Espazio hutsak.

Page 1

Espazio hutsak Antzerkia Udal Liburutegian

Hernani 2014 martxoa


Espazio hutsak1 HIGA ANTZERKIAk aurkezten duen Espazio hutsak lanak Amaia Lasaren unibertso poetikoa du iturburu. Olerkien jatorrizko hizkuntzan eskainitako obra da, hau da, euskaraz. Euskal Herriko Unibertsitateak 2000. urtean argitaratu zuen Amaia Lasaren Geroaren aurpegia (1968-1998) liburua. Bertako poema sorta batetik abiatuz piztu zen antzezlan bat taularatzeko gogoa. Lan honen helburua olerki sorta hau aditzera ematea da. Hirurogeigarren hamarkadaren bukaeran argitaratu zituen bere lehen olerkiak. Eta lau hamarkada igaro ondoren, bere poetikak ez du bat ere gaurkotasunik galdu. SINOPSIA Antzerki partitura sail baten oholtzaratzean datza antzezlana. Testu poetikoa ardatza izanik, zirriborroak sortzen dira gorputzaz eta ahotsaz. Hiru aktoresa, olerkiak, mugimendua eta hotsak. Hauek dira Ene poltsa handia eta biok ikuskizunaren osagaiak. Bertan, ikuslea sentsazioz betetako unibertso batean biltzeko asmoz. Emakume garen aldetik, idazleak jorratzen dituen gaiak geure kezkak eta sentimenduak adierazteko baliagarriak izan zaizkigu. Barne hausnarketa, gizartea, giza harremanak, emetasuna, maitasuna, ametsak‌ Honela, gure muinetan pizten diren grinak eta gogoetak adierazi nahi ditugu.

1[2014-03-06]: http://enepoltsahandiaetabiok.blogspot.com.es/


Amaia Lasa Alegria2 (Getaria, 1948) Magisteritza eta literatura ikasketak egina da, eta hainbat aldizkaritan argitaratu izan ditu bere artikuluak. Zeruko Argia , Egin eta Punto y Hora aldizkarietan eman zituen argitara lan garrantzizkoenak New Yorken bizi izan zen, eta Nikaraguako iraultza sandinistan jardun zuen irakaskuntzan, gaur egun Euskal Herrian lanbide duen alorra.

Bibliografia Poesia •

Poema bilduma.1971, Herri Gogoa

Hitz nahastuak. 1977, Zugaza

Nere paradisuetan. 1979, Ediciones Vascas

Geroaren aurpegia. 2000, EHU-UPV

Itsasoko izaki. 2010, Maiatz

Narrazioa •

Malintxearen gerizpean. 1988, Pamiela

Antologia •

XX. mendeko poesia kaierak. 2001, Susa

2[2014-03-06]: http://zubitegia.armiarma.com/?i=220


Amaia Lasari buruz...

XX.mendeko poesia kaierak Koldo Izagirre (...) Ezerk ez zion balio, artean egindakotik. Dena zeukan zerotik eraiki beharra. Zentzu horretan, Amaia Lasaren poesia fundazionala da, gerora garatu den emakumezkoen literatura baten aldarria, laudorio faltsu guztien dekoratua suntsitzeko behar zen aurreneko mailukada. Bera da gure literaturaren lehen emakumea, berak dakarrelako lehenengoz emakumea gure letretara (...) Amaia Lasak gordintasuna dakar, beldurrik gabe ematen dizkigulako aditzera bere sentimenduak, apaindurarik gabe. ÂŤGrinaÂť esan zitzaion hori, lokatz izatetik lur bihurtzen du, bekatutik eta amatasunetik libro den emetasuna, hunkigarriki laĂąo. Gero, apurka, azken finean maitasuna bi bakardaderen bizikidetza baino ez dela frogatu ahal izanen du. Emakume mindua azalduko da orduan, emetasun zauritua. Hori ere berria genuen. Ez dago etsipenik hala ere, ironia tanta bat besterik ez noizbehinka, ez du amildegiak erakartzen. Susa, 2000-2002

