Zuontzat lai

Page 1

Maiatza 2017-18 ikasturtea

Batxilergoa

2.mailakoei agurra Lanbide Heziketa

ERASMUS+ praktikak atzerrian

Lanerako Prestakuntza

FAGOR EDERLANeko profesionalak LEAN metodologietan trebatzen

Leartiker

Mikel Isasi Doktore Azaro

EMEekin programa berria


Big Data, Zibersegurtasuna, Errealitate areagotua… Irakasleak eta Zentru teknologikoak elkarlanean Lea Artibaiko irakasleek Hetelek martxan jarri duen 4.0 inguruko proiektuan parte hartu dute. Tecnalia, IK4-Azterlan eta IK4Tekniker teknologia zentroak eta Heteleko lanbide heziketako zentroak materialak sortzeko asmoz elkartu dira. 6 arlo ezberdin aukeratu dira: Big Data, Zibersegurtasuna, Errealitate areagotua, Fabrikazio gehigarria, Gauzen Interneta eta Robotika Kolaboratzailea.

Helburu nagusi bezala, ikasleek 4.0 inguruneko sentsibilizazioa izango da. Hori lortu nahian, irakasleek teknologia ezberdinetan formazioa jaso ondoren, 12-18 ordu inguruko erronkak sortzeko batu dira.

erronkak Heziketa ziklo eta 4.0 teknologia kontutan izanik sortu dira, hau da, bakoitzaren esparrua landu nahian.

Beñat, Maribi, Josu eta Iñaki lantaldeko saio batean.

Administrazio eta Finantzak, Web Aplikazioen Garapena, Automatizazio eta Robotika Industriala, Fabrikazioa Mekanikako Produkzioaren

Programazioko Heziketa Zikloetan landuko dira erronkak 2018-2019 ikasturtean. Ikasleen etorkizuna eraikitzen laguntzeko prest.

Lanbide Heziketako aurrematrikula: ekainaren 4tik 15era

2


Lanbide Heziketa ERASMUS+ Erasmus+ programak Lanbide Heziketako ikasleei praktikak atzerrian egiteko aukera ematen die. Europar Batasunaren hezkuntza-, prestakuntza-, gazteria- eta kirol-egitasmoa da, 2014ko urtarrilaren 1etik 2020ko abenduaren 31ra arte indarrean dagoena. ERASMUS+ programak bere baitan hartzen ditu aurreko 'Etengabeko Prestakuntza (Erasmus, Leonardo da Vinci, Comenius eta Grundtvig)', 'Gazteak Ekinea-

n', 'Erasmus Mundus', Alfa III, Tempus eta Aurtengo ikasturtean gure ikastetxetik 6 Edulink egitasmoak. Bere helburuen arte- ikasle ditugu atzerrira joan direnak: an gazteen oinarrizko gaitasunen maila hobetzea da, herritartasun aktiboa, kulturen arteko elkarrizketa eta gizarte-  Elikagaien Industriako prozesuak eta kalitatea goi mailako ziklotik Ane integrazioa sustatzea da edota gazteriaAzpiri Dublinera (Irlandara) joan da ren eta lan-merkatuaren arteko loturak eta Alayana Santos Palermora indartzea dira besteak beste. (Italiara).

Administrazioa eta Finantzak goi mailako prestakuntza ziklotik Xabier Gonzalez ere Dublinen (Irlandan) dago.

Beroa Sortzeko Instalazioen erdi mailako zikloa egiten dagoen Aitzol Azpiazu ere Italiara joan da Palermora.

Web Aplikazioen Garapeneko goi mailako ziklotik Nestor Velasco, joan da atzerrira, Varsoviara (Polonia).

Mekatronika Industriala goi mailako zikloko Mikel Bravo ikaslea Vicenzan dago (Italian).

Aitzol eta Xabi atzerrira joan ondoren egin genuen argazkia, Mikel, Nestor, Alayana eta Anerekin.

Administrazioa eta Finantzak-eko ikasleak Madrilen Otsailaren 28tik martxoaren 2ra bitartean, Madrilen izan ziren Administrazioa eta Finantzak goi mailako zikloko ikasleak.

Ondoren denbora librea izanik bakoitzak ondoren, San Migel Merkatua bisitatu aukeratu zuen zer egin. Ostiralean, goiza zuten. Eta arratsaldean, autobusa hartu alaitzeko, “Plaza Mayor”en batzuk txo- eta bueltan etorri ziren. kolatea eta beste batzuk kafesnea hartu

Bidaia eguraldi eskasagaz hasi zen eta Bilbon 8tan irten beharrean 12:20tan atera ziren. Euskal Herrian elurra eta Madrilen euria, baina eguraldiari aurre egin eta bidaiari probetxu atera diote ikasle eta irakasleek. Lehenengo arratsaldean Madril ezagutzeko aukera izan zuten: “Plaza de España”, “Palacio Real”, “Sol” eta ingurukoak bisitatu zituzten. Bigarren egunean, goizean Senatua bisitatu zuten, eta bertan hitzaldi bat jaso zuten. Arratsaldean “Banco de España”ra joan ziren gida baten laguntzarekin bere funtzioak eta antolakuntza ezagutzera. Aurtengo gida bankuko emakume langile jubilatu bat izan zen eta bere bizipenak medio, emakumeen lan baldintzen aurrerakuntzak, aldaketak kontatu zituen.

