Edo zu edo ni. Ixiar Rozas. Dossierra

Page 1

Edo zu edo ni Ixiar Rozas

Erabaki ausarta, baina askatzailea

Hernani, Udal Liburutegia, 2011 otsaila http://libhernani.blogspot.com/


Ixiar Rozas (Lasarte, 1972) Bizitza1 Ixiar Rozas euskal idazlea, dramaturgoa, dokumentalen egilea eta ikerlaria da. 1995ean Nafarroako Unibertsitatean Informazio-Zientzietan lizentziatu ondoren, gidoigintza masterra egin zuen Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan. Hainbat egunkari eta telebistatan kazetari eta gidoigile aritzeaz gain, zenbait koreograforekin lan egiten du pieza eszenikoak sortzen; “Performance writing�-i buruzko mintegietan parte hartzen du, halaber. 2002-2007 urteen bitartean, Italian, Bilbon eta Donostian antolatutako Periferiak (pentsamendu, praktika artistiko garaikide eta arte eszenikoen topalekua) jardunaldietako zuzendari artistikoa izan zen. 2006an Humano caracol dokumental sorta egin eta zuzendu zuen. Gaur egun, dantza garaikidean eta koreografia esperimentalean ahotsa, lengoaia eta gorputzaren arteko harremanaz tesia idazten dihardu. Gaur egungo euskal literaturako panoraman berritzaile den idazle baten aurrean gaude; aro postmodernoaren autorea izanik, bere obretan identitate pertsonal eta kolektiboa, generiko eta soziala ezartzen duen diskurtsoa eskaintzen du. Ibilbide laburrean, Ixiar Rozasek bilakaera argia erakutsi du mota guztietako generoak landuz: nobela, ipuinak, poesia eta antzerkia. 1998an idatzitako Bataioa ipuina 9808 Narrazioak ipuin bildumaren barnean eta Euskaldunon Egunkarian argitaratu zen. Era berean, 2001ean Korronteak ipuinarekin Donostia Hiria saria irabazi zuen, hurrengo urteetan idatziko zuen eleberri baten atarikoa izango zena. 2000. urtean Edo zu edo ni eleberria argitaratu zen; errealitatea eta ametsak etengabe nahastuz, ohikeria baztertzeko eta bizimodua aldatzeko ahaleginak egiten dituen emakume heldu baten istorioa da. Bizitzaren zenbait egoera jakinetan hartu beharreko garrantzi handiko erabakiak agerian utzi zituen egileak obra honetan. Rozasek Euskal Herritik kanpo du begirada, testuinguru zehatz gabeko pertsonaiak eta istorioak marrazten ditu, edozein herrialdetan pairatu daitezkeen postmodernitate eta globalizazioaren ondorioz sortutako egoerak eta ereduak. Hiria ezinbestekoa da Rozasen obretan, baina, hiriko deskripziorik eza nabarmena erakutsiz, kaleetatik noraezean dabiltzan ia ikusezinak diren pertsonaiei eskaintzen die arreta. Hiriak protagonisten barne-auziak eta munduko ikuskera baldintzatzen dituzten bizi-espazioak dira; beti ikuspuntu kritikotik, hiri-perspektiba agerian dago Rozasen narratiban eta hirinarratibatik aldakor eta kontraesankor den gizartea aurkezten digu.

1

[2011-01-17] http://www.ehu.es/ehg/literatura/idazleak/?p=830


Lanak Antzerkia •

Gau bakar bat (2004, Hiria)

Haur eta gazte literatura • • • •

Izurderen bidaia (2001, Erein) Yako (2001, Erein) Yako eta haizea (2002, Erein) Yako eta lurra (2004, Erein)

Narrazioa • •

Korronteak (2001, Kutxa) Sartu, korrontea dabil (2001, Erein)

Nobela • •

Edo zu edo ni (2000, Erein) Negutegia (2006, Pamiela)

Poesia •

Patio bat bi itsasoen artean (2001, Arabako Foru Aldundia)

Sariak • • • • • •

Euskadi Sariko finalista narratiban, Sartu, korrontea dabil, 2002 Eusko Jaurlaritzaren beka, Gau bakar bat, 2001 Donostia Hiria saria, Korronteak, 2001, Kutxa Fundazioa Ernestina de Campourcin Saria, Patio bat bi itsasoen artean, 2000, Arabako Foru Aldundia Gipuzkoako Foru Aldundiaren beka, Edo zu edo ni, 1999, Gipuzkoako Foru Aldundia Errenteriako Ereintza Literatur Lehiaketan 1go saria, Loreak lorontzietan , 1997