Euskal literaturaren antologia Xabier Mendiguren, Koldo Izagirre Bere poesiak sakondu egingo du Mikel Lasa eta Daniel Landarten baitan ikusi dugun joera: nitasunaren literatura egiten du, hots, Herria eta Jainkoa bezalako kontzeptu handi eta traszendenteetatik urrun, gauza eta kontzeptu xeheetan bilatzen den poesia: intimista, norberaren sentimenduen adierazgarri. Eta datu inportante bat: ordura arte isilpean egondako emakumearen ahotsa dator, garaikide, gure poesiara. Hitz nahastuak (1977) liburutik hartutako poema honetan, esandako ezaugarriez gain, norberaren nahien eta errealitatearen arteko talka ageri da, nitasuna eta mundua batean integratzeko zailtasuna eta baita esperantza ere. Elkar, 1998


Geroaren aurpegia liburuari buruz... Kolorezko egunaren bilatzen Ana Urkiza Liburua lau ataletan banatuta dago: Geroaren aurpegia (1959-1969), Sustraia (1970-1975), Ordu minduak (1976-1978) eta artean argitaratu gabeko poemen bilduma, Egunak jarraiean (1990-1997). Lau atal hauez gain, liburuak Jose Luis Padron eta Felix Maraùaren hitzaurrea txertatzen du, eta dokumentazio gehigarri bat azkenean, Linda Whitek, Martin de Ugaldek eta Mariana Yound Blancok sinatua. Bilduma mardula eta osatua, gazteleraz eta euskaraz argitara emana. Itzulpen lanak Jose Luis Padron eta Amaia Agirrerenak dira. Bildumak Amaia Lasaren olerkigintza guztia biltzen du eta, beraz, baita bere pentsamendua eta pentsamenduaren oinarrian dagoen kezka ere. Herri berri bat dut‌ Espazio eta lengoaia berri baten aldarrikapena egiten digu Lasak bere obra osoaren barrena. Horretarako, ezagutzen duenetik partitzen da. Badaki kutsatu gabeko lekuak badaudena, oraindik amestu daitezkeen leku birjinak. Eta hitza da bere kezken erantzuna. Poesia, garbi izateko aukera. (...) Denbora da Amaiaren beste buruhauste handietako bat: oraina indartzen du poetak, orainean borrokatzen da bera, geroa prestatzeko. Geroa itxaropena da, poetak amesten duen lurraldea. Lehenaren damu, oraina eskarmentuaren garaia da, norbere buruaren nondik norakoak finkatzekoa, gure ingurunearen aurrean nor garen jakitekoa eta esatekoa‌ Geroa irudikatzeko unea. Lehena ezagutuz, orain, gerorako promesak egin eta erabakiak hartu behar ditu. Ametsetan sinesten du. ‌amesten Ametsak dituena ez dela ulertua diosku Lasak. Beraz, amets egiten duenak espazio berri bat behar duela. Amets egitea zer nahi dugun jakitea omen da, eta nahi dugunaren alde borrokatuz gero, azkenean, nahi duguna lortzea. Ezjakinean ibiltzeak hustasuna dakarkio poetari eta ametsetan ibiltzeak, bete. Paradisua duela amets dio, paradisua lortzeko borroka egiten duela eta borrokatzeagatik infernuan sartzen dutela. Bizitzaren parabola. Poeta gardena Esperientzian oinarritua da Amaia Lasaren olerkigintza. Pentsatzen eta sentitzen duena idazten du, pentsatzen eta sentitzen duen bezala. Tapakirik gabe. Formalismoak alde batera utzi eta gaia errotik hartzen eta tratatzen du. Bere barne bizitza lotsarik gabe azaltzen du, eta irakurleak biziki eskertuko dio, irakurlea sekretu horietan identifikatuko delako. Amaiaren izaera borrokalaria ageri dute bere olerkiek, poetaren izaera gogorra agertzen dute. Proposamen asko egiten ditu geroari begira, baita iradokizunak bota ere. Natura bizitzaren sormen iturri bezala ulertzen du, eta hala erabiltzen ditu naturari egiten dizkion erreferentzia guztiak. Emakumezkoaren gorputz atalen deskribapenak eta naturako oinarrizko elementuei egiten dien etengabeko aipamenak olerkigintza biluzia eskaintzen digu Amaia Lasarengan. Euskaldunon Egunkaria, 2000-10-21