Turismo pixkat egiteko aukera ere izan zuten Administrazioa eta Finantzak taldeko ikasleek.

3


Lanbide Heziketa EHU-ko Medikuntzako 5. mailako ikasleak bisitatu gaituzte 2018ko apirilaren 26an, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Medikuntza Graduko 5. Mailako ikasleak Lea Artibai Ikastetxeko eta Leartiker-eko Elikagaien Teknologia Arloko ikerketa zentroa ezagutzera etorri ziren. Medikuntza Prebentiboa eta Osasun Publikoa ikasgaiko irakaslea den Carmen MĂşgica irakaslearen eskutik etorri ziren, eta horren zabala den ikasgai horretan, elikagaiekin eta elikadura ohiturekin lotuta egon daitezkeen osasun arazoak eta horiek ekiditeko hartzen diren neurriak, bertatik bertara ezagutzera etorri ziren. Helburu hori lortzeko Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioaren (ELIKA) hitzaldia antolatu genuen, hizlaria Amaia de AriĂąo izan zelarik. Amaiak oso argi azaldu zuen Elikadura eta Osasunaren artean dagoen erlazioa, onerako zenbait kasutan, baina txarrerako bestetan. Baita Elikagaien Industrietan etorkizunean lan egingo duten Elikagaien Zikloko ikasleek, zein etorkizuneko medikuek ere ardura handia izango dutela, bai prebentzio lanetan, elikagaiekin lotutako toxiinfekzioak ekiditeko, zein behin pertsona bat gaixotutakoan berau modu egokian artatzeko, medikuntzako ikasleen kasuan. Gogorarazi zieten baita ere medikuntzako ikasleei, beste ardura garrantzitsu bat dutela, alegia, herritarroi transmititu beharra, zein diren elikadura ohiturekin lotutako prebentzio neurriak eta ohitura egokiak.

zehar parte hartzen dugun agente ezberdinok (nekazari, arrantzale, garraiolari, ekoizle, saltzaile, irakasle, kontsumitzaile, teknikari, ikerlari, mediku, inspektore, sukaldari, kontsumitzaile eta abarrek) egiten duten lana ere. Jardunaldiari amaiera emateko, Lea Artibai Ikastetxeko irakasleok eta Lear-

tikerreko teknikariok konpartitzen ditugun instalazioak bisitatu genituen, elikagaien ekoizpen gunea eta laborategi fisiko-kimiko, mikrobiologiko, sentsoriala eta molekularrean egiten diren lanei buruzko informazioa eduki dezaten medikuntzako 5. mailako ikasleek.

ELIKA Fundazioko Amaia elikadura eta osasunaren inguruko azalpenak ematen .

Hau da, nagusiki, elikagai eta ur seguruak eta kalitatekoak erabili, eskuak, gainazalak eta erabilitako tresnak oso ondo garbitu, kozinatutako eta kozinatu gabeko elikagaiak ez nahastu, kutsadura gurutzatua ekiditeko, elikagaiak ondo kozinatu eta elikagaien biltegiratzea modu egokian egin, hotza beharrezkoa denean berau zainduz. Medikuntzako ikasleentzat leiho txiki berri bat zabaltzeko baliagarria izan zen jardunaldia, izan ere, euren egunerokotasuneko klaseetan etengabe aipatzen dituzten bakterio, infekzio, sintomatologia eta abarren jatorria non egon daitekeen ikusi ahal izan baizuten. Eta garrantzitsuagoa dena, baita osasun arazo horiek ekiditeko elikadura katean

4

Elikagaien industriako prozesuak eta kalitatea goi mailako zikloa.


Batxilergoa Ikasturte honetan zeharkako proiektu bi garatu ditugu Batxilergoan: “Kultura ondarea” 1.mailan eta “Debate Filosofikoak” 2. mailan

“Kultura Ondarea” lehiaketa Aurten 1.mailako 3 ikasle taldek Eusko Jaurlaritzak antolatzen duen «Kultura Ondarea» lehiaketan parte hartu dute. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta, Hizkuntza politika sailetik zuzenduta dago eta euren helburua hau da: hezkuntza alorreko eremu guztietan ekimena, berrikuntza, ekintzailetarako gaitasuna, sormena eta gizarte garapena bultzatzea, Euskal Kultura Ondare materialaren zein inmaterialaren forma guztiak ezagutuz eta balioa emanez. Zehazki: 1. Kultura berritzailea eta Euskal Kultura Ondarearen gaineko ezagutza ikertu, berreskuratu eta eraikitzeko esfortzuaren aintzatespena bultzatzea. 2. Euskal Kultura Ondarea ezagutzera ematea, euskal hezkuntzasistematik eta euskal hezkuntzasistemarako. 3. Hezkuntza alorrean ekimen berritzaileak martxan jartzea bultzatzea. 4. Euskal Kultura Ondareari atxikitako ezagutzaren balorazioan eta eraikuntzan gazteek duten papera aitortzea. 5. Gazteen artean tresna teknologikoen erabilera sustatzea jabari publikoko kultura- eta hezkuntzaedukiak sortzeko. Guk ere helburu horrekin bat egin dugu eta gure ikasleentzat lan talde kooperatiboan lana egiteko aukera polita izan da. Baita ere, aukera ezin hobea izan dugu gure eskualdeko kultura-ondarea ezagutu eta sare sozialen bidez zabaltzeko.

