitutako aretoak izango dira; akustika egoki eta prestazio guztiekin. Koruen iradokizunak kontutan hartu dira horretarako.

El Centro Internacional del Títere levantará el telón en otoño de este año, de la mano del Titirijai, y nace con el objetivo de que Tolosa sea la capital mundial del títere. Este singular y atractivo proyecto apuesta por la imaginación, la innovación y la originalidad para convertir el TOPic en el único centro integral para el arte de la marioneta en Europa. Aunque su inauguración tendrá lugar antes del Titiriaji, en otoño de este año, los tolosarras podrán visitar las entrañas del centro, ya que a lo largo del mes de septiembre se desarrollarán visitas guiadas y en noviembre se brindará la posibilidad de visitar el centro terminado, antes de su inauguración (Más información: 943 650414). Además, quien quiera colaborar en la iniciativa como voluntario también tendrá las puertas abiertas. El proyecto se sitúa en el antiguo Palacio de Justicia, en la Plaza de Euskal Herria. Contará con 3.600 metros cuadrados, y sus cinco

plantas acogerán un museo permanente y exposiciones temporales; un centro de documentación, archivo y mediateca totalmente digitalizados; un moderno y bien equipado espacio escénico con un aforo para 250 espectadores; sala para producción y montajes; espacios de ensayo para los coros del municipio; salas para talleres y cursos, tanto presenciales como online; y una pequeña residencia para artistas e investigadores. El centro también nace con vocación de acoger el tradicional Festival de Títeres de Tolosa, el Titirijai, referente a nivel internacional, así como de ofrecer espectáculos de marionetas en una programación estable a lo largo del año. El proyecto tiene un presupuesto de 6 millones de euros y los patrocinadores son: el Ayuntamiento de Tolosa, el Gobierno Central, Gobierno Vasco, Diputación de Gipuzkoa y Kutxa. Dichas aportaciones permitirán financiar un centro único en su género.

005_tls


006 Presa puzgarriak Oria ibaia eraldatuko du

Urte amaierarako prest izango da presa berria, Errota eraikinaren eta Jon Andoni Irazusta pasealekuaren artean (eskuin aldeko biala). Eurite handien eragina murrizteko eta kirol praktikak hobetzeko helburua du. Martxan dira dagoeneko Oria ibaiko presa puzgarria eraikitzeko lanak. Presak bi erabilpen nagusi izango ditu. Alde batetik, eurite handiak egiten dituenean honen eragina murrizteko izango da, eta beste alde batetik, aisiarako erabiliko da. Errota eta eskuin aldeko bialaren artean kokatuko da instalakuntza. 50 metro eta 77 zentimetro neurtuko ditu azpiegitura berriak eta sistema berezi baten bidez, ur asko dagoela sumatzen duenean hustu egingo da, eta emaria jaistean, berriz, puztu. Presaren eraikitze lanak, kolektorearen obra, eta Ibarrako Zelai ibaiko uraren kalitatea hobetzeko lanekin hertsiki lotuta daude. Modu honetan, Oria ibaia biziberritze prozesu batean murgilduta dago eta denbora luzean zabortegi moduan erabili dena, orain errekuperatu eta herritarren erabilerarako aprobetxatu ahal izango da.

Kirol jarduerak

La obra permitirĂĄ la subida del nivel de la lĂĄmina de agua cerca de 80 centĂ­metros

Presa puzgarriaren lanen ondoren, kirol jarduerak eremu zabalagoan egiteko aukera izango dute tolosarrek. Orain arte egin ahal izan ez diren zenbait kirol egin ahal izango dira: piraguismoa, arrantza, igeriketa‌ Gainera, arraunari dagokionez, iraganeko ibilbidea errekuperatu ahal izango da, oraingoa baino luzeagoa, hain zuzen ere. Mustad gunetik hasi eta Errota alboan kokatuko den presa berriraino ibilbide jarrai bat osatu ahal izango da. Tolosako Arraun Klubak luzaroan egindako eskaria da honakoa.

Arrainentzat eskala Obren ondorioz amuarrainak trabatuta geratzen ari dira eta ingurumen enpresa bateko langileak harrapatzen ari dira, ondoren,

ibaiko beste gune batera eramateko. Gainera, Errotako eraikinak kanal bat du eta horrek arrainentzat eskala bat eraikitzea erraztuko du. Hala, arazorik gabe gainditu ahali zango dute presa eta euren bidea jarraitu. Bitartean, amuarrainak banan bana erreskatatzen ari dira Naparzubi inguruan.


Reducir los riesgos de las grandes crecidas de agua

Alde Zaharreko kale eta pasadizoak

La nueva presa se ubicará entre el edificio Errota y el vial de la margen derecha. Construcciones Arkaitza es quien está llevando a cabo las obras, por un importe 1.494.121 euros y un plazo de ejecución de 17 semanas. Se trata ésta de una de las cinco obras adscritas al Fondo Estatal de Inversión Local y la más importante en lo referente a la dotación económica a ella asignada.

