Eta emakumeari sugeak esan zion. Lourdes O単ederra
Udal Liburutegian Literatur solasaldiak. 2009ko maiatzaren 19an
Oñederra, Lurdes Donostia – Gipuzkoa,
1
1958
Jaio: 1958 Donostia - Gipuzkoa BIBLIOGRAFIA
•
NOBELA
o •
Beste batzuk
o o
Eta Eta Eta Eta Eta
1
Eta emakumeari sugeak esan zion 1999, Erein
KRITIKAK emakumeari sugeak emakumeari sugeak emakumeari sugeak emakumeari sugeak emakumeari sugeak
Euskal fonologia : palatalizazioa : asimilazioa eta hots sinbolismoa / Miren Lourdes Oñederra, 1990 Fonetika fonologia : hitzez hitz, 2004, Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua, 2004
esan esan esan esan esan
zion, zion, zion, zion, zion,
A. Iban, Euskaldunon Egunkaria, 2000-01-15 F. Juaristi, El Diario Vasco, 2000-03-25 M. Jose Olaziregi, Euskaldunon Egunkaria, 2000-03-25 J. Rojo, El Correo, 2000-04-26 G. Urbizu, Euskaldunon Egunkaria, 2002-12-26
Hemendik hartuta: http://zubitegia.armiarma.com/egileak/00230.htm (2009/04/23)
Eta emakumeari2 sugeak esan zion Gorka Urbizu "Eta emakumeari sugeak esan zion" Lourdes Oñederra Erein, 1999
La conjura de los necios gomendatu behar nuen, baina etxeko literatura defendatuko dut, oso bestelako aldartea duen obra bat komentatuz. Lourdes Oñederrak liburu bakarra du artean (Artean, esanen nuke), baina nahikoa izan du bere bihotza guztiz hustu eta besteona txikitzeko. Liburuko protagonista, Teresa, adin ertaineko emakumea da (30-40 urte); zorionaren itxura estandarrari erreparatuz, behintzat, lanpostu eta senar egokia duena, gizartean arrakasta lortu duen andrea. Baina oroitzapen batek barrua jaten dio, bakardade ikaragarri bat agerian utziz. Gizonon afektibitaterako abilezia ezbaian jartzen dela ikus dezake batek, baina ez da hori bilatzen dena, aitormen hutsa da liburua. Euskal Herriko Marcela Serrano balitz bezala, baina, euskaraz, eta are hunkigarriago, Oñederraren Eta emakumeari sugeak esan zion irakurtzen duenak egilearen sentsazio eta ezinen mamia dastatu ahal izango du, inongo iragazkirik gabe, bere horretan, bere gordintasun horretan. Inork esan zuen edonora zoazela ere, arazoak zure hatuan joanen direla beti. Hori dateke liburu honen ardatza, kontatzen den bidaia baino gehiago. Gauza bat baita bakardadea sentitzea, baina hura literaturaren (literatura femeninoaren) bisturiaz disekzionatzea, etsipena liburu egitea ez da batere erraza. Eta eleberri honek hori du bertute. Nahiko liburu ezkorra izan arren, benetan hunkitu ninduen, eta hori da nik ezelako arte espresiotan bilatzen dudana. Batzuetan, irribarrea izanen da; besteetan, hausnarketa, gaurkoan hauxe etorri zait burura, nire liburu kuttunenen artean dudalako. Eri nengoela oparitu zidaten (korreoz liburu bat jasotzeak ematen duen emozio estrarekin), eta horrek ere agian markatu ninduen irakurtzeko orduan, liburuak horixe baitira: liburua gehi norberak irakurtzen dueneko testuingurua. Hemendik eskerrak oparia egin zidan horri. Ea noiz egoten gaittuken! Euskaldunon Egunkaria, 2002-12-26