“Iraganeko Lorratzak Orainean” taldeko partaideak

“Lea Artibai Folklorez blai” Enara Díaz, Irati Goitia, Teresa Arrieta, Unai Revuelta, eta Alex Goitiandia ikasleek egin dutena. https://www.youtube.com/playlist?list=PLqLXXLcDyos1 F8rGyP4II6ehn1Q-Xjs3i Zorionak parte hartu duzuen guztioi egin duzuen lan bikainagatik eta zorte on lehiaketan! Saria, Napolesera bidaia!!

Bideoak ikustera animatzen zaituztegu eta horretarako hemen dituzue bideoen izenak, parte hartzaileak eta youtubeko helbideak: “Iraganeko Lorratzak Orainean” Neskuts Aldazabal, Xabier Guenaga, Oier Jurado, Maite Uranga, Aiora Agirregomezkorta eta Maddi Basterretxea ikasleek egin dutena. https://www.youtube.com/playlist? list=PLqLXXLcDyos0PCOtf0q5vywjg8JK-bYNv “Gozatu Lea Artibai”, Alaine Lersundi, Alain Basterra, Leire Elizalde, Teresa Pagaegi, Iker Jauregi, eta Alex Egaña ikasleek egin dutena. https://www.youtube.com/playlist? list=PLqLXXLcDyos2VNEoHqZkTKu-7omFgINLC

5


Batxilergoa Debate Filosofikoak Iazko ikasturteari jarraipena emanez, aurten ere 2. Batxilergoko ikasleekin debate filosofikoak ospatu ditugu. 12 taldek parte hartu dute eta debateak hiru fasetan banatu ditugu. Hauek izan dira fase bakoitzean landu dituzten gaiak: 1.fasea: Las redes sociales ayudan a mantener nuestras relaciones sociales

2. fasea: 14 urtetik beherako gazteek erantzukizun penala izan behar dute.

Finala: Europako herrialdeok ere bagara yihadistek egindako atentatuen erantzule. Gaiak oso interesgarriak izan badira ere, interesgarriagoa izan da gure ikasleak euren ideiak defendatzen eta gaiak prestatzen ikustea. Aurten ere, erakutsi digute euren argudiatzeko eta komunikatzeko trebezia. Asko ikasi dugu eurengandik!

Bestalde, beste behin eskertzekoa izan da Lea Artibai ikastetxeko langileen parte hartzea epaile bezala eta aipatzekoa baita ere, publiko eta epaile bezala kanpotik etorritako gonbidatu bereziak: Bera Kruz ikastetxeko 3. eta 4. DBHko ikasleak, Txomin Agirreko 4. DBHko ikasleak eta Eli Andrinua Tarine Musika Eskolako zuzendaria. Mila esker denoi zuen parte hartzeagatik!

6


2. mailakoei agurra Batxilergoko 2.mailakoak ikasturtea bukatzear azken azterketak egin ostean gure ondotik badoaz eta gure desioa bertsotan eta iruditan:

Irailetik maiatzera, Ti, to, tiii…ti,to, tiiii 213, 117, 210… sofa morea. Ti, to, tiii…ti, to, tiii 211, 219,211…sofa morea. Heldu gara azkenera, amaitu dira Historia, Filo, Bio, Geo… edarra bakea!!

Udaberri Festan Giza-Gizarte Zientzietako taldea

Azken bisita aretora, azterketei eman berea. Besterik ez…izan zoriontsu, zorte on ETA EGIN BETI AURRERA!!

Oharra: ti, to, tiii txirrinaren onomatopeia dela suposatzen da. Granadan ikaskide bidaian

Bilbon, Euskalduna Jauregian, UNItour azokan

7


Lan Arriskuen Prebentzioan homologatuta Lea Artibai Ikastetxeak akordioa sinatu berri du Fundación laboral de la construcción erakuntdeaekin metaleko konbenioa duten enpresei Lan Arriskuen Prebentzioko alorrean prestakuntza emateko. 2017ko ekainaren 19an BOEn argitaratutako II.Estatuko metaleko konbenioak arautzen duenaren arabera, metaleko konbenioa duten enpresa guztiek, beraien langileak Lan Arriskuen Prebentzioko alorrean formatu behar dituzte langile bakoitzaren perfil eta lanpostuaren arabera. Formakuntza horiek 6 ordutik 20 ordu bitartekoak dira eta gure inguruko enpresak formatzera Bilbora joan beharrean aukera izango dute Markinan Lea Artibai ikastetxean egiteko.

Isabel Mendiguren Lea Artibai Ikastetxeko zuzendaria eta Susana Federío Fundación Laboral de la construcción-eko Gerentea

Ezaguna da Lea Artibai Ikastetxearen ibilbidea Lan Arriskuen Prebentzioaren eremuan, bai prestakuntzan eta baita materialen sorreran ere. Osalanek horrela izendatuta 2015etik Prebentzioko ordezkarien oinarrizko prestakuntza emateko baimendutako prestakuntza-zentroa da ondoko arloetan: arlo teknikoan eta afiliaziorik gabeko prebentzio ordezkarietan.

Lea Artibai Ikastetxea es además centro autorizado para la impartición de la Formación Básica de Delegados y Delegadas de Prevención en las siguientes áreas: Normativa (DPs sin afiliación) y Técnica.

