33 ezkil Miren Gorrotxategi
“
Ber-bertan tximista bat lehertzeaz bat, argiak salto egin zuen Garizmendin. Minutu eskaseko argi-etena izan zenekonomiako garrek sukaldea argitu zutena. Eta argizta gorrixka haren ilunantzean bistaratu zuen lehenengoz Ferminek hatz lohituen artean agertzen hasia zen zuritasuna. Bi eskuez oratu, eta gainaldean ageri ziren bi zulo borobiletan hondoratu zituen erpuruak. Hala ikusi zuen Karmenek senarra argia etorri zenean. Garrasi izu baten ondoren, aitaren egin zuen, eta oihu egin zion Fermini:
-
Baina, non demontre aurkitu duzu burezur hori?
“
Hernaniko Udal Liburutegia