Zuontzat LAI 2015 abendua

Page 1

2015-2016 ikasturtea

Abendua

Lanbide Heziketa

DUAL Formazioa Ikasten eta lanean Batxilergoa

Metodologia kooperatiboak Etengabeko prestakuntza

Etorkizunera bidaia. Industria 4.0 jardunaldia Leartiker

PFT Amikuze elkarlankidetza

hitzarmena Azaro

BLUE LAB LEA-ARTIBAI


Lanbide Heziketa Emakumeak Lanbide Heziketa Industrialetan Azken 20 urteetan, lanbide heziketako ikasketak egin dituzten emakumeen kopurua bikoiztu egin da, baina Euskal Herri mailan fabrikazio mekanikoa ikastea hautatzen dutenen %7a baino ez dira emakumeak. IV. Lanbide Heziketako Euskal Planaren zirriborroak hainbat neurri jasotzen ditu, emakumeek lanbide heziketaren eta industria arloko heziketa-zikloen alde egin dezaten. Industria bizkor aldatzen ari da, eta lana aurrera ateratzeko, gero eta adimen gehiago behar da, eta indar fisiko gutxiago. Lanpostu jakin batzuk gizonezkoentzat direla dioten estereotipoak aldatzen doaz. Gailentzen ari diren lanpostuak ondoko alorrekin daude lotuta: manufaktura aurreratua, bioteknologia eta nanoteknologiarekin, besteak beste. Kontuan hartzekoa da, halaber, Europan Komunikazioaren Teknologiarekin lotutako 100.000 lanpostu berri sortzen direla urtero. Horiek horrela, 2015ean 900.000 lanpostu eskainiko direla aurreikusten da. Espezializazio ezak kontratazioa zailtzen du, eta aukera horretaz ere baliatu daiteke emakumea. Aitziber Amutxastegi Amotokoa da eta Aitziber PeĂąa Mutrikuarra bezala Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioa goi mailako zikloa ikasten ari dira. Gemma NuĂąez Mallabiakoa Mantentze-Lan elektronikoak erdi mailako zikloa egiten dago. Estereotipo soziokulturalak medio historikoki ez dira izan erakargarriak emakumeentzako Lanbide Heziketako ikasketak. Zergaitik ikasketa hauen aukeraketa?

etorkizuna delako eta beraz gure herriaren garapena. Eta nahiz eta historikoki mutilei zuzendutako ikasketak izan, emakumeok, gure ahalmena frogatu dugu, eta horretarako ez dago espedienteei A.A.: Betidanik, nire lana industriari begiradatxo bat ematea besterik. lotuta egon da. Ziklo bat egiteko begiraIkaskideekin ezberdintasunik? Emakutzen hasi nintzenean Fabrikazio mekanimeek ikasketetan emaitza hobeagoak koko mundua gustatu zitzaidan. Baita, izaten dituztela esaten da. Lanbide lan irteera ugari zituela nabaritu nuen. Heziketan ere hala da? A.P.: Urte asko industria munduan lan egin eta gero konturatu nintzen ikasketarik gabe lan baldintzak askoz ere kaxkarragoak zirela eta nahiz eta helburu batzuk izan sekula ez nituela lortuko. Goi mailako ikasketekin askoz ere ate gehiago irekitzen dira. G.N.: Geroz eta garbiago dago gaur egun ikasketarik gabe oso zaila dela lan egoki bat aurkitzea. Bai pertsonalki eta baita laboralki garatzeko balio digun lana. Horregaitik Lanbide Heziketako ikasketak aukeratu nituen, Euskal industriaren

2

A.A.: Enpresaren batean lanean A.P.: Nire ikasketekin zer ikusia duen alorrean ikusten naiz, gainera momentu honetan lan dexente dagoela esango nuke. G.N.: Ikasketak bukatu era ikasketekin lotura duen ofizio batean lanean. Besterik gehitu nahi‌.

A.A.: Lanbide Heziketa egitea pentsatzen dauden emakumeei ez beldurtzeko A.A.: Ez, ez dago ezberdintasunik. Hiru esango nieke. Lanerako orduan dena ez emakume gara klasean, oso ondo trata- delako indar fisikoa, badaude beste tzen gaituzte eta giro polita daukagu. gauza batzuk ere, eta emakumeok lana (Inoiz izan dudan eta onena). egiteko orduan ez daukagu zertan gizonak baino gutxiago izan. A.P.: Ikaskideen artean ezberdintasunik Kasu batzuetan informazio falta dela ez da nabari, denon artean talde bat medio, ez gara ausartzen honelako ikasosatzen baitugu. Ez dauka zer ikusirik keta bat egitera. emakumea edo gizona izan, azkenean A.P.: Bai soldata aldetik eta baita sepertsona bakoitza mundu bat da. gurtasun aldetik egonkortasun handiaG.N.: Nire kasuan ere ez dago desderdingoa. Mentalitate aldetik geure burua tasunik. ireki beharra daukagu eta industria Zeuen burua etorkizunean zelan ikus- munduan emakumeentzako ere tokia ten duzue? baitago.