Eskualdeko enpresentzat emandako informazio saioa

8


Lanerako Prestakuntza

Elkarrizketa:

EIKAk 1973tik etxetresna elektrikoentzako osagaiak garatu eta ekoizten ditu. Mondragon Taldean Osagaiak Dibisioko partaidea da. Osagaiak Dibisioa Mondragon Korporazioko jarduera indartsuenetakoa da, industria arloaren barruan. Giza Baliabideetako Iratxe, Arantxa eta Edurnerekin elkarrizketatu gara: EIKA Taldea aurkeztu mesedez, Eika taldea enpresa ezberdinez osatuta dago. Eika Etxebarriaz gain, Mexikon, Txekiar Errepublikan eta Polonian dauzkagu filialak. Guztira 1.200 lagunek osatzen dugu Eika gaur egun eta enpresa liderra gara. Gaur inoiz baino gehiago, proiektu sozioenpresarial bat da, gure eskualdean proiektu berriekin lanpostuak eta aberastasuna sortzea helburu duen proiektua. Horretarako, une oro aldatzen diren gure erronkak lantzen jarraitzen dugu, hobekuntzarako orientazio garbiarekin. Zeintzuk dira zuen erronkak ? Erronka ezberdinak ditugu, batetik, gure pertsonen garapena lortu partaidetza dinamiken bidez eta bestetik, lankidetza eta berrikuntza kulturaren garapena eta ezarpena. Gure kooperatibaren oinarrizko baloreetako bat lankidetza denez, Lea Artibairekin eta eskualdeko eta Mondragon Korporazioko beste kooperatiba eta enpresekin batera lan egitera eramaten gaitu. Gure gazteen prestakuntza eta potentziala suspertzeko ekintzak partekatzen ditugu elkarrekin. Eta horretan, Lea Artibai erreferentziazko ikastetxea da guretzat, hurbila delako eta jende profesionala eta konprometitua dagoelako bertan. Eikak formakuntzako, hautaketako eta ikerkuntzako proiektuak gauzatzen ditu Lea Artibairekin elkarlanean, eta beste esparru batzuetara ere lankidetza hedatzeko lanean ari gara.

lak bezalako perfil teknikoak bilatzen ditugu. Gure langile eta bazkideen etengabeko formakuntzaren alde gogor egin dugu apustu eta Lea Artibairekin elkarlanean teknologian gelditu gabe agertzen ari diren aurrerapenei aurre egiteko formatzen ari da gure jendea. Baina etorkizunean ere pentsatzen dugu eta Lea Artibai ikastetxeko lanbide heziketa indutrialetako ikasleak etorkizuneko Eika izango dira. Horregatik, gu ezagut gaitzaten nahi dugu, gu bisitatzera etor daitezen, enpresa aitzindari batek nola funtzionatzen duen bizi dezaten, beti laguntzeko eta irakasteko prest dagoen talde baten hurbiltasunarekin. Horrez gain, Eikan esperientzia internazionalak bizi ahalko dituzte eta Eika

taldeko beste planta batzuetako kideekin erlazionatu. Horretarako, hizkuntzak jakitea ezinbestekoa da eta nahiz eta hizkuntzen maila hobetu den, hobekuntzarako arlo bat da Eikan eguneroko lanean beharrezko tresna da eta. Ze bide daukate ikasleek Eikara hurbiltzeko? Eguneratzen ari garen web orrian gure produktuen inguruko informazioa, historia eta bete gabe dauden lanpostuen berri aurki dezakezu. Horrez gain, 946167732 telefonora deituz edo eika @eika.es posta elektronikora idatziz, Giza Baliabidetako departamentuarekin harremanetan jar zaitezke.

Zein perfiletako jendea hartzen duzue? Enpresa industriala garenez, ingeniaritza eta lanbide heziketa industria-

9


Lanerako Prestakuntza FAGOR EDERLANeko profesionalak LEAN metodologian trebatzen Ikastaroak prozesuen eraginkortasuna hobetzeko gakoak jorratu ditu eta Lean praktiken bidez kostuak nola murriztu erakusten du. EAE-ko eta Nafarroako fabrika ezberdinetako 16 profesionalek hartu dute parte prestakuntzan. eredu honi buruzko ezagutza teoriko-praktiko sendo bat ematea da, ikuspegi globala izateko, lean proiektua gauzatzeko eta aldi berean lanerako beharrezko trebetasunen ezarpen praktikoak eskuratzeko. Ikastaroaren egiturak, iraupenak eta edukiak zehaztutako helburuak lortzea bermatzen dute. Kurtsoa, parte-hartzaileen prestakuntza beharretara egokituta dago, kudeaketa aldatzeko egokia den metodologia baten arabera eratua. 200 orduko programa hamabi bloketan banatu da: Lean eredua, industria estrategia, estandarizazioa, kalitatearen bermea, produkzio bideen menderatzea, Just in time, OEE eta fluxuen sorrera, lean industrializazioa, pull systems , prozesuaren aldakuntza murriztea, sistemaren mantentzea eta, azkenik, giza kapitala, lidergoa eta Lean gaitasunak.

