UNITATE DIDAKTIKOA
NATURA
Txantxangorriak Aguirre Granja, Noemi Garcia Rodriguez, Laura Gonzalez Miguel, Paula Mtz. De Albeniz, Irantzu
2011-2012 Haur Hezkuntza 1.maila 31.taldea 01
1.Gaiaren hautaketa Herri-gune handietan, haurrek naturarekin duten kontaktua oso urria izaten da. Izan ere, azken urteotan hainbat ikerketa egin dituzte 3 eta 6 urteko haurrak erreferentzia gisa hartuta. Ikerketa horietan, haurrei baserriko animalia bat marrazteko eskatu zieten. Oilo edo oilasko bat margotu zutenen haurren artean, askok, erretako oilaskoa marraztu zuten. Hortaz, ikerketa horietatik ondorioz ondoriozta genezake, askotzok , ez dutela baserriko animaliak ezagutzeko aukerarik. Hori dela eta, unitate didaktiko honen gaia “ natura� da. Gehien bat, haurrak euren ingurugiroan eta naturan ezagutzeko, disfrutatzeko eta mantentzeko garrantziaz jabetzearren. Honekin batera, zenbait balore positibo sustatu nahi ditugu, esaterako, errespetua, elkarlana, konfiantza eta laguntasuna. Unitate didaktikoa egiteko Haur Hezkuntzako bigarren zikloko 5 urteko gela bat aukeratu dugu. Matxinsalto ikastola gasteiz hirian kokatuta dago eta D eredukoa da. Gelan, 18 iaksle daude; horietatik, 10 neska eta 8 mutil, hain zuzen ere. Bestalde, 18 ikasleetik 15 bertakoak dira eta 3 atzerrikoak. 2. unitate didaktikoaren programazioa Unitate didaktikoa hau, maitzaren lehenengo astetik aurrera burutuko da. Maitzatik aurrera egitea aukeratuta dago; izan ere zenbait jarduera aurrera eramateko eguraldi ona, hala nola, eguzkitsua, beharrekoa dugu. Matxisalto ikastolaren ordutegia goizeko 9tatik- 12. 30 ak arte , U.D. honen programazioa ordutegi horretara egokituko da. Gure gaia natura izanez, 3 arlo desberdinetan antolatuta dago: lehenengo arloa , baserria, non animaliei buruzko ezagutza garatuko duten; bigarren arloa, azoka, non oro har, fruitu eta barazkien ezagutzak garatuko duten; hirugarrena eta azkenik, hirugarrena, lurra landu, non baserriko eta azokako ezagutzak erlazionatu eta lurra lantzearen ezagutza garatuko duten.
Oinarrizko Hezkuntzarako ezarritako oinarrizko gaitasunak kontuan izango dira H.H -ko ikasleek zer gaitasun eskuratu behar dituzten zehazteko , ikuspegi integratzailea eta praktikoa aintzat hartu behar dira. Hauek dira oinarrizko gaitasunak: Zientzia, teknologia eta osasun kulturarako gaitasuna. Ingurune fisikoarekiko harremanei erreparatzen die gaitasun honek. Konpetentzia
honek
aukera
aurreikuspuntuak egiteko .
ematen
du
gertakariak
ulertzeko,
Askotariko trebetasunak izatea eskatzen du, autonomia adibidez, mundua interpretatzeko. Ikasten ikasteko gaitasuna Ikasleak ikasten ikas dezan , norberaren gaitasunen eta jakintzen jabetza, kudeaketa eta kontrola izan behar du. Ikasleak pentsamendu estrategikoa izan behar du, batik bat, bere burua ebaluatzeko. Matematikarako gaitasuna Zenbakiak, oinarrizko eragiketak , sinboloak ( zenbakiak adibidez) eta adierazpen eta arrazoitze moduak erabiltzeko eta lortzeko trebetasuna da. Eguneroko bizitzako egoera erreal edo simulatuetan erabiltzea dakar, baita arrazoitze- prozezuak abiaraztea ere, arazoak konpontzeko edo informazioa lortzeko. Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna Gaitasun honen funtsa hizkuntzaren erabilera da, bai ahozkoan zein idatzizkoa. E.A.E-an bi hizkuntza ofizialak daude : Euskara eta Gaztelania eta biztanle guztiek dute horiek jakiteko eta erabiltzeko eskubidea derrigorrezko eskolaldia amaitzean. Informazioa tratatzekoeta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna Informazioa bilatzean , lortzean, prozezatzean , komunikatzean eta informazio hori jakitate bilakatzean datza konpetentzia hau. Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna Gaitasun honek aukera emango dio ikasleari zer gizarte – errealitate bizi duen ulertzeko, lankidetza- jarduerak egiteko, bizikidetza lantzeko, eta herritartasun demokratikoa gizarte plural batean erabiltzeko.
Gizartea hobetzen laguntzeko konpromisoa hartzeko aukera emango dio. Giza eta arte kulturarako gaitasuna Kultura eta arte-adierazpenak ezagutzeko, ulertzeko, balioesteko eta ikuspegi kritikoz baloratzeko gaitasuna da hau. Konpetentzia hau trebetasun multzo bat izatea eskatzen du. Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna Gaitasun hau izateko , ikasleak sormenez , konfiantzaz, arduraz eta sen kritikoz Portu, abian jarri, garatu eta ebaluatu behar ditu ekintzak edo proiektu indibidualaz nahiz kolektiboak.
