Abendua 2018-19 ikasturtea
Batxilergoa Coaching-a eskolan Lanerako Prestakuntza Mexikotik Markinara
Leartiker Nazioarteko aldizkari ospetsuetan 9 artikulo zientifiko argitaratuta
Azaro Berrikuntzarako zaintza eta adimen sistematikoan erreferente gisa VISIO 2018 Nazioarteko biltzarrean
Lanbide Heziketa DUALA - LAN eginez IKASI Jaione Etxabe Sanz (Bera, Nafarroa, 1995). Elikagaien industriako prozesuak eta kalitatea goi mailako Lanbide Heziketa ikasi zuen, bigarren maila DUAL ereduan burutu zuen eta praktikaldia bukatu ondoren enpresan bertan kontratu mugagabea egin diote.
Nondik ezagutu zenuen Lea Artibai Ikastetxea? Batxilergoa egin nuen institutuan antolatutako hitzaldi batean, Berako neska batek berak Lea Artibai Ikastetxean bizi izandako esperientziaz hitz egin zuen. Zergaitik aukeratu zenuen Lea Artibai Ikastetxea? Alde batetik, Euskal Autonomia Erkidegoan Elikagaien industriako prozesuak eta Kalitatea goi mailako zikloa ematen duen ikastetxe
2
bakarra da. Eta beste aldetik, instalazio oso onak ditu eta ikastetxe honetan ikasi duen pertsona batek erreferentzia oso onak eman zizkidan. Elikagaien industriako prozesuak eta kalitatea goi mailako zikloa zelakoa da? Zer ikasten da? Ez dira ikasketa ezagunak, bertan elikagaiak laborategian nola analizatu, elikagaien industrian erabiltzen diren makinak, elikagaien osagaiak, segurtasuna eta kalita-
tea elikagaien industrian nola lantzen den ikasten da. Oso dinamikoa da eta egunerokotasunean oso baliagarriak diren gauza asko ikasten dira. Horrez gain, elikadurari buruz denez, gaur egun oso modan dagoen gai bat, orain arte ustez dakizuna edota entzun duzuna zalantzan jartzen ikasten duzu. Zeintzuk dira zuretzat Lanbide Heziketa ikastearen onurak? Beste ikasketekin alderatuz, batez ere, praktika ordu kopuruak dira
ezberdintasun nabarmenena, lanean hasten zarenerako trebatuago egoten prestatzen zaitu. Abantaila handia da, nahiz eta lanpostu batera heldu orduko inoiz ezin izango duzun dena jakin, oinarri on bat izatea garrantzitsua da, eta uste dut Lanbide Heziketan ematen diren praktiken orduei esker ematen dela hori. DUAL modalitatean egin zenuen, non, azaldu zure-esperientzia: Irungo CALYTEC, S.L. elikagaien segurtasun eta kalitate aholkularitzako enpresa batean egin nuen DUALa. Niretzat oso esperientzia ona izan da, asko ikasi dut eta neurri batean izan ditudan lankideei esker izan da. Batzutan hau
ez da erraza suertatzen, denbora, esfortzu eta, batez ere, jarrera eskatzen duelako eredu honek. Enpresaren eta ikaslearen artean ezarritako harremana ere oso garrantzitsua da, nire kasuan, oso ona izan da, izan ere, praktikak bukatu eta kontratu mugagabe batekin bertan lan egiten jarraitzen dut, oraindik ere ikasten eta pertsona bezala ere hazten. Gomendatuko zenuke DUAL eredua edota ziklo hau? Beti gomendatzen dut, oso aberasgarria delako, eredu honetan lortutako esperientzia oso baliagarria da eta etorkizunerako bide asko ireki ditzake.
Izan daiteke ere eredu hau ez ateratzea ondo, baina saiatu ezik ezin jakin. Elikagaien gaia beti izan dut gogoko eta ikasketa hauek oso ondo bideratuta daude. Lea Artibai Ikastetxean bizitako zein oroitzapen edo bizipenekin geratzen zara? Gauza askorekin, ezagututako ikaskide eta irakasleekin, izan ere haiekin sortutako harremana oso ona izan da, ezin izango nuke bat bakarrik aipatu. Orokorrean Ikastetxeko tratua oso hurbila da, pertsona gisa tratatzen zaituzte eta ez zenbaki bat bezala.