Urtarrilean bukatu da Lea Artibai Ikastetxeak garatutako Lean Metodologien Adituen Programa. Fagor Ederlan-eko lantegietako 16 profesionalek parte hartu dute Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan kokatutako lantegietatik eratorriak, eta ikastetxeak enpresei eskaitzen dien jardueraren barruan kokatzen da neurrira eginiko prestakuntza hau. Kooperatiba elkarteko kalitate eta kudeaketa arloetako pertsonei zuzendutako prestakuntza presentziala izan da eta Lean Manufacturing-eko kontzeptuetan, tekniketan eta tresnetan trebatzeko neurrira diseinatu da. Ikastaroaren helburua, parte-hartzaileei prozesuak etengabeko hobekuntzara zuzendutako kudeaketa-

10

Edertek Technology Centre-en instalazioetan garatu da prestakuntza zortzi orduko 24 saiotan, hamabi hilabete baino gehiagotan banatuta. Proiektua gauzatzeko prozesuen hobekuntzan espezializatutako ACMP aholkularitza enpresa izan da Lea Artibai Ikartetxearekin lankidetzan aritu dena.

Irakaskuntza metodologia Prestakuntzarako erabilitako metodoak oso modu praktiko eta parte hartzailea du eginez ikasi modeloan oinarrituta. Horrela, kontzeptu-heziketa teorikoarekin batera, partaideen talde lana indartu egiten da eta benetako prozesuak egiten dituzten simulazio-dinamikak erabiltzen dira. Simulazioari esker, parte-hartzaileek eskuratutako ezagutzak praktikatzeko eta lean tresnak ezartzeko balio du eta era berean sor daitezkeen zailtasunak konpondu ditzakete.


Orokorra Bazkide laguntzaileak Lea Artibai Ikastetxeari buruz ari garenean, edozein aurkezpen egiten dugunean enpresekin daukagun harreman estua aipatzen dugu, izan ere horixe da eta gure ezaugarri nagusienetako bat. Enpresek, eta zehazki inguruko kooperatibek, parte hartu zuten gaur egun Lea Artibai Ikastetxea denaren jaiotzan, eta enpresak dira gure eguneroko lana aurrera ateratzeko ezinbesteko bidelagun. Ikastetxearen xede nagusia pertsonak lanerako gaitzea da eta horretarako etengabe enprese-

Eta enpresekin harremana ezinbestekoa den moduan, abiadura handian aldatzen ari den hezkuntza alorrean bidelagun egokiak izatea oso garrantzitsua da. Eta Lea Artibai Ikastetxea HETEL elkarteko kide da. HETELek EAEko gizarte ekimeneko lanbide heziketako 24 ikastetxe biltzen ditu eta konpromisoa, ilusioa, sormena eta elkarlana oinarritzat izanda, lanean dihardu gazteen lan aukerak hobetzeko eta Euskadiko enpresen premiei erantzuteko asmoz.

kin harremana landu behar dugu, bai gure ikasleen lanerako praktikak lortzeko eta baita ondoren laneratzean laguntzeko ere. Egunero hainbat enpresarekin lan egiten badugu ere, gaurkoan Lea Artibai Ikastetxearen bazkide laguntzaileak zeintzuk diren ekarriko dugu gogora eta euren lankidetza eskertu.

zuzendutako zerbitzu teknikoak, besteak beste. Eta hau guztiau gure lanbide heziketa hobetzeko helburuarekin eta talde- lanak hobeak egiten gaituelako sinesten dugulako.

HETELen barruan Lanbide heziketarekin lotutako arlo desberdinak lantzeko hainbat lan-talde eratu dira, hala nola nazioarteko harremanak, lanbide heziketa duala, IKTak, Berrikuntza, ikastetxeen arteko berrikuntza proiektuak, lanerako prestakuntza edo enpresei

11


Lea Artibai Ikastetxean berdintasun plana Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren plan bat eratzen ari gara, sustatu behar ditugun lan ildoak definitzeko. Helburua emakume eta gizonen arteko berdintasunean aurreratzea da bai hezkuntza, ekonomia, kultura, gizarte-ekintzan zein bizitzaren esparru guztietan.

TXOKO MOREA jarri genuen martxoan zehar. Emakumeen eskubideen aldeko atxikimendua eta aldarria adierazteko gunea, mezuak eskegi, idatzi, edota margozteko tokia.

12

Martxoak 8 Emakumeen Nazioarteko Egunean Lea Artibai Ikastetxean emakumeen eskubideen aldeko elkarretaratzea egin genuen, ikasle, irakasle eta langile guztiok batera.


Orokorra Victor Küppers izan da aurten Ilusio Ponpak jardunaldiko protagonista Otsailaren 8an, ospatu zen Ilusio Ponpak jardunaldia Esperantza eraikinean. Goizean, 11:30etatik 13:00etara bitartean izan zen eta Victor Küppers arduratu zen aurten enpresengan baikortasuna eta motibazioa sustatzeaz Jarrera Efektua izeneko solasaldiarekin. ro solasaldian zehar Küppers-ek iradokitako hausnarketen bitartez. Hainbat dira gurasoei “familian irrikaz bizi” deituriko konferentziak emateko deitzen dioten eskola eta hezkuntza zentroak, bokazioz egiten duen lana, Victor Küppers-ek azaldu zuen modura.