LAI laguntzak Eusko Jaularitzak eskaintzen dituen beka ez unibertsitarioez gain, Lea Artibai Ikastetxeak Lai Laguntzak izeneko beka propioak ditu. Laguntza hauek honako hauek dira: Lan gabe geratu eta lana aurkitzeko prestakuntza eskuratu nahi dutenentzat: Hileko Kooperatiba kuota doan; Ikasle ohiak direnentzat: Kooperatiba kuota %50 Aurtengo ikasturtean, langabezian geratu eta prestakuntzan laguntzeko 28 ikasle ditugu. Bestalde ikasleen fideltasuna eskertzeko gure ikastetxean beste prestakuntza ziklo bat eginda izan da prestakuntzan jarraitzen dutenen artean 31 ikasle ditugu, hileko kooperatiba kuota % 50 laguntzen zaielarik; Batxilergoa berton egin eta Prestakuntza zikloa egiten daudenekin, matrikula dohainik izatea, aurten 10 ikasle ditugu.

FP Dual, Txandakako formazioa: Lanbide heziketa beste modu batera ikasteko aukera 2012-2013 ikasturtetik abian dagoen programa da eta programaren barruan proiektu desberdinak daude, adibidez HEZIBI eta HIRU+, eta funtsean ikaslea bi modutan prestatzen dela esan nahi du: ikastetxean eta lantokian. Eredu honen bidez ikaskuntza-prozesuaren atal batzuk enpresetara bideratzen dira, eta hala, enpresak ikasleen ikaskuntza-prozesuaren funtsezko eragile bihurtu dira. Eredu honek ikastetxeetako eta lantokietako prestakuntza uztartzeko aukera ematen du, konpetentzia teknikoak, zeharkakoak eta sozialak hobeto integratzen direlarik. Aldi berean, gazteei prestakuntza eta lan aukerak eskaintzen dizkie, eta enpresei produkzio-sistemetako langileen beharrak betetzeko beharrezko kualifikazioa izango duten langileak bermatzen dizkie, epe laburrean zein luzean. Programa honetan parte hartzeko lehen maila ohiko deialdian gainditu behar da eta ondoren ikaslearen aukeraketa enpresak berak egiten du, bere langilea izango baita. Hasiera batean 16 eta 29 urtetako ikasleentzat bakarrik zabaltzen zen aukera lan kontratuaren bidez. Orain ostera, bekaren aukera ere ahalbidetzen da eta ondorioz 16 urtetik aurrerako edonork ikas dezake lanbide heziketa Dual modalitatean. 2014-2015 ikasturtean FP Dual modalitatean 402 ikaslek ikasi zuten eta horietatik %70-a, hau da, 259 ikasle laneratu ziren Eusko Jaurlaritzak eman dituen datuen arabera. Horietatik 12 ikasle Lea

2015-16 ikasturtean DUAL sisteman ari diren 22 ikasletik 6. Artibai ikastetxeko ikasleak izan dira eta %75-ak lortu zuen laneratzea programa bukatu ondoren. 2015-2016 ikasturtean 718 ikasle daude programa honen barruan. Horietatik 22 Lea Artibai ikastetxeko ikasleak dira. Beraz modalitate hau zabalduz doa, gero eta ezagunagoa da eta Lea Artibaitik parte hartzen duen ikasle kopurua ere gorantza doa. Hau guzti hau egiteko ezinbestekoak dira enpresak. 29 enpresa eskari izan genituen eta horietatik 22 gauzatu ziren. Ikasturte honetan parte hartu duten enpresak: Cikautxo, Eika, Kautenik, Kauxot, Maier, Jeremias, Fagor Arrasate, Ibaizabal Ikastola, Himec Aero, Taes, Alzuaran, Industrias Arizaga, Bideratzen Abokatu Bulegoa, GNC Laser, Zubialde Auto-

ak eta Lea Artibai ikastetxea bera. Enpresen eskari handienak batez ere famili hauetakoak dira: Instalatze eta Mantentzea lanak, Fabrikazio Mekanikoa, Administrazioa eta Kudeaketa eta Elektrizitatea eta Elektronika. Gure neska-mutil gazteak euren etorkizun profesionala argitzen eta prestatzen hasi eta Lanbide Heziketa aukeratzeko beste arrazoi garrantzitsu bat da txandakako sistema hau, ikasketak eta lana uztartuz prestaketa interesgarria ahalbidetzen baitu eta, Unibertsitate ikasketak burutzen jarraitzeko asmoa dutenentzat ere oso garrantzitsua izango zaien esperientzia praktiko eta profesionala hartzeko aukera ahalbidetzen baitie.

