connemara gure bihotzetan. Julen Gabiria.dosierra

Page 1

Connemara gure bihotzetan Julen Gabiria

Hernani, Udal Liburutegia, urtarrilak 26


1. Julen Gabiria1 Bizitza eta kurrikuluma Galdakao, 1973. Soziologian lizentziatua eta Enpresa Zientzietan diplomatua da, eta itzultzailea da Labayru Ikastegian. Nobela bi idatzi ditu: Connemara gure bihotzetan (Elkarlanean, 2000) eta Han goitik itsasoa ikusten da (Elkar, 2004), bai eta biografia bat ere: Iparragirre (Elkar, 2001). Gainera, zenbait ipuin bildumatan hartu du parte: Euskal idazleen ipuin erotikoak (Txalaparta, 1998), Bilbao: ipuin biltegia (Alberdania, 2000), Bero hezeak (Txalaparta, 2001), Marihuanazko bufandak (Txalaparta, 2002) eta Ipuin izugarriak (Elkar, 2004). Itzulpengintza lanei dagokienez, J.M. Barrieren Peter Pan in Kensington Gardens eta Peter and Wendy liburuak itzuli ditu ingelesetik, eta biak daude bilduta Literatura Unibertsala saileko Peter Pan liburuan (Elkar-Alberdania, 2005). Gainera, Shakespeareren sonetoetan oinarritutako L.O.V.E antzerki obra ingelesetik itzuli zuen, eta ipuin bi idatzi zituen Irakurle anbulanteak antzezlanerako. Sariei begira jarrita, hauek dira aipagarrienak: Galdakaoko Ipuin Lehiaketa (1996), Basauriko Ipuin Erotikoen Lehiaketa (1997 eta 1998), Igartza Beka (1998) eta Zazpi Kale Saria (2001) Connemara gure bihotzetan nobelagatik, Basauriko Udaleko Ipuin Lehiaketa (2000), Igartza Beka Han goitik itsasoa ikusten da nobelagatik (2002) eta Literatura Unibertsala Beka (2003) Peter Pan in Kensington Gardens eta Peter and Wendy liburuak itzultzeko. Honez gain, Han goitik itsasoa ikusten da liburua izan zen 2004ko Bilboko Liburu Azokako euskarazko libururik salduena; ondorioz, Zazpikale saria jaso du 2005ean. Kolaborazioak egin ditu Euskal Herriko argitalpen askotan: Berria, Deia, Bizkaie!, Asteon, Egin, Ortzadar, Aizu!, Egunkaria, Argia, Bizkaia Irratia, Bost Axola... 2000-2002 denboraldietan gidoilari aritu zen ETBko Hasiberriak telesailean, eta 2002an Baietz gogoratu saioan. 2003ko urtarriletik hona, Bilboko Irakurlearen Tartea solasaldietako gidaria da. Bestetik, 2002tik hona itzulpengintza literarioko eskolak ematen ditu eta irakasle ari da zenbait literatura tailerretan. 2005eko urtarrilaren 1ean blog pertsonala inauguratu zuen, eta hor idazten zituen bere burutapenak, 2006ko martxoan blogari lana utzi zuen arte.

Bibliografia 1

Helbide honetatik hartuta (2010-01-18): http://www.idazleak.org/idazleak/idazlea.php


ARGITALPENA

• • • • • • • • • •

1998 Euskal idazleen ipuin erotikoak(askoren artean) Txalaparta 2000 Connemara gure bihotzetanElkarlanean 2000 Bilbao: ipuin biltegia(askoren artean) Alberdania 2001 IparragirreElkar 2001 Bero hezeak(askoren artean) Txalaparta 2002 Marihuanazko bufandak(askoren artean) Txalaparta 2004 Han goitik itsasoa ikusten daElkarlanean 2004 Ipuin izugarriak (egile askoren artean)Elkarlanean 2005 Metro bateko letrakElkarlanean 2006 Hitzak batzen gaitu (Beste egile batzuekin)Elea