Libertadea oso ederra da, baina oso gogorra 3 Uxue Alberdi Estibaritz

Argia. 2264. alea 2011-02-13

Noiz hasi zinen Zeruko Argian idazten? Magisteritza ikasten ari nintzen garaian, gaztetxotan. Ordurako hasita nengoen neure kasa poematxoak-eta idazten, baina Zeruko Argian bazen “Gazte naiz” izeneko atal bat, eta atal hartan idazten hasi ginen Ramon Saizarbitoria, Xabier Lete, Lurdes Iriondo ere bai, agian... Kaputxinoen astekaria zen, haiek ez dakit zer pentsatuko zuten, Jangoikoari buruz idatziko genuela, agian, baina guk gogoak ematen ziguna idazten genuen. Gure kabuz hartu genuen orri bat, bi alderekin, alde batean “Gazte naiz” atala zegoen eta beste aldean “Herriak eta gizonak”. Bigarren atal hori Rikardo Arregik koordinatzen zuen eta bertan politikaz aritzen ginen. Eta hala txandatzen nituen poesia eta artikuluak, ikasketa guztiak ahaztuta. (...) Lehen emakumetako bat izan zinen orduko literatura erabat maskulinoan. Nola bizi izan zenuen? Aintzat hartua izan zinen? Maskulinoa bakarrik ez, gehienak, gainera, frailekumeak ziren, eta gizartea askoz ere itxiagoa, erlijiosoagoa: oso erraz eskandalizatzen ziren. Guk gure askatasuna hartu genuen idazteko, ez ginen kezkatzen besteek zer pentsatuko zuten, baina anaiak eta biok 1971n argitaratu genituen poemak nahiko eskandalagarriak izan ziren. Hasieran emakume bakarra nintzen, baina ez nintzen baztertua sentitu. Juan San Martinek nire poemak hartu eta argitaratu egin zituen, Martin Ugalde ere oso errespetuzko pertsona zen eta hala tratatzen ninduen... Nik uste dut bitxikeria nintzela haientzat, zerbait arraroa. Ez nintzen baztertua sentitu, eta horrekin ez dut esan nahi talde bezala bazterturik ez gaudenik, baina pertsonalki une hartan ez nintzen hala sentitu. Oso gaztea nintzen, eta oraindik ez nuen emakumeen bazterketaren kontzientziarik. 80. Hamarkada hasieran izan zen feminismoaren lehertzea, eta orduan hartu nuen nik ere kontzientzia, eta konturatu nintzen baietz, idazlea nintzela, baina... Baina asko zeudela. Hala ere, ni pertsona bezala baino, esango nuke gure mundua, emakumeen mundua izan dela orokorrean baztertua. (...) Noiz eta nola bilakatu zinen emakume feminista? Nola eraiki da zure kontzientzia feminista? Zer eman dizu feminismoak? Donostian bertan, momentu hartan bilera asko egiten genituen, leku publikoetan, eta mundu osoan askatasuna eta berdintasuna aldarrikatuz izan zen lehertze hura hona ere iritsi zen: jende dezente bildu ginen feminismoaren inguruan. Emozio handiarekin bizi genuen, orduan hasi baikinen ulertzen gure bizitzetan gertatu ziren (eta ez ziren) eta gertatzen ari ziren gauza asko. Nondik gentozen ulertu genuen, gizarteko mekanismoak ulertu genituen eta gauza asko nire arazo izatetik gure arazo izatera pasa ziren. Kontua da, hain dela sakona feminismoak proposatzen duen aldaketa, mantsoa behar duela derrigor. Orain 60. hamarkadako teoria haiek gauzatzen ari gara, eta gauzatzen direnean ideiak ez dira pentsatu bezalakoak izaten, beste dinamika batzuek ere eragina dutelako ideia horietan. Asko aurreratu dugu, eta orain gizonek gogoeta egin dezaten garaia dela uste dut, erabaki dezaten ze nolako pertsonak izan nahi duten, ze nolako maskulinitatea garatu nahi duten. Nik uste, orain fokoa gizonengan dagoela, eta pentsatu behar dutela zer den gizon izatea. Hala, eskubide osoko pertsona gisa elkartuko gara.