Tolosako Udalak Alde Zaharreko zeharkako kale eta pasadizoak urbanizatzeko proiektuari ekin dio. Uztailean hasi ziren Letxuga kaleko lanekin eta udazkena bitarte beste zenbait zeharkako kale berrituko dituzte. Udalak Alde Zaharra indartzeko interes berezia erakutsi du eta azken urteetan pauso asko eman ditu bide honetan; Zerkausiaren erreforma edota Errotarena dira adibide.

Las obras consisten en el derribo del azud actual y la construcción de una nueva presa hinchable de 50,77 metros de longitud, con dos objetivos:

Zeharkako kale eta pasadizoak urbanizatzeko garaian, orain artean Alde Zaharrean aplikatu diren irizpideak jarraitzen ari dira. Kakueta S.L. enpresa arduratzen ari da 396.016 euroko aurrekontua duten obrez. Aktuazio garrantzitsuenak Letxuga eta Atadi kalekoak izango badira ere, beste hainbat kale berrituko dituzte; Leitza kalea, Rondilla 7-Aroztegietako pasadizoa, plaza BerriaRondilla pasadizoa, Plaza Berria-Korreo 64 etxartea, Errementari 48-Korreo 35 etxartea, Maria Luisa Agirre doktorearen plaza eta Errementari 12- Korreo 12 etxartea.

• Minimizar las avenidas extraordinarias, minimizando así los riesgos de inundación. • Mejorar las condiciones del río, lo que permitirá a la ciudadanía disfrutar del mismo y desarrollar todo tipo de actividades en el medio natural, como la natación, el remo, el piragüismo o la pesca. En cuanto al aspecto deportivo, la presa permitirá la subida del nivel de la lámina de agua cerca de 80 centímetros, con lo que las condiciones de navegabilidad en el río se verán notablemente mejoradas, haciendo que el tramo practicable para deportes como el remo o el piragüismo pueda llegar hasta las inmediaciones de Mustad. Esta obra se unirá a otras como la del colector o la del encauzamiento del Río Zelai, cuya finalidad es la de recuperar nuestros ríos y hacer de ellos unos espacios integrados dentro del pueblo, a diferencia de lo que han sido hasta no hace mucho, en la que se les daba la espalda y se usaban únicamente como cloacas.

Letxuga kaleko lanak dira garrantzitsuenak proiektu honen baitan. Luzaroan ez da bertan obrarik egin eta instalazioak oso egoera txarrean aurkitzen dira. Beharrezkoa izan da lurzorua altxatzea. Dendariekin hitz egin dute udal teknikariak eta uda garaia salmenta aldetik kaskarragoa denez, obrak orain egitea adostu zuten.

Alde Zaharreko kaleak txukundu eta irizpideak bateratzeko helburua du proiektuak

Proiektuaren helburua Alde Zaharreko kaleak txukuntzez bukatzea da eta “irizpideak bateratzea”, bai kaleen definizioetan eta baita pasadizoenetan.

007_tls


008

Mendekotasun Legearen onarpena “aurrerapauso handia” izan da

Gizarte zerbitzuak: zure eskubideak Mendekotasun Legeak eskaintzen dituen laguntzak oraindik ere “ezezagunak” direla uste dute Gizarte Zerbitzuetako langileek. Familia giroko zainketak aintzat hartzen ditu orain lege garrantzitsu honek

Orain gutxi arte familia inguruko zainketa ez da baloratua izan. Mendekotasun Legea indarrean jarri zenetik, tolosar askok jo du Gizarte Zerbitzuen bulegora informazio eske eta balorazio bila. Mendekotasun Legeak zainketa hori aintzat hartu du azkenean. Hala ere, oraindik ere herritar askok ez du legea ezagutzen. Hori da Gizarte Zerbitzuetako arduradunek sumatzen dutena. “Ohitura hartu behar dugu gure ongizatea hobetuko duten zerbitzuak erabiltzera, izan ere, gure eskubideak dira eta erabili egin behar ditugu. Lege honen onarpena aurrerapauso handia izan da”, diote gizarte zerbitzuetako langileek. Autonomia fisikoa, zentzumenarena, psikikoa edo adimen-autonomiaren galera edo

faltarekin lotutako arrazoiengatik mendekotasun egoeran aurkitzen diren eta sorospen edo laguntza garrantzitsuak behar dituzten pertsonei zuzenduak daude laguntza hauek. Egunerokoak diren ekintzak eta, zehazki, norbere zainketari dagozkion ekintzak aurrera eraman ahal izateko zailtasunak dituzten pertsonak erabili ahal izango dituzten laguntza hauek. Mendekotasun gradu ezberdinak daude eta modu ezberdinean baloratzen da; hala, I., II., eta III. gradua ezberdintzen dira. “Udaletako Gizarte Zerbitzuak, herritarrengandik gertuen dagoen erakundea izateagatik, tramitea bideratzen dugu; medikuak osasun egoera aztertu eta Foru Aldundiak balorazioa egiten du azkenean”, argitu dute.

