ALDIZKARIA 2010

Page 1

Maria eta Jose 2010ko Ekaina. 2. zenb.

a i r a k z i d al

etorkizuner

ako aukera


2


Agurra

MARIA ETA JOSE IKASTETXEA - HAUR HEZKUNTZA - LEHEN HEZKUNTZA - DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA

Axular ibiltokia 6 Tel: 943 86 04 62 Faxa: 943 86 22 12 e-mail: mariatajose@vedruna.org www.mariatajose.com Aldizkarian parte hartu nahi izanez gero; artikuluak idatzi edo proposatuz, edozein gairi buruzko iradokizunak edo kezkak plazaratuz, iritziak botaz,… gurekin harremanetan jartzea eskertuko genizueke. Si queréis participar en la revista, ya sea escribiendo o proponiendo artículos, planteando sugerencias, inquietudes o dudas sobre cualquier tema, dar vuestra opinión..., os agradeceríamos que os pusierais

Zuzendaritza taldea

Zuzendari pedagogikoaren agurra

Aurreko ikasturtean hasitako bideari jarraituz, hemen duzue Maria eta Jose aldizkariaren bigarren alea.

Aldizkari honek zabalik dagoen leiho bat izatea nahi du, bertara hurbilduz eta bertatik begiratuz, begiraleak, Ikastetxean ikasturtean zehar ikasleek maila, ziklo eta etapa desberdinetan egiten dituzten hainbat proiektu eta ekintza ikusi ditzakeelarik, eta bide batez Ikastetxeko errealitate anitza ezagutu. Azken finean, leihoak zabaltzeak komunikatzeko eta informatzeko bide berriak zabaltzeko aukera ematen du. Amaitzeko eskerrak eman nahi dizkiet tamutxu hau zabaltzeko aukera ematen diguten guztiei, bai barrutik, ikasle eta irakasleen eguneroko lanaren bidez eta , baita kanpotik ere, entitate laguntzaileen eskuzabaltasuna dela bide.

Saludo del director pedagógico Aurkibidea Zuzendariaren agurra ............3 Guraso Elkartea ...................... 4 Haurtzaindegia ......................... 5 Haur Hezkuntza ...................... 6 Ruta Quetzal ............................. 9 Lehen Hezkuntza ................. 12 “Muzey” proiektua .............. 19 Hizkuntza Normalkuntza....23 Eskola Kirola ....................... 26 Eskolako Agenda 21 ....... 28 Jai Komisioa ....................... 30 DBH ......................................... 32 Ikasle ohien txokoa ......... 38

Continuando con el camino emprendido el curso anterior, aquí tenéis el segundo número de la revista de Maria eta Jose. Esta revista pretende ser una ventana abierta, para que aproximándonos a ella y mirando a través de ella, se puedan ver algunas de las actividades y proyectos que realizan en el Centro los alumnos-as de los diferentes niveles, ciclos y etapas y conocer así las diferentes realidades del Centro. Es evidente que abrir ventanas permite explorar nuevas vías de comunicación e información. Para terminar quisiera agradecer a todos aquellos que nos hacen posible abrir esta escotilla, tanto por dentro, con el trabajo diario del alumnado y del profesorado, como desde fuera, con la generosidad de las entidades colaboradoras.

Laguntzaileak:

3


4

Guraso Elkartea -VedrunaMaria eta Jose Ikastetxeko Guraso Elkarteak (APA) ikasturtean zehar hainbat eta hainbat ekintza antolatzen ditu: ingelerako ikastaroak uztailean, hitzaldiak eta maiatzeko ikastetxeko gurasoan eguna, ikasleen txandal salmenta eta baita ikasliburu eta material salmenta ere. Eskolako Maria eta Jose aldizkariaren ale honetan Guraso Elkartetik liburu salmentari buruz lerro batzuk idatzi nahi ditugu. Azken ikasturte hauetan bezala, iraileko lehen egunetan eskolako ikasliburu eta materialaren salmenta izango da. Ekintza honen helburuak honako hauek dira: Salmenta honetan ateratzen diren etekinak, azken ikasturtean 24.856 eurokoak izan direnak, eskolako beharrak betetzeko erabiltzen dira. Etekin hauen bidez azken urtetan ikastetxeko kontuak defizitarik ez du izaten.

Etekin hauen ondorioz, azken urtetan eskolako kuota behar dena baino gutxiago igotzen da. Hau guztia kontutan hartuta, eskaera bat luzatu nahi dugu: Denok eros ditzagula liburuak ikastetxean, denon onerako baita. Irailaren 6an, arratsaldeko 15:30ean, liburuak salmentarako prestatuko dira eta 17:00etan gurasoek maila bakoitzeko ikas-liburuak ikusteko aukera izango duzue. Irailaren 7an, asteartea, arratsaldeko 17:00etatik-18:00etara, liburu eta materialaren salmenta egingo da. Azkenengo urtetako akats txikiak gerta ez daitezen lanean ari gara eta ea aurten dena ondo irteten den. Horretarako 22 pertsona behar ditugu egun honetan salmentan eta banaketan iharduteko. Laguntzeko prest dagoena agertu dadila irailaren 7an 16:30ak aldera Ikastetxeko atarira.

Asociación de padres -VedrunaLa Asociación de Padres de Alumnos (APA) – Vedruna- organiza diversas actividades durante el curso escolar: cursillos de inglés durante el mes de julio, conferencias y charlas, la fiesta de los padres en el mes de mayo, la venta de chándal y también la venta de los libros y material escolar. Aprovechando la oportunidad, en este nuevo número de la revista anual Maria eta Jose Ikastetxea queremos escribir un par de líneas sobre la venta de los libros y material escolar. Los objetivos de la venta de los libros en el centro escolar son los siguientes: Los beneficios que se obtienen de la venta de los libros suelen utilizarse para cubrir las necesidades de la escuela. Por ejemplo, el curso pasado se obtuvieron 24.856 euros de beneficio. Gracias a estos beneficios en los últimos años las cuentas de Maria eta Jose Ikastetxea no ha tenido ningún déficit. Y también el coste de la cuota se ha incrementado en una cuantía mínima. Por lo tanto desde la Asociación de Padres de Alumnos- Vedruna- hacemos la siguiente petición: todos compremos los libros escolares en la escuela pues los beneficios repercuten en todos. El día 7 de septiembre, martes, de 17:00 a 18:00 de la tarde, se realizara la venta de los libros y material escolar. Para lo cual necesitamos la ayuda de unas 22 personas. Si alguno o alguna estuviese dispuesto a realizar este trabajo tan importante puede acudir sobre las16:30 horas a la portería del colegio.


TXIKIENAK GARA.

Amaren magaletik jaitsi gara lurrera, mundura. Batzuek ozta-ozta gabiltza oraindik zutik, baina zeinen ezberdinak garen dagoeneko. Asko amaren edo aitaren eskuari fuerte helduta gatoz, beste batzuk, Maria eta Jose Ikastetxea gurea balitz bezala ibiltzen gara. Ikastetxean elkarrekin bizitzen ikasten dugu.

SOMOS LOS PEQUES.

Irakaskuntza

Del regazo de la madre hemos llegado al mundo. Unos, apenas podemos andar y ponernos de pie pero ยกque distintos somos entre nosotros y nosotras! Hay quien se agarra fuerte a la mano de su aita o de ama, bueno, normalmente venimos de la mano de nuestros aitonas y amonas, y otros, andamos como si fuera ya nuestro/a Maria eta Jose Ikastetxea. En la escuela aprendemos a convivir entre nosotros/as.

lkarrekin.

en dugun e

pasatz Zein ondo

5

an b

se Jola

n.

ste

ka eti i

Txiki txikitatik jolasten!!!

Hau

da h

!

sea

go au,

frutatzen.

dis Eguraldiaz

HAURTZAINDEGIA

Zein zora gar haur bihu riak garen urte be teko rriak.


HAUR HEZKUNTZA 2. ZIKLOA

6

Irakaskuntza Haur Hezkuntza

Ama! Aita! Amama! Aitona! Jadanik handia egin naiz! Eta eskolan hasi naiz! Libe, Eneko, Mikel, Josu eta beste lagun guztiak bezalaxe! Jadanik, ez naiz hain txikia, ni ere handitzen ari naiz, eta laster primeran irakurtzen ikasiko dut, baita idazten ere, jadanik bat, bi, hiru… kontatzen badakit, eta baita one, two and three zenbat diren ere! Gustura joaten naiz nire lagunekin ikastera, abestera eta jolastera baita lagun berriak egitera ere! Abesti mordo bat ikasi dugu, baita dantzaren bat ere, eta nire andereñoekin berriketan aritzea atsegin dut, ia-ia etxeko sekretu guztiak kontatu dizkiet jada. Puzzleak egiten ere hasi naiz, oraindik oso zailak ez direnak, eta guraizeak eta puntzoiarekin ere aritu naiz. Gainera ez gara une batez geratzen, beno, sintoniarako unean bakarrik, orduan isil-isilik egoten gara, begiak itxi eta arnasa hartzen dugu, nik batzutan begiren bat irekitzen dut, ea beste lagunak ongi egiten duten ikusteko, baina arduradunak ia beti zoriontzen nau, orokorrean oso ongi egiten baitut.

ste iz be . a n i has bezala n a l k Esko guztia n lagu

Niri gehien gustatzen zaidana, hala ere, ipuinak ikastea da, dagoeneko hamar bat ipuin ikasi ditut! Eta amaieran, antzerkia egin ohi dugu, orduan bai barrezka lehertzen naizela! Gainera, “agur txupete, agur biberoi” proiektuko fitxak ere egiten hasi gara! Ze ni jadanik handia naiz, eta txupetea eta biberoia… atzean uzteko garaian gara, ezta? Baina, ez pentsa gelatik ateratzen ez garenik, psikomotrizitatera ere joaten gara (hori bai atsegin dudala benetan), baita bideora joatea ere, eta bestetan, berriz, Karmele etortzen da gure gelara: Good morning! Edo gu joan ohi gara Karmelerekin musika gelara, ahotsa findu eta ozen-ozen abestera!