Edo zu edo ni Edo zu edo ni emakume batek bere bizitza pertsonalean egiten duen aukeraketaz mintzo da. Erabakia hartu ondoren bidaiabazterrean geratzen diren gauzez. Kasualitateaz eta maitasunaz mintzo da. Hirurogei urte inguruan dabilen emakumeak berealdiko astindua emango dio bizitzari. Atzean geratuko dira ordu arteko guztiak. Bizitza luze bat. Edo zu edo ni. Erabaki ausarta baina askatzailea. Bizitza eraberritu baten agindua eta haren gertutasunaren larrimina sentiarazten dio irakurleari eleberri honek. Horrela, derrigor egin behar zuen eztanda harreman zaharrak: edo zu edo ni. Horixe da mundu zaharraren epaia. Ordurako, ordea, Grazianak hartua zuen bere erabakia.

Basqueliterature2 Edo zu edo ni nobela dugu Rozasek argitaraturiko estreinako lana. Javier Rojo literatur kritikariak idatzi bezala, egileak «emakume heldu bat, Graziana, hirurogei urte ingurukoa, aukeratu du protagonista gisa. Emakume bat zeina jabetuko den, nahi gabe, bere bitzitzaren hutsaltasunaz. Familiako gainerako kideen zerbitzuan aritu da uneoro eta haientzat, baina baita bere buruarentzat ere, argi dago zein rol betetzen duen, beti ere familian duen tokiak baldintzatuta. Emakume bat, azken batean, etxekoandre, emazte eta ama moduan definitzen dena. Herriko beste andre batzuekin batera Okabe delako toki batera egindako bidaiak, non antzina akelarreak jaso zituzten kobazuloak dauden, errotik aldatuko du bere ikuspegia. (...) Alde teknikoari dagokionez, azpimarratzekoa da narratzailearen eta narrazioaren artean ezarritako jokua, zeinaren gainean eraikita dagoen obraren diskurtsoa. Modu horretan, nobelak protagonista-narratzailearen ahotsean hainbat ahots aldakor biltzen ditu, hainbat entzuleri zuzenduak, batzuetan identifikatzen zailak direnak baina protagonistarengan fokalizatuak beti. Ahots narratzaile honek ekintza, gogoeta eta elkarrizketa bildu egiten ditu, baina baita fantasia eta onirismoa ere» (Rojo, Javier. "En torno a la narrativa de Ixiar Rozas", Quimera 234, 2003ko iraila, 33-34 orr.). Mari Jose Olaziregi kritikariaren aburuz, «egitura nahiz estilo sendoan garatutako lana» dugu Edo zu edo ni. «Aitortu nahiz ez den amodioaz, bakardadearen beldurraz... edo eskuetatik ihes egiten duen bizitzaz hitz egiten zaigu eleberri honetan. Eta horretarako, errealitatea, ametsa eta fikzioa nahasten dira, argazki eta irudi aukeratuen inguruan, irakurleon begietara osatuz doan puzzlea antolatzeko. Ezin esan ohiko amodiozko istorioa denik, azken batean, amodioaz ez ezik gertutik asaldatzen gaituzten beldurrez ere hitz egiten baita bertan. Perpaus eta ahapaldi kalkulatuak, edo ezer soberan ez 2

[2011-01-17]: http://www.basqueliterature.com/Katalogoak/egileak/rozas


dagoen sentsazioa, dira Ixiar Rozasen lehenengo eleberri honen indarra bermatzen duten ezaugarriak. Horretaz guztiaz gain, eleberriak etengabe begitatzen dizkigun irudietan nabarmentzekoa da zinemaren eta poesiaren eragina. Egileak berak aitortu bezala, Grazianaren istorioa kontatzen digun nobela honetako protagonista perfilatzeko Percy Adlon-en Bagdad CafĂŠ filman oinarritu zenÂť (in Olaziregi, Mari Jose. Euskal eleberriaren historia, Labayru, Bilbo, 2002).

