Alter ero Bertol Arrieta
Zain nituen epaimahaikideak eta zuzendaria. Zain nituen emaztea eta semea. Lagunak, lankideak, etsaiak. Etxea, lantokia, herria. Baina, eta zer maleta hura hartu eta berak egiteko zituen bidaiak egingo banitu? Berak eramandako lekuetara joango banintz? Itxaso urrunetan busti nire zapatak. Whiski gazituak edan konortea galtzeraino. Ordularirik gabe bizi. Euri azpian norabiderik gabe ibili. Maitale berriak seduzitu, ipuin zaharrak idatzi, margotu eta margotu lo erori arte Parisko chambre ilun eta nazkagarri batean. Eta zer, ausartuko banintz? (79.or.)
Hernani, Udal Liburutegia 2014 urria