3

Elkarrizketa osoa [2014-03-06]: http://www.argia.com/argia-astekaria/2264/amaia-lasa


Autoexigentzia moduan ere bizi duzu feminismoa? Bai, izan ere, libertatea aldarrikatzen dut, libre izan nahi dut, baina konturatzen naiz beti ibili izan naizela babesaren bila, eta azkenean babesle horrek itotzen nauela. Baina oso zaila da norbere libertatearekin kontsekuente izatea, norbere libertateak ematen duen beldurrari aurre egitea kosta egiten da. Azken finean, erabaki egin behar duzu nolako emakumea izan nahi duzun, nolako pertsona izan nahi duzun. Hori zaila bada, are zailagoa da hori gauzatzea, aspalditik datozkigun kate eta inertziek tira egiten baitigute. Eta nik pentsatzen dut aldaketa sakonak poliki-poliki ematen direla, ur sakonak dira, pixkanaka mugitzen eta urazaleratzen direnak. (...) “Emakumearen mundu ikuskera eta bizitza ez da aski landu literaturanâ€?. 1988an baieztatzen zenuen hori. Oraindik ere firmatuko zenuke? Nik uste dut bagoazela aurrera: emakumea ez da gehiago literaturako musa edo literaturako objektu, edo ez behintzat hori bakarrik. Sujetu bihurtu da, eta emakumeok gure literatura egiten ari gara sujetu gisa. Eta hala gertatzen da alor guztietan, literaturan bezala baita politikan, kirolean, kulturan etab. ere. Egia da alor bakoitzean burua ateratzen duten lehen emakumeei kritika zaparrada egiten zaiela, izan ere, baztertuoi, gutxiengooi, burua ateraz gero, nabarmenduz gero perfektuak izateko eskatzen zaigu, eta ez, kontua muturra sartzea da, eta hanka sartuko dugu, eta gauza batzuk ondo egingo ditugu eta besteak gaizki, denek bezala, ikasteko modu bakarra horixe da eta. Emakumeek idatzitako literatura intimismoarekin lotu izan da sarri. Aipatu izan duzu oraindik ere intimismoa gaizki ulertua dela, ezin dela esan gai intimoak gai sozialak ez direnik. Gutxietsi egiten da literatura intimoa? Despektiboki ulertu izan da beti. Bakoitzak barruak agintzen diona egin behar luke: batzuetan bere buruaz hitz egingo du idazleak, besteetan gizarteaz gehiago... Eta kanporako edo barrurako joera hori ez da inoiz kasualitatea izaten, zerbaiten ondorio da, baina horrek ez du literaturaren kalitatearekin zerikusirik. Gizon askok ohitura handia daukate munduaz hitz egiteko, baina galdu egiten dira barne gaietan, askok beren buruengandik ihesi idazten baitute. Askori ez diete beren barruak arakatzen irakatsi, beren ahuluneekin adiskidetzen irakatsi... Eta guri sarri alderantziz gertatzen zaigu. Argi dago eman diguten heziketa sexistak denoi kalte egin digula, bai batzuk eta bai besteok gure mitoen esklabu gara. Haien morrontzan bizi gara. Kateatuta gaude gure mito propioetan. Emakume gisa, poeta gisa‌ libertatearen grina agertzen da behin eta berriz zure poesian. Zerk ematen dizu zuri libertatea? Zerk ukatzen? Nola egiten duzu bilaketa hori? Esaten dute oso zaila delalibertatea definitzea, edo are ezinezkoa dela. Baina, esaterako, libertatea ematen dit aukerak izateak, posibilitate bat baino gehiago izateak. Nietzschek esaten zuen sormenak ere libre egiten gaituela, sortzeak askatasuna ematen duela eta, egia da, idazten dudanean libre sentitzen naiz. Libertatea definitzea ezinezkoa denez, esango nuke halako eta halakotan libre sentitzen naizela: idaztean; nire bizitzarekin indartsu eta koherente sentitzen naizenean; nire pentsaera eta ekintzen artean adostasuna dagoenean... Baina ez nuke jakingo askatasuna definitzen. Zein da zure betiko barne-borroka? Nire kontraesan handia libertateaz horrenbeste hitz egin, libertatea horrenbeste desiratu eta libertate hori asumitu ezina da, batez ere, gazte garaian. Libre izateak ondorio asko baititu. Oso indartsua izan behar duzu. Nik ikusten nuen libertatea, nahi nuen libertatea, baina libre nintzenean sufritu egiten nuen, bakardadea sentitzen nuen, ez nintzen ulertua sentitzen... Libre izan nahi nuen, baina, era berean, beti ari nintzen babesle bila, eta kontraesan horretan sufritzen nuen. Orain, jende gehiago ikusten dut askatu nahian, eta bakardade hori ez da hain pisua, talde kontzientziak asko laguntzen du horretan, baina askatasuna beti da gogorra, oso ederra baina oso gogorra...