Etapako helburu orokorrak Haur Hezkuntzak haurrengan zenbait gaitasun garatzen lagunduko du. Gaitasun horiek aukera eman behar diote haurrari: a) Bere gorputza ezagutzeko, gorputzak ematen dituen aukerak zein diren eta desberdintasunak errespetatzen ikas dezan. b) Familia-, natura- eta gizarte-inguruneari behatzeko eta horiek aztertzeko, eta baita horiek ezagutzeko interesa izateko ere, inguruko gizarte- eta kultura-jardueretan modu aktiboan eta apurka-apurka parte har dezan. c) Ohiko jardueretan, pixkanaka, autonomia handiagoa hartzeko, bere buruarekiko konfiantza eta ekimena
gara ditzan. d) Bere gaitasun emozionalak eta afektiboak garatzeko, bere buruaren irudi positiboa eta benetakoa eratzeko. e) Ingurukoekin harremana izateko eta bizikidetzarako eta gizarteharremanetarako oinarrizko arauak barneratzeko, gatazkak modu baketsuan ebazten treba dadin. f) Zenbait hizkuntzatan eta adierazpidetan komunikatzeko gaitasunak garatzeko. g) Trebetasun logiko-matematikoak eta irakurketaidazketa ikasten hasteko, eta mugimendua, keinuak eta erritmoa lantzen hasteko, inguruan duen mundua uler eta interpreta dezan.
Astelehena 1.aste Goizez a zer dakigu 1.jardu baserriaz? era: Baserr ia
Asteartea
Asteazkena
Goizez gaiari buruzko bitsak pasatu eta bideo bat ikusi
Goizez pasatu marrazki egin.
Osteguna
Ostirala
bitsak Goizez bitsak Goizez bitsak eta pasatu eta pasatu eta bat abesti bat ikasi animalien soinua desberdintzeko jolasa eta esatea datorren asterako
baserri eta azokako argazkiak etxetik ekarri behar dituztela
2.aste a 2.jardu era: azoka
Goizez Zer dakigu azokaz? eta ekarritako argazkiak partekatu
Goizez Azokari buruzko bitsak pasatu eta klasea apaindu
Goizez psikomotrizitatemusika ariketak erritmoak lantzeko Gurasoentzako oharra azokarako
Goizez Azokari buruzko ipuinak, bideoak, musika...
3.aste a Lurra erein.
Goizez Zer Goizez baratza Bi eguneko irteera baserrira dakigu lurra antolatu eta lantzeari buruz? erein Baratza bat egiteko pausuak erakutsi
Goizez azokara Eta erositako fruituekin mazedonia egin
Goizez bizipenak islatzeko mural bat egin eta antzerkia ikusi Kolore eta formei buruzko galderak.
3. JARDUERAK 3.1 .BASERRIA 3.1.1. ZER DAKIGU BASERRIAZ? Gaitasuna: komunikazio gaitasuna Edukiak: hiztegia, galderak, erantzunak Aurreko ezagutzak: hitz egiten jakitea, oinarrizko hiztegia, baserriak ezagutzea. Baliabideak: baserria eta euren elementuen marrazki zein argazkiak, gelaren paretetan itsasteko. Jardueraren deskribapena: aurre-. Jakin-minaz esploratzeko ariketa bat da. Baserriko buruzko galderak egin zenbateraino dakiten jakiteko. Esaterako: Zer da baserri bat? Hirietan baserririk ahal dago? Baserrian egon zaudetenak zer ikusi zenuten bertan? Zer egin zenuten? ( ekintzak) zenbat aldiz joan zarete ( asko, gutxi) ? zer animali bizi dira? Zer nolako lanak egiten dute baserrian?
Jarduera hau gelan, korruan eseriko dira; denbora ez dugu zehaztuko, erantzuten dutenaren araberakoa.
3.1.2. Gaiari buruzko bitsak pasatu eta bideo bat ikusi Baserriari buruzko bitsak pasatuko dira , hala nola, animaliei buruzkoak, baserrian erabiltzen diren garraioei buruz, produktu eta fruituei buruz eta bizi direnei buruzko irudiak. Gaitasunak: kominikazio gaitasuna. Edukiak: baserriko animaliak, garraioak, produktuak eta fruituak eta biztanleak. Baliabideak: bitsak.
Baserriari buruzko bideo bat ikusiko da. 20 minutuko bideoa da, non bitsetan agertzen den guztia ikusi ahal dute. Horrela hobeto barneratuko dituzte kontzeptuak. 3.1.3. bitsak pasatu eta marrazkia egin Baserriari buruzko bitsak pasatuko dira , hala nola, animaliei buruzkoak, baserrian erabiltzen diren garraioei buruz, produktu eta fruituei buruz eta bizi direnei buruzko irudiak. Gaitasunak: komunikazio gaitasuna. Edukiak: baserriko animaliak, garraioak, produktuak eta fruituak eta biztanleak. Baliabideak: bitsak
Baserriari buruzko marrazki bat egin Irakasleak bitsen marrazkiak emango die eta haurrak aukeratutako marrazkia margotuko du. Gaitasunak: komunikazio gaitasuna. Edukiak: baserriko elementuak( animaliak, friutuak, garraioak eta baserritarrak) Aurreko ezagutzak: marrazten jakin, animaliak, fruituak eta garraioak bereiztu ondoren margotzeko, hiztegia jakitea.
