Lehen Hezkuntza 5.maila B
EUSKAL HERRI POLITIKOA 1.1 Euskal Herriko mapa politiko bat aurkitu eta zure dokumentuan txertatu.
Morea: EAE Berdea. NFE Horia: IPAR EUSKAL HERRIA 1.2 Probintziak eta hiriburuak izendatu zerrenda baten bidez
Gipuzkoa- Donostia Bizkaia- Bilbo Lapurdi- Baiona Behe Nafarroa- Donibane Garazi Araba- Gasteiz Zuberoa- Maule Nafarroa- Iru単ea
1.3. Euskal Herriaren banaketa administratibo eta politikoaren berri eman.
EAE (EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOA) 1979. urtean sortu zen autonomia erkidego hau. Euskal herriko mendebaldean dago eta 3 probintziez dago osatuta Gipuzkoa, Araba eta Bizkaia. Baditu arrazoiak euskal izena hartzeko lurralde bakarra baita euskara duela hizkuntza ofiziala. NFE (NAFARROAKO FORU ERKIDEGOA) 1982tik Nafarroak bere estatutua du, eta, estatutu horren arabera, bere Gobernua eta Legebiltzarra( Nafarroako Gorteak). Legebiltzarra sufragio unibertsalez hautatzen da, hau da, hiritarrek emandako botoen bitartez.Legebiltzarrak Presidentea edo Lehendakaria aukeratzen du, eta horrek, Gobernua. IPAR EUSKAL HERRIA Frantziako estatuko legediaren arabera Ipar Euskal Herriko hiru probintziek ez dute lurralde administratibo bakarra osatzen . Biarnorekin batera, Pirinio Atlantikoak izeneko departamendua osatzen dute, eta horrek beste lau departamendurekin batera, Akitaniako eskualdea. 1.4. Gipuzkoako eskualdeen mapa aurkitu, dokumentuan txertatu eta ondoren idatzi Gipuzkoako eskualde guztien izenak eta gure eskualdeko herriak.
Urola kostak udalerri hauek hartzen ditu bere baitan: Aia, Aizarnazabal, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaia (antzina Azpeitia, Azkoitia, Beizama, Errezil eta Zestoa ere bai, baina gaur egun Urola Erdia osatzen dute).
1.5. Euskal Herriko probintzien biztanleriaren ziklograma egin.
1.6 Euskal Herriko probintzien hedaduraren (azalera) ziklograma egin.
1.7 Egin dituzun ziklogramak behatuz erantzun iezaiozu galdera hauei: Zer hedadura du Euskal Herriak, Km²-tan,?
21.000 km²-ko hedadura du Euskal Herriak. Zein da, hedaduraz, Euskal Herriko probintziarik handiena? Euskal Herrian zer proportzio du probintzia horrek?
Nafarroa, ia- ia Euskal Herriaren erdia da. Zein probintziak du biztanle kopururik handiena?
Bizkaiak du biztanleria gehien. Beha iezaiozu bi ziklogrametan Nafarroari eta Bizkaiari dagozkien proportzioei. Zer ondorio atera dezakezu?
Nafarroa oso handia dela baina biztanleria oso gutxi duela, Bizkaia, ordea, ez da hain handia baina biztanleria gehiena berak du. .
2. JARDUERA: EUSKAL HERRI FISIKOA 2.1 MENDIAK 2.1.1 Euskal Herriko mendien mapa bat aurkitu eta zure dokumentuan txertatu.
2.1.2 Maparen interpretazioa:
Zer probintziatan dira nagusi altitude txikiko lurraldeak (berde ilunez)?
Gipuzkoa, Bizkaia, Lapurdi eta Nafarroa Beherea dira altitude txikia duten lurraldeak. Euskal Herriko zer alderditan ageri dira altitude handiko lurraldeak (marroi ilunez, arrosaz eta morez)?
Araban, Nafarroan eta Zuberoan ageri dira altitude handiko lurraldeak. Zer hiriburu daude altuen?
Gasteiz eta Iru単ea dira altuen dauden hiriburuak.
Nafarroa iparraldetik hegoaldera zeharkatzen badugu, altitudeak gora ala behera egingo du? Nola igartzen duzu?
Behera egingo dugu ipar aldetik hego aldera joaten bagara. Kolore argiagoa dago eta beraz, altuera ere txikiagoa da. Nola izena du maparen ezkerraldean azaltzen den grafikoak? Interpretatu ezazu ematen digun informazioa. (Txanela 20.,21., 22., eta 23. orriak)
Eskala.Eskalak mapako neurriaren eta neurri errealaren artean dagoen proportzioaren berri ematen digu.Hau da, mapan edo planoan adierazten dena errealitatea baino zenbat aldiz txikiagoa den esaten digu. Neurri horiek zenbateko diren jakiteko,hainbat kalkulu matematiko egin behar izaten da. 3 mendilerro aipatu eta adierazi zein probintziatan kokatzen diren.