ITZULPENA

2005 Peter Pan (James Mathew Barrie)Elkarlanean/Alberdania

2. Connemara gure bihotzetan Laburpena2 Txemak galdu egin du bere betiko neska-laguna, Eider, auto-istripu batean. Hura ahaztu nahi eta ezinik dabilela, Eiderrek aurreko urtean Irlandara egindako bidaiaren egunkari bat topatuko du Txemak, klabe sekretuz babesturiko disketean. Eiderren arimarekin bat egiteko eta ondoren betiko ahazteko asmoz, bidaia hori bera berregitea pentsatu du Txemak, eta Irlanda mitiko horren bila abiatzen da, disketea poltsikoan, zer topatuko duen jakin gabe. Oso erromantikoa da abiapuntua, baina kontuz, ezer ez baita lehen begiratuan dirudiena. Ustekabe ugari ditu Txemak zain, eta irakurleak irribarrez deskubrituko ditu bideko sorpresa horiek guztiak. Izan ere, itxura sinple eta sentimental baten azpian ezkutatu du Gabiriak bere gaiztakeria: hain da kokoloa Txema hori, hain da naif-a Eiderren egunkaria; maila desberdineko irakurketak uzten dizkigu egileak: berehalakoa, zuzenzuzen eta erraza, edo sujerentziaren bidez erdi estalian doana bestela, sinbolismoz beteriko ipuin ederrak barne. Gazte batzuen abenturen nobela duzu esku artean, gazte batek idatzia; maitasunari buruzko eleberria ere bai, mezu ironiko bezain anbiguoa duena; Irlandan zehar egindako bidaiaren kronika ere aurkituko duzu, turistarentzako amu guztiak bertan dituela: bai Connemarako ikuspegi miresgarriak, bai IRA bera; labur esanda, idazlan fresko, arin, atsegin eta mamitsua, egile ausart baten lehen fruitu heldua.

Maitale ezezaguna3 Javier Rojo 2

Helbide honetatik hartuta (2010-01-18): http://libroslibresermua.blogspot.com/2008/07/connemara-gure-bihotzetan.html


Julen Gabiria izen berri bat da euskal nobelagintzan. Connemara gure bihotzetan bere lehenengo saioa da alor honetan, eta Igartza beka-saria irabazi du idazlan honi esker. Hemen kontatzen zaigu nola pertsonaia batek (Txema), bere neskalagun (Eider) istripuz hilaren oroitzapena berreskuratu nahirik, neskak Irlandan zehar egindako bidaia errepikatzen duen. Neskalagunaren oroitzapena berreskuratzearekin batera, itzal horretatik askatzea izango zen mutilaren asmoa bidaiari ekitean. Eta bidaia sentimental horretan, neskak idatzitako egunkaria izango du bidelagun. Honaino gauza berezirik ez, pentsa lezake norbaitek. Ustekabea, ordea, Txemaren zain dago, egunkari horretan, ezagutzen ez duen pertsona batekin topo egitean. Neskalagunaren alde izkutu eta ilunaren aurrez aurre gertatzean aurkituko duena, jakina, ez zaio gustatuko. Planteamendu interesgarria du liburu honek eta irakurlearen arreta eta jakinmina oso ondo erakartzen daki. Kontamoldea, ordea, Txemaren bidaiaren kontakizunean egunkariaren atalak tartekatuz, nahiko baliabide ezaguna da literaturan. Edonola ere, honelako mezua dago istorioaren azpian: hobe oroimena gehiegi ez astintzea, izkutuan aurkituko duguna beharbada ez da gure gustukoa izango. El Correo, 2000-04-12