Irakur tz baita en ikasiko idazte d n ere. ut,

Beste batzuetan berriz, ekintza bereziak ere egiten ditugu. Ba al zenekiten hiru urteko gelakoak Basustara txangoa egin zutela? Hala ere, lorerik ederrenak gure artean zirenak! Merkatura ere joan ziren behin fruitu lehorrak erostera! Eta beren urratsak muralean ere margotu zituzten!

io

rlaxaz a eta e t e k s a Arn n. k egite ariketa

kretu e s e r gu itzea, egin dugu r a n a ts et Berrik kontatzea a k guztia


Irakaskuntza

a

Zirko

7

en.

tz a l o t an

Lau urteko gelakoak, berriz, zirkoa antolatu zuten! Beren lehoi, elefante, pailazo, aurkezle, tximino eta domatzaileekin! Hauek ere herrira joan ziren herria ezagutzera, bertako denda eta langile ezberdinak ikustera, eta bai ikusi ere! Udaltzainaren lagun eta guzti egin ziren! Bost urteko gelako haurrak berriz, jogurta egin zuten gelan! Ummm‌ nik ere probatu nuen hura! Hain zein goxoa‌ Gainera, hosto eta perretxikoen erakusketa ere antolatu zuten! Datorren urtean Torreberrin antzekoa egiteko moduan dira gainera! Egia esan, sukaldari finak gara gu, 5 urtekoen gelan jogurtak egin bazituzten, 3 urtekoen gelan mazedonia galanta prestatu zuten; 4 urteko gelako haurrak berriz, pizza ederrak egin zituzten gero! Ez gara behintzat gu alferrik galduko! Asteartero ere fruta jaten dugu.

Zirkoko animaliak prestatzen.

HAUR HEZKUNTZA 2. ZIKLOA

Elkarrekin lan eta lan, dena ez baita jolasa.


8

Irakaskuntza Ah! Eta gogoratzen zarete famili, Forondara joan ginenekoa? Belarretan jo-lasten aritu ginen, baita liliak hartzen ere! Udazkena iritsi zen ordea, eta loreak amaitu ziren, ez ordea gure umorea! Udazkeneko festa ere antolatu genuen! Perretxikoak margotu genituen, hostoak jaso… eta denak dantzara! Iuffi! Gainera, gaztainak ere jan genituen, nik gutxienez-gutxienez bost edo sei jan nituen! Eta azkenik, iritsi zen negua eta nola ez, Gabonak! Gustatu al zitzaizuen gure ikuskizuna? Ziur nago aho zabalik geratu zinetela! Urtarrilan, berriz, Donostia eguna iritsi zen, gure danborrak jantzi, txapela ipini eta aurrera! Otsailan, inauteriak iritsi ziren, zenbat barre egin genuen andereñoa pailazoz jantzita ikusi genuenean! Herri guztian zehar pailazoen martxa alaia antolatu genuen, eta ni ez nintzen nekatu, eh? Egun osoan zehar pailazokeriak egiten aritu nintzen!

Udazkeneko festa prestatzen.

Euskararen astean, berriz, pailazo emanaldia izan genuen: inoiz ikusi ditudan pailazorik onenak ziren! Gure eskolako pailazoak ziren! Beste behin berriz, Xabier Lizaso pianojolea etorri zen gurena, eta pianoarekin eta bere musikarekin jolasean aritu ginen.

Gaztainak jateko aletzen.

Santa Joakina egunean ere, jolastu eta jolastu aritu ginen, guraso, irakasle eta mundu guztiaren aurrean, arratsaldean berriz, dantzan aritu ginen: a ze nolako dantzari finak garen! Pirritx eta Porrotxen “irrien lagunak” bihurtu ginen gu.

HAUR

San Migelera ere joan ginen beste behin! Haur guztiak batera, eta badakizue? Ni lehenengoetarikoa iritsi nintzen goraino! Bokadiloa jan, animaliak ikusi eta jolastu eta jolastu aritu ginen. Ama! Aita! Amama! Aitona! Eskolan nabil! Handitzen ari naiz…


Elkarbizitza RUTA QUETZAL: Esperientzi ahaztezina

Idoia Garmendia - Hego Ameriketara bidaiatu nahi? Duela urte batzuk, Lehen Hezkuntzako 6. mailan nengoela, bidaia berezi bati buruz zerbait entzun nuen. Horrela, urtero mundu guztiko 300 pertsona inguru, gazteak batez ere, Hego Ameriketa lurrak ezagutzera eramaten zituen bidaia baten berri izan nuen. Motxilak soinean, bestela ezinezkoak lirateken lekuak bisitatzen zituzten 40 egunez, esperientzi ahaztezinak bizi eta ikusiz eta ikasiz. Aurten, lan dexente egin ondoren, bidaian parte hartzea lortu dut, Ruta Quetzal-ekin Txileko lurrak ezagutzeko aukera paregabea izan dut. Bidaian parte hartu ahal izateko, lau kondizio edo baldintza besterik ez daude: bidaia burutuko den urtean 16 edo 17 urte beteta izatea, ikasle izatea, gaztelaniaz jakitea eta jakin-mina eta ilusioa izatea. Lau baldintza horiek betetzen dituen edonor joan daiteke bidaiara, beti ere lan bat aurkeztu, eta aukeratua izanez gero. Urtero, urria hasieran, egingo den bidaiarekin erlazioa edo zerikusia duten hamar gai ezberdin eskaintzen dituzte, eta hauetako baten inguruan lan plastiko, historiko, literario edo musikal bat aurkeztu behar da urtarrila amaierarako. Nik, XVII. eta XVIII. mendeetan Ozeano Bareko pirateria uharte garrantzitsuenetako bati buruzko joku bat aurkeztu nuen, uhartearen maketa bat ere eta beraren historiari buruzko galderekin. Lau hilabeteko lana izan bazen ere, ezin esan dezaket hau egiten gozatu ez nuenik, eta horrenbeste lan egin ondoren, niretzat pertsonalki uhartean bertan egoteko aukera izugarrizko gozamena izan zen. Martxoa erdialderako aurkeztutako lanak puntuatu, eta puntuazio altuena lortu duten lanei bidaiara joateko beka eskeintzen zaie, entrebista labur baten ondoren. Denera 300 bat parte hartzaile izaten dira urtero aukeratuak; Euskal Herritik 7 inguru, 150 bat Espainiatik, EBko herrialde bakoitzetik bat, Ipar Amerikako 7, Afrikako eta Asiako pare bat ordezkari eta gainontzekoak Hego Amerikarrak.

de eta paisaia A ze nolako lurral har ibiltzeko ezberdinetan ze en. aukera izan genu

Ruta Que tzal lagun be egiteko a ukera bik rriak aina da.

utzeko bisitatu eta ezag Leku ikusgarriak l a da Ruta Quetza aukera paregabe

Bidaia guztia da doakoa, baita behar duzun materialaren gehiengoa ere antolatzaile eurek ematen digute. Behin aukeratua izanik, etxera bidaltzen dizkizute, bidaian zehar behar izango dituzun bota, motxila, kamiseta eta bestelako material guztiak. Bidaiaren lehen zatia urtero ezberdina den Hego Ameriketako herrialde batean burutzen da, eta bigarren zatia Iberiar Penintsulan zehar. Urtero bidaia burutzen den datak ezberdinak badira ere, gehienetan ekainak 15 inguruan hasi ohi da bidaia, eta uztaila bukaeran amaitzeko. Beraz, ekaineko errekuperaketetarako dena garbi izatea, ikasgai eta arlo guztiak gaindituta izatea komeni zaizue parte hartzeko asmotan zabiltzatenoi. Bestalde, San Pedroak Zumaiatik kanpo igaroko badituzue ere, merezi du dudarik gabe, San Pedro jaietaz gozatzeko hurrengo urteetan ere aukerarik ez baita faltako. Kanpinetan lo egin, lekuak bisitatu, egunero kilometro dexente ibili motxila soinean dugula eta, batez ere, jende asko ezagutu eta herrialde ezberdinetako lagun berriak egin. Talde bidaia erraldoi bat da, honenbestez, eta hainbeste pertsona mugitzeko beharrezkoa den antolakuntza jarraitu beharra dago, eta talde bizitzara ohitu. Leku, kultura eta era guztietako jendea ezagutzeko aukera paregabea da, guztiaren gainetik. Azken urteotan publizitate gehitxo egin zaio, eta idealizatzerik ez da komeni, baina, dudarik gabe, ahaztuko ez duzuen bidaia bat izango dela baieztatu eta esan dezaket, bidaian zehar eta aurretiko lanketan ikasi, ikusi eta jendea ezagutzeko dagoen aukeragatik. 2010eko uda honetan egingo den bidaian izen emateko epea amaiturik badago ere, datorren irailean irekiko da 2011ko bidaiarako aukeratze prozesua, 1994 eta 1995 urteetan jaio zinetenontzat. Ideiak tentatzen bazaituzte, irakurri pixkat gehiago bidaiari buruz, galdetu beldurrik gabe, eta aukeratuak ez izatearen beldurrak ez zaitzatela parte hartu gabe gelditzera eraman! Zorte on guztioi! Eta animatu! *www.rutaquetzalbbva.com

9


10

Irteerak

Haur Hezkuntzako irteerak eta ekintzak HH 3 urte • Herria ezagutu. • Artadiko San Migel • Arritokieta

HH 4 urte • Herria ezagutu. • Artadiko San Migel • Arritokieta • Foronda

HH 5 urte • Herria ezagutu. • Artadiko San Migel • Arritokieta • Foronda

HAUR HEZKUNTZA 2. ZIKLOA

• Olentzero eta Mari Domingin jaia ikastetxean. • Ikastetxeko Gabon jaialdia. • Gabon eguneko korua kalez-kale. • Danborrada. • Euskararen Astea. • Inauteri kalejira: PAILAZOAK. • Bakearen eguna. • Santa Joakina Ikastetxeko festa. • Zinea euskaraz: Winkyren zaldia.

gut

za ria e

Her

San Sebastián eguneko danborrada.

ai

um uz Z

ar.

eh an z


Irteerak

11

Olentzero eta Mari Domi ngin gure eskutitzak jasotzen .