Baliabideak: gaiari buruzko marrazkiak eta margoak.
3.1.4. Bitsak pasatu eta abesti bat ikasi Baserriari buruzko bitsak pasatuko dira , hala nola, animaliei buruzkoak, baserrian erabiltzen diren garraioei buruz, produktu eta fruituei buruz eta bizi direnei buruzko irudiak. Gaitasunak: kominikazio gaitasuna. Edukiak: baserriko animaliak, garraioak, produktuak eta fruituak eta biztanleak. Baliabideak: bitsak.
Abesti bat ikasi. “ Atzo joan nintzen azokara� abestia ikasiko dute. Zirkulu batean jarrita irakasleak abestia abestuko die eta haurrak entzungo dute, abesten duen bigarren aldia keinuak egingo ditu eta haurrek errepikatu behar dute eta hirugarren aldia abestu eta gero irakasleak galderak egingo die abestiari buruz. Goizean zehar abestia entzungo dute. Gaitasunak : Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna. Edukiak: Aurreko ezagutzak: Baliabideak:
3.1.5. Bitsak pasatu eta animalien soinua desberdintzeko jolasa eta esatea datorren asterako baserri eta azokako argazkiak etxetik ekarri behar dituztela.
3.3: BASERRIRA IRTEERA.
Gaitasunak: 1. Esperientzia eremukoak: NORBERAREN EZAGUERA ETA AUTONOMIA PERTSONALA Gorputza eta kanpoko errealitatea aztertzean zentzumenak erabiltzea, eta hautematen diren sentsazioak eta pertzepzioak gero eta hobeto identifikatzea. Manipulazio- trebetasunak koordinatzea eta kontrolatzea, eta usu baliatzen diren tresnak modu eraginkorrean erabiltzea. Jolasaren bitartez ingurunea aztertzea: mugimen- eta zentzumenen jolasak, jolas sinbolikoak eta arauak dituztenak. Jolasa gozatzeko eta ingurukoekin harremana izateko bidetzat hartzea. Ekintzaren plangintza sekuentziatua egitea eginkizunak gauzatzean, eta haien ondorioak egiaztatzea. Taldeko eginkizunetan, elkarri eragiten eta lankidetzan aritzeko aldeko jarrera izatea, eta ingurukoen zailtasunen aurrean sentikortasuna erakustea.
2. Esperientzia eremukoak: INGURUAREN EZAGUERA. Jolasa baliabide modura erabiltzea, ingurune fisikoa aztertzeko. Ingurunearen gaineko ekintzaren bidez, esanahiak eta ezagutza eraikitzea. Animaliekiko eta landareekiko jakin- mina eta errespetua izatea eta haiek zaintzea; giza ekintzek animaliengan eta landareetan dituzten zenbait eragin aurreratzea, aire zabalean eta naturan jarduerak egiteko interesa, eta ingurunea babesteko eta zaintzeko jarrerak garatzea. Naturarekin harremanean dauden jarduerak egiteko interesa izatea. Horrek osasunerako eta ongizaterako duen garrantziaz jabetzea
3. Esperientzia eremukoak: ADIERAZPENA.
HIZKUNTZA,
KOMUNIKAZIOA
ETA
Komunikazio- trukea zuzentzen duten oinarrizko arauak erabiltzen hastea ( hizketan ari denari begiratzea, txandari itxarotea, arretaz ‌) Irudiak interpretatzea eta adierazpen grafikoko moduak bereizten hastea ( marrazkia, idatzizko hizkuntzak, murala,‌) Ohiko komunikazio- egoeretan parte hartzea eta modu aktiboan entzutea.
Edukiak: animali motak, fruitu motak, animalietatik ateratako produktuak( esnea, gazta, txuletak,‌), baserri baten ohiko bizitza ezagutu. Aurreko ezagutzak: hitz egiten jakitea, oinarrizko hiztegia, baserri bat zer den ezagutzea. Baliabideak: zikingarria izan daitekeen arroparekin joatea, eta aldatzeko arropa eramatea.klasean landutako argazki zein marrazkiak eramatea baserritarren azalpenei laguntzeko eta irudikatzeko. Irteera honetan oso garrantzitsua da landu nahi dena baserritarrekin ondo adoptatzea eta ezin dena egin eta moldatzea. Jardueraren deskribapena: baserriko irteera behaketa eta esperimentaziorako jarduera da. Bertako bizitza, natura, animaliak, eta barazki zein fruituak ezagutzeko aukera aproposa alegia. Bi egunetako jarduera da. 1. Baserria ezagutu: baserriaren eremu ezberdinetara eramango gaitu baserritarrak eta bere ohiko lana eta erakutsiko digu. Ematen ari den azalpenari laguntzeko, klasean landutako argazkiak eta marrazkiak aurkeztuko ditugu. 2. Baserrira heltzerakoan, goizean, haurrak logeletara joango dira eta motxilak utziko dute. Hau egin eta gero, baserriko egongelara joango gara eta baserritarrek baserriko bideo bat jarriko du umeek ingurugirora egokitzeko, non baserriko animaliak, lurrak nola lantzen den ikusten ‌
3. Arratsaldean, baserritarrek lurra nola lantzen duten ikustera eramango dute. Hemen ikusiko dute zer erabiltzen den lurra lantzeko, traktorea, ‌ 4. Bigarren egunean, ostegunean, baserritarrak behietatik ateratako esnea, gazta eta baserrian egindako ogia gosalduko dute.
