LU RR A
Laiotz Herri Eskola 5. maila
AURKIBIDEA
LURRAREN GERUZAK SUMENDIAK ETA LURRIKARAK FENOMENO METEOROLOGIKOAK LURRAREN IRUDIKAPENA
Lurra Eguzki-sistema osatzen duten planetako bat da. Esferikoa eta harritsua da. Poloetan apur bat zapalduta dago. Ekuatoreko diametroa: 12 756 km eta poloetan, berriz, 12 713 km gutxi gorabehera . LURRAREN GERUZAK Gure planetan 4 geruza hauek bereizten dira: Geosfera: zati solidoa
Hidrosfera
Hidrosfera: zati likidoa Atmosfera: zati gaseosoa Biosfera: izaki bizidun guztiek osatzen dute. Beste hirutan dago.
Geosfera
Atmosfera
GEOSFERA: Planetaren zati solidoa da. Kontinenteak, itsas hondoak eta bi horien azpian dagoen guztia osatzen dute. BIDEOA (PLANETAREN SORRERA) Geosferak hiru geruza zentrokide ditu: lurrazala, mantua eta nukleoa.
Lurrazala: Geruzarik azalekoena eta mehena da (70 km arteko lodiera). Kontinenteak (lurrazal kontinentala) eta itsas hondoak (lurrazal ozeanikoa) hartzen ditu barnean. Material solidoz osaturik dago. Lurrazalaren azpialdea (litosfera) plakatan zatituta dago. Plaka hauek mugitu egiten dira. Haren gainetik hidrosfera eta atmosfera daude. Mantua: Lurrazalaren azpian dago, tarteko geruza izanik. Oso harri beroz eta bigunez osatuta dago eta, zenbait eremutan ,urtutako materialez (bero eta presio handia jasatzen dutelako). Urtutako material hori magma izenarekin ezagutzen dugu. Geruza lodia da, ia 3000 km-koa. Lurrikarak eta sumendiak hemen sortzen dira. Nukleoa: Geruzarik barruenekoa da, oso tenperatura altukoa: 7500 ยบC-tik gora. Material urtuz osatuta dago (kanpoko nukleoan) eta barne-barnean (barneko nukleoan) trinkotu eta solidotu egiten dira material hauek. 3500 km inguruko erradioa du. Metalez osatuta dago (nikela eta burdina)
LURRAZALAREN KANPOALDEA
LITOSFERA: LURRAZALA ETA MANTUAREN GAINALDEA Lurrazalaren azpialdea plaketan zatituta dago (puzzle baten antzera). Plakak etengabeko mugimenduan daude. JITOEN TEORIA: Kontinenteen mugimendua argitzen zuen teoria Alfred Wegerner alemaniarrak XX. Mendearen hasieran azaldu zuen.
Plaka kontinentalen elkar-ekintzaren ondorioz, lur-geruzak tolestu egiten dira mendiak eta mendikateak sortzen dira (Pirinioak, Alpeak, Himalaia). Zenbatetan arrokak hautsi egiten dira ( failak).
tolesturak
failak
SUMENDIAK ETA LURRIKARAK SUMENDIAK Lurraren barnealdetik datozen magma eta gasak kanporatzen diren irekiguneak dira. Material hori metatuz doa sumendia eratuz. Magma irteten denean erupzioak gertatzen dira. Magmari, kanporatzen denean, laba esaten zaio. Tximinia magmak egindako bidea da eta kraterra, berriz, tximimiaren ahoa.
Litosfera barrenean dauden magma-poltsak lurazpiko urak berotu ditzake: • Urak irekiten badu geiserrak sortzen dira. • Ura berotzen denean ur-termalak sortzen dira. (Arnedillo)
LURRIKARAK Litosfera osatzen duten plakek elkar eragiten duten eremuetan gertatzen dira. Sumendiak ugariak diren tokietan maiz gertatzen dira lurrikarak.
Lurrikara sortu den fokuari hipozentrua esaten zaio. Hipozentrutik hurbilen dagoen lurzoruko puntuari epizentrua. Hor gertatzen da astindua. Itsasoan gertatzen denean tsunami izeneko olatu izugarriak sortzen dira.
Lurrikararen mugimendua sismografoarekin erregistratzen da. (animazioa) Lurrikararen indarrak jakiteko eskalak daude: Richter -ena eta Mercalli-rena.
HIDROSFERA: Planetaren zati likidoa da gehienetan. Ur guztiek osatzen dute. Ur ozeanikoak: (ur gazia): ozeanoetako ura, gatz kantitate handia disolbatuta duena. Ur kontinentalak (ur geza): ibaietan, aintziretan eta lur azpian dagoen ura, disolbatuta dagoen gatz kantitatea oso gutxi da.
Erlieben itxuraldaketan parte hartzen du.