Ikastetxeko Gabon jaialdian.

an une z. g e รกn oa asti orrak j b e S b dan San

dia

ial n ja

o Gab

Artadin taldeko argazkia ateratzen.

ri.

nta a k n

ren el eliza . g i M n ko Sa urrok Artadi 5 urteko ha n aurrea

Udazkeneko festa ospatzen.

HAUR HEZKUNTZA 2. ZIKLOA

Bakearen eguna ospatzen.


12

Irakaskuntza

Hasiera bikaina

Lehen Hezkuntza 1. maila Lehen Hezkuntzako 1. mailan sartzearekin batera derrigorrezko hezkuntzari hasiera ezin hobea eman zieten gure ikasleek. Sei urte jadanik badituzte eta nortasuna zirriborraturik dute. Poliki-poliki ikusten eta nabarmentzen da nolako neska-mutilak izan daitezkeen etorkizunean, baina aukera guztiak dituzte zabalik, dena dute ikasteko, dena dute egiteko. Ikasturte honetan zehar hamaika esperientzi eta bizipen izan dituzte ia hamar hilabete bete-bete hauetan. Bizitza jolas moduan ikusten dute eta ikastetxea bera ere bai.

no

o pasa so ond

Astitze

.

n genue

LEHEN HEZKUNTZA 1. ZIKLOA

Hasteko, batzuentzat zaila izan den gela aldaketarekin ekin zioten ikasturteari, horrek suposatu zuenarekin. Buru belarri aritu dira idazten ikasten eta zer esanik ez irakurtzen. Gainera aurten lagun eta guzti, IRAKURLE LAGUN proiektu berriarekin.

Ekain-berr i

leizea ezag

TXANELA proiektuaren barne bost konpetentzia orokorrak lantzen ihardun dugu: norbera izaten ikasi, ikasten ikasi, komunikatzen ikasi, elkarbizitzen ikasi eta ekiten eta egiten ikasi. Horrela, Lehen erakusketak, lehenengo antzerkiak‌ere etorri ziren. Batek baino gehiagok buruan ditu dinosauro eta lehen gizakiak. Tartean ere izan dira irteera batzuek ere: Ekain-berri bisitatzera Zestoara, Irungo Oiassora eta nola ahaztu urteko bereziena, Astitz-era egin genuen bi eguneko irteera, gure ikasle askorentzat lehen aukera gaua etxetik kanpo pasatzeko, gurasoen babesa alde batera utzi eta gelako lagunekin denak batera.

utzeko irrik

az.

Beraz, hau guztiagatik gure ikasle hauek ikasketei HASIERA BIKAINA eman dietela uste dugu eta atsedena irabazia dutela. Hurrengo ikasturtea aurtengoa bezain aberasgarria izango delakoan; ONDO PASA OPORRAK!!

iak usgarr . k i a t e akusk itugun Zein er a prestatu d et landu

“Irakurketa

lagun�.

ere lerrak i a t o m Kontsu ituen. n e g egin

n

taldea


Irakaskuntza

13

3. maila bukatu da

Lehen Hezkuntza 3. maila

tzeko

pasa a ondo t e o k te Jai egi t. es r p i t be

garen iltzen ilok. b i i k r e t Zein ed in neska-mu k e r r a elk

rria ikusga a t e k in. ko ma Egipto piramideek a t ibaia e

Nilo

u. sean in jola o izan ditug a g z a k e t s s a a Ik era ko auk ibiltze

Txanelako gaiak oso interesgarriak dira eta asko ikasten ari gara: Egipto gaiaren barnean momiak sarkofagoak , xadufak…zer ziren ikasteko aukera izan genuen. Txinako zibilizazioa lantzean Harresi handia, txinatarren asmakizunak … Proiektu ezberdinen barnean hainbat iharduera egin ahal izan ditugu. Honela, Egiptoko gaian maketa bat egin genuen eta Txina lantzean, berriz, txontxogiloak. Orain, ikasturtea amaitzen ari garen honetan, “Firin-Faran airea dantzan” gaia jorratzen ari gara eta esperimentu mordo bat egiten ari gara. Zein dibertigarriak diren horrelako esperimentu eta iharduerak! Otsailean Gorosika Natur-Eskolara (Bizkaia) joan ginen bi egunetako irteera egitera eta gaua bertan pasa genuen. Zenbat jolas, joku, ekintza, esku-lanak, mendi irteera… egiteko aukera izan genuen. Gorosikako begiraleak oso jatorrak ziren eta, egia esanda ez genuen etxera bueltatzeko inongo gogorik. Apirilean gaude eta jada ez da ezer falta maiatzean egin behar dugun jaunartzerako. Entsaioetan Jauna probatu dugu eta esperientzia oso ona izan da. Dena prest dago eta denok, gu bakarrik ez gurasoak ere bai, nahiko urduri gaude. Maiatzaren 21ean Santa Joakina eguna dela kontuan hartuz Ikastetxeko eguna ospatzen dugu. Aldez aurretik pilota txapelketa, II. Santa Joakina pilota txapelketa antolatu dute. Errekreotan maisu Lander epaile lanetan aritzen da eta primeran pasatzen dugu partiduak jokatzen nahiz eta laugarren mailakoei ezin irabazi. Santa Joakina egun horretan ere oso ondo pasatzen dugu. Honela, goizeko hamarretan San Pedro Parrokira mezetara joaten gara. Gero trikitixaren eta txistularien atzetik eskolara bueltatzen gara eta erreleboak egiten ditugu. Gainera D.B.H ko ikasleek tonbola irekitzen dute beraien bidaiarako dirua ateratzeko. Bazkaldu eta gero berriro jolasak izaten ditugu eta gauean gurasoekin batera afaria eta festa musika eta dantzatzeko aukera bikainarekin.

LEHEN HEZKUNTZA 2. ZIKLOA

Kaixo lagunok!, Hirugarren mailako ikasleak gara eta laburlabur ikasturtean zehar egindako iharduerak kontatuko dizkizuegu. Ikasturtea hasi ginenean, urduritasunagatik oso goiz esnatu ginen. Eskolara iritsi eta andereño berriak ikusi genituen gure zain ongi etorria egiteko adeitsu baina gu urduriago jarri ginen, ziklo bat amaitu et abigarren zikloa hasi behar genuelako. Irakasleen izenak Espe eta Marian ziren, eta poliki- poliki ezagutzen joan ginenean, ohartu ginen oso jatorrak zirela.


14

Irakaskuntza

Unibertsoa

ezagutzen eta lantzen

Lehen Hezkuntza. 2. maila

LEHEN HEZKUNTZA 1. ZIKLOA

Miramongo Kutxa-Gunean.

Miramongo Kutxa-Gunean.

Otsailaren 19an, Unibertsoaren gaia lantzen ari ginela eta Miramongo Zientziaren Kutxagunera egin genuen irteera. Planetarium delakoa ezagutu genuen eta asko gustatu zitzaigun. Filma ikusgarri bat zen eta espazioan geundela zirudien!!! Planeta bakoitzari buruzko informazioa eta irudiak jaso genituen pantaila erraldoi batean eta une batzutan beraien artean murgilduta geundela iruditzen zitzaigun. Merkurio, Artizarra, Lurra, Jupiter, Saturno‌ han azaldu zitzaizkigun denak, kolore bixi eta disdiratsuz. Hura bai unibertsoaren handitasuna eta ikusgarritasuna.

Sortutako eta egindako Planetak zintzilik gelako orbitan. Gero, gelan, gurasoentzako ikasitakoa eta landutakoa azaltzeko emanaldia antolatu genuen. Lan ugari egin behar izan genuen eskulanetan prestatutako planetekin gela apainduta uzteko. Taldean lan eginaz elkarrekin lan egiten ikasten dugu. Egia esan, hain ondo daude eginda planeta ezberdon guztiak eta asko gustatu zitzaien etorri ziren gurasoei eta haurrak oso gustora, ilusio haundiz prestatzen baitute familiaren aurrean aurkeztu behar duten edozein ekintza edo azalpen. Ikaslea honela subjetu aktiboa da, bere ikas-prozesuaren protagonista nagusi bilakatuz eta irakasleok papera motibatzailearena, gidatzailearena izaten da.


Irakaskuntza

15

Ez da Everest mendia baino denok lortu genuen tontorrera iristea. Maiatzaren 27 eta 28an Uitziko Orixenea aterpetxean egonaldia izan genuen. Txanela proiektuaren barne Naturari buruzko gaia lantzeko aukera ematen digu irteera honek, mendi ibilbidea egin baigenuen eta hainbat zuhaitzen izenak eta hostoak ezagutu ahal izan genituen.

Jolasean beti kontent: Begiak estalita nora ote goaz?

Zer misterio ote dago ur hauetan?

Orixenea aterpetxe honek aurten ireki ditu ateak. Handik gertu dagoen Astitz herrian izan dute orain arte era honetako egonaldiak antolatzeko aukera. Ikastetxetako taldeak astean zehar joan daitezke eta begiraleen laguntzarekin ingurua ezagutzeko aukera dago. Aste bukaeratan familiak joan daitezke eta etxea erabili lotarako, jatorduak prestatzeko, etabar. Astitzeko esperientzia ondo atera zaiela eta, Uitzin Orixe idazlearen bizileku izan zen etxea egokitu dute taldeak hartzeko. Gu 44 haurrekin joan gara eta, eguraldiak gehiegi lagundu ez arren, oso ondo pasa dugu eta berriro joatekotan gelditu gara.