Diferentes tipos y grados de dependencia Desde que entró en vigor la Ley de Dependencia, son muchas las personas que se han acercado a los Servicios Sociales del Ayuntamiento para solicitar información. Sin embargo, desde este Departamento nos indican que perciben aún una falta de información acerca de esta ley y “muchas personas hacen dejación de un derecho que les corresponde”. Consideran que la Ley de Dependencia ha reconocido por fin los cuidados del entorno familiar y valoran la ley como “un gran paso adelante”. Las ayudas se dirigen a las personas que se encuentran en un estado de dependencia por razones ligadas a la falta o pérdida de autonomía física, sensorial, psíquica o intelectual y tienen necesidad de asistencia y/o ayudas importantes a fin de realizar las actividades corrientes de la vida diaria y, de modo particular, los referentes al cuidado personal. Existen grados de dependencia y desde los Servicios Sociales animan a solicitar información, que contribuirá a mejorar el bienestar de las personas.

Informazio gehiagorako/Para más información: Tolosako Udaleko Gizarte Zerbitzuak/ Servicios Sociales del Ayuntamiento de Tolosa: 943 69 74 60 edo gizartezerbitzuak@tolosakoudala.net Gipuzkoako Foru Aldundiaren doako informazio telefonoa/Teléfono gratuito de la Diputación Foral de Gipuzkoa: 900 43 43 43


Mintzakideekin euskaraz mintza!

Mintzalaguna egitasmoa euskara ikasten ari denari laguntza emateko sortutako ekimena da: bi euskara ikasle euskaraz hitz egiten dakien borondatezko laguntzaile batekin biltzen dira astean behin, ikasleak euskaraz hitz egiteko erraztasuna eta ohitura har dezan. Tolosako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Aitzol Udal Euskaltegiak aurrera daramaten Mintzalaguna programa arrakastatsua da. Aurten hirugarrenez martxan jarriko dute egitasmoa. Urtero euskara ikasle dezentek ematen du izena (iaz bederatzi talde osatu ziren), baina zailtasunak izaten dira euskara dakiten mintzalaguntzaileak aurkitzeko. Hori dela eta, mintzalaguntzaile izatera animatu nahi zaituztegu! Euskaraz hitz egiten jakitea eta astean ordubete libre izatea dira bete beharreko baldintza bakarrak. Euskara ikaslea eta bi mintzalaguntzaileak astean behin geratzen dira proiektu honen baitan,eta gustuko dituzten ekimenak egiten dira: mendira joan, irteera bat egin edota tertulian kafe bat hartu. Gainera, abenduan eta ikasturte bukaeran taldeko afaria edo irteeraren bat egiten dute. - Izena eman nahi baduzu (ikasle edo mintzalguntzaile moduan), irailaren 1etik aurrera Aitzol Udal Euskaltegira deitu dezakezu: 943 65 10 06; edota aitzolue@tolosakoudala.net helbidera idatzi.

Ratos de ocio en euskera La iniciativa persigue potenciar el uso del euskera entre los euskaldunberris

Se requieren vascohablantes que estén dispuestos a compartir una hora semanal voluntariamente

El Servicio de Euskera del Ayuntamiento, de la mano Aitzol Udal Euskaltegia, pondrá en marcha por tercera vez consecutiva este año el proyecto Mintzalaguna. La iniciativa persigue potenciar la motivación y el uso del euskera de los euskaldunberris. De esta forma, los y las estudiantes de euskera podrán poner en práctica lo que aprenden en las clases todos los días y encontrar espacios en la vida real para que utilicen el euskera. Sin embargo, para que la iniciativa prospere se requieren vascohablantes que estén dispuestos a compartir una hora semanal con varios euskaldunberris, de modo voluntario. Así, un estudiante de euskera se reunirá semanalmente con dos mintzalaguntzailes para compartir ratos de ocio y practicar, de paso, el euskera. Si este proyecto te interesa y quieres participar como alumno o como mintzalaguntzaile, puedes llamar a partir del 1 de septiembre a Aitzol Udal Euskaltegia (943 65 10 06) o escribir a la dirección aitzolue@tolosakoudala.net. 009_tls


010

Hobetu dezagun Tolosako klima! Mugikortasun Iraunkorraren Astea burutuko da Tolosan irailaren 18tik 26ra. Performance ekitaldi ikusgarria prestatzen ari dira ikasleak Tolosako Ingurumen Zentroaren laguntzarekin.

Día a día: 22 de septiembre, martes -10.00: Performence “Stop-auto” a cargo de los centros escolares de Tolosa. Recorrido: San Esteban, San Juan, Emeterio Arrese, Avenida de Navarra, Zumalakarregi, Triángulo, Korreo, Leitza, Rondilla, Triángulo, San Francisco, Árbol de Gernika y San Esteban. -Consejos para la ciudadanía.

24 de septiembre, jueves -7.30-14.00: Toma de datos del tráfico con alumnado de 4º curso de ESO del instituto Orixe. -19.15 y 21.45: Cinefórum: ‘Eloxio da distancia’ (Felipe Vega y Julio Llamazares).

25 de septiembre, viernes -16.30-21.00: Triángulo. Exposición y circuito de prueba de diferentes vehículos urbanos en la plaza del Triángulo: cuatro segways, sidecar y vehículo de gestión urbana, patines y bicicletas eléctricas, dos bici-taxis o Txitas, taller de chapas, etc.