5. Esperimentazioa: baserria ezagutu ondoren, baserritarrak bihurtuko gara, eta talde bitan banatuko dugu. Talde bat baserritarrekin baratzera joango da eta bertan aurrez prestatutako baratzean arituko dira landareak ondo aztertzen, ukitzen, usaintzen, baserritarrei laguntzen, zuhaitz bat nola landatzen den ikusten eta parte hartzen. Beste taldea, berriz, baserri horretako beste pertsona batekin, bertako animaliak ezagutzera joango dira. Txoko honetan, animalia ezagutuz gain, behar dituzten zaintzak etab ezagutuko dituzte eta jaten ematen lagunduko die. 6. Bazkaltzeko eta ondo pasatzeko momentua: hemen haurrek denbora librea izango dute baserritik askatasunez ibiltzeko. 7. Ondoren, ikusi dutenaz hitz egingo dugu: nolakoak ziren animaliak? Nolakoak ziren landareak? Nola zaindu behar dira?
8. Eta azkenik dena jaso ondore, autobusa hartuko dugu Gasteizera itzultzeko.
Mazedonia egin Gaitasunak: 1. Esperientzia eremukoak: NORBERAREN EZAGUERA ETA AUTONOMIA PERTSONALA. Norberaren ezaugarriak baliosten eta onartzen joatea, bai et anorberen aukerak eta mugak ere. Norberaren gaitasunean eta aukeretan konfiantza izatea, eskuragarri dituen eginkizunak eta ekintzak gauzatzeko. Manipulazio- trebetasunak koordinatzea eta kontrolatzea, eta usu baliatzen diren tresnak modu eraginkorrean erabiltzea. Beste hezkuntza- behar batzuk dituzten iksakideak errespetatzea eta haiei laguntza ematea. Antolakuntzari, konstantziari, arretari, ekimenari eta ahaleginari loturiko ohiturak eta jarrerak garatzen hastea. Ohitura osasungarriak gero eta modu autonomogoan gauzatzea: gorputzaren higienea, elikadura eta atsedena. Jardute horri loturiko eremuak eta objetuak behar bezala erabiltzea. Eguneroko jarduerak egiten diren eremuak garbi eta txukun edukitzeko, elkarlanean aritzea eta horretan laguntzea. 2. Esperientzia eremukoak: INGURUAREN EZAGUERA. Ingurunean dauden objetuak eta materialak, haien funtzioak eta eguneroko erabilerak aztertzea. Norberaren eta besteen objetuak errespetatzea eta zaintzea. Objetuen eta materiaren zenbait bereizitasun bereiztea: kolorea, itxura, funtzioa,… Objetuen arteko antzekotasunak eta aldeak hautematea. Ezaugarriak ( tamaina, kolorea,…)eta ezaugarrien mailak ( gutxi, asko, txikia, ertaina, handia,…) identifikatzea. Zenbait eginkizunek eta ziklok duten iraupena kalkulatzea denboraunitatetan ( eguna, astea, urtaorak, urteak,…), eta eguneroko jarduerak denboran kokatzea ( eguna, gaua, goiza,astea,…). 3. Esperientzia eremukoak: HIZKUNTZA, KOMUNIKAZIOA ETA ADIERAZPENA. Eguneroko egoeretako helduen eta beste haur batzuen komunikazioasmoak ulertzea. Ohiko komunikazio egoeretan parte hartzea eta modu aktiboan entzutea. Hizkuntza idatzira hurbiltzen hastea, komunikatzeko, informatzeko eta gozatzeko bide gisa.
Edukiak: mazedoniaren osagaiak ezagutu, Aurreko ezagutzak: oinarrizko hiztegia menperatu behar dute eta besteekin komunikatzeko behar dituen ezagutzak izan behar dituzte. Horretaz gain, aurreko egunetan landutakoa freskoa izan behar dute. Baliabideak: alde batetik, sukaldean ibiltzeko amantala behar dute arropa ez zikintzeko. Bestetik, klasean landutako argazkiak behar dute mazedonia nola egin jakiteko. Eta noski, frutak eta ontziak behar dituzte mazedonia egin ahal izateko. Jardueraren deskribapena: 1. Hasierako azalpena: ikasgelan sartzean borobilean jarriko dira eta gaur zer eta nola egingo den azalduko da,ondoren, bosnaka zer eta nola egingo duten erabakiko dute. 2. Esperimentazioa: behin dena adostu denean, bakoitzak bere eginbeharretara joango da eta esperimentazioarekin hasiko dira, hau da, mazedonia egiten. 3. Egindakoa probatu: behi mazedonia egin denean, nola ez, guztion artean jango da. 4. Erabilitakoa jaso: jan ondoren ikasgela guztion artean txukunduko da eta erabilitak materiala jasoko da. 5. Egin dugunaz hitz egin: amaitutakoan, berriro ere, borobileak jarriko dira eta zer ikasiko den, gustura ibili diren,…hitz egingo dugu.