Victor Küppers hitzaldian

Küppers Holandan jaio zen, Eindhoven-en hain zuzen ere, baina gaur egun Camprodon (Katalunia) eta Bartzelona artean bizi da. Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziatua da eta Doktorea Humanitateetan. Hezitzaile eta hizlari lanetan dihardu gaur egun, eta irakaslea da Kataluniako Nazioarteko Unibertsitatean eta Bartzelonako Unibertsitatean. Barna Consulting Groupeko presidenteordea eta IESE Bussines School-eko irakaslea izan zen bere garaian.

Bigarren saio bat ere izan zen Küppers-ek bokazioz egiten duen lan horren harira. Ikasle eta irakasleentzat soilik eta jarreretan trebatzeko jardunaldia. Bete egin ziren saio biak, jende asko geratu zelarik erreserban lekurik gabe. Ez dela “jakintsua” azaltzen zuen bere lanaz hitz egitean, jakintsuen testuak irakurri eta ideia edota ikasgai azpimarragarrienak jendeari helaraztea gustatzen zaiola argituz. Burutzen duen lanaren bitartez, jendeari balio eta printzipio gizati-

arrekin lan egitea erraztea du helburu. Aurreko edizioetan, Elsa Punset, Alex Txikon, Alex Rovira edo Anne Igartiburu bezalako aurpegi ezagunak jardun izan dira Lea Artibai Ikastetxean beraien bizipenak kontatzen. Besteak beste, beraien lan esperientzian izandako oztopoak eta horiei nola egin dieten aurre azaldu zuten, hori baita Ilusio Ponpak jardunaldien helburua, jendeari arazoen aurrean ikuspegi baikor bat transmititu eta motibazioa sustatzea. Jardunaldiari amaiera emateko partaide guztiei orritxo bat banatu zitzaien, bertan bakoitzaren ametsak edota konpromisuak idatzi eta puxika bati lotu ondoren denak batera askatu zituztelarik.

Jarreraren inguruko hitzaldi honen helburua, ikus-entzuleak poztasun, ilusio eta baikortasun gehiagorekin bizitzea eta jarrera horrekin lan egitera bultzatzea da. Horretarako, hauen motibazioa piztu zuen uneo-

13


Mikel Isasi doktore berria, zorionak Mikel!! Mikel Isasik bere tesiaren defentsa egin du London Metropolitan University-n eta doktore titulua lortu berri du. Doktore berria daukagu Leartikerren, zorionak Mikel! Fatigue Crack Growth Life Prediction Technique Development of a Real Rubber Automotive Component by Fracture Mechanic Energetic Approach and implementation on a Finite Element Analysis Software da bere tesiaren titulua, eta zuzendari izan ditu Leartikerreko Aitor Arriaga eta London Metropolitan Universityko Luisa Brotas.

Bestalde, Jon Anakabek bere tesiaren baitan idatzitako Evolution of the mechanical properties and the estimation of the useful lifespan of PLA based compounds artikulu zientifikoa Polymer International aldizkarian publikatu da. Q1 kategoriako publikazioa da (aldizkari espezializatuen ranking-ean altuena) eta Leartikerreko Ane Miren Zaldua, UPVko Aitor Arbelaitz. A. Ezeiza eta A. Santamari-Echartekin batera egindako elkarlanaren emaitza izan da.

Ikerketa lan honetan, Jonek tesian garatutako bi nahasteen biziraupena aztertu da biodegradagarria den PLA oinarri moduan hartuta, iraupen ertaineko ekipoak fabrikatzeko egokiak direla eta gaur egun erabiltzen diren termoplastikoak ordezkatzeko balioko luketela ondorioztatuz. Automozio munduko iraupen luzeko piezetarako aldiz, ez dira erabilgarriak.

Azken urteetan elastomeroen fatiga ezaugarriak aztertzen egon da doktoretza proiektu honetarako, eta bere lanak eman du fruitua, izan ere fatiga espezializazioari bultzada handia emango dio bere tesiak. Eskerrik asko azken urte hauetan zehar proiekturako laguntza eskaini duten erakunde eta enpresei: SPRI, Bizkaia Talent, Will Mars, Cikautxo, Queen Mary University eta Montan Universitat Leoben.

Esnekien sektoreko dibertsifikazio proiektuen emaitzak laster ikusgai Eusko Jaurlaritzaren 2016ko Kooperaziorako diru-laguntzaren baitan esnekien espezializazioan garaturiko proiektuetan 6 enpresekin dibertsifikazio proiektuak landu ditugu, guztira 12 produktu desberdin garatuta.

Horretarako formazio teknikoa eskaini, bost gaztandegitara bisita ezberdinak egin, prototipoak garatu, transferentzia teknologikoa gauzatu eta azken produktuak ekoiztu ostean, dibulgaziorako jardunaldi tekniko bat ospatuko dugu laster, proiektuaren nondik norakoak ezagutzera emateko. Jogurt natural eta zaporetakoak, gazta freskoa, koagulazio laktiko bidezko gaztak, esne pasteurizatua, igurzteko gazta, petit suisak edota txokolatezko irabiakiak dira ekoizle hauek garatzen ikasi duten produktuak, horietako batzuk egun merkatuan aurkitu ditzakegularik. 2. Ahuntz esnedun gazta eta esnekiak

Bigarren proiektu honetan ahuntz esnea1. Esnekien elaborazioa esne likidoaren rekin lan egiten zuten Askibil-eko ZuriĂąe alternatiba gisa. Suarez, Egotza Baserriko Nagore Martin eta Malkarte Esnekietako Martin BeĂąat Proiektu honetan SantamaĂąe Elkartea Barandiaranekin jardun dugu lanean. S.L., Ezama Enea Baserriko Xabier Uzku- Denek ere ahuntz esne gordinez egindako dun eta Estakua Baserriko Aitzol Uriarte- pasta prentsatuzko gazta ondu klasikoa rekin behi esne ekoizleak aritu dira el- prestatzen zuten, eta dibertsifikazioaz karlanean, euren jarduna dibertsifikatu gain, prozesu hori hobetzeko beharra ere eta produktu berriak merkaturatzeko. identifikatu genuen proiektu honetan.

