Zuontzat LAI 2017 ekaina

Page 1

2016-2017 ikasturtea

Ekaina

Lanbide Heziketa

Energia Berriztagarriak Batxilergoa

Debate Filosofikoak Orokorra

TEP eta Lehen Job Lab, Europak babestutako proiektuak Leartiker

Polymers and Medical Applications jardunaldia Azaro

V. ekintzaileen azoka


Lanbide Heziketa Iagoba Bergara: Energia eraginkortasunean aditua 2010. urtean hasi zen Iagoba gure artean lanean Energia Eraginkortasuna eta Eguzki Energia Termikoa goi mailako Lanbide Heziketa zikloarekin batera. Lanbide Heziketa honen konpetentzia orokorra eraikinetan energia eta ur-instalazioen eraginkortasuna ebaluatzea, eraikinen kalifikazio eta ziurtapen energetikorako prozesuari euskarri teknikoa ematea eta eguzkiinstalazio termikoak konfiguratzea da. Horien muntaia eta mantentze-lanak kalitate, segurtasun eta ingurumenarekiko errespetuzko baldintzetan kudeatzen dira. Ezagutza espezifiko hauez gain, ikasleek iniziatiba eta ekimena landuko dituzte proiektuen bidez. Horrez gain, laneratzeko estrategiak, taldean lan egiteko trebetasunak, lan harremanen inguruan sortzen diren eskubide eta betebeharrak ezagututa iritsiko da enpresara praktikak egitera. Gero eta gehiago entzuten dugu energia eraginkortasunaren garrantziaz‌ Azken finean, ulertu behar dugu berriztagarriak ez diren energia iturriek mantentzen dutela gaur eguneko munduaren energia kontsumoa; batez ere erregai fosilek. Hauek agortzen doazen einean, energia eraginkortasunak eta energia berriztagarriak gure instalazioetan barneratzeak garrantzia hartzen dute. Enpresetan barneratuta dago energia eraginkortasuna: energia kontsumoen jarraipena egiten da mantenu arloan, hobekuntza aukerak identifikatzen dira eta egin beharreko inbertsioak aztertzen dira. Enpresa gehienetan ekonomikoki pisu handia dauka energiak, beraz ondo aztertzea garrantzitsua da.

2

Eraikuntzetan ere aldaketa nabarmenak gertatu dira: 80. hamarkadaren hasieran hasi ziren eraikuntzak termikoki isolatzen, gaur egun isolamendu exigentzia maila altua da eta eraikuntzak energetikoki kalifikatu behar da. Euskadin dauden eraikuntza askok ez daukate isolamendurik; hauek zaharberritzen badira, energetikoki eraginkor egiteko aukera handia dago.

Lanbide Heziketa ikasten da?

honetan

zer

Bero eta hotz instalazioek garrantzia handia daukate ikasketa hauetan. Instalazioak proiektatzen eta muntatzen ikasten dute. Argiztapenak eta energia berriztagarriek ere badute bere lekua ziklo honetan. Oso ikasketa praktikoak dira.

Zein da EFI ikasten dutenen irteeKlimatizazioaren munduan (bero eta ra profesionala? hotz instalazioak) aurrera pausu Batez ere klimatizazio instalazioekin nabarmenak gertatu dira: Konden- eta energia berriztagarriekin lan tsazio galdara berriak, gutxiago ku- egiten duten enpresetan laneratzen tsatzen duten errefrigeranteen era- dira. Ziklo industriala dela kontutan bilera, erregulazio sistema eragin- izanda, enpresa handien mantenu korragoak‌ Argiztapenean ere au- sailean ere badauka irteera, polikirrerapauso nabarmenak egin dira roldegietako mantenu lanetan led teknologia eta erregulazio berri- etab‌ ekin.


Elikagaien Industriarekin lotutako ikasketetan lan aukera zabala dago Elikagaien sektoreko enpresetan egiten diren lanen kontrola eramateko gaitasuna bereganatzen dute ziklo hau ikasten duten ikasleek. Laborategietako teknikari, I+G+b arloko teknikari, Ekoizpen prozesuko ikuskatzaile edo kudeaketa sistemak ezartzeko arduradunak ere izan daitezke.

Patricia Arina, (Lekeitio, 1973). Nekazaritzako Ingenieritza egin ondoren Elikagaien Industriak zikloa ikasi zuen eta gaur egun Elikagaien arloan irakasle lanetan ari da.