BARATZA ANTOLATU ETA EREIN Gaitasunak: 1. Esperientzia eremukoak: NORBERAREN EZAGUERA ETA AUTONOMIA PERTSONALA Eguneroko bizitzako arazoak konpontzeko ohiko jarduerak eta lan errazak gero eta modu autonomoan egitea, nork bere buruarekiko konfiantza eta ekimengaitasuna areagotzeko. Errezpetuzko, laguntzako eta elkarlanerako jarrerak eta ohiturak garatzea, bere jokabidea besteen beharretara eta eskakizunetara egokitzeko; eta mendetasun edo nagusitasun jarrerarik ez izatea. Eginkizun errazak eta ekintza sekuentziatzea; frustrazio txikiak onartzea, aurkezten zaizkion zailtasunak gainditzea daraman jarrera adieraztea, eta besteengan beharrezko lankidetza bilatzea. 2. esperientzia eremukoak: INGURUAREN EZAGUERA Ingurune fisikoa, naturala eta soziala modu aktiboak aztertzea eta esploratzea, eta ingurune horiek ezagutzeko interesa erakustea, ingurune horietako kide diren sentipena garatzeko eta haietara nolabaitekosegurtasunez eta autonomiaz moldatzeko. Naturako animaliak, landareak, elementuak eta fenomenoak aztertzea eta ezagutzea, eta haiei buruzko saiakuntzak egitea eta hitz egitea, ingurune
naturalaren gaineko interesa erakusteko eta jakin-mina eta errespetua garatzeko.
3.Esperientzia eremukoak: HIZKUNTZA, KOMUNIKAZIOA ETA ADIERAZPENA. Beste haurren eta pertsona helduen mezuak ulertzea eta askotariko hizkuntza testuinguruetan; eta harreman horiek zuzentzen dituzten arauak ezagutzea, komunikazio- asmoak egoki interpretatzeko.
Edukiak: barazki ezberdinak, udaberriko barazkien aukeraketa, lurraren egoera, ongarriak, ureztatzea, baratzaren kokapena, tresna ( aitzurra), baratzeko intsektu bizidunak ( bareak, barrazkiloak, zizareak,‌), baratzeko landareen gaizotasunari aurre egiteko produktu kimikoen ezagupena. Aurre- ezagutzak: barazki ezberdinak identifikatu, barazkien garapena( haziak) , lurraren ezagupena, ura eta ongarrien beharra identifikatzea. Baliabideak: jantzi eta oineko egokiak baratzean lan egiteko, lurra ereiteko tresnaria ( adina kontuan hartuta, irakaslearen esku), ureztatzeko tresnaria , haziak,‌ Jardueraren deskribapena: baratza ereitearen lana esperimentaziorako jarduera da. Aurreko egunetan baserriko irteera, landutako fitxa eta liburuen bidez ikastolan gelan denen artean adostuta egongo da baratzaren antolaketa eta haur bakoitzak baratzean izango duen egitekoa. Kontuan hartu behar da lurra baserritarrak prestatuko duela eta haziak azokarako irteera erosiko dituztela, beraz, materiala eta prestakuntza aurrez egingo dira. Goizez ekingo zaio baratzaren antolakuntzari. Goizaren antolakuntza denboran kontuan hartua: GELAN: 1. Aukeratutako barazkien hazien erakusketa eta identifikazioa. Kontuan hartuta baratzea udaberrian ereingo dela, letxuga, ‌ 2. Erabiliko diren tresnen erakusketa: aitzurra eta ura botatzeko ontzia eta beraien erabilpena eta arriskuaz hitz egin. 3. Taldeak osatuko dira barazkien arabera. 4. Talde bakoitzak lepoko bat eramango du beraiei tokatu zaien barazkia identifikatzeko. 5. Barazkien ordena eta kokapena errepasatu. 6. Baratzeko arauak denen artean aipatu eta gogorarazi.
BARATZA BERTAN 1. Lurra esperimentazioa era librean, lehorra, bustia, bertako xomorroak, etab ezagutu.
2. Talde bakoitzak, gelan antolatutakobaratzaren egitura paperean izango du. Baratzaren aurrean daudenean, irakaslearen laguntzaz, taldeek identifikatu beharko dute beraiei tokatzen zaien lur saila. 3. Landaketa burutuko da, beti ere irakasleak erabiliko du aitzurra, kontuan hartuta haurren duten adina eta arriskia mina hartzeko. 4. Ureztapena, talde bakoitzak bere barazkiak, taldekide guztiek parte hartuko lukete. 5. Baratzaren ondoan eseri eta hamaiketakoa bat eginez, bakoitzak nolam pasa duen kontatuko du, ze barazki gustatzen zaion,‌ MURALA: Gaitasunak: 1. Esperientzia eremukoak: NORBERAREN EZAGUERA ETA AUTONOMIA PERTSONALA. o jolasa eta mugimendua. Oinarrizko manipulazio trebetasunak eskuratzen hastea. o Jasrduera eta egunerokotasuna. Ikaskideak errespetatzen eta laguntzen ikastea elkarlanean arituz, muralaren margotzeko espazioak errespetatuz eta besteei lagunduz. 2. Esperientzia eremukoak: HIZKUNTZAK: KOMUNIKAZIO ETA ADIERAZPENA. Zentzumenak aztertzea eta plastikako ekoizpenarako beriarazkoak ez diren materialak eta tresnak erabiltzea. Materiala eta tresna horien ezaugarri batzuk aurkitzea. Plastika adierazpenarekiko interesa sustatu eta norberaren eta besteen ekoizpenekiko errespetua landu. Oinarrizko trebetasunak eta teknikak erabiltzen hastea. Manipulazio trebetasun finak koordinatzen eta kontrolatzen hastea. Materiak eta tokiak zaintzen parte hartzea.