26 de septiembre, sábado -11.00-13.00 y 16.30-21.00: Triángulo. Exposición y circuito de prueba de diferentes vehículos urbanos. -StopC02 Euskadi “Atera kontuak”. A través de diferentes juegos, los vecinos podrán conocer cómo contribuyen al cambio climático. Se trata de la primera iniciativa de acción en materia de lucha contra el cambio climático puesta en marcha en la Comunidad Autónoma del País Vasco.

Mugikortasun Iraunkorraren Astea egingo dute Tolosan irailaren 18tik 26ra “Hobetu zure hiriko klima” lemapean. Mugikortasun mahaiaren bilera, trafiko datuen bilketa eta bestelako ekimenez gain, aurten berrikuntza modura “perfomance” ekimen berezia egingo dute eta herritarrek ibilgailu ekologikoak probatzekoa aukera izango dute. Hiriak irla beroak dira. Hazten ari den munduko populazioa geroz eta gehiago hirietan kontzentratzen ari da eta zonalde hauen belardi eta basoak porlanek ordezkatu dituzte tenperatura igoz eta hodeiak areagotuz. Industriak, etxebizitzek eta trafikoak sortzen duten kutsadura eta energia isurketa berotasun iturriak dira eta gainera eraikin altuen izkinek haizeen fluxuen aldaketak sortzen dituzte. Baina hirietako diseinu espazialak, berdegune horizontalak zein bertikalak, kutsaduraren murrizketa eta energiaren aurrezpena eta efizientzia gure mikroklimaren hobekuntza ekar dezake. Horregatik, aurtengoan hirien klima hobetzeko beharra aldarrikatuko da Mugikortasunaren Astean.

Performance ekitaldia: prozesio ikusgarria Tolosako kaleetan Tolosako kaleek ekimen berezi baten lekuko izango dira hilaren 22an. Prozesio ikusgarria izango da. Samaniego-Orixe, Hirukide eta Laskorain Ikastolako kideak, mailen arabera, proiektuan murgildu dira, leloak osatu eta kartelak eginez. Performancea irudikapen bat da, mezu bat helarazteko. Modu honetan, ikasleek plastika eskoletan egindako kartoizko autoak bizkarrean eramango dituzte eta konparaketak egingo dira. Tolosako Ingurumen Zentroak materiala eta ereduak eman dizkiete. Ikasleak bozgorailuen bidez konparaketak egingo dituzte eta datuak eskainiko dituzte. Zenbat energia aurreztuko genuke autoa hartu beharrean autobusez joango bagina lanera? Zenbat CO2 gutxiago isuriko genuke? Beroketa globalari zein ekarpen egiten dio-

gu? Gainera, autobusez edota bizikleta erabiliaz aurreztu dezakegun energiaz hitz egingo dute ikasleek. Prozesio ikusgarria osatuko dute eta lau geldialdi egingo dituzte: Nafarroa Etorbideko haur parkean, Rondilla kalean eta Trianguloan. Gainera, ikasle nagusiek kazetari batzordea osatuko dute eta erreportaje bat egingo dute. Era berean, argazkilari batzordea ere osatuko du beste talde batek, ekimenaren irudiak eduki ahal izateko.

Ibilgailu ekologikoen erakusketa. Proba itzazu! Era berean, hilaren 25ean eta 26an ibilgailu ekologikoen erakusketa izango da Trianguloan. Hiri ibilgailu ezberdinen erakusketa egingo dute eta froga zirkuituak izango dira. Lau segway (bi gurpileko ibligailua non gidaria zutik doan), sidecar eta hiri kudeaketarako ibilgailua, patinak eta bizikleta elektrikoak, bi bizikleta-taxiak edo Txitak izango dira. Gainera, txapak egiteko tailerrak ere egongo dira, mugikortasun jasangarriaren aldeko mezuekin txapak egiteko.


2002tik 2008ra arteko Mugikortasun Iraunkorraren Europako Asteen arrakasta Mugikortasun Iraunkorraren Europako Asteak hasieratik lortu zuen Europa osoko ekimen izatea: 21 herrialdetako 320 hirik hartu zuten parte, eta beste 111 hirik ere babesa eman zioten. Ordutik aurrera, ekimenaren inguruko kontzientziazioa etengabe hazi da. Jendeak oso harrera ona egin dio: inkesta erantzun dutenen % 80 baino gehiago ekimenaren alde dago. Gehienen iritzian, Mugikortasun Iraunkorraren Europako Astea eraginkorra da hirietan autoa gehiegi erabiltzen dela nabarmentzeko eta, gehiengo zabal batek, gainera, maizago antolatzea ere nahiko luke. 2008an, inoiz baino tokiko agintari gehiagok, 2.102 agintarik, parte hartu zuten, ofizialki, Mugikortasun Iraunkorraren Europako Astean eta, guztira, 7.677 neurri iraunkor hartu zituzten; neurriak ere inoiz baino gehiago izan ziren, beraz, 39 herrialdetako 220 milioi herritarrek baino gehiagok hartu zuten parte!