3
Lanbide Heziketa Lea Artibai ikastetxean 20KW-tako eguzki instalazio fotovoltaikoa jarri dugu.
Auto-Autokontsumo eran egin dugu instalazioa: sortutako energia elektrikoa eskolan bertan kontsumitzen da, ez da sare elektrikora energiarik saltzen. Urtero 20.800 KWh energia elektriko sortzea aurreikusten da, honek dakarren aurrezpen ekonomikoarekin eta 10 urtetan amortizatuko da.
Lanbide Heziketa) eta BSI (Beroa Sortzeko Instalazioak erdi mailako ziklo)-ko ikasle batzuk daude eskolako teilatuan dagoen instalazioa bertatik bertara ezagutzen. EFI-ko zikloan eguzki energia termikozko instalazioak muntatzen ikasten da. Eguzki plaka termikoak, argazkikoen antzekoak izan arren, ezberdinak dira: ura berotzen dute. 2007a geroztik Argazkian EFI (Energia eraginkortasuna eraikitzen diren etxe guztiek mota honeeta eguzki energia termikoa goi mailako
4
tako instalazioa izan behar dute. Eguzki plaken instalazioez gain asko izan dira energia eraginkortasunaren alorrean egon diren aldaketak: eraikinen isolamendu maila altuagoa, ziurtapen energetikoa, kondentsazioko galdarak, hotz makinen errefrigerante aldaketak, energiaren kudeaketa hobea‌ Lan hauek egingo dituzten teknikariak izaten irakasten da EFI heziketa zikloan.
Batxilergoa Coaching-a eskolan. Coaching hitza sarri entzuten dugun hitza da. Coaching-a enpresan, coaching-a kirolean, coaching-a hezkuntzan baina zer da coaching-a? Zertarako balio du? Coaching-a pertsonen biziproiektua eraikitzen laguntzen digun prozesua da. Prozesu honetan eta norberaren ezagutza landuz, erronkak identifikatzen ikasten dugu eta hauek aurrera ateratzeko baliabideak aurkitzen ditugu. Uste dugu erraminta ezin hobea dela gure ikasleek euren garapen prozesuaren barruan definitzen dituzten erronka pertsonalak aurrera ateratzen laguntzeko erreferentzia marko bat sortzeko. Formazio sakon baten ostean, momentu honetan bi irakasle coach ditugu eskolan eta haien eskutik hasi gara coaching-a eskolan erabiltzen, eskola barruan eta baita ikasleekin ere. Alde batetik, Batxilergoko irakasle, tutore, orientatzaile eta arduradunak formazio bat jaso dugu ikaslearen bidelagun izate horretan denok oinarri berdinekin jokatzen dugula bermatzeko. Bestetik, 1.mailako tutoretza ordua berrantolatu dugu eta bi astetik behin eta bi orduko saioetan, gure ikasleei euren autoezagutza eta erronken identifikazioan laguntzen diegu, besteak beste, konpetentzia pertsonalak ezagutuz, emozioen kudeaketa landuz, indarguneak eta ahulguneak identifikatuz eta erronka pertsonalak aurrera ateratzeko ekintza planak eginez. Uste dugu oso bide interesgarria eta aberasgarria zabaltzen zaigula gure lana hobetzeko eta ikasle eta gurasoekin landu nahi dugun hurbiltasun hori sakontzeko. Etorkizuna eraikitzeko lehenengo eta behin pertsonaren izaera eraiki behar dugu, eta gu prest gaude prozesu horren bidelagun izateko.
5
Lanerako Prestakuntza Ikasle mexikarrak Lea Artibai Ikastetxean Ikasturte honetan Mexikotik etorritako gazte talde bat izan dugu prestakuntza programa berezi bat egiten. Mexikoko Guanajuato estatuko Gobernuak, Goimailako Hezkuntza Institutuak eta industria pribatuak bultzatuta, teoria eta praktika uztartzen dituen “Capacitación sin fronteras” programaren baitan elkarlan akordio bat sinatu dute TKNIKArekin (Lanbide Heziketari aplikatutako ikerketa eta berrikuntzako EAEko zentroa). Euskal Herriko 9 enpresak parte hartu dute hitzarmen honetan eta Guanajuatoko 25 ikaslek 4.0 industriak eskatzen dituen gaitasun tekniko zein zeharkakoak landuko dituen prestakuntza espazializatua jasotzeko aukera izan dute, Lea Artibai Ikastetxean, Bergarako Altuna Ikastetxean eta TKNIKAn.
irailaren 4tik urriaren 30era 320 orduko prestakuntza teorikoa egin dute eta, fase hau bukatzean, abenduaren 22ra arte enpresetan praktikaldiak egin dituzte, hain zuzen ere, Mexikon presentzia duten CIE Automotive eta ELAY enpresa euskaldunetan.
