Gau ilunekoak Joseba Sarrionandia
Nekez uzten du sorterria sustraiak bertan dituenak. Nekez uzten du lurra zuhaitzak ez bada abaildu eta oholetan. Ez du niniak begia uzten ez bada erroien mokoetan. Nekez uzten du gezalak itsasoa ez hareak basamortua. Ez du liliak udaberria uzten ez elurrak zuritasuna. Sorterria nekez uzten du sustraiak bertan dituenak.
Hernani, Udal Liburutegia, abenduak 15
Joseba Sarrionandia Biografia1
Euskal Filologian lizentziatu zen Bilboko Deustuko Unibertsitatean eta euskara irakasle moduan lan egin zuen. Bergarako UNEDen fonetika irakasle izan zen eta Udako Euskal Unibertsitatean ere parte hartu zuen. "Zeruko Argia", "Anaitasuna", "Jakin" eta "Oh Euzkadi"n eman zituen argitara bere lehen lanak, eta Pott Bandako kideetako bat izan zen, Bernardo Atxaga, Manu Ertzilla, Ruper Ordorika, Jon Juaristi, Joxemari Iturralde eta beste hainbat idazlerekin batera. Ibaizabal aldizkariaren sortzaileetako bat ere izan zen. Lan originalez gain, literatura unibertsaleko autoreak euskaratu ditu, batez ere ingelesezko literaturakoak, tartean Samuel Taylor Coleridgeen The Rime of the Ancient Marineer poema narratibo luzea (Marinel Zaharraren Balada), poesia erromantikoaren gailurretako bat. 1980an, ETAko kidea zela eta, Espainiako poliziak atxilotu eta 22 urteko espetxe zigorra ezarri zioten. Ordutik, preso izatearen errealitatea bere obran hainbat aldiz ukitu du. 1985eko San Fermin egunean ihes egitea lortu zuen, Martuteneko espetxearen barruan Imanol kantariak emandako kontzertu baten aukera baliatuz, Iñaki Pikabea presoarekin batera bozgoragailu batean ostenduta. Gertaera haren omenez Kortatu taldeak Sarri, Sarri kanta ospetsua egin zuen. Ordutik, iheslari bizi da (dagoeneko, Espainiako legeen arabera, haren delituek preskribatu badute ere) eta, hain zuzen, iheslari erbesteratuarena izan da haren obraren beste gai nagusia , Lagun Izoztua eleberrian, esate baterako, ikus daitekeen moduan. Klandestinitatean bizi izan arren, liburuak argitaratzen jarraitu du eta hainbat musikarirekin elkarlanean aritu da: Mikel Laboa, Ruper Ordorika, Fermin Muguruza eta beste musikari askori helarazi dizkie bere poemak gutunen bidez. Esan Ozenki eta Txalaparta disko-etxeeek elkarlanean Hau da ene ondasun guzia disko-liburua argitaratu zuten, idazlearen poema musikatuekin.
1
Informazioa hemendik hartua (2009-11-13): http://eu.wikipedia.org/wiki/Joseba_Sarrionandia
Eragina Gabriel Aresti, Yon Etxaide, Jon Mirande, Vladimir Holan, Celso Emilio Ferreiro, Alvaro Cunqueiro, Herman Melville, Robert Louis Stevenson, Joseph Conrad, Samuel Tayor Coleridge, Fernando Pessoa
Sariak •
Ignacio Aldekoa Saria 1980an Maggie, indazu kamamila ipuinagatik.
•
Resurreccion Maria Azkue Saria 1980an Izuen gordelekuetan barrenagatik.
•
Bilbaoko Hiriaren Saria 1980an Enperadore eroa ipuinagatik.
•
Kritika Saria 1986an Atabala eta euriagatik eta 2001ean Lagun izoztuagatik.
Egindako lanak Poesia •
"Izuen gordelekuetan barrena". Bilboko Aurrezki Kutxa, Bilbo, 1981.
•
"Intxaur azal baten barruan. Eguberri amarauna". Amnistiaren Aldeko Batzordeak, Lizarran inprimatua, 1983.
•
"Alkohola poemak". Pamiela, Iruñea, 1984. Beste askorekin batera.
•
"Marinel Zaharrak". Elkar, Iruñea, 1987.
•
"Gartzelako poemak". Susa, Iruñea, 1992.
•
"Hnuy illa nyha majah yahoo (poemak 1985-1995)". Elkar, Donostia, 1995.
•
"Hau da ene ondasun guzia". Txalaparta, Tafalla, 1999.