“Mejora el clima de tu ciudad” es este año el lema elegido En su último informe de evaluación, el Panel Intergubernamental de expertos sobre el Cambio Climático (IPPC) concluyó que las emisiones globales de gases de efecto invernadero continuarán creciendo durante las próximas décadas. Estas emisiones, constituidas principalmente por metano (CH4), óxido nitroso (N2O) y dióxido de carbono (CO2), están causando incrementos de las temperaturas globales y, como consecuencia, subidas del nivel del mar, cambios en el ecosistema y un aumento de las enfermedades infecciosas. Fenómenos atmosféricos cada vez más frecuentes y extremos como tormentas, inundaciones y sequía evidencian las consecuencias vinculadas a este incremento de las temperaturas. Nuestros actuales hábitos en los desplazamientos, que dependen en gran medida de la utilización de vehículos que emplean combustibles fósiles, importante fuente de emisiones de dióxido de carbono, influyen además en el

“clima” de las ciudades y municipios que se ven afectados por la contaminación del aire y el ruido generados por el tráfico, muertos y heridos en las carreteras, atascos y una carencia de espacios públicos y cohesión social. Mediante el tema horizontal de 2009, Mejora el Clima de tu Ciudad, se quiere establecer un nexo de unión con la Conferencia de Cambio Climático de Naciones Unidas que tendrá lugar en diciembre de 2009 en Copenhague, y al mismo tiempo demostrar que los ciudadanos, las autoridades locales y otros sectores de la sociedad como organizaciones sociales y empresas, pueden contribuir a la lucha contra el calentamiento global fomentando un cambio radical del uso del coche privado hacia medios de transporte más sostenibles como los desplazamientos a pie o en bicicleta, el transporte público, el coche compartido y el coche multiusuario. De esta forma se puede mejorar la calidad de vida a nivel local.

011_tls


012

Lokaletako “segurtasun neurriak hobetzeko” aholkuak ematen dizkie gazteei Udalak

Lokalak: gazteak aisialdian biltzeko era berria

Sofa bat, askotariko posterrak eta aldarrikapenak hormetan, telebista, graffitiak... horrela definituko lirateke gaur egun gazteek biltzeko dituzten tokiak edo lokalak. Azken urteotan, 15 urtetik aurrerako gazteak lokaletan elkartzen hasi dira; topaleku modu berriak dira. Geroz eta gehiago dira Tolosan ere. Hala, Tolosako Udaleko Gazteria Zerbitzuak elkarbizitzaren aldeko apustua egin du eta gazteengandik gertu egoteko ahalegina emaitza baikorrak ematen ari da. Horrela jarrai dezagun! Gazteria Zerbitzuak 22 gazte lonja edo lokal zenbatu ditu, nahiz eta zaila den zifra eguneratua izatea. Orokorrean, 15 urtetik gorako neska-mutilak elkartzen dira eta hogei lagunen artean edo alokatzen dituzte lokalak. Duela bi urte, lehen lokalak eratzen hasi zirenean, Gazteria Zerbitzuak harremansarea sortzen hasi zen, maiztasun batekin bilerak egiteko asmotan. Udal ordezkariek zenbait lokal ere bisitatu dituzte harrezkero, zein egoeratan dauden ezagutzeko. “Bilera hauen bitartez segurtasun neurriak nola hobetu ditzaketen aholkatzen diegu. Lokaletan komuna, instalazio elektriko egokiak eta

su-itzalgailua eduki behar dituztela esaten diegu”, azaldu du Joxelu Andueza Gazteria zinegotziak. Azken finean, zigorren politika baztertu eta “barne funtzionamendurako egokia izan daitekeen araudia” aholkatu die Gazteria Zerbitzuak. “Esate baterako, gazte lokalak intsonorizatu gabe daudenez, beraiek badakite ezin dutela trasteekin kanpora atera eta bizilagunak errespetatzeko zein ordutegi jarraitu behar duten”, gehitu du Joxelu Anduezak. Gainera, Gazteria Zerbitzuak hitzaldia antolatu berri du; abokatu baten laguntzaz gazteek bete beharreko arauen berri izan dezaten. Bertan agerian jarri zituzten gazteek musika bolumenari buruzko zalantzak, seguru komenigarriei buruzko informazioa edota lokalaren jabeak eskatu ditzakeen baldintzei buruzko zalantzak. Bestalde, Inauterien aurretik ere bilera egin zuten eta 12 lokal ezberdinetako gazteak izan ziren bertan. “Horrelako bilerek duten garrantzia eta pizten duten interesa ikusi dugu. Izan ere, bilerak maizago egitea proposatu digute gazteek. Aurrera begira ere, gazteekin harremanetan jarraituko dugu lanean”, azaldu du Gazteria zinegotziak.