Gure ikastetxera etorri diren 10 ikasle mexikarren egonaldia bi fasetan banatu da, alde batetik,
Programa honetan parte hartzen duten bekadunek lehenengo 6 hilabeteko epealdi bat burutu
dute Mexikon enpresek duten egoitzetan eta ondoren, atzerrira joan dira enpresaren jatorrizko plantara, prestakuntza espezializatua jasotzera. Programa honen bidez, promozionatzeko edo enpresan kontsolidatzeko aukera ematen dieten esperientzia eta profesionalizazioa jasotzen dituzte onuradunek.
LEAN proiektu europearra LEAN arloko gaitasunak edozein motako erakundetan erabili daitezke eta azken finean denbora galtzeak, akatsak eta kosteak murriztea bilatzen da etengabeko hobekuntzan oinarrituta eta bezeroarengan fokoa jarrita.
Finlandian DANFOSS enpresa bisitatzen
6
Erasmus + deialdian kokatzen den proiektu hau “Lean for work and lean for life” deitzen da eta helburua LEAN arloan lanbide heziketako irakasleen gaitasunak garatzea da, “train the trainer” deitzen dena. Lau herrialdetako erakundeek parte hartuko dute proiektuan, Finlandia, Herbehereak, Portugal eta Euskaditik Lea Artibai Ikastetxeak eta Leartikerrek. Bi urtez luzatuko da eta 5 nazioarteko bilera izango dira lanak dirauen bitartean. Hasierako bilera Finlandian izan da Vaasan eta bertan izan dira gure hiru lankide eta irakasle azaroan, eta lean ikastetxeetan nola aplikatzen duten ezezik, elektronika alorreko enpresa bat eta ospitale bat bisitatzeko aukera ere izan dute. Hurrengo bilera udaberrian izango da Herbeheretan. Azken urteetan Lea Artibai Ikastetxean LEAN alorrean egiten ari garen lanaren osagai interesgarria izango da eta proiektuan parte hartzen ari diren Goretti, Leire eta Beñatek izango dute zer partekatu eta irakatsi zalantzarik gabe!
Proiektu singularra  Hasi berri den proiektua lan merkatuan murgiltzeko zailtasunak dituzten Lea-Artibaiko biztanleei zuzenduta dago.  Prestakuntza programa berezi honi esker, parte hartzaileek 1. eta 2. mailako Ziurtagiri Profesionalak eskuratzeaz gain, zeharkako konpetentzietan ere ahaldunduko dira.
 2019ko ekainean bukatuko den fase teorikoaren ostean 200 orduko lan-praktikak burutuko dituzte eskualdeko enpresetan.
Lan merkatuan murgiltzeko zailtasunak dituzten Lea-Artibai eskualdeko biztanleei laneratzean laguntzeko eta enpresek duten ezagutza teknikodun pertsonalaren beharrei erantzuteko asmoz, formakuntza berezi bat prestatu dugu.
Guztira eskualdeko 15 lagunek parte hartuko dute, eta honi esker, 1. eta 2.mailako Ziurtagiri Profesionala eta ezagutza teknikoak (Fabrikazio mekanikorako operazio laguntzailea), 2. mailako Ziurtagiri Profesionalerako Heziketa Unitateak eta ezagutzak (EkipamenduProiektu singularraren helburua lanean ondasunak eta makinaria industrialen ez dauden edota hezkuntza edo formazio muntaketa eta martxan jartzea) eta zesistemen baitan ez dauden pertsonen harkako gaitasunak landuko dituzte. enpleagarritasuna indartzea da. Batez ere LANBIDEk (Euskal Enplegu Zerbitzua) Praktikaldiak diruz lagundutako proiektu hau, Eika 2019an bukatuko den prestakuntza teoriS.Coop eta Maier S.Coop kooperatibek eta Berriatua, Lekeitio, Markina-Xemein eta Ondarroako udalek ere kofinantzatuta dago. Nagusiki mekanizatua eta muntaiaren arlora bideratutako formazio programa bat da. Proiektuaren bereizgarritasuna ikasleek ziurtagiri profesional eta zeharkako konpetentzietan jasoko duten formazioa uztartzean datza. Ofimatika, gaitasun pertsonalak, lan istripuen prebentzioa, eta Lean Manufacturing, arloak jorratuko dituzte besteak beste.