Kritikak3 Berrirakurri beharrekoa (...) Oinarrian aukeraketa bat duen liburua. Aukeratzeak, bizitza honetan, zerbait utzi beharra esan nahi du, beste zerbait hartzeko. Horregatik, ardura eta tragikotasuna aipatu behar dira ezaugarri gisa. Aukeratu dugunari baino gehiago, utzi dugunari erreparatzen diogulako askotan. Horregatik, nahigabe hori, horregatik, utziko dugunarekiko ardura hori. Igartzen zaio zinema eta poesiaren eragina Ixiar Rozasen liburuari. Kontatutakoari eta kontatzeko moduari erreparatzen badiogu behintzat. Kezkak, zalantzak eta minak etengabe. Baina benetan liluratu gaituena, kontatutakoa baino gehiago, kontatuta dagoen modua izan da. Adierazgarria izan liteke baina, zinez. Idatzitako formari erreparatzen badiozue txundituko zarete. Lehen pertsona poetikoan narratutako istorioa. Graziana izeneko 58 urteko emakume bat dugu pertsonaia nagusi. Bigarren mailan sendia, senarra, alaba eta lagunak. Eta Bi begi ingurukoari erreparatzeko. Irakurleari luzatzen zaizkion bi begi. Lainotuko zaizkion begiak. Ingurukoaz ohartu eta aldatzeko. Errealitatea iraultzeko. Edo eguneroko monotonia aldrebesa. Hori kontatzeko, esaldi laburrak, adreiluzko hitzak. Horma sendoak osatzeko. Esaldi labur eta zehatzak. Trebeki jositako paragrafoak, orbainak zabaltzen dituzten lerroz osatuta. Ageriko ordenarik gabeko egitura, baina amaieran osotasunaren irudia daramana. Atzoko oroitzapenak, gaurko erronkak eta etorkizuneko gurariak iragartzeko nahiak uztartuz pertsonaien ahotan. Elkarrizketa ez zuzenak, pentsamenduak, telegramak bihotzetik. Hiztegi poetiko ageriko bat. Eta irakurriz bakarrik atera ahal diren beste hainbat eta hainbat gertakari eta sentsazio. (‌) Jon Benito Gara, 2001-02-17

Bizitza berreskuratuz Ixiar Rozas gure artean eleberrigintzan hasi berria den idazlea da. Izan ere, Edo zu edo ni bere lehenengo eleberria da, baina bere idazkeran eta istorioa aurrera eramateko jarioan gehienetan hasi berriengan aurkitzen ez den erreztasuna nabaritzen zaio. Beharbada, honetan eragina eduki dezake kazetaritzan eta gidoilari moduan egiten duen lanak. Edo zu edo ni nobelaren argumentua bikote baten banaketan oinarritzen da. Gaztaroa atzean utzi duen 60 urteko emakume batek (Graziana du izena) galdutako 3

Kritika hauek osorik eta gehiago helbide honetan: http://zubitegia.armiarma.com/?i=151 [2011-01-17]


bizitzaren lema berreskuratu nahi duelarik, bere neurriko erabakia ez dirudiena hartzen ausartzen da, ordura arte bizitzaren oinarria eta funtsa izan dituen gauzak atzean utzi eta bide ezezagunetara saiatu baita. Etxeko andrea, emaztea, ama, hau da, besteen funtzioan eta bere familiarako bakarrik bizi izan den emakumea askatasun berria dirudienarekin topatuko da bat-batean, hartu behar dituen erabakien aurrean zalantzakor. Narrazioaren hari nagusia banaketaren inguruan biltzen delarik ere, bestelako bideetatik jotzen du eleberriak askotan. Istorioa denboran aurrera eta atzera mugitzen da, pertsonaiaren oroitzapenak eta momentuko gertaerak nahasiz. Bestetan, ametsa eta errealitatea maila berean agertzen dira, gehiegi bereiztu gabe, gertaerei giro onirikoa emanez. Irakurleak behin baino gehiagotan dudak izan ditzake irakurtzen duena errealitatearen ala ametsaren munduan ote dagoen, errealitatea eta ametsa bereizterik ez bailegoen. Idazkera dela-eta, zatikatua da, inpresionista nonbait. Honetan paralelismoren bat aurki daiteke idazkera honen eta protagonistak denbora pasa moduan pintatzen duen koadroaren artean. Aipagarria da, baita ere, narratzailearekin eta ikuspuntuekin egiten den erabilera aberatsa. Hitz gutxitan laburbiltzeko, eleberria interesgarria dugu Ixiar Rozasen hau, besteak beste, euskal literaturan gutxitan agertu ohi diren gaia eta pertsonaiak erabili baititu. Javier Rojo Ipar Atea, 2001