Reuniones y contacto permanente La proliferación de locales de jóvenes es una realidad cada vez más presente también en Tolosa. Es la nueva fórmula de reunión que está de moda. El Servicio de Juventud del Ayuntamiento tiene censados 22 locales y desde que hace dos años comenzaran a abrirse en Tolosa los primeros, se ha emprendido un proceso de acercamiento hacia los y las jóvenes con el objetivo de crear un clima de convivencia. En este sentido, el Servicio de Juventud han creado una red de contactos con las diferentes cuadrillas para mantener una relación permanente y llevar a cabo reuniones periódicas que les permitan “mejorar las condiciones de seguridad” de sus txokos. En lugar de aplicar una política sancionadora, Tolosa ha hecho una apuesta decidida por la convivencia. “Les asesoramos e informamos sobre diferentes aspectos relacionados con la seguridad. Por ejemplo, saben que en los locales, como mínimo, deben tener un baño, instalaciones eléctricas adecuadas y un extintor”, explica el concejal de Juventud, Joxelu Andueza.

El joven tolosarra Estanis Arsuaga comparte local con otros 19 amigos y amigas. En la imagen, cinco de los integrantes, en los sofás. Todos ellos tienen 17 años y se reúnen en un antiguo establecimiento en la subida a Izaskun.

Estanis Arsuaga gazteak beste 19 neska-mutilekin alokatuta daukate lokala. Argazkian bost kide ageri dira irribarretsu.Guztiek 17 urte dituzte eta Izaskun igoerako lokal batean elkartzen dira.

Además, hace unas semanas una representación de jóvenes mantuvo una reunión con una abogada que les esclareció diferentes cuestiones y temores acerca de la seguridad en sus locales. En la reunión los y las jóvenes mostraron sus dudas sobre el tipo de seguro que deben contratar, el volumen de decibelios que pueden alcanzar o las condiciones que puede exigirles el propietario o la propietaria del local. “Este tipo de reuniones nos indican que debemos seguir trabajando en esta senda, porque son los propios jóvenes quienes nos piden que mantengamos reuniones con más periodicidad”, concluye Andueza.


Alde Zaharreko istorio eta xelebrekeriak Tolosako Udalak, dendariekin bat eginda, Alde Zaharreko ahozko ondarea berreskuratu nahi du. Herritarrei deialdia luzatu diete ekarpenak egiteko. Alde Zaharreko kale, plaza, eta eraikinek urteetan gorde dituzten istorio, izen, pertsonai, xelebrekeria eta pasadizoak errekuperatzeko lanari ekin dio Tolosako Udalak, Erretengibel udal elkartearen bitartez, eta Alde Zaharreko dendariekin batera. Ekarpenak egiteko epea iraila bitarte luzatu dute. Historia ofizialetik ihes egiten duten istorioak jaso nahi dituzte lan berri honetan, Alde Zaharraren izaera berreskuratzeko. Bestelakoan, denboraren poderioz galdu egingo dira kontakizun horiek. “Historia txikia jaso nahi dugu, liburuetan agertzen ez den hori. Deialdia egin nahi diegu herritarrei euren etxeetako eskriturak begiratzeko eta jatorrizko izena guri esateko. Hala, Alde Zaharreko etxe guztien izenak izango ditugu”, azaldu du Pedro Tolosa, Alde Zaharra-Dendak elkarteko kideak. Modu honetan, eskaria egin diete familia, elkartea, eliza, ikastetxe edota dendariei Alde Zaharreko ekarpenak egin ditzaten.

Nola parte hartu dezaket?

¿Cómo puedo participar?

Iraila amaiera bitarte ekarpenak egiteko aukera izango da Erretengibeleko bulegoan (Plaza Zaharra, 10), tolosakuttuna@gmail.com helbidera idatziz edota 943 670892 telefono zenbakira deituz.

Hasta finales de septiembre los interesados podrán aportar información para la campaña en la oficina de Erretengibel (plaza Zaharra, 10), escribiendo a la dirección tolosakuttuna@ gmail.com o llamando al 943 670892.

Herritarrek egin dezaketen lan pertsonalaz gain, Zehazten soziologia enpresa datuak jasotzen ari da eta Carlos Rilova historialariak urria bitarte proiektuaren alderdi akademikoaz arduratuko da.

Erantzun eta irabazi!

La historia “menuda” del Casco Histórico El Ayuntamiento de Tolosa, a través de la oficina de rehabilitación del Casco Histórico Erretengibel, y de la mano de los comerciantes, ha puesto en marcha una iniciativa para recuperar las historias, anécdotas, nombres y curiosidades que encierra esta emblemática zona tolosarra. De esta forma, han hecho un llamamiento a familias, sociedades, escuelas o iglesias para realizar todo tipo de aportaciones que contribuyan a “no olvidar la historia menuda, la historia no oficial”. Además de esta recogida de testimonios, el historiador Carlos Rilova está realizando un trabajo que se prolongará hasta octubre. “Tenemos la percepción de que el casco no hace uso de su apellido: histórico. Nos gustaría que la gente que vive en la Parte Vieja mirase las escrituras de su casa para dar con los nombres de todas las casas”, solicitó el representante de la asociación Alde Zaharra-Dendak, Pedro Tolosa. Considera que desconocemos muchos detalles de esta zona emblemática. “Yo he nacido, vivo y trabajo en la plaza Verdura y la conozco al dedillo. Pocos sabrán, por ejemplo, que a un lado hay doce columnas y al otro trece”, desveló Pedro Tolosa.