koa burutu ostean, parte hartzaileek 200 orduko praktikaldiak egingo dituzte LeaArtibai eskualdeko enpresetan. Proiektu singular honekin, tinko eusten diogu gure helburu nagusiari: eskualdearen eta bertako enpresa-ehunaren etorkizunaren alde lan egitea. Hartu-eman zuzena dugun eskualdeko enpresei esker pertsonal aldetik dituzten beharren erabateko ezagutza eta ikasleen profesionalizaziorako eta lan-mundura begira hain beharrezkoak diren praktikaldiak eskaintzeko aukera dugu.
7
Orokorra Don´t be Dummy / Zuk ez duzu ordezkorik Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren ”Don´t be Dummy | Zuk ez duzu ordezkorik” ekitaldi ibiltaria izan genuen, gazteak bide-segurtasunean, gidatze arduratsuan eta zirkulazioko istripuen prebentzioan sentsibilizatzeko helburuarekin. Bertan gonbidatu ezberdinak izan ziren, suhiltzailea, trafiko poliziak, istripu bateko biktima… Dummy pertsonaia da programaren ardatza. Ibilgailu-fabrikatzaileek Dummy Crash izeneko panpinak erabiltzen dituzte inpaktuak simulatzeko eta modelo berrien segurtasuna egiaztatzeko. Gizakien antzekoa izanik sarritan ordezkatu ohi gaitu. Dummy, hainbat egoera eta emozio esperimentatu ondoren, ondorio honetara iritsiko da: «Zuk ez duzu ordezkorik». Amaiera dramatikoak eragozten dituen ezinbesteko faktorea da prebentzioa.
EUSKARALDIAren sustatzaile Lea Artibai Ikastetxea Euskaraldiak hizkuntza ohiturak astindu eta ohiko harremanetan euskara gehiago erabiltzeko ekimena antolatu du, azaroaren 23tik abenduaren 3ra, eta Lea Artibai ikastetxeak herriko eragileekin batera bere ekarpena egin eta ekimena bultzatzeko konpromisoa hartu du. Euskaraldiaren sustatzaile gisa Lea Artibai Ikastetxeak ekintza ezberdinak antolatu ditu, besteak beste Kike Amunarriz izan genuen ikasleei hitzaldia eman eta Mihiluze saioa aurkezten.
8
Lehen Job Lab proiektua Proiektua hiru atal desberdinetan banatuta egon da: ¡
Zeharkako konpetentzietan formakuntza jasotzea: atal honek lau edizio izan ditu eta azken hiruretan berezitasuna izan da coaching-aren bidez parte hartzaileei bizitzako eta lan mumduko erronkei aurre egiten laguntzeko tresnak landu dituzte.
¡
Training action + zeharkako konpetentzien lanketa: atal honetan parte hartzaileek zeharkako konpetentzietan formakuntza jasotzeaz gain, 9 hilabeteko kontratua izan dute mekanika alorreko ezagutzak sakondu eta enpresentzat lanak eginez euren gaitasun teknikoak hobetzeko.
