Euli-giro Uxue Alberdi Batzuetan, amorru-kolpeak jota, korrika egitera irteten da kostaldeko errepidera. Akitu arte egiten du, bebarruan sartu eta nekeak kolpetik erasaten dion arte. Gainerakoan, halako harridura goibel batekin mugitzen da, poliki, etxeari atera zaizkion ertz berriekin min hartzeko beldur balitz bezala. Haserrea argaldu eta abaildurak hartzen dutenetan geldirik geratzen da lekurik absurduenean: komunontzian eserita edo gela baten erdian zutik... (92. or.)
Solasaldiak Solasaldiak
Hernani, Udal Liburutegia 2015 apirila