3. Elkarrizketa4 LITERATURA SORTZEA ZAURIAK EGITEA DA» Berria, 2007-07-20 Irune Berro Azkeneko bi urteetan literatur obrarik argitara eman ez duen arren, ez dio sortzeari utzi. Duela hamar urteko ideia buruan bueltaka du orain, eta aurki liburu batean jasotzea espero du. Berarentzako sortzeko premia dauka Julen Gabiriak. Berari buruz idazten duela dio, eta berarentzat. «Zeri buruz idatziko dut, bestela? Ez daukat besterik», adierazi du Bilboko Zazpikaleetako taberna bateko terrazan, garagardo bat hartzen ari dela. Bera da bere lehen irakurlea, esaten duenez. «Ziurrenik nire liburuek balioko diote norbaiti bere burua ezagutzeko, baina lehengo eta behin niri balio didate, neure burua deskubritzeko, larrutzeko eta egurra emateko». Zergatik literatura? Hautaketa batetik bestera eramaten zaituen bidea da bizitza. Sarrionandiak esaten zuen errore pilaketa dela; errore batek -errore ona izan daiteke- beste batera eramaten zaituela. Ni literaturara iristea halako zerbait izan zen. Gurasoek musika eskolan sartu ninduten, baina piper egiten nuen. Musikak berak itxi zizkidan ateak niri. Nire penetako bat da hori. Orain baxua jo ahalko banu, edo edozein tresna, ziurrenik ez nuke idatziko. Pinturan hasi nintzen gero. Kopiatzen erakusten ziguten. Teknikoki moldatzen ginen, baina kalera atera eta ez genekien zer pintatu. Ez genuen sorkuntza lantzen. Gero beste 3

Helbide honetatik hartuta (2010-01-18): http://www.susa-literatura.com/kritikak/elcorreo/krit0159.htm 4

Helbide honetatik hartuta (2010-01-18): http://www.idazleak.org/idazleak/elkarrizketak.php


gauzak

batzuk

etorri

ziren,

eta

horiek

eraman

ninduten

literaturara.

Zeintzuk gauzak eraman zintuzten literaturara? Batez ere, kontatzeko nahiak. Prozesua nahiko folklorikoa izan zen. Bertsolaritzan hasi nintzen, baina oso bertsolari txarra nintzen, eta bertsoak idatziz egiten hasi nintzen. Hori bai: metrikak eta errimak asko mugatzen ninduten. Bertsoak egin nitzakeen, baina kontatzeko nahiak mugak aurkitzen zituen hor. Musika talde pare batean ibili nintzen gero. Esperientzia guztiz etilikoa izan zen. Abestien hitzak idazten nituen. Poesiara hurbildu nintzen orduan; metrika eta errima barik, bertsolaritzatik poesiara salto egin nuen. Mugak ere bazituen; askotan musika egiten genuen hitzen aurretik. Hurrengo pausoa logikoa da; ipuinak idazten hasi nintzen. Eta hortik nobelara pasatu nintzen. Zergatik idatzi eta ez soilik irakurri? Irakurtzean, niri buruzko liburuak irakurtzen ditut azken batean, zeren liburu guztiek hitz egiten dute guri buruz. Gaztetan desamodioa sufritzen dugunean bezala da. Masokismo puntu batez, Silvio Rodriguez jartzen dugu, eta kantu guztiek hitz egiten dute guri buruz. Zorionekoak, zoriontsu ginen garaiaz; eta tristeak, pasatzen ari garen une txarraz. Sorkuntzak guri buruz hitz egiten du. Eta nik irakurri egiten dut jakiteko besteek zer uste duten niri buruz. Asmatu ohi dute, gainera. Beti ari dira niri buruz; niri buruz ez direnean ari ere bai. Nik nire tripak ateratzeko idazten dut. Memoria txarra dut. Eta beste batzuek egunerokoak idazten dituzten bezala, nik nobelak idazten ditut, hemendik 40 urtera irakurtzen ditudanean, lerro artean, nire gauzak deskubritzeko. Irakurtzen duzu zeure burua ezagutzeko; eta idazten duzu zeure buruari egurra emateko. Idaztea zer da, beharra, nahia...? Idaztea gauza naturala da, barrua askatzeko balio du. Naturala ez dena argitaratzea da. Irakurri, dena irakurriko nuke. Idaztea beste behar baitut irakurtzea. Argitaratzea, ordea, ez dut hainbeste behar. Hiru nobela idatz ditzaket, eta ez argitaratu. Gero eta eszeptikoagoa naiz kontu horrekin. Konforme geratzen naiz idaztearekin. Baina kontua da presio sanoak daudela argitaratzeko; irakurleak eta beste. Argi dudana da idazteko beharra daukadala; eztanda egingo nuke idatziko ez banu. Eta nolako prozesua da, atsegina, deserosoa...? Niretzat atseginagoa da lagunekin egotea edo mendira joatea, idaztea baino gehiago. Idaztean bakarrik zaude. Eta sarritan nahi ez dituzun gauzak idatzi behar dituzu, pertsonalak, mingarriak zaizkizunak. Azken batean, literatura zauria daukazun lekuan gatza botatzea da, eta ez daukazun lekuan, zauria egitea. Zauriak sortzen zabiltza, eta mingarria da. Zabiltza atzera begira, zeure burua aztertzen... Ez da erraza. Hala ere, nahiz eta atsegina ez izan, gozatzen dut idazten. Ondo pasatzen dut idazten. Beharbada, ez naizelako premisa jakin batzuetatik abiatzen -hau eta beste idatzi behar dut-. Nire nortasuna eraikitzen dut. Idazlea 24 orduz da idazle? Ez dakit. Idazlea zer den ere... Itzultzailea naiz lanbidez. Itzulpenak askotan oso