Edukiak: plastika adierazpenarekin esperimentatu, materialak ezagutu, trebetasun manipulatiboak lortu, kooperazioa landu Aurreko ezagutzak: margotzen jakin, umeen artean espazioa errepetatzen jakin, taldeka lan egiten jakin. Baliabideak: murala egiteko paper handi bat, eskuekin margotzeko pintura. Jardueraren deskribapena: aurreko ariketen bidez ikasitakoa eta haien emozioak eta sentimenduak islatzeko marrazki handi bat egingo da eskuen bidez. Marrazki honen helburua esperimentazioan oinarritzen da; umeek bizi izan nahi dutena nahi duten moduan islatzeko aukera da. Horretarako, lehendabizi borobilean eserita aurretik ikasitakoa eta ikusitakoa gogoratuko dugu guztion artean. Ondoren, amantala jarriko dute arropa ez
zikintzeko. Irakasleak, materiala haien eskuz utziko du askatasunez muralean nahi dutena egiteko.
3.METODOLOGIA
Oinarri metodologikoak Metodologia
hezkuntzako
asmoak
betetzeko
funtsezko
curriculum-
elementuetako bat da, alegia, hezkuntza-jardueraren berri ematen duen eta jarduera hori zehazten duen erabaki multzoa. Haurrek adin horietan nolakoak diren eta nola ikasten duten erakusten duen gaur egungo ezagutzaren oinarria abiapuntu hartuta, esku-hartze pedagogikoak honako printzipio metodologiko hauek izan beharko ditu erreferentetzat:
1.– Aniztasunaren trataera. Haur eskolara joaten direnerako umeek jadanik badituzte bizipen pertsonalak, eta hauek beti ezberdinak izaten dira. Umeen taldeetan izaten den heterogenotasuna errespetatzen du, eta gainera aberastasun – iturri bezala hartzen du elementu hori. Heterogenotasunaren trataera integratzaile batek bi gauza eskatzen ditu: alde batetik anistazuna errespetatu eta bultzatzea eta , bestetik ezberdintzasun hori haurrengan zenbait gaitasun eta trebetasun garatzeko erabiltzea. Bere nortasuna eta jatorria dela eta, besteengandik ezberdina izaten da ume bakoitza. Curriculum honetan ezberdintasun horiek hezkuntza behar gisa hartzen dira, eta ikuspuntu integratzaile batetik erantzuten zaie. Hezkuntza beharrak behar relatibo eta iragankor gisa ulertu behar dira, eta horiei erantzungo dien estrategiazko eta baliabidezko testuinguruak haurren gaitasunen garapenik handiena erraztearekin batera, ezberdintasunei aurre egitea ahalbidetu behar du. Ezberdintasun hauek soziokulturalak, sexualak eta psikologikoak izan daitezke.
Afektibitatea Maitasunaren beharra janaria edo babesaren beharra bezain oinarrizkoa da. Haur txikiek pertsona heldu batzurekin harremana iraunkorra izateko beharra dute, hau da, zaintzen dituzten, babesa ematen dieten eta jolasten laguntzen dieten pertsonekin. Harreman hauek ongizate, konfidantza eta segurtasunezko sentimenduak sortarazten dituzte. Guraso eta hezitzaileek erne egon behar dute behar ezberdinak asetzeko uneak noiz datozen antzemateko. Segurtasuna emango duen giro afektiboa sortu behar dute. Pertsona heldu baten segurtasuna eta onespena behar dituzte , elkartrukaketa afektiborako prest dagoen heldu batena alegia. Elkarrekintza hauetan hezitzaileak haurraren konfiantza sentimenduak bulaza ditzake , bai eskolaren inguruarekiko , eta bai beren buruarekiko ere.
Sozializazioa Haurrak etengabe ibiltzen dira estimulu sozialen bila, piskanaka piskanaka beren eta besteen arteko ezberdintasuna aurkitzen dute, eta pertsona hurbilak ezezagunengandik bereizten hasten dira. Haurrek bere harreman sozialak nahiz inguruaren ezaguera zabaldu nahi dute. Haur hezkuntzan giro goxo eta lasai batek , hau da, elkarrenganako errespetuan, gatazkak gainditzen ikasteko borondatean , eta, eguneroko elkarbizitzan sorteen diren ihardueretan partehartzean oinarrituriko giroak , haurren jokabidea arautzen eta autonomia gehiago lortzen lagunduko du.
Haurrek elkartrukaketa eta komunikaziozko esperientziak bizi dituzte, baina elkarrekintza hauetan gatazkak ere maiz gertatzen dira ( haurrek gauza bera nahi dutenean , adibidez) . Elkartrukaketak gatazka sozio – kognitiboa sortzen duenean , taldeak garapen soziala eta kognitiboa estimulatzen ditu.