Eta emakumeari sugeak esan zion / Lourdes Oñederra / Erein, 19993 Zer esan ote zion sugeak emakumeari? Mari Jose Olaziregi / Euskaldunon Egunkaria, 2000-03-25 Mendebaldeko testurik izugarrienetakoari egindako erreferentziak ematen dio hasiera nobela honi. Sagarra janez gero, Jainkoa bezalakoak izango zirela, jakituria guztiaren jabe, agindu omen zion sugeak Evari. Ezin horrelako promesa bati ezetz esan eta ondorioak ezagunak zaizkigu: zigorra eta errua. Eta… emakumezkoaren kasuan, gizonekiko menpekotasunean bizitzera kondenatuta egotea. Pasarte gutxi izango dira aipatutakoa bezain 2 3
Hemendik hartuta: http://www.susa-literatura.com/kritikak/krit0651.htm (2009/04/17) Hemndik hartuta: http://kritikak.armiarma.com/?p=2800 (2009 / 04/20)
iradokitzaileak eta horregatik, nobela honen irudi-sorburu egoki ere bihurtzen da. Baina horretan geratzen da kontua, Biblia ez baita nobela honen abiapuntu tematikoa. Oñederraren nobela honek gizonezkoen eta emakumezkoen arteko amildegiaz, bakardadeaz, bilaketa ororen alferrikakotasunaz edo gure bizitzari zentzua ematen dioten istorio nahiz kontsignen hutsaltasunaz hitz egiten digu. Literatur lan on guztietan bezala, gure oso barrukoak diren bizikizun eta ezinegonak testuratu dizkigu narratzaileak. 100 metro nobelaren epilogo ezagunak edo Ere, Oh Euzkadi! nahiz EGUNKARIAn argitara emandako lanek egilearen lehenengo nobela hau interesgarria izango zela agintzen baziguten, nire irakurleigurikimenak bete egin direla esanez jarraitu beharko nuke. Azkenaldian irakurri dudan nobelarik sendo eta erakargarriena iruditu zait, artifizio literario gutxikoa, baina aldi berean, forma literarioaren aldetik, trinkoa. Hogeita hamabost urteko protagonistak, Teresak, W-ra (Vienara) egiten duen bidaia fisikoa bihurtzen da emakumezko honen barne-bidaia irudikatzeko aitzakia narratiboa. Hasieratik bertatik aipatzen zaizkigun irudi eta erreferentzietan (The four seasons-en (1986) gizakiaren adin desberdinak margotu zituen Jaspers Johns margolaria, A. Vivialdi edo F. De André-ren kanta), badakigu heriotza izan ezean, beste helmugarik ez duen bidaia baten aurrean gaudela. Baina hori bakarrik ez, urtaroen kronologia-ziklikoari eusten dion nobela honetan, hasierako atalean jakinarazten zaizkigu istorioaren klabe guztiak, baita amaiera bera ere: Teresak 10 urte darama ezkonduta (”urte gehiegi aspertuta egoteko”) eta bere nekea arindu nahian egindako bidaia honen ostean, nekatuago eta bakardade handiagoz geratuko da (17). Eta Vienan gaudenez, mende hasieran Habsburgotarren dekadentzia bizi izan zuen hirian, ulergarria da L. Wittgenstein aipatzea. Bera izan zen adierazpide artistiko desberdinetan hedatuz zihoazen aire berritzaileak hizkuntzaren filosofiaren eremura eraman zituena. Txikitako Teresari Alegiako hiletetan izan zuen lehengo ezusteak hizkuntzak errealitatearekin duen etena erakutsi bazion, heldutasuneko Teresak badaki etengabe traizio egiten dioten hitz horietan (maitasuna, adiskidetasuna, ilusioak…) babes aurkitzera kondenatuta