automatikoak dira, eta burua beste nonbait izan dezakezu. Literaturako gaietan, beharbada. Baina arriskutsua da. Zeren drama baten aurrean, adibidez, konturatzen zara ez zarela pertsona, idazle baizik. Familiako norbait hiltzen da eta pentsatzen hasten zara min hori literaturara nola eraman. Gainetik pasatzen zara, olioaren moduan. Oso gogorra da hori. Nobelak idaztean ere pasatzen da; sartzen zara hainbeste, eta mundua geratzen da hortxe, aparte. Idazketa prozesua orri zuriaren aurrean edo buruan hasten da? Nolakoa da? Buruan, eta dezente lehenago. Hiruzpalau fase pasatzen ditut nik. Lehenengo fasean ideia bat duzu buruan bueltaka. Esate baterako, orain fase horretan nago. Duela hamar urteko ideia bat daukat bueltaka. Tartean desagertu da obsesio hori, horregatik idatzi ditut beste gauza batzuk, baina orain berriro azaldu da. Liburu bat eskatzen ari da, argi eta garbi. Hurrengo faseak arriskutsuagoak dira. Hurrengo fasean oharrak hartzen hasten naiz. Oharrak hartzea, nire kasuan, zurrunbiloa da. Ehunka ohar har ditzaket. Hemen daukat koadernotxo bat [aldameneko aulkian utzi duen paper zorroa erakutsi du] eta edozein egoeratan har ditzaket oharrak. Sormenerako osagairik ez duten egoeratan ere bai. Ingurukoentzat da batez ere arriskutsua fase hori. Hurrengo fasea idaztea da. Helduentzako lehen liburua [Connemara gure bihotzetan] idatzi nuenean, neure baitan bildu nintzen urtebetez, mundutik erabat aparte. Bigarren liburuarekin [Han goitik itsasoa ikusten da] ez zen horrela izan. Bizi nintzen eta idazten nuen aldi berean. Nola eta zergatik heltzen diozu ideia bati eta baztertzen duzu beste bat? Ideia bat da, eta badator. Hor ez dut aukeraketarik egin behar ia. Egin behar dudana da ideia hori garatu, datorren bezala ez baitoa inora. Ideia hori leku batean kokatu behar dut, garai batean, giro batean eta pertsonaia batzuekin. Ez da gauza bera egun giroko nobela idaztea, edo gau girokoa, adibidez. Eta horrek sonoritate batera zaramatza, hizkuntzaren sonoritate batera. Bilbon girotutako nobela batek hizkuntza bat eskatzen du; eta Toscanan girotutakoak, beste bat. Connemara gure bihotzean nobelan giza harremanak, bikote harremanak landu nituen, eta horrek hizkuntza bat eskatzen zuen. Han goitik itsasoa ikusten da nobelan askatasun nahiaz, idealez eta antzekoez idatzi nuen, eta horrek hizkuntza poetikoagoa eskatzen zuen. Hitzek badaukate bere sonoritatea. Ez da gauza bera esatea hitza edo berba. Une bakoitzean erabaki behar duzu zein hitz den egokiena. Askotan esaten dut -eta jendeak barre egiten du- literatura belarrietatik sartzen dela. Zeren irakurtzen ari zarenean, buruan badago irakurketa bat, entzuten ari zara irakurtzen ari zarena. Sortzen dituzunak (pertsonaiak, egoerak...) zuregandik gertukoak edo urrunekoak dira? Idazten duzuna beti da hurbilekoa, nahiz eta zurea ez den beste herri eta garai batean kokatu. Nik bi egoerak bizi ditut. Connemara... idaztean, Irlandan egon nintzen garai hartan, eta ezagutzen nuen giroa eta bikote harremanen kontu hori. Han goitik itsasoa ikusten da Toscanan dago girotua, 1943an. Nik ez dut bizi hori. Baina nobela biak dira hurbilak niretzat. Bizitakoak dira biak. Nahiz eta Mussoliniren garaia ez dudan bizi, mundua bat da, egoerak errepikatu egiten dira, eta Italia Euskal Herria izan daiteke. Beti idazten duzu zuri buruz orduan. Zure inguruari buruz. Zein premisa behar dituzu sortzeko?