Amaia Lasa Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean

Lasa Alegria, Amaia (1948-)

Gabrielen lekua / [Alain Urrutia, Amaia Lasa, Andoni Ega単a... etab.]

(2013)

Amaia Lasa / antologia eta sarrera Koldo Izagirre

(2001)

Lasa Alegria, Amaia (1948-) Hitz nahastuak / Amaia Lasa Alegria Lasa Alegria, Amaia (1948-)

Nere paradisuetan / Amaia Lasa Alegria ; Rosa Valverde Lamsfus dibujoak

Lasa Alegria, Amaia (1948-) Malintxearen gerizpean / Amaia Lasa Alegria

(1977) (1979) (1988)

Lasa Alegria, Amaia (1948-)

Itsasoko izaki / Amaia Lasa Alegria ; Lurdes Mu単oz Otaegiren apaindurekin

(2010)

Lasa Alegria, Amaia

Three men in a boat / Jerome K. Jerome

(1994)

LASA, Amaia

Geroaren aurpegia = El rostro del futuro : 1967(2000) 1997 / Amaia Lasa Alegria

Lasa, Mikel (1938-)

Poema bilduma / Mikel Lasa eta Amaia Lasa

(1971)


Antzerkia Udal Liburutegian Horrelako ekitaldiak, liburutegian bertan, gauzatzea ez da ohikoa. Oraingo honetan, beharreko elmentu, osagai eta baliabideek bat egin dute. Guk, hori dena profitatu, besterik ez dugu egin. Gustuko duzuelakoan.

Une batean gure gutiziak ametsari lotuko bagenizkioke. Une batean gure itxura ihartuak ikusiko bagenituzke. Une batean bizitzeko ametsa egingo bagenuke. Une batean ametsa egia bihurtuko genuke.

Amaia Lasa. Susa, 2001 ( XX. Mendeko poesia kaierak).


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.