3


Batxilergoa Ikaskidetza eta Aldrebes Eguna Dagoneko badira hiru urte HUHEZIrekin elkarlanean hasi ginela Lea Artibai Ikastetxeko Batxilergoan Ikaskidetza Proiektuaren bitartez. Apustu hori egitearen arrazoia Lea Artibai Ikastetxeko Batxilergoko helburua lortzea izan zen , hau da, ikaslearen nortasuna garatzen eta ezagutzak erabiltzen laguntzea eurek aukeratutako goi mailako ikasketak egin ahal izateko. Eta aurten, berrikuntza honi beste izaera bat emateko, bi jarduera jarri ditugu martxan: Ikaskidetza eguna, irailak 14 Ikasturte hasierako egun honetan, ikaskidetzan oinarritutako metodologiaren urrats orokorrak azaldu nahian, ohiko klaseak albo batera utzi eta egun osoan zehar dinamika desberdinak erabili genituen. Hauen bitartez, kidetzaren garrantzia, taldeen osaketa, taldeen kohesioa, taldekideekiko konpromisua, taldekideen aspektu emozionalak azaldu, bizi eta hausnartu ditugu. Dudarik gabe, ekintza erakargarriena, janariak prestatzearena izan zen. Talde bakoitzak janari bat prestatu ondoren, taldekideek kata egin eta platera eta talde lana ebaluatzeko tartea hartu zuten. Badirudi, janaria primerakoa izan zela, plateretan apurrak besterik ez ziren geratu eta! Aldrebes eguna, abenduak 11 Emozioek gure ekintzak baldintzatzen dituzten heinean, garrantzitsua da mundu hau ezagutzen hastea edo behintzat konsziente izatea emozioek gure ekintzak zein puntu arte baldintzatzen dituzten jakitea. Horretarako, ohiko klase orduak alde batera utzi eta ekintza ezberdinez osatu genuen eguna, Ginkhana, txokolate jana, “Del revés” pelikularen inguruko Zine-Foruma, emozioen performance-a eta silueten dinamika. Emozioz betetako egun interesgarria benetan! Eta egun bi hauetan elkarlan kooperatiboan aritzeak izan zuen arrakasta ikusita indarrarekin eta ilusioarekin beteta gelditu gara, gure erronkarekin emozioz jarraitzeko eta gure ikasleei euren helburuak lortzeko bidean lagun izateko.

Tras tres años de formación en metodologías cooperativas a través del proyecto “ikaskidetza”, este curso hemos organizado dos días especiales para explicar y fomentar el trabajo cooperativo: El “Ikaskidetza eguna” y, “el día del revés”. El objetivo del primero ha sido el de explicar este método de trabajo a través de dinámicas grupales. En el segundo, nos hemos adentrado en el mundo de las emociones, para tomar consciencia de lo que éstas condicionan nuestras acciones.

4


2014-15 ikasturteko gure ikasleak non? 14-15 ikasturtean gure eskolatik selektibitatera aur-

keztu ziren ikasle guztiek (47 Ohiko deialdian eta 8 Ez ohikoan) azterketa gainditu zuten. Ohiko deialdiko batezbesteko nota 7,4 izan zen eta Ez ohikoan 6,2. Aurten Batxilergoa amaitu duten 63 ikasletik, 39k unibertsitateko bidea hartu dute, 23 Goi Mailako Prestakuntza Zikloak eta bat Estatu Batuetara joan da. Hauek dira unibertsitatean ikasten ari diren graduak: Historia, Haur Hezkuntza, Filologia, Psikologia, Gizarte Hezkuntza, Zuzenbide Ekonomikoa, Zuzenbidea + Zientzia Politikoak, Enpresen Administrazioa + Zuzenbidea, Gizarte Lana + Gizarte Hezkuntza, Filosofia, Kazetaritza, Publizitatea eta Harreman Publikoak eta Itzulpegintza eta interpretazioa, Medikuntza, Erizaintza, Biologia, Industria Teknologiaren Ingeniaritza, Farmazia, Fisioterapia, Bioteknologia, Ingeniaritza Mekanikoa, Ingeniaritza Zibila, Informatikaren Ingeniaritza, Ingurumen Zientziak, Ingeniería del automóvil, Energia Berriztagarrien Ingeniaritza, Prozesu eta Produktu Berrikuntzaren Ingeniaritza, Fisioterapia + Erizaintza, Ikus- entzunezkoak eta Geografia. Prestakuntza Zikloko bidea aukeratu duten ikasleak ere, hainbat ziklo ezberdinetara joan dira:

Mantenimendu Elektromekanikoa, Basoa eta NaturaIngurunea kudeatzea, Haur Hezkuntza, Ikusentzunezko proiektuen eta ikuskizunen errealizazioa, Paisajismoa eta landa-ingurunea, Diagnosi klinikoen laborategia, Administrazio eta finantzak, Automatizazio eta Robotika industriala, Gizarteratzea, Diagnosirako irudiak, Nekazaritza Ekologikoa, eta Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programatzea. Lan asko egin ondoren, ia ikasle guztiak sartu dira eurak aukeratutako ikasketetan, beraz, Zorionak denoi eta zorte on orain hasi duzuen etapa berri honetan!

El 100% de nuestro alumnado aprobó el examen de selectividad en el 2015, tanto en la convocatoria ordinaria como en la extraordinaria, en total 57 alumnos. De los 63 alumnos que terminaron el Bachillerato, 39 ha elegido un grado universitario, 23 están estudiando Ciclos Formativos de Grado Superior y una está en EEUU. A todos ellos les deseamos mucha suerte.

5


Etengabeko Prestakuntza ETORKIZUNERA BIDAIA, 4. Iraultza industriala: Jardunaldi adimentsuak Etorkizun hurbilean izango ditugun aurrerapen teknologiko eta enpresen hobekuntzetara bideratutako jardunaldi profesionala. 500 enpresa eta erakunde baino gehiagorekin elkarlanean aritzen gara, lehiakortasuna eta geure ikasleen enplegua

Hitzaldia, Esperantza eraikinean ospatu zen, non erakunde ezberdinetako arduradunek parte hartu zuten eta enpresen egunerokoa hobetzeko lan metodologia eta baliabide kudeaketa berriak nola ezarri azaldu zuten. Vincent Mouchart Renault Consulting-ekoa.

Etorkizuneko kutxaren lurperaketa.

Jarraian, Arrate Olaiz IBARMIA enpresakoak, Jose Amores EGILEkoak eta David Chico FAGOR ARRASATE koop. elkartekoak, hausnarketa ariketa bat egin zuten, bakoitza bere enpresako eszenatoki ezberdinak aztertuz, iraganetik hasi, orainetik pasatuz, Isabel Mendigurenek, Lea Artibai etorkizun hurbilera begiratuz. Ikastetxeko zuzendariak ongietorria eman ondoren, RENAULT CON- Jardunaldiaren amaieran, kanSULTINGeko Vincent Mouchart-ek, pusean objektu eta tresna ezberegun, enpresa berritzailetan ezar- dinekin kutxa bat lurperatu genuritako Lean Manufacturing metodo- en. Gaur egun, egunerokotasunean logiaren erradiografia bat eman erabiltzen ditugun elementuak, zuen. smart phone bat, VISA txartel bat, egunkari bat, giltz bat, 3D-n eginiGero, Tecnaliako Luis Usatorrek ko pieza bat eta Isabel Mendiguren industria 4.0 kontzeptua aztertu ikastetxeko zuzendariaren gutuna zuen eta atsedenaldia ondoren, etorkizuneko zuzendariari ROCHE FARMA enpresako Elena zuzenduta gorde genuen aipatuAtance eta DHL-ko Rafael Latako kutxan eta 2025eko azaroaren marca-k bakoitzak bere erakunde26arte ez zabaltzeko konproman emandako arrakasta kasuak isoarekin. aurkeztu zituzten.

Etengabeko prestakuntzaren adibidea Eskualdeko enpresa batek, EIKA Koop. Elkarteak bere langileen gaitasun profesionala handitu asmoz Lea Artibai Ikastetxearekin elkarlanean 300 ordutik gorako formazio ekintza bat antolatu du. Prestakuntza zuzeneko lanetan aritzen diren pertsonei zuzendua dago eta enpresen helburu guztiak gaindituz, 30 langilek eman zuten izena. Prestakuntza saioak urrian hasi eta maiatzean bukatzen da eta egunean 3 ordu egiten dituzte 2 taldetan banatuta. 250 langiletik gorako empresa honetan, formazioaren kultura eta etengabeko prestakuntza ezinbestekotzat jotzen dutela nabari da, langileei aukera ematen baitzaie formaziora etortzeko lanorduetan. Prestakuntza Eika-ko eguneroko lanetara egokitua dago eta bertako prozesuak, kultura kooperatiboa, Lean eta elektrizitate eta muntaia gaiak lantzen dira langileen balioaniztasuna haunditu asmoz.