LEHEN HEZKUNTZA 1. ZIKLOA

Uitziko egonaldia


16

Irakaskuntza

Bigarren zikloa amaitu dugu: jadanik ez gara ume mokoak baizik eta nerabezagoaren ateetan gauden gazteak. Lehen Hezkuntza 4. Maila

LEHEN HEZKUNTZA 2. ZIKLOA

Aurten ere ikasturte amaieran Maria eta Jose aldizkaria osatu behar dutela eta irakasleak etorri zaizkigu aldizkarirako artikulu baten bila. Jopelas! Orain ere kurtsoa amaitzeko desiratzen eta lanean jarri nahi gaituzte. Oporrak nahi ditugu!!! Baina, baita adierazi digute ere lehengo urtean idatzi genuena oso luzea izan zela. Bueno, horrela esan digute ez esatearren “kriston txapa” sartu genuela. Aurtengo aldizkarirako zertaz idatzi. Horra hor arazoa! Hainbat gauzetaz idatzi genezakegula erabakitzen aritu gara. Denok ados geunden guri ikasturte honetan zehar gehien gustatu zaigula, inolako zalantzarik gabe, egin ditugun txangoak eta irteerak izan direla. Buruak zertxobait astintzen hasi, gehiegi ere ez egia esateko, eta ikasturtean zehar egin ditugun irteerak gogoratzen hasi gara.

Lurraskako

ahuntzei ja

ten emate

n.

Lehen hiruhilabetean Lurraska Ingurugiro Eskolara (Ajangiz-Gernika) joan ginen hiru egunetako egonaldia egitera. Bertan ekintzak asko eta asko egin genituen natur eskolarekin lotuta: etxabereak ezagutu genituen: behiak, zaldia, astoa, ardiak, ahuntzak, oiloak… Zaldi gainean ibiltzeko aukera ere izan genuen. Batzuk hasieran beldur ziren baina azkenean denok lortu genuen zaldi gainean ibiltzea. Sendabelarrak landu genituen, belarrek dituzten sustantziak ezagutu sendatzeko, eta baita basoa ere ezagutzeko aukera izan genuen. Hormirudi ederrak egin genituen hosto eta zuhaitz mota ezberdinekin eta basoan bizi diren deskonposatzaileekin. Gauetan dantzan egiteko eta lo belak egiteko aukera ere eman ziguten. Hori bai, ez genuen gaupasarik egin. Primeran pasa genuen eta berriro joateko gogo biziz itzuli ginen.

- Eta bigarrren hiruhilabetean non izan ginen? –galdetu du norbaitek. - Aurrena Miramongo Zientziaren Kutxa Gunera joan ginen eta ondoren Txuri-Urdin Izotz Jauregira izotzetan patinatzera, ez zarete gogoratzen? – erantzun dute batzuek. - Bai, bai. Oso ondo pasa genuen. Bai, horrelaxe da. Ingurumen arloan Txanela proiektuko 5. gaia Ura, bizitzaren iturri! lantzen ari ginela aprobetxatuz Miramongo Kutxa Gunera joan ginen. Lehendabizi erakusketa orokorra bisitatu genuen eta bertan zeuden hainbat tramankulu eta esperimentu ondoren, uraren tailerrean parte hartu genuen. Uraren hainbat propietateaz asko ikasteko aukera izan genuen eta esperimentuak oso dibertigarriak izan ziren. Ez da lehen aldia Zientziaren Kutxa Gunera joaten garela baina beti gauza berriak, esperiementu berriak ezagutu eta ikasten ditugu. Beti ikasten baita zerbait gogoa eta arreta jarriz gero. Baina, teorian naturan ur asko dagoela, eta leku askotan gainera ikasi dugu. Baina ez du beti aurpegi bera erakusten, ez da beti egoera berean agertzen, ura hiru egoeretan ager daiteke, hau da, lurrun, solido eta likido eran egon daitekeela ederki ikasi eta gero zer hobeto behin bazkaldu ondoren Txuri Urdin Izotz Jauregira joatea patinatzera. Izotza era solidoan dagoen ura baita. Hasieran zenbaitzuk patinak jantzi eta eroriko dexente izan zituzten, ipurdia bero-bero

Zaldian ibil i baino leh en ondo garbitu be har dira.

lari

zientzia instein n E n a r e sarr ratze uneko kia ate Kutxa G rekin aragaz ua ospets


Irakaskuntza

17

jartzeko modukoak baina berehala ikasi genuen ondo patinatzen eta oso ondo pasa genuen. Pena guretzat berehala amaitu zela patinatzeko ordua eta Zumaiara itzuli behar genuela. Ea datorren ikasturtetan ere Txuri Urdinera joateko aukera dugun. - Algorri interpretazio zentrora ere joan ginen apirilaren 20an. Ez zarete gogoratzen? - Nola ez gara gogoratuko! Algorri interpretazio zentroa Zumaian dugun altxor bat da nahiz eta iruditzen zaigun zumaiar askok ez dugula behar bezala ezagutzen. Gurasook, benetan merezi du Algorri Interpretazio zentrora bisita bat egitea.

esperi-

Patinatzen ikasteko le hen hastapena k egiten.

zten.

Non biziko gara? antze

rako antzezleak

Ni ez naiz txotxolo ob dantzan. Zuginen ora igo gehiago lm e T n xobait itik Sa Algorr eologia zert g o maiak o. ek aztertz

Eta Lehen Hezkuntzako bigarren zikloa amaitzeko Ni ez naiz txotxolo antzerkian esaten den bezala agurtzen gara: - Artikulo tres. - Batere kasurik ez.

Lurraskako ikuiluko ezagutzen.

animaliak rkiko planetak

Non biziko gara? antze

LEHEN HEZKUNTZA 2. ZIKLOA

Baina, aurten ahalegin berezia eta handia eskatu diguna antzerkiak egitea eta taularatzea izan da. Laugarren mailan ikasle asko garenez, bi gelen artean 48 haur, azkenean bi antzerki prestatu behar izan ditugu. Antzerki baten izenburua Non biziko gara? da eta beste antzerki obraren izenburua Ni ez naiz txotxolo. Antzerki emanaldiak oso dibertigarriak izan dira eta oso ondo pasaru dugu taularatzen eta errepresentatzen baina, egia esan, lanketa handia egin dugu testuak aurrena buruz ikasten eta ondoren antzezten. Askotan zailena ez da testua buruz ikastea baizik eta antzeztea, doinua, gestual, ibilerak, ikastea. Eta orain, Lehen Hezkuntzako bigarren zikloa amaitzeko, Gasteizko Gamarra igerilekuetara joatea besterik ez zaigu geratzen. Guk hondartzak eta itsasoko ur gazia oso ondo ezagutzen dugu baina igerilekuetako ur gesan bainatzen oso gustura ibiltzen gara, asko disfrutatzen dugu. Ea eguraldi ona egiten digun egun horretaz disfrutatzeko.

utzeko

ak ezag ieatate p o r p n Urare en. ak egit mentu


18


Solidaritate proiektua: Zumaiatik Afrikara.

Irakaskuntza

“MUZEY” Proiektua - Afrika. Pastoral Taldea.

Maria eta Jose ikastetxeak 2009-2010 ikasturte hasieran, solidaritate proiektu berri bati hasiera ematea erabaki zuen. Oraingoan, Vedrunako Karmeldar Ahizpek Kongoko herri bateko auzoan duten ikastetxeari laguntzea pentsatu zen beste aukera askoen artean, ze premia asko eta anitz baitaude leku guztietan. Eta hemen ikasturtean zehar nolako laguntzak bidali ditugun eta proiektu hau zertan datza, azaldu nahi genuke. MUZEY Proiektua: KONGO (Afrika) – KIKWIT – Muzey Auzoa – VEDRUNA Amaetxe Eskola. - Kokapena: Vedruna amaetxe eskola Muzey auzoko parrokian aurkitzen da.

Muzey auzoan kokatzen den Vedruna amaetxe eskolako haurrak pozik. Eskola honen jatorria: Vedruna amaetxe eskola 1992. urtean sortu zen Muzeyko haur gazteen beharrei erantzun asmoz. Auzo honetan bizi diren amek, lana plantazioetan egiten dute, euren haurrak elikatu ahal izateko. Hau dela eta, alde batetik, hiru-bost urteko haur kopuru handia kalean, aiton-amonen menpe edo familiako neska baten menpe geratzen dira, ama hauek lanean dauden bitartean. Bestalde, bere anaiarreba txikiak zaintzen gelditzen diren neskak eskolara joan ezinik gelditzen dira. - Proiektuaren deskribapen zehatza: 2005eko otsailean, Muzey parrokiko Vedruna amaetxe eskolan gela bat eraikitzeko proiektua aurkeztu eta onartua izan zen. Gaur egun aurkezten dugun proiektua hau da: Eskola hau materialez ornitzea: Oholak, bankuak, testu liburuak eta lana egiteko materiala, haurrentzako jostailuak. Irakasleei ordaintzen laguntzea, hauek ez baitute estatuko soldatarik eta gurasoek ahal duten guztiarekin, irakasle bakoitzari hilean 100€ emateko adina ere ez dugu. - Proiektuaren helburua: Haur gehiago hartzeko posibilitatea lortzea: Onuradun zuzenak: 100 haur. Zentroko zuzendaria eta Kikwiteko Karmeldarren komunitateak behar den materiala eta irakasleen soldatak ordaintzera konprometitzen dira.