Veronica Calzado, (Donostia, 1980). NORTIDAL enpresan lanean dago, kalitate taldeko kide bezala IFS taldean, eta titulazio ofiziala lortzeko Elikagaien Industriak zikloa ikasten ari da.

Jon Azkue, (Lezama, 1989). Elikagaien Industriak zikloa ikasi ondoren, gaur egun DENTICI enpresan kalitate ardurekin lanean ari da.

3


Batxilergoa Debate Filosofikoak

Karmele Osa, 1.faseko saio batetan

Aurten 2.Batxilergoan lehiaketa berri bat antolatu dugu: Debate Filosofikoak. Zer dira Debate filosofikoak? Taldeka antolatzen den lehia dialektikoa da: galdera bat proposatzen zaie partaideei, ondoren, gaiaren aldeko eta kontrako ikuspuntuak hausnartu behar dituzte; gero, zozketa baten bidez, talde bati “aldeko argudioak” defendatzea egokituko zaio eta besteari, “kontrako argudioak” defendatzea, hizkuntza ezberdinetan, bai euskeraz eta baita gazteleraz ere. Ilusio handiz hartu dugun proiektua izan da eta ikasleek ere interes handia adierazi dute, nahiz eta bolondresa izan, parte hartze handia izan du. Oso esperientzia aberasgarria izan da bai ikasleentzat eta baita eskolako langileontzat. Eurek aukera polita izan dute gai baten inguruan hausnartu eta euren iritziak jendearen aurrean argudiatzeko eta langileontzat ere oso interesgarria izan da, gaur egun dauden egoeren aurrean gazteen ikuspuntua zein den ezagutzea. Ikasleak oso maila altua erakutsi dute bai erabilitako argudioetan eta baita komunikatzeko konpetentzian. Irakasle eta langileok arro sentitu gara. Hauek izan dira landutako gaiak: 1.fasea: ¿Tenemos que acoger a todos los refugiados?

German Bedialauneta, 2. faseko saio batetan

2. fasea: Gaur eguneko gazteak gizartea aldatzeko zerbait egiten ari dira? Finala: Europako sistema politikoak benetan demokratikoak dira?

Irabazleak: Igor Telleria, Aitor Pagaldai, eta Jon Gisasola

4


2016-17 ikasturteko 2.seihilabetekoan egindako ekimen batzuk

Ingeleseko antzerkia ikusi eta parte hartu ere

Azoka, museo eta erakunde ezberdinetara bisitak

Ikaskidetza lantzen metodologia ezberdinekin

Anatomiako ikasgaikoak “Human body� erakuzketan

Ikaskide bidaian Andaluzian, kultura eta historia ikasteaz gain, ondo pasatzeko tartea ere izan zuten.

Apririlaren 7an, Udaberri festa ospatu genuen bertan batxilergokoen partaidetza oso garrantzitsua da.

5


Etengabeko Prestakuntza Lea Artibai ikastetxeak, langabetuei zuzenduriko 21 ikastaro jarri ditu martxan aurtengo ikasturtean LANBIDEK diruzlagunduta. Ikastaro hauetan 200 ikasle inguruk hartu dute parte eta bukaeran enpresetan lan praktikak egiten jardun dira. Ikastaroak hainbat alorretakoak izan dira: Elikagaien industrian, arrain eta haragi sektoreari loturiko ikastaroak eduki ditugu martxan eta izugarrizko emaitzak lortu dira ikasleen laneratzean. Ikastaro teknikoak ere eduki ditugu, soldadura, mekanizatua, frigorista, mantenimentua eta plastiko eta kautxua.

LEAN BRICKS-eko ikastaro bat

Etorkizuneko kutxaren lurperaketa.

6

Zertifikatu ofizialez gain, goi mailako ikastaro espezializatuen aukera ere izan dute langabetuek, Project leader, Kalitatea, 3D printing, Lean Manufacturing eta Lean Service ikastaroak adibidez.


Ilusio Ponpak jardunaldia Urtarrilaren 20an seigarren urtez antolatu genuen “Ilusio Ponpak” izeneko jardunaldia. Helburua enpresa mundura baikortasuna igorri eta era berean enpresa eta ikastetxearen artean lankidetza eta prestakuntza berritzailea sustatzea da. Aurtengo honetan Alex Rovira, Anne Igartiburu eta Mikel Renteria erronkak lortzeko baloreek era jarrerek daukaten garrantziaren inguruan aritu ziren.