Denboraren indarra Ixiar Rozasen lehen eleberria dugu. Ausarta bat egituraz nola gaiaz; hala esango nuke behintzat. Lehenari dagokionez, egituran alegia, ez da lineala, ezta zirkularra ere: Ez du zerikusirik kanpoko denborarekin, erlojuaz neurtzen den horrekin, erlojuak bizi dela sinestarazten digunarekin hain zuzen. Beste denbora klase bat da, barnekoa oso, intimoa, baina ez da poetek adierazten duten hori, ez da bihotz taupadek ahalbideratzen duten hori, ez da sentimenduek iristen duten hori. Beste denbora klase bat da, hemen, munduan dagoena, baina era berean mundutik desagertzen dena. Izan ere, batzuetan denbora hori, nobelako denbora, denbora eza baita. Da eta ez da. Nola adierazi? Denborarena da niri gehien gustatzen zaidana nobelan. Pertsonaiaren indarra eta kemena ahazteke. Graciana Barrenetxea (G.B), emakume adinean sartuxea, bere bizitzaz baste egin beharrean, bere bizitza aldatzea erabakitzen du. Edo zu edo ni, non besterik ez da finean, norberak erabakien aurrean norberaren interesak eta desioak zaindu behar dituela baino. Nobela, bestalde, detaile txikiz josita dago, fantasia txikiz, misterio txikiz, barne deskripzio txikiz, politak batzuk. Esan daiteke nobelaren idazketak, zeharbidez gehienetan, errealitate lainotsuetara eramaten gaituela, esaten dena gertatzen dela, errealitatea eta ametsa, edo irudipena behintzat, biak bat direla adierazi nahian edo. Horregatik ematen du behin eta berriro ari zaigula historia bera errepikatzen, edo historia bera agertzen zaigula kamara motelean bezala, alde guztietatik inongo arazorik gabe harrapa dezagun. Felipe Juaristi El Diario Vasco, 2000-12-16


Ixiar Rozas Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean

9808 narrazioak

(1998)

Begiradak : miradas y memorias desde el margen = Glances and memories from the fringes / koordinatzaileak = coordinadores = editors, Ixiar (2005) Rozas, Dario Malventi ; ilustrazioak eta diseinua = ilustraciones y diseño = pictures and design, Concetta Probanza Marihuanazko bufandak / Patxi Zubizarreta ...[et al.] ; atarikoa, Jakoba Errekondo

(2002)

Metamorphoses : words and worlds=hitzak eta biz(h)itzak / special issue guest edited by Reyes Lázaro

(2004)

Rozas, Ixiar (1972-)

Edo zu edo ni / Ixiar Rozas

(2000

Rozas, Ixiar (1972-)

Izurderen bidala / Ixiar Rozas ; marrazkiak, Concetta Probanza

(2001)

Rozas, Ixiar (1972-)

Korronteak / Ixiar Rozas

(2001)

Rozas, Ixiar (1972-)

Luego les separa la noche / Ixiar Rozas

(2003)

Rozas, Ixiar (1972-)

Negutegia = Invernario / [Ixiar Rozas ; traducción al castellano Ixiar Rozas]

(2010)

Rozas, Ixiar (1972-)

Patio bat bi itsasoen artean / Castillo Suárez

(2001)

Rozas, Ixiar (1972-)

Sartu, korrontea dabil / Ixiar Rozas

(2001)

Rozas, Ixiar (1972-)

Una sola noche = gau bakar bat / Ixiar Rozas

(2004)

Rozas, Ixiar (1972-)

Yako / Ixiar Rozas ; marrazkiak, Iñaki Martiarena (2001) "Mattin"

Rozas, Ixiar (1972-)

Yako eta haizea / Ixiar Rozas ; marrazkiak, Iñaki Martiarena "Mattin"

(2002)

Rozas, Ixiar (1972-)

Yako eta lurra / Ixiar Rozas ; marrazkiak, Iñaki Martiarena "Mattin"

(2004)


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.