ATMOSFERA: Planetaren gas zatia da. Inguratzen gaituen aire-geruza. Atmosferaren funtzioak: Atmosferari esker izaki bizidunak daude Lurrean. Lurreko tenperatura erregulatzen du eta Eguzkiaren erradiazio arriskutsuetatik babesten gaitu. Fenomeno meteorologiko guztiak eragiten ditu 1000 km-ko lodiera du eta hainbat geruza bereizten dira: troposfera, estratosfera, kanpoko geruzak.
Troposfera: Atmosferaren beheko geruza da (lehenengo 12 km gutxi gorabehera). Bertan fenomeno meteorologiko (haizeak, prezipitazioak, ekaitzak...) nagusiak gertatzen dira. Arnasten dugun airerik gehiena bertan dago (batez ere nitrogeno %78, oxigeno %21, karbono dioxido %0,03, ur lurruna... osatuta dago). Troposferan gora joan ahala tenperatura jaitsi egiten da. Estratosfera: atmosferaren 2. geruza da (12. kilometrotik 50 km-tara). Bertan ozono-geruza dago, hain arriskutsuak diren Eguzkiaren izpi-ultramoreak xurgatzen dituena (Lurretik 40-50 km-tara gutxi gorabehera). Kanpoko geruzak: mesosfera, termosfera eta ionosfera. Airea oso ahula da eta ezin da arnasa hartu. Hemen gertatzen dira aurora polarrak eta izar iheskorrak ikus daitezke.
TENPERATURA ATMOSFERAN
TROPOSFERAN GERTATZEN DIREN FENOMENO METEOROLOGIKOAK Atmosfera etengabe mugitzen ari da. Haizeak Aire-lasterrak dira. Aire beroak gora egin eta hotzak, berriz beheranz lasterrak sortuz. Abiadura anemometrokin neurtzen da. Hodeiak Ur tantaz osatuta daude. Eguzkiak eraginda airemasa bero eta hezeak lurrundu, atmosferan igo, hoztu eta kondentsatzen dira. Prezipitazioak Hodeietako urak behera egitean gertatzen dira. Ur tantak zer tenperaturetan elkartzen diren arabera euria, txingorra eta elurra izango dira. Plubiometroarekin neurtzen da. Ekaitzak Tenperatura berean ez dauden aire-masak talka egin eta tximistak, trumoiak eta prezipitazioak sortzen dira.
LURRAREN IRUDIKAPENA LEHEN Hasieran (orain dela 2500 urte baino gehiago) Lurrak disko lau baten itxura zuela eta urez inguratuta zegoela uste zuten. Ptolomeok (gogoratzen duzue teoria geozentrikoa?) Europa, Asia eta Afrikako mapa bat osatu zuen.
XV. Menderen bukaeran, oraindikAmerikaren aurkikuntzaren aurretik, Ptolomeok egindako maparen antzekoa erabiltzen duten.
ORAIN Era hoberena Lurra adierazteko munduko bola da Esfera batetik mapa lau batera lurraren gainazala eramateko proiektzioak behar ditugu. Ezagunena edo gehien erabiltzen dena proiekzio zilindrikoa da
Zenit proiekzioa
Proiekzio konikoa
Mapa: Lurraren adierazpen grafiko lauak dira. Mapa mota hauek daude: • Politikoa: herriak eta estatuen mugak, autonomia-erkidegoak, probintziak... • Fisikoa: lurralde jakin bateko erliebea jasotzen dute (mendiak, ibaiak, ozeanoak...) • Gaikakoa: gai jakin bati buruzko informazioa ematen dute (eguraldia, errepideak, biztanleria, nekazaritza...)
Mapa bat ondo interpretatzeko kontuan izan behar dugu: eskala, legenda eta orientazioa.
Orientazioa: bat egin behar dute maparen iparra eta Ipar erreala
Eskala: mapa eta errealitatearen arteko proportzioa Legenda: mapan azaltzen diren ikurren esanahia
Planoa: herri, leku, eraikin, etxe... gauzaren baten goitik ikusitako irudikapena da.
LURRAREN MARRAK (BESTE BIDEO BAT) Lurreko koordenatuak Lurreko edozein lekuren kokapena zehazteko irudizko lerro batzuk taxutu dira: paraleloak eta meridianoak. โ ข Paraleloak (latitudea adierazten dute): Iparra eta Hegoa Ekuatorearen paraleloak dira. Ekuatoreari 0ยบ paraleloa ere baderitzo.
• Meridianoak (longitudea adierazten dute) Ekialdea eta Mendebaldea Paraleloekiko perpendikularrak dirren irudizko lerroak dira. Erresuma Batuko Greenwich-eko meridianoa da erreferentea: 0º meridianoa.
Lurreko edozein leku kokatzeko koordenatuak erabiltzen dira: longitudea eta latitudea., hau da, meridianoak eta paraleloak. GPS-a ezagutzen duzu? Eta Google Earth?