Sentiberatasun apur bat. Sentiberatasun apur batekin beste guztia atzetik dator. Istorioak kalean daude. Lehengo eta behin, bizi egin behar da, eta gero idatzi. Urruzuno lehiaketako saridunekin bidaian nengoela, aholku eske etorri zitzaizkidan. Idazteko zer egin behar zuten galdetzen zidaten. Nik galdetu nien: «Zenbat urte dituzue?». «Hamazazpi», erantzun zuten haiek. «Bada, bizi. Lehengo eta behin, bizi, behintzat 30 urtera arte, eta orduan edukiko duzue nahikoa kontatzeko». Ez duzu liburu autobiografiko bat egingo, baina behintzat badaukazu esperientzia bat, bizitzari buruz iritzia eman ahal izateko. Gertakari pertsonalek nola markatu dute zure sorkuntza? Guztiz markatu dute, erabat. Baina ez dago besterik. Zeri buruz hitz egingo duzu, bestela? Telebistan ikusitakoaz? Garai batean egiten nuen, hau zer zen oraindik ondo ez nekienean. Gogoratzen dut Ser irrati kateko Hablar por hablar irratsaioa entzuten nuela, ea hortik ideiaren bat atera nezakeen. Istorioak entzuten nituen, baina ez ziren nireak, ez ziren nire ikuspegitik eginikoak. Eta konturatu nintzen horrekin ezin nezakeela ezer egin. Eta eguneroko gertakariek, adibidez, Yemengo gertaerak, politikak, Frantziako Tourrak eta abar, zer eragin dute zure literaturan? Literaturarako ez didate balio. Beste gauza batzuetarako bai; blogerako, adibidez. Yemengo gertaera bera ez zait balio ideiak hartzeko. Baina, esaterako, Mikel Esseryren anaiaren hitzek zer pentsatua eman zidaten. Mikelek munduan etsairik ez zuela esan zuen. Etsai bakarra zuela: hil zuen tipoa. Eta esan zuen tipo hori etsaia zela, Mikel ez zuelako ezagutu. Tipo horrek Mikel ezagutzeko bost minutu hartu izan balitu ez zuela hilko zioen anaiak. Bost minutu horietan lagunak egingo zirela. Atentatua eta hildakoak sorkuntzarako ez dira erakargarriak, baina Mikelen anaiaren hitz horiek izugarriak dira, eta badira nobela baterako gaia. Blogak eragina izan du zure literaturan? Egunero idazten nuen garai batean, eta horrek irakurlearekiko harreman zuzena izateko aukera eman zidan. Baina egunero idaztearen ondorioz, nire ahotsa larregi ezagutu nuen. Hiru orduko bakarrizketa egiten duzunean, zure ahotsa entzuteaz aspertuta bukatzen duzu. Blogarekin berdin. Hainbeste idazteak, hainbeste denboran, hori ekarri zuen. Idazten hasi baino lehen banekien zelan idatziko nuen. Eta hori alienantea da. Batez ere, horregatik itxi nuen bloga. Aurrera egiteko balio du. Baina aurrera egiten duzu hainbeste, eta hain eremu ezagunetara, azkenean nekatu egiten zara. Denbora guztian gauza berbera idazten ari zarela iruditzen zaizu. Horretaz gain, gehiegizko presentzia nabaritzen nuen. Leku askotan agertzen nintzen. Uneotan zerbait sortzen ari zara? Bai. Idatzi nuen azken liburua umeentzako Metro bateko letrak da. Nire libururik onena da, duda barik. 2005ean argitaratu nuen. Eta orain, horren jarraipena idazten ari naiz. Bi urte eman ditut ezer argitaratu gabe, eta badirudi potro jorran nagoela, baina ez da hala. Kontrakoa: ez naiz gelditu. Enkargu pila bat eduki ditut, bata bestearen atzetik. Ikaragarriak izan dira azken bi urteak. Sortzen banabil, baina besteen nahietara.