dagoela. Horregatik, Becketten pertsonaien antzera, “kontatu, esan, hitz egin” (133) beste irtenbiderik ez du, nahiz eta, badakien, hitzok, txikitatik bermatutako ilusioak, guztiz susmagarriak direla (L’Ere du soupçon deitu zion beste hark gure aro garaikideari). Modu honetan, elementu horiekin guztiekin antolatuz doan nobela honek, generoen arteko mugekin, paragrafoen kokapen eta antolaketarekin, jolasten du. Kontua ez da bakarrik pertsonaia nagusiaren baitan gertatzen den bilakaera testuratzea, aldaketa hori deskribatzeko behar diren ohiko tresna narratiboak iraultzea ere bai. Hauen artean, bigarren pertsonaren erabilera edo nobelaren kronologia linealaren iraulketa aipatu beharko genituzke. Teresa da nobelaren gune nagusia, eta pertsonaia batetik bestera etengabe mugituz doan narraziofokoak ere harengana eramaten gaitu beti. Pertsonaien bizikizun ezkutuenak testuratuz, sentsualtasun handiz marrazten dira usain (perfumearen limoi
usaina), mugimendu (eskuena), ikusmen (duralexak) edo ukimenek eragindako zirrarak. Mendeetan zehar koadro nahiz liburuen ilustrazioetan emakumeak irudikatu diren moduan, Teresak leihotik begira ematen ditu orduak, etxearen edo oroimenen babesean gorderik. Alferrikakoa zaie nobelako pertsonaia maskulinoei harengana hurbiltzen ahalegintzea, urruti, oso urruti baitago. Eta horixe da, hain justu, nobela honen gune tematikoa osatzen duen funtsezko kontua: emakumezkoen eta gizonezkoen arteko urruntasuna, bizitzeko eta sentitzeko modu desberdintasuna, ezinulertu erabatekoa. Teresaren senar altu intelijenteak, bihotzean daraman Luisek, Imanol gazte erakargarri hark,…. Genoako hotelean lehenengoz dardarazi zuenak,… ez dute, inondik ere, ulertumaitatu-asebete. Hasieran datorren Dire Straits-en kantan dioen moduan (”when we make love you used to cry”), zerbaitegatik egiten dute negar emakumezkoek amodioa egiten dutenean. Seguraski, Teresak dioen bezala, gizonezkoen maitasuna elastikoa dela pentsatzen dutelako, ulertezinak, ukiezinak direla somatzen dutelako. Nola adierazi kontua Belle de jour edo Le dernière metro (122) filmetako protagonistak hain ongi irudikatu ziguna oroitu gabe. Amodioa, sexua, ilusioak,… eta ziurra den gauza bakarra: heriotza. Osagai horiek guztiak ditu liburu honek,… eta protagonistaren erabaki ausarta amaieran, guztiarekin eten eta berriro hastera bultzatzen duena. Edozein aldertitatik begiratuta ere, nobela hunkigarria idatzi digu Oñederrak. Niri dagokidanez, bigarrenaren zain geratzen naiz.
Hizkuntzaren damak4 Euskaltzaindiak lau emakumezko kide ditu martxotik, historian lehen aldiz XABIER G. ARGÜELLO - Bilbo - 05/11/2007
Emakumeen ahotsa sendotuz doa Euskaltzaindiaren barruan. Biztanleen erdiak izanda ere, emakumeek ordezkari bakarra izan dute luzaro euskararen akademian, harik eta, 2005ean, Argomaizen egindako XIV. Barne Jardunaldien buruan, Euskaltzaindiak "ere barne ibilbidean gizon eta andreen berdintasunerako politikak" sustatzearen aldeko apustua aldarrikatu zuen arte....