- Proiektuaren Aurrekontua: 4 irakasle 100 € hileko 12 hilabetetan: Irakasleen materiala: Material didaktikoa: Denera

4.800 500 1.000 6.300

€ € € €

- 2009-2010 ikasturteko ekintzak: 2009 – 2010 ikasturte hasieran proiektu berri honi lotutako ekintzekin hasi ginen eta hona hemen orain arte egin direnak eta ekintza bakoitzarekin lortu den diru kopurua: 1. DBH. 3. mailako ikasleek Gabonetako otarra- ren zozketaren %15eko aportazioa: 300,00 € 2. Gabon eguneko koruak: 144,00 € 3. Ikastetxeko ikasle talde batek: 75,00 € 4. DBH. 3.mailako ikasleek tonbolan eta ta bernan lortutako diru kopuruaren %15a: 250,00€ 5. Santa Joakina astean bidalitako zorroen bitartez: 480,00 € 6. Geletako itsulapikoen bitartez lortu den diru kopurua zenbatu gabe dago. Aipatu beharrean gaude, joan zen otsailean “Muzey”ra 800,00 €-tako diru laguntza bidali zela. Bestalde, iazko aldizkaria argitaratu zenean, han aipatzen genuen “Taipy”ko proiektuarekin lotura zuten hainbat ekintzen bidez lortutako dirua zenbatu gabe zegoela. Jakin ezazue hori 2009ko uztailean egin zela eta Orurora beste 1.400 €-tako diru laguntza bidali zela. Pastoral taldeko kideek eskerrak eman nahi dizkizue zuen laguntzagatik eta jakin arazi nahi dizuegu datorren ikasturtean ere proiektu berdinaren alde lanean jarraituko dugula.

19


20

Irakaskuntza

Eskola 2.0

Lehen Hezkuntza 5. maila

LEHEN HEZKUNTZA 3. ZIKLOA

Eskola 2.0 Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak abian jarri duen programa da teknologia berrien onurak hezkuntzan sustatu eta irakasleko xedez. 2009-2010 ikasturte honetan ESKOLA 2.0, Lehen Hezkuntzako 5. mailatik hasi eta urtez urte DBHko 2. maila arte ezarriko den proiektua da. Honela, Lehen Hezkuntzako 5. mailan ikasten dihardugun 18.000 haur baino gehiagori ordenagailu eramangarri txiki bana eman dizkigute. Honez gainera, arbel digitala jarri digute ikasgelan. Material hornidurarekin jarraituz bideo-proiektagailu eta bozgorailuak. Baita armairu elektrifikatu eramangarria mikroordenagailuen bateriak kargatzeko eta gela bakoitzean, hari-gabeko sare puntu bat, interneti lotu ahal izateko eta VLAN Wifi sare birtuala eratzeko. Hala ere, material guztia ekarri behar zigutela esan zitzaigunetik dena gauzatu arte denbora askotxo pasa da. Irailean, jakin bagenekien programaren berri, baina arbel digitala martxoaren erdialde arte ez zuten jarri eta ordenagailuak eta armairua berriz, apirilean heldu ziren. Arbel digitala eta ordenagailuak esku artean eduki bezain laster jarri genituen martxan eta ezusteko ederra hartu genuen arbela “taktila” edo ukimen-arbela zela jakitean. Ordenagailuak berriz, oso “graxioxoak” iruditu zaizkigu, txikiak eta kolore berdekoak direlako.

Miniordenagailu eramangarriekin lanean.

” xoekin

raxi ailu “g g a n e Ord ten. ak egi ariket

gelan

Arbel digitalean, ordenagailuan agertzen den guztia ikus daiteke eta “taktila” denez bertatik egin ditzakegu nahi ditugun gauza guztiak, harrigarria da!! Orain arte asko erabili dugu, bai TXANELA ikasgaietako ariketak eta azalpenak egiteko, bai matematika arloko hainbat eta hainbat ariketa ezberdinak egiteko eta baita azalpenbideoak ikusteko ere. Abelino Barriola deklamazio sariketarako grabazioa egiteko ere, oso ondo etorri zitzaigun. Bai grabaketa egin bitartean eta bai egin ostean ere, bozgorailuetatik ongi baino hobeto entzuten zelako gure ahotsa eta zuzenketak egiteko oso baliagarri suertatu zaigu. Hori bai, bakoitzari zaila suertatu zitzaigun norberaren ahotsa ezagutzea. Ordenagailuekin lan egitea, oso esperientzia ona iruditu zaigu. Alde batetik, lantzen ari garen materia hobeto ulertzen laguntzen digulako eta bestetik, berriz, eta guretzat garrantzitsuena, oso ondo pasatzen dugulako!! Teknologia berrien garaian gaudenez, eta garai berriak datozela ikusirik, teknologia berriekin IKASTEN IKASI beharko dugu eta bide batez, IKASIZ GOZATU!!


Irakaskuntza 21 Durante los últimos años la escuela, como parte de la sociedad, está haciendo grandes y apreciables esfuerzos incorporando las nuevas tecnologías ene l proceso de aprendizaje del alumnado de neustros centros educativos. Dentro de ese planteamiento de incorporar las nuevas tecnologías se enmarca el proyecto Escuela 2.0.

LEHEN HEZKUNTZA 3. ZIKLOA

Arbela “taktilean” matematikako ariketak egiten.

El objetivo es implantar el proyecto Escuela 2.0 desde el tercer ciclo de Educación Primaria haste la finalización del primer ciclo de la ESO. Durante este curso escolar el proyecto se ha empezado a implantar en 5º de Educación Primaria. Para ello el Departamento de Educación del Gobierno Vasco está trabajando en diferentes ámbitos: - Dotación de material para las aulas: a cada alumno/a se la ha aportado un mini ordenador. En cada aula de %º de Primaria se han instalado pizarras digitales táctiles, altavoces, y un armario movible para los cargadores para los ordenadores y poder transportarlos a las diversas aulas del centro. También ha dotado a cada profesor/a de estas aulas el material didáctico digital necesario para trabajar con dichos mini ordenadores. Se ha dotado a cada clase o aula de un puntu para la conexión a internet. - Formación del profesorado: los profesorestutores han recibido un cursos de formación.

ateko

ak em n e p l a lak az a t i da. g a i i d r r l a e Arb baliag a n s e r oso t


22

Irakaskuntza

Irakurle lagun: Irakurketa bultzatzeko proposamena. Lehen Hezkuntza 6. maila

Proiektu Berria Aurten Lehen Hezkuntzako aurrenengo eta seigarren mailako ikasleen eta irakasleen artean aurrera eramaten ari garen proiektu interesgarri eta aberasgarri baten berri emango dizuegu. Abian jarri dugun proposamenaren izena “Irakurle lagun� da eta honek adierazten duen bezela, irakurketa bultzatzeko jarduera da. Seigarren eta aurrenengo mailetako ikasleak bikoteka elkartu eta irakurketa saio bereziak antolatu ditugu.

Bikoteen artean erlazio afektiboak lortu eta finkatu egin dira.

LEHEN HEZKUNTZA 3. ZIKLOA

Balorazioa Ikasleek saioa ilusio handiz hartzen dute eta oso gustura elkartzen dira ostiralero. Irakurketaren aurrean gazteen motibazioa handia da eta zaharrenen artean laguntzeko gogo handia dago. Seigarren mailako ikasleek laguntza eta babesa eskeintzen diete txikiei , askotan jolasorduan beharra dutenean beraiengana jotzen dute. Lehenengo mailako ikasleen artean irakurketa eta ulermen maila hobetu da eta seigarren mailakoen artean irakurketaren aurrean duten motibazioa areagotu da. Beraz, datorren urtean maila horietan proiektu interesgarri honekin jarraituko dugu. Esperientzia oso aberasgarria da.

Irakurketa abiadura, ulermena eta hiztegia landu ohi dira. Helburuak - Ziklo desberdinetako ikasleen arteko komunikazioa bultzatu. - Ikasleen arteko laguntzan oinarritutako hezkuntza erraztu. - Ikasle gazteei laguntza emateko konpromisoa eta ardura hartu. - Seigarren mailakoen autoestimua garatu, ikasleen bilakaera baloratuz. - Idatzizko testuen aurrean interesa piztu - Aurrenengo mailako ikasleen irakurketan aurrera pausoak eman. - Ikasleen ezaugarriak kontuan izanik, begirunean hezi. Irakurketa lantzeko motibazioa asko handitu - Irakurketa eta idazketaren irakaskuntzan gozatu. da ikasleen artean.


Irakaskuntza

Hizkuntza normalkuntza.

Txikientzat izan dira egunik onenak, pailazoak, txontxongiloak, zuentzat txalorik handienak, hizkuntza normalkuntza taldetik gure esker beroenak, hemengoak izan daitezela egunik oparoenak. Banatu dituzte aurtengo San Telmo literatura sariak.

2010eko ekainaren 3an, osteguna) banatu zituen Udaleko Euskara Zerbitzuak San Telmo literatura sariak. Herriko gaztetxoenen artean euskararen erabilera bizkortu eta literatura sorkuntza bultzatzea du helburu sariketak, eta aurten ere, maila eta modalitate bakoitzean banatu dira sariak. Saritutako lan guztiak liburu batean bildu dituzte gero. Hemen dituzue aurtengo Maria eta Jose Ikastetxeko ikasle sarituen zerrenda:

SAN TELMO SARIAK 2010 LH 3. MAILA: Ipuina: Ilargi berritsua eta zoriontsua - Elene Garitano L.H 4 MAILA: Olerkia: Arkatza - Malen Trenado Bertsoa: Aitona - Aiora Gutierrez L.H 5. MAILA: Ipuina: Luki zizarea - Beñat Arrizabalaga Bertsoa: Zumaia - Alaitz Ibarguren Aristondo Ahozkoa: Ipuin kontalaria? - Iñaki Antia eta Nahia Etxabe L.H 6. MAILA: Ipuina: Kuku erlojua - Cristina Garitano Olerkia: Ilargiaren ondoan daude izarrak - Jaione Olaizola DBH 1. MAILA: Ipuina: Egun gogorrak - Mikel Mendizabal Olerkia: Natura amandrea - Paulo Gontan Bertsoa: San Telmoak - Eneritz Etxabe DBH 2. MAILA: ko Olerkia: Iluntasunean XXVII. San Telmo Literatur Lehiaketa - Itxaso Aranguren Maria eta Joseko ikasle saridunak. DBH 3. MAILA: Bertsoa: San Telmoak - Laura Martinez Jimenez DBH 4. MAILA: Ahozkoa: Herri txikia, infernu handia - Cristina Antia Ortiz de Zarate eta Idoia Alberdi Egaña

ako

ngintz

pla kuntza l a m r za No izkunt o kideak. H o k H DB dek batzor ikasle

23


24

Irteerak Lehen hezkuntzako irteerak

Lehen Hezkuntza 1. maila - Ekain Berri leizea (Zestoa).Oiasso (Irun). - Natura ezagutuz (Foronda). - Astitz (Nafarroa) (2 egun).