Mendilerroak mendikate bat baino txikiagoak dira edo mendikate baten zati bat. Izarraitz: Urola Erdia eta Debabarrena artean kokaturiko mendilerroa da. Izarraitzeko tontor nagusiak Xoxote (912 m), Erlo (1.026 m) eta Kakueta (924 m) dira. Aizkorri: Gipuzkoako hegoaldeko mendilerro bat da, O単ati (Debagoiena) eta Zegama (Goierri) artean kokatua. Atxuri (1551m), Akategi (1549m), Aitzabal (1518m), Arbelaitz (1513m) eta Iraule (1511m) mendiez osatuta dago. Aralar: Gipuzkoako aldetik Goierri eta Tolosaldea eta Nafarroa Garaikoaldetik Larraun eta Sakana eskualdeen artean dagoen mendilerroa da. Hainbat mendiez dago osatuta, hauek dira batzuk: Agoitz (974m), Aitzear (1286m), Egurbide (1317m), Egurtegi(1320m), Larrazpil(1066m).
2.1.3. Euskal Herriko mendien ezaugarriak aipatu.
Euskal Herriko mendiak horrela banatzen dira: Ur-mugako mendiak: Mendikate honek Euskal Herria erdi-erditik, ekialdetik mendebalera zeharkatzen du: Zuberoa eta Nafarroa arteko mugetatik hasi eta Salbadako mendizerraraino.
2 Kostaldeko mendiak: Itsasaldeko mendiak ere deitzen zaie itsasotik hurbilenak beraiek baitira. Gipuzkoako erditik hasi eta Bilboko itsasadarreraino edo Ordunteko mendietaraino hedatzen dira: Ernio, Izarraitz, Oiz eta Ordunte.
Aurrepirineoak: Hegoaldean aurkitzen dira, eta mendilerro hauek osatzen dute: Leire, Izko, Alaitz, Errernierra, Andia, Urbasa, Entzia, Iturnieta, Gasteizko mendiak, Badaia eta Arkamu eta zenbait gehiago.
2.1.4 Euskal Herriko hamar mendi nagusienak aipatu.
Hiru Erregeen Mahaia 2.428m, Ori 2.017m, Ukerdi 2.251m, Ezkaurre 2.050m, A単elarra 2.358m, Arlas 2.044m, Otsogorrigaina 1.922m, Txamantxoia 1.945m, Kakueta 1.583m eta Atxuri 1.551m.
2.1.5 Gipuzkoako mendi garaiena aipatu eta argazki bat txertatu.
Atxuri (1.551 m).
2.2 IBAIAK: 2.2.1 Ibaien animazioa ikusi ondoren erantzun itzazu galdera hauek: Non sortzen dira?
Mendietan sortzen dira. Nola esaten zaio ibaiek egiten duten bideari?
Ibilgua deitzen zaio ibaiak egiten duen bideari. Zer zati dituzte eta zer gertatzen da zati horietako bakoitzean?
Goi-ibilgua: Ibilbide guztiko zati aldapatsuena da. Bertan ura abiadura handian joaten da eta horregatik V itxura duten haranak egoten dira sortzen dira.
Erdi-ibilgua: Aldapa gutxiago du eta ura motelago joaten da. Zati horretan ibaiak zati txikiak eta arinak garraiatzen ditu.
Behe-ibilgua: Ibaia itsasoratzen den lekutik gertuen dagoen zatia da. Ibaiaren zatirik zabalena da eta oso malda txikikoa. Aurkitu goiko informazioa jasotzen duen argazki bat eta dokumentuan itsatsi.
2.2.2. Euskal Herriko ibaien maparen interpretazioa: Ibaien mapa bat txertatu. Ikusi nola Euskal Herriko ibaiak bi isurialdetan banatzen diren.
Aipatu zein diren bi isurialdeak eta horien ezaugarriak.
•Atlantiar isurialdeko ibaiak: Laburrak dira, mendiak itsasotik gertu daudelako. Ur-etorri berdina dute beti, hau da, ur-kantitate berdintsua urte osoan zehar. Aldapa handietatik zehar jaisten dira ibilgu osoan. •Mediterranear isurialdeko ibaiak: Luzeak dira, mendietatik Ebrorainoko distantzia handiagoa delako. Ur gehien dakarten urtaroak udaberria eta udazkena dira. Udan oso ur gutxi ekartzen dute. Aldapa leunagoetatik jaisten dira ia ibilgu osoan. Probintzia bakoitzeko haran baten izena, harana osatzen duten herrien izenak eta haran hori zeharkatzen duen ibaiaren izena aipatu.
Leintz Gipuzkoan dagoen haranetako bat da, Araban mugan hazi eta Arrasateraino iristen da. Ebroko harana Nafarroan dagoen haranetako bat da, Kantauri mendikatean iturburuan eta Mediterraneo itsasoan ahoak ditu. Txorierri Bizkaiko haran bat da. AĂąana Araban ageri den haranetako bat da urak Ebro ibaian isurtzen dituzten adarrek osatuak dira. Behe Nafarroan Lauribar harana dago Lauribar ibaiaren inguruan. Aphurra inguruan dagoen harana Zuberoan dago. Aturri harana Aturri ibaiaren inguruan dago; Lapurdin.
LH 5. maila B