Lehen Job Lab proiektua 2016ko apirilean hasi zen eta 2018ko Innovation and Entrepreneurship lab: atal honetan Azaro abenduan bukatu da. Europako Gizarte Funtsaren finantzazio ¡ Fundazioak berrikuntza teknikariak trebatu ditu eta 9 partekatuan 2014-2020 Gazte Enplegurako Programa hilabeteko kontratuekin parte hartzaileak enpresetan Operatiboaren esparruan kokatzen da eta ez lanean ezta prestakuntza jasotzen ari ez diren 16 eta 29 urteko gazteei burutu dituzte euren proiektuak. lan munduratzea errazteko asmoz antolatu da. Parte hartzaileen gehiengoa Lea-Artibai eskualdekoa izan da Lehen Job Laben helburuen artean ondokoak egon dira: eta bi urte eta erdi ondoren emaitzak hauexek izan dira: 75 bukatzerakoan parte hartzaileen laneratzea %80koa izatea eta parte hartzailetik 27 izan dira emakumeak, hau da %36a. Guzlaneratzen ez direnak lan mundurako bidea erraztuko dien tietatik %51a laneratu dira proiektua bukatzean eta %21ak formazio programetara bideratzea. Gainera parte hartzaileen proiektua bukatu ondoren ikasten jarraitzeko hautua egin du. %40 gutxienez emakumeak izatea ere bilatzen genuen.
9
LEARTIKER-ek idatzitako 9 artikulu zientifiko nazioarteko aldizkari ospetsuetan Leartiker ZTBES-eko (Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarea) kidea da. Leartikerren eginkizuna, Polimeroen Teknologian eta Elikagaien Teknologian ezagutzaren transferentzia egokia egitea da, inguruko enpresak lehiakorrago izan daitezen. Horretarako ezinbestekoa da ezagutza sortzea eta jakintza eta teknologia enpresetara zabaldu eta transferitzea. Ezagutzaren sorrera bultzatzeko, doktoretza tesiak eta barne proiektuak burutzen ditu Leartikerrek. Lan hori ezagutzera emateko, azken urteotan nazioarteko aldizkari ospetsuetan publikazioak argitaratu ditu Leartikerrek. Hain zuzen ere, bere sorreratik (2015) 9 izan dira nazioarteko aldizkarietan argitaratu diren artikuluak eta beste 26 lan aurkeztu ditu Leartikerrek kongresu ezberdinetan (aurretik komite zientifiko baten oniritzia jasotako lanak).
Rikardo Hernandez
LEARTIKER Zentro Teknologikoak UNE166002 ziurtagiria lortu du bere I+G+b kudeaketa sisteman ¡
Leartikerrek UNE16602 ziurtagiria lortu du ikerketa, garapen eta berrikuntza prozesuak modu eraginkorrean eta kalitatez gauzatzen dituen zentroa dela bermatuz.
Egunero hobetzeko eta ahalik eta zerbitzu onena eskaintzeko bere ahaleginetan, Leartiker Zentro Teknologikoak pauso bat gehiago eman du eta bere I+G+b kudeaketa sistema egokitu du UNE 166002:2006 arauaren eskakizunetara. Arau hau betetzeak Leartikerrek ikerketa, garapen eta berrikuntza jarduerak modu eraginkorrean gauzatzeko daukan gaitasuna aitortzen du, eta zeregin hauetan mantentzen duen kalitate maila altua erakusten du. Ahalegin honi esker, aukeren identifikazioa errazagoa eta jarraituagoa izango da, eta espazio berriak irekiko dira garapen teknologikorako eta sormenerako, beti ere pertsona oinarri hartuta. Halaber, aipagarria da kanpo auditoretzan identifikatutako Leartikerren indargune nagusiak I+G+b prozesuetara duen orientazio handia eta bere adimen lehiakor metodologia izan zirela.
UNE 166002 UNE 166002 araua I+G+b jardueren kudeaketari buruzko arau espezifikoa da, garapenerako ezinbestekoak diren jarduerak sustatu eta sistematizatzeko eredu bat. Horri esker, zentroetan egiten diren ikerketa, garapen eta berrikuntza lanetan eraginkortasun maila altuena lortu daiteke, eta baita bezeroen eta jarduera horietan parte hartzen duten langileen asebetetzea etengabe haztea ere. Halaber, ziurtagiriak lortutako kalitatea frogatzea ere ahalbidetzen du kanpora begira.