•
"XX. mendeko poesia kaierak. Joseba Sarrionandia". Susa, Iruñea, 2002. Koldo Izagirreren antologia.
Narrazioa •
"Narrazioak". Elkar, Donostia, 1983.
•
"Atabala eta euria". Elkar, Donostia, 1986.
•
"Ifar aldeko orduak". Elkar, Donostia, 1990.
•
"Miopeak, bizikletak eta beste langabetu batzuk". Erein, Donostia, 1995.
•
"Lagun izoztua" Elkar, Donostia, 2001.
•
"Kolosala izango da". Txalaparta, Tafalla. 2003.
•
"Gau ilunekoak" Elkar, Donostia, 2008.
Saiakera •
"Ni ez naiz hemengoa". Pamiela. Iruñea, 1985.
•
"Marginalia". Elkar, Donostia, 1988.
•
"Ez gara gure baitakoak". Pamiela. Iruñea, 1989.
•
"Han izanik hona naiz". Elkar, Donostia, 1992.
•
"Hitzen ondoeza". Txalaparta, Tafalla, 1997.
•
"Akordatzen". Txalaparta, Tafalla, 2004.
Haur literatura •
"Izeba Mariasunen ipuinak". Elkar, Donostia, 1989.
•
"Ainhoari gutunak". Elkar, Donostia, 1990.
•
"Harrapatutako txorien hegalak". Baigorri argitaletxea, Deba, 2005.
•
"Munduko zazpi herrialdetako ipuinak". Pamiela, Iruñea, 2008.
Itzulpenak (Alter ego batzuk) Joseba Sarrionandiak, gainera, hainbat idazleren lanak itzuli ditu eta euren inguruan askotan jarduten da bere liburuetan: •
Samuel Tayor Coleridge. Ottery St. Mary. (1772-1834). Marinel zaharraren balada. Pamiela, Iruñea, 1995.
•
Konstantino Kavafis. Alexandria. (1863-1933).
•
Thomas Stearns Eliot. St.Louis. Missouri. (1888-1965). Eliot euskaraz ("Lur eremua" poema). Hordago, Donostia, 1983.
•
Fernando Pessoa. Lisboa. (1888-1935). Marinela. Susa, Zarautz, 1985.
•
Manuel Bandeira. Antologia. Pamiela, Iruñea, 1999.
•
Hamahiru ate (Umore beltzaren antologia). Elkar, Donostia, 1985 (Mitxel Sarasketarekin batera).
•
Poemas naufragos (Galegoz heldutako poemak). Susa, Zarautz, 1991.
Kolaborazio periodistikoak •
Pott aldizkariarekin.
•
Zeruko Argia aldizkariarekin.
•
Ibaizabal aldizkariarekin.
•
Anaitasuna aldizkariarekin.
•
Nabarra aldizkariarekin.
Beste hizkuntzetan •
"Narrazioak" o
Katalanez: Narracions, Editorial Pòrtic, Barcelona, 1986. (Itzultzailea: Josep Daurella)
o
Italieraz: Lo scrittore e la sua ombra, Giovanni Tranchida editore, Milan, 2002. (Itzultzailea: Roberta Gozzi)
•
"Ni ez naiz hemengoa" o
Gazteleraz: No soy de aquí, Hiru, Hondarribia, 1991. (Itzultzailea: Bego Montorio)
o
Alemanez: Von Nirgendwo und Uberall, Verlag Libertäre Assoziation, Hamburg, 1995. (Itzultzailea: Ruth Baier)
•
"Atabala eta euria" o
Galegoz (argitaragabea): Chuva e tamboril. (Itzultzailea: Tereixa Hernandez Adeba)
•
"Hau da ene ondasun guzia"
o
Bost hizkuntzetan argitaraturiko lana (euskaraz, alemanez, ingelesez, espainolez eta frantsesez): Hau da ene ondasun guzia, Txalaparta, Tafalla, 1999.
"Lagun izoztua"
•
o
Alemanez: Der gefrorene Mann, Blumenbar, Munich, 2007. (Itzultzaileak: Petra Elser eta Raul Zelik)
Gau ilunekoak lanari buruz...
'Gau ilunekoak' idatzi du Joseba Sarrionaindiak, «biderkatzeko gaitasuna duen liburu bitxia»2 Bere laburrean, irakurketa mota askotarako bidea ematen du dotore editatutako ipuinak 15.11.08 NEREA AZURMENDI | DONOSTIA.