Zenbat dakizu Alde Zaharrari buruz? Erretengibelek babestutako 150 euroko zozketan parte hartzeko aukera izango dute ondoko galderak zuzen erantzuten dituztenek:

¿Cuánto sabes sobre el Casco Histórico? Quien responda correctamente a las siguientes preguntas podrá participar en un sorteo, patrocinado por Erretengibel, de 150 euros:

- Zergatik du izena ‘Enperadore’ Alde Zaharreko kale batek? - ¿Por qué motivo una calle del Casco Histórico recibe el nombre ‘Enperadore’? ____________________________________________________________________________________ - Gaur egungo zein kaletatik igarotzen zen Erretengibel erreka? -¿Por qué calle actual transcurría la regata Erretengibel? ____________________________________________________________________________________ - Zein kale artean aurkitzen da ‘Juanito Lope’ izenez ezaguna den pasadizoa? -¿Entre qué calles está el conocido como ‘Pasadizo de Juanito Lope’? ____________________________________________________________________________________ - Andre Maria plazatik kanpo, Alde Zaharreko zein puntu bakarretik ikusten da parrokiako ordularia? -¿Desde qué único punto del Casco -fuera de la plaza Santa María- se ve el reloj de la parroquia? ____________________________________________________________________________________

OINARRIAK/BASES: - Alde Zaharra-Dendak elkarteak babestutako 100 euroko aparteko zozketa batean sartuko dira, galderen erantzunak helarazteaz gain, Alde Zaharrarekin zerikusia duen bitxikeriren bat kontatzen duenak. Participan en un sorteo EXTRA de 100 euros, patrocinado por Alde Zaharra-Dendak, los que además de contestar las preguntas indicadas, cuentan alguna anécdota curiosa del Casco Histórico. - Parte hartzeko adina: 16 urte arte. Edad de participación: hasta los 16 años. - Epea eta datuak entregatzeko lekua: irailaren 30a arte, Errentengibelen (Plaza Zaharra 10, behea. Tolosa). Plazos y lugar de entrega de los datos: hasta el 30 de septiembre en la sede de Erretengibel (plaza Zaharra 10, bajo. Tolosa). - Zozketa mota, data eta komunikazioa: zozketa urriko lehen astean egingo da Erretengibelen. Forma del sorteo, fecha y comunicación posterior: el sorteo tendrá lugar la primera semana de octubre en Erretengibel.

013_tls


014 Zure t­ xanda!

Eztabaidarako gaia:

Tolosako eskuin aldeko bialak bi norabide izaten jarraitu behar al du? ¿Cree que el vial de la margen derecha debe mantener las dos direcciones tras las obras del colector, a pesar de la supresión de las plazas de estacionamiento? Tolosako Udalak zure iritzia ezagutu nahi du gai zehatz baten inguruan. Ale honetan eskuin aldeko bialaren, Jon Andoni Irazusta pasealekuaren, norabidearen inguruan herritarren

Tolosako herritarren atalean zaude, hemen zu zara protagonista! Orrialde honetan zure iri­tzi, proposamen eta kexak plazara­tzeko aukera izango duzu. Horretarako www.tolosa2015. net web orrian sartu eta “foroa” atala klikatu beharko duzu eta zure iri­tzia helarazi. Era berean, tolosa2015@tolosakoudala.net helbidera ere ida­tz dezakezu. Tu opinión es la protagonista en esta sección de la revista municipal. Podrás hacernos llegar tus opiniones, propuestas de mejora y sugerencias para Tolosa. Para ello, debes acceder a la página web www.tolosa2015. net y agregar tu opinión en la sección “foro”. También puedes mandar un correo a la dirección tolosa2015@tolosakoudala.net.

pertzepzioa jakin nahi du. Kolektorearen obrak amaitu ostean autoentzako bi norabideak mantendu behar direla uste duzu, ala lehen bezala zentzu bakarrera itzultzearen aldekoa zara? Gune honetan lehen zeuden aparkalekuak beharrezkoak dira?

Zer deritzozu? Bidali zure iritzia!

Agenda 21 eta Tolosa 2015eko Creación del Consejo Asesor de Aholkulari Batzordearen eraketa Agenda 21 y Tolosa 2015 Iraila eta urria bitartean Agenda 21 eta Tolosa 2015eko Aholkulari Batzordeko bokalak aukeratuko dira eta taldea osatuko da. Batzorde honek, Tolosa 2015 kanpo eta udal barneko partaidetza prozesu baten ondoren idatzitako Tokiko Ekintza Plana onartu eta jarraipena egingo du. Politikari eta teknikariez gain, auzo elkarte, talde ekologista, kultur, kirol edo elkarte sozialetako kideek parte hartu ahal izango dute edo interesa duten herritarrek. Horretarako, tolosa2015@tolosakoudala.net helbidera idatzi behar da.