Lehen Hezkuntza 2. maila -

Aquarium - Donostia. Herria ezagutuz. Uitzi (Nafarroa) (2 egun). Zientziaren Kutxagunea - Miramon.

- Agenda 21- Herriaren diagnostikoa - Zinea euskaraz

Lehen Hezkuntza 3. maila

LEHEN HEZKUNTZA 3. ZIKLOA

- Gorozika Natur Eskola (2 egun). - Herria ezagutuz.

Lehen Hezkuntza 4. maila -

Kutxagunea - Miramon (Donostia) Lurraska Natur eskola (3 egun). Txuri Urdin izotz jauregia (Donostia). Algorri Interpretazio zentroa (Zumaia). Herria ezagutuz.

- Zinemaldia (Donostia) - Agenda 21- Herriaren diagnostikoa - Gamarra (Gasteiz) igerilekuak

Lehen Hezkuntza 5. maila - Kutxagunea - Miramon (Donostia) - Arazi: Denboraren bila. - Meakaur (Nafarroa) (2 egun).

Lehen Hezkuntza 6. maila - Arazi: Argazki Rallya. - Meakaur (Nafarroa) (2 egun). - Gamarra igerilekuak (Gasteiz).

- Zinemaldia (Donostia) - Agenda 21- Herriaren diagnostikoa - PIN-Gabonetako Parke Infantila (Bilbo)

Astit

.

zen 1

k akoa l i a m

n

Astizko Ate rpetxe au rrean 2. m ikasleak.

ailako

he ia le g o l eo n esp en. a l o z Balt ak emat ts urra


Irteerak

Ekain Ber r

in tailerra

ol

Baltz

s

Kont

Ekain

iten.

ia eg

og rean

ler

tai umo

k egiten.

izean

i le Berr

oak.

ailak

1. m nean

ar ize b

ilo le

duk Men

1. m

Kontsum o ta yogurta p ilerrean restatzen .

en

itatz

zio preta k. r e t n lea rri I Algo lako ikas i 4. ma

is roa b Zent

ilald di Ib ak. n e M o uras eta g

Chillidare

n Haizear

en Orrazia

n.

asle

an ik

rtu i neu

eak.

kasl

oi ailak

LEHEN HEZKUNTZA 3. ZIKLOA

an

ulo obaz k o k a

25


26

Eskola kirola Eskola Kirola egitaraua sei eta hamasei urte bitarteko eskolaumeei zuzenduta dago eta lau jarduera mota aurki daitezke bertan. Beraz, Eskola Kirolaren barnean lau maila aipatzen dira: 1- Kiroletan hasteko jarduerak. 2- Parte hartzeko lehiaketak. 3- Teknifikaziokoak 4- Errendimenduzko lehiaketan hasteko jarduerak.

LEHEN HEZKUNTZA

Kiroletan hasteko jarduerei eta parte hartzeko lehiaketei dagokienez, benjamin, alebin eta infantil kategorietako parte hartzea ikastetxeen bitartez bideratzen da, nahi duten eskolaume guztiek parte hartuz. Saskibaloi, eskubaloi eta futboleko parte hartzeko lehiaketetan, infantil kategoriatik aurrera, ikastetxe nahiz kirol kluben bitartez bideratuko da. ESKOLA KIROLA PLANGINTZAKO 2009/2010 IKASTURTEKO MEMORIA: 1- Kiroletan hasteko jarduerak. Benjamin eta alebin mailetan eskubaloia egin zuten lehen hiruhilabetean. Bigarrenean, futbolean lehiatu ziren eta hirugarrenean saskibaloia praktikatzeko eta lehiatzeko aukera izan dute. Benjamin mailako neska-mutilak hiruhilabetean behin Zestoan antolatu diren atletismo frogetan parte hartu dute. Alebin eta infantil mailako neska-mutilak hainbat krossetan ere partaide izan dira; Azpeitiko San Silbestre lasterketetan, Zumaiako krosean, eta Zestoan ere bai. Alebin eta infantil mailako ikasleak mahai-tenisa txapelketa ezberdinetan parte hartu dute oso emaitza bikainekin. Infantil mailako mutil talde batek Euskadiko Txapelketan parte hartu du.

Infantil mailako ikasleak, hau da, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailakoak, Zumaiako kirol talde ezberdinetan, Zumaiako F.T. eta Pulpo Eskubaloi taldean, federatu gisa eurek antolatzen dituzten kirol lehiaketetan parte hartu dute. 2- Parte hartzeko lehiaketak.- Sustapen jarduerak Lehen Hezkuntzako lehen eta bigarren zikloko ikasle guztiak 20 orduko Igeriketa ikastaroa egin dute Lubaki Kiroldegian. Lehen Hezkuntzako 6. mailako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. zikloko ikasleak Urpeko jarduerak -submarinismoa- praktikatu ahal izan dute.

Alebin mu tilak Zumaiako herri kros sea

iako

n.

gor kate n i am Benj ldea. a ken t

3

lako . mai

nes-


Irakaskuntza

a ikote irre b Euskag A sme eta ta Co uzkoako e a s p zO Gi Ekait untako p a n. t u s ze peld a x t diko

Igeriketa ik

astaroan

lak muti isa o k a l ai Ten til m o mahai eldun. n a f p In k zkoa pitxa Giou ketan az el txap

gustura.

Uranga e ta M puntako tx anterola bikotea ze apelketa ko irabazl sta e.

an

staro

ika iketa

Iger

Xiba joku

etan zaku

k rdina ezbe ak. e t a t i o dal mailak . a mo Pilot katzen 5 i t k a pr

lasterketa

.

en

iatz n leh a r i t a ak. n sok ueta ko ikasle k o j Xiba 4. maila 3. eta

t

tz bil

Loka

LEHEN HEZKUNTZA

lako

i 6.ma o k a i gor kate bat. n i b e de Al n tal e k s ne

27

.

etan

lebo

rre zen e


28

Agenda 21

Eskola Agenda 21

Ikasturte honetan MUGIKORTASUNAren gaiarekin ekin diogu Eskola Agenda 21eko proiektuari. Horrela, Eskola Agenda 21programaren barnean mugikortasunaren gaia landu dute ikasleek ikasturtean zehar eta Zumaian mugikortasuna nola hobetu aztertu eta proposamenak egin dituzte. Lehenengo eskola guztian sentsibilizazio kanpaina bat egin genuen: Mugikortasunari buruz informazio pixka bat zabaldu zen bideo-gelan eta ondoren gela bakoitzean irakasleek emandako irizpide batzuen bitartez horma-irudiak egin ziren. Horma-irudi horiekin eskola guztiko paretak eta txoko guztiak bete ziren. Ondoren, gaiarekin lotutako Logo- Lehiaketa antolatu genuen, honetaz D.B.H.ko laugarren mailako ikasteak arduratu ziren plastikako irakaslearen laguntzaz. Sentsibilizazio kanpaina bukatu ondoren Diagnostikoari ekin genion. Aurten eskolako eta herriko diagnostikoa batera egitea erabaki genuen izan ere biak oso loturik daude. Eskolako diagnostikoan jasotako datuekin txosten labur bat osatzen ari gara baina gauza bat oso nabarmena da, pentsatzen genuen baina gehiago gara oinez etortzen garenok eskolara. Hau beheko grafikoetan ikusten da: 1% 3% 4%

1%

OI NE Z

5%

B I ZI K L E T A

6%

OINE Z

0%

B IZIK LE T A

K OT X E Z 86%

K OT X E Z

A U T OB U SE Z

94%

AUT OB USE Z

M OT OR R A Z

L.H

D.B.H.

K OT X E SI LLA N 23%

OI NE Z

5%

B I ZI K L E T A N

1% 1% 3%

A U T OB U SE A N 67%

M OT OR R A N A U T OA N

H.H.

.

Herrian zehar egindako diagnostikoaren ondoren Zumaiako Udalari aurkezteko atalak prestatu dituzte ikasleek. Hasieran, herriko eskola bakoitzak egiten du Arazik prestaturiko materialean oinarrituz herriaren azterketa, maila bakoitzak bere adinera egokitutako ekintzekin eta tutoreen laguntzarekin. Jarraian eskolako ikasle batzuk herriko

Udal plenoa beste ikasleekin bildu ziren Algorri Interpretazio Zentroan eta Araziko Nerea Gartziaren laguntzaz ateratako ondorio guztiak garrantziaren arabera ordenatu eta Udal Plenoa prestatzeko lehen urratsa egin zuten. Herriko ikastetxeetako ikasleek aukeratutako gaien inguruan prestatu genuen ekainaren 3an ospatu zen Udal Plenoa. Honez gain, aurten TXOKO BERDEA indartzen ahaleginak egin ditugu eta beste urtetan baino hobeto funtzionatu duela dirudi. Mailaka egutegi bat eratu dugu Txoko Berdeko informazioa osatzeko. Txoko Berdean edozer informazio jar daiteke ingurumenarekin zerikusia badute, gure ingurune hurbilarekin lotua badago hobe. Atal honetan ezinbestekoa da tutoreen lana, beraz, eskerrik asko guztioi.