14

Horretarako, formakuntza bateratuak eta gaztandegi bakoitzaren ekoizpen geletan in situ formakuntzak eskaini genituen ekoizpen gidatuen bitartez. Horrez gain, Iparraldera egindako bisita batean hiru gaztandegi tradizionalen jarduteko modua ezagutzeko eta esperientziak partekateko aukera ere izan zuten parte hartzaileek. Proiektuaren bukaerarako, ahuntz esne gordinez egindako gazta onduaren ekoizpen prozesua optimizatzeaz gain hiru gaztandegiek hurrengo gazta mota eta esnekien inguruko ezagutza ere jaso zuten: lizundutako azal zuridun pasta biguna, gazta samurra, lizundutako azaldun koagulazioa laktiko bidezko gazta, gazta urdina, koagulazio laktiko bidezko gazta freskoa (petit suise) eta jogurtak. Proiektu hau ezagutzera emateko jardunaldia ere laster ospatuko da. Bi proiektu hauen azken helburua ekoizleen artean berrikuntza eta hobekuntzaren kultura sustatzea da, dibertsifikatzen lagundu eta landa eremuaren lehiakortasuna eta merkaturatze eraginkorragoa bermatzeko.


Eskualdeko 8 emakume ari dira parte hartzen EMEekin programa berrian Martxoaren 9an, Emakumeen Nazioarteko Egunaren hurrengo egunean, eskualdeko zortzi emakumek hasiera eman zioten EMEekin programaren baitan egingo duten ibilbideari. Irailaren 30era bitartean profil eta adin ezberdineko emakume hauek ahaldundu eta egungo lan munduan txertatzeko beharrezko tresnak eskuratuko dituzte, eta gogotsu ekin diote esperientziari. Formazioa eskaintzeko modua ez da ohikoa, online klaseak konbinatzen baitira astean bost orduko klase presentzialekin. Metodologia berritzaile honen bitartez, IKT tresnen erabilera bultzatu eta familia bizitzarekin bateragarritasuna erraztu nahi dira. Honez gain, programaren azken modulua lan orientazioari eskainita egongo da. Besteak beste lan elkarrizketa bat prestatzen edota curriculum egoki bat aurkezten ikasiko dute, lana aurkitzeko momentuari beldurra kendu eta euren burua prozesu horretarako prestatuz. GaiGaiei dagokienez, modulu ezberdinetan banatuta daude. Nor- nera, antolatzaileek programa bukatzerakoan lan elkarrizketaren bat lotuta izateko lana egingo dute. bere enpresa sortzea beste lan aukera interesgarri bat izan daitekeenez, orain ekintzailetza lantzen ari dira. Ondoren, lidergo- EMEekin programan Azaro Fundazioa, Lea Artibai Ikastetza, komunikazioa, sormena, emozioen kudeaketa eta bestela- txea eta Lea Artibai Garapen Agentzia elkarlanean ari ko gaitasunak garatzeko aukera izango dute mindfullnes eta dira eta Bizkaiko Foru Aldundiak diruz lagunduta dago. coaching bezalako tekniken bitartez. Gainera, negozio ereduei eta berrikuntzari buruzko klaseak ere izango dituzte, enpresa munduarekin kontaktua berreskuratu eta egun baloratzen dituzten gaitasunak zeintzuk diren jakiteko. Enpresa munduan bogan dauden gaiak ere landuko dituzte. EMEekin-en profil ezberdinetako emakumeak batu direnez, formazioaren hasieran bakoitzari elkarrizketa bat egin zitzaion, bere kasu eta ezaugarriei egokitutako ibilbide pertsonalizatu bat diseinatzeko.

Azaro Fundazioak Zilar Ekonomiaren inguruko berrikuntza bultzatzen du Osasunaren arloan Lea-Artibairen dibertsifikaziorako Espezializazio Adimenduneko Estrategiaren baitan, eta Zilar Ekonomiaren sektoreak eskaintzen dituen aukera eta potentzialtasunaren ondorioz, Azaro Fundazioak eta Ermuko Udalak berrikuntza eta lurralde-dibertsifikazio foku berri bat ireki du duela gutxi alor horretan: Seniorlab proiektua. Bizkaiko Foru Aldundiaren Elkarlanean 2017 programaren finantziazioa jaso duelarik.