A lo largo del mes de septiembre y octubre se creará el Consejo Asesor de Agenda 21 y Tolosa 2015. Se elegirán los vocales del consejo y se creará el grupo de trabajo para la aprobación y seguimiento del Plan de Acción local redactado a partir del proceso de participación interna y externa Tolosa 2015. Además de políticos y técnicos del Ayuntamiento, también podrán participar como vocales los miembros de asociaciones vecinales, ecologistas, culturales, sociales y deportivas, o personas que a título individual tengan interés de participar. Para ello hay que escribir a tolosa2015@tolosakoudala.net.


Garraio publikoaren aldeko kanpaina martxan

Di-da batean La cerveza protagonizará el mes de septiembre Del 17 al 20 de septiembre se desarrollará la XI Feria de la Cerveza. Cerca de 300 voluntarios trabajarán en la fiesta, que contará con cinco comedores: la plaza Zaharra, el Tinglado, la terraza del Tinglado, el embarcadero y la calle del Zerkausi. Como todos los años, la popular feria ha sido organizada por diferentes grupos deportivos, con el patrocinio del Ayuntamiento. Quienes se acerquen podrán degustar 27 variedades (más que nunca) de cervezas. Con el objetivo de completar la iniciativa, este año también se ha preparado un programa de actividades culturales y deportivas. El día 17 actuará la banda de música (20.30h.), el día 18 ofrecerán un concierto ocho grupos de música de Tolosa (23.00h.), el día 19 tendrá lugar el Día de la Bicicleta y el día 20 se celebrará un ajedrez gigante.

Mugikortasun Astearen harira, Tolosako Udalak kanpaina berria martxan jarri du herritarrengan garraio publikoaren erabilera sustatzeko. Modu honetan, Hiribusean eta herriko zenbait markesinetan jarriko dira lelo berriak. “Hobetu zure herriko klima. Mejora el clima de tu ciudad”, goiburua erabili da eta garraio publikoaren erabilera eragiteko “Nirekin ibili. Anda conmigo” aldarrikapenak egingo dira.

Fotografías para el calendario de Tolosa: hasta el 30 de septiembre Tolargi y Tolosagasa han vuelto a convocar este año un concurso de fotografías para editar el calendario de Tolosa para 2010. En esta ocasión el lema elegido para el concurso es “La Tolosa Vasca: euskera y cultura”.

Kultur egitarau oparoa eskainiko du Leidor Antzokiak Uda amaitzear denean, Leidor Antzokiko kultur egitarauak indarra hartzen du. Hala, irailaren 11erako antolatu du Kultura sailak lehen ekitaldia. Pantxoa eta Peiok kontzertua eskainiko dute eta zuzeneko disko berri baten grabaketa egingo dute gurean. Urrian, aldiz, Glu Glu Antzerki taldearen “Cocidito Madrileño 2” antzezlanaz gozatzeko aukera izango dute ikus-entzuleek urriaren 17an. Dantzak ere protagonismoa edukiko du udazken honetan. Urriaren 23an “Lur Sagar”

obra garaikidea taularatuko du Dantzaz Konpainiak. Azaroan, berriz, hilaren 6an Juan Mari Beltran eta Kukai Dantza Taldeak ikuskizun bateratua eskainiko dute, “Mundua Tolosan” zikloaren baitan. Juan Mari Beltranek txalapartaren inguruan egindako hausnarketa lan baten ondorioz sortutako egitasmoa estreinatuko du Tolosan. Azaroaren 13an, berriz, “PapiroFlexia hip hop” izeneko dantza eta multimedia ikuskizuna eskainiko du Leidorrek, hip hop dantza oinarri duelarik.

El jurado seleccionará doce fotografías, una para cada mes, y otra más, que ocupará el espacio de la portada y que recibirá una mención especial. El plazo de entrega de las imágenes se prolongará hasta el 30 de septiembre y el fallo del concurso se dará a conocer el 16 de octubre. En total se premiarán trece instantáneas. El primer clasificado, cuya fotografía ocupará la portada, recibirá de premio un año de luz y gas gratis. Además, habrá seis premios de un año de luz gratis y otros seis concursantes tendrán un año de gas. Los que no sean clientes de Tolargi o Tolosagasa recibirán un premio equivalente al importe de la factura del año, con un coste inferior a 600 euros. 015_tls


016

Behin batean Tolosan…

Hijas de Jesús eskolako emakumezkoen saskibaloi taldea 1954 urtean egindako argazkia. Udal Ar­txiboa.

Iraila ikasturte hasieraren hilabetea da. Emakumeak aspaldidanik kirol praktikan trebatzen direla frogatzen du 1954ko argazki honek. Irudi honetan Hijas de Jesús eskolako nesken saskibaloi taldea ikus daiteke. Hamar jokalariak uniformearekin ageri dira; izan ere, horrela jokatzen zuten saskibaloian, alkandora eta gonarekin. Jokalariak, epaileekin ageri dira ikastetxeko jolastokian, partida hasteko prest. Septiembre es el mes de la vuelta a colegio y esta fotografía nos recuerda una de las actividades escolares de 1954. En la instantánea se puede ver al equipo de baloncesto femenino del colegio Hijas de Jesús.

Las diez jugadoras aparecen, junto a las árbitros también mujeres, en el patio de colegio, vestidas con el uniforme escolar, puesto que así es como jugaban a baloncesto: con falda y camisa.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.