10
Azaro Fundazioa Berrikuntzarako zaintza eta adimen sistematikoan erreferente gisa VISIO 2018 Nazioarteko Biltzarrean Azaro Fundazioak bosgarren aldiz parte hartu du hizlari gisa azaroaren 15 eta 16an Bilbon ospatu den VISIO Biltzarrean. Aurten bere zazpigarren edizioa bete duen eta mundu osoko profesional eta erakundeak biltzen dituen Biltzar hau erreferente bat bilakatu da orain arte zaintza teknologikoa eta adimen lehiakorra bezala ezagutzen genituen arloetan.
ak, garrantzia handiko eragile gisa Erakundeen hobekuntza lehiakorrerakokatzen du Azaro Fundazioa zain- ko prozesu estrategiko bat da hau. tza eta adimenaren alorrean. Hori dela eta, Azaro Fundazioak INTOOL erremintaren aldeko apustua egiGeroz eta enpresa gehiago dira erre- ten jarraituko du eta berau hobetzeko minta berritzaile honen aldeko apus- baliabideak ere jartzen jarraituko du. tua egin dutenak (eskualdean hainbat Ahalegin honi esker Azarok mota hodira Azaro Fundazioaren erraminta netako ekimenetan eta Europa mailan erabiltzen duten enpresak...). izan antolatzen diren beste batzuetan ere ere, gailu honek enpresa batek jaso- parte hartzen du (SCIP Europe eta ICI tzen duen informazio guztia sistemati- Conference), beti ere, inguruko enVISIO Biltzarraren bigarren eguna Aza- zatzen du, ahalik eta etekin handiena presa-ehuna berritzea eta indartzea ro Fundazioaren ponentziarekin ireki ateraz. helburu hartuta. zuten. IĂąaki Liebana eta Leire Aranaetxeberria, Azaroko teknikariek, enpresa eta erakundeetan zaintza eta adimenak duen garrantzia azpimarratu zuten bertaratuen aurrean. Izan ere, Azarok enpresen barne eta kanpo informazioa automatizatu eta kudeatzen duen Intool izeneko erreminta propioa garatuta dauka. Erreminta honek ezagutza sortu eta etengabeko berrikuntza dinamika bat ezartzen laguntzen die enpresei eta, azken urteetan bereganatutako esperientziari esker, adimeneko sistema bat txertatzean ikasitako lezioak transmititu zituzten Bilbon. Biltzarrean parte hartu eta ekitaldian stand propioa jartzeIĂąaki Liebana (Azaro Fundazioa), ponentzia ematen VISIO 2018 konferentzian
Bizkaiko 6 negozio ideia Madrilgo Google for Startupsen izan dira. Hemengo ideiak, mundura konektatuta: SPRINT_INN BIZKAIA Bizkaiko 6 ekintzaile talde, Busturialdea, Lea-Artibai eta Ermukoak, izan dira Google for Startups-en astebetez egon direnak, Tetuan Valley enpresa azeleratzailearen gidaritzapean.
hiriburutan kokatzen dena. Bertan, bi enpresa azeleragailu daude: Tetuan Valley eta Seed Rocket, izugarrizko ekintzailetza ekosistema sortu delarik.
Horretarako, ideia eta erreminta berritzaileak jartzen zaizkie eskuragarri.
Lea-Artibaitik, zehazki, Ibai-Gane Jatetxeak eta Pastor 360Âş ekintzaileek Design Negozio Azeleratzaile honen helburua Sprint metodoa erabili dute (Google VenGoogle for Startups Google-n negozio startup bat sortu nahi dutenen ekintzai- tures-ek sortua). Metodologia berritzaile azeleratzaile bat da, munduko hainbat leen arteko kolaborazioak sortzea da. honen bidez, negozio bat eratzean sor daitezkeen zalantzei erantzun bat ematen zaie: diseinu eta eredu bat sortuz eta bezeroekin frogak eginaz. Horrez gain, negozio estrategia, portaeraren zientzia, design thinking eta prozesuen diseinua ere aplikatzen dira. Izan ere, metodologia honen helburua ideia hasieratik bezeroekin testatu eta konponbide bat ematea baita. Batez ere, azkar ikastean datza metodoaren oinarria. Guzti honek berrikuntzak ekarri ditu Bizkaiko ekintzaileen ideietan eta mundura konektatuko ditu bertako ideiak. Aurrera begira, Madrilen ikasitako metodologia berritzailea erabiltzen jarraituko dute SPRINT_INN Bizkaiako ekintzaileek eta hauei babesa ematen dieten erakundeek. Azkenik, urtarrilean bigarren bidai bat egingo dute Madrilera Google for Startups-era.