Zilar Ekonomia

Europar Batasunetik Zilar Ekonomia horrela definitzen da: “Gastu publikotik eta kontsumitzaileetatik abiatuta irekitzen hasi den aukera sorta, biztanleriaren zahartzeak eragiten duen demografiaren trantsizioarekin eta 50 urtetik gorako pertsonen merkatuaren behar espezifikoekin lotura daukana�. Beraz, hirugarren adinaren beharrak asetzera bideratutako jarduera ekonomiko garrantzitsu guztiak barne hartzen dituen alor bat da, eta eragina dauka sektore ezberdinetan, Senriolab-en helburua Zilar Ekonomiaren hala nola osasuna eta elikadura, aisia eta alorrean lankidetzaren bitartez enprese- ongizatea, garraioa, eraikuntza, hezkunt a n b e r r i k u n t z a b u l t z a t z e a tza eta turismoa esaterako. da, “joeretan oinarritutako berrikunEuropako Batzordeak dioenez, 2015ean tza� izeneko metodologia arin baten bi- Zilar Ekonomiak 78 milioi lanpostu baino tartez. 6 sesioren bidez, parte hartzen gehiago sortu zituen, eta EBren BPGan duten enpresei produktu, zerbitzu eta 4,2 bilioi baino gehiagoko gorakada suponegozio eredu berriak definitzen lagundu- satu zuen. Gainera, 2025erako lanpostuko diegu. en heren bat baino gehiagok (%37,8)

mugikortasunarekin, osasunarekin, eta 50 urte baino gehiagoko pertsonei bideratutako merkatu berritzaileekin zerikusia izango duela aurreikusten da. Horregatik, Zilar ekonomia alor interesgarria da bai Europar Batasunarentzat, bai Eusko Jaurlaritza edo Bizkaiko Foru Aldundiarentzat, eta entitate bakoitza negozio aukera berri honekin lotutako estrategia eta programa berriak garatzen ari da.

15


Elkarrizketa: Ainhoa Etxebarria Gomez (Ondarroa 1993).

Pertsona irribarretsua eta alaia, lanerako beti prest dagoena. Bilboko, ARTEBI Musika, Arte Eszenikoen eta Ikuskizunezko Arteen Eskolan ikasitakoa eta Euskal Herriko Unibertsitatean Kazetaritzan graduatua. Gaur egun irratian eta telebistan agertzen bada ere, bere pasioa antzerkia da. Lea Artibai Ikastetxean ikasi zenuen Batxilergoa, lehenengo mailan iada bideo-erreportaje bat ere egin zenuen gure irakasle den Mikel Eiguren elkarrizketatuz, beti izan omen duzu kazetaritzarako joera. Nola gogoratzen duzu sasoi hura? Oroitzapen oso onak ditut. Batxilergoan norberak bere ibilbide profesionala zein ildotik bideratuko duen erabaki behar du‌ eta ez da lan erraza. Joera, joera... ba ezdakit joera kontua izango zen kar kar kar. Egia da betidanik gustoko izan dudala sormena erabili eta lantzea baina batxilerreko lehenengo mailan ez zegoen nire aukeren artean antzerkia edo kazetaritza ikastea. Gogoan dut Arantza Ugarte irakasleak kazetaritza ikasteko aholkatu zidan unea, eta baita Gemmak, orientatzaileak, antzerki eskola ezberdinen zerrenda bat luzatu zidanekoa. Eta azkenean hainbat buruhauste izan ondoren gauza biak batera ikastea erabaki nuen. Lea Artibai Ikastetxean, emandako urteetako nolako oroitzapenak dituzu? Egunero hartzen genuen autobusa Ondarroatik Markinara algara arte-

16

an Pello autobus gidariarekin. Oso oroitzapen onak ditut egia esan. Gehien gustoko nituen ikasgaiak historia Mikelekin eta literatura unibertsala Yolandarekin izan ziren. Eta ezin ahaztu nire erreferente izan den Arantza Ugarte. Ikaskideei dagokienez, herri eta ikastola desberdinetako ikasleak elkartu ginen bertan eta lagun onak egin nituen. Portzierto, sekula ahaztuko ez zaidan festa: UDABERRI FESTA! Gaztea izan arren ibilbide profesional zabala duzu, nola baloratzen duzu? Gogoan dut ikaslea nintzela... goizetan kazetaritza ikasketak burutzen nituen Leioan; arratsaldez aldiz, gaueko 22:30ak arte antzerki klaseetara joaten nintzen. Ikasketak bukatu eta segituan lanean hasi nintzen Gaztea irratian eta Pabellon 6-n antzerki obra batean. Zorte handia izan dudala uste dut, baina hori lortzeko gogor lan egin dut. Zuk uste zenuen bezalakoak dira kazetari edota aktore lanak? Egiten dudanarekin disfrutatu egiten dut. Ez dakit uste nuen bezalakoak diren ala ez, baina betidanik izan dut argi nire lanarekiko pasioa sentitu behar nuela.

Antzerkiaz gain, irratian eta telebistan ere ba zabiltza gelditu ere egin gabe, nola daramazu? Oso kaotika naiz baina gezurra dirudien arren ondo organizatzen naiz. Gogoko lekuan aldaparik ez. Eta nola ikusten duzu etorkizuna? Etorkizuna? Batek daki! Ofizio honetan gaur lanez gainezka zabiltza eta bihar langabezian egon zaitezke... Momentuan momentukoa egiten saiatzen naiz. Pasadan urtean adibidez ez nuke esango aurten Arriaga Antzokian bi antzezlan taularatuko nituenik... baina bizitzak sorpresak ematen ditu eta sorpresa horien atzetik joan behar da gogor lanean jarraituz.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.