Agenda 21 Hainbat kanpaina eta lehiaketetan ere parte hartu dugu urtean zehar: - Kontsumo tailerrak: hasi L.H.ko 1. mailatik D.B.H.ko 2. maila arteko ikasleak hartu zuten parte gela bakoitzak bi tailer eginez. - Berde-berdeak: Kutxak bultzatzen duen proiektu honek gazteen heziketa eta parte-hartzea ingurumenaren alde sustatzen du. Bertan D.B.H.ko lehenengo mailako ikasleak hartu dute parte. - Zuhaitz eguna: udaletxeak egiten duen zuhaitz landaketan parte hartzera animatu ditugu ikastetxeko familiak eta gustura ibili ziren maldan gora eta behera zuhaitzak landatzen. Ibaialde lehiaketan parte hartzera ere animatu ditugu. Iazko ekitaldian Emma Kareagak irabazi zuen saria marrazkigintza modalitatean. - Zumaia Garbia: udaletxeak antolatzen duen marrazki lehiaketan honetan ere parte hartu dute ikasleek. Aurten gaiak Eskola Agenda 21ekoarekin bat egin du: MUGIKORTASUNA.

DBH 1. mailakoak kontsumo tailerrean.

- Azterkosta: D.B.H.ko 1.mailako ikasleek Itzurun hondartza eta Santiago hondartzako padura aztertu zuten. Datorren ikasturtean, 2010-2011, Urola Kostako beste ikastetxeekin adostuta izan den BIOANIZTASUNAren gaia landuko dugu.

Ibaialde lehiaketako irabazlea.

Maria eta Jose Ikastetxeko Lehen Hezkuntzako laugarren mailako Emma Kareaga ikaslea Ibaialdeko izeneko lehiaketan saritua izan da. Ibaialde lehiaketa hau Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren Aztertu programaren barruan garatzen da, eta Maria eta Jose Ikastetxeak programa honetan hartzen du parte. Saritutako ikasleak Emma Kareaga, lehenengo saria Lehen Hezkuntzako 2. zikloko ipuin modalitatean lortu du. Sari banaketa otsailaren 13an, larunbata,Donostiako Aquariumean izan zen.

Emma Kareaga Ibaialde lehiaketako sariduna.

“Mugikortasuna� logo irabazleak.

Zuhaitz eguna.

29


30

Jai komisioa


Jai komisioa

Trikitilarie

kin Santa

eskian ka

lez kale.

alez

ua k n kor

Gabo

tari.

kan -kale

k

arra

h ra za u t i h no pera antari. z e b k a Aged rik kopla a t n Sa ahi itu n r r e b

Zuean tzuten. n r a en nb eare ahotsak t s A ta en arar ndaira e k s u E ko ko maia

le ikas . n a e z egun isfrutatu a n i k d ean a Joa Sant nak jolas e txiki

Euskarar en Astear en barne ginkana f an rogan.

31


32

Irakaskutza

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza

Basondo - Donostia.

DBH-ko 1. mailakoen irteerak BASONDOra bisita 2009ko azaroaren 6an, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. mailako ikasleak Basondora joan ginen. Basondon gaixotutako eta zauritutako animaliak zaindu eta sendatzen diren zentroa da . Gu bisita egitera joan ginenean animali basati pila bat zeuden bertan: muskerrak, sugeak, oreinak… zeuden. Horrela, goizean zehar ia animali guztiak ikusi genituen. Onodren, Basando zentroan bertako mahai batzutan bazkaldu genuen. Arratsaldean gauza desberdinak egin genituen.Honela, lehendabizi hegazti migratorio batzuk eta animali batzuen aztarnak ikusi genituen. Gero “kaxa” batzutan eskua sartu eta zer zegoen asmatu behar izan genuen. Eta azkeni, suge eta musker batzuk zeuden toki batera sartu ginen. Horixe gustatu zitzaigun gehien, suge bat lepoan jartzeko aukera izan genuelako. A ze nolako esperientzi bitxia! Basondora egindako irteerako gauzarik okerrena ia egun guztian zehar euria egin zuela izan zen. Bestela, egun perfektua izango zen!

Basondon tigreak e re sendatz dituzte. Ez en al da zora garria?

DONOSTIARA IBILALDIA

2010eko urtarrilaren 22an irteera oso interesgarria eta ederra egin genuen. Goizean 9:30ean autobusa hartu genuen Donostiako Miramongo EITBra joateko. Behin bertara sartuta EITB-n plato asko ikusi genituen: Goenkaleko telesaila grabatzen den platoa, Euskolegas programakoa, Oh happy day musikala grabatzen dena,… Telebistako plato hauetan argazki pila atera genituen, ikusgarriak baitziren. EITB-ko zentrotik irten eta gero Miramongo Kutxa Gunera abiatu ginen. Zientziaren Kutxa Gunean sartu aurretik hamaiketakoa jateko aukera izan genuen bertako jolastokian eta 12:00etan sartu ginen bertara. Lehendabizi, Planetarium-a ikusi genuen. Planetariumean milaka izar eder eta konstelazio ikusi genituen. Honek asko harritu gintuen, espazioan geundela baitzirudien. Ondoren, zelularen tailerra egin genuen, eta beste zelula batzuez gain, geureak, gure gorputzeko zelulak ere mikroskopioz ikusteko aukera eta zortea izan genuen. Eguraldi ona eta eguzkitsua alde genuenez Ondarretako hondartzara jaitsi ginen 14:00ak aldera bertan bazkaltzeko asmoz. Bazkaldu eta gero hondartzan bertan gelditu ginen jolasten. 16:00ak aldera berriro autobusa hartu genuen Zumaiara itzultzeko. Egun ederra pasatu genuen!

kueta es iee u t . Has ak iku erdin an genuen ak. b z e iz lia ntz Anima eko aukera ur eta zala t d l a z e tan i ako b ze nol a n a r

Kutxagun eko sarre ran ohiko argazkia talde atera gen uen.

SOBRONera egindako irteera

Sobron Araban kokatzen den Abentura Parkea da. Oso ondo pasa genuen, os tokia polita baita eta bertan egin genituen ekintzak oso dibertigarriak. Sobroneko Abentura Parkean ekintza ezberdin ugari egin daitezke: tirolina, bertan dagoen parke batean; piragua, berriz, han ondoko ibai batean; arku tiroa, paintball...Gainera, igerilekua eta futbol-zelai bat ere badaude. Benetan polita da. Anima zaitezte eta ezagutzera hurbildu !!!

rak ardue

a ih tirolin uen. n e n Sobro o pasa gen nd oso o

egiten


Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza

Irakaskuntza 33


34

Irteerak

Derrigorrezko Derrigorrezko Bigarren Bigarren Hezkuntza Hezkuntza

Egun ahaztezina Valdezcarayen Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza 2. maila

2010eko martxoaren 12an Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2. mailako ikasleak eskiatzera joan ginen Valdezcarayko pistetara. Goizeko 7etan Aita Mari zine-aretoaren parean autobusa hartu genuen Valdezcaray aldera abiatzeko. Bi ordu eta erdiko bidaiaren ostean Valdezcaray-ko pistetara iritsi ginen. Forfaitak hartu genituenean, txamarretan ipini genituen eta ondoren eskien bila joan ginen denol eskiatzen hasteko irrikaz eta gogoz. Bakoitzak eskiak bere neurrira jarri eta eskiatzeko prestatu ginen. Lehenengo bi ordutan monitore batzuekin ikastaroa egin genuen. Asko ikasi genuen eta jarraian pista handiagoetan eskiatzeko baimena eman ziguten eta horrela goiz osoan zehar eskiatzen pasa genuen gelditu ere egin gabe.

kiat Neskok es

zeko gogoz

Elurr

etan

eskia

tzea!

A ze g

ozam

ena!

Eguerdian bertako kafetegian elkartu ginen denok bazkaltzeko asmoz. Bazkaldu eta gero, berriz ere eskiak jantzi eta eskiatzera! Pistak itxi zituzten arte jo eta ke aritu ginen, gora eta behera geratu gabe baina zoritxarrez bukatu behar izan genuen. Eskiak alokatutako lekura bueltatu eta autobusean sartu ginen. Zumaiara iluntzeko 7ak aldera iritsi ginen, leher eginda baina oso pozik. Guretzat esperientzia polita eta egun ahaztezina izan zen Valdezcaraykoa. Ea datorren ikasturtean ere errepikatzeko aukerarik dugun!


Irakaskuntza

HERRI KIROLAK

35

Urtero bezala, DBH 4.maila ikasleok herri kiroletan jarduteko aukera izan genuen. Urriaren bukaera aldera, Zumaiako Kantauri plazan, Azpeitia, Zestoa eta Zumaiako gazteak bildu eta sokatiran, arraunean, azeri buztanean, lokotx bilketan, ingudean eta asmakizunetan aritu ginen jo eta ke elkarren arteko lehian . Aurten aurreneko aldiz, bi lehenengo postuetan Maria eta Joseko bi gelak geratu gara. Ondorioz, azaroan jokatu zen Gipuzkoako txapelketako finalerako DBH 4A gelako ikasleak sailkatu ginen. Eta han joan ginen Billabonara. Gipuzkoatik guztira 12 talde elkartu ginen. Kiroletan aritzeko kamiseta bana eman ziguten, eta herri bakoitzari kolore bateko zapiak (hau da hau marka, zumaiarroi zuria Zumaiko kolorea gorria izanik!). Gainera Goenatxo harri-jasotzailearen erakustaldia ere ikusteko aukera izan genuen. Eta bukaeran hamaiketakoa eta sari banaketa izan ziren. 3 puntu eskasera gelditu ginen 3. postutik, eta saririk ez baina oso egun ederra pasatutako pozarekin itzuli ginen herrira. Hori bai, merezi genuela eta, ospatzeko afari bat egin genuen elkarrekin.

eko

oa sustatz

n motibazi Euskarare tzen. jolasak lan

oletako ko Herri Kir

se Maria eta Jo na u ld e p talde txa

Euskararen motibazio saioak

Azaro hasieran, 4.mailako ikasleok euskararen motibazio saio batzuk eduki genituen, Ttakun taldearen eskutik. Hiru egunetan zehar, egunero bi orduz, gure hizkuntzaren egoerari buruzko informazioa jaso genuen. Alde batetik, teorian, hainbat datu interesgarri eman zizkiguten; bestaldetik, jokoen bitartez (aulkiaren jokoa, maite zaitut jokoa, psikiatria, galdera azkarra etab..), erabilera bultzatzeko arrazoiak eta modu desberdinak landu genituen. Oso ondo pasa genuen eta jolasean ari ginela, gauza asko ikasi genituen. Ateratako ondorioak, denok oso ondo dakizkigunak: euskararen egoera ahula dela, jende gutxik dakielako eta okerrena dena, jende gehiagok jakin arren, oso gutxik erabiltzen dugulako. Animatu, eta denok EUSKARAZ!!