Hortzmugaren obra batzuk euskaratu eta sortu ditut, Txuma Murugarrenekin Matilde maitatzeko moduak ikuskizuna egin dut eta argitaratzeko hitzaldi pare bat idatzi ditut. Hori aurten. Iaz, Urikeriak egin nuen Unai Iturriaga eta Maialen Lujanbiorekin, Hortzmugaren Zirko iluna itzuli nuen eta beste zerbait. Orain niretzako zerbait egin beharko dut. Duela hamar urtetik daukadan ideia hori etorriko da egunen batean. Horretaz gain, badaukat beste bat. Ideia potolo bi ditut. Baina arriskutsuak dira. Baina sortzeko orduan arriskuak hartu behar dira, ezta? Bai, jakina. Ni horrek mugitzen nau. Arriskuak hartzeak beldur apur bat ematen du, baina ezin zara geratu jada egin duzun horretan.

Julen Gabiria Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean


Barrie, James Matthew (1860-1937)

Peter Pan / James Matthew Barrie ; Julen Gabiria itzultzailea

(2004)

Gabiria, Julen (1973-)

Han goitik itsasoa ikusten da / Julen Gabiria

(2006)

Gabiria, Julen (1973-)

Connemara gure bihotzetan / Julen Gabiria

(2008)

Gabiria, Julen (1973-)

Han goitik itsasoa ikusten da / Julen Gabiria

(2008)

Gabiria, Julen

Iparragirre / Julen Gabiria

(2001)

Ipuin izugarriak / aukera eta sarrera, Xabier (2004) Mendiguren Elizegi ; [Bego単a Bilbao ... et al.] Marihuanazko bufandak / Patxi Zubizarreta ...[et al.] ; atarikoa, Jakoba Errekondo Perez Urraza, Karmele

(2002)

Eguzkibegi, Gadakaoko Ikastola 1966-2009 / [textuarena, Karmele Perez Urraza, Julen (2009) Gabiria eta Aniceto Ajuriagogeaskoa]


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.