Alex Rovira “Creer, crear, lograr” hitzaldia eman zuen “psikologiak ekonomia nola sortzen duen” azalduz. “Ikusten ez den horrek (pertzepzioek, pentsamenduek, emozioek, sentimenduek, jarrerek, baloreek eta printzipioek) prozesuen eta giza emaitzen kalitatea baldin-

tzatzen du. Horregatik garrantzitsua fesional eta pertsonalean aplikagada norbanako zein taldeko psikologia rriak dira. egokia sortzea, partaide garen giza sistemaren bilakaera eta aldakuntza baikorra lortzeko”. Enpresaria, idazlea, ekonomilaria, hizlaria eta nazioarteko kontsultorea da Rovira. Bere lanen ia 8 milioi ale saldu ditu eta Lidergoaren Psikologian mundu mailako aditu entzutetzuenetarikoa da. ESADEn Enpresa Zientzietan lizentziatua eta MBA da eta ESADEN bertan berrikuntza, aldaketaren kudeaketa, talentuaren kudeaketa, pertsonen kudeaketa eta pentsamendu sortzailearen inguruko mintegiak zuzentzen ditu Gobernuz Kanpoko Erakunde edota enpresetako zuzendaritza gorenentzat. ESADEz gain, ospe akademiko handiko beste erakunde batzuekin ere lan egiten du. Estatuko zein nazioarteko komunikabideekin lan egin du, hala nola El País Semanal, La Vanguardia, CNN+ (Antonio San Josérekin), TVE, TV3, Cadena Ser (Carles Francinorekin), Catalunya Ràdio (Gaspar Hernándezekin), edo Japoniako Psiko psikologia aldizkariarekin. Bere planteamendu eta ikasbideak enpresa munduan, alor ekonomikoan eta gizaki garen heinean gure garapen pro-

Beste hizlaria Mikel Rentería (WOP) Telekomunikazioetan goi mailako ingeniaria eta enpresa kudeaketan masterra da. Esperientzia zabala dauka industria alorreko enpresen zuzendaritzan. 2010 urtean bere emaztearekin batera The Walk On Project (WOP) sortu zuen eta 2013tik aurrera helburua gaixotasun neurodegeneratiboen ikerkuntzarako terapien bilaketan daukan fundazioaren buru da eta bere hitzaldiaren izenbura ‘Porque la felicidad es una decisión’ da.

Anne Igartiburu TVEn aurkezlea da duela 22 urtetik; estatu zein nazioarteko mailako profesionalen eskutik coach prestakuntza jaso du eta erronka berrien aurrean jarreraren garrantziaren inguruan aritu zen ‘La actitud ante nuevos retos’ izeneko hitzaldian. Hizlariak eta Isabel Mendiguren zuzendaria “WOPATO” ahate solidarioekin.

7


TEP eta Lehen Job Lab Europako programa bereziak

Lehen Job Lab programari esker kontratatutakoak dira: Mikel Arizaga, Jon Agirre, Mikel Gabiola, Aitor Elu eta Jon Landa

TEP eta Lehen Job Lab azken bi ikasturteetan Lea Artibai Ikastetxean eta Leartikerren garatzen ari garen proi- Orain arteko emaitzak: ektuak dira. Lehen Job Lab-ek 16 eta 29 urte bitarteko langabetuen laneratze aukerak hobetzea du helburu, Lehen Job Laben 19 lagunek parte hartu dute orain areta TEPek 30 urte baino gutxiagoko goi mailako titulute, horietatik lau emakumeak izan dira eta guztietatik dunak ditu onuradun. hamairuk lana aurkitu dute proiektuaren bukaeran. Lehen Job Labek hiru aukera eskaintzen ditu: ¡

¡

¡

Norbere zeharkako gaitasunak hobetzeko prestakuntza tailerra (gaitasun sozialak, emoziona- TEPean bi edizio izan ditugu orain arte, bigarrena bukatzear dago eta guztira 17 izan dira partehartzaileak. lak, zein kudekatearakoak) Lehen edizioaren bukaeran guztiak laneratu ziren (9) Mekanika alorrean prestakuntza duten langabe- eta bigarren edizioan 8 dira partehartzaileak. Programa tuei gaitasun teknikoak hobetzeko praktikak honetan bertako ikasleez gain atzerritik India, Mexiko kontratupean (training action) eta Turkiako ikasleak izan ditugu. Ekintzailetza eta berrikuntza alorretan prestatu eta enpresan kontratupean praktikak egiteko Innovation and Entrepreneurship Lab-en bigarren ediziaukera (Innovation and entrepreneurship labs) oa ekainean hasiko da eta beste guztiak irailean jarriko dira berriro abian.