Bosgarrena, hilaren bukaeran
Azken orduko eragozpenik ezean, Euskaltzaindiak beste emakume bat izendatuko du euskaltzain oso hilaren amaieran: Lurdes Oñederra donostiarra, EHUko irakaslea eta 2000 urteko Euskadi Sariaren irabazlea Eta emakumeari sugeak esan zion nobelari esker. Oñederra euskaltzain urgazle izendatu zuten duela 11 urte, eta Euskaltzaindiko Ahoskera Batzordearen barruan, lan eskerga egin zuen euskararen fonetika normatibizatzeko. Aurrerantzean, beraz, bost izango dira Euskaltzaindiko osoko bilkuretan parte hartuko duten emakumeak. Oñederraren kasuan, aurrekoetan bezalaxe, "esperientzia da garrantzitsua, ez generoa", oraingo emakume euskaltzainek azpimarratu dutenez. Bere lana garrantzitsua izan daiteke Euskaltzaindiak euskara naturalaren alde egin duen apustua aurrera ateratzeko. Ildo honetan, Euskaltzaindiko emakume akademikoek ezinbestekotzat jo dute "hizkuntzaerabileraren paradigma egungo gizartera egokitzea". "Berebiziko kultur aldaketa izan du urteotan gizarteak, eta ondorioz, euskarak etorkizunik izango badu, XXI. 4
Hemendik hartutako artikuluaren laburpena: http://www.elpais.com/articulo/pais/vasco/Hizkuntzaren/damak/elpepuesppvs/20071105elpvas_8/Tes (2009/05/423)
mendeko gizarte digitalaren baitan sendotu beharra dago bere bizi-iraupena", azaldu du Ana Toledok. Sagrario Alemanek proposamen zehatza egin du: "egungo batzordeez gain, beste batzorde bat sortu beharko litzateke erabilerari buruz, horixe baita etorkizunera begira dugun erronka nagusia". Lurdes O単ederra Euskaltzaindiko 30. dominaz jabetuko da (29.a Joan Mari Torrealdairentzat izango da). Euskaltzaindiak sei euskaltzain-postu berri sortu ditu aurten -hiruna gizon eta emakumerentzat-, eta 2008aren hasieran, beste euskaltzain oso berri bat izendatuko du.
Lourdes Oñederra ELSN5-ko sarean
5
Oñederra, Lourdes (1958-)
Eta emakumeari sugeak esan zion / Lourdes Oñederra
(1999)
Oñederra, Lourdes (1958-)
Eta emakumeari sugeak esan zion / Lourdes Oñederra
(1999)
Oñederra, Lourdes (1958-)
Y la serpiente dijo a la mujer / Lourdes Oñederra (1999) ; [traducción, Iñaki Iñurreta]
Oñederra, Lourdes (1958-)
Eta emakumeari sugeak esan zion / Lourdes Oñederra
(1999)
Oñederra, Lourdes (1958-)
Eta emakumeari sugeak esan zion / Lourdes Oñederra
(1999)
Oñederra, Lourdes (1958-)
Eta emakumeari sugeak esan zion / Lourdes Oñederra
(2002)
Oñederra, Lourdes (1958-)
Euskal fonologia : palatalizazioa : asimilazioa eta (1990) hots sinbolismoa / Miren Lourdes Oñederra
Oñederra, Lourdes (1958-)
Eta emakumeari sugeak esan zion / Lourdes Oñederra
(1999)
Oñederra, Lourdes (1958-)
Y la sepiente dijo a la mujer / Lourdes Oñederra
(2000)
Oñederra, Lourdes (1958-)
Y la serpiente dijo a la mujer / Lourdes Oñederra (2000)
Oñederra, Lourdes (1958-)
Y la serpiente le dijo a la mujer / Lourdes Oñederra ; [traducción, Iñaki Iñurreta]
(2000)
Oñederra, Lourdes (1958-)
Fonetika fonologia : hitzez hitz / Miren Lourdes Oñederra Olaizola
(2004)
Oñederra, Lourdes (1958-)
Y la serpiente dijo a la mujer / Lourdes Oñederra (2002) ; [traducción, Iñaki Iñurreta]
Oñederra, Lourdes (1958-)
And the serpent said to the woman / M. L. Oñederra ; translated from basque by Kristin Addis
(2005)
Süskind, Patrick
Sommer jaunaren istorioa / Patrick Süskind ; itzultzailea, Miren Lourdes Oñederra ; [Sempéren irudiak]
(2007)
Süskind, Patrick
Sommer jaunaren istorioa / Patrick Süskind ; itzultzailea, Miren Lourdes Oñederra ; [Sempéren irudiak]
(2008)
Urkiza, Ana (1969-)
Zortzi unibertso : zortzi idazle : elkarrizketak / Ana Urkiza
(2006)
Euskal Liburutegi Sare Nazionala