DV. Dagoen lekutik, barruan mezua daraman beste boteila bat bidali du Joseba Sarrionandiak (Iurreta, 1958): Gau ilunekoak ipuina, «liburu aberatsa, berezia eta bitxia» Joxemari Iturralderen hitzetan, Elkar argitaletxeak dotore asko editatu duena. Bitxi bat izango balitz bezala. «Egilerik ezean, testua dugu» esan zuen Xabier Mendiguren editoreak aurkezpenean, baina testuak ere izan zuen nork xehatu, Joxemari Iturralde idazleak eta Aitzpea Azkorbebeitia irakasleak -eta Sarrionaindiari buruzko tesi baten egilea- egin baitzuten horren eta irakurlearen arteko zubi lana. Liburuan presentzia oso garrantzitsua duten marrazkien egile Maite Gurrutxaga ilustratzaile amezketar gazteak osatu zuen laukoa. Liburu iradokitzailea Gau ilunekoak liburu bilakatutako ipuin bat da, foliotan jarrita orrialde gehiegiren beharrik izango ez zuena. Kontaketa fantastikoa, argirik gabeko planeta batetik alde egin eta Baionako portuko almazenetan harrapatuta gelditu den izaki baten gorabeherei buruzkoa. «Kaxak atontzen beharrean nenbilela, bitxo arraro bat ikusi nuen, pikupasen antzeko begiak dituena», dio liburuan «inmigrante ilegala» aurkitu duen beharginak. Urrutiko planeta iluneko izakiaren historia da ipuina, kontakizun irudimentsu, garbi eta xumea, haurrek ere disfrutatuko dutena. Baina, Azkorbebeitiak azpimarratu bezala, «segituan sortzen da trasposizioa egiteko tentazioa. 2
Informazioa hemendik hartuta (2009-11-13):
http://www.diariovasco.com/20081115/cultura/ilunekoak-idatzi-joseba-sarrionaindiak20081115.html
Beste klabe batzuetan ere irakur daiteke, eta idatzita dagoen moduan idatzita dagoelako sentitzen dugu tentazio hori». Sarrionandiaren azkenaldiko literaturaren ezaugarria da, Azkorbebeitiaren hitzetan, irakurketa askotarako bideak zabaltze hori, «esplizituki esaten duenaren eta esaten ez duenaren arteko jolasa». Eta, «liburu iradokitzaile honetan, esaten ez den hori da garrantzitsua, hor dago mamia». Liburu asko egon daitezke, beraz, liburu bakarrean. Batetik, irakurleak, aukeratzen duen irakurketaren arabera, osatzen laguntzen duena. Bestetik, Iturraldek gogora ekarri zuenez, Sarrionandiak «irakurleari bidaltzen dizkion erreferentzia eta keinu literarioen bitartez» antzeman daitezkeenak: Printxe Txikia, Saramagoren itsutasunari buruzko saiakera, Sábatoren tunela, Beckett edota Kafkaren arrastoa... Ispilu jokoa ere badela azpimarratu zuen Iturraldek, «kontatzen den guztia hemen ere» gerta daitekeelako. Irakurketa politikorako bidea ere eman dezake, noski, Sarrionaindia poeta eta Sarrionaindia ipuingilea uztartzen dituen testuak. Egilearen beste lan lirikoago batzuen aldean, baina bere ibilbidean erabat txertatua, honakoa «alegorikoa, sinbolikoa, filosofikoa...» da, «aberatsa, berezia eta bitxia». Berehala bukatzen dena baina, bukatu bezain pronto, berriro irakurtzeko gogoa ematen duena, «birgaitzeko gaitasuna» baitu. Iluna, pesimista eta, aldi berean, «umore finari» tokia egiten diona. Edizio izugarri zainduan kaleratua, testuarekin batera sortuak diruditen ilustrazioz hornitua. Behin eta berriz ukitu, begiratu eta irakurtzeko modukoa.
