Cinéma Itsas Mendi (Urrugne-64) Zinegabonak 2016

Page 1

ZINEGABONAK 2015 Abenduak 28-29-30

2016 Urtarrilak 2-3 BILBO DONOSTIA GASTEIZ IRUÑEA URRUÑA


Z

inegabonak zikloa egonkortzen ari da. Hirugarren urtez, Euskal Herriko zenbait aretoetan haurrek euskarazko filmak ikusteko aukera izango dute. Hain zuzen, animaziozko 11 filma. Zineuskadik, EiTBrekin elkarlanean, neska-mutilei egindako oparia da, sarrerak euro bakarrean salduko baitira.

Abenduaren 28tik urtarrilaren 3ra bitartean luzatuko den zikloa berrikuntza nagusi batekin dator: bikoizketa tailerra. Bilbon, Donostian eta Gasteizen egingo da, eta bertaratzen direnek filmetako pasarteak nola bikoizten diren ikusi eta ikasiko dute, Bikoizketa-aktore profesionalen laguntzarekin. Eta ausartzen denak, ahotsa grabatzeko aukera izango du.

Gozatu zinemaz euskaraz Zinegabonak-ekin!


BILBO (Golem Alhóndiga) 2016/01/02 11:00h.

IRUÑEA 2016/01/03 11:00h.

7. IPOTXA Rose printzesak hatza ziztatu du, hamabietako kanpaiak jo baino lehen; 18 urte betetzera zihoala. Horrekin batera erresuma osoa ehun urteko loaldian erori da. Boboren erruz, Dellamorta sorgin gaiztoak bere helburua lortu du. Ipotx txikiak eta bere lagunek printzesa salbatu eta egindako okerra zuzendu nahi dute. Musu bat esnaraziko du printzesa, eta ipotxek badakite Rose printzesa Jack sukaldariarekin maiteminduta dagoela. Jack, ordea, preso dago Delammortaren gazteluan. 7 ipotxak gaztelura joan, Jack askatu eta Rosengana eramango dute, musu batekin printzesa esnatzera.

BILBO (EiTB - Multibox) 2015/12/29 11:00h.

Kalifikazioa: Adin guztientzat Zuzendaria: Harald Siepermann eta Boris Aljinovic Urtea: 2014 Iraupena: 80 minutu Gidoia: Bernd Eilert, Douglas Welbat, Daniel Welbat, Harald Siepermann Sariak: Sevillako Europako Gazte Festibaleko Europear saria

ASTERIX Kristo aurreko 50. urtean Erromatarrek Galia hartua dute. Galiar herri bakar bat geratzen da libre, saiatu arren, erasotzaileek ezin dutelako menperatu. Egoerarekin suminduta, Julio Cesarrek taktika aldatzea erabakitzen du. Luxuzko erromatar herri bat eraikitzen hasten da: “Jainkoaren egoitza”. Gure galiar lagunak luxuzko bizitzaren tentaldia saihesteko gai izango ote dira? Asterix eta Oblexis, eta haien herrikideak, Cesarrek jarritako amua irentsiko al dute?

Kalifikazioa: Adin guztientzat Zuzendaria: Alexandre Astier eta Louis Clichy Urtea: 2014 Iraupena: 85 minutu Gidoia: Alexandre Astier


BILBO (EiTB - Multibox) 2015/12/30 11:00h.

DRAGOI BOLA Son Gokuk eta bere lagunek Frizer enperadorearen armadako Sorbet eta Tagomaren aurka borrokatu beharko dute. Azken hauek eraldatze berria egitea lortu dute, Lurra erabateko hondamendira eramateko asmoz. Goku eta Vegeta, ordea, Bills eta Whisekin ari dira entrenatzen. Beraz, haiek itzuli bitartean Gohanek, Satan Txikik, Krilinek eta beste lagunek aurre egin beharko diete inbaditzaileei. Frizerrek bere indar ikaragarria erakustea erabakiko du eta Goku eta Vegetak bakarrik egingo diote aurre, lurra hondamenditik salbatzeko. Lortuko al dute?

URRUÑA 2016/01/03 11:00h.