Cambridge-eko azterketa ofizialak

Gure Maria eta Jose Ikastetxeko ingeles maila neurtzeko asmoz eta Kristau Eskolak animatuta 2010eko maiatzaren 14ean Cambridge-eko azterketak egin genituen ikastetxean. Kanpotik etorritako examinatzaileak izan genituen eta nahiko urduri geunden ikasleok, batez ere ahozko frogak egin genituenean.

WHAT AN EXPERIENCE!!!

Ingelerako

azterke

urduri. tak egiteko

Billabonan finalean .

ak

o Herri Kirol

Gipuzkoak

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza. 4. maila


36

Elkarrizketa

Ikasle ohien txokoa

irakatsi eta denbora bat pasatzean, ikasleek erabiltzen dutela ikusteak, asko pozten du bat.

Isaak Aranberri Maria eta Jose Ikastetxean ikasle izan zen eta, berriz ere, gure ondoan dugu baina, oraingoan Ikastetxeko administrari lanak egiten. Urtebeteko eszedentzia hartu eta Madril aldean dabil dantza ikasketak egiten. Zumaian eta Getarain euskal dantzak irakasten urte asko ihardun ondoren, orain berak flamenkoa, jazza eta dantza klasikoko klaseak hartzen ari da.

- Euskal dantzez gain, flamenkoa ere landu zenuen hemen. Nolatan? Getarian bi urtetik behin konpartsa antolatzen da. Orain dela bi urteko gaia Andaluzia izan zen eta flamenko pixkat landu zen, horrek eman zidan Donostiako flamenko akademia batetara eta asko gustatu zitzaidan. Hemen jarraitzen dut oraindik.

ISAAK ARANBERRI DANTZARIA

- Hasteko, aurkeztu zaitez, nor zara? Isaak Aranberri Agirre daukat izena eta 1981eko apirilaren 7an jaio nintzen, hau da, 29 urte ditut orain. - Ikasketak? 14 urte arte Maria eta Jose ikastetxean egon nintzen eta gero, Azpeitiko Iraurgi Ikastetxera joan nintzen Batxilergoa egitera. Azkenik, Bilboko Euskal Herriko Unibertsitateko Sarrikoko fakultatean, Ekonomian Lizentziatu nintzen. - Zure hobbiak edo zaletasunak? Nire hobbirik handiena dantza da. Dantza ezberdinak ikastea gustatzen zait eta beraien artean dauden antzekotasun eta ezberdintasunak bilatzea. Horretarako ordea denbora asko behar da eta hori, zoritxarrez nahiko mugatua izaten da. Bestetik, nire lagunekin ibiltzea asko gustatzen zait. Beraiekin bidaiatzea, parrandak egitea,… - Zergatik zara dantzari? Dantzan, eskolan bertan hasi nintzen. 9 urte nituela ikasteko aukera izan nuen eta amak apuntatzeko esan zidan. Hortik denbora batera, nire aitak Azkoitiko dantza eskolara eraman zigun, niri eta nire arrebari. Hor hasi zen nire dantzako zaletasuna. - Zein izan da zure ibilbidea dantza munduan? Esandako moduan, Azkoitiara joaten hasi eta han, dantza solte txapelketetarako prestatzen hasi ginen eta urte batzuk pasa genituen han. Nire arrebak 18 urte egin zituenean dantza utzi eta orduan, Azkoitiako neska batekin egon nintzen dantza solte txapelketetan parte hartzen. Bilbora joan nintzenean, ikasketak medio, dantza garaikidea ikasten hasi nintzen eta hortik aurrera ahal dudan dantza ezberdin guztiak probatzen saiatu izan naiz. - Urte askotan dantzako irakasle izan zara. Orain, berriz, ikasle. Zer da errazagoa? Biak dira zailak. Bi alderdiek dauzkate gauza onak eta txarrak. Urte askoan nindoan irakasle bezala eta berriz ikasle izatea asko gustatu zait. Bien artean dagoen diferentzia, ardura maila dela esango nuke eta irakasle izateak gehiago suposatzen du. Beraz, “errazagoa” ikasle izatea del a iruditzen zait. -Irakasle bezala era gauzak ikasten ohi dela esan ohi dute. Zer da lanbidetik gehien gustatzen zaizuna? Irakasle bezala jarduteak asko irakatsi dit eta gehienbat jendearekin lana egiteak. Zuk dakizun zerbait ikasleei

- Gure herritan dantza zaletasuna badago baina mutilik apena dago dantza egiten, bai euskal dantzetan eta baita dantza klasikoan ere. Zergatik ote da hori? Kulturala dela esango nuke. Inguruan ikusten dena. Normalean, dantza neskentzako bezala jartzen da. Nire ustez txikitatik bultzatu beharko litzateke mutilen integrazioa horretan. Euskal dantzak mutilen dantza propioak ditu baina gaur egun, neskak egin behar izaten dituzte mutilik ez dagoelako. Interesgarria litzateke berriz ere hori berreskuratzea. - Zumaiatik Madrilera joan zara, herritik hiriburu handi batera. Salto handia suposatu al dizu horrek? Beti daude aldaketak baina hiriburu bat handia izan arren, azkenean beti leku berdinetan ibiltzen zara eta beraz, herri batean egongo bazina bezala da. Aldaketa handiago suposatu dit nire inguruko jendearengatik urruti izateak, baina ala ere esperientzia aberasgarria izan da. - Maiatzeren 21ean Donostiako Lugaritz Kultur Etxean Soledad Ruizen dantza konpainian “Engarabi” ikuskizuna aurkeztu zenuten. Zer nolako ikuskizuna da Engarabi, eta zuk zein dantza egin behar izan zenituen?


Elkarrizketa Poesia, pintura, eta dantza fusionatzen ditu. Ikuskizuna Euskal Herrian oinarritzen da eta flamenkorik ez dagoen tokian dantza honek nola eboluzionatzen duen azaltzen da. Jaiotza, gaztaroa eta heldutasuna adierazten dira eta urteen ondoren, beste dantzekin (euskal dantza) duen fusioa azaltzen da. Hemen finkatzen denez, Euskal dantzak ere protagonismoa du, eta inoiz bere tradizioa ahaztu gabe forma berriak hartzen ditu, bai doinuz eta baita dantzako itxuran ere. Nire papera bi dantza horien arteko lotura egitea da eta piskat bi dantzak bateratzea. - Nolako esperientzia izan da herritar eta lagunen aurrean horrelako dantza konpainia batean dantza egitea? Horrelako tokietan egoteak asko irakasten dizu eta oso aberasgarria izaten da. Herritar eta lagun asko hurbildu ziren ikuskizuna ikustera eta asko poztu zidan horrek. Jende aurrean dantza egiten ohituta nago baina hala ere beti jartzen zaizkit tximeletak tripan irten aurretik. - Zu Maria eta Jose Ikastetxeko ikasle ohi zara. Nola gogoratzen dituzu zure ikasle urteak Maria eta Jose Ikastetxean? Urte oso onak izan ziren. Esan dezakedan gauza bakarra zera da, oraindik gelakideak urtero elkartzen garela afaria egiteko eta hori oso seinale ona da ez? - Orokortasunak alde batera utziz, zer diozu zure ikasle garaiaz? Ba al duzu pasadizo edota istorio bitxirik? Istorioak mila baina agian hemen kontatu ezin direnak. Kar, kar, kar!!!!! Baina gaur egun gela bakoitzean 20 ikasle inguru izaten diren bitartean gu gelan 38 ginen eta imajina ezazue horrek zer suposatzen duen. Inoiz ahaztu ez zaiguna zera da, gure azken urteko “ikas-

bidaia� Zuloaga museora izan zela. Oraindik ere denak gogoratzen gara horretaz. Lagun guztiak elkartzen garenean mila istorio kontatzen ditugu eta barre mordo bat egiten dugu. - Lehen esan bezala urte asko pasa dituzu gurekin Ikastetxean eta orain berriz ere administrari lanetan ari zara bertan. Baina, Ikastetxean zerbait aldatu al da ordutik hona? Beti aldatzen dira gauzak. Nik Ikastetxetik irten nuenean ez zegoen 0 edota urtebeteko gelarik, ezta DBHrik ere eta horrek gauzak aldatzen ditu. Baina gaur egun dauden irakasle gehienak nire irakasleak izandakoak dira eta niretzako pozgarria da gaur egun beraien lankidea izatea. Irailetik aurrera berriz Ikastetxean izango naiz alde batera eta bestera, berriz bueltan. Esperientzia polita izan da Madrileko eskola ezberdinak probatzea eta dantza munduko jendea ezagutzea baina berriz hor izango naiz.

37


38


39


40


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.