Mitoak mito3 Ion Olano Carlos Gara (2009-03-06)
(...) Ipuinak duen itxuragatik, ematen du irakurketa alegorikoa eskatzen duela, sinboloak interpretatzean datzala kontakizunaren giltza. Izenburuko pleonasmotik hasita (gaua iluna baita berez) eta liburuko ilustrazioei nahiz diseinuaren zuri-beltzari erreparatuta, nabarmen geratzen da kontakizuna kontrastez eta aurkakoz osatzen dela. “Errepublika” laneko VII. liburukian Platonek azaltzen duen «leizearen mitoa» ekarri dit gogora behin baino gehiagotan. Izan ere, argiak eta itzalak kontakizun bietan duten garrantzia, argiaren bila joandakoen figura (Platonen kasuan, filosofoa; Sarrionandiarenean, inkonformistak) eta argiaren berri ematean eragindakoa kontuan hartuta, paralelismo handia dago lan bien artean. Baina jakina, ia 2.400 urte pasa dira batetik bestera, argia eta ilunaren kontura gertakari izugarriak jazo dira: Afrikako eta Amerikako sarraskiak, mundu-gerrak, Auschwitz eta Gaza, gu geu gaude halaber bien artean. Hori ere kontuan hartzeko modukoa da, ez baita gauza bera Antzinako «argia » eta gaur egungoa. Liburuko ilustrazioak, formatua eta diseinua paregabeak iruditu zaizkit: liburuari objektu gisa egindako gorazarrea. Testuari dagokionez, mitopoiesitik hurbil geratu da “Gau ilunekoak”, baina mito izatera helduko ez delakoan nago. Alde batetik edo bestetik, egoste-puntua pasa egin zaiola iruditu zait: egosiegi geratu dela, edo gordinegi. Berez, kontakizunak osagai onak ditu, neurri egokia eta ondo prestatua da. Amaierako zaporea misteriotsua da, baina zabala eta irekia izanagatik, ez da behin eta berriro dastatuko nukeen plater horietarik bat. «Eta bitartean ez garela ezer, ilunbetan / higatzen diren haur izuak besterik», zioen Sarrionandiak duela urte batzuk, “Iluntasuna nehurtzen” izeneko poeman. Eta izenak izen, mitoak mito, harekin bat egiten dut sententzia honetan: «Ilunbetan bizitzen ikasi arte ez dugu / argi bizitzen ikasiko».
3
Informazioa helbide honetatik hartuta (2009-11-13):
http://www.elkarfundazioa.org/hemeroteka.cfm?orria=gara%5Fgau %5F2009%2D03%2D06%2Ehtm
Euskadiko irakurketa publikoko sarean Azkorbebeitia, Aitzpea
Joseba Sarrionandia : irakurketa proposamen bat / Aitzpea Azkorbebeitia Aldaiturriaga
(1998)
Bandeira, Manuel
Antologia / Manuel Bandeira ; Joseba Sarrionandiaren edizioa
(1999)
Eliot, T. S. (1888-1965)
Eliot euskeraz / G. Aresti, J. Sarrionaindia eta J. Juaristiren itzulpenak
(1983)
Etxeberria, Hasier (1957-)
Bost idazle : Hasier Etxeberriarekin berbetan
(2002)
Etxeberria, Hasier (1957-)
Cinco escritores vascos : entrevistas de Hasier Etxeberria
(2002)
Galegoz heldutako poemak = Poemas naufragos / Joseba Sarrionandiak esukaratuak
(1991)
Hamairu ate / aukeraketa eta itzulpena, Joseba Sarrionaindia, Mitxel Sarasketa
(1985)
Ipuin bakarrak / aukera eta sarrerak, Xabier Mendiguren
(1994)
Izkiriaturik aurkitu ditudan ene poemak / [hautapena eta itzulpena, Joseba Sarrionandia]
(1985)
Kortazar, Jon (1955-)
J. Sarrionandiaren ipuingintza : zuhaitz erromesa (2005) / Jon Kortazar
Lorenzo, Epifanio Antonio de
Durangoko euskaraz lau sermoi : (XIX. mendea) / [autorea, Epifanio Antonio de Lorenzo ; (1985) transkribaketa, Iñaki Aramaio, Joseba Sarrionandia] Maggie, indazu kamamila! [Ordenagailuko
(2002)
fitxategia] / Joseba Sarrionandia ; [ideia eta planifikazioa, Ander Alonso eta Natxo Guillén] Munduko zazpi herrialdetako ipuinak / Joseba Sarrionandiaren eskutik ; marrazkiak, Pedro Oses
(2008)
Marianela : (kuadro bakarreko drama estatikoa) / Fernando Pessoa ; prologoa, itzulpena eta oharrak, Joseba Sarrionandia
(1985)
Poetikak & poemak / Rikardo Arregi Diaz de Heredia, Miren Agur Meabe, Joseba Sarrionaindia, Castillo Suarez, Kirmen Uribe ; Iban Zaldua (arg.)