6


Metodologia berriak pertsonen gaitasunak lantzeko Lea Artibai Ikastetxeak apostu haundia egin du enpresetan pertsonen balioa areagotu nahian formazio eskaintza berritua sortuz. Talde Lana, lidergoa, komunikazioa eta emozioak lantzeko ohiko ikastaro teorikoak eman beharrean, dinamika berriak sortu eta metodologi berriekin, pertsonei ikastaroan bertan emozioak eta bizipenak sortzea da helburu, ikasitakoa ahaztu egiten da eta bizitakoa norberarekin eramaten baita. Hori horrela, azken 2 urte hauetan hainbat enpresetan gabiltza ondorengo ikastaroekin pertsonen balioa gehitzen: Lego Serious play, Check & Change, Cook & Team, La Br煤jula , El Quir贸fano etab.

Lego serious play

Check and change

Cook and Team

7


Internazionalizazioa Hirugarren urtez jarraian nazioarteko ikasle kopurua igo da Prestakuntza-programa ezberdinetan parte hartzen duten Txile, India, Mexiko, Italia eta Turkiatik heldutako hainbat ikasle Lea Artibai Ikastetxeko egotetxean elkarrekin bizi dira. Materiale eta elikagaien industrietan titulatu eta beraien prestakuntza akademikoa osatu nahi duten ikasleentzako nazioarteko gune bilakatu da.

ikasleak Markinan prestakuntza aldi bat egingo dute. Txileko Hezkuntza Ministerioak eta Tknika erakundearen arteko elkarlanaren emaitza da honako egitasmoa, Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketaren Sailburuordetzak bultzatuta. Era berean, Lea Artibai IkastetxeaLeartikerren, Mondragon Korporazioko enpresen, Renault Consultingen eta Azaro Fundazioaren babesarekin sustatutako TEP (Technology Entrepreneurship Program) programa espezializatuan parte hartzen ari dira herrialde ezberdinetako ikasleak.

2015-16 ikasturtean hamalau ikasle izango dira Elikagaien Industrietan espezializatuko direnak, 2016eko ekainerarte 900 ordutako formakuntza jasoko dutelarik. "Técnicos para Chile" izeneko programari Proiektuak goi-prestakuntza duten 180 esker aipatutako herrialde amerikarreko profesionalen enplegagarritasuna hobe-

tzea du helburu, eta, estimazioaren arabera, euretako 120k lana lortuko dute bertan parte hartu ondoren. Programaren ezaugarriak kontuan hartuta (oinarri teknologikoa), enplegu egonkorrak izango dira, eta biztanleak Bizkaian geratzen direla bermatuko dute. Nazioarteko proiektua izango da, eta beste herrialde batzuetako pertsonen partaidetza bultzatuko du. Partaidetza hori proiektuaren aberasgarri izango da, prestakuntza eta jatorri desberdinetako pertsonen artean jakintzaren eta kulturaren trukea sustatzeko.

Aumentamos por tercer año consecutivo el número de estudiantes internacionales. Alumnos y alumnas llegados de Chile, India, México, Italia y Turquía, conviven en la residencia de Lea Artibai Ikastetxea en Markina-Xemein participando en diversos programas formativos con titulaciones de experto en industrias alimentarias y en materiales.

Txile, India eta Turkiatik Markinara Taldeko hiru lagunen adierazpenak jaso ditugu beraien ikuspuntua ezagutzeko: Edith del Carmen Zamora (Santiago de Chile, 1982) Nekazaritzako-elikagaien ikasketak burutu dituen “Técnicos para Chile” programako ikaslea da. Edith-ek berak azaldu bezala: "Hemen ematen den formazioa nire lan-esperientziarekin lotura handia duelako etorri naiz Lea Artibai Ikastetxera, neure burua hobetu akademikoki, trebetasun berrietaz jabetu eta lanerako azken metodologiak neureganatu gero neure herrialdera eraman eta bertan praktikan jartzeko”

8

Vikash Kumar (Motihari, Bihar, India, 1993) TEP programan parte hartzen ari da. Ikasketa oso praktikoak izateaz gain, goi mailako espezializazioa, ekintzailetza eta enpresa proiektuak lotzearren aukeratu zuen prestakuntza hau. Bere adierazpenen arabera: "TEP Programak industriako buru onenetako batzuekin lan egiteko aukera ematen dit eta, kultura ezberdinetako jendearekin egotea ahalbidetzen dit. Horrez gain, jasoko dudan esperientzia eta lan-kontaktuak hazkunde esponentziala emango dit. Lan kultura suspergarria, lantokiko adiskide-

tasunarekin TEP programako beste alderdi oso erakargarria iruditzen zait." Eliftem Semerci (Botrum, Turkia, 1990) halaber, TEP programan parte hartzen du. Bere hitzetan, "Materiale polimerikoen diseinuan espezializatutako zientzialari baten bilakatzea dut helburu, horretarako arlo honetan prestatzen jarraitu nahi dut. Hori dela eta, TEP programan sartzea erabaki dut, nire ikasketak zabaldu, ikerlariekin buruz buru aritu eta ikerketa bide berrietan parte hartzeko.”


Leartiker PFT AMIKUZE zentroarekin elkarlankidetza akordioa sinatu dugu Leartiker zentro teknologikoak eta Donapaleuko PFT AMIKUZE Agroalimentaire plataformak (Elikagaigintzarako Plataforma Teknologikoak) elkarlankidetza sustatzeko akordioa sinatu dugu. PFT AMIKUZE Agroalimentaire honako entitateek osatzen dute: Lyceé Jean Errecart, Agrotec, Indar Developpement, Labhya eta Uztartu. Akordio honen helburu nagusia Akitaniako nahiz Euskal Autonomi Erkidegoko elikagaigintza sektoreko enpresei bi zentroen ezagutza teknologiko eta baliabideak elkarlanean eskaintzea da. Kolaborazio honen bidez bi herrialdeen artean kooperazioan eratu daitezkeen proiektu berritzaileak bultzatuko dira. Bi zentroen arteko osagarritasuna ardatz nagusitzat hartuz, mugaz bi aldeetako elikagai industrietan identifikatzen diren proiektuetan sortuko diren beharrizanen arabera, Leartiker eta PFT Amikuze Agro-alimentaire plataformek teknologiak eta ezagutzak partekatuko ditugu. Leartiker elikagaien teknologiako arloa, esnegintza, harakintza, arrantza eta plater prestatuak ekoizten dituzten enpresekin aritzen da elkarlanean. Akitaniako PFT AMIKUZE Agroalimentaire erakundea haraki eta esneki produktu desberdinetan dago espezializatua. Honetaz gain elkarlankidetza hitzarmen honen beste helburuetariko bat Lyceé Jean Errecart eta Lea Artibai Ikastetxeko ikasleen zein irakasleen ezagutzak hobetzeko trasferentzia ekitaldiak eta egonaldiak antolatzea da. Naia Andonegi eta Didier Laplenieren hitzetan: "Elkarlankidetza honek, Akitaniako eta EAEko elikagaigintza sektoreko enpresen lehiakortasuna hobetzen lagunduko du. Bi zentroen arteko akordio honetan oinarritutako elkarlanaren ondorioz, ikerkuntzan zein teknologi aurreratuetan sortzen diren sinergiak aprobetxatuko ditugu ".

Naia Andonegi Leartiker Elikagaien arloko arduraduna, Amaia Egia Leartiker-eko Zuzendaria, Didier Laplenie Lyceé Jean Errecart-eko Zuzendaria eta Xavier Recondo PFT AMIKUZE Agroalimentaire zentroko arduraduna.

El centro tecnológico Leartiker y la Plataforma Tecnológica para la Industria Alimentaria PFT AMIKUZE Agroalimentaire firmaron en Markina-Xemein, un acuerdo para promover la cooperación entre ambas entidades.

Leartiker presenta sus desarrollos en la 24 edición de la feria Fakuma. Por segunda vez consecutiva, Leartiker ha estado presente en la Feria de Alemania Fakuma, especializada en materiales y procesos de fabricación en torno a los materiales plásticos. Leartiker presentó sus desarrollos en cuanto a material para impresión 3D, Ultranylon y Softnylon, comercializados por la firma Mymat (www.mymatsolutions.com). Este material ha tenido una acogida espectacular, abriéndose acuerdos con empresas comercializadoras de diferentes países. Mymat a parte de fabricar y vender filamentos especiales para impresoras 3D se dedica también al diseño y soluciones ad-hoc. La feria alcanzó un lleno absoluto en cuanto a expositores, donde incluso los pasos intermedios entre los diferentes pabellones estaban ocupados por diferentes expositores.

Jose Javier Egurrola responsable de Leartiker Materiales

En cuanto a la afluencia de público también fue un éxito. Aunque el público era principalmente alemán, hubo una gran variedad de orígenes, aunque este año llama la atención el gran número de asistentes procedentes de Israel.

9


Azaro Intool, informazio bilatu, kudeatu eta berrikuntza proiektuak definitzeko, Azarok garatutako erraminta

Erakunde baten biziraupena finkatzeko premisa garrantzitsuenetako baten bihurtu da, aldaketara egokitzeko prozesua modu biziago batean egitea. Bide horretan, erabakiak hartzeko informazio garrantzitsua identifikatu eta erakundearen arlo estrategikoen inguruko ezagutza sortzeko, ezinbesteko tresna bat da adimen lehiakorra. Erakunde bakoitzak adimen lehiakortasuna bere ezaugarrietara moldatzen du, beti ere, zaintza eta informazioa balioan jartzeko prozesu nagusiak betez. Zer da zaindu behar dena? Gure sektorea eta sektore horretako aktoreak, teknologiak,

10

ten gurea bezalako erakundeek eta garapen agentziek, jarrera proaktiboa hartzen dute honen aurrean: detektatzea, bilketa, balioztatzea eta enpresa ehunarentzako lagungarria izan daitekeen informazio garrantzitsua balioan jartzea (adibidez, etorkizuneko estrategien definiziora bideratutako erabakiak hartzen edota hazten lagunduko dioten aukerak identifikatzen). Modu honetan, hileroko buletinak, negozio aukeren aurkezpenerako saioak eta sektore ezberdinentzako neurrira egindako zaintza eskaintzen zaio azaleratzen ari diren sektoreak, etab. enpresa ehunari. Prozesuaren amaieran erakundearen errentagarritasunean zeresana izango Hortaz, garapen agentziak adimen lehiaduten proiektu bilakatzeko ideiak izatea korraren prozesuaren kudeaketan adituda helburua. ak bihurtu dira, horrela, eskualdeko enpresen aldaketa prozesuak bizkortzen Gure enpresa ehunak geroz eta argiago dauka ziurgabetasuna kudeatzeko infor- laguntzeko agente nagusi moduan finkamazio garrantzitsuarekin lan egitea onu- tzen dira. Zentzu honetan, Azaro Fundaragarria dela, baina kasu askotan mar- zioa 2011. urtetik gaur egun arte, Leatxan jartzeko orduan eta epe luzerako Artibai eta inguruko enpresetan Adimen kudeaketan zailtasun handiak ikusten Lehikortasunerako sistemak martxan jartzen ari da, eta horretarako, INTOOL dituzte. izeneko software propio bat garatu du Zailtasun hauek eta existitzen diren be- UNE 166:006 arauaren ziurtagiriak berharrizan estrategikoak ezagutzen dituz- matuta.


BLUE LAB LEA-ARTIBAI, inspired by the Blue Economy Bere MISIOAn txertatuta, Azaro Fundazioak, Blue Lab Lea-Artibai, Inspired by the blue Economy jarri du martxan. Helburua, tokiko ekonomia eta enpresa ehuna indartzea da diseinu sistemikoan oinarrituriko toki garapenaren ikuspegi batetik eta ekonomia urdinaren printzipioetan oinarrituz. Jarduera ekonomiko berriak sortzeko dinamika da, ekonomikoki bideragarriak eta ingurumen aldetik jasangarriak diren jarduerak, hauen bidez lanpostu berriak sortzeko.

A través de Azaro Fundazioa, la Comarca se ha acercado a la “filosofía” de Blue Economy de la mano de su principal impulsor Gunter Pauli y actualmente la comarca está inmersa en un proceso de identificación e implantación de proyectos empresariales medioambiental y económicamente sostenibles. Tokiko garapena bultzatzeko ikuspegi hau honako printzipioetan oinarritzen da: • • • •

Hurbilpen Sistemikoa: Konexioak topatu tokiko hondakin, baliabide eta eragile ezberdinen artean Jarduera ekonomikoen sorreran tokian eragin Pertsonekin eta beren beharrizan eta espektatibekin lan egin Jarduera baten output-a beste baten input-a izan daitekeela kontutan hartu, eta hori garatu, azken emaitza waste=0 izatea bilatuz • Baliabideen (materialak, energia eta hondakinak) erabilpen efizientea • Negozioetan multicash ikuspuntua barneratu Azarotik, honako lan-ildoak definitu ditugu Blue Lab-aren baitan: 1.- Ezagutzak garatu. Systemic Design enpresetan eta lurraldeetan: Blue Economy-Systemic Design ikuspegiaz, landutako proiektuen informazioa bildu eta tokiko, eskualdeko eta inguruetako enpresetako potentzialak aztertu lanpostu berriak sortzeko. 2.- Transferentzia teknologikoak: Garatutako ezagutza inguruko enpresa eta ekintzaileetara transferituko da. 3.- Ekintzaileen komunitatea indartu: Unibertsitateekin elkarlanean (Mondragon Unibertsitatea, EHU...), ingeniaritza graduko azken urteko ikasleekin eta masterrekoekin harremanak estutu eta ekintzaile potentzialak erakarri nahi dira. 4.- Enpresa proiektuak. Lanpostuen sorrera: Ezagutza garatzetik abiatuz, transferentzia teknologikoa landu eta ekintzaile komunitatea indartzen dugun heinean, enpresa proiektu berriak martxan jartzea da azken xedea. Proiektuokin bertoko enpresen lehiakortasunean eragingo da, baita ekintzailetzan, eta aurrera begira enpresa ehunaren etengabeko berritzerako dinamika jarriko da martxan. Proiektu estrategiko honen aurkezpena, maiatzean egin zuen Azarok, “Emprender en Blue Economy” titulupean antolatu zuen jardunaldian. Arrakastatsua izan zen Gunter Pauli hizlari izan zuen kongresu hau. Hainbat izan ziren bertaratuak: inguruko politikoak, enpresak, erakundeak, unibertsitarioak, ikastetxeetako zuzendariak… Azaroko lan-taldea oso pozik geratu zen, proiektu honek eta Blue Economyren inguruko kongresuak izan zuen harrera positiboarengatik.

11


Elkarrizketa — EGOITZ JUARISTI LARRINAGA. Lekeitiarra1992an jaioa . “3. Urtea”-proiektuan parte hartu zuen iazko ikasturtean. Egitasmo honetan ikastetxeko produkzio tailerrean enpresentzako lan errealak burutzen dituzte. Ikasle hauek irakasle biren tutoretzapean garatzen dute lan hau. Enpresa batek aurrekontua eskatzen duenetik egin beharreko ekintza guztiak kudeatzen dituzte, besteak beste: fabrikazio prozesuen azterketa, produkzioaren plangintza, ekoiztea, kalitate-kontrola eta eskariaren jarraipena. Proiektuan parte hartzen duten ikasleek garatzen dituzten konpetentziak asko dira: benetako lanetan esperientzia eta iniziatiba, lantegian bere kabuz moldatzeko autonomia, epeak betetzen eta bezeroarekin harremanetarako gaitasuna eta adierazlerik esanguratsuena bukatu ostean %100ak lana aurkitzen duela da. Lea Artibai Ikastetxean ikasi duzu, Gaur egun lanean ari zara, mekaninola gogoratzen duzu? Nolako espe- zaziorako irtenbide osoak Kalitarientzia izan da? tea, doitasuna eta zerbitzua bermatzen duen GOIMEK enpresan, Esperientzia ona izan da. Egin dudan zelan ikusten duzu zeure burua? zikloa, ikasterako orduan, nahiko praktikoa denez ez da astuna egiten, Lanean nagoen enpresan pieza hanhau da, teoria ematen da baina gero diak egiten dira, beraz hasieran gaubenetan nola egiten den ikasteko za asko berriak ziren niretzat aukera dago eta hori da askotan fal- kontzeptu asko aldatzen direlako, tan botatzen dena. Adibidez, kurtso baina dena moduan ohitzen joan amaierako proiektua “kaja reduk- ahala gustora sentitu naiz. Egunero tora” bat egitea da eta benetan egi- ikasten da zerbait. Oraindik hilabete ten da tornu eta fresadorak erabiliz. batzuk bakarrik daramatzat lanean Nire ustez teoria beharrezkoa da, eta mekanizatuan ikasteko prozesua baina gehien ikasten dena praktika- beste lanbide batzuetan baino lurekin da eta hori da ziklo honen alde zeagoa da, beraz nire helburua beti positiboena. zerbait ikastea da.

Enara Carballo, GOIMEK enpresako Giza baliabideetako teknikariaren esanetan, “ikasketak amai-tu eta esperientziarik gabe edozein langile berriren adaptazioikasketa prozesua 4 bat hilabetetakoa izaten da, (hau da makinan bakarrik egotera iristen den arte, horrek ez du esan nahi ikasketa prozesuak jarraitzen ez duenik) baina Lea Artibai Ikastetxetik, eta 3.urteko proiektutik pasatu diren ikasleak hilabete eta erdian lanpostura egokituta daude (hau da makinan bakarrik egotera iristen den arte”. Hala ere, gauza ezin da guztiz generalizatu makina motak ere zer esan handia baitauka.

12

Lanbide Heziketako ikasketak egin ondoren 3.urtea egiteari balio erantsirik ikusten diozu? 3. urtea egiteak, lan munduan lenengo pausoak emateko balio du. Bertan enpresentzako piezak egiten dira eta hor ikusten da nola funtzionatzen duen produkzioko tailer batek, epeak bete, piezak nola egin... gainera bakoitza makina baten dagoenez asko ikasten da, programak egin, pieza nola lotu,… Beraz 3.urteari ikusten diodan balio erantsia, urte beteko lan espeientzia lortzen duzula da eta hori da enpresek eskatzen dutena. Lanbide Heziketa egitea gomendatuko zenuke? Bai. Lanbide Heziketa egitea gomendatuko nuke. 2 urte arin pasatzen dira, gainera azken 3 hilabeteetan praktikak egiten dira enpresetan. Nire ustez lanbide heziketa da lanerako ondoen prestatzen zaituen ikasketa.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.