Laneratzeko bideak errazteko aukera apartak!!! InforTEParen kasuan ingeniariak dira onuradun gehienak eta mazio gehiago nahi izanez gero ikastetxera hurbildu eta polimeroen alorrean eta ekintzailetza eta berrikuntzainformazioa eskatu. ren inguruko prestakuntza jasotzen dute eta ondoren enpresan proiektua garatzen dute.

8


Hezkuntza eraldatzen Hezkuntza munduan hezitzaile, ekintzaile eta berritzaile den Rafael Balparda Pilarrek hitzaldi bat eman zuen Lea Artibai Ikastetxean, hezkuntzaren aldaketaren inguruan. 20 urte baino gehiago daramatza Lanbide Heziketako irakasle lez eta azken 10 urtetan Lanbide Heziketako ikastetxeetan Formakuntzako Koordinatzaile laneatn ibili da. Bere ibilbidean hainbat sari jaso ditu horien artean, DEMA ekintzaile 1.saria, ENPRESARI: "Resoform" programan saria, Fundaci贸n GSD "Emprender para aprender" hezkuntza berritzaile 3.saria eta M.E.C. a la Calidad e Innovaci贸n en Orientaci贸n y Formaci贸n Profesional 2015en. 1.saria Hitzaldian adibide gisa, San Jose de Calasanz ikastetxearen kasu erreala erabili zuen. Hezkuntzaren berrikuntzan erreferente bihurtu arte ikastetxe honek azken 10 urtetan jasan duen bilakaera azaldu zuen. Prozesuaren fase ezberdinak aztertuz, garatutako ibilbideari, erabilitako baliabideei eta metodologiei buruz hitz egin zuen adibide praktikoak jarriz.

9


Polymers and Medical Applications jardunaldiaren V. edizioa urteroko hitzordu garrantzitsu bilakatu da sektore hauetan interesatuta daudenentzat. Aurtengo edizioan silikona likidoan zentratuko da jardunaldia, osasunaren sektorean etorkizun oparoa daukan materiala, hain zuzen ere. Sei izan ziren jardunaldian silikona likidoaren inguruan hitz egin zutenak, esaterako, Baionako Merkataritza Ganberako Aitor Arbelaizek, Silikona Likidoa eta Osasuna gure lurraldean hitzaldia eskainiko du. Bere hitzaldian, Arbelaiz Leartikerrek zuzentzen duen eta Baionako Merkataritza Ganbera ere kide den HEALTH LSR proiektu europarraren baitan egiten ari den merkatu ikerketaren inguruan aritu zen. Jose Javier Egurrola, Leartiker materialeetako arduraduna.

Polymers and Medical Applications jardunaldiren bostgarren edizioa antolatuko du Leartikerrek. Osasunaren sektorean polimeroek eta teknologia berriek eskaintzen dituzten berrikuntza eta aukerak aztertzeko helburua duen jardunaldi hau

Jardunaldian entzuteko aukera egon zen beste hitzaldi garrantzitsuetako bat Carlos III Unibertsitateko Jose Luis Jorcanorena izan zen: Azal funtzionalaren 3D bioinprimaketa. Gai oso interesgarria Jorcanok mahai gainera ekarri zuena, 3D inprimaketaren bitartez azal funtzionala lortzeak sendagai eta kremen testak egiteko hain polemikoa den animalien erabilera desagertzea suposatu baitezake.