Globalizazioa Hezkuntza etapa honen ezaugarririk nabarmenetako bat haurrak ere global edo oso batean adierazten , erlazionatzen eta ikasten dutela da. Izaera global hau, halaber, ikaskuntza esanguruatsuari lotuta dago, zeren hain zuzen ere ikaskuntza mota honetan ez da soilik esperientziak eta ezagupenak pilatzen. Haurrek esanguratsuki ikasi ahal izateko Haur Eskolak ume bakoitzarentzat esanahirik izando duten esperientziak eta iharduerak bultzatu beharko ditu, hau da, beren interesekin loturik duten eta aktiboki partehartzera gonbidatuko dituzten esperientzi eta iharduerak. Globalizazioa ez da ulertzen teknika didaktiko bat bezala, irakaskuntzaprozesuaren aurrean jarrera bat bezala baizik. Globalizazioak arrazoi psikologikoak aduzca oinarri , eta arrazoi psikologiko hauek umearen ezagutzaren , motrizitatearen eta afektibitatearen egiturarekin zerikusia dute.
Helburuak
Gure proiektuaren azken xedea esperimentazioa da. Horretarako, azoka, baserriko eta lurra lantzeko kontzeptuak landu ditugu eta ondoren hauek praktikara eraman dugu. Helburu nagusiena hau delarik, klaseak landutako kontzeptu guztiak umeek praktikan ikustea bilatu dugu, bestela, kontzeptuak haiek haien buruetan egindako irudi batean besterik ez geldituko dira. Oso garrantzitsua da umeak klasean ikasi duena errealitatean ikustea, eta berarentzat berriak diren esperimentuak eta ikerketak burutzea.
Jarraian aurkezten dira oinarrizko helburu batzuk, ikasle guztiak bete ahal izatekoak, eta beste batzuk zabaltzekoak edo sakontzekoak.
Helburu orokorrak
1-Haur Hezkuntzaren helburua haurren garapen fisiko, intelektual, afektibo eta sozial osoa eta orekatua lortzea da, eta gure proiektuan zehar helburu hau garatzen ere izango da oinarria. Burututako jardueren bitartez helburu honekin planteatutako gaitasun fisikoak garatzea lortu ahal izango dugu, eta baita sozial eta afektiboak ere, gehienetan jarduerak ez dituztelako banaka egiten, baizik eta binaka edo talde txikietan.
2.Mugimendua eta gorputzaren kontrol-ohiturak, komunikazioaren eta hizkuntzaren adierazpenak, bizikidetzarako eta gizarte-harremanetarako funtsezko jarraibideak, eta ikasleen ingurunearen ezugarri fisiko eta sozialen aurkikuntza, beste helburu garrantzitsu bat da. Helburu hau lortzeko, umeekin klasean soilik ekintzak egin beharrean, azokara eta
baserrira irteerak egiten ditugu, modu honetan, espazio-denborazko egitura modu zabal batean garatuko dugu azaldutako helburuak lortzen ditugun bitartean.
3.Haurrak bere buruaren irudi positiboa eta orekatua eraiki dezan eta gero eta autonomia pertsonal handiagoa izan dezan bideratuko dira gure unitate didaktikoan zehar egindako jarduera
eta
ariketak.
Izan
ere,
umearen
autonomia
garatzeko,
lehendabizi
haren
autokonfidantza eta autoestimua garatu beharko dugu, beraz, umeari hainbat galderak egiten zaizkie, haiek ere arduratsuak sentitzeko eta haien iritzia kontuan hartzen dela proiektua aurrera eramateko orduan konturatzeko.
4.Familiarekin lankidetzan, haurren garapen osoa sustatu. Hau ezinbestekoa da haurrak ikusteko haren familia eta eskolaren arteko harremana ona dela, eta haren konfidantza irakaslearengan handiagotzeko. Bere gurasoak eskolarekin parte hartzen badute erosoago egingo dute jarduera edo ariketa. Hau haintzat harturik, umeek ohar batzuk idatziko dizkiete azokara eta baserrira irteera egingo dutela jakinarazteko, eta bestetik, etxetik argazkiak eskatzen zaienean, gurasoen laguntzarekin egiteko esaten zaie. Horrela, haurrak ikusiko du proiektu hau aurrera ateratzeko irakaslearen laguntzaz aparte, gurasoena ere duela, bere motibazioa eta proiektuarekiko segurtasuna handituz.
5.Desberdintasunak prebenitzeko eta orekatzeko hezkuntza sustatu, bereziki gizartean edo pertsonalki egoerarik ahulenean daudenei arreta emanez eta ekitea bilatzen saiatuz. Beraz, zailtasunak dituzten haurrei arreta gehiago prestatuko diegu besteen erritmoa jarraitu ahal izateko, eta inoiz ezin diegu errieta bota atzeratuak joateagatik edo ekintzaren bat burutu ezin izateagatik. Beti animatuko ditugu balorazio postiboak eginez eta haien artean dauden desberdintasunak ahalik eta txikienak bihurtzeko, ekintzan zailtasun maila neurtuz.
6.Hezkuntza-jardueraren
hasieratik,
Euskal
Autonomia
Erkidegoko
bi
hizkuntza
ofizialetako elebitasuna bermatzeko baldintza egokiak sustatu eta bultzatu. Gure proiektua
euskeraz garatuko dugu, baina bitsak pasatzerako orduan informazioa erderaz, euskeraz eta ingelesez egongo da.
Gure proiektuan landutako gaitasunak lortzeko helburuak
1.Bere gorputza ezagutzeko, gorputzak ematen dituen aukerak zein diren eta desberdintasunak errespetatzen ikas dezan. Helburu hau lortzeko gehienbat psikomotrizitate klasean egindako ariketak erabili ditugu, bertan lantzen dugulako gorputza eta mugimendua.