11
Elkarrizketa
MIKEL ANSOLA GARITAGOITIA (Markina-Xemein 2000) musikaria, MUSIKENEn (Euskal Herriko goi-mailako musika ikastegian) organoko bi plazetatik bat berea du. baiezkoa eman zuen. Momentuz oso gustura nago Musikenen, lan asko egin behar dugu eta instrumentuan ordu pila sartu egunero, opor gutxi dago musikariontzat. Gustukoa izanik eta gainerako ikasle eta irakasleen laguntzaz dena daramagu aurrera! Ez da oso ohikoa holako gazte bat organo-jole izatea, zergatik aukeratu zenuen instrumentu hau? 2011. urtean izan zen Markina-Xemeinen lehenengo Xemeingo Gaua eta Martin Alberdik jo zuen organoa gau hartan. Instrumentu ikaragarria zela ikusi nuen eta poliki ikastea gustatuko litzaidakela. Azken finean, aukera aunitz dituen musika tresna da; eskuentzat teklatuak, oinentzat beste teklatu bat, erregistro desberdinak‌ Gainera instrumentu bakoitza mundu bat da eta hori da interesgarri eta bitxi egiten duena organoa. Errepertorio aldetik ere mende asko igarotzen ditu organorako idatzitako musikak eta gaur egun ere asko idazten da gure tutuek soinu desberdinak atera ditzaten. Oso gaztea izan arren aspaldi hasi zinen jendaurrean organoa jotzen.
Lea Artibai Ikastetxean ikasi zenuen Batxilergoa eta gainera oso nota onekin. Zure irakasle izan zirenei galdetuz, zure energia, pasioa eta baikortasuna azpimarratzen dute. Nolako oroitzapenekin geratzen zara? Lea Artibai ikastetxean igarotako bi ikasturteak nire heziketarako aberasgarriak izan zirela uste dut. Hasieratik izan dut argi musikaren bidetik joan nahi nuela, baina batxilergoak zabaltzen zizkidan ateak irekita izatea nahi nuen eta horregatik aukeratu nuen teknologikotik joatea. Bigarren ikasturteko azken hilabeteak gogorrak izan zirela oroitzen dut; Unibertsitatera sartzeko froga, Musikeneko froga, kontzertu bat‌ nekatuta bukatu nuen. Bestalde, oroitzapenei dagokionez irudi politak ekartzen ditut gogora (lagun berriak, proiektuak, etab.); indar eta energia askorekin aurrera eramandako bi urte izan dira eta oso pozik nago nire zorroan daramadan guztiarekin. Batxilergoa bukatu eta MUSIKENEn sartzea lortu duzu, oso plaza gutxi daude eta maila altuko musikariak. Ekainean egin genituen frogak eta hasiera batean organo-
rako plaza bakarra zegoen beste hainbat instrumenturentzat bezala eta bi aurkeztu ginen. Epaimahairen iritziz biok izan behar genituen gure plazak eta zuzendaritzak
12
12 urte ingururekin pianoarekin hasi nintzen MarkinaXemeinen eta organoa poliki Martinekin ikasten. Ondoren Ondarroako musika eskolara joan nintzen pianoa lantzen jarraitzeko eta organoarekin Bergaran jarraitu nuen. Azken bi urteetan Donostian ibili izan naiz Loreto Fernandez Imaz irakaslearekin. Jendaurrean lehen aldiz 14 urterekin Santu Guztien Egunean korua lagundu nuela gogoratzen dut. Hortik aurrera beti ibili izan naiz Xemein Abesbatza eta Xemeingo Gazte Ahots Abesbatzarekin lanean. Aipatu beharra dago 12 urte ingururekin organoan oinekin jotzen den teklatura ez nintzela ongi iristen eta Martin makurtu eta berak jotzen zituen eskuekin! Nola ikusten duzu zure burua etorkizunean? Momentuz ikasten jarraitzea da nire helburu nagusia. Agertzen diren kontzertuak poliki eta ongi prestatu eta ditudan irakasleekin (Loreto, Esteban Landart, LoĂŻc MalliĂŠ, etab.) musikaren inguruan lan egiten jarraitzea nahi dut orain. Etorkizunean ez dakit zer gertatuko den baina musikarekin harremana duen orori aurre egitea gustatuko litzaidake.