Euskadiko Elikadura kluster egunean izan da Leartiker Leartikerrek azken urtean zehar garatu dituen produktuak gehiago hartzen ari den ekitaldia bihurtu da. Aurten Klusteaurkeztu zituen Euskadiko Elikadura Kluster Eguna ospatze- rreko bazkide guztiek hartu dute parte ekitaldian eta 45 ko BECen egin zen ekitaldian. erakusmahai egon dira, bertaratu direnek produktu ezberdinak dastatzeko aukera izan dutelarik. Elikagaigintza eta Erakusketan parte hartzeaz gain, aurten berrikuntza edarien sektoreko enpresa ugari, ekonomia eta enpresa moduan aurkeztu den Txoko de la innovación deituriko es- munduko jendea, erakunde ezberdinetako ordezkariak, kopazio berrian ere egon zen. Espazio honetan klusterreko munikabideak... jende ugari hurbildu zen BECera Euskadiko bazkide direnek azken urtean garatu dituzten produktu ber- elikagaigintzaz gozatzeko. ritzaileak erakusteko aukera izan zuten lehen aldiz. Bertan aurkeztutako produktuak honexek izan ziren: · Goine Esnekiak enpresarekin elkarlanean garatutako gazta zilindroa eta euskal esnearekin ekoizturiko gazta erdiondua; · Larreta Esnekiakekin garatutako laranja mermeladazko eta sagar-sagardo mermeladazko jogurtak eta gainazal lizundun pasta biguna; · eta azkenik, behi esnea soilik erabiltzen duen Iztueta Esnekiekin garatutako jogurt natural gaingabetu hutsa eta arabarbaduna. Euskadiko Elikaduraren Klusterra Elikaduraren industria kateko alor guztietako enpresak bat egin zuten 2011n Euskadiko Elikadura Klusterra sortzeko. Elkarte honen helburua elikaduraren sektorearen lehiakortasuna hobetu eta dinamizatzea da eta 2014. urteaz geroztik bere urteko batzarra ospatzeko Elikadura Kluster Eguna ospatzen du. Egun honetan, urteko batzarra egiteaz gain, urtero elikadurarekin lotutako gai konkretu bat lantzen duen mahainguru bat antolatzen da publiko guztiarentzako. Aurten landu duten gaia “elikadura eta osasuna, negozio aukera berria” izan da. Kluster Eguna urtetik urtera garrantzi

10

Leartikerreko ordezkariak Txoko de la Innovación gunean


Lea-Artibaiko ekintzailearen eguna eta V.Ekintzaileen azoka Hilabete hauetan Azaro Fundazioak ekintzailetza bultzatzeko hainbat ekimen izan ditu esku artean: Esaterako apirilaren 29an Berriatuan ospatu zen LeaArtibaiko Ekintzailearen Eguna, eskualdeko ekintzaileentzat ezinbesteko hitzordua bilakatu dena eta Azaro Fundazioak eta Leartibai Garapen Agentziak batera antolatzen dutena. Aurten eskualdeko sei ekintzaile izan dira Berriatuan, beraien zerbitzuak eta produktuak erakusten Enpresa Berrien V. Azokan: SAGARRA MANTZANA FRUTATEGIA (Berriatua), ROSA ETXABE ARTISAUTZA (Etxebarria), IKU ARGAZKI ESTUDIOA (Markina-Xemein), GAZI GOZO MAKAILUA ETA OLIBA OLIOA (Munitibar), AMAIA BLANCO ARTISAUTZA (Lekeitio) eta ZAINDUZ FISIOTERAPIA ETA ERREHABILITAZIOA (Ondarroa).

Lea-Artibaiko XI. Enpresa Proiektu Lehiaketa Egun horretan urtero ospatzen den Lea-Artibaiko Enpresa Proiektu Lehiaketaren sari banaketa egin zen. Ekintzaileen ahalegina eta lana saritzea helburu duen ekimen honen hamaikagarren edizioko saridunak hauek izan ziren: · · ·

ENERTEK energia berriztagarrien instalazio eta mantenimendu zerbitzu integrala ZAINDUZ FISIOTERAPIA ETA ERREHABILITAZIOA HERRIBIXI Kultur ekintzen eta dinamizazioaren bitartez euskarari eta euskal kulturari bultzada emateko Zerbitzuak eskaintzen dituen kooperatiba.