2.Familia-, natura- eta gizarte-inguruneari behatzeko eta horiek aztertzeko, eta baita horiek ezagutzeko interesa izateko ere, inguruko gizarte- eta kultura-jardueretan modu aktiboan eta apurka-apurka parte har dezan. Horretarako, azokara edo baserrira joan baino lehen klasean landutako ariketetan umearen partehartze aktiboa sustatzen joan gara, gerorako, azokan edo baserrian daudenean, modu aktibo batean ariketak burutzeko. Gainera, klasean emandako informazioak kontzeptuak ezagutzeko interesa sortuko die eta modu honetan haien motibazioa irteerak egiteko handituz joango da.
3.Ohiko jardueretan, pixkanaka, autonomia handiagoa hartzeko, bere buruarekiko konfiantza eta ekimena gara ditzan. Jarduerak burutzerako orduan, baita ariketetan ere, umeei galderak egingo zaizkie eta haiei askeki jarduera edo ariketak garatzeko modua aukeratzea utziko zaie noizbehinka, haien autokonfidantza sustatzeko asmoz, honekin batera autokontzeptua eta autoestimua baitatoz.
4.Bere gaitasun emozionalak eta afektiboak garatzeko, bere buruaren irudi positiboa eta benetakoa eratzeko, klaseetan irakasleak emandako balorazioa positiboa izango da, inoiz ez balorazio negatiborik. Umeek zerbait gaizki lantzen badute, modu egokia azalduko zaio, baina ez zaio esango berak egindakoa gaizki dagoenik, beti ere, haien esfortsua baloratuz eta haien iniziatibak kontuan hartuz.
5.Ingurukoekin harremana izateko eta bizikidetzarako eta gizarte-harremanetarako oinarrizko arauak barneratzeko, gatazkak modu baketsuan ebazten treba dadin, pentsamendu dibergentea sustatuko dugu, haien irudimena eta pentsamendu librea garatuz, ariketetan sortutako zailtasunak eta oztopoak gainditu ahal izateko.
6.Zenbait
hizkuntzatan
eta
adierazpidetan
komunikatzeko
gaitasunak
garatzeko,
proiektuan zehar pasatutako bitsetan informazioa erderaz, euskeraz eta ingelesez egongo da.
7.Trebetasun
logiko-matematikoak
eta
irakurketa-idazketa
ikasten
hasteko,
eta
mugimenduak, keinuak eta erritmoa lantzen hasteko, inguruan duen mundua uler eta interpreta dezan. Helburu hau proiektu osoan zehar lantzen da, aurrezagutzak lantzerako orduan, bitsak pasatzerakoan, psikomotrizitateko erritmoa lantzeko klaseetan...
Helburu didaktikoak
●
Gaitasunak garatzen laguntzen dute: ○
Kognitiboak: bitsen bitartez ikasitako kontzeptuak sailkatzea, identifikatzea, analizatzea, ulertzea...
○
Prozedurazkoak:
ikusitako
kontzeptuak
eta
informazioa
erlazionatzea,
aplikatzea, laburtzea, antolatzea... ○
Jarrerazkoak: umeek egindakoa eta haien esfortsua haiek ere baloratzea, haien artean ariketak egiterako orduan laguntzea, errespetua izatea, ariketa eta jardueretaz gozatzea...
●
Hiru eduki moteei egiten die erreferentzia: ○
Umearen autonomia eta ekimen pertsonala lantzeko ariketa eta jarduerak egingo dira, umearen autokontzeptu eta autoestimua landuz, eta beti ere bere autokonfidantza lortzea oinarri delarik. Umeak ardura batzuk izango dituzte proiektuan zehar (esaterako, oharrak haiek idaztziko dituzte irakasleak idatzi beharrean) bera bakarrik lantzekoak baina hasieran laguntzarekin landuko
dituenak. Pixkanaka laguntza hori gero eta eskasagoa izango da haren autonomia garatzen den heinean. â—‹
Umeek ingurunearen ezaguera garatuko dute. Ingurune fisikoa, naturala eta soziala modu aktiboan aztertu eta esploratuko dituzte, eta ingurune horiek ezagutzeko interesa erakusteko aurretiko kontzeptuak eta ezaguerak azalduko zaizkie. Horrela haien arreta eta motibazioa ingurunearen ezagutzearekiko handiagoa izango da. Honekin batera, naturako animaliak, landareak, elementuak eta fenomenoak aztertuko dituzte, eta haiei buruzko saiakuntzak egin eta hitz egingo dituzte, ingurune naturalaren gaineko interesa erakusteko eta jakin-mina eta errespetua garatzeko.
â—‹
Hizkuntzak, komunikazioa eta adierazpena landuko da, hizkuntza guztiez pixkanaka jabetzeko eta haien ideiak eta sentimenduak adierazteko asmoz, komunikatzeko, irudikatzeko, ikasteko eta gozatzeko tresana gisa erabiltzeko. Komunikazioaren aldeko jarrera erakutsiko da, bai hizkuntza ofizialean baita atzerriko hizkuntzetan ere, bestelako errealitate eta kultura batzuk ere ezagutzeko. Bide batez, gorputz-, plastika-, musika- eta teknologia-hizkuntzeko saiakuntzak egingo dira, haiekiko interesa erakusteko eta erabiltzeko.