Kalifikazioa: 7 urtetik gorakoentzat Zuzendaria: Tadayoshi Yamamuro Urtea: 2015 Iraupena: 93 minutu Gidoia: Akira Toriyama

HARITZAREN BIHOTZA Gertakizun bitxi-bitxi batzuek klima aldarazi dute herensugearen mendian. Tenperaturaren bat-bateko jaitsierak hotzaren hotzez eta ilunpean utzi du lurraldea. Basoa hiltzear dago eta Robin elfo txikia, basoaren, zaindaria, bizitza suntsitzen ari den gaitzari aurre egiteko, laguntza eske ari zaie jainkoei. Laguntza jaso bai...baina ez hark espero zuena!

Kalifikazioa: Adin guztientzat Zuzendaria: Ricardo Ramón eta Angel Izquierdo Urtea: 2012 Iraupena: 70 minutu Gidoia: Antonio Zurera


DONOSTIA 2016/01/02 11:00h.

HURRAK ETA LAPURRAK Surly katagorriak eta bere adiskideek fruitu lehorren denda batean egundoko lapurreta egiteko asmoa dute. Eta asmo horretan, ohartu gabe, gangster batzuk prestatzen ar diren banku-lapurreta batean nahasturik aurkituko dira. Lortuko al dute onik ateratzea?

IRUÑEA 2016/01/02 11:00h.

Kalifikazioa: Adin guztientzat Zuzendaria: Peter Lepeniotis Urtea: 2014 Iraupena: 90 minutu Gidoia: Peter Lepeniotis, Lorne Cameron eta Daniel Woo

BILBO (Golem Alhóndiga) 2016/01/03 11:00h.

MAGIAREN ETXEA Jabeek kalean utzitako katutxo bat babes bila dabil, ekaitzak astintzen duen egun batean. Ezustean, tramankulu bitxiez betetako etxe harrigarri batean sartuko da. Agure mago bat bizi da bertan, katakumeari harrera beroa egiten diona. Mago zaharrak etxean dituen gainontzeko animaliek, ordea, ez dute begi onez hartuko eta katakumeak bere lekua bilatu beharko du. Egoerak okerrera egingo du agure magoa gaixotu eta ospitalera eramaten dutenean eta bere ilobak, aberasteko helburuarekin, etxea saldu nahi duenean. Gure katu heroiak etxe magikoa babesteko, eta gainontzeko animalien begirunea lortzeko, saiakera egingo du.

Kalifikazioa: Adin guztientzat Zuzendaria: Ben Stassen eta Jeremy Degruson Urtea: 2013 Iraupena: 85 minutu Gidoia: Ben Stassen eta James Flynn


BILBO (EiTB - Multibox) 2015/12/28 11:00h.

MARKO MAKAKO Marko Makako, bere ametsetan, krimen handiak argitzen dituen polizia atsegina da. Errealitatean, ordea, uharte tropikal lasai bateko hondartzazain arduratsua baino ez da. Lulu ederra berarekin maitemintzeko itxaropena zapuztu egingo zaio Karlo xarmangarria uhartera iristen denean eta Markoren hondartzan tximu erraldoi itxurako kasinoa eraikitzen duenean. Jeloskor, Karlo ikertzen hasiko da, susmagarri delakoan. Zuzen dabil gainera, Karlok uhartea bereganatu eta bere burua presidente izendatu nahi duela deskubrituko baitu.

GASTEIZ 2016/01/02 11:00h.

Kalifikazioa: Adin guztientzat Zuzendaria: Jan Rahbek Urtea: 2015 Iraupena: 80 minutu Gidoia: Thomas Borch Nielsen eta Jan Rahbek

STAND BY ME DORAEMON Nobita Nobi nahiko mutil traketsa da, egoera korapilotsuak sortzeko gaitasun aparta duena. Sewashi haur misteriotsua ezagutuko du, XXII. mendetik datorren bere hereniloba omen da, etorkizun beltza izango duela kontatzen diona. Baina ba omen dago irtenbide bat: Doraemon robota. Elkarrekin hainbat abentura igaro ostean, katu kosmikoak egoera iraultzeko irtenbidea topatuko du: maitasuna.

Kalifikazioa: Adin guztientzat Zuzendaria: Takashi Yamazaki eta Ry端ichi Yagi Urtea: 2014 Iraupena: 95 minutu Gidoia: Takashi Yamazaki


GASTEIZ 2016/01/03 11:00h.

TOM TXIKI Tom Txiki nekazal familia txiro batean bizi da. Uztak hondatzen dizkion intsektu izurrite batek eta laranja itxurako ispilu magiko batek abentura bidean jarriko dute: ispiluak bere ametsetako emakumea zein den azalduko dio, eta hirira joango da. Bidean, erregeren jauregia ilunpean eta urik gabe kontatuko diote. Erregeak ordainsari bikaina emango dio jauregiari itzala ematen dion zuhaitza bota eta urik gabe utzi duen ur-putzua zabaltzen duenari: markes titulua eta bere alaba Denise, emaztetzat. Tom Txiki zur eta lur geratuko da ispiluak erakutsitako emakumea Denise dela ohartzen denean.

URRUÑA 2016/01/02 11:00h.

Kalifikazioa: Adin guztientzat Zuzendaria: Ernesto Padrón Urtea: 2014 Iraupena: 73 minutu Gidoia: Ernesto Padrón

YUGO & LALA Yugo 10 urteko neskatila bihurri eta abenturazalea da. Aitari etengabe istorio bera kontatzen dio: hodeietako fantasiazko erresuma bateko bisitari bakarra izan dela. Hodeietako erresuman, Lala eta Osaba Artza ezagutu omen zituela, eta hirurek Tigre Jeneralaren aurka borrokatu zutela, Erresumako agintariaren aurka.

Kalifikazioa: Adin guztientzat Zuzendaria: Yunfei Wang Urtea: 2014 Iraupena: 76 minutu Gidoia: Yunfei Wang


DONOSTIA 2016/01/03 11:00h.

ZIPI-ZAPE Zipi eta Zape Esperantza ikastetxean daude zigortuta, bertan pasa beharko dute uda. Zuzendaria, zorrotz eta beldurgarria da. Zipi eta Zape laster jabetuko dira ikastetxean jolasak debekatuta daudela. Hala, Kaniken Kluba sortuko dute, zuzendariaren aginduei jaramonik egin gabe. Adimena, ausardia eta adiskidetasunaz baliatuz, ikastetxean gordetzen den sekretu misteriotsua aurkitu eta euren bizitzako abentura zirraragarriena biziko dute.

BIKOIZKETA TAILERRA 11:00h

BIKOIZKETA TAILERRA

28/12/2015

BILBO (Golem Alhóndiga)

29/12/2015

DONOSTIA (Printzipe Zinemak)

30/12/2015

GASTEIZ (Florida Zinema)

Kalifikazioa: Adin guztientzat Zuzendaria: Oskar Santos Urtea: 2013 Iraupena: 92 minutu Gidoia: Jorge Lara eta Francisco Roncal. Josep Escobarrek sortu eta Ediciones Bk argitaratutako “Zipi eta Zape” komikian oinarrituta. Sariak: Sevillako Europako Gazte Festibaleko Europear saria


EiTB MU LT ARETOAIBOX

Basurtu ko Kapu txinoak, 2 48013 B ilbo Telf: 946 563 000

G ALH OLEM ÓND IGA uiba rp

Arriq

laza, 480 Telf: 08 Bilbo 4 946 070 767

PROGRAMAZIOA Bilbo EiTB PR Z INT

San INE ZIP MA E 200 Juan K Tel 03 D kalea, f: 9 43 onost 10 421 ia 247

FLO

San ZIN RIDA Pru EM A 01 den Tel 005 cio, 22 f: 9 Gas -24 45 231 teiz 323

GOL EM B

Baio AIONA na et o 3100 rbidea, 5 2 8 Iru Telf: ñea 948 174 141

CI ITSASNÉMA -MEN 29 rue D

I Berna rd de 641 Coral Telf: (0 22 Urruña 033) 0 559 24 3 745

11:00h

BILBO

EiTB - Multibox aretoa

28/12/2015

Marko Makako

29/12/2015

Asterix

30/12/2015

Dragoi Bola

SARRERA: doan (beharrezkoa da HIRU3 Komunitateak banatutako gonbidapena aurkeztea) Film guztiak euskarazko bertsioan emango dira


PROGRAMAZIOA Golem Alhóndiga

Printzipe Zinemak

Florida Zinema

Golem Baiona

IRUÑEA

URRUÑA

2016/01/02

7. Ipotxa

Hurrak eta lapurrak

Stand by me Doraemon

Magiaren etxea

Yugo & Lala

2016/01/03

Magiaren etxea

Zipi-Zape

Tom txiki

7. Ipotxa

Haritzaren bihotza

11:00h

BILBO

DONOSTIA

GASTEIZ

Sarrerak proiekzio-aretoetan egongo dira salgai. Film guztiak euskarazko bertsioan emango dira.

Itsas Mendi


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.