(2005)
Rodriguez, Eider (1977-)
Eta handik gutxira gaur / Eider Rodriguez ; [hitzaurrea, Joseba Sarrionandia]
(2004)
Rodriguez, Eider (1977-)
Y poco después ahora / Eider Rodríguez ; [prólogo, Joseba Sarrionandia]
(2007)
Sarrionandia, Joseba (1958-)
Hitzen ondoeza / Joseba Sarrionandia
(1997)
Sarrionandia, Joseba (1958-)
Marinel Zaharrak / Joseba Sarrionandia
(1987)
Sarrionandia, Joseba (1958-)
Izuen gordelekuetan barrena / [Joseba Sarrionandia]
(1981)
Sarrionandia, Joseba (1958-)
Gartzelako poemak / Joseba Sarrionandia
(1992
Sarrionandia, Joseba (1958-)
Miopeak, bizikletak eta beste langabetu batzuk / Joseba Sarrionandia
(1995)
Sarrionandia, Joseba (1958-)
No soy de aquí / Joseba Sarrionaindia ; traducción al castellano, Begoña Montorio
(1994)
Sarrionandia, Joseba (1958-)
Zitroi ur komikiak / Joseba Sarrionandia
(2001)
Sarrionandia, Joseba (1958-)
Joseba Sarrionandia / antologia eta sarrera Koldo (2002) Izagirre
Sarrionandia, Joseba (1958-)
Hezurrezko xirulak / Joseba Sarrionandia
(2000)
Sarrionandia, Joseba (1958-)
Atabala eta euria / Joseba Sarrionandia
(1989)
Sarrionandia, Joseba (1958-)
Han izanik hona naiz / Joseba Sarrionandia
(1992)
Sarrionandia, Joseba (1958-)
Hau da ene ondasun guzia / Joseba Sarrionandia ; [atarikoa, Ruper Ordorika ; epilogoa, Aitzpea (2000) Azkorbebeitia ; itzulpenak, Fermin Arkotxa...et al.]
Sarrionandia, Joseba (1958-)
Hnuy illa nyha majah yahoo : (Poemak 19851995) / Joseba Sarrionandia
Sarrionandia, Joseba (1958-)
Izeba Mariasunen ipuinak / Joseba Sarrionandiak (1989) idatzia ; Erramun Ladaren azala eta marrazkiak
Sarrionandia, Joseba (1958-)
Marginalia / Joseba Sarrionandia
(1989)
Sarrionandia, Joseba (1958-)
Akordatzen / Joseba Sarrionandia
(2004)
Pessoa, Fernando (1888-1935)
(1995)
Sarrionandia, Joseba (1958-)
Ni ez naiz hemengoa / Joseba Sarrionandia
(1985)
Sarrionandia, Joseba (1958-)
Harrapatutako txorien hegalak = Trapped bird´s wings / Joseba Sarrionandia ; irudiak, Jokin Mitxelena
(2005)
Sarrionandia, Joseba (1958-)
Narrazioak / Joseba Sarrionandia
(2001)
Sarrionandia, Joseba (1958-)
Ifar aldeko orduak / Joseba Sarrionandia
(1992)
Sarrionandia, Joseba (1958-)
Ez gara geure baitakoak / Joseba Sarrionandia ; edizioaren zuzenketa Fernando Rey ; [azala eta marrazkiak, J.E. Urrutia Kapo]
(2006)
Sarrionandia, Joseba (1958-)
Kolosala izango da / Joseba Sarrionandia
(2003)
Sarrionandia, Joseba (1958-)
Der gefrorene Mann : Roman / Joseba Sarrionandia ; Aus dem Baskichen von Petra Elser und Raul Zelik
(2007)
Sarrionandia, Joseba (1958-)
Gau ilunekoak / Joseba Sarrionandia ; marrazkiak, Maite Gurrutxaga
(2008)
Sarrionandia, Joseba (1958-)
Ainhoari gutunak / Joseba Sarrionandia
(1991)
Sarrionandia, Joseba (1958-)
Lagun izoztua / Joseba Sarrionandia
(2002)
Siete poetas vascos / coordinación de la edición, Jose Angel Irigaray ; semblanzas literarias, Joxemiel Bidador
(2009)
Six basque poets / translated from the basque by Amaia Gabantxo ; edited and introduced by Mari Jose Olaziregi
(2007)
Neure neure esklaboa / Dolf Verroen ; itzultzailea, Joseba Sarrionandia ; marrazkiak, Veronica Nahmias
(2009)
Verroen, Dolf