Enpressa proiektu lehiaketako sarien banaketa

Ekintzaileen azoka

Lea-Artibaiko enpresak Europako azoka garrantzitsuenetan elkarlanean Urte honetan zehar ere, Azaro Fundazioak sustatutako bi enpresa-taldek Europa mailako azoka garrantzitsuetan parte hartu dute beraien produktuak eta gaitasunak munduari erakusteko. GOURMELIK eta METLAN Lea-Artibaiko eta inguruetako enpresek osatutako taldeak dira, eta Salón Gourmets, Salón Industrie eta Sianen ospatuko diren azoketan parte hartu dute hurrenez hurren. Lankidetza horrek erakusten duen moduan, lankidetzaren bitartez urrutiago iritsi eta helburu bateratuak lortzea posible da, saiatuz gero. METLAN osatzen duten kideetako batzuk, azpikontratazioarekin lotutako azoketan egon dira, stand propioarekin, hala nola Lekoizpe S.L., Zabala MT S.A., Xelko Logic Control S.L. eta Markola margo aplikazioak. Enpresa hauetako ordezkariek eu-

ren enpresen eta Metlan taldearen gaitasun teknologikoak erakutsi eta bezero potentzialekin bilerak izateko aukera paregabea izan dute. Bestalde, GOURMELIK taldea Elkarrekin merkatu berrietara irekitzeko bat egin duten Barrenetxe, Axpe, Heisa eta Ondare enpresek osatzen dute. Lea-Artibai eta inguruko elikadura enpresak batzen dituen proiektua da, Azaro Fundazioak sustatua eta Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatua. Nahiz eta lehen ekintza 2015eko urrian Kolonian ospatu zen Anuga azokara bisitari moduan joatea izan zen, stand propioarekin parte hartzen ere badaukate jada esperientzia, 2016an Bartzelonan ospatutako Alimentaria azokan eta Madrilgo Salon Gourmets azokan egon baitira erakusketari gisa.

11


LEA ARTIBAI IKASTETXEA 60 URTEZ ETORKIZUNA ERAIKITZEN Lea Artibai Ikastetxe kooperatiboa (1976-2017), Eskola Laboral Parrokiala (1957-1976) eta eskualdeko kooperatibismoaren elkarlanaren ondorioa da, 1957an hasi zen prestakuntza teknikoa eskaintzen eta gaur egun eskualdeko erreferente bilakatu da.

1978. urtean gaur eguneko eraikinaren obrak

Orain 60 urte Escuela Parroquial zeritzon ikastetxea sortu zen MarkinaXemeinen eta 1970eko hamarkada hasieran, lanbide heziketan bigarren mailako ikasketak sustatzeko premia ikusi zuen udalak. Beharrizan hori asetzeko, Mondragon Kooperatiba Taldea jarri zen gotzainekin lanean eta 1976an Escuela Profesional Comarcal Lea Artibai S.Coop, gaur egun Lea Artibai Ikastetxea moduan ezagutzen dena, sortu zen eskualdeko 595 bazkidez osatuta (langile, guraso, ikasle eta enpresa). Eskualdearen garapenerako lehen pausotzat hartu zen irakaskuntza kooperatibaren sorrera. Izan ere, urte batzuk lehenago egindako ikerketa sozio-ekonomiko batek argitu zuenez, eskualdean lehen sektorea

12

Gaur egun Lea Artibai Ikastetxea 5 eraikinek osatzen dute

zen nagusi eta bigarrena ere indartzeko beharrezkotzat ikusi zen garapen plan bat martxan jartzea. Helburua eskualdeko biztanleria kulturaz eta lanbide ezberdinetarako gaitasunez blaitzea izan zen, eskualdeko industriak beharko zituen profesionalak prestatuz.

bigarren hezkuntzan, hasierako lanbide heziketan, zein lanerako prestakuntzan; enpresa sarearekin harreman estua daukagu eta egun, Euskal Herriko enpresekin ezezik, atzerriko enpresekin ere lotura estua daukagu eta urte hauetan guztietan 550 jarduera ekonomiko martxan jartzen lagundu dugu.

Urte hauetan guztietan gainera, Lea Artibai Ikastetxeak bere ibilbidean ikerkuntzaren bidea jorratu du, elikagaien eta polimeroen alorrean, sortu berria den Leartiker Koop. Elkartea adierazgarri nagusi delarik eta inguruko enpresa sarea indartzeko asmotan Azaro Fundazioa ere sortu zuen duela 15 urte baino gehiago. Azken hamar urteetan bertan prestatu dira 18.000 ikasle baino gehiago

Lea Artibai Ikastetxeak bere inguruaren agente garaitzailea nahi izan du eta horretarako, bezeroei kalitatezko prestakuntza eskaintzen hasi zen hurbileko enpresa eta erakundeekin beharrezkoak diren harremanak garatuz.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.