A D N A L
E R
K A
LAIOTZ HERRI ESKOLA 5. MAILA
LANDAREEN EZAUGARRIAK LANDAREAREN OSAGAIAK LANDAREEN NUTRIZIOA EDO ELIKADURA LANDAREEN ERLAZIOA LANDAREEN UGALKETA LANDAREEN SAILKAPENA
LANDAREEN EZAUGARRIAK Landareak • IZAKI BIZIDUNAK dira. • ZELULANIZTUNAK dira, hau da zelula ugariz osatuta daude. Landare-zelulek honako ezaugarri dituzte: zelula-pareta eta kloroplastoak. • Beren nutrizioa AUTOTROFOA da, hau da, beren elikagaiak sortzen dituzte. Landareak izaki bizidunak dira, lurrari eutsita bizi direnak, hau da, ezin dira desplazatu, baina izaki bizidunen funtzio guztiak egiten dituzte: jaio, hazi, ugaldu eta hil egiten dira. Landare gehienak lehorrekoak dira, baina bada uretako landarerik ere.
4 LOREAK
3 HOSTOAK
LANDAREAREN OSAGAIAK
5 HODI EROALEAK (barrutik)
Ernamuina edo begia
2 ZURTOINA
1 SUSTRAIAK
Landareek atal hauek dituzte: Sustraiak: lurpean hazten dira. Landarea lurzorura lotzen dute, eta ura eta gatz mineralak xurgatzen dituzte. Zurtoinak: landareari eusten diote eta elikagaiak banatzen dituzte. Landare askok adarrak dituzte zurtoinean. Hostoak: zurtoinetatik eta adarretatik ateratzen dira. Ernamuinetik sortzen dira. Elikagaiak bertan ekoizten dira. Hodi eroaleak: (landare guztiek ez dute hodi eroalerik): : zelula-ilarak osatutako kanalak dira.Hauen barrutik ura eta beste sustantziak garraiatzen dira. Loreak: (landare guztiek ez dute lorerik):
SUSTRAIAK Lurpean hazten dira. Landarea lurzorura lotzen dute, eta ura eta gatz mineralak xurgatzen dituzte.
Forma ezberdinak izan ditzakete:
Sustrai nagusi loditik beste batzuk sortzen dira
Tamaina bereko sustraiak
Elikagaiak gordetzen dituen sustraiak. Sustrai nagusia oso lodia da.
ZURTOINAK Landareari eusten diote eta elikagaiak banatzen dituzte. Landare askok adarrak dituzte zurtoinean, baita ernamuinak ere. Honela banatzen ditugu aireko zurtoinak lodiera eta erresistentziaren arabera: •Belarkara (malguak, meheak eta berdeak) •Zurkara (gogorrak eta lodiak) izan daiteke. Zurtoinaren arabera, landareak izan daitezke Zuhaitzak
Zuhaixkak Belarrak
Zurtoin gehienak airekoak dira, hala ere, badira batzuk lurpean hazten direnak:
TUBERKULUAK
ERREBOIAK
ERRIZOMAK
Tuberkuluak: substantzia elikagarriak gordetzen dituen loditutako zurtoinak: patata
Erreboiak: hosto haragitsuko zurtoin laburrak: tipula, nartzisoa, baratxuria... Errizoma: lur azpian horizontalki hazten diren zurtoinak: kainabera
HOSTOAK Zurtoinetatik eta adarretatik ateratzen dira. Elikagaiak bertan ekoizten dira. HOSTOAK: Hostoaren atalak hauek dira: Linboa atal zabala da. Bi alde ditu: gainaldea eta azpialdea. Pezioloak hostoa eta adarra lotzen ditu. Txortena ere baderitzo.
Zuhaitz batzuen hostoak erori egiten dira udazkenean: hosto erorkorrak. Beste batzuk urte osoan dituzte hostoak: hosto iraunkorrak
HOSTO MOTAK KONPLEXUTASUNAGATIK: bakunak edo konposatuak ITXURAGATIK:bihotza, lantza, gezia, orratza, triangelua, palmatua, obalatua
ERTZAGATIK: Laua, hortzduna, gingildua, zatituta, arantzatsua
NERBIOENGATIK: Nerbiobakarra, pinatua , paralelinerbioa, ahur formakoa
HODI EROALEAK Ez dute landare guztiek.
LIBER HODIAK: izerdi landua (elikagaiak sortu ondoren) garraiatzen dute landare osoan zehar. HODI ZURKARAK: izerdi gordina (ura eta gatz mineralak) garraiatzen dute sustraietatik hostoetara.
LOREAK Ez dute landare guztiek. Loredun landareen ugalketaz arduratzen dira..
Landare batzuk lore hermafroditak dituzte, hau da, lore batek zati arra eta zati emea ditu batera.
Beste batzuk bi lore mota dute: lore arra eta lore emea. Adib: artea, gaztainondoa... Lore emea Eta beste batzutan bi landare ezberdin dira: landare arra eta landare emea. Adib: gorostia, kiwia...
Lore arra
LOREAREN ZATIAK
LANDAREEN NUTRIZIOA EDO ELIKADURA ELIKADURA, ARNASKETA ETA IRAIZKETA
ELIKADURA Nutrizio autotrofoa dute. FOTOSINTESIA egiten dute beren elikagaiak sortzeko. 1: sustraietatik ura eta gatz mineralak xurgatzen ditu (izerdi gordina). 2: hodi zurkaretatik hostoetaraino joaten da. 3: hostoetan izerdi gordineko ura airetik hartutako karbono dioxidoarekin elkartu eta Eguzkiaren energiari esker izerdi landua (azukrea eta ura) sortzen da. Baita oxigenoa sortzen da. 4: liber hodietatik izerdi landua landarean zabalduko da. 5: sortutako oxigenoa airean askatzen da.
ARNASKETA Landareek egunez eta gauez arnasten dute, hau da, oxigenoa hartu airetik eta karbono dioxidoa atmosferara askatu. Hostoetako estomen bidez hartzen dute oxigenoa eta karbono dioxidoa kanporatzen dute. GAUA ARNASKETA
EGUNA FOTOSINTESIA ETA ARNASKETA
GATZ MINERALAK
URA
Egunez eta gauez xurgatzen dute ura eta gatz mineralak
IRAIZKETA (TRANSPIRAZIOA) Landareek , hostoetako estometatik ur-lurruna botatzen dute atmosferara. BEROA
URA (izerdi gordinean)
URA (urlurruna)
LANDAREEN ERLAZIOA Landareak gauza dira inguruko aldaketen aurrean erreakzionatzeko.
Hostoak erortzen zaizkie (adib. udazkenetan). Loratu egiten dira. Argira zuzentzen dira (fototropismoa) Sustraiak beheraka hazten dira (geotropismoa) Sustraiak ura dagoen tokira zuzentzen dira (hidrotropismoa)
gauez
egunez
LANDAREEN UGALKETA Landareek ere ondorengoak izaten dituzte. Landareen ugalketa sexugabekoa (asexuala) eta sexu bidezkoa (sexuala) izan daiteke.
SEXUGABEKO UGALKETA (ASEXUALA) Goroldioek eta iratzeak ez dute lorerik, esporen bidez ugaltzen dira
(esporak)
Frondea
Esporak Soroa
Errizoma
Goroldioa
Sustraiak
Iratzea (garoa)
SEXUGABEKO UGALKETA (ASEXUALA) jarraipena Loredun landareek beste sistema natural batzuk erabiltzen dituzte ugaltzeko:
Estoloiak: lurzoruaren gainean
horizontalean hazten diren zurtoinak. Batzuetan sustraiak sortzen dituzte eta landare berri bat jaiotzen da. Marrubiak, hirustak...
Erraboiak: Errizomak eta tuberkuluak:
Lurpean hazten diren zurtoinak. Hauei beste zurtoin bat atera eta landare berria hazten da. Patata
Landarea hiltzen denean, beste landare batzuk ernetzen dira. Tipula
SEXU BIDEZKO UGALKETA (SEXUALA) Landare gehienen ugaltze organoa LOREA da. Loreek atal bat ar (estamineak) eta beste bat eme (pistiloa) dute. Estaminek anterak dituzte eta bertan polena sortzen da. Pistiloan obulutegia dago. Obulutegiak obuluak sortzen dira. Sexu bidezko ugalketak 3 etapa ditu: 1. POLINIZAZIOA 2. ERNALKUNTZA ETA HAZIAREN ETA FRUITUAREN ERATZEA 3. ERNEKETA
1. POLINIZAZIOA: polena anteretatik pistilora igarotzeko prozesua da. Bi forma daude: intsektuen bidez eta haizearen bidez. • Intsektuen bidezko polinizazioa: Lore handi eta ikusgarrietan gertatzen da. Lore hauek likido gozo bat sortzen dute: nektarra. Intsektuak lorez lore ibiltzen dira haien nektarraz elikatzeko. Hori egitean, polena itsatsi egiten zaie, eta beste lore batzuetara joaten direnean, polena askatzen dute lore haietan.
• Haizearen bidezko polinizazioa: Haizeak garraiatzen du polena lore batetik bestera. Lore hauek txikiak izaten dira eta ez oso ikusgarriak.
2. ERNALKUNTZA ETA HAZIAREN ETA FRUITUAREN ERATZEA Gameto maskulinoak eta femeninoak bat egiten dutenean gertatzen da ernalketa. Une horretatik aurrera, enbrioia eta hazia sortzen dira. Polen alea pistilora iristen da, eta polen hodia garatzen du. Gero polen hodia hazi egiten da, obulutegira iritsi arte. Obulategi barnean, obulua ernaltzen da.
Obuluak haziak bihurtzen dira Obulutegia fruitua bihurtzen da. Fruituak haziak ditu barruan. Fruituak haziak babesten ditu.
3. ERNEKETA Ugalketaren azken pausua. Hazia lurrera erortzen denean eta baldintzak egokiak direnean, hazi erne egiten da. Landare berria sortu da.
LANDAREEN SAILKAPENA LORERIK GABEKOAK BRIOFITOAK PTERIDOFITOAK LOREDUNAK (ESPERMATOFITOAK) GIMNOSPERMOAK ANGIOSPERMOAK
BRIOFITOAK Ez dute lorerik, ez fruiturik ezta hodi eroalerik ere. Leku hezeetan bizi dira. Esporen bidez ugaltzen dira. GOROLDIOA
(esporak)
PTERIDOFITOAK Ez dute lorerik, ez fruiturik. Hodi eroalerik bai. Leku hezeetan bizi dira. Esporen bidez ugaltzen dira. IRATZEAK EDO GAROA.
Frondea
Esporak Soroa
Errizoma
Sustraiak
GIMNOSPERMOAK Loredunak dira. Gehienetan landare bakoitzak lore arrak eta lore emeak izaten dituzte. Ez dute fruiturik, baina bai hazirik. (Hazia biluzik dagoela esan ohi da). Gehienetan landare hauen hostoak iraunkorrak izaten dira eta landare zurkarak izaten dira. PINUA, IZEIA, ALZIFREA, HAGINA‌ Kono arrak
Kono emeak
ANGIOSPERMOAK Loredunak dira. Landare angiospermo gehienen loreak hermafroditak dira. Badute fruiturik eta hazia bertan gordeta